Gaurko eta biharko iragarpena

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #36 en: Martes 14 Febrero 2006 08:23:39 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/14

2006/02/14-rako iragarpena

Gaur hodeitza aurreko egunetakoa baino handiagoa izango da, bereziki erdi mailako hodei eta goi-hodeiak agertuko direlarik. Gainera, tenperatura maximoak ere, ez dira hainbeste igoko. Arratsaldean egongo dira hodei gehiago, eta baliteke kostaldean noizbehinka euri pixka bat egitea. Mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak astelehenekoak baino baxuagoak izango dira, 14-15 ºC inguruan kokatuz.

Fronte hotz baten eraginez erdi mailako hodei eta goi-hodeiak ugariak izan eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.

2006/02/15-rako iragarpena


Asteazkenean ere, erdi mailako hodei eta goi-hodei asko egongo da gurean. Arratsaldean hodeitza handituz joan eta kantauri isurialdean euria egiteko arriskua egongo da. Mendebaldeko haizeak indarra hartuko du, gehien bat kostaldean eta mendi inguruetan nabarituko dugularik. Tenperatura minimoak aurreko egunetakoak baino altuagoak izango dira, eta maximoetan ez da ia aldaketarik egongo; 13-15 ºC ingurura helduko dira termometroak.

Kantauri Itsasotik fronte bero bat pasatuko da, hodeitza handia ekarriz. Haizeak indarrez joko du, isobaren arteko hurbiltasunak adierazten duen moduan.

2006/02/16-rako iragarpena

Osteguna egun grisa izango da. Hodei ugari eta euria izango ditugu, bereziki egunaren lehen partean. Mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu, indar handiz joko duelarik, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan. Gaueko tenperatura pixka bat igo egingo da, baina maximoak pare bat gradu baxuagoak izango dira.

Beste fronte hotz bat pasatuko da gure lurraldetik. Honek euria eta hodeiak utziko ditu ostegunean
« Última modificación: Martes 14 Febrero 2006 08:24:46 am por elur »
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #37 en: Miércoles 15 Febrero 2006 08:20:03 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/15

2006/02/15-rako iragarpena

Gaur egun nahasia izango dugu. Egunean zehar hodeitza handia izango da, tarteka eguzkia ere azalduko delarik. Arratsalde-gau partean euri pixka bat egin lezake kantauri isurialdean. Mendebaldeko haizeak indarrez joko du, batez ere eguerditik aurrera, bereziki mendi inguruetan nabarituko dugularik. Tenperatura atzokoaren oso antzekoa izango da, maximoak 12-14 ºC ingurura helduz.

Kantauri Itsasotik fronte bero bat pasatuko da, hodei ugari utziz. Isobaren arteko hurbiltasunak, haizeak izango duen indarra adierazten du.

2006/02/16-rako iragarpena

Ostegunerako euri gehiago espero da, baina hala ere ez da kopuru handirik pilatzea espero. Orokorrean egun grisa izango da, nahiz eta, noizbehinka, ostarteak ere zabalduko diren. Pirinioetan botako du euri gehien. Mendebaldeko haizeak indarrez joko du, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura asteazkenekoarekin konparatuz ia aldaketarik gabe mantenduko da.

Britainiar uharteetan kokaturiko depresio bati dagokion fronte hotz bat gure lurraldetik pasatuko da. Ondorioz hodeitza handia, euria eta haize-bolada gogorrak izango ditugu.

2006/02/17-rako iragarpena

Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu, baina ostiralean tenperaturaren jaitsiera ere jasan beharko da. Hodeiak izango dira nagusi eta baliteke euri pixka bat egitea kantauri isurialdean, zaparrada trumoitsuak ere bota ditzakeelarik. Elur-maila 1200-1300 metrora kokatuko da. Ostiralean ere, mendebaldeko haize gogorra ibiliko da. Tenperatura 2 edo 3 gradu baxuagoa izango da.

Mendebaldeko haize gogorraren ondorioz giroa nahasia izango da.


Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #38 en: Jueves 16 Febrero 2006 09:01:09 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/16

2006/02/16-rako iragarpena

Gaur, nahiz eta garrantzi handikoa izan ez, euria egingo du. Gehien bat egunaren lehenengo partean, arratsaldean zaparradaren bat botako duelarik, bereziki Pirinioetan. Mendebaldeko haizea izango da gaurko protagonista, zakar ibiliko baita. Tenperatura ez da asko aldatuko, maximoak pixka bat baxuagoak izango direlarik.

Fronte hotz bat pasatuko da gure lurraldetik. Ondorioz euria egin eta haizeak zakar joko du.

2006/02/17-rako iragarpena

Ostiralean giro nahasia izango dugu. Ezaugarririk garrantzitsuena mendebaldeko haizea izango da, oso zakar ibiliko baita, bereziki arratsaldetik aurrera, noiz hego-mendebaldeko norabidea nagusituko den. Hodei eta ostarteak egongo dira, eta tarteka zaparradak botako ditu, aukera handiagoz kantauri isurialdean. Elur-mailak beherako bidea hartuko du, 1100-1200 metrora kokatuz. Tenperatura, ostegunekoarekin konparatuz, nahiko jaitsiko da.

Britainiar uharteetan kokaturiko depresioa hegoaldera mugituko da, kantauri isurialde osoan mendebaldeko haizeak indarra hartuz.

2006/02/18-rako iragarpena

Asteburua hodeien nagusitasunarekin hasiko da, arratsaldean zaparradaren bat ere botako duelarik. Eguerdian ostarteak zabalduko dira. Elur-maila 1000 metro inguruan kokatuko da, azken orduetan 1500 metrora igoz. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, indar handiz, batez ere egunaren bukaeran kostaldean eta mendi inguruetan. Bertan, haizeak, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezake. Tenperatura ostiralekoaren antzekoa izango da.

Depresioaren hurbiltasuna dela eta, hego-mendebaldeko haizea indartu egingo da. Fronte-sistema desberdinek pasatzen jarraituko dute.
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #39 en: Viernes 17 Febrero 2006 10:44:24 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/17

2006/02/17-rako iragarpena

Gaur eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu, mendebaldeko haizea ibiliko baita. Hodei eta ostarteak izango ditugu eta zaparradaren bat botako du, bereziki kantauri isurialdean. Hegoaldean euria egiteko arriskua txikiagoa da. Mendebaldeko haizeak zakar joko du, bereziki arratsaldean noiz hego-mendebaldekoa nagusituko den. Tenperatura pixka bat jaitsiko da.

Mendebaldeko haize gogorra ibiliko da. Eta fronte-sistema desberdinak gure lurraldetik pasatuz joango dira.

2006/02/18-rako iragarpena


Larunbatean haizeak hartuko du garrantzia. Egunaren lehen orduetan eta arratsalde-gau partean, hodei gehiago egongo da. Eguerdian ostarteak ugariagoak eta zabalagoak izango dira. Goizaldean zaparradak botako ditu, eta elur-maila 1200 metrora kokatuko da, azken orduetan 1600 m-ra igoz. Mendebaldeko haizeak zakar joko du, bereziki arratsaldetik aurrera, noiz hego-mendebaldeko norabidea nagusi izango den. Azken orduetan, haizeak 100 km/h-ko abiadura gaindituko du kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura jaitsi egingo da, batez ere minimoak.

Datozen egunetan Kantauri Itsasoan kokatuko den depresioari dagokion frontea eragina izango du gurean. Ondorioz hego-mendebaldeko haizea indarrez ibiliko da.

2006/02/19-rako iragarpena

Igandean haize indartsuarekin jarraituko dugu. Gainera tenperatura jaitsi egingo da eta beraz egunak negu itxura hartuko du. Zerua gris mantenduko da eta euria egingo du egun osoan zehar, bereziki kantauri isurialdean eta arratsaldean. Elur-maila 1000 metro inguruan kokatuko da, azken orduetan 800 metrora jaitsiz. Hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da egunaren lehen partean, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko norabidea hartuko du, 100 km/h-ko abiadura gainditu daitekeelarik. Tenperatura baxuagoa izango da.

