Euskadi eta Nafarroa, 2013

Desconectado nikhotza

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 781
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #240 en: Martes 12 Febrero 2013 18:24:39 pm »
Foro hontako beste atal baten ari dira ere historiko ez historiko gai honekin, baliteke altuera batetik gora sekulakoa, historikoa edo nahi bezala izatea, baina, handik behera inolaz ere, hemen ikusi ahal duzue Iruñan bota duen "elurtea" goizeko 11etan.

http://www.100megas.com/pamplona.html

Gasteiz

http://www.eitb.com/es/eltiempo/camaras/detalle/11608/webcam-vitoria-gasteiz/



Mendian elurte oso ederrak izan direla argi dago, baina, 650 metrotatik behera ezer gutti eta 400 metrotatik behera are guttigo noski.

450 metrotan lizarraldea, Alloz urtegiko kanpina

http://es.webcams.travel/webcam/1272123308-Tiempo-Embalse-de-Alloz-Lerate

Telebista edota irratia entzun ezgero sekulakoa bota duela dirudi baina irudiak ikusi eta argi gelditzen da zenbat bota duen, beste gauza da egun askoz kotxe gehio ibiltzen dela eta pitin bat botata ere sortzen den kaosa itzela izatea...

Diozun bezala, mendiko elurrarekin disfrutatuko dugu asteburuan hangoa ez baita joanen 3 egunetan.
« Última modificación: Martes 12 Febrero 2013 18:32:13 pm por nikhotza »
Somos menos importantes de lo que creemos, antes de aparecer por aqui el clima ya habia cambiado un millon de veces lo mismo que hara despues de que desaparezcamos y aun asi me apetece saber si llovera mañana o si vivire una nueva glaciacion o el deshielo de los polos; soy humano que voy a hacerle...

Imotz 650m (Navarra)

Desconectado iturlun

  • Nuevo
  • 1
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #241 en: Martes 12 Febrero 2013 20:18:36 pm »
Arrasti-gauon,elurra bai (40 zm) ,zapatua bota zuena ondoan mendian itzela eon bear da.
Adoz nikhotza esandakoarekin,gaurko bizimoduak elurretako egunetan holako kaosa dakargu.
galderatxu bat,zeatik gaur goizian elurmetak kolore urdiña zeukaten?
aldezaurretik eskerrik asko.
zuen irakurle bat

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #242 en: Martes 12 Febrero 2013 20:30:57 pm »
Gabon, gaur izan da negu hontan elurra gertuen izan dogun eguna Elgoibarren, baina ez da beheraino heldu, kilometro gutxira bai, Soraluzen bertan, parean daukagun Karakate mendiaren  beste aldean .. Egunsentian elur buztia bota dau eta mendiak 300mt tik gora edo txurituta zeuden, orain 7.8º ditugu eta ateri.


Ongi etorri Iturlun, ondo egongo litzake nundik idazten dozun ipintzea nunbaiten, firman edo.

Ondo izan!!
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado diablo

  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 6279
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #243 en: Miércoles 13 Febrero 2013 10:29:41 am »
Foro hontako beste atal baten ari dira ere historiko ez historiko gai honekin, baliteke altuera batetik gora sekulakoa, historikoa edo nahi bezala izatea, baina, handik behera inolaz ere,

Beno, argi dago Basaburuan ez dela historikoa izango, baina adibidez Orreagan baietz ematen du, bederen adinekoek esandakoari erreparatuz (eta uste dut hori dela gehien sinesten duzun informazio iturria...  ;) )

<<"Puri Gárate y su marido, ambos octogenarios, que desde hace diez días no pueden salir de su vivienda en Roncesvalles porque la nieve acumulada ante su puerta lo impide, aunque también lo desaconsejarían las condiciones en el exterior.

En declaraciones a Efe Gárate lleva con humor esta circunstancia, que asegura no haber visto nunca en la localidad pese a que la nieve es habitual en invierno en esta zona navarra, pero "este año ha sido especial: cae nieve, abren el camino y vuelve a caer".

"He vivido de siempre aquí y no he conocido nevadas tan grandes ni tan continuas. Ahora está la noche y el día nevando">>

http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2013/02/12/el_norte_navarra_vive_una_nevada_quot_historica_quot_107364_2061.html


Aio

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #244 en: Miércoles 13 Febrero 2013 11:38:54 am »
Egunon..

Euri langarra Donostin. Giro hobea atzokoa baino, haizerik gabe eta giro epela.

