Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: dani... en Sábado 31 Diciembre 2011 13:37:23 pm

Título: Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: dani... en Sábado 31 Diciembre 2011 13:37:23 pm
 ::)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Lunes 02 Enero 2012 20:15:02 pm
Urte berri on danoi!!
Iruzki, elur, euri eta haize..... Danak portzio txikian... Giruak ez du erabat txartzeko itxurik artzen. Kostaldean gehio eta barnealdean gutxio bota du gaurkoan.
Oraindik negu giroak ez du gugana etortzea nahi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: MIKELER en Martes 03 Enero 2012 08:14:14 am
Kaixo,egun on!.
Oskarbi Donostian ta 6.5ºC.
Agur.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Miércoles 04 Enero 2012 08:16:02 am
Egun on! urte berriarekin ez dago aldaketarik, antizikloia gertu eta noizean behin ipar mendebaldetik fronte bat pasatzen da inguru hauetatik, gaur bezela, euria ari du eta 10º ditugu bihartik aurrera antizikloia gure gainean jarriko dela dirudi, epe luzera be ez da aldaketarik ikusten, egoera errepikatu egiten da behin da berriz.

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: MIKELER en Miércoles 04 Enero 2012 08:18:32 am
Kaixo,egun on!.
Hemendikan ere, euria ari du gogoz ta 11.2ºC.
Agur.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Miércoles 04 Enero 2012 11:12:54 am
Egunon Donostitik ere! Goizen itziarren lainoa eta euria fina bainan oso sarri.
Orain bertan donostin ateri eta itxasoa moittu xamar, ez atzo bezain beste.
Elur maila gaur zerun, aralarren 2,7.C
Aio 8)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Viernes 06 Enero 2012 08:55:50 am
Egun on! gaur ere euria, atzo arratsaldean hasi zan euria egiten xirimiri itxia momentu askotan, 12.5º ditugu orain, atzo goizean berriz eguraldi ona zegoen ta Udalaitz mendia igo neban, mendiak urez gainezka daude, lokatsa alde guztietatik, hemen ataratako argazki pare bat.

(https://745xva.blu.livefilestore.com/y1ppxI0qY0yNzdM-Q5IndIzao_-9phmaQ3bTZhnNc41F7LTveW1CCbdhSY5U3v1Jhb-mBlO8M9KvTp-eqgbIsqRSKH6SHnPmyix/image_00129.jpg?psid=1)

(https://745xva.blu.livefilestore.com/y1poRWXVeXpclu6ajBOKlLQI9lKoeHUNrX1gF1rwx5jzp-HHqERbreP1W0hndwyjoOPsPKuSIZDlBf3nVTzbZFcHnHUpuYY6735/image_00130.jpg?psid=1)

(https://745xva.blu.livefilestore.com/y1pMlbyT5yEahkzZPjch-BlZPpPzlrJp94oUGrS8ryLDDCpCNg5RxN79dyUDbFWlStdGEmPNEasq3CJiwel9aC1wpHYu1zqEx5O/image_00133.jpg?psid=1)

Ibilbidea http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=2365391 (http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=2365391)

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: pako en Lunes 23 Enero 2012 23:13:19 pm
gabon ba al da norbait? negua hurreatzen hari dala nun zaudezte akerrei elur ta kompania?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Martes 24 Enero 2012 13:51:39 pm
gabon ba al da norbait? negua hurreatzen hari dala nun zaudezte akerrei elur ta kompania?

Desesperauta motel.... Hauk dek desesperazioa... Denbora gutxi zakau igandeak bakarrik aprobetxatzeko ta itten dun giro puta honekin... Aurten herritik hurrun nagoen hontan eztakit gure gainak zenbatetan txuritu dituen bainan bost azpitik fijo. Elur, jarri gittuan argazkik ez dittuk kargatzen. 
Ea asteburu hontan aldatzen dan tendentzi hau.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2012 14:37:09 pm
Arratsaldeon! heldu da frontea inguru hauetara 8º eta euria ari du, ia zer dakarren hotzaldi honek inguru hauetara ::)

Ondo izan  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: MIKELER en Jueves 26 Enero 2012 18:27:06 pm
Kaixo arratsaldeon!!.
Euria ari du Donostian ere bai.
10.2ºC.
Agur.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Jueves 26 Enero 2012 18:39:22 pm
Atxaldeon. Azkenen mugimendu pixkat asten zaigula. Donostin Euriya ari du, lana bukatzerakoan nafarro aldera jo behar detenez iual denbora izanen det elur pixkat ikusteko...ea prezipitazioa.!! Gogo falta ez da izanen eta.
Aio :mucharisa:
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Viernes 27 Enero 2012 09:51:40 am
Naparro alden goizen 2,5 Gradu eta euri arina. Es zan elurrik antzematen laino azpitik, 800m.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Viernes 27 Enero 2012 10:01:05 am
Egun on!! euri ariña ta 7º inguru hauetan, badirudi datorren astea hotza izango dela ia elur piska bat ikusten degun.


Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Domingo 29 Enero 2012 08:35:31 am
Egun on! gaur lehengo aldiz aurtengo neguan Karakaten elurra ikusten dotela, 700mt tik gora elurte fin bat ikusten da, Orain 5.8º ditugu eta zeruan ostarte zabalak daude.


Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Domingo 29 Enero 2012 08:41:37 am
Ontxe bertan trumioa entzun dut Zuian, barra barra elurra ari du eta dana zuri. 600 metrotan bizi naiz.
Zintzo izan!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: MIKELER en Domingo 29 Enero 2012 09:59:01 am
Kaixo!.
Hemen,Donostin,zerua oso itxita eta uria ari du gogoz.
4.2ºC.
Gero arte.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Domingo 29 Enero 2012 15:02:14 pm
Arratsaldeon! gaur goizean Oñatin egon gera eta hango mendial 400 mt-tik gora edo elurtuta zeuden, hemendik berriz elurra 700- mt tik gora ikusten da  , tenperatura 8º momentu honetan, eguzkia irten bai da baina 6º inguruan dagoela iruditzen zait orokorrean.


Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Domingo 29 Enero 2012 17:30:34 pm
Emen Sakanan atzo gaben hasi zun elurretan herritan. Atzo iluntze aurren mendi bueltat in nun 1000 metrotaino ta elurra 800 dik gora. Gaur gurean elur pixkat bazen hiru bat zentimetro ta elurra 600 dik gora. Beriainen elurtea oso irregularrs zan, aize dexentekin izan delakoz. Bainan 25 zm bai.
Monentu hontan ateri. Aio
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Lunes 30 Enero 2012 14:33:30 pm
Hau bai negu girua!!! Jai duenak aprobetxatzala.. Goizen izotza zan guren eta elur arrastoak. Etxegarate aldean dexente geio zan eta gipuzku aldera elur maila 400 metro edo zeoze behero.
Bestalde mapam betetzen badia gainera datorkigun hotzaldiak zer esana ekarriko du!!!
Ondo izan
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Lunes 30 Enero 2012 19:46:32 pm
Arratsaldeon !! 8º ditugu orain, ateri, mapak ikusgarriak dira hotzari dagokionez, prezipitazioa berriz ez horrenbeste, larunbaterako elurte polita ikusten da inguru hauetan, Ostegunetik aurrera egin dezake baina prezipitazio gutxi ikusten da Larunbaterarte,  baina urruti dago oraindik eta badakigu zelako atzekabeak ematen dizkiguten modelo hoiek.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Martes 31 Enero 2012 14:52:20 pm
Donosti alden euri pixkat ari du ta datozen ordutan ematen duenez euskal herri guztira zabalduko da. Menditan elurretan izanen danes ba ongi etorriya izanen da...
Aste benetan interesgarria gainen deguna
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Martes 31 Enero 2012 20:19:27 pm
Hemendik be euria eta 9º ia bihar ordu honetan zela gauden...... badirudi bihar arratsaldean elur kota 100 metrora jeitzi daitekela.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Miércoles 01 Febrero 2012 10:42:21 am
Egun on.

Iruñerrian 5 gradu eta euria ari du. Elurraren zain.... ;D ;D ;D

Izan ontsa!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: MIKELER en Miércoles 01 Febrero 2012 11:08:25 am
Egun on!.
Donostin 6.5ºC. ta euria ari du.
Agur.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Miércoles 01 Febrero 2012 13:29:34 pm
Hemendi be euri ariña eta 7º orain.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: baias en Miércoles 01 Febrero 2012 21:19:59 pm
 >:D

kaixo arabako zuiatik

hemen 0.4º eta ateri
arratsaldean elur pixkatxo bat bota du baino oso gutxi

ia ba bihar zer nolako eguraldiarekin hasiko dugu eguna

ondo lo egin
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: baias en Jueves 02 Febrero 2012 08:03:26 am
egun on

-1.9º
elurretan, baino nahiko ahul eta inguruak txurituta
ematen du baita ere haizea harro xamar dabilela

ongi izan
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Jueves 02 Febrero 2012 09:30:45 am
Egun on!!

Iruñean -2.8 gradu eta elurra ari du.

Izan ongi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: belastegi en Jueves 02 Febrero 2012 09:38:00 am
Egun on Lantxurda.
Zenbat zm. dituzue.
Lizarratik agur bat
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Jueves 02 Febrero 2012 10:00:46 am
Egun on Lantxurda.
Zenbat zm. dituzue.
Lizarratik agur bat

Ez dago deus , elurtea oso arin baita, gainera haize honekin zaila da, txuritu da autoa batzuk etabar..
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Jueves 02 Febrero 2012 13:34:36 pm
Elgoibarren elurra ari du baina ez dau zuritzen, Eibarren berriz bai kotxeak ete teilatuak , nere termometroan 2.3º C,    Altzolako estazioan 1.5ºC.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Jueves 02 Febrero 2012 14:55:40 pm
Donostin geanok dana zuri ikusten degu.... Dotore. Earra da giro hau, nahiz ta gero bidean gorriyak ikusi... Ala ere furgonetan plumasa degu ta ez do apuroik....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Armeteo en Jueves 02 Febrero 2012 18:08:57 pm
Iruñean elurra daukagu gaur, arina, hori bai. Hala ere hemen esperantzak dauzkagu larunbat arratsalde eta igande goizerako...  :cold: :)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: g24 en Jueves 02 Febrero 2012 18:13:37 pm
Elurte haundia ikus dezakegu Igandetik aurrera Iruñan??ea egia den eta prebizioa betetzen den !!! :) Elurraz gozatu!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Armeteo en Jueves 02 Febrero 2012 18:20:38 pm
Elurte haundia ikus dezakegu Igandetik aurrera Iruñan??ea egia den eta prebizioa betetzen den !!! :) Elurraz gozatu!!!
Momentuz, gaur egun problema prezipitazioa da eta elurra egiteko behar den prezipitazioa etortzen denean ( igande inguruan), problema tenperaturena izango da, gero eta elur kota altuagoa izango baitugu. Hala ere, espero dut larunbat gauean kota baxua dagoen bitartean elurra nahikotxo (edo gaur baino gehiago) izango dugula.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Jueves 02 Febrero 2012 20:10:51 pm
Ba bai Iruñea aldean larunbat gauen eta igandean elurte polita izan dezakezue, hemendik gaur elurra egin dau batezere Eibar aldean, Elgoibarren gutxiago, ezin gera kexatu, elurra garesti bai dago inguru hauetan, ia ba sortea daukazuen, 2.4º hemendik eta elur maluta txiki batzuk hairean...

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Jueves 02 Febrero 2012 20:25:12 pm
ElurraEtxegaraten... Emen kamioi ta kotxe dexente gera geldi... Zenbat ordurako??!!! Akabos ostegunetako afaya....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Domingo 05 Febrero 2012 10:02:36 am
Egun on!!!!

