Arrrastion, egia esateko daramagu aste batzuk euria eta elurra botatzen euskal herrian, nik ez dakit egoera hau historikoa izango den ala ez, baino urterokoa ez da. Gaurkoa errematea izan da, Agurain, Sakana, gazteiz eta Iruña, 400 metrotik gora orokorrean elur handia botatzen, ikusgarria benetan. Gu hemen bortzhirietatikan elurrez libratzen gara, mendietan bai bota du baina herrietan ez. Atzo goizean Gorramendin egon nintzen eta errepetidoren langileekin topatu nintzan antenaraino igotzeko nahiez todoterrenoakin, ta ezin. Metro bateko elurra zegoen lekutan, nahiz eta elurra kentzeko makina oain dala egun batzuk pasa izan zuen; azkenean kuad kate bereziekin igo izan behar zuten.
Oraintxe etxalarren 8.5ºC daude eta 12 mm euria jaso ditugu gaur. Ba dirudi egoera lasaitzen joango da bihartik aurrera eta astebukaeran eguzkia ta guzti ikusiko dugu. Polita izango da hainbeste elurrez gozatzeko. Aprobetxatu ta gozatu ba. besterik ez etxalarretatikan, hurrengo arte.