Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila

Desconectado JON

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • 2005(martxua) elurtea.
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #36 en: Viernes 05 Enero 2007 12:35:47 pm »
Hori egualdi zozoa daukaguna gaur,ez hotz,ez bero, ez euri, ez eguzki...
Urtarrilaren hilberriakin ez badator aldaketa, orduan bai gaudela aurtengo neguari agur esateko moduan.Momentuz modeloek ez dute aldaketa hori ikusten :confused:
Billabona-Gipuzkoa

Desconectado Oinaztua

  • Cb Incus
  • *****
  • 3997
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #37 en: Viernes 05 Enero 2007 13:06:27 pm »
Benetan egun gatzbakoa hemendik dagoena ere. Sirimiria eta tenperatura ez hotz ez bero. Txarrena da honek ez duela aldatzeko itxura handirik, baina tira, inoiz aldatuko da eta pena guztiak joango zaizkigu  ::) ::) ::)

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)

Desconectado JON

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • 2005(martxua) elurtea.
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #38 en: Viernes 05 Enero 2007 13:17:23 pm »
Espero aldatzea, negua luzea da eta sorpresa onak eukiko ditugu elur eta guzti, baina horrela zai egotea egunero mapei beidatzen desesperantea da. nik behintzat txanpainakin ospatuko det elurra hemen ikusten dudanean.
Billabona-Gipuzkoa

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #39 en: Viernes 05 Enero 2007 15:28:53 pm »
Aupa, hemendik euria ari du xirimiria, ta tenperatura 12º-takoa da, elurrari dagokionez momentuz itxoiten jarraitu behar, azkenengo bi urteetan izandako elurteekin gaizki ohitu gera ta.... :'(
« Última modificación: Viernes 05 Enero 2007 15:30:08 pm por elur »
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado ñako

  • Cb Calvus
  • ****
  • 1389
  • Sexo: Masculino
  • Un dia en el Chipeta. Egun baten txipetan.
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #40 en: Viernes 05 Enero 2007 17:57:16 pm »
Donostian ere xirimiria ari du oraintxe. Tenperatura 13.2 gradutako da. Pazientzia eukitzen jarraitu behako degu.

 ;)
Desde lo viejo de Donosti, aunque soy del Antiguo. Donostiako alde zaharretik, Antiguotarra naiz hala ere! Donostia (Gipuzkoa). Gora Reala!!

Desconectado Finland

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 913
  • Sexo: Masculino
  • Living in Oulu (Finland)
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #41 en: Viernes 05 Enero 2007 21:24:40 pm »
9,6º orain eta ez du euririk egiten, ala ere, egun osoan zehar tarteko bota du  ::)

Pazientzia  :'(
From Gipuzkoa, Basque Country

Desconectado JON

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • 2005(martxua) elurtea.
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #42 en: Viernes 05 Enero 2007 22:19:29 pm »
Gabon! 10º oraintxe eta behe lainoa. Arratsaldean xirimiri pixkat egin du... Astebukaera ere zozua omen dator.
Billabona-Gipuzkoa

Desconectado Unai

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 993
  • Sexo: Masculino
  • Vitoria-Gasteiz
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #43 en: Sábado 06 Enero 2007 12:34:21 pm »
Gaurko Berrian lehorteari buruz hitz egiten dute. Interesa baduzue, artikuluaren bukaera aldean Pello Zabalaren hitzak daude.

Urtegiak, ur eske

Urtegi gehienek iazko ur kopuruaren erdia daukate, eta Bizkaian eta Gasteizen neurriak hartzen hasi dira

UNAI ZUBELDIA

Donostia

«Epe motzean ez dago larritzeko motiborik, baina erne egon beharra daukagu». Josetxo Saizar Gipuzkoako Ur Kontsortzioko teknikariaren hitzak dira. Iazko urtarrilaren 2ko urtegietako datuak aurtengoekin alderatuta, datuak argiak dira: urtegi gehienak azken urteotako mailarik baxuenean daude; lehorte hasieran. Izan ere, iaz Uribarrin (Araba), urtegiaren %76,03 zegoen beteta, eta aurten %42,47; Urrunagan (Araba) iaz %55,56, eta aurten %38,89; Ibai-Ederren (Gipuzkoa) iaz %100, eta aurten %36,36... Euri askorik egin ez duen seinale.

Azken bi egunotan euri apur bat egin badu ere, urtegiak geroz eta maila apalagoan daude. «Hori da arazoa, nahiz eta ez dugun larritu behar». Izan ere, Gipuzkoako urtegi gehienetan, orokorrean, nahiko ur dago. Beasain, Ordizia, Idiazabal... ingurua hornitzen duen Arriarango urtegia dago egoera okerrenean, (%26,3). Egoerak txarrera egin aurretik, Lareotik ura hartzen hasi dira. «Ibai-Eder ere %34an dago, baina Zumaia, Orio inguruan nahiko euri egiten du».