-0.2 gradu eta elurra ari du mara-mara, elurte politt.

Izan ontsa.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Domingo 05 Febrero 2012 11:17:55 am
Egun on!!!!

-0.2 gradu eta elurra ari du mara-mara, elurte politt.

Izan ontsa.
 
Egunon ...
Emen dagoeneko euritan ari du... Ostegunetik hasi zan elurretan emen. Ostegunen 15 zm bota eta haizeak eraman zituen. Larunbetan ere elurrtan jardun ondoren 15 bat zentimetrokin jarraitzen degu eta elur bilduak non nai. Bestalde ematen duenez mendian elurte gozo bat bota behar duela eta atzetik izotzaldi berri bat daukeula... Notizi ona benetan.
Aio
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Domingo 05 Febrero 2012 11:40:58 am
Egun on!! ba hemendik 9.2º iada eta euria, ia datorren aste honetan elurra egiten daban berriz inguru haueta.

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Lunes 06 Febrero 2012 14:28:04 pm
Arratsaldeon! gaur jai neukala aprobetxatuz Urbiara igo naiz, elur asko zegoen atzo euria egingo zeban baina gauean elurra egin dau berriz, goizean be elurretan ari zuen baina arin, behelaino itxia eta -1.5º 1100 metrotan, Arantzazutik gora elurretan, Arantzazun urelurra hortxe zegoen kota, hemen uzten dizkizueta argazki batzuk, Elgoibarren 7.5º eta euria momentu honetan.

800mt tan gutxi gora bera

(https://public.blu.livefilestore.com/y1plBLo3Sp5j9jZrq99SqHgH3cHr9OSWsmkXXRhIlUP5J8-TscuQfaNrpKM39sesS9oipEn5N9MrxH_JILhRPoV6Q/image_00135.jpg?psid=1)

Iturria

(https://public.blu.livefilestore.com/y1ps8C69Ce5nvwhMW2XybzL3jqjLYh8hoZXPHPjMMjXMZAdPw_js_KL9_0EX-HE5NEHG4ZfBViVKWPq2-sM2CAJPw/image_00136.jpg?psid=1)

Urbiako zelaietan

(https://public.blu.livefilestore.com/y1pGEjE2ek2EvRcFpdRFK7ZnLc_XA8jCx9fP5Or7DsDtxeHlUdPQx-yR-in0oMw76eqbHHtUpbM9QtQ3w3_ismmGg/image_00139.jpg?psid=1)

(https://public.blu.livefilestore.com/y1p4vYN-XJX6qHA7uuSiB0JqXVrPNjzKFW3dp3lqRNceH40z3UGOdZ0sjj1QkIMfrd_x8lQBeAXGuNr-zguiPZvBw/image_00142.jpg?psid=1https://public.blu.livefilestore.com/y1ptHAcAWnQQ4q87alcmifGHEZEixBFEWVNWSJTd7efN4HAA8bABQjmJl2GbPxMC111thb5eCbqQYcn9rsuQJqW4w/image_00144.jpg?psid=1)

Borda

(https://public.blu.livefilestore.com/y1pwq3dQIJ5ILfkzQMnjXHyYx7wlazv-lzEDKEnwKAZvEb58PG-mxX4cgWmgD5vva3Yd31AsIi-gclW5u2En3iJjQ/image_00140.jpg?psid=1)

Iturri izoztua

(https://public.blu.livefilestore.com/y1ptHAcAWnQQ4q87alcmifGHEZEixBFEWVNWSJTd7efN4HAA8bABQjmJl2GbPxMC111thb5eCbqQYcn9rsuQJqW4w/image_00144.jpg?psid=1)

Ondo izan!  ;)

Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: hartuarte en Lunes 06 Febrero 2012 19:17:29 pm
Atsaldeon! Elurra Legazpin 17:30tatik, eta itxura ona hartzen...gradu 1eko tenperatura...
Prezipitazioa soberan radarrean...Ia zenbat botatzeon gauen...
ondo segi!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Lunes 06 Febrero 2012 19:32:08 pm
Atxaldion
Argazki earrak elur... Nik apenas det denboik hauek iyotzeko. Oaintxe allau naiz Itziarrera eta gutxi bada ere elur fitxak ari dittu emen ere.
Nafarroan aldiz dexente ari omen du... Berriz ere elur zaharran gainen elurre!!! Izotz pixkat belgo hobea litzake..
Ongi etorri hartuarte!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Martes 07 Febrero 2012 22:50:23 pm
Gabon
Goizean ia Itziarreraino zuri itzarri gera.
Neguko girua, prezipitazio pixkat beharko genuke perfektua izateko.
Bestalde nafarroa alden alturan berriz ere hotz handiya sartu da.
Gure menditan elur ona izanen degu egun hauetan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Martes 07 Febrero 2012 23:01:34 pm
Hemendik be elurra nahiko behean zuritu dau 400 mt tik gora  inguruko mendi danak zurituta zeuden , paisaje polita, orain 4.4º dauzkagu (3.3º Altzolako estazioan) eta ateri, hezetasuna %50, ia ba bihar elurra ikusten dogun.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Miércoles 08 Febrero 2012 07:16:37 am
Egun on! Elurra Elgoibarren, teilatuak, kotxeak ete belarra zurituta, maluta txikiak momentuz.

