Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Môr Cylch en Jueves 12 Enero 2006 12:29:45 pm

Título: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 12 Enero 2006 12:29:45 pm
Egunon, gai honetan eguneko iragarpena jarri dezakegula bururatu zait, baita ere hurrengo egunekoa. Holan jendea informatu dezakegu. Ideia hurrengoa da bertan euskaraz dauden zerbitsuen iragarpenak jartzea. Nik momentuz euskalmet baino es dot ezagutzen, telebistan edota irratian entzundakoa be jarri dezakegu. Baina mesedez egunekoa eta hurrengo egunekoa soilik. Besteak ezabatuko ditut  ;D

Hasiko naiz:

2006/01/12-rako iragarpena
Ostegunean giro atseginez gozatu ahal izango dugu. Zerua erabat oskarbi egongo da, bakarrik goi-hodei batzuk agertuko dira zeruan. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hegoaldekoa nagusituz. Tenperaturari dagokionez, ez du aldaketa handirik jasango, pixka bat altuagoak, eta 15 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 13 ºC-ren inguruan barnealdean.

Giro egonkorra eta egunez tenperatura atseginak ekarriko dizkigu Europar antizikloiak.

2006/01/13-rako iragarpena
Ostiralean hodei gehiago espero dugu. Goizean zehar zerua hodei gutxirekin egongo da, baina eguerditik aurrera hodeiak ugaritzen joango dira, oro har, erdi mailako hodei eta goi-hodeiak izango direlarik. Hegoaldeko haizeak joko du, zertxobait indartsu leku garaietan. Goizalde hotza izango da eta barnealdean izozteak errepikatuko dira, Araban eta Nafarroan batipat. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira.

Fronte baten hurbiltasunak hodeiak ekarriko dizkigu eta gainera hegoaldeko haizea indartzen joango da.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Oinaztua en Jueves 12 Enero 2006 12:52:55 pm
Euskalmetek honakoa dinosku:

OSTEGUNERAKO EGINDAKO IRAGARPENA. 2006ko urtarrilaren 12a.

Goizean lanbroa eta lainoa. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, tarteka erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia ibiliko da, hegoaldeko norabidea nagusituz. Tenperatura maximoak gutxi igo edo egonkor mantenduko dira.

 

OSTIRALERAKO EGINDAKO IRAGARPENA. 2006ko urtarrilaren 13a.

Goiz-lanbroa. Goizean zehar zerua hodei gutxirekin egongo da. Arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira, arratsalde-gauean zerua hodeitsu geratuz. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura gutxi jaitsiko da. Barnealdean izozte ahulak izango dira, Arabako zenbait lekutan ertainak izan daitezkeelarik.

 
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Jueves 12 Enero 2006 13:58:41 pm
Bueno gaurkua argi dago, kalera irten ta eguraldi ederra topatuko degu ta horrela jarraituko duelakoan nago, bihar berriz Andoni Aizpuruk esaten daban bezela, aldaketa eguna izango degu Euskal Herrian, hego mendebaldeko aizea bizkortu egingo da ta arrats-gau parterako zeruak estali egingo dira.

Eutsi goiari!!  ;)
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: turbonada en Jueves 12 Enero 2006 14:18:12 pm
Frontexka bat etorriko da larunbata eta beste bat igandea.
Bigarren baino lehen gogorragoa izango da.
Aio
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Viernes 13 Enero 2006 12:28:55 pm
2006/01/13-rako iragarpena

Ostiralean eguraldiak okerrerako joera hartuko du, hodei gehiago eta tenperatura jaitsiera espero baitugu. Goizean zehar lainoa eta behe-hodei ugari agertuko dira Araba eta Nafarroan, Bizkaia eta Gipuzkoan zerua hodei gutxirekin mantenduz. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, erdi mailako hodei eta goi-hodeiak izanez. Hegoaldeko haizeak joko du, indartsu kostaldean eta mendi inguruetan bereziki. Tenperatura maximoak jaitsiko dira, Araba eta Nafarroan bereziki.

Atlantiar fronteari loturiko lehenengo hodeiak arratsaldetik aurrera gurekin egongo dira.


2006/01/14-rako iragarpena

Larunbatean giroa pixka bat nahastuta egongo da. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, hodei gehiagorekin arratsaldean eta barnealdean; bertan euri arina egin dezake. Hegoaldeko haizea ibiliko da, tarte indartsuekin kostaldean eta mendi inguruetan batez ere. Gueko tenperatura igo egingo da, hodei gehiago espero baita, baina hala ere, Araba eta Nafarroan termometroek zero azpiko balioak izango dituzte. Maximoak berriz, gradu pare bat jaitsiko dira.

Pixkanaka-pixkanaka atlantiar fronteek Penintsula zeharkatuko dute eta ondorioz egoera hurrengo egunetan aldatu egingo da.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Viernes 13 Enero 2006 14:05:58 pm
Aupa, badirudi gaur ta bihar haizea hegomendebaldekoa izango dugula, normalian epela izaten dana baina badirudi hau hotzagoa izango dala, ala ere ez dot uste euririk egingo dabanik, akaso tanta batzuk jauzi leikez.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: helado en Viernes 13 Enero 2006 16:40:25 pm
Neuk be pentzateot ez dabela euri askorik egingo, baña bueno euri nahikua in dau ejejejej.

Oso ondo dau amen euskeraz eittia!!! aupa!
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Sábado 14 Enero 2006 13:07:29 pm
2006/01/14-rako iragarpena

Larunbat honetan giroa zertxobait nahastuta egongo da. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, hodei gehiagorekin barnealdean eta ostarte gehiagorekin kostaldean. Hala ere, orokorrean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, Araban behe-hodeiak nagusi izanik. Hegoaldeko haizeak joko du, indartsu kostaldean eta mendi inguruetan, azken orduetan bereziki. Tenperatua maximoak egonkor mantenduko dira eta kostaldean 10-12 ºC bitartean ibiliko dira eta 6-8 ºC-ren bueltan barnealdean.

Ahulduta fronte batek Penintsula mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du eta guri bakarrik, hodei altuak ekarriko dizkigu.


2006/01/15-rako iragarpena

Igandean zehar eguraldia okertzen joango da. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta egunaren bukaeran euria egingo du. Elur-kota 1100 m inguruan kokatuko da. Hego-mendebaldeko haizeak indartsu joko du, kostaldean eta mendi inguruetan bereziki; bertan haize boladek 70 km/h-ko abiadura gainditu dezakete. Tenperatura minimoak igoko dira, baina Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan izozte ahulak izango dira. Tenperatura maximoak larunbatekoaren antzekoak espero dira.