Ebroko Ur Kontsortzioaren arabera, egoera, orokorrean, 2005-2006 urte hidrologikoan baino hobea da. Baina elurteen zain daude. «Urtarrila-maiatza artean hiru aldiz neurtzen dira elur mailak; horren arabera hartzen dira neurriak».

Ellande Errezaharret Laborantza Ganberako teknikariak ere jakinarazi du azaroan eta abenduan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako erreketako jarioak oso apalak izan direla. Emaitza kezkagarrienak Zuberokoak dira. Abenduan Uhaitzak segundoko 5,39 metro kuboko jarioa zeukan, eta azken 40 urteetan, jarioa segundoko 31,2 metro kubokoa zen.

Nafarroa Beherean ere egoera kezkagarria da. Biduzen segundoko 0,46 metro kubokoa da jarioa, eta batez bertzeko jarioa 8,22koa izaten da abenduan. Baina datuak larriak diren arren, edateko ur kopuruetan arazorik ez dagoela diote teknikariek. INRA ikerketa zentroko adituen arabera, hilabete bateko emaitzak ezin dira aitzineko urtekoekin erkatu, urtaroak «aldatu» egiten direlako.

ZADORRAKO URTEGIAK, KEZKA ITURRI. Arabako eta Bizkaiko urtegietako egoera da larriena. Zadorrako urtegi sistemako egoera, batez ere. Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoak Bizkaiko 63 udalerritako urak kudeatzen ditu, eta bizkaitarren %90 inguruk Arabako Zadorrako urtegietatik hartzen dute ura. Gasteiztarrek ere bai. Bertako bi urtegiak, ordea, Uribarri eta Urrunaga, euren gaitasunaren %40 inguruan daude. «Larritzen hastekoa da», Lucas Groven Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoaren komunikazio arduradunaren ustez. Baina oraindik ez dute neurri gogorrik hartuko. «Iturritik ura aterako da».

Baina lehen neurria, «arina», etzi hartuko dute. Partzuergoak Bizkaiko udalei eskatu die kaleak eta belardiak edateko urarekin ez garbitzeko. Gasteizko Udalak ere jada hartu ditu neurriak. Zadorratik hartzen duten ur edangarriarekin ezingo dituzte garbitu kaleak, eta datorren astean sentsibilizazio kanpaina bat ere abiaraziko dute.

Zadorrako urtegiaren bilakaerak argi islatzen du lehortearen arriskua. Izan ere, iaz, urtarrilean, «normal» zegoen urtegia, eta aurten «lehorte hasieran». Bizkaiko 63 udalerriek urtero Zadorrako urtegietako 100 hektometro kubo kontsumitzen dituzte -horri gasteiztarrena batu behar zaio-, eta 200 hektometro kuboko gaitasuna dauka urtegiak. Iaz 147 hektometro kubo inguru zeuden garai honetan, eta aurten 63. «Iazko joerari eutsiz gero, egoera oso larria izango da laster. Abuztuan ikusi genuen uraren maila jaisten ari zela. Horregatik jarri genuen kanpaina bat abian, ura behar bezala erabiltzeko eskatzeko».

Aditu guztiak aurtengo lehortea 1989-1990ekoarekin alderatzen ari dira. Baina Grovenen hitzetan, baliabide aldetik diferentzia nabarmenak daude. «Lehorte hura iritsi zenean, Zadorrako ur gabeziari aurre egiteko larrialdietako obrak egin ziren. Hau da, ponpatze sistemak eraiki ziren Arratiako bailaran. Handik Arrigorriagara bideratzen zen ura edangarri bihurtzeko, eta zuzenean udaletara eramateko». Lan horiek eginda daude, beraz, eta Grovenek onartu du, «aurrerantzean noizbait behar izanez gero», berriz ere larrialdi sare hori martxan jartzeko aukera badagoela. «Azken batean, larrialdi egoeretarako beste ur iturri bat da».

 

Neguan, udako lehortearen beldur

Nekazari, abeltzain eta artzainak negurako lasai, baina udara begira kezkatzen hasita daude

U. Zubeldia

Donostia

«Oraingoari begiratuta gustura gaudela esan beharko genuke, eguraldi honekin kanpoan lan egin baitezakegu, ganadua larreetan bazkatzeko eguraldi egokia baita hau... Baina ez da garai honetan egin behar duen eguraldia, eta ondorioak gero ikusiko ditugu». Zuhur, kezka puntuarekin, baina larritu gabe hitz egiten du Eneko Karrera EHNEko ordezkariak. Baserritarrak, nekazariak, artzainak... denak udaberrira eta udarara begira daude. «Iaz udazken aldera euri pixka bat egin bazuen ere, hilabete askoan ez du egin fundamentuzko euririk. Euri tanta bakar horiek lurrak hartzen ditu, lurra lehor dago, eta nekazaritzan lehortea dagoenik ezin badugu esan ere, horrela jarraituz gero, aurreko urteetan udaran izaten zen lehortea aurten lehen eguzki beroaldiekin etorriko da».