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: aterri en Miércoles 08 Febrero 2012 08:15:51 am
Egun on Gernikatik!
Edurra ari dau une honetan. Kotxeak eta teilatuak zuritu ditu.1.5gradu ditugu,ea oraingoan guri zerbait tokatzen zaigun ze aurreko astean, inguru honetan ez gendun gauza handirik ikusi. Gaur ez dabil haizerik eta hori oso datu ona da guretzako.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Miércoles 08 Febrero 2012 10:26:05 am
Egunon

Gaur Itziar alden dena txuri 150 metro arte. Donostin tarteka elur malutak ikusten dira.
Naparro alden antzeko, elur lapatx pixkat gehienbat mendebaldean.
850 Hpa an -10 eta -15 arten ekialdean
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Sábado 11 Febrero 2012 17:25:35 pm
Arratsaldeon! 5º Elgoibarren , zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatzen dira, gaur Andarto mendia igo dogu, elur dexente zegoen, elur hautsa, gustora ibili gara, hemen ikus dezakezuez bertan ataratako argazi batzuk nahi izanezkero.

https://foro.tiempo.com/andarto-1076-mt-fotos-de-nieve-t136794.0.html;msg2911974#msg2911974 (https://foro.tiempo.com/andarto-1076-mt-fotos-de-nieve-t136794.0.html;msg2911974#msg2911974)

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Sábado 11 Febrero 2012 18:52:35 pm
Elur, utzi dituzun argazkiak benetazko itzelak dira. Eta lekua ere bai. Zorionak.

Hemen, Zuian, noizbehinka elurra ari du baina ez du zuritzen oso gutxi baita. Dena den 2 gradu zero azpitik ditugu momentu hontan.

Ondo izan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Domingo 12 Febrero 2012 08:43:28 am
Elur, utzi dituzun argazkiak benetazko itzelak dira. Eta lekua ere bai. Zorionak.

Hemen, Zuian, noizbehinka elurra ari du baina ez du zuritzen oso gutxi baita. Dena den 2 gradu zero azpitik ditugu momentu hontan.

Ondo izan.

Eskerrikasko Basobitzi, hemendik -2.8ºC eta zerua oskarbi gehienbat.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Lunes 13 Febrero 2012 08:20:49 am
Egun on! elurra egiten hasi da inguru hauetan ia kota baxuak zenbat irauten daban, 2.5º etxeko termometroan 1,5ºC Altzolako estazioan.

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: aterri en Lunes 13 Febrero 2012 08:59:21 am
Lehentxoago elur zaparrada polita bota dau inguru honetan,mataza handixekin. Orain gutxiago bada be elurra ari dau baina euriagaz nahastean. Zuritu da 50 mtrotako altueratik gora. Munitibar 180 metrotara zuri omen dago
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Martes 14 Febrero 2012 12:51:11 pm
Txingorra Eibarren, 4ºC markatzen zitun kotxeak.

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: hartuarte en Martes 14 Febrero 2012 13:27:49 pm
Kaixo!
elur kota altu xamar egon ondoren, 800-900 bat metro, orain elurbustia Legazpin, zaparrada on batek lagunduta. Ia pixka bat gehio jeisten dan....
geroarte!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Martes 14 Febrero 2012 14:30:46 pm
Atzerapenakin nabil azken aldiyan...
Atzo sorpresa artu nuen Itziarren goizen elurra aritu zuelako...kotxe gainak denak txuri.
Gaur aldiz, hezetasunak artu dittu baztar guztiak eta bestelako giroa da. Elurra menditan 700 metrotik gora, tarteka beherago itten badu. Benetan elur karga politta izan behar degu gure inguruko menditan, metroa ez da aparte izanen.

 Ateburua benetan ona izan da.... Elurra lepo eta a ze nolako egoeran... azpiyan aurreko igandeko euriyak gogortutako elurra eta gainean elur hautxa.. Urte dexente dittut elurran asuntu honekin eta ez det beiñe alako egoera onik ezautu eskiatzeko gure basoetan... Mendian bestelako egoera zan, haizeak goiko elur geruza erabat gogortua utzita, txarra zeon eskiatzeko. kostra ..
Ergoienan 800 metrotan 10-30 zm.
               1000 metrotan 40-45 zm
               1200 metrotan 60 tik gora... hau asteburun.
Itzaletan elurra beheraino zan eta eguzkialdean herrian zatika eta elur biduak.

Denbora izan ezkero argazkiak jarriko dittut gaben.

Arratsaldeon! 5º Elgoibarren , zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatzen dira, gaur Andarto mendia igo dogu, elur dexente zegoen, elur hautsa, gustora ibili gara, hemen ikus dezakezuez bertan ataratako argazi batzuk nahi izanezkero.

https://foro.tiempo.com/andarto-1076-mt-fotos-de-nieve-t136794.0.html;msg2911974#msg2911974 (https://foro.tiempo.com/andarto-1076-mt-fotos-de-nieve-t136794.0.html;msg2911974#msg2911974)

Ondo izan!!
Argazki onak... Mendi hau nun da¿¿??...Arrasate ingurun??¿¿
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: elur en Martes 14 Febrero 2012 22:10:08 pm
Epa Akerrei, Andarto mendia Araotz ingurutik igotzen dogu, Araotzera heltzeko, Oñatitik Arantzazuko bidea hartu eta bide erdian edo bidegurutze bat dago , eskumara hartu Araotz jartzen dau errepideko kartelean, gertu dago 4 km tara edo, kasu honetan Araotz-urruti auzora igo giñan kotxean bertatik ibilbidea hasteko baina Araotz bertatik be igo leike, hemen ikus dezakezu mapa eta egindako ibilbidea .

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=2481409 (http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=2481409) .

Hemendik txingorra izan dogu egunean zehar euriarekin batera, tenperatura orain 7º takoa da.

Ondo izan
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: tripa zorriak en Sábado 28 Abril 2012 12:01:37 pm
Egunon, euria barra barra, goiz osoan. Hilabete honetan euria eten gabe ari du. Esaten den moduan    " agua por un tubo". Ondo izan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Sábado 28 Abril 2012 12:11:06 pm
Aupa Tripa Zorriak,
Euskarazko foro hau, 2 hilabete pasa ondoren, ezer idatzi gabe, poztu nau zurea ikusteak.
Hemen be, Murgian, barra-barra ari du, baina radarrean ikusten da nola handitzen ari den La Riojan datorkiguna. Hemetik ordu batera edo bi ordura gehiago hasiko da botatzen.