Depresioa kanturi isurialdetik pasatuko da, Cadizko golkoan kokatuz. Beraz haizea ipar-mendebaldera aldatu eta aire hotz eta hezea helduko da gure lurraldera.
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #40 en: Sábado 18 Febrero 2006 10:47:58 am »
egindako eguna: 2006/02/18

2006/02/18-rako iragarpena

Gaur ere haizea izango da protagonista. Zeruan hodeitza aldakorra izango da: goizean eta egunaren bukaeran hodeitsuago egongo da, baina egunaren erdiko orduetan ostarteak zabalduko dira. Haizea zakar ibiliko da berriro, bereziki arratsalde-gau partean. Kostaldean eta mendi inguruetan haize-boladek 120 km/h abiadura gainditu dezakete. Giroa epela izango da, bereziki kostaldean: bertan maximoak 16-17 ºC izango dira; barnealdean maximo horiek baxuagoak izango dira.

Atlantikoko depresioak hego-mendebaldeko haizea ibilaraziko du; arratsalde-gau partean haizea indartu egingo da eta beste fronte bat pasako da lurraldetik.

2006/02/19-rako iragarpena

Igandean egoera nahasiagoa izango da. Hodeiak ugariagoak izango dira eta baita zaparradak ere, bereziki kantauri isurialdean eta arratsaldean; noizbehinka ekaitzak izango dira, txingorrarekin batera. Haizeak gogor joko du berriro; egunaren lehenengo partean hego-mendebaldekoa nagusituko da eta gero ipar-mendebaldera egingo du; giroa erabat hoztu egingo da orduan. Maximoek behera egingo dute nabarmen eta kostaldean 10 ºC ingurukoak izango dira, barnealdean 7-8 ºC ingurukoak. Azken orduetan elur-kota 1300 metrotik 800 metroraino jaitsiko da.

Atlantikoko depresioa Bizkaiko golkoraino mugituko da eta mendebaldeko haize gogorra ibilaraziko du.

2006/02/20-rako iragarpena

Astelehenean ere haizea eta euria izango ditugu. Kantauri isurialdean euria ugariagoa izango da eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu, txingorrarekin batera. Giroa freskoagoa izango da eta Euskal Herri osoan tenperaturak gradu pare bat egingo du behera. Elur-kota 700 metrora kokatuko da. Haizeak indarra galdu eta, haize-bolada gogorrak izango diren arren, larunbatean eta igandean baino ahulagoa izango da orokorrean.

Depresioa mendebaldera mugituko da eta bere atzetik ipar-mendebaldeko haizea etorriko zaigu. Honek hodeitza eta zaparradak ekarriko dizkigu
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #41 en: Domingo 19 Febrero 2006 08:54:19 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/19

2006/02/19-rako iragarpena

Gaur eguraldia nahastu egingo da. Hodeiak izango ditugu, zaparradak ere bai, eta haizea zakar ibiliko da, bereziki egunaren lehenengo partean. Haizeguneetan haize-boladek 100 km/h abiadura aise gaindituko dute. Euria egingo du, bereziki arratsaldean eta lurraldearen iparraldean. Goizaldean epela izan da, 12-14 ºC tenperaturarekin kostaldean. Arratsaldean giroa erabat hoztu egingo da eta tenperaturak behera egingo du orduan. Elur-kota 1300 metrora kokatuko da hasieran eta jaisten joango da, egunaren bukaeran 800-900 metrora kokatu arte.

Bizkaiko golkoan depresio bat kokatuko da, fronte okluditu batekin batera, eta mendebaldeko haize zakarra ibilaraziko du; hodeitza eta zaparradak ere ekarriko ditu.

2006/02/20-rako iragarpena

Astelehenean giroa hotzagoa izango da: maximoak kostaldean 9-10 ºC ingurukoak izango dira, barnealdean 6-7 ºC ingurukoak. Hodeiak eta euria izango dira nagusi, bereziki goizaldean eta arratsalde-gau partean eta iparraldean. Haizea ahuldu egingo da eta elur-kota 700-800 metro ingurura kokatuko da.