Arratsaldean fronte okluido batek hodei eta euria ekarriko du.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Domingo 15 Enero 2006 10:11:01 am
Aupa , badirudi gaur arratsalde gau partean fronte bat sartuko dela mendebaldetik, ta euria izango degula asteazken edo ostegunerarte, ikusiko dogu ze hotz dakarren iparmendebaldeko eraso honek, bestela modeloak gerorako ez dabe gauza handirik ematen hotzari dagokionez, presio altuak nagusituko dira ta ez dirudi momentuz siberiako haize hotzak gugana etortzeko asmorik daukatenik, baina nork daki  ;)
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Domingo 15 Enero 2006 16:02:09 pm
2006/01/15-rako iragarpena

Igande honetan eguraldia okertzen joango da. Goizean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, ostarte zabalekin Bizkaia eta Gipuzkoan. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta azken orduetan euria egingo du, barnealdean batipat. Elur-kota 1000-1100 m inguruan kokatuko da. Hego/hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du eta mendi inguruetan eta kostaldean haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gainditu dezakete, goizean zehar bereziki. Tenperatura maximoak atzokoaren antzekoak izango dira.

Mendebaldetik fronte okluidu batek egunaren bukaeran euria utziko du, barnealdean bereziki. Fronteren aurretik hego haizeak indartsu joko du, Bizkaia eta Gipuzkoan batipat



2006/01/16-rako iragarpena

Astelehenaren lehenengo partean zerua erabat estalita egongo da eta euri arina egingo du. Arratsaldean ostarte batzuk zabalduko dira, hegoaldean bereziki eta atertzen joango da. Elur-kota 1000 m inguruan kokatuko da. Mendebaldeko haizeak joko du, indartsu ohi den lekuetan. Tenperatura maximoak pixka jaitsiko dira, kostaldean batez ere; minimoak aldiz, igoko dira, barnealdean bereziki.

Frontea pasatu eta gero ostarteak zabalduko dira eta atertuko du.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 16 Enero 2006 11:18:47 am
2006/01/16-rako iragarpena

Gaur egun hodeitsua izango dugu. Euria egingo du, baina gutxi, eta 1000 metrotik gora elur pixka bat egin dezake. Tenperatura maximoak kostaldean 10-11 ºC-tan eta barnealdean 7-8 ºC-tan geldituko dira. Hego-mendebaldeko haize ahula ibiliko da, nahiz eta kostaldean eta mendi inguruetan zertxobait indartsuagoa izango den.

Iberiar Penintsularen hegoaldean 1015 mb-etako depresiogunea dago, eta fronte sistema bat Penintsula zeharkatzen ari da. Bestalde, fronte sistema berri bat, Islandian dagoen 980 mb-etako depresio bati lotuta, mendebaldetik hurbiltzen ari da.


2006/01/17-rako iragarpena

Astearte goibela eta euritsua izango dugu. Arratsaldean Bizkaian eta Gipuzkoan euri gehiago egingo du, lurraldearen hegoaldean euria urriagoa izango delarik. Tenperatura mantendu edo pixka bat igo egingo da, ondorioz elur-kota 1000 metrotik 1300-1400 metroraino igoko delarik, gutxi gora behera. Haizeak mendebaldetik joko du, baita zakar ere kostaldean eta mendi inguruetan. Egunaren bukaeran ipar-mendebaldetik jotzen hasiko da.

Islandian dagoen 970 mb-etako depresio bati loturik dagoen fronte bero batek egunean zehar gure lurraldea zeharkatuko du.

Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Martes 17 Enero 2006 11:22:29 am
2006/01/17-rako iragarpena

Gaur esnatzerakoan goi-hodeiak genituen, baina egunak aurrera egin ahala zerua estaltzen joango da, fronte bero bat etorriko bait zaigu. Honek, euria utziko digu egunaren bigarren partean, batez ere kantauri isurialdean; bere atzetik haizeak ipar-mendebaldera egingo du, baina azken orduetan; beraz, egunaren gehiengo orduetan hego-mendebaldeko haizea izango dugu, baita zakarra ere kostaldeko eta mendietako leku batzuetan. Honela, tenperatura egonkor mantenduko da, kostaldean 12 ºC-ra eta barnealdean 7-10 ºC-ra ailegatuko delarik.

Iparraldean dauden presio baxuei loturiko fronte hodeitsuek Europa ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dute. Zehazki, gaur gure lurraldetik fronte bero bat pasako da.


2006/01/18-rako iragarpena

Asteazkenean egun euritsua izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizeak tarteka gogor joko du kostaldean eta mendi inguruetan, eta euria gehienbat kantauri isurialdean utziko du. Tenperatura maximoak ez dira gehiegi aldatuko, 9 eta 12 ºC bitartean geldituz; minimoak, ordea, epelagoak izango dira, batez ere barnealdean.

Azoreetako antizikloia, 1032 mb-ekin, Europako hego-mendebaldera zabalduko da. Beste fronte bero batek Kantaurialdea ukituko du.

Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Miércoles 18 Enero 2006 11:22:15 am
2006/01/18-rako iragarpena

Eguna goibela eta umela izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak tarteka gogor joko du kostaldean eta mendietan, eta hori dela eta, ur gehiena kantauri isurialdean jasoko da. Arabako eta Nafarroko hegoaldean ez du ia euririk egingo. Tenperatura ez da asko igoko eta atzokoaren antzekoa izango da, maximoak kostaldean 12 ºC ingurukoak eta barnealdean 8-10 ºC bitartekoak izanik.

Azoreetako antizikloia, 1032 mb-ekin, Europako hego-mendebalderaino luzatzen da. Hala ere, bere ekialdeko ertzetik ipar-mendebaldeko haize hezea iritsiko zaigu.


2006/01/19-rako iragarpena

Ostegunean pixkanaka hobera egingo du. Goizean goiz iparraldeko haizeak joko du eta kantauri isurialdean euria egiten jarraituko du, baina egunean zehar atertu egingo du, nahiz eta Gipuzkoan zertxobait gehiago kosta litzaiokeen. Nolanahi ere, gauerako haizea norabide finkorik gabe eta ahul geldituko da, eta hodei gehienak desagertzea espero da. Egun argiko tenperatura ez da gehiegi aldatuko.

1032 mb-etako presio altuko eremu zabal batek Europa estaltzen du, eta honek gure lurraldera egonkortasuna ekarriko du.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 19 Enero 2006 12:10:22 pm
2006/01/19-rako iragarpena

Eguna hasterakoan goibel zegoen eta kantauri isurialdean zirimiria ari zuen. Hala ere, goizean zehar, hegoaldetik hasita, ostarteak zabaltzen hasiko dira, eta arratsalderako kostaldean ere atertu egingo du eta zerua garbitzen hasiko da. Arabako eta Nafarroko hegoaldean nahikoa garbi egongo da egun osoan. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, eta tenperaturak ez du aldaketa nabarmenik jasango, 10-12 ºC bitarteko maximoekin.

Presio altuko eremua Escandinaviatik Atlantikoraino zabaltzen da, Europa osoa estaliz. Beraz, eguraldia egonkortu egingo da.


2006/01/20-rako iragarpena

Ostirala atsegina izango da, eta ez du euririk egingo. Zerua ia oskarbi egongo denez, gaua hotza izango da, eta goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira, toki batzuetan iraunkorrak izan daitezkeelarik. Bestela, egun lasaia izango da, haize ahula ibiliko da eta antzeko tenperatura maximoak izango ditugu, 10-13 ºC-koak. Egunaren bukaeran, fronte bat hurbilduko da eta kostaldera hodeiak sartuko dira.

