Aupa:
Gaur egun goibel samarra daukagu lainotua baina hala ere udaberriko tenperaturak izaten jarraituko dugu. Asteburu hontako tenperaturak ez dira oso ohikoak izango negurako izan ere oso epel izango dugu.
Hurrengo astean aldiz, badirudi GFS-ak adierazten duen bezala hoztu egingo duela eta 850 hpa tenperaturak nabarmen egingo du behera. Bestalde 500hpa tenperaturaren jaitsiera handiagoa izango dela ematen du. Guzti honen ondorioz, esan dezakegu modelo horiek betez gero negu neguko tenperatura izango dugula.
Badakit modeloek 3 egun baino gehiagora ez direla fidagarriak baina GFS-ak hainbat egun daramatza bere hortan. GFS-az gain, GEM-ak ere aldaketa berbera adierazten du.
Ea zortea izaten dugun...