Jose Inazio Beltza abeltzaina da, eta eguraldi hau euren lanerako egokia dela onartuta ere, bera mendi gainei begira dago. «Urte sasoi honetan mendi gainak, normalean, zurituta egoten dira, eta, sarritan esaten den moduan, urte guztirako ura ziurtatzen du horrek. Aurten, oraindik, mendi puntak ez ditugu zurituta ikusi, eta horrek aurrera begira kezka sortzen du. Udaberrian edo uda garaian hazienda mendira igotzean iturrietan urik ez badago...». Izan ere, iturrien ur emaria asko apaldu da azken hilabeteotan. Horrek kezkatzen du Beltza. «Neguan urik biltzen ez bada, gero udaberrian egiten duen euriarekin ez baita nahikoa izaten».

Abeltzainen eta nekazarien moduan, artzainak ere oraindik ez dira larritu. «Urrian jaitsi genituen ardiak menditik, eta gutxi gorabehera maiatza erdialdean igoko ditugu», adierazi du Josu Oiartzabalek. Orain gaztak egiten ari dira. «Hala ere, kezkatzen hasiak gara, lehen udara gogorrak eginda ere, iturriak eta errekak ez baitziren agortzen, baina orain...».

Orain neguan iritsi da lehortea, eta horrek aurreikuspen onegirik egiten ez du laguntzen. «Guretzat larriena lurrak gehien eman behar duen garaian etortzen den lehortea izaten da. Nekazariontzat oso ezberdina da udarako edo neguko lehortea. Uzta jaso behar dugunean iristen bada lehortea, lehorte hori urte osorako izaten da; neguko lehortea ez da hain larria izaten», zehaztu du Karrerak. Kezkatuta, beraz, bai, baina oraindik larritu gabe daude gehienak. «Noski, neguko lehorteak udarakoa ekarriko balu atzetik, orduan egoera askoz larriagoa izango litzateke, udaberrian eskasiatik hasiko baikinateke. Baina ez dezagun alarmarik sortu oraindik, martxo erdialdera arte negu gogorrak egiten bai baitaki».

Itxaropen horri eusten diote. Neguak bere lanak egingo dituen itxaropenari. «Eskatzen hasita elurra eskatuko genuke, mendietako elurrak betetzen baititu gerora putzuak eta iturriak». Eta mendietako elur faltak areagotzen baititu beheko beharrak. «Euririk egiten ez badu, negurako belar eta pentsuak ere ez dira egoten, ondorioz prezioak igotzen dira... Kanpoko produktuak erosi beharrean hasten garenean...».

 

Neguko elurteen zain, asteazkenerako euria

2006a oso urte lehorra izan zela adierazi dute meteorologoek, eta neguko euriteen zain daude

U. ZUBELDIA

Donostia

«2006an oso euri gutxi egin zuen, 2005ean baino %30 gutxiago, eta hori estutzekoa da. 2006a anormala izan zen meteorologia aldetik». Adolfo Morais Euskalmet Meteorologia Agentziako zuzendariaren hitzak dira. «Iazko negua oso hotza izan zen, baina urte osoan batez bestekoa baino pare bat gradu gorago ibili zen tenperatura». Horrek eragin du 2007ko urtarrileko egoera «larria». Pello Zabala meteorologoak ere antzeko irakurketa egin du. «Azken bederatzi hilabeteotako prezipitazioak ez dira 750 litrotara iritsi, eta 2005ean, udazkenean, 770 litro bota zituen».

Euskalmetek zazpi eguneko iragarpenak egiten ditu, gehienez. «Bestela fidagarritasuna nabarmen murrizten baita». Zazpi egun horiei begira jarrita, datorren asteazkenerako euria iragarri du Moraisek. «25na litro inguru asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, eta asteazkenean bertan 1.000 metrotik gora elurra, eta hilaren 18rako ere euri iragarpenak daude». Elurra ikusteko itxaron egin beharko dela onartuta ere, Morais urtarrilari, otsailari eta martxoari begira itxaropentsu dago. «Ez baita abendu aldean elurrik egiten ez duen lehen aldia».

