Iragarpena egindako eguna: 2006/02/16
2006/02/16-rako iragarpena
Gaur, nahiz eta garrantzi handikoa izan ez, euria egingo du. Gehien bat egunaren lehenengo partean, arratsaldean zaparradaren bat botako duelarik, bereziki Pirinioetan. Mendebaldeko haizea izango da gaurko protagonista, zakar ibiliko baita. Tenperatura ez da asko aldatuko, maximoak pixka bat baxuagoak izango direlarik.
Fronte hotz bat pasatuko da gure lurraldetik. Ondorioz euria egin eta haizeak zakar joko du.
2006/02/17-rako iragarpena
Ostiralean giro nahasia izango dugu. Ezaugarririk garrantzitsuena mendebaldeko haizea izango da, oso zakar ibiliko baita, bereziki arratsaldetik aurrera, noiz hego-mendebaldeko norabidea nagusituko den. Hodei eta ostarteak egongo dira, eta tarteka zaparradak botako ditu, aukera handiagoz kantauri isurialdean. Elur-mailak beherako bidea hartuko du, 1100-1200 metrora kokatuz. Tenperatura, ostegunekoarekin konparatuz, nahiko jaitsiko da.
Britainiar uharteetan kokaturiko depresioa hegoaldera mugituko da, kantauri isurialde osoan mendebaldeko haizeak indarra hartuz.
2006/02/18-rako iragarpena
Asteburua hodeien nagusitasunarekin hasiko da, arratsaldean zaparradaren bat ere botako duelarik. Eguerdian ostarteak zabalduko dira. Elur-maila 1000 metro inguruan kokatuko da, azken orduetan 1500 metrora igoz. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, indar handiz, batez ere egunaren bukaeran kostaldean eta mendi inguruetan. Bertan, haizeak, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezake. Tenperatura ostiralekoaren antzekoa izango da.
Depresioaren hurbiltasuna dela eta, hego-mendebaldeko haizea indartu egingo da. Fronte-sistema desberdinek pasatzen jarraituko dute.