Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...

Desconectado andasto

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • Pirineos
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #48 en: Martes 13 Junio 2006 21:20:54 pm »
Kaixo, badirudi gauzak zertxobait aldatu behar direla, gutxienez ostegunetik aurrera, bestela.... :'(
Urnieta, al pie del Adarra y a 10 km de la costa

Desconectado Oinaztua

  • Cb Incus
  • *****
  • 3997
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #49 en: Miércoles 14 Junio 2006 14:27:24 pm »
Aupa arratsaldeon!

Badirudi bihartik aurrera beste zeozer izango dugula, emozio apur bat sikieran ere. Niri euria ganoraz egitea zer den ahaztu egin zait.  :(

Une honetan Derion zerua oskarbi eta bero, ez dakit zenbat gradu baina bero, azken egun.  ;)

Ea aste bukaerak zer dakarkigun!

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #50 en: Miércoles 14 Junio 2006 21:55:39 pm »
Ze bero!! izarditan nago ezer egin gabe, 23º kalian baina etxe barruan 27º dauzkat  :'(
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Unai

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 993
  • Sexo: Masculino
  • Vitoria-Gasteiz
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #51 en: Jueves 15 Junio 2006 12:37:10 pm »
25 gradu, eta zerua estalita. Gaur E eguna da, euria izango dugu.
Zabor kultura gustatzen bazaizu...

http://blogs.ya.com/telezaborra

Desconectado Txarran

  • Cb Calvus
  • ****
  • 1790
  • Sexo: Masculino
  • ARRASATE 213m. GIPUZKOA
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #52 en: Jueves 15 Junio 2006 17:53:36 pm »
Ekain hau sekula egon den beroenetarikoa izan daiteke, Arrasaten 9-10 egun daramatzagu iada 30 graduak gainditzen eta bederatzi 20 graduko batazbesteko tenperatura gainditzen :o.
Euskalmetetik ateratako datuekin nik egindako bi grafika uzten dizkizuet=>
« Última modificación: Jueves 15 Junio 2006 17:54:50 pm por txarrran »

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #53 en: Jueves 15 Junio 2006 21:52:31 pm »
Bai ala izango da Txarran,  horrelako bero altuekin horrenbeste egunetan ez da oso maiz gertatzen .

Hemendik zerua lainotuta dago baina ez dago ekaitzik, tenperatura 22º-takoa da.
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Oinaztua

  • Cb Incus
  • *****
  • 3997
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #54 en: Jueves 15 Junio 2006 22:38:50 pm »
Aupa, gabon guztioi.

Hemen uzten dizuet Pello Zabalak "etnomet" blogean egin duen udako tenporen inguruko balorazioa:

Citar
Aurretik bihoa, berandu iritsi direnak eskolatzeko, koarta-tenporek 4 irakurketa edo diagnosi utzi dizkigutela eskura. Ez prezeski tenporek eurek: gure euskal laborarien artean ikasiak, handik eta hemendik peskizan ibilita, 4 eskola topatu izan ditut nik.

Zabalduena eta edonon topaturikoa: “larunbat gauerdian zein haize zebilen jakiteko gure aitajaunak lastargia pizten zuen, kea nora, haizea hara...! Bestetzuk lantegiko tximiniaren ke-tximari erreparatuko zioten...

Hurrena zetorrena, hau eskualde batzutan sekretu ta harribitxi gisara gordea: koarta-tenpora egunak asteazkena, ostirala eta larunbata dira; zein haize dabilen egun horietako bakoitzean, haize huraxe nagusi hurrengo hiru hilabeteetako banatan hurrenez hurren... Eskola hauxe izan da azken urteotan gehien zabaldu duguna, neroni hartara saiatuta...

Bada, ordea, Bizkai aldetik, “kontratenporei” begiratzeko ardurea. Alegia, tenpora-egun jakin horien ostean datorren asteazkena artekoari erreparatzekoa.

Halaber euskal herrietako ekialdeko beste puntan, Xuberoan, alegia. Han ere, aste osoari, zortzi egunei nahi diete begirada finez errepara.