Depresioa Bizkaiko golkotik aldenduko da, baina presioa baxu mantendu eta egoera ezegonkorra izango da oso. Horren ondorioz, eguraldia nahasi samarra izango da berriro.

2006/02/21-rako iragarpena

Asteartean tenperatura astelehekoa baino hotzagoa izango da, 2-4 ºC baxuagoa. Egunaren hasieran elur-kota 700 metrotan egongo da eta azken orduetan 400-500 metrora jaitsiko da. Barnealdeko zenbait lekutan izozteak izango dira. Zaparradak botako ditu, egunaren lehenengo partean eta kantauri isurialdean bereziki; noizbehinka trumoitsuak izango dira.

Presio baxuen menpean jarraituko dugu. Iparraldeko haizeak eta goi-geruzetako aire hotzak hodeiak eta prezipitazioak ekarriko dituzte
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #42 en: Lunes 20 Febrero 2006 08:27:01 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/20

2006/02/20-rako iragarpena

Astelehenean giroa nahasia izango da eta tenperaturak behera egingo du. Zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, kantauri isurialdean bereziki. Iparraldean ekaitzak ere izan daitezke, txingorrarekin batera. Kostaldean tenperatura maximoak 9-10 ºC inguruan ibiliko dira, barnealdean 6-7 ºC bueltan. Elur-kota 700 metrora kokatuko da.

Frantzian zentraturiko fronte okludituak eta goi-geruzetako ezegonkortasunak hodeiak eta zaparradak ekarriko dizkigute gaurkoan.

2006/02/21-rako iragarpena

Asteartean giroa hoztu egingo da. Barnealdean tenperatura maximoak 3-4 ºC azpitik ibiliko dira; kostaldean 6-7 ºC-raino ere ailegatu daitezke. Hodei ugari izango ditugu zeruan eta zaparradak botako ditu, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan; zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke eta txingorrarekin batera. Egunaren hasieran elur-kota 700 metrora izango da eta gero jaisten joango da, azken orduetan 500 metrora kokatu arte. Barnealdeako zenbait lekutan izotza botako du.

Asteartean ere iparraldeko haizeak eta fronte okludituak hodeitza eta euria ekarriko dituzte gure lurraldera.

2006/02/22-rako iragarpena

Asteazkena hotz samarra izango da. Euskal Herri osoan tenperatura maximoak 3-6 ºC bitartekoak izango dira; tenperatura minimoek behera egingo dute eta barnealdeko leku askotan izozteak izango dira. Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, bereziki goizean eta lurraldearen iparraldean. Arratsaldean atertzen joango da eta hegoaldean ostarteak zabalduko dira zeruan.

Depresioa gugandik aldendu egingo da eta presio altuen menpean geratuko gara; egoera egonkorragoa izango da, beraz.


Astazkenean tenperaturak 3 ta 6º artian baina ez dabe kotarik ipintzen  :ejemejem:
« Última modificación: Lunes 20 Febrero 2006 08:28:10 am por elur »
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Oinaztua

  • Cb Incus
  • *****
  • 3997
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #43 en: Lunes 20 Febrero 2006 09:07:59 am »
Nik uste dut asteartean izan ezik beste egunetan prezipitazioak huts egingo digula. Modeloak ikusita hori susmatzen dut, hotza izango dugula gutxienez barikura arte baina euririk/elurrik egingo duela ez dela batere segurua.

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #44 en: Martes 21 Febrero 2006 08:49:57 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/21

2006/02/21-rako iragarpena

Asteartean giroa hotza eta nahasia izango da. Hodei ugari izango dira zeruan eta zaparradak botako ditu, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan; arratsaldean sarriagoak izango dira. Ekaitzak ere izan daitezke, txingorrarekin batera. Elur-kota 700-800 metrora kokatuko da, baina jaisten joango da azken orduetan 500 metrora kokatu arte. Tenperaturak behera egingo du nabarmen eta barnealdean maximoak 3-5 ºC ingurukoak izango dira; kostaldean altuagoak izango dira.