Pello Zabala, euri kontuetan, ezkorrago dago. Haizeari eta ilargiari begira jarri da ezkor. Orain 18 urteko lehortea ekarri du gogora. «Beldur bat daukat. Orain 18-19 urte izan zen ilargiaren buelta. Garai hartan izan zen ilargia egun berdinetan dabil aurten. Askok txorakeriak direla esango dute, baina ilargia kontuan hartu behar da. Niri ziklo horrek beldurra ematen dit, tarteka-tarteka etortzen direlako». Haizea ere ipar-ekialdekoa izango dela iragarri du Zabalak, kontinentala. «Ekialdetik haize gorria eta ur gutxi etortzen da. Hotza». Urte eta erdi, bi urte lehorrak egingo ote dituen beldurra dauka Zabalak. «Susmoak dira, baina...».

Ikerketen arabera, 2007a inoizko beroena izango da. Baina Moraisek datu horiekin ere zentzuz jokatzeko eskatu du. «Zazpi egunetik gorako iragarpenen fidagarritasuna asko jaisten da, eta Europako adituen iragarpen hori betetzeko %50eko probabilitatea dago. Agian beteko da, baina, agian, ez».

 

Herritarrei aholkuak

Bainatu beharrean, dutxatu, 100 litro ur baino gehiago aurrezten baitira.

Bainatuz gero, ez bete bainuontzia goraino.

Komunean pultsadore bikoitzeko deposituak jarri, hartara ponpari tiratzen zaion bakoitzean uraren gastua erdira jaisten baita.

Ez erabili komuna paperontzi gisa.

Ahalik eta gehien bete garbigailua eta ontzi-garbigailua.

Ontziak garbitzean edo frutak eta barazkiak garbitzean iturria ez utzi irekita.

Hortzak garbitzean edo bizarra moztean iturria itxi.

Tantaka dauden iturriak eta hodien matxurak azkar konpondu.

Dutxan eta etxeko gainerako txorrotetan difusoreak jarri, airea gehitzean ur-zorrotada handitu egiten dela ematen baitu eta ur gutxiago gastatzen baita.

Ahal bada, ez garbitu autoa eta ez ureztatu lorategia.

 

«Lurra lehor dago eta horrela jarraituz gero, lehen eguzki beroaldiarekin etorriko da udako lehortea»

eneko karrera

EHNE-KO ORDEZKARIA

«Euririk egiten ez badu, negurako belar eta pentsuak ere ez dira egoten, ondorioz prezioak igotzen dira...»

JOSU OIARTZABAL

ARTZAINA

 
Zabor kultura gustatzen bazaizu...

http://blogs.ya.com/telezaborra

Desconectado JON

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • 2005(martxua) elurtea.
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #44 en: Sábado 06 Enero 2007 12:53:25 pm »
Artikulua oso interesantea Unai.Baina Pello Zabalak esaten duen ipar-ekialdeko haizea ez da etorri edo beharbada bidetik galdu da? :confused: Tenporetako egunak pasa eta segituan aldatu zen haizea, mendebala eta hego-mendebala nagusituz. Eta badirudi neguko lehenengo hilabetea (ilargialdia) berdin joango dela. Beraz etzait iruditzen tenporen asunto hori betetzen ari denik.
Oraintxe 9º dazkau, badirudi erregeek euri langar pixkat ekarri nahi dutela. Ea San Sebastianek elurra ekartzen digun ;D
Billabona-Gipuzkoa

Desconectado Finland

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 913
  • Sexo: Masculino
  • Living in Oulu (Finland)
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #45 en: Sábado 06 Enero 2007 14:10:14 pm »
Ba bai, ea ipar-ekialdeko haizea nagusitzen hasten den hotza pasatzeko gutxienez  :cold: :cold: :cold:

Hemen orain 11º eta estalia urdingune txiki batzuekin  ;)


Aio eta ondo segi!!  ;)
From Gipuzkoa, Basque Country

Desconectado Yoshi

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 462
  • Sexo: Masculino
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #46 en: Sábado 06 Enero 2007 17:12:57 pm »
Donostian xirimiria aspaldi atertu da eta ostarteak ireki dira, hala ere lainoak badauden arren. Erregeek elurrik ez digute ekarri... eta GFSak antizikloia itsatsita uzten digu bi astean gutxienez!
Antiguo, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).

http://www.instagram.com/iosuneu

Desconectado Finland

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 913
  • Sexo: Masculino
  • Living in Oulu (Finland)
Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
« Respuesta #47 en: Sábado 06 Enero 2007 21:23:14 pm »
8º hemendik euskalmetek dioenez.

Estalia dagoela uste dut, ea garbitzen duen minima polita bat izateko  ::)

Ondo segi!!! ;)
From Gipuzkoa, Basque Country