Azken bi hauek, alde banatako erpinetan gorde izan badira, seinale erdiguneko biztanleok, gauzak ahalik eta (ustez) errazen eta azkarren egitearen aldera, ohitura meheenarekin gelditu garela, aste erdian ja, larunbateko haize jakinarekin kontentatzeko, ordura bitartekoa 3 hilabeteotan nolabait koadratuz...

Horregatik, udaberrian gertatu denaz akordatzea besterik ez daukagu deskuido dezentekoak ematen dituenaz jabetzeko: ostiral-larunbatek sekulako euriteak (104 litro) ekarri zituztela eta, ‘udaberri euritsua eta bustia’-ren pregoia zabaldu zen presaka bazterretara. Ez hala, hurrengo beste lau egunei begitandu zienen aldetik: igandea erdipurdiko eta beste hiru egun sano garbi garden distizariak izan zirelako.

Nola portatu da, bada, udaberria? Lehenik, nola joan zen koarta-tenpora astea? “Haize-dantza” izan genuela, hala ikusi nuen nik.

- Asteazken-ostegun: hegomendebal haizea, apurka, mendebaletik iparreruntz.

- Ostiral-larunbat: iparmendebala ta iparra, euri eta euri (100 litro pasa...).

- Igandea: maxkal hasi, euri apurrekin, eta argitze aldera...

- Astelehen-astearte-asteazken: dotoreak, garbiak, gardenak, sano-sanoak...

Eta...? Zer ekarri du udaberriak?

- Martxoko ilbetetik apirilekora, 95 litro (15 egunetan euri)

- Apirileko ilbetetik maiatzekora, 110 litro (17 egunetan euri eta lanbro)

- Maiatzeko ilbetetik ekainekora, 9 litro (4 egun lanbro eta euriska). Aldiz,.

azken ilberriak ekarri zituen 5 litroak kenduta, 16 egun doaz idor eta ihar. 24 egunetan, 7 orduz gorako eguzkia izan dugu; 4 egun, ordubete eguzkiz azpikoak. Beste ñabardura bat: apirilaren 21ean bi trumoialdi (30 litro)... handik gaur arte, 54 egun, ta 52 litro besterik ez... (Esan gabe doa, Arantzazuko datuekin nabilela).

Eta, udari begira, koarta-tenporen asteak... zer ekarri digu?

Bi atal bereziko nituzke: lehen lau egunak, eta beste lauak.

1) lehen lauak.

- Aurreko korda luzetik datozenak: sano samarrak, bero jasoa ekarri duten arren (30tik pasa bi lehenak, 30ra iristear ostiral-larunbata), umiditate bariko eta sargoritasun gutxikoak: %40-tik 24-ra 3 lehenak, %35-tik 70-ra igo zen larunbat gauerako... zeru garbiak, larunbatean ezik... Alegia: 3 lehenak garbi gardenak, larunbata ‘zikinxeagoa’; 3 lehenak bero erre itogarridunak, larunbata, arnas hartzen uzten zuena, bere orduan eguzki jasoa izan zen arren...

- Hori dena, -hau inportante,- haize hego-ekialdeko xume ahul disimulatu emea zegoela, zebilela bainoago. Halere, haizea horren ahul eta herrena dagoenean, kostako brisara gustura sartzen da itsasaldeko lur xortak freskatzera. Hori egin zuen kosta aldean, batzutan lanbrolaino estimagarria oparituz.

2) bigarren laukotea:

- Lehen 4ak udaberriko giro garden gozotik zetozen; hurrengo lauok, ordea, udak dakarkeena bideratzen dute. Igandea, fresko samarretik abiatu zitzaigun: 13-14º goizaldera; % 85 airearen hezedura, bai, baina %20-raino jaitsiko zen garbi eta ihar. Beroak ere, 30ºak agudo pasako zituen. Halere, egun sano antzekoa, goietan ekialdeko hego ikuttuz laztantzen zuelarik.