Presio altuen menpe jarraitzen dugu, 1024 mb-ekin. Hauek erdigunea Atlantikoan dute, eta Europako hegoalde guztira luzatzen dira. Aktibitate gutxiko fronte bat Kantaurialdera hurbilduko da.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: diablo en Viernes 20 Enero 2006 13:31:05 pm
2006/01/20-rako iragarpena
Gaur hobekuntza nabarituko dugu eta ez dugu euririk espero. Kantauri isurialdean eta Arabako iparraldean oraindik hodei ugari badago ere, toki askotan altxatzea espero dezakegu, baina leku batzuetan mendien kontra hodeitza iraukorra geldituko da. Arabako hegoaldean eta Nafarroko lekurik gehienetan hodei gutxiago izango da. Haize ahul eta aldakorra ibiliko da, eta giro epela mantenduko da, 10-13 ºC bitarteko maximoekin. Gau aldera berriz ere hodeiak ugarituko dira, itsasotik sartuta.
Ia Europa osoa presio altuko eremuan dago. Atlantikoan 1028 mb-etako erdigune bat dago, eta honen ekialdeko ertzetik aktibitate gutxiko fronte bat mugitzen ari da, iparraldeko haize ahulak bultzatuta

2006/01/21-rako iragarpena
Larunbatean kantauri isurialdean zirimiria egingo du. Iparraldeko haize ahula ibiliko denez, hodeiak barnealdera ere sartuko dira, baina zenbat eta hegoalderago orduan eta garbiago egongo da zerua. Arratsaldean hodeiak desegiten joango dira, eta azkenean atertu egingo du. Tenperatura maximoek 10-13 ºC bitartean jarraituko dute; hala ere, gaua epelagoa izango da.

Atlantikoan dagoen antizikloiaren erdiguneak sendotu ondoren 1032 mb izango ditu. Aldi berean, Gran Sol-eko hegoaldera mugituko da. Aurreko gauean ukitu zigun fronteak hodei iraunkor ugari ekarriko dizkigu.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Martes 24 Enero 2006 11:08:18 am
2006/01/24-rako iragarpena

Egoera, atzokoarekin konparatuz, ez da aldatuko. Lehen orduetan, berriro ere, izotza eta behe lainoa nagusitu dira, eta gaur, Euskal Herriko zenbait tokitan, lanbroa iraunkorra izan daiteke. Dena den leku gehienetan eguna altxatu eta eguzkia izango da gaurkoan ere jaun eta jabe. Eguna argitu bezain laister tenperaturak gorako bidea hartuko du, eta hegoaldeko haizearen laguntzaz, kostaldean tenperatura maximoak 14 ºC-rarte igoko dira. Barnealdean eguneko ordurik epelenetan termometroak 7-11 ºC bitartean kokatuko dira.

Europan kokaturiko antizikloiaren eraginpean jarraituko du Euskal Herriak, eta beraz presio altuak dira nagusi gaur. Antizikloia ekialdera higituko da, hegoaldeko haizea ibilaraziz.


2006/01/25-rako iragarpena

Asteazkenean ere egoera oso egonkorra izango da. Zerua urdin mantenduko da egun osoan zehar eta hegoaldeko haizeak indarrez joko du. Haize-boladek 70 km/h-ko abiadura gaindituko dute kostaldean eta mendi inguruetan, bereziki goiz partean. Goizean goiz giroa ez da hain hotza izango eta termometroek 0 ºC-tik behera barnealdeko leku batzutan egingo dute bakarrik. Tenperatura maximoak 6-9 ºC bitartean kokatuko dira barnealdean eta 11-12 ºC inguruan kostaldean.

Europan kokaturiko presio altuak eta Atlantikoan dagoen depresioa direla eta, egun osoan zehar hegoaldeko haizea ibiliko da.

Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Miércoles 25 Enero 2006 11:00:05 am
2006/01/25-rako iragarpena

Gaurkoan egoera oso antzekoa izango da, hego haizea eta zeru oskarbia nagusituko direlarik. Lehen orduetan ia ez da lanbrorik sortu, Ebro bailaran ezik non behe-lainoa iraunkorra izan litekeen, eta barnealdeko leku batzutan baino ez du izotzik bota. Zerua ez da aurreko egunetan bezain urdin mantenduko, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko baitira, baina ez dute inolako ondoriorik izango. Eguzkiak berotu egingo du berriro ere, eta hego haizearen laguntzaz, gaur indarrez joko baitu egunaren lehen partean, tenperatura atzoko balioraino igoaraziko du. Termometroak 12-13 ºC-ra helduko dira kostaldean eta 7-11 ºC-ra barnealdean.

Egoera ez da aldatu; antizikloiak Europan kokatuta jarraitzen du eta depresioak Atlantikoan. Ondorioz hegoaldeko haizea ibiliko da Euskal Herri osoan.


2006/01/26-rako iragarpena

Ostegunean zehar eguraldiak txarrera egingo du nabarmen. Lehen orduetan egoera, oraindik ere, oso antzera mantenduko da, zerua oskarbi azalduz da eta beraz goizaldean hotz handia eta lainoak izango ditugu. Baina eguerditik aurrera haizeak ipar-ekialdeko norabidea hartuko du, hodeitza gero eta handiagoa izanik. Han-hemenka prezipitazio pixka bat espero dugu arratsalde-gauean, eta elur-maila 1200 metrotik 300 metrora jaitsiko da azken orduetan. Tenperatura maximoak asteazkenekoak baino askoz baxuagoak izango dira, batez ere kostaldean.

Antizikloia Britainiar uharteetara mugituko da ostegunean eta bere eraginez ekialdeko haizea ibiliko da gure lurraldean.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 25 Enero 2006 20:26:28 pm
Gabako 2-tatik (ostirala) aurrera elurra itsas mailan, ikusiko duzue!!!
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: diablo en Jueves 26 Enero 2006 10:24:31 am
2006/01/26-rako iragarpena
Egunean zehar eguraldi aldaketa helduko zaigu. Goizean goiz oskarbi egon da oraindik, ondorioz tenperatura asko jaitsi eta barnealdeko zenbait tokitan behe-lainoa sortu da. Ebro bailaran bereziki, lanbroa eguerdira bitartera mantendu daiteke, baina leku gehienetan altxatu eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-ekialdera egingo du eta beraz hodeiak ugarituz joango dira, zerua ia guztiz estalita geldituz azken orduetan. Gauean han-hemenka prezipitazio pixka bat egingo du eta nahiz eta asko pilatu ez, egunaren bukaeran elur-maila 200 metrora jaitsiko denez, elurra egingo du Euskal Herriko leku askotan. Tenperatura maximoek ez dituzte 10 ºC-ak gaindituko kostaldean, eta 7 ºC-ak barnealdean.

