Kaixo!
Kotxeek egunean zehar jaso duten prezipitazioa izoztuta dago dagoeneko. Orain 2ºC ditugu baina gehiago jaitsiko dela garbi dago. Uf, ea zein den biharko egoera, karretera, espaloiak, eta jardinetako belarrak hezetasun handia dutelako gainean eta izotza egiten badu.....
Bestela, astelehenetik ostegunera hemen izan dugun eguraldia primerakoa izan da: euri asko (benetan beharrezkoa), hotza, kazkabarra, elurra, haizea, borraska bat gure buruen gainean, 500hpa-n sekulako hotza, baita 850hpa-n ere, orain izotza...... bueno, buf, eguraldiaren inguruko zaletasuna indartzen du honek....
Ea otsailak ze ekartzen digun, baina antizikloia hor egonda....mmmmm......leku politan dago....
Ondo izan!