- Astelehen, astearte eta asteazkenok, giro ‘pinttarra’ ekarri dute. Eguzki beteko egunik ez da egon jada, egunetik egunera zikiñago zerualdea. Umiditatea koska oso nabarmenetan: astelehena % 23-raino jaitsita ibili zen ia gauerdiraino. Hor, % 84-ra igo (bi ordu eta erdiz lanbrolainoa sartuta)... asteartea, % 20 eta 30-eko umiditate eskasian mantendu da. Gauerditik aurrera, lanbrolainoa berriro, % 74-raino igoz... asteazkena, lanbrolainoekin abiatu dena, egunez, % 10-eraino jaitsi da eguerdi ostean... Eguratsaren eroaldi eta hezetasun dantza oso xelebrea, azken lau egunotan gauzatu dena.

- Eguzki galgatan ere, tenperatura otxanagoa izan da: 27 astelehenean, 26 asteartean, 28 asteazkenean. Goizak freskoxeago: astelehenean 17º, asteartean 16º, asteazkenean 14º. Baina, laino maxkalen presentzia, arratsaldez potoloxeagoak ere bai, sargori puntua hartzen joan da egunetik egunera. Bero hau astuna da, kargantea, zakarra, sarkorra... sargori hitzak adierazi nahi lukeena.

- Baina, hau dena, -hau inportante, berriro ere-, haizearen kariaz dator. Haizea dezente mugitu da, beste lau aurreko tenpora egunetan ez bezala, eta horrek baluke zeresanik: udan aurrera goazen heinean, beroa ere pixuagoa, zakarragoa, astunagoa, karganteagoa eta sargoriagoa suerta daiteke. Haize dantza, edo agian, borroka komeni zaigu beroak itoko ez bagaitu, eta euri xorta bat edo beste ekarriko badu. Posibleago, beti ere, ilargi kaxko eta koxketan...

- Badut beste esperantza poxi bat: uda aurrera ahala, tarteka, itsasaldeko labrolainoa, terrala baino hezeagoa, sartuko dela iñular eta goizalde batzutan. Honen konpainia, guretzat freskagarri den neurrian, zuhaitz eta landarediaren onurako bendizio hutsa da. Zuhaitz autoktonoek batipat, hostoa zabal-zabal egon ohi dira horrelakoetan: orri bakoitzak tantan mordoska bat jezten dizkio lanbrolainoari. Euririk gabe lurra ongarritzeko artisautza da hori, gure basoetako martingala aproposa.

Eta nolako perretxikoak etortzen direla gero!

Honalko helbide honetan duzue:

http://etnomet.blogspot.com

Gaur bertan Pellok erantzun egin dio Tomax izeneko batek egindako galderari, eta apur bat gehiago zehaztu du kontua.
« Última modificación: Jueves 15 Junio 2006 22:40:22 pm por Oinaztua »

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #55 en: Jueves 15 Junio 2006 23:39:48 pm »
Aupa hemendik trumoiak eta tximistak baina euri tantarik ez.
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Unai

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 993
  • Sexo: Masculino
  • Vitoria-Gasteiz
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #56 en: Jueves 15 Junio 2006 23:52:09 pm »
Bluf ederra gaurkoa, tantarik du bota Gasteizen.

Ondo izan!
Zabor kultura gustatzen bazaizu...

http://blogs.ya.com/telezaborra

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #57 en: Viernes 16 Junio 2006 09:54:53 am »
Epa, euria egin dau azkenian, baina ez dau askorik egin inguru hauetan behintzat , goizeko 7 etan txaparrada on bat bota dau baina gero gutxi bota dau, ia arratsaldean ze datorren.

Altzolako estazioan 5 litro bakarrik jaso dira.


« Última modificación: Viernes 16 Junio 2006 09:56:16 am por elur »
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #58 en: Sábado 17 Junio 2006 09:38:53 am »
Egun on, eguna lainotuta esnatu da ta xirimiri piskat ere bota dau, 19º .

Ondo pasau !!!  ;)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Elorrieta

  • Cb Incus
  • *****
  • 3806
  • Sexo: Masculino
  • Gernika, nievel del mar (Bizkaia)
Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
« Respuesta #59 en: Sábado 17 Junio 2006 13:05:20 pm »
aupa, gernikan lainotua,

euskalmeteko datuetan jartzen du gernikaldean 5 litro bez ez diezela artu, baina ez nau ados, atzo bi ordu egon zan eurise eintzen eta gauein be ordu batetatik hiruretara euria eiten, eta euri ertaina zen.
Askatasunaren bidea bakea da.