Arratsaldean fronte okluditu baten eragina jasango dugu eta goi geruzetan aire hotza egongo da. Ondorioz, tenperatura asko jaitsi eta prezipitazioak izango ditugu.


2006/01/27-rako iragarpena
Ostiralean hotza izango da protagonista. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, maximoak 4-5 ºC inguruan kokatuz kostaldean eta 2-3 ºC inguruan barnealdean. Izotza botako du leku askotan, eta barnealdeko zenbait tokitan minimoak aurreko egunetakoak baino baxuagoak izan daitezke. Prezipitazioak izango dira, baina ez du gehiegi ezta leku guztietan botako. Dena den, elur-maila 200 metrora kokatuko denez, noizean behin itsasmailara jaitsiz, egiten duena gehienetan elurra izango da Euskal Herri osoan.

Erdi mailako eta goi geruzetan aire hotza egongo da, eta ondorioz ezegonkortasun atmosferikoa nagusituko zaigu.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Oinaztua en Jueves 26 Enero 2006 10:35:00 am
Citar
baina leku gehienetan altxatu eta eguzkiaz gozatu ahal izango dugu. Arratsaldetik aurrera haizeak ipar-ekialdera egingo du eta beraz hodeiak ugarituz joango dira, zerua ia guztiz estalita geldituz azken orduetan.

Itxura guztien arabera, erratu egin dira, zeren Bizkaian behintzat lainoak dagoeneko sartu dira eta ez du ematen altxatzeko eta eguzkia ¡kusteko aukerta handirik egongo denik. Aurreratu egin dira, antza.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Miércoles 01 Febrero 2006 10:42:57 am
2006/02/01-rako iragarpena

Gaur giro lasaia eta eguzkitsua nagusituko da. Zerua hodei gutxirekin mantenduko da, goi-hodeien tarte batzuk salbu. Goizean agertuko diren behe-lainoak Ebro bailarako zenbait lekutan iraunkorrak izan daitezke, baina leku gehienetan desegingo dira. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Tenperaturak gora egiten jarraituko du eta maximoak 10-13 ºC bitartekoak izango dira

Presio altuak eta gradiente isobariko txikia. Mendebaldetik fronte-sistema batzuk hurbilduko zaizkigu, baina antizikloiak eragozten du bere etorrera, momentuz.


2006/02/02-rako iragarpena

Ostegunean ez da aldaketa handirik espero. Zerua hodei gutxirekin egongo da, baina goizean goiz lanbroa eta lainoguneak sortuko dira. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki gauean eta hegoaldean. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta kostaldean 15 ºC ingururaino igo daitezke. Minimoak egonkor mantenduko dira eta barnealdean izozteak izango dira, Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan ertainak.

Galiziako kostaldera depresio atlantiko bat hurbilduko da. Presio altuen eraginez, Penintsulako hegoalderantz jo beharko du.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 02 Febrero 2006 10:52:46 am
2006/02/02-rako iragarpena

Gaur eguraldi eguzkitsua izango dugu, arratsaldean goi-hodei batzuk azalduko diren arren. Goizean goiz sortu diren lainoak goizean zehar desagertzen joango dira, baina Ebro bailarako zenbait lekutan iraunkorrak izan daitezke. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; kostaldean ekialdeko norabidea izango da nagusi, gainontzeko lekuetan hegoaldekoa. Tenperatura maximoak igoko dira berriro eta 10-15 ºC bitartean ibiliko dira.

Britaniar Uharteetako antizikloia Europako mendebal osoan zabalduko da, Penintsula barne. Penintsularen ipar-mendebaldean depresio bat kokatuko da eta datozen egunetan hegoaldean eragingo du.


2006/02/03-rako iragarpena

Ostirala, San Blas Eguna, hodeitsuagoa izango da: eguna aurrera joan ahala hodeiak ugaritzen joango dira eta gauean kantauri isurialdean zirimiria ere egin lezake. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin egunaren bukaeran mendi inguruetan. Egunaren hasieran barnealdeko bailaretan lainoguneak sortuko dira berriro ere eta izotza botako du, aurreko egunetan baino ahulago. Tenperatura maximoak gutxi jaitsi eta 9-13 ºC bitartekoak izango dira.

Penintsularen gainean depresio bat kokatuko da, Britaniar Uharteetan antizikloia iraunkor mantentzen den bitartean. Ipar-ekialdeko haizeak giroa hoztu egingo du eta hodeiak ekarriko ditu.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Viernes 03 Febrero 2006 12:07:41 pm
2006/02/03-rako iragarpena

Gaurko eguna, San Blas Eguna, hodeitsuagoa izango da: eguna aurrera joan ahala hodeiak ugaritzen joango dira eta gauean kantauri isurialdean zirimiria ere egin lezake. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin egunaren bukaeran kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak gutxi jaitsi eta 8-12 ºC bitartekoak izango dira.

Penintsularen gainean depresio bat kokatuko da, Britaniar Uharteetan antizikloia iraunkor mantentzen den bitartean. Ipar-ekialdeko haizeak giroa hoztu egingo du eta hodeiak ekarriko ditu.


2006/02/04-rako iragarpena

Larunbataren lehenengo partean iparraldean zerua oso hodeitsu egongo da eta kantauri isurialdean zirimiria egingo du. Hegoaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina ez du euririk egingo. Arratsaldean iparraldean ostarteak zabalduko dira eta atertu egingo du. Elur-kota 800-900 metrora kokatuko da. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura maximoak gutxi edo moderatuki jaitsiko dira. Tenperatura minimoek gora egingo dute eta Nafarroako eta Arabako zenbait lekutan baino ez du izotzik botako.

Britaniar Uharteetan presio altuek iraunkor jarraituko dute. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da gurean, freskoa eta umela. Depresioa Mediterraneotik aldenduko da.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Yoshi en Viernes 03 Febrero 2006 20:16:27 pm
biharko prebisio hau beteko ote denaren zantzurik ba al dao?
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 06 Febrero 2006 20:53:17 pm
Goizez ezinezkoa zait iragarpena jartzea, eta ez du zentzurik arratsaldean jartzea eguna bukatzear dagoenean.

Beraz, ezin dut nik egin, beste norbaitek jarraitu nahi badu egin dezala.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Lunes 06 Febrero 2006 21:15:12 pm
Goizez ezinezkoa zait iragarpena jartzea, eta ez du zentzurik arratsaldean jartzea eguna bukatzear dagoenean.

Beraz, ezin dut nik egin, beste norbaitek jarraitu nahi badu egin dezala.

Hartuko dot nik erreleboa  ;) jarriko det nik bihartik aurrera, ez ba dot ahasten  :'( noski.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Martes 07 Febrero 2006 08:23:57 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/07

2006/02/07-rako iragarpena

Gaur egun eder batez gozatu ahal izango dugu. Goizean hodei batzuk azalduko dira, baina hauek desagertzen joango dira, zerua ia guztiz oskarbi geratuz. Tenperatura atzokoa baino altuagoa izango da; kosta partean 10-11 ºC-ra helduko dira termometroak erraz asko, eta barnealdean 9 ºC inguruan kokatuko dira. Azken orduetan tenperaturak behera egingo du nabarmen eta ondorioz izotza botako du gauean gure lurraldeko leku askotan.