Ondo izan!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Sábado 28 Abril 2012 12:22:25 pm
Kaixo.
Iruñean, ere, euria barra-barra. Orain 9.1 gradu eta 23mm pilatu dira.

Izan ongi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Domingo 29 Abril 2012 15:48:22 pm
Arratsaldeon. Oraintxe Etxalarren 19.4 ° C , 3.5km/h haizea, 12.2km/h boladetan ONO, eta 1006.3hPak   ditugu. Orain euririk ez baino atzo barra barra bota zuen: 31 litro bota baitzuen. Zorionez espero zan baino gutxiago.  Gaur illunabarrean berriz ekaitza eta zaparrada batzuk espero dira. Ikusiko dugu.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Domingo 29 Abril 2012 18:53:06 pm
Arrastion, Antsolokueta.
Radarra ikusten, ordu pare bian ez duzu ekaitzik ikusiko, antza. Hori bai, orain dela ordu bat, ia-ia gainean eduki duzu bat.
Sorte on!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Lunes 30 Abril 2012 16:30:20 pm
Mila esker basobitxi. Zorionez azkenean atzo ez zuen bota gauza handirik  :sonrisa:. Gauean berriz. lauterditan hasi da xirimiria erortzen ta tarteka eguerdiko ordubiakarte euki dugu. Totalean orainarte 2,3mm jaso ditugu. 16.4 ° C, 6.1km/h orduko haizea, 9.7km/h boladetan momentu honetan. ipar ekialdekoa. 1009.0hPa. Ostarte batzuk ikusi dira baina ez dut uste luzerako iraungo direnik. Arratsalde edo gauerako, berriz ekaitz arriskua dago. Zer egingo dugo, uadeberriko eguraldia da eta. :-\
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Viernes 04 Mayo 2012 15:30:53 pm
Arratsaldeon, gaur ere ekaitz giroa daukagu alde hontan. 22 Cº, hegomendebaldeko haizea 15km/h 25 km/h boladetan, 1003hpa presioa poliki jaisten. Laino ilunak zeruan ta gaur seguraski ez  gara libratuko. :( Ondo segi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Domingo 20 Mayo 2012 17:36:39 pm
   atzoko eguna etxalarren
                                Real:   Máximo:   Mínimo:   Promedio:
Temperatura:        13.4 ° C   16.1 ° C   11.8 ° C   12.9 ° C
Punto de rocío:      11.8 ° C   15.2 ° C   11.5 ° C   12.5 ° C
Humedad:                     90%   99%             88%   97%
Velocidad del viento:   6.1km/h /   9.7km/h          -   1.4km/h
Ráfagas de viento:   8.7km/h /   9.7km/h          -   -
Viento:                    NO                  -          -   SO
Presión:                  1007.0hPa 1009.4hPa 1004.3hPa   -
Precipitación:         18.5mm           
      
    gaur etxalarren :             
                         Real:   Máximo:   Mínimo:   Promedio:
Temperatura:   12.6 ° C   12.6 ° C   10.9 ° C   11.5 ° C
Punto de rocío:   11.3 ° C   11.7 ° C   10.7 ° C   11.1 ° C
Humedad:    92%             99%   92%           98%

Ráfagas viento:   7.2km/h /   8.7km/h     -            -
Viento:            NO                -                -            ONO
Presión:         1007.0hPa   1007.3hPa    1005.6hPa   -
Precipitación:   16.3mm.

 oraintxe hasten da berriz iluntzen eguna, ederra botatzeko nahian.           
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Miércoles 23 Mayo 2012 19:14:33 pm
kaixooooo, bakarrik al nago foro honetan. Anima zaitezte ta idatzi, bestela itxiko dute foroa. bo, etxalarren oraintxe bertan lainotuta euririk ez. 20ºC. ta 1022hpa. Etxeko Tximista erreka potente jaisten da baina arazorik ez. Hala ere, Sunbillan, 10 kilometrotara atzo bidasoa ateratzeko zegoen.
Hemen, 4 egunetan 85 mm jaso ditugu, median inguruan berriz, gorramendin, 205mm, eta litro guzti horiek bidasoara ateratzen dira. normala ordun egoera hau.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Miércoles 23 Mayo 2012 19:24:43 pm
Antsolokueta, ba hemen, Zuian, benetako eguraldi ederra, sano-sanoa. Bazen garaia eguzkia eta argia ikusteko eta disfrutatzeko. Orain, baratza garaia da eta korrika batean, dena ipini behar dugu.
Bihar pare gradu bat gora eta ostiralean beste hiru edo lau gradu gora. Gero, dirudienez, okertzera dator.
Baina, beno, ea goroldioa kentzen zaigun gorputzeko azaletik.
Laster arte,
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Jueves 24 Mayo 2012 19:59:00 pm
 kaixoooo. Bizirik gaude. :sonrisa: Ondo ondo basobtixi, ea norbait gehio animatzen dan idazten. Ba gaur hemen eguraldi bikaina euki dugu bratzean ibiltzeko, halaere esaten dizut hemen orain dala nahiko hasi zan baratzeko lana, han ere ezta?. Gaur 27ºC euki ditugu tope goian eta oraintxe 23ºC daude. Bero laino batzuk baina ateritzen. 20 km/h egoaldeko haizea euki dugu boladetan eta 1015.3 hpa presioa daukagu eta jaisten poliki.
 Zuk esan duzun bezela bihar gauean gauza pixkat okertuko da, larunbaterako, baino berriz ere iganderako edo, sartuko da eguraldi ona egun batzuk bitartean. Ondo segi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Jueves 24 Mayo 2012 22:10:50 pm
Aupa Antsolokueta, bihar 30 gradutik gora egongo gara eta arratsalde-gauean ekaitzak. Seguraski asko ez du botako, baina ezegonkortasun indizeak oso gogorrak dira. Ta gero gauean partidua ondoren, rolada bat itsaskostaldean, gutxi gora behera 60 km/hkoa. Eta zuk diozunez, igandean berriro eguraldi sanoa, pixka bat freskoago, baina sanoa!
Beno, zintzo izan eta gutxi gastau!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Viernes 25 Mayo 2012 09:23:26 am
Egun on denori!!!