Depresioa Mediterraneora mugituko da eta, Britaniar Uharteetako antizikloiaren laguntzaz, iparraldeko haizea ibilaraziko du gurean. Horrek hodeiak eta zaparradak ekarriko dizkigu.

2006/02/22-rako iragarpena

Asteazkenean giroa hodeitsu eta fresko mantenduko da. Hegoaldean maximoak 3-5 ºC bitartekoak izango dira, kantauri isurialdean 7 ºC ingurukoak. Minimoek behera egingo dute eta izozteak izango dira. Prezipitazioak izango dira, arinak orokorrean, eta elurra egingo du 300-400 metrotik gorako lekuetan. Azken orduetan atertzen joango da.

Goi eta erdi mailako geruzetan aire hotza egongo da eta ezegonkortasuna izango da nagusi, bereziki egunaren lehenengo partean. Iparraldeko haizea ibiliko da.

2006/02/23-rako iragarpena

Egunaren lehenengo partean hodeiak eta oskarbiguneak tartekatuko dira. Hegoaldean ostarteak izango dira nagusi eta iparraldean zerua hodeitsuago egongo da; hemen goizaldean euri arina egin lezake. Arratsaldean hodeitza ugaritzen joango da, bereziki lurraldearen ekialdean, eta azken orduetan euri arina egingo du. Tenperatura maximoek gora egingo dute apur bat, baina minimoak egonkor mantenduko dira. Elur-kota 400-500 metrora kokatuko da hasieran eta gero igoko da, azken orduetan 600 metrora kokatu arte.

Presio altuen menpean izango gara eta egoera egonkorragoa izango da. Mediterraneoko eta Penintsularen hego-mendebaldeko depresioek gurean eragingo dute eta hodeiak eta euria ekarriko dizkigute
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Môr Cylch

  • Anticiclón, tu antes molabas
  • La vieja guardia de Meteored
  • Supercélula
  • *****
  • 8415
  • Sexo: Masculino
  • Siberia-Gasteiz, 528 msnm
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #45 en: Martes 21 Febrero 2006 21:15:25 pm »
Aldatu egin dute  ;D ;D

Iragarpena egindako eguna: 2006/02/21


2006/02/21-rako iragarpena

Gaur, berriro ere elurra ikusi dugu 500-600 m-tik gora, gainera dezente euri egin du, bereziki Bizkaian. Datozen orduetan ere zerua estalita mantenduko da eta giro hotza gailenduko da. Elur-maila arratsaldean zehar jaisten joango da, azken orduetan 300-400 m-ra kokatuz. Zaparradak botako ditu, batez ere kantauri isurialdean eta Piriniotan.

Britainiar uharteetan kokatzen den antizikloiak eta Frantzia inguruan kokatzen den depresioguneak, Europa iparraldetik aire hotza bidaltzen digute gure lurraldera.


2006/02/22-rako iragarpena

Asteazkenean ere negu-giroarekin jarraituko dugu. Eguna goibela eta euritsua izango da, nahiz eta euri kantitate gutxiago espero den. Aldiz, giroa hotzagoa izango da eta elur-maila 300-400 m inguruan kokatuko da. Haizeak iparraldetik joko du. Tenperaturek behera egingo dute, izoztu egingo du leku askotan eta maximoak 3-4 ºC inguruan kokatuko dira barnealdean eta 6-7 ºC inguruan kostaldean.

Eguratseko goi-geruzetan egongo den aire masa hotzak ezengokortasuna sortuko du.


2006/02/23-rako iragarpena

Ostegunean zertxobait hobera egingo du egoerak, prezipitazio gutxiago eta sakabanatuago egitea espero baita. Eguneko lehen partean oskarbigune batzuk ikusiko dira, baina arratsalde partean hodei gehiago izango da eta zaparradak botatzeko aukera ere handiagoa izango da. Giro hotzak ez gaitu utziko eta elur-kota 400-500 m inguruan kokatuko da egun osoan zehar. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da. Tenperatura minimoak pixka bat jaitsi eta maximoak gradu bat edo bi igoko dira. Izotza botako du leku gehienetan.