Egoera antiziklonikoa dugu. Presio altuak eta egonkortasun atmosferikoa dira nagusi, beraz egun eguzkitsu eta lasaia.

2006/02/08-rako iragarpena

Goizean goiz lanbroa agertuko da barnealdeko bailaretan, baina eguna altxatu eta berehala goiz eguzkitsu batez gozatu ahal izango dugu. Arratsaldean eguraldia aldatzen hasiko da. Iparraldeko haizea ibiliko da eta hodeiak gero eta ugariagoak izango dira, bereziki kantauri isurialdean, non azken orduetan zerua hodeitsu geratuko den. Tenperatura asteartekoaren antzekoa izango da; maximoak 10-12 ºC inguruan kokatuko dira eta minimoek 0 ºC-tik behera egingo dute, izotza botako duelarik.

Eguerditik aurrera iparraldeko haizea ibiliko da, eta ondorioz egoera aldatu eta hodeitza handituz joango da.

Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Miércoles 08 Febrero 2006 10:47:31 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/08

2006/02/08-rako iragarpena

Goizean goiz behe-lainoa agertu da barnealdeko leku askotan. Baina pixkanaka eguna argitu eta, orokorrean, zerua oskarbi azalduko da. Lehen orduetatik hasita, itsasotik hodeiak sartuko dira, eta beraz kostaldean zerua ez da guztiz urdin egongo. Arratsaldean hodei hauek kantauri isurialde osoa estaltzen joango dira, azken orduetarako ipar partea gris geratuko delarik. Hegoaldera hodeiak heldu egingo dira baita ere, baina zerua garbiago mantenduko da eta ostarteak izango ditugu. Tenperaturak, atzokoarekin konparatuz, ez du aldaketa nabarmenik jasango.

Egoera antiziklonikoarekin jarraituko dugu beraz, goizean goiz izotza eta behe-lainoa agertu dira. Baina presio altuak mendebaldera mugitu eta ondorioz iparraldeko haizea ibiliko da gurean, hodeiak ugarituz.

2006/02/09-rako iragarpena

Ostegunean eguraldiak txarrerako joerarekin jarraituko du, hodeiak ugariak izango direlarik, bereziki kantauri isurialdean. Hegoaldean hodeitza ez da handia izango eta, tarteka, ostarteren bat zabalduko da. Prezipitazioak espero ditugu, ugariagoak eta sarriagoak kostaldean. Elur maila 1300-1400 metrora kokatuko da goizean zehar, baina arratsaldean jaitsi eta azken orduetan elurra 900-1000 metrotik gora botako du. Tenperatura minimoak pixka bat igo baina maximoak jaitsi egingo dira eta ondorioz giroa freskatuko zaigu

Iparraldeko haizea nagusituko da. Hau dela eta, kantauri isurialdean bereziki, eguna grisa eta euritsua izango da.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Jueves 09 Febrero 2006 08:58:56 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/09

2006/02/09-rako iragarpena

Gaur hodeitza aldakorra izango dugu. Hodeiak eta ostarteak egongo dira, hodeiak nagusituz kantauri isurialdean, eta eguzkia barnealdean eta arratsaldez. Lurraldearen ipar partean euri pixka bat egingo du, baina orokorrean oso gutxi izango da. Tenperatura atzokoarekin konparatuz antzera mantenduko da, eta maximoak 7-8 ºC-ra helduko dira. Araba eta Nafarroa hegoaldean 12-14 ºC-ra igoko dira termometroak. Elur-kota 1300 metrora kokatuko da, 1000 metrora jaitsiz azken orduetan.

2006/02/10-rako iragarpena

Bihar eguna argitzean, hodeiak azalduko dira gure lurraldean, bereziki iparraldean. Hegoaldean, hodeitza txikiagoa izango da eta behe lainoa sortuko da lehen orduetan. Arratsaldean gero eta hodei gutxiago egongo da, eta Araba eta Nafarroa hegoaldean eguzkia izango da nagusi. Tenperatura minimoak ostegunekoen antzekoak izango dira eta ondorioz izotza botako du barnealdeko hainbat lekutan. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira, termometroak 8-9 ºC-ra helduz. Hegoaldean 13-15 ºC-ra iritzi daitezke maximoak.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: ivanovitx en Jueves 09 Febrero 2006 09:53:20 am
Non daoz ditxosozko hodeiak? Eta euria eta xirimiria?

Hori bai, Igorren -3ºC goizaldean :cold:
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Viernes 10 Febrero 2006 08:07:27 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/13

2006/02/13-rako iragarpena

Aurreko egunetako eguraldi antzekoarekin hasiko dugu astea. Lehen orduetan lanbroa sortu eta hotza egin du, bereziki barnealdean, non izotza bota duen. Baina gaur eguzkiaz gozatu ahal izango dugu, zerua ia guztiz oskarbi azalduko baita. Soilik erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira, baina hauek ez diote eguzkiari trabarik jarriko eta giroa gozatu egingo da. Tenperatura maximoak 12-13 ºC ingurura helduko dira Euskal Herri osoan.

Egoera antizikloniko eta egonkorra. Beraz goizean goiz lanbroa eta izotza. Baina egunaren ordurik gehienetan eguzkia eta tenperatura epelak izango dira nagusi.

2006/02/14-rako iragarpena

Bihar egun grisa izango da. Lehen orduetan izotza botako du barnealdean eta lanbroa ere sortuko da, zerua garbi egongo baita. Baina orduak pasa ahala hodeitza handituz joango da, arratsaldean zerua ia guztiz estalita geratuz. Gainera, azken orduetan, euria egiteko arrisku txiki bat egongo da, Bizkaian bereziki. Tenperatura maximoak astelehenekoekin konparatuz aldaketa handirik gabe mantenduko dira, 11-13 ºC inguruan kokatuz

Fronte hotz bat helduko da gurera asteartean. Ondorioz hodeitza handituz joango da egunean zehar eta azken orduetan Bizkaian euria egin lezake.

2006/02/15-rako iragarpena

Asteazkenean hodeiak gurekin izango dira. Arratsaldetik aurrera estaltzen joango da eta azken orduetan prezipitazio arinak botako ditu, lurraldearen iparraldean batipat. Mendebaldeko haize biziak joko du, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan bereziki. Tenperatura maximoak 13 ºC-ren bueltan kokatuko dira kostaldean eta 10 ºC-ren inguruan barnealdean.

