Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: marcosrodeiro en Jueves 31 Marzo 2011 13:36:39 pm
-
;)
-
Egun on!!
Eguzkia jaun ta jabe, orain 11 gradu. Arratsaldean beroa izanen dugu.
Izan ongi.
-
Eguraldi bikaina gaur, ez dakit ondo dagoen baina Altzolako estazioak 29.4 º markatzen ditu, eguzkia nagusi.
Ondo pasa astebukaera!! ;)
-
arratsaldeon, egun polita gaur, sargori pittin izan arren. Atzokoa, aldiz eguzkia gogotik jo zuen, hemendik 27º bueltan. Udaberria gogotik sartu da ba.
Ondo izan eta gutxi gastau.
-
Arratsalde on!!
Une honetan 9 gradu eta euria ari du. Udatik, negura egun batean.
Izan ongi.
-
Ba bai hemendik be euria eta 11º orain.
Ondo izan!
-
Atxaldeon
Azkenen berriz ere idazteko tarte bat badeu...
Atzo euri pixkat izan zan da gaur aldiz giroak jasotzera egin du..
Momentu hontan 10ºC dira eta 5,5 litro jaso dittut atzo eta gaur goizekok.
-
13.9º Kostaldean, zerua lainotuta, badirudi eguraldi ona nagusituko dela datozen egunetan..
Onso izan !! ;)
-
Arratsalde on!!
Udako giroan gaude, ordu honetan 25.5 gradu :crazy: :crazy: eta erabat oskarbi.
Bero gehiegi.
Izan ontsa.
-
Uda giroko beste egun bat 26.7º orain eta nola ez eguzkia nagusi...
Ondo izan ;)
-
Egun on! Euskalakariak... gaur be egun bero ta eguzkitsua datorrela dirudi, aste santuan izango dira kontuak.
Aupa Korrika!! ;)
http://www.youtube.com/watch?v=oc2jnI90UiA&feature=related (http://www.youtube.com/watch?v=oc2jnI90UiA&feature=related)
http://www.youtube.com/watch?v=RuuzlZ6Y_OE&feature=player_embedded (http://www.youtube.com/watch?v=RuuzlZ6Y_OE&feature=player_embedded)
-
Egun on!!
Hau hilda dago!!!
Hemendik egun argitsua eta 12.9 gradi.
Izan ontsa.
-
Epa, ze pasau da... gendea desagertuta dabil ala, eguraldi onak jarraitzen dau, eguzkia ta 21.5º.
Gaurko argazki batzuk ia foro esukalduna animatzen dan..
https://foro.tiempo.com/reportajes+de+viajes+pueblos+naturaleza+y+montana/pagoeta+zarautz-t131352.0.html (https://foro.tiempo.com/reportajes+de+viajes+pueblos+naturaleza+y+montana/pagoeta+zarautz-t131352.0.html)
Ondo izan!!
-
Egun on!!
Berriro hemendik.
Erabat lainoturik eta 13.3 gradu, ipar haizea dabil.
Izan ontsa.
-
Eguerdion
azkenen konektatzeko asti pixkat izan degu...
Aspaldian idatzi gabe, bainan egiya esan gauz aundirik ez da kontatzeko...Apiril exkaxa jun da..azken egun hauek arte..eta ekaitz giroan izan garen hontan gu kanpoan.
Pirineo aldea triste da oso, aurtengo negu triste honen ondorioa...
Giro goibela euskal herri geienen..
-
Laudion, asperturik, laino ugari eta euri eskaxa. Azken aste honetan 10 l baino gehiagorik ez. udaberria sekua hemendik. tenperatura altuena 18º inguru.
Ondo segi
-
Gabon
Egun dotorea gaur izan deguna
Momentu hontan 10 ºC dira gurean.
Goizean dena blai zeon intzakin, eta erabat jaso du gaurkoan.
Ematen duenez astebururako aldaketa nabarmenak izanen ditugu...ea egiya dan.
aio
-
Bizi gaitxuk!! egia esan Akerreik dion bezela ez dago asko kontatzeko azken aldi honetan, hemendik goizean 12º izan ditugu, orain16º ditugu ta zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatzen dira, goizean behe lainoa zegoen hemengo bailaretan hor argazkiak:
Hor behean Elgoibar dago
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Bizkaia alderutz
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Ondo izan!!