Elurte hauen txarrena, bueno gu bizi gean lekuaren txarrena hauxe da, hezurretaraino sartzen dan hezetasuna eta dida batean elurra erametan duena. Beste leku baten biziko bagiña ba iual klima kontinentalagoa izanen genuke bainan bizi gean lekuan bizi ga eta hauxe da gurea. :sonrisa:

Antizikloia sartzera doa eta egun dexenterako gainera.. Ea siberiako haize pixkat gerturatzen digun.

Aio

Pd; ongi etorri Iturlun. Nungoa haiz?? Araba aldekua??
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado nikhotza

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 781
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #245 en: Miércoles 13 Febrero 2013 14:42:31 pm »
Foro hontako beste atal baten ari dira ere historiko ez historiko gai honekin, baliteke altuera batetik gora sekulakoa, historikoa edo nahi bezala izatea, baina, handik behera inolaz ere,

Beno, argi dago Basaburuan ez dela historikoa izango, baina adibidez Orreagan baietz ematen du, bederen adinekoek esandakoari erreparatuz (eta uste dut hori dela gehien sinesten duzun informazio iturria...  ;) )

<<"Puri Gárate y su marido, ambos octogenarios, que desde hace diez días no pueden salir de su vivienda en Roncesvalles porque la nieve acumulada ante su puerta lo impide, aunque también lo desaconsejarían las condiciones en el exterior.

En declaraciones a Efe Gárate lleva con humor esta circunstancia, que asegura no haber visto nunca en la localidad pese a que la nieve es habitual en invierno en esta zona navarra, pero "este año ha sido especial: cae nieve, abren el camino y vuelve a caer".

"He vivido de siempre aquí y no he conocido nevadas tan grandes ni tan continuas. Ahora está la noche y el día nevando">>

http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2013/02/12/el_norte_navarra_vive_una_nevada_quot_historica_quot_107364_2061.html


Aio

Ez dut nik ukatuko, are gehiago, hementxe ere, ez bakarrik Basaburuan, Imotzen, Atezen, Ultzaman, Leitzaldean, Larraunen, Lizarraldean, Agoitzaldean, 750metrotaik gora aurten sekulakoa ari du botatzen, hori ukatzerik ez dago, ez dut arazorik altuera hortatik gorakoa historikoa izan dela esateko, baina uste dut klima foro batean gaudela eta ongi dagoela zehaztea.

Eta zehaztu nahi badugu, ezin dugu esan, edo niri behintzat ez zait ongi iruditzen esatea, urte hau elurrari dagokionez historikoa izan dela inolako zehaztasunik gabe.

Honi jarrraikiz, noski sinisten diedala Orreagako biztanleei elurte hauek sekulakoak izan direla edo haiek ezagututako handiena dela esaten badute, zerbait ofiziala aldiz ez nuke eginen jendeak esaten duenarekin soilik, zerbait ofiziala eiteko uste dut beste zerbait gehio behar dela.

Bizi garen tokian bizirik ere bestelako garaiak ere izan dira, eta ziur garai horiek itzuliko direla aipatzen duzun hezetasun horrekin edo aurtengo ta beste zenbait urteren hotza ezarekin bukatuz....Ez baita oso normala aurten Zarrantzen, jauntsaratsen, Lakaben, Agoitzen edota Irunberrin, esaterako, ia hizoztu ez izana.

Eta hizoztu ez duen bezala, euri pila ari du botatzen ez da ona ezta txarra ere.



Somos menos importantes de lo que creemos, antes de aparecer por aqui el clima ya habia cambiado un millon de veces lo mismo que hara despues de que desaparezcamos y aun asi me apetece saber si llovera mañana o si vivire una nueva glaciacion o el deshielo de los polos; soy humano que voy a hacerle...

Imotz 650m (Navarra)

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #246 en: Jueves 14 Febrero 2013 13:33:45 pm »
Eguerdion! 11º zerua estalita baina euririk ez momentu honetan.
« Última modificación: Jueves 14 Febrero 2013 14:50:02 pm por elur »
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #247 en: Jueves 14 Febrero 2013 13:58:47 pm »
Eguerdion.

Lainoak nagusi Donosti aldean eta ateri. Inguruko mendi guztiak lainope. Gaur gaben beste frente batek artuko du Euskal Herria euri pixkat utziz, eta pasatu bezala elur maila 1900 dik 1200era jeitxiko naiz eta gutxi edo ia ezerrez ez duen botako.