Ia-ia atlantiar osoan mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Fronte-kate batek Kantauri itsasoa zeharkatuko du eta euria eta mendebaldeko haizea nagusituko dira.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Sábado 11 Febrero 2006 10:15:53 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/11

2006/02/11-rako iragarpena

Egunsentian, barnealdean lanbroa eta lainoa agertu dira, eta tarte hodeitsuak kantauri isurialdean. Egunean zehar hodeitza aldakorra izango dugu, oskarbiguneak nagusituko direlarik eguerdi partean, batez ere lurraldearen hegoaldean. Arratsaldeko azken orduetan hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki kostaldean non behe-hodeiak agertuko diren. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik jasango, eta 9 eta 11 ºC artean kokatuko dira lurralde osoan.
Antizikloia ia-ia kontinente osora hedatuko da eta giro egonkorra eta atsegina nagusituko da Penintsula osoan.

Fronte okluditu batek Iberiar Penintsularen hegoaldean eragina izango du datozen orduetan, baina Euskal Herrian egonkortasuna nagusituko da.

2006/02/12-rako iragarpena


Iganderako ez da aldaketa handirik espero. Berriro ere tarte hodeitsu batzuk agertuko dira, batez ere kantauri isurialdean, eta lanbroa eta lainoa agertuko dira barnealdeko zenbait lekutan. Eguerdi partean oskarbigune zabalak irekiko dira, eta arratsaldean zehar ere eguraldiak hobera egingo du eta hodeiak desagertzen joango dira. Tenperatura larunbatekoaren antzekoa izango da, eta berriro ere goizaldean giro hotza nagusituko da, tenperatura minimoek zero azpitiko balioak hartuko dituztelarik, beraz izotza botako du.

Egonkortasunarekin jarraituko dugu, zeinak egunsentiean behe-lainoa sortzea erraztuko duen, baina eguerdi partean giro atsegina izango dugu


Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Yoshi en Sábado 11 Febrero 2006 12:28:01 pm
Gaur goizean Peio Zabalaren pronostikoa entzun dut Euskadi Irratian:

Datozen egunetan Azoreetatik haizea bidaliko digu borraska batek, "aspaldiko partez" mendebaleko izango dugularik, epelagoa, beraz. Ez omen du asko berotuko  baina egunotakoak baino altuagoak izango dira tenperaturak. Datorren ostegun edo ostiraletik aurrera ere euria egin lezakeela esan du eta euri epelxeagoa izango omen denez, gure lurrek eskertuko dute, guztiz gogortuta daude eta (eta nire kotxeak ere bai ;D).

Azkenik, lokutorarekin berriketan ari zela, oraindik negua bukatu arte bizpahiru bolada hotz etor daitezkela esan du... ea egia den... baina ez dadila oskarbi egon!! Elurra nahi dugu!!!!

Hori, laburtuta, frantziskotarrak Arantzazutik esandakoa... Amen!  :master:
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Sábado 11 Febrero 2006 14:50:12 pm
Gaur goizean Peio Zabalaren pronostikoa entzun dut Euskadi Irratian:

Datozen egunetan Azoreetatik haizea bidaliko digu borraska batek, "aspaldiko partez" mendebaleko izango dugularik, epelagoa, beraz. Ez omen du asko berotuko  baina egunotakoak baino altuagoak izango dira tenperaturak. Datorren ostegun edo ostiraletik aurrera ere euria egin lezakeela esan du eta euri epelxeagoa izango omen denez, gure lurrek eskertuko dute, guztiz gogortuta daude eta (eta nire kotxeak ere bai ;D).

Azkenik, lokutorarekin berriketan ari zela, oraindik negua bukatu arte bizpahiru bolada hotz etor daitezkela esan du... ea egia den... baina ez dadila oskarbi egon!! Elurra nahi dugu!!!!

Hori, laburtuta, frantziskotarrak Arantzazutik esandakoa... Amen!  :master:

 :master:  :master:  :master: beste hiru hotz bolada , ia egixa dan  ;)
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Domingo 12 Febrero 2006 09:26:42 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/12

2006/02/12-rako iragarpena

Lehen orduetan hodeitza pixka bat izan dugu, bereziki kantauri isurialdean. Goizean zehar hodei hauek desagertzen joango dira, bereziki lurraldearen hegoaldean non zerua ia oskarbi dagoen. Arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira. Goizaldean giro hotza izan dugu, minimoak zero azpitiko balioetan izan ditugu barnealdeko leku gehienetan. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik jasango, 9 eta 12 ºC artean kokatuko dira Euskal Herri osoan.

Frantzian gunea duen antizikloiaren eraginpean jarraituko dugu, presio altuekin eta egoera egonkorrarekin.


2006/02/13-rako iragarpena

Astea erdi mailako hodei eta goi-hodeiekin hasiko dugu, bereziki eguneko lehen partean. Goizaldean giro freskoa izango dugu, baina eguerdi parterako bazterrak epelduko dira, batez ere kostaldean non tenperatura maximoak 12-13 ºC ingurura helduko diren. Haizea aldakor ibiliko da, baina hego ukituarekin.


Iberiar Penintsulara gerturatzen ari den fronte hotza oraindik urrun dago, beraz, eguraldi egonkorrarekin jarraituko dugu.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Lunes 13 Febrero 2006 08:17:15 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/13

2006/02/13-rako iragarpena

Aurreko egunetako eguraldi antzekoarekin hasiko dugu astea. Lehen orduetan lanbroa sortu eta hotza egin du, bereziki barnealdean, non izotza bota duen. Baina gaur eguzkiaz gozatu ahal izango dugu, zerua ia guztiz oskarbi azalduko baita. Soilik erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira, baina hauek ez diote eguzkiari trabarik jarriko eta giroa gozatu egingo da. Tenperatura maximoak 12-13 ºC ingurura helduko dira Euskal Herri osoan.

Egoera antizikloniko eta egonkorra. Beraz goizean goiz lanbroa eta izotza. Baina egunaren ordurik gehienetan eguzkia eta tenperatura epelak izango dira nagusi.

2006/02/14-rako iragarpena

Bihar egun grisa izango da. Lehen orduetan izotza botako du barnealdean eta lanbroa ere sortuko da, zerua garbi egongo baita. Baina orduak pasa ahala hodeitza handituz joango da, arratsaldean zerua ia guztiz estalita geratuz. Gainera, azken orduetan, euria egiteko arrisku txiki bat egongo da, Bizkaian bereziki. Tenperatura maximoak astelehenekoekin konparatuz aldaketa handirik gabe mantenduko dira, 11-13 ºC inguruan kokatuz.

Fronte hotz bat helduko da gurera asteartean. Ondorioz hodeitza handituz joango da egunean zehar eta azken orduetan Bizkaian euria egin lezake
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Martes 14 Febrero 2006 08:23:39 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/14

2006/02/14-rako iragarpena

Gaur hodeitza aurreko egunetakoa baino handiagoa izango da, bereziki erdi mailako hodei eta goi-hodeiak agertuko direlarik. Gainera, tenperatura maximoak ere, ez dira hainbeste igoko. Arratsaldean egongo dira hodei gehiago, eta baliteke kostaldean noizbehinka euri pixka bat egitea. Mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak astelehenekoak baino baxuagoak izango dira, 14-15 ºC inguruan kokatuz.

Fronte hotz baten eraginez erdi mailako hodei eta goi-hodeiak ugariak izan eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.

