Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: turbonada en Miércoles 31 Diciembre 2008 23:47:42 pm

Título: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: turbonada en Miércoles 31 Diciembre 2008 23:47:42 pm
 ;)
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: negu-hotz en Jueves 01 Enero 2009 18:11:38 pm
zorionak da urte berri on!!  :D Ia edurte edar bat eitten daben. :frio:
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: g24 en Viernes 02 Enero 2009 21:38:29 pm
URTE BERRI ON DENEI!!Hurrengo astelehentik aurrera hotza eta elurra maila bajuetan egin dezakela uste al duzue?? :o :cold: :cold:
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: tripa zorriak en Sábado 03 Enero 2009 18:36:35 pm
Urte berri on !!! Antza hotza badator, elur askorik beharbada ez. Ikusiko dugu errege egunetik aurrera.
Ondo egon. :cold: :cold: :cold:
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: elur en Domingo 04 Enero 2009 21:18:02 pm
Urteberrion!! danori, ia urtea ondo hasten dan ta asteartean elurra ikusten dogun....  ;)
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: elurgizona en Martes 06 Enero 2009 14:19:50 pm
Horaindela ordu bat gutxi gora bera elurbustia egin du donostin, ta nahiko maluta ikusten ziran une batzuetan
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: negu-hotz en Martes 06 Enero 2009 23:21:49 pm
hemen orain dela ordu batzuk etaratako argazki batzuk. avergonzado
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: JON en Miércoles 07 Enero 2009 12:18:50 pm
egunon! -1º oraintxe eta elur fina ari du. Badirudi batzutan indar pittin bat gehio hartu nahi duela baina segituan atertzen du. Pena da behin elurra egiteko kondizioak eukita fundamentuz ez egitea. Ezin inoiz kondizio guztiak bete. Ea gaur-bihar sorpresan bat eukitzen degun.
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: negu-hotz en Miércoles 07 Enero 2009 18:34:33 pm
hau atera dut orain dela gutxi.elurtetxo polita egin du azkenean.ia 10 zm. :D
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: Yoshi en Jueves 08 Enero 2009 14:20:00 pm
Ona Euskalmetekoen txistea. Gaurko Oharra "muturreko meteorologian":

"Ostegunean, urtarrilak 8, elur-kota 100 m-ren bueltan egon daiteke, noizean behin itsas mailan."

Donostian egun guztia dabil elurra bota eta bota...
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: negu-hotz en Jueves 08 Enero 2009 17:08:29 pm
beste txiste bat.irratian da leku askotan entzuna."gaur bizkaian da araban egingo du elurra bakarrik,ekialdean batere ez.beraz,botako duena mendebaldean botako du".irtetzen naiz lanetik da donostin da gikuzkuan edurra gogoz botatzen da bizkaian ezta malutatxo bat ere ez. :mucharisa:
arriturik nago! :o
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: elurgizona en Jueves 08 Enero 2009 20:56:21 pm
Bai, elurte honek guztiz arrituta utzi nau, ez nuen espero.

Nere etxe aldean 20 centimetro bildu dira, atzoko elurra dela eta lurra oindik turia zegoelako. Hirian, 10-15 centimetro, sekulako elurtea bota du hordu batzuetan (errepideak eta guzti segituan elurtu dira)

izotza izango da biharko protagonista
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: JON en Sábado 10 Enero 2009 21:22:11 pm
Gabon! Azkenean kriston elurtea izan degu inguru hontan. 15 zm ere pilatu genituen ostegunean hemen.Donostin ere izan nitzan eta hangoa bai izan zela kritona. gaur iada kendu du elur gehiena. Nik apostu ingo nuke eurtengo neguan horrelako gehio eukiko degula. Orain 2º eta zerua oskarbi. Bihar goizean dexenteko jela izango degu.
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: Novençà en Miércoles 14 Enero 2009 23:03:12 pm
Kaixo!! hemendik Badalona - Montigalà (Catalunya)

Orain, 7.4 º

Hezetesuna, %58

Presioa, 1015

Gehiengoa, 13.6 º

Gutxiengoa, 6.5 º

gabon!
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: txingor en Viernes 23 Enero 2009 08:22:15 am
Kaixo Gernikatik:
hau da lehen aldia foro honetan idazten dudana (eta espero azkena ez izatea  ::)).

gaur goizean 8.00etan Gernikan 14º, eta euririk ez.

--------------------------------------------------------------------------

8.30ean hasi eta 13.15 arte euria egiten gelditu barik, gotalien! Orain aisea hasi da, aldika indartsu!