Iruñerrian, eguraldi bikaina, une honetan 17 gradu eta oskarbi. Arratsaldean beroa izanen da, ea ekaitzaren bat etortzen zaigu...

Izan ongi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Miércoles 30 Mayo 2012 16:35:38 pm
   Arratsaldeon. Etxalarren egun batzuk pasa ditugu, eguzkia eta bero handirik ez. Gaur ta bihar tankera horretan jarraituko du bero pixkat gehiago sartzen, eta larunbaterako baja txiki bat sortzen da ta euria ekarriko digu. 22ºC  ta 1019 hpa. Aio.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Miércoles 30 Mayo 2012 16:41:07 pm
Antsolokueta, baja txiki bat larunbaterako bai, baina posible da, egun horretan bai enbata bat edukitzea, bai ekaitz gogorrak ikustea. Gainera, "The Boss" joko du Anoetan eta Hiru Handiak ere bai. Beraz, urrutitik ikusita, mugimendua!
Laster arte
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Miércoles 30 Mayo 2012 17:22:56 pm
  Arrazoia daukazu Basobitxi, baja horren aparte, bero handiko eguna izango da ta seguraski beroak ekarriko digu arratsalden ekaitzaren bat, edo galernaren bat. Pirineotan jesukristonak epero dira. Donostian berriz, ez da espero euri handirik bainan auskalo. Espero det Brucen emanaldia ez izorratzea eguraldiengatik.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Martes 05 Junio 2012 17:09:11 pm
Arrastion berriz. Beroa bortzirietatik. 29.7 ° C oraintxe bertan nahiz eta 31.3 ° C tope euki dugu ordubikaldean. Gaua ere freskoa euki dugu 9.8 ° C. Haizea hegoekialdekoa 10 kilometro orduko abiadura    17 boladetan. 1012.1hPa presioa egon da jaisten egun osoan. Hurrengo orduetako behar ba da barnekaldean bero ekaitz txikiren bat euki dezakegun. Gero, gau partean, sartuko zaigu espero den frentea euri pixka batekin, ez da gauza handirik izango. Galiziatik ta Asturiasetik hasi da sartzen radarra eta satelitean ikusten dan modun.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Jueves 07 Junio 2012 12:34:22 pm
  Eguerdion, euskal herriko kostaldean ba zaudete, kasu!. Galerna abisua emana dago eta ba dirudi bizkaian hasi da oain dala ordu bat. Donostian momentuz ezer bainan helduko da.....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Jueves 07 Junio 2012 12:57:50 pm
Aupa Aspaldiko, oraintxe bertan, Ondarrun eta Zarautzen artean dago. Seguraski, Santa Klaran, 100 km/h bufada lortuko du enbatak
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Sábado 09 Junio 2012 11:13:12 am
Egun on.

Goiz hotza Iruñerrian, orain 12 gradu eta lainoturik, minimoa 7.1 gradu.

Erremendian -1.2 gradu izan dute :cold: :cold:

Izan ontsa!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Sábado 09 Junio 2012 11:49:10 am
Aupa Lantxurda, zure mezua ikusita Erremendiako estazioa txarto zegoela esateko pentsatu dut, baina badaezpada ere, Euskalmeteko estazioak gainbegirada egin dut eta Ozaetan 0,1ºC ikusirik erabat harrituta geratu naiz. Horrek esan nahi du ekainan lautadan izotza bota dezakeela leku batzuetan.
Hori hotza hori!!!!
Izan ontsa!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Lunes 11 Junio 2012 16:50:54 pm
 Arratsaldeon denoi. Euria ausarki erortzen ari da oraintxe Etxalarren ta 11mm jaso ditugu gaur. 14ºC ko tenperatura ta 1010.0hPa presioa. Haizea boladetan 29.4kmh ibili da bainan oraintxe bare dago.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Sábado 23 Junio 2012 13:04:52 pm
  Egunon. Aspaldiko. Eguraldi freskoa Etxalarretikan, 22,2ºC eta lainotuta. Euririk ez baina hondartzara joateko moduan ez dago. HaizeakWNW tik jotzen du baino oso makal. 1023,3 hpa.
 Predikzioak onak dira, poliki berotzen hasiko da, baina gehiegirik ez. Hori aste osoan ostegunarte, hor ekaitzak eta berriz etorriko dira. Ondo segi.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Sábado 23 Junio 2012 18:12:47 pm
Arratsldeon.

Iruñerrian ere lainoturik temperatura epela. 25.4 gradu, Bihartik aintzin beroa.

Izan ongi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Sábado 07 Julio 2012 13:24:28 pm
 egunon guztiei. Hego haizea oraintxe Etxalarren aldatzeko asmoz eguerdi edo arratsalde partean. Haize aldaketa horrek okerkuntza ekarriko digu, ekaitzaren bat edo. 30ºC eta 1008 hpa eta jaisten. haizea SSO dabil 24 km/h boladetan. aioooo
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Andatza en Martes 10 Julio 2012 20:26:58 pm
Atxaldon!!

Gaur, azken egun hauetan bezala lanbropean esnatu gara. Eguerdian atertu ondoren, oraintxe hasi du berriz xirimiri botatzen. Dagoeneko lurra busti du..

Azken 24 orduetan 9,6mm jaso ditut.

Gaurko datuak:

MAX: 19.4 ºC
MIN: 16.0 ºC
ABIADURA MAXIMOA: 19.0 km/h
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Viernes 20 Julio 2012 12:16:46 pm
 Eguerdion, egun lainotsua gaurkoa, hemen momentuz euririk ez baina oaindikan ttanttaren bat eroriko arriskuan gaude arratsaldeko partean. 21.5 ° C eta 1017.8hPa. Hego mendebal aldeko haizea oraintxe 2.3km/hko abiaduraz. Bihartik aurrera berriro eguzkia eta beroa etorriko zaizkigu. Ondo izan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Grosero en Viernes 20 Julio 2012 12:36:00 pm
Hemen berdin gaude, zeru lainotsuarekin. Gauean euri pixka bat bota du, 2-3 mm jaso dira. 18,7 ºC.
Hurrengo asterako bero asko espero da. 8)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Miércoles 08 Agosto 2012 19:47:56 pm
 Atsaldeon Etxalaretikan. 36ºC, beroa, eta 38% hezetasuna, lainorik ez ta ez du ematen sortuko direnik.
 Bihar antzekoa, oraindik bero handiago egun partean hegoekialdeko haizeak joko digu eta. Gero atsaldean aldatuko da eki aldera, ea freskatzen duen pixkat. Bi egun espero ditugu halako temperaturekin, gero hasiko da poliki jaisten. Aio.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Martes 14 Agosto 2012 15:39:00 pm
 Arrastion. Lagunok zuhaitz on bat edo itzala bilatu hurrengo egunak pasatzeko, beroa bait dator. Ostegunean hasiko da gogor ta ikusiko degu ea noraino helduko den eta noizarte. Oraintxe etxalarren 31ºC dauzkagu baino nere ustez ostegunetatik aurrera berriro 40ºC ikusiko ditugu. Erne gauean hegoaldeko haize zakarra ibiliko bait da, eta bihar goizean galerna abisoa emana dago Ondo segi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Grosero en Sábado 25 Agosto 2012 17:41:55 pm
Kiaixo
Egun euritsua gaurkoa. Goizean zehar euria bota du eta 12 mm hartu dira. Orain zeru lainotsua daukagu eta noizean behin euri zaparrada txikiak daude. 20 ºC kalean
Aio
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Domingo 09 Septiembre 2012 18:15:11 pm
Arrastion. Gaur euki degu bero polita etxalarren 28ºC, baino sargoria. hezetasuna 65% euki degu eta. Oain iluntzen ari da, bero hodei batzuk formatzen ari dira ta agian ekaitzen bat botako du.  Hurrengo egunerako ttantaren bat bota dezake, baino ostegunetatik aurrera berriro dorsal madarikatu hori gure gainean jarriko da, luzerako, ematen du. Ea gauzak aldatzen dira pixkat eta udazkena sartzen da beingoz, onttuk garaia hasteko dago ta euria behar degu.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Yo_mismo en Viernes 05 Octubre 2012 15:43:19 pm
A ze nolako eguna gaurkoa. Uda dirudi!! Zerua garbi ta giro beroa kalean. Ez daukat tenperatura neurtzeko mediorik sentsorea hondatu baitzait.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Sábado 27 Octubre 2012 11:34:44 am
Egunon, antsolokueta:

Azken mezua idatzi zenuenetik, zure herrian 300-400 l/m2 jaso omen dituzu, ezta?

Goroldioz beteta zaude?

Ea animatzen badugu euskarazko foro hau!

Besarkada bat!!!!

Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Sábado 27 Octubre 2012 12:32:59 pm
Egun on.
Elurra iritsi zaigu!!
Aralarren elurra egin du, eta une honetan -1.1 gradu.
Iruñean 7.3 gradu eta gaur 14.1mm pilatu dira.

Izan ongi!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Sábado 27 Octubre 2012 13:42:34 pm
Eguerdion, Lantxurda,

Zer, egon zara goian? Suposatzen dut ezetz, baina haizearekin kriston hotza egin behar ote du!

Uste dut 1100m gora zurituta dagoela, baina oraindik ez diot inori entzun!

Hemen, Zuian, 5,5ºC eta sirimiria.
Agur bero bat,
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: aterri en Sábado 27 Octubre 2012 17:27:53 pm
Arratsaldeon Gernikatik! Une honetan 10ºC ditugu eta  zerua guztiz estalita. Ateri dago baina goizean zehar eta eguerdi aldera  zaparrada politak bota ditu. Uste dut bihar goizean Oiz mendian 1026 metrotara  elur pixka batekin esnatu daitekeela. Meteosateko irudiak ikusiz gero ikusten da prezipitazioa oraindik nahiko bermatuta daukagula, ea egoera honek sorpresa batzuk ekartzen dituen.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: lantxurda en Sábado 27 Octubre 2012 17:59:50 pm
Arratsaldeon.
Ez naiz izan Aralarren , Meteonavarran ikusi dut.
Iruñean 6 gradu eta euria ari du, elurra nahiko gertu izanen da.
Meteonavarraren arabera elurra ari du Aralarren eta Erremendian:
http://meteo_eu.navarra.es/index.cfm

Izan ongi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Sábado 27 Octubre 2012 20:07:39 pm
Segimendu foroan ipini dudanez, oraintxe bertan ikusi dut Gorbeiako mendian, 1000-1050 mtik gorantz, zurituta.
Aterri, dudarik gabe, bihar Oiz tontorra zurituta ikusiko duzu baina saila izango da sorpresa asko edukitzea, beharbada, leku batean edo bestean, 700 mraino elur kota jaistea.
Lantxurda, zure aldean, pirineoetan, haran itxi batean edo bestean posible izango da elur kota gehiago jaistea, baina beno, hori bihar jakingo dugu.
Besarkada handi bat,
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Elorrieta en Domingo 28 Octubre 2012 02:44:54 am
ba ni ez dot uste oizen elurre ikusigo dogunik, oiz ez da urkiola moduen edo gorbeia moduen, itsasotik gertu dau eta kuajatie asko kostetan jako, oizen elurre eukitzeko 700 metrotik gora ein bideu elurre bestela gatz, baina bueno, nork daki
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: MIKELER en Domingo 28 Octubre 2012 07:56:51 am
Egun on!.
Hotza ta euria Donostian.
5ºC ta euria ari du.
Agur.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Domingo 28 Octubre 2012 12:48:04 pm
ba ni ez dot uste oizen elurre ikusigo dogunik, oiz ez da urkiola moduen edo gorbeia moduen, itsasotik gertu dau eta kuajatie asko kostetan jako, oizen elurre eukitzeko 700 metrotik gora ein bideu elurre bestela gatz, baina bueno, nork daki

Zer, Elorrieta, ikusi egin da ala ez? Gori-gorian naukazu. Besarkada bat,
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Elorrieta en Domingo 28 Octubre 2012 14:24:58 pm
ba ni ez dot uste oizen elurre ikusigo dogunik, oiz ez da urkiola moduen edo gorbeia moduen, itsasotik gertu dau eta kuajatie asko kostetan jako, oizen elurre eukitzeko 700 metrotik gora ein bideu elurre bestela gatz, baina bueno, nork daki

Zer, Elorrieta, ikusi egin da ala ez? Gori-gorian naukazu. Besarkada bat,
ba atzo farra ein naben eta ez dot ikusi, baina galdetuko dotzat nire aitari, beren lehiotik oizko iparraldeko aldea ikusten da ta.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Elorrieta en Domingo 28 Octubre 2012 15:01:07 pm
pues, galdetu dot eta esan doztie ez dala elurrik egon, jakin dot, oizeri asko kostetan jako, askotan mugarra 800 metrokoa uste dot dala elurre eukiten dau eta oizek ez.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Domingo 28 Octubre 2012 19:25:47 pm
Ba, errazoia dekozu, begiratu ein dot eta gau osoan tenperatura zero gainean eon da tontorrean.
Ez dakit zoriontzen edo "doluminak"eman!
Laster arte!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: aterri en Domingo 28 Octubre 2012 21:39:55 pm
Gabon Gernikatik! Ni be parrandan ibili naz Gernikatik eta etxera joan naizenean 7ºC zeuden eta euria zan. Egun argia zan baina ez zan Oizko tontorra ikusten lainoaz estalita. Logura handia izan arren kuriositatea dala eta barriro be begiratu dut  Oizera eta bazegoen zeozer tontorrean, edur lapatsa baina gero 12 etarako kenduta zegoen.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: akerrei en Lunes 29 Octubre 2012 12:33:06 pm
Egunon aspaldiko partez...
Dauneko aztuik ze dan hau!!! lana dala eta ez dala

 Asteburu elegantiek etxien pasatzeko azken aldi houtan izan ttounak.
 Lastima lanadaretza atziatu xamar daillen, ta kalte dexente izen da 1000 metrotik gorako basotan. Ostuen pisubaz aparte elurra izan da ta.
Gurien lanbatien kasi herriaino jeitxi zien elurra, ta igende goizien 750 metrotik gora txurituik zeon dena..juxtu juxtu. Andiamendin Aitz txuri-atazabal-biormeiza 1269m aldien elur biludek alde guziten,batzuten ezez ta bestetan belauniaino. 10-12zm izanen zian gutxi gora behera.
 
Aio
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Lunes 29 Octubre 2012 15:57:00 pm
 Atsaldeon guztiei. hotza heldu zaigu bi egun hauetan eta elurra ere. Nere herrian gaur 1,4ºC tenperatura izan degu hotzena eta 19,7ºC beroena atsaldeko hirukaldean. Haizeak eki ego aldetik makal jotzen du. Gauzak horrela jarraitukoa da gaur, eta bihar atsaldeko azken ordutan gehiago lainotuko da eta agian ttanttaren bat botatzen du. Gero ostegunean irlandan dagoen borraska horren ilara ikutzen zaigu eta zerbait gehio erortzen da atsaldean ere. Hori dana GFSren omenez.
 
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: Basobitxi en Martes 30 Octubre 2012 15:05:17 pm
Kaixo guztioi,
Benetan, pozten nau berriro foro hau bizirik ikusteak.

Dena den, aste honetan ez dut uste zeozer interesgarririk ikusiko dugula. Hegoaldeko haize bizia dela, zaparradak direla, olatuak direla baina ezer berezirik.

Beno, behintzat, asteburu "dezente" bizi izango garela. Ondo pasa!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Miércoles 07 Noviembre 2012 10:55:27 am
 Egunon guztioi. Oraintxe etxalarren lainoa altzatzen ari da orain arte itxi itxia zegoen eta. 4.4ºC dauzkagu baina 1.4ºC euki ditugu goizeko ordubikalden. Hego eki aldeko haize makala, eta 1030hp presioa. Eguzkia ateratzea espero dugu baina atsalderako ba dirudi berriz lainotuko da, ta agian ttanttaren bat berriz botako du. Ondo segi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Lunes 12 Noviembre 2012 15:56:11 pm
 Arrastion. Gau freskoa pasa dugu hemendik, 4.2ºC euki ditugu goizeko zortzikaldean.
Oraintxe 14.5 ºC ditugu. Ba dirudi eguraldia hobetzen ari dela ta gutxienez hiru edo lau egun eukiko ditugu eriarik gabe. San martingo uda omen dana. Gero, asteburuan agian pixkat okertzen da hego mendebaldetik sartzen den baja bat heltzen zaigu eta. Gaurkoz eguzkia ta freskoa, aproposa menditikan bueltatxo bat emateko. Ondo segi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2012
Publicado por: antsolokueta en Jueves 22 Noviembre 2012 16:04:12 pm
17ºC etxalarren eta oaintxe haizea ipar mendebaldetik 6 km orduko abiaduraz. Gaurko minimoa 5ºC tenperatura euki dugu ta euririk ez. Udazkeneko egun zoragarria degu, menditikan paseotxo bat emateko modukoa. Datorren astean, esaten dute , benetazko negua sartzen da asteazkenatik aurrera. Ikusiko degu. Aio.