2006/02/15-rako iragarpena


Asteazkenean ere, erdi mailako hodei eta goi-hodei asko egongo da gurean. Arratsaldean hodeitza handituz joan eta kantauri isurialdean euria egiteko arriskua egongo da. Mendebaldeko haizeak indarra hartuko du, gehien bat kostaldean eta mendi inguruetan nabarituko dugularik. Tenperatura minimoak aurreko egunetakoak baino altuagoak izango dira, eta maximoetan ez da ia aldaketarik egongo; 13-15 ºC ingurura helduko dira termometroak.

Kantauri Itsasotik fronte bero bat pasatuko da, hodeitza handia ekarriz. Haizeak indarrez joko du, isobaren arteko hurbiltasunak adierazten duen moduan.

2006/02/16-rako iragarpena

Osteguna egun grisa izango da. Hodei ugari eta euria izango ditugu, bereziki egunaren lehen partean. Mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu, indar handiz joko duelarik, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan. Gaueko tenperatura pixka bat igo egingo da, baina maximoak pare bat gradu baxuagoak izango dira.

Beste fronte hotz bat pasatuko da gure lurraldetik. Honek euria eta hodeiak utziko ditu ostegunean
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Miércoles 15 Febrero 2006 08:20:03 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/15

2006/02/15-rako iragarpena

Gaur egun nahasia izango dugu. Egunean zehar hodeitza handia izango da, tarteka eguzkia ere azalduko delarik. Arratsalde-gau partean euri pixka bat egin lezake kantauri isurialdean. Mendebaldeko haizeak indarrez joko du, batez ere eguerditik aurrera, bereziki mendi inguruetan nabarituko dugularik. Tenperatura atzokoaren oso antzekoa izango da, maximoak 12-14 ºC ingurura helduz.

Kantauri Itsasotik fronte bero bat pasatuko da, hodei ugari utziz. Isobaren arteko hurbiltasunak, haizeak izango duen indarra adierazten du.

2006/02/16-rako iragarpena

Ostegunerako euri gehiago espero da, baina hala ere ez da kopuru handirik pilatzea espero. Orokorrean egun grisa izango da, nahiz eta, noizbehinka, ostarteak ere zabalduko diren. Pirinioetan botako du euri gehien. Mendebaldeko haizeak indarrez joko du, bereziki kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura asteazkenekoarekin konparatuz ia aldaketarik gabe mantenduko da.

Britainiar uharteetan kokaturiko depresio bati dagokion fronte hotz bat gure lurraldetik pasatuko da. Ondorioz hodeitza handia, euria eta haize-bolada gogorrak izango ditugu.

2006/02/17-rako iragarpena

Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu, baina ostiralean tenperaturaren jaitsiera ere jasan beharko da. Hodeiak izango dira nagusi eta baliteke euri pixka bat egitea kantauri isurialdean, zaparrada trumoitsuak ere bota ditzakeelarik. Elur-maila 1200-1300 metrora kokatuko da. Ostiralean ere, mendebaldeko haize gogorra ibiliko da. Tenperatura 2 edo 3 gradu baxuagoa izango da.

Mendebaldeko haize gogorraren ondorioz giroa nahasia izango da.


Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Jueves 16 Febrero 2006 09:01:09 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/16

2006/02/16-rako iragarpena

Gaur, nahiz eta garrantzi handikoa izan ez, euria egingo du. Gehien bat egunaren lehenengo partean, arratsaldean zaparradaren bat botako duelarik, bereziki Pirinioetan. Mendebaldeko haizea izango da gaurko protagonista, zakar ibiliko baita. Tenperatura ez da asko aldatuko, maximoak pixka bat baxuagoak izango direlarik.

Fronte hotz bat pasatuko da gure lurraldetik. Ondorioz euria egin eta haizeak zakar joko du.

2006/02/17-rako iragarpena

Ostiralean giro nahasia izango dugu. Ezaugarririk garrantzitsuena mendebaldeko haizea izango da, oso zakar ibiliko baita, bereziki arratsaldetik aurrera, noiz hego-mendebaldeko norabidea nagusituko den. Hodei eta ostarteak egongo dira, eta tarteka zaparradak botako ditu, aukera handiagoz kantauri isurialdean. Elur-mailak beherako bidea hartuko du, 1100-1200 metrora kokatuz. Tenperatura, ostegunekoarekin konparatuz, nahiko jaitsiko da.

Britainiar uharteetan kokaturiko depresioa hegoaldera mugituko da, kantauri isurialde osoan mendebaldeko haizeak indarra hartuz.

2006/02/18-rako iragarpena

Asteburua hodeien nagusitasunarekin hasiko da, arratsaldean zaparradaren bat ere botako duelarik. Eguerdian ostarteak zabalduko dira. Elur-maila 1000 metro inguruan kokatuko da, azken orduetan 1500 metrora igoz. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, indar handiz, batez ere egunaren bukaeran kostaldean eta mendi inguruetan. Bertan, haizeak, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezake. Tenperatura ostiralekoaren antzekoa izango da.

Depresioaren hurbiltasuna dela eta, hego-mendebaldeko haizea indartu egingo da. Fronte-sistema desberdinek pasatzen jarraituko dute.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Viernes 17 Febrero 2006 10:44:24 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/17

2006/02/17-rako iragarpena

Gaur eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu, mendebaldeko haizea ibiliko baita. Hodei eta ostarteak izango ditugu eta zaparradaren bat botako du, bereziki kantauri isurialdean. Hegoaldean euria egiteko arriskua txikiagoa da. Mendebaldeko haizeak zakar joko du, bereziki arratsaldean noiz hego-mendebaldekoa nagusituko den. Tenperatura pixka bat jaitsiko da.

Mendebaldeko haize gogorra ibiliko da. Eta fronte-sistema desberdinak gure lurraldetik pasatuz joango dira.

2006/02/18-rako iragarpena


Larunbatean haizeak hartuko du garrantzia. Egunaren lehen orduetan eta arratsalde-gau partean, hodei gehiago egongo da. Eguerdian ostarteak ugariagoak eta zabalagoak izango dira. Goizaldean zaparradak botako ditu, eta elur-maila 1200 metrora kokatuko da, azken orduetan 1600 m-ra igoz. Mendebaldeko haizeak zakar joko du, bereziki arratsaldetik aurrera, noiz hego-mendebaldeko norabidea nagusi izango den. Azken orduetan, haizeak 100 km/h-ko abiadura gaindituko du kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura jaitsi egingo da, batez ere minimoak.

Datozen egunetan Kantauri Itsasoan kokatuko den depresioari dagokion frontea eragina izango du gurean. Ondorioz hego-mendebaldeko haizea indarrez ibiliko da.

2006/02/19-rako iragarpena

Igandean haize indartsuarekin jarraituko dugu. Gainera tenperatura jaitsi egingo da eta beraz egunak negu itxura hartuko du. Zerua gris mantenduko da eta euria egingo du egun osoan zehar, bereziki kantauri isurialdean eta arratsaldean. Elur-maila 1000 metro inguruan kokatuko da, azken orduetan 800 metrora jaitsiz. Hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da egunaren lehen partean, baina eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko norabidea hartuko du, 100 km/h-ko abiadura gainditu daitekeelarik. Tenperatura baxuagoa izango da.