Antizikloia asteburuako naiz eta modeloak nahiko aldakor dabiltzan... Mendebal edo ekialdeko egoera, zein gaillenduko da datorren asten??

aio
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado antsolokueta

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 115
    • antsolokueta
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #248 en: Jueves 14 Febrero 2013 15:58:15 pm »
Citar
Arrrastion, egia esateko daramagu aste batzuk euria eta elurra botatzen euskal herrian, nik ez dakit egoera hau historikoa izango den ala ez, baino urterokoa ez da.
  Arrastion berriz. Barkatuko didazue baina agian gaizki adierazi dut nere ikuspuntua. Egoera hau historikoa izango den ala ez, nik ez dakidala esan dut. Horrekin esan naki dut azken bi hilabeteko egoera nahiko berezia izan dugu euskal herrian hainbeste ura zerutik erortzen ikusten, gailurretan elurra eta beste lekuetan euria. Historiko hitza agian ez da egokiena nahiz eta orreagan eta beste leku batzuetan bai. Hitz batez, daramagula asteak euria eta elurra ikusten eta hori da nik nahi nuen azpimarratzea. Besterik ez. Nire azalpena nahiko argia dala uste det eta horregatikan alferreko eztabaida baten ez naiz sartuko.
 Beste aldetikan, orain etxalarren 13ºC dauzkagu eta orain dala sei ordu, euririk ez. Atmosferaren patroiak aldatu omen dira eta euria eta elurra ekartzen zizkigun egoerak zearo aldatu da. Horrekin, bihartik aurrera, asteburu eguzkitsua espero dugu, halaere tenperaturak ez dira gehiegi igoko haizeak ipar mendebaldeko joko du eta. Gero, astelehenean fronte bat sartzen zaigu ego mendabaldetikan eta euri pitxin bat ekarriko zaigu, baino azken bolada hontan bizi dugun iparreko borraska hoien bezela ez da izango. Eta gero, gerokoa...... Hori beste kontu bat izango da nere aldetik zerbait esateko. Hurrengo arte.

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #249 en: Viernes 15 Febrero 2013 10:30:14 am »
Egunon.

 Egun dotorea eta asteburu are hobea ate joka deguna. Behe lainoa eta lainoak arrastaka nafarro aldean. Elur asko urtu du behekaldean eta gutxixeo goietan bainan 50 zm pasa jendu ttu.
Elur jauzi dexenteak izan dira euriyakin purgak izan direlakoz eta biyar gaur gaben izotza itten bo elur oso ona aurki dezakegu gure menditan.

Donostin momentu hauetan jasotzen ari da.

Egun ona pasa.
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #250 en: Sábado 16 Febrero 2013 13:05:43 pm »
Egun on!! 10º Elgoibarren eta eguzkia nagusi, gaur Karakaten izan naiz, eguraldi bikaina mendian ibiltzeko.

Mendebaldera begiratuta ezkerretik hasita, Udalaitz, Anboto eta atzeko aldean Gorbeia be ikus daiteke elurtuta, eskuma aldean ikusten dan herria Eibar da.



Hego ekialdera begiratuta ezkerrekoa Izarraitz



Hego Mendebaldera begiratu ezkero berriz Aitzkorriko mendilerroa.



Ondo izan!!  ;)
« Última modificación: Sábado 16 Febrero 2013 17:10:59 pm por elur »
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado antsolokueta

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 115
    • antsolokueta
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #251 en: Domingo 17 Febrero 2013 16:01:53 pm »
Arrastion. Azkenean lotu ditugu bi egun segidan prezipitaziorik gabe, aspaldiko partez. Eguraldiaren joera zearo aldatu da eta ipar mendebaldetik sartzen ari ziren borraskak desagertu dira. Orain, "rombo" egoeran gaude, eta borraskak ego mendebaldetik etorriko zaizkigu hurrengo egunetan. Horrela, euri pittin bat espero degu biharko, ez gehiegi, galiziatikan sartzen ari den fronteakin lotuta. Gutxi ta azkar pasako da, ta asteartean edo asteazkenean berriz bizpahiru egun polittak eukiko ditugu, hor bai, bero handirik ez, ipar mendebaldeko haizearen azpian geratuko gera eta. Ostiralean, erronboa izten da  eta hor berriz elur eta hotz egoera espero dugu. Oaindikan ikusteko dago hotz hori  lehorra izango dan edo sorte pittin batekin itsas aldeko haize pixkat sartzen dan, ta elurra agertzen da oso behean, agian kostaldean. Itxoin behar da. Momentuz oaintxe Etxalarren 16.8ºC dauzkagu ta euririk ez. Arrastion.