Ea gaur gauekoa ikusterik dudan  :o
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: tripa zorriak en Sábado 24 Enero 2009 19:46:45 pm
Arratsaldeon guztioi, Laudion amaitu da denboralea. Bart bereziki aise oso indartsua izan da. Ondorioak begi bistan, nire etxetik gertu dagoen entrepresaren sabaia apurtuta. Zuhaitzen adarrak lurrean...
Arrigorriagan oraindik txarrago. Geltokiko parkean zuhaitz bat lurrean botata.
Hori bai  denborala gogorra!!!
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: g24 en Sábado 24 Enero 2009 19:49:04 pm
Arratsaldeon!!Nola ikusten duzue otsaila hasiera??Hotza eta elurra nahiko behean ikusiko dugula uste al duzue??Hau da hau udazken-negua izaten ari garena!! :o :cold: ;)
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: negu-hotz en Domingo 25 Enero 2009 21:57:34 pm
trabaku inguruan piñudietan sarraskia egin du.ikaragarria izan da.
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: txingor en Lunes 26 Enero 2009 11:46:51 am
Gernikaldean denboraleak ez du kalte handirik egin.

gaur 7º eta euria gotalien, sentzazio termikoa 7º bainoi baxuagoa :cold: da.
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: MIKELER en Martes 27 Enero 2009 07:27:29 am
Kaixo,egun on!.
7.9ºC ta etengabeko euria Donostian!.
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: baias en Martes 27 Enero 2009 21:16:27 pm

kaixo arabako zuiatik, otsailaren atean eta onezkero negu hontan zazpi elurte daramatzagu, handiena 18 zm koa, atzo bertan goizean 4 bat zm bota zitun......elur egunak hogei baino gehiago izan dira, ez ditugu izan zeru oskarbirik eta horrexegatik minimoak ez dira 8 zero azpitik jaitsi..maximak nahiko maila baxuan mantendu dira, 4-5 gradu bataz beste urtarrilan.............ahozkalo zer gertatu dezake otsailean eta martxoan!!!!
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: MIKELER en Miércoles 28 Enero 2009 08:55:19 am
Epa,8.7ºC Donostian ta xirimiria momentu honetan.
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: txingor en Miércoles 28 Enero 2009 16:53:59 pm
Gernikan 11º inguru eta ez da euririk (17.00). Goizean zehar euria polito egin du, hori bai, atzo baino askoz gutxiago  ;D

Atzo goizean ematen zuen ibaia urten egingo zela, baina arratsalderako bere bidera bueltatu zen
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: Ekaitza en Miércoles 28 Enero 2009 23:26:39 pm
Arratsaldeon!!Nola ikusten duzue otsaila hasiera??Hotza eta elurra nahiko behean ikusiko dugula uste al duzue??Hau da hau udazken-negua izaten ari garena!! :o :cold: ;)

;) ;) ;) kaixo denori......................... :cold: :cold:
Ba bai badirudi mapei jarraituz elurra beheraino berriro  ikusiko dugula dirudi ;D ;D
eta gainera egun pare batzuetan....itsaron behar dugu baino otsaila 2tik aurrera badator aldaketa--- :D
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: txingor en Jueves 29 Enero 2009 09:41:20 am
Arratsaldeon!!Nola ikusten duzue otsaila hasiera??Hotza eta elurra nahiko behean ikusiko dugula uste al duzue??Hau da hau udazken-negua izaten ari garena!! :o :cold: ;)

;) ;) ;) kaixo denori......................... :cold: :cold:
Ba bai badirudi mapei jarraituz elurra beheraino berriro  ikusiko dugula dirudi ;D ;D
eta gainera egun pare batzuetan....itsaron behar dugu baino otsaila 2tik aurrera badator aldaketa--- :D

Ea ba horrela den, Busturialde hau zurituta ikuteko gogoa daukat-eta.

gaur Gernikan euria ari du etengabe. Temperatura aldetik idearik-pez  ::)
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: txingor en Viernes 30 Enero 2009 11:21:19 am
Gaur Gernikan 17 bat gradu eta eguzkia zeruan  :0174:
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: Unai en Viernes 30 Enero 2009 18:11:14 pm
Udaberria iritsi da Gasteiza. 13º eta zeru urdiña.
Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrilla
Publicado por: diablo en Viernes 30 Enero 2009 18:48:45 pm
Udaberriko eguna ere Gipuzkoako ipar-ekialdean.
Beno, ea zer gertatzen den astelehen-asteartean.
Ez dakit pentsatu duzuen baina, aldaketa eta zatiketa garai hauetan, azpiforo hau "legez barruko" topagune bakarra bihur liteke Euskal Erkidegoko eta Nafarroako foreroentzat...
 ;D

Título: Re: EGURALDIAREN JARRAIPENA. 2009 ko Urtarrillak 31
Publicado por: baias en Sábado 31 Enero 2009 10:00:13 am
egun on, arabako zuiatik, 7 gradu inguru eta zerua laino altuaz estalita, hego ekialdeko haizea dabil.....atzo 14 gradutaraiano iritsi ginan, aurtengo neguko temp altuena