Egunon guztiei. Bortzirietan goiz ederra pasatzen ari gera, zerua oskarbia eta tenperatura ederra: 24 ºC etxalarren nahiz eta haizeak hegoaldetikan datorkigu, agian eki aldera pixkot jo du nere estazioan behintzat. Atzo gauean euri pixkat bota zuen, litroterdi gutxigorabehera, eta haizea boladaka dabil baina indar handirik gabe, goizeko sei terditan 27 kilometro orduko bolada bat euki dugu. Udazkeneko eguraldi tipikoa. Bihar, eguerdian haizeak berriz indarra hartzen du hegoaldetikan, eta atsalderako euri ttanttaren bat ikusi dezakegun. Eta ostiral gauean, haizea aldatzen da mendebaldea ta tenperaturak freskoagoak izango ditugu, halaere, astebururako euri askorik ez degu espero , eta akaso astelehenean, ciclogenesis indartsu baten bidez, helduko zaigu aurtengo udazkeneko lehengo borraska handia. Baina hori beste kontua da egun aunitz geratzen dira eta... Zintzo ibili.