Depresiogunea pixkanaka urrundu egingo da eta presio altuak nagusituko dira gure lurraldean, egoera pixka bat hobetuz.
OHIO!!!!! Is here!!!!!

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #46 en: Miércoles 22 Febrero 2006 08:00:22 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/22

2006/02/22-rako iragarpena

Gaur zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, bereziki egunaren lehenengo partean eta lurraldearen iparraldean; arratsaldean atertzen joango da. Giroa hotza izango da eta barnealdeko maximoak 4-5 ºC ingurukoak izango dira; kostaldeko giroa ez da hain freskoa izango eta maximoak 7-8 ºC-koak izango dira. Iparraldeko haizea ibiliko da. Elur-kota 400 metrora mantenduko da.

Goi-geruzetako aire hotzak eta iparraldeko haizeak hodeiak eta zaparradak ekarriko dituzte gaur, bereziki egunaren lehenengo partean.

2006/02/23-rako iragarpena

Ostegunean eguraldiak hobera egingo du. Oskarbiguneak zabalduko dira eta tenperatura maximoek gora egingo dute. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira berriro, hala ere, eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Euria egingo du, arina orokorrean, arratsaldean eta lurraldearen ekialdean batez ere. Elur-kota 500 metrora kokatuko da eta barnealdeko zenbait lekutan izotza botako du.

Bi depresioen artean izango gara ostegunean, Mediterraneokoa eta Penintsularen hego-mendebaldekoa. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, baina ekialdeko norabidea izango da nagusi.

2006/02/24-rako iragarpena

Ostiralean joera honekin jarraituko du. Hodeiak eta zaparradak izango ditugu, bereziki egunaren lehenengo partean eta kantauri isurialdean. Arratsaldean atertzen joango da eta egunaren bukaeran ostarteak zabalduko dira, batez ere lurraldearen hegoaldean. Giroa hotz mantenduko da eta tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira. Minimoak egonkor mantendu eta barnealdeko zenbait lekutan izozteak izango dira. Elur-kota 300-400 metrora kokatuko da.

Mediterraneoko depresioa eta Europako antizikloia bitartean ipar-/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Gaurko eta biharko iragarpena
« Respuesta #47 en: Jueves 23 Febrero 2006 08:30:01 am »
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/23

2006/02/23-rako iragarpena

Ostegunean zeruan hodeiak eta oskarbiguneak tartekatuko dira; iparraldean hodeitsuago egongo da zerua, hegoaldean argiago. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira berriro eta euria egingo du, arina orokorrean; egunaren bukaeran kostaldean ugariagoa izango da. Tenperatura maximoak 6-8 ºC inguruan ibiliko dira eta elur-kota 500-600 metrora kokatuko da.

Antizikloia eta Mediterraneoko depresioa bitartean ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da gaurkoan gure lurraldean.

2006/02/24-rako iragarpena

Ostiral goizean zerua estalita egongo da erabat eta euria egingo du, ugariago lurraldearen iparraldean. Arratsaldean egoerak hobera egingo du: hodeiak gutxitu egingo dira eta atertzen joango da. Tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango, baina maximoek gora egingo dute apur bat; 7-10 ºC ingurukoak izango dira. Barnealdeko zenbait lekutan izotza botako du. Elur-kota hasieran 500-600 metrora kokatu eta gero 700-800 metroraino igoko da.

Bizkaiko Golkoan ibiliko den depresioaren menpean izango gara, bereziki arratsaldetik aurrera; orduan mendebaldeko haizea ibiliko da.

2006/02/25-rako iragarpena

Asteburu hasieran hodeiak eta euria nagusituko dira; barnealdean euria ugariagoa izango da. Giroa epeldu egingo da eta maximoak 2-4 ºC igoko dira. Elur-kota ere igoko da, 700-800 metrora kokatuko da hasieran eta azken orduetan 900-1000 metrora. Egunaren lehenengo partean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bizi gainera kostaldean eta mendi inguruetan.

Galiziako mendebaldean egongo den depresioari loturiko fronte okludituak gurean eragingo du eta hodeiak eta euria ekarriko dizkigu




Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi