Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Arena en Martes 31 Diciembre 2013 15:58:15 pm

Título: Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Arena en Martes 31 Diciembre 2013 15:58:15 pm
 ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Miércoles 01 Enero 2014 23:34:41 pm
Upss, urte berri on, lehenik eta behin, urtea ez da ba oso bortizki hasi, eguraldiari dagokionez behintzat, euria ari du ta 6 gradu...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Jueves 02 Enero 2014 11:29:52 am
Egunon ta urteberri on

Egiya esan urtea amaiera ta hasiera ez da oso gustokoa izan. Gu menditik ibili gea Pirineotan eta hotza izan da nagusi goietan bainan lasai xamarra jun da.
Hemen Euskal herrian Aurreko asteko ostegunen elurra ari zuela joan giñan hemendik bainan gaurko egunen , menditan ia elur guztia eraman du haize ero honek

Larunbaterako emanten du berriz ere enbata txiki batek elurra utziko duela goietan  bainan gauza gutxi.

Urtarrilla bukaeraino nik ez det gauz handirik espero, beti bezala.

aio
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: elur en Lunes 06 Enero 2014 12:53:58 pm
Urte berri on! danori, ba bai hego haizeakin hasi dogu urte berria  :embarassed: baina bueno negua luzea da oraindik etorriko dira elurtiak, 17ºC orain  :o

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Jueves 09 Enero 2014 20:49:45 pm
Urtarril arraro xamarra egia esan... bero, lehorra...ta bitartean USA-n elurpean!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Lunes 20 Enero 2014 08:50:23 am
Egunon... Negu oso ahula doakigun hau, foro euskalduna ere indarrak galtzen.
Euri kontuak kosataldean eta giro frexkua,.. elur kontuak 600 metro inguruan bainan gogortasun handirik gabe. Neronek ilusio handirik izan gabe ari naiz aurtengo negua segitzen eta ematen du ez dala negu gorririk izanen oraindik gure lurralde ttikian...

aio
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Martes 21 Enero 2014 22:12:22 pm
Bai txo, holan da, negu epela, joan den urtekoa itzela izan zen ta maiz entzun dut, nola edo hala, oraindik inork ez dakiela nola baina ama lurrak oreka bilatzen duela ta iaz elur pila bota zuenez, aurten bat ez.

Euri gutti ari du botatzen ere, baina iaz ere euri itzela bota zigun, ekaina arte izan ere...Oreka bila euriarekin ere gure ama lurra?

Hemen5º ta ateri.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Lunes 27 Enero 2014 07:50:50 am
Egunon.
Aurreko asteko euriteen ondoren berriz ere negu giroa sartu zaigu.
Errekak gainezka dauden hontan elurrari emanen dio 600 metrotik gora datozen egunetan.

Ea foroa moitzen dan... ::)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Miércoles 29 Enero 2014 00:20:35 am
Hemen behintzat txuritu ere ez du ein, mendietan bai, baina 1000tatik gora esanen nuke nik.
Hotzik ere, iristeke..."Negu"a bezala...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Miércoles 29 Enero 2014 09:21:56 am
Egunon.
Atzoko egunen gurean txuritu zuen bai bainan oso gutxi. Justu 600 metrotaino. Aurreko astean ere elurra ein zuen bainan txuritzea aillau gabe.
Bestalde atzo euritan kostaldean gehio bota zuen eta Izarraitzen elurra dexente ikusten zan ta Ernio aldean lodixo.
Gaurko prezipitazio gehio emana daonez ematen du goietan lodittuko du.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Jueves 30 Enero 2014 09:19:11 am
Egunon
Gaur doraron elurra ari dula esnau gea eta herriraino txuri.
Altxasu aldean ere zuritu du eta aldiz etxegarate elurrik gabe.
Araba aldera elur geio izan dela ematen du.
Menditan azkeneko egun hauetako elurrekin goietan elurra loditzen joanen da.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Sábado 01 Febrero 2014 18:10:34 pm
Hemen gaur arte ez du bat ere elurrik bota, gaur aldiz, bai, oraintxe Imotz txuri txuri dago nahiz eta oso gutti bota dun...
Agian gauean zerbait gehio botako du? Dirudienez gehiegi ez du botako, urteko elurtea ez dela hau izanen pentsatu nahi dut...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Lunes 03 Febrero 2014 09:43:58 am
Egunon.
Gurean ere larunbatean ekaitza sartu zanen elurreta jo zuen eta 3 bat zm pilatu ziren. Elurte tristea.
Mendira igo eta 900 metrtan atxaldean 20 zm ziren.
Atzo Orreagan Astobiskarren izan giñen ta han elurte politta zeon goietan, metroerditik gora. Zenbait tokitan metrotik gertu.
Gaur izan degu sorpresa latza bederatzietan elurra asi du eta dena txuri dao sakanan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Lunes 03 Febrero 2014 23:49:09 pm
Azkenean egunak ez du elurretara ein.
Ematen dunez eta dauden tenperaturekin prezipitazioa izanez gero elurretan izanen dala 600 dik gora.
Bestalde Pirineotako foroan jarri ditut orreagako argazkiak, iksutea nahi dunak
http://climaynievepirineos.com/foro/viewtopic.php?t=3626
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Jueves 06 Febrero 2014 01:36:20 am
Hemen azkenean ezer gutti bota zun, oso negu epela...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Lunes 10 Febrero 2014 14:24:07 pm
Giro kaxkarra Euskal Herrian...Haize, Euri, Elur... ta foroa erabat hilda...
Elurra ari du Nafarroa aldean 700 dik gora gure alderdian.
Donostin goizean enbata itzela...jendea airean emateko modukoa (aittun bat airean ikusi det)
Ta bestalde azken egun hauetan prezipitaziok ez da falta...
Atzo elurretan hasi zitzaigun Abaurrea inguruan eta elur bustia ia bide guztian gipuzkoraino.

Pirinieotako argazki batzuk emen
http://climaynievepirineos.com/foro/viewtopic.php?t=3630

ta elur jauzi txiki baten bideoa Austrian...
http://www.youtube.com/watch?v=f5waSw2mMfY

Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: aterri en Lunes 10 Febrero 2014 14:49:52 pm
Une honetan edurra dexente ari du Arraten (Eibar).Ez dau zuritzen baina haizeakin nola botatzen dauen ikusteko oso polita dago
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Martes 18 Febrero 2014 12:39:59 pm
Hemen egia esan segitzen dugu oso negu epelean, ez du izoztu ia, ez du ia elurrik bota ta orokorrean oso epel esanen nuke. Euri kopurua aldiz, ona, oparaoa zalantzarik gabe...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: akerrei en Martes 04 Marzo 2014 14:02:06 pm
Eguerdion.

Negu aula izan da alurrari dagokionean Euskal Herrian, itxasoan ez due berdin esanen kostaldeko jendeak...
Mendebalera jo zuen giroaketa jai degu guk haize honekin. Asko jota 800-1000 metrotik gora zeoze bota duen arren.
Gurean atzo ere juxtu juxtu txurituen larre eta kotxeak... Aurten elur egunak 10 enbat izan dira gure herrian bainan fundamentuzkoa ale bate.
Euritan dexente ari du eta azken zortzi egunetan gaurkoa kontatu Gabe Etxarrin 145.2 litro izan  dira, gehi gaur 25 pasata daramatza.

Atzoko argazki batzuk.

(https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/t1/1620813_10201513401311387_511482135_n.jpg)

(https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t1/1623436_10201513401911402_1386866032_n.jpg)

(https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t1/1969345_10201513401351388_1495248152_n.jpg)

(https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/t1/1978627_10201513402991429_1977761059_n.jpg)

(https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t1/1970559_10201513402751423_914604845_n.jpg)

(https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t1/1898160_10201513401631395_277349680_n.jpg)

(https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t1/16622_10201513402951428_1581456205_n.jpg)

(https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t1/1966829_10201513402511417_1609231954_n.jpg)

Lizárraga herriya
(https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t1/1619121_10201513403151433_1540939856_n.jpg)

Unanutik Sakana, Burunda aldea
(https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/t1/1920059_10201513402911427_375327716_n.jpg)



Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Sábado 08 Marzo 2014 03:08:35 am
Itsas aldekoek zalantzarik gabe ez dute ez negu hau ahaztuko, ez da hotza izan baina itsaoa mugiarazi du rock batek baino gehiago...

Gurean elur egunak 3 uste dut izan direla ta teilatuak ta kotxeak baino ez du zuritu... :( :(

Euri pila bota du, ezin dut zenbat esan baina orokorrean EH osan bezala hemen ere bota du bai.

Oraintxe iritsi naiz ta kotxea izoztuta zegoen jauntsaratzen (basaburua) -2, hemen Imotzen ere -2 dugu oraintxe...ta ohera!!! :cold: :cold:
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Miércoles 23 Abril 2014 00:57:31 am
Negu epela izateak ematen du epeldu dula ere txoko hau...

Azkeneko 2 hilabete aski lehor joan zaizkigula esanen nuke. Hemen Imotzen jada baratzak prest dituzte gehienek!! Iaz zeharo beste aldera jo zuen eguraldiak...

Azkeneko 2 egunetan euria bota digu bideak berriz lokatsez zikinduz ta ematen du holan segituko dula heldu diren egunetan.

Maiatza euripean emanen dugu agian???
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Viernes 02 Mayo 2014 21:47:50 pm
Negua joan da ta udaberria iritsi da, hala ere, azkeneko astetan hotz, gaur bertan 8 gradu dugu ta euritsu gure eskualde hontan.

Gaur gauean 5era ere jeitsiko garela ematen du ta maiatzan gaude. Cuando en marzo mayea...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Jueves 22 Mayo 2014 17:14:31 pm
Aspaldi hemendik pasa gabe ta ikusten dut ez naizela bakarra...
Egun bereziak hauek eta harritu nautenak gainera, 25º arte igo ziren termometroak hemen ta gero bat batean gauean 3º arte jaitsi!!! Euria ere ari du gainera, baratzan goiztiar batzuek tomateak eta beste hainbat landare galdu dituzte atzo bota zun sekula euri jazari esker...

Ta harrigarriena, harrigarritzat jo badaiteke maiatzaren erdian holakoa botatzea, ematen dula hola segituko dugula...Bitartean sua pizten segi behar... :cold: :cold:
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Sábado 21 Junio 2014 22:30:28 pm
Hemen segitzen dut, dirudienez bakarrik...

Udaberri hotza izan dugu orain arte nahiz eta ohi denez zenbait egunetan beroa ere izan dugun, eskerrak bestela baratzik ez...

Gaur, oraintxe bertan sekulako ekaitza gainean, 11 tximista nonnahi nahiz eta euria ez den oraindik iritxi, baina etorri badatorrrr
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Lunes 30 Junio 2014 22:08:43 pm
Azken bi aste euripean izan ondoren hotza ere etorri da gurera, bart 5ºraino jaitsi ginen Imotzen...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: antsolokueta en Miércoles 02 Julio 2014 23:27:05 pm
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

 kasu bihar atsaldetik aurrera, earra dator eta.
 Gabon denei, aspaldiko.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Jueves 03 Julio 2014 00:09:44 am
Bai kristona bota du gaur ere, baratza urpean dut eta ematen du heldu diren egunetan ere euria besterik ez dugula izanen!!! Iaz baino guttigo bota duen arren, gogotik ari du aurten ere, bitxia iruditzen zait bi urte jarraian horrelakorik gertatu izana ea negua nola datorkigun...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: antsolokueta en Sábado 05 Julio 2014 01:43:22 am
Gabon, atzo zoritxarrez elizondon, baztanen eta, beste aldean, baigorrin eta beste herri batzuetan, ikaragarrizko uholdeak jaso zituzten. Dana zikin horren azken  kolpeak, gorramendin auzan eta izpegi lepoan eta inguruan, egon ziren ordu erdian zehar izugarrizko eurijasa botatzen. gorramendiko estazioan, goizeko hiruetatik seiak arte ia larogeitahamar litro jaso zituzten, eta bortzetatik bortz terdik arte, ordu erdi batean, hogeita hamar litro.
 Euskalmeten jarri nituen modeloetan nabaritzen zan abisua, eta tamalez horrela gertatu da, ekaitzak agian pixka bat ekialderutz. Nere animo guztiak herrialde hoien biztanlei, eutsi goiari.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Domingo 06 Julio 2014 15:35:52 pm
Bai, Elizondokoa izugarria iruditu zait, Baztanen ohituta dira euripean bizitzen baina holakoen aurrean aurrez badatorrela ikusteak baino ezin du lagundu, ez dakit Elizondotarrek espero zuten eta prest ziren edo uste kabean harrapatu zituen edonola ere, uztailan barna egonik harrigarria!!!

Hemen ere euri pila bota zigun, dena den gu uturburu izaki holako arazorik ez, tomateak usteldu ta ezer gehio... Gaur ere txupinazoan zerbait bota du Iruñean baina euri hori oso ongi etorri da, horrela ez dute leioetatik bota behar...Animo guztiak Baztan ta iparralderuntz bertan urak hil zuen gizonaren familiarentzat.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Sábado 12 Julio 2014 11:35:07 am
Hotzzzz segitzen dugu, hotz ta bustirik, a ze nolako uda!!! Esanen nuke bataz bestekotik 15º behetik gaudela uztail hontan!!! Gauean ez gara 10º etatik pasatzen ezta txiripaz!!!! Holan dago zuenean ere???
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Lunes 04 Agosto 2014 22:51:08 pm
Hemen azkeneko bolada hontan idazten duen ia bakarra izan arren izaten ari garen "uda" komentatzekoa dela uste dut. Hotza. Gradutan ezin izanen genuke hotza deitu neguan bagina, jakina, baina udan egonik, hotza.
Ta ez gauez, baita egunean zehar ere, bizi naizen tokiaz ari naiz noski ta ez euskalerri osoaz ez baitakit zuen bizitokietan ere fresko xamar zabiltzaten...

Aldi berean galdetu nahi nizueke ea hilabetez hilabeteko bataz besteko temperaturak ikusteko tokiren bat ezagutzen duzuen, non adibidez, nafarroako 2014ko uztaileko bataz besteko temperatura begiratu daitekeen...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Alkaxuri en Miércoles 05 Noviembre 2014 14:08:39 pm


    Eguerdion denei, aspaldi irakurtzen natzen, baño enitzen egundeño idaztera deziditzen...

Iduri du urri idor ta bero baten ondotik, negue allagatu dela...Baztango mendi kaxkuak zurituek agertu dire gaur goizian, 1100m inguruen
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Miércoles 05 Noviembre 2014 18:08:00 pm
Ea ba hau animatzen hasten den!!! Gorraitz herria, Artze haranean kokatuta dagoenak ere elur pitin bat jaso zun berehala urtu zen arren...

Hemen imotz aldean ura nonnahi baina elurrik ez oraindik...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 10 Noviembre 2014 21:37:51 pm


    Gaur Amaiurren 2 gradoraino jautxi zaiku termometrua....orai berriz kriston haize hegoa atra da, indar haundikoa
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Martes 11 Noviembre 2014 17:13:13 pm
Atzo Goldaratzen, Imotzeko herririk altuenean, -1era jaitsi ziren, atzo gauean sekulako aizea zebilen ta euria ekarri zigun, orain aldiz ateri.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Alkaxuri en Martes 11 Noviembre 2014 18:51:11 pm
Hemen eztu egun guzien urik in, iduzki rato ederrak izen tugu, hoi bai, haizia fuerte ibili de...gorramendiko estazio automatikoan (Amaiur gaineko aldian dagona 1080m-tan) 100km/h-ko ratxak markatzen egon da eguerdiko 12ek arte, oai ya haizia kalmatu de, ta zerue garbi garbi gelditu de....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Alkaxuri en Miércoles 12 Noviembre 2014 12:58:13 pm


     Goiza frexko gan da gaur, 2 gradoko minima izen dugu, ta eztu berotzen hasi 11ak arte, oai aldiz goxo dago haize hegoa atra da ta iduzkiek ederki jotzen du, zerue urdin dago, baño lano batzuk hasi dire agertzen... 12 grado
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Viernes 05 Diciembre 2014 15:41:47 pm
Hoztu du bai, euria ere bota du, baina norbaitek ikusi al du elurrik bere herrian aurten????
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Alkaxuri en Sábado 06 Diciembre 2014 11:18:04 am
Ultzaman elurre ai du, Baztanen urie ta 3 grado, elurre 500mtaik goiti ageri de
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Sábado 06 Diciembre 2014 16:03:30 pm
Bai, Imotzen ere zerbait bota du, ikusi ikusi dugu nahiz eta ez dun txuritu...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Alkaxuri en Domingo 07 Diciembre 2014 01:07:18 am


     -2 grado orai elizondon ta hormatzen hasie da dena... zerue garbi-garbie dago
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: elur en Domingo 07 Diciembre 2014 13:53:31 pm
Aupa...... azpaldiko partez, atzo Elgoibar inguruan 250mt inguruan elur malutak ikusi nitxun euri artian eta Karakate zurituta ikusten zan 600 bat metrorik gora edo...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Lunes 08 Diciembre 2014 01:03:53 am
Aupa, hemen azkenean ere txuritu zun gauean, goizerako aldiz elurraren arrastorik ez... Oso goian, 800mtatik gora bai dena txuri dago.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 29 Diciembre 2014 19:12:44 pm
Gaue hotz gain de gaurkoan....Amaiurren -4 grado badire dagoeneko....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Ortzemuga en Lunes 29 Diciembre 2014 20:02:24 pm
Bai, gaur hotzago dator, zerua oskarbi geratu bait da. Dagoeneko 2.9 baditugu kostaldean  :cold:
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: nikhotza en Lunes 29 Diciembre 2014 20:33:14 pm
Atzo Imotzen pitin bat elur bota zun, ta -5, oraintxe -2 ta zeharo oskarbi, botatako elur guztia goizean joan da...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2014
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 29 Diciembre 2014 20:38:23 pm


   Joder, Amaiurren -4,7 markatzen du oraintxe termometruak, ta meteonavarran beiretu dut oraintxe ta gorramendin (Justo Amaiur gaineko aldian dagon mendie, 1080m (Amaiur 300m-tan dago)) -2,8 ta tenperatura gero ta goitio daie....