Depresioa kanturi isurialdetik pasatuko da, Cadizko golkoan kokatuz. Beraz haizea ipar-mendebaldera aldatu eta aire hotz eta hezea helduko da gure lurraldera.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Sábado 18 Febrero 2006 10:47:58 am
egindako eguna: 2006/02/18

2006/02/18-rako iragarpena

Gaur ere haizea izango da protagonista. Zeruan hodeitza aldakorra izango da: goizean eta egunaren bukaeran hodeitsuago egongo da, baina egunaren erdiko orduetan ostarteak zabalduko dira. Haizea zakar ibiliko da berriro, bereziki arratsalde-gau partean. Kostaldean eta mendi inguruetan haize-boladek 120 km/h abiadura gainditu dezakete. Giroa epela izango da, bereziki kostaldean: bertan maximoak 16-17 ºC izango dira; barnealdean maximo horiek baxuagoak izango dira.

Atlantikoko depresioak hego-mendebaldeko haizea ibilaraziko du; arratsalde-gau partean haizea indartu egingo da eta beste fronte bat pasako da lurraldetik.

2006/02/19-rako iragarpena

Igandean egoera nahasiagoa izango da. Hodeiak ugariagoak izango dira eta baita zaparradak ere, bereziki kantauri isurialdean eta arratsaldean; noizbehinka ekaitzak izango dira, txingorrarekin batera. Haizeak gogor joko du berriro; egunaren lehenengo partean hego-mendebaldekoa nagusituko da eta gero ipar-mendebaldera egingo du; giroa erabat hoztu egingo da orduan. Maximoek behera egingo dute nabarmen eta kostaldean 10 ºC ingurukoak izango dira, barnealdean 7-8 ºC ingurukoak. Azken orduetan elur-kota 1300 metrotik 800 metroraino jaitsiko da.

Atlantikoko depresioa Bizkaiko golkoraino mugituko da eta mendebaldeko haize gogorra ibilaraziko du.

2006/02/20-rako iragarpena

Astelehenean ere haizea eta euria izango ditugu. Kantauri isurialdean euria ugariagoa izango da eta noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu, txingorrarekin batera. Giroa freskoagoa izango da eta Euskal Herri osoan tenperaturak gradu pare bat egingo du behera. Elur-kota 700 metrora kokatuko da. Haizeak indarra galdu eta, haize-bolada gogorrak izango diren arren, larunbatean eta igandean baino ahulagoa izango da orokorrean.

Depresioa mendebaldera mugituko da eta bere atzetik ipar-mendebaldeko haizea etorriko zaigu. Honek hodeitza eta zaparradak ekarriko dizkigu
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Domingo 19 Febrero 2006 08:54:19 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/19

2006/02/19-rako iragarpena

Gaur eguraldia nahastu egingo da. Hodeiak izango ditugu, zaparradak ere bai, eta haizea zakar ibiliko da, bereziki egunaren lehenengo partean. Haizeguneetan haize-boladek 100 km/h abiadura aise gaindituko dute. Euria egingo du, bereziki arratsaldean eta lurraldearen iparraldean. Goizaldean epela izan da, 12-14 ºC tenperaturarekin kostaldean. Arratsaldean giroa erabat hoztu egingo da eta tenperaturak behera egingo du orduan. Elur-kota 1300 metrora kokatuko da hasieran eta jaisten joango da, egunaren bukaeran 800-900 metrora kokatu arte.

Bizkaiko golkoan depresio bat kokatuko da, fronte okluditu batekin batera, eta mendebaldeko haize zakarra ibilaraziko du; hodeitza eta zaparradak ere ekarriko ditu.

2006/02/20-rako iragarpena

Astelehenean giroa hotzagoa izango da: maximoak kostaldean 9-10 ºC ingurukoak izango dira, barnealdean 6-7 ºC ingurukoak. Hodeiak eta euria izango dira nagusi, bereziki goizaldean eta arratsalde-gau partean eta iparraldean. Haizea ahuldu egingo da eta elur-kota 700-800 metro ingurura kokatuko da.

Depresioa Bizkaiko golkotik aldenduko da, baina presioa baxu mantendu eta egoera ezegonkorra izango da oso. Horren ondorioz, eguraldia nahasi samarra izango da berriro.

2006/02/21-rako iragarpena

Asteartean tenperatura astelehekoa baino hotzagoa izango da, 2-4 ºC baxuagoa. Egunaren hasieran elur-kota 700 metrotan egongo da eta azken orduetan 400-500 metrora jaitsiko da. Barnealdeko zenbait lekutan izozteak izango dira. Zaparradak botako ditu, egunaren lehenengo partean eta kantauri isurialdean bereziki; noizbehinka trumoitsuak izango dira.

Presio baxuen menpean jarraituko dugu. Iparraldeko haizeak eta goi-geruzetako aire hotzak hodeiak eta prezipitazioak ekarriko dituzte
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Lunes 20 Febrero 2006 08:27:01 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/20

2006/02/20-rako iragarpena

Astelehenean giroa nahasia izango da eta tenperaturak behera egingo du. Zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, kantauri isurialdean bereziki. Iparraldean ekaitzak ere izan daitezke, txingorrarekin batera. Kostaldean tenperatura maximoak 9-10 ºC inguruan ibiliko dira, barnealdean 6-7 ºC bueltan. Elur-kota 700 metrora kokatuko da.

Frantzian zentraturiko fronte okludituak eta goi-geruzetako ezegonkortasunak hodeiak eta zaparradak ekarriko dizkigute gaurkoan.

2006/02/21-rako iragarpena

Asteartean giroa hoztu egingo da. Barnealdean tenperatura maximoak 3-4 ºC azpitik ibiliko dira; kostaldean 6-7 ºC-raino ere ailegatu daitezke. Hodei ugari izango ditugu zeruan eta zaparradak botako ditu, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan; zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke eta txingorrarekin batera. Egunaren hasieran elur-kota 700 metrora izango da eta gero jaisten joango da, azken orduetan 500 metrora kokatu arte. Barnealdeako zenbait lekutan izotza botako du.

Asteartean ere iparraldeko haizeak eta fronte okludituak hodeitza eta euria ekarriko dituzte gure lurraldera.

2006/02/22-rako iragarpena

Asteazkena hotz samarra izango da. Euskal Herri osoan tenperatura maximoak 3-6 ºC bitartekoak izango dira; tenperatura minimoek behera egingo dute eta barnealdeko leku askotan izozteak izango dira. Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, bereziki goizean eta lurraldearen iparraldean. Arratsaldean atertzen joango da eta hegoaldean ostarteak zabalduko dira zeruan.

Depresioa gugandik aldendu egingo da eta presio altuen menpean geratuko gara; egoera egonkorragoa izango da, beraz.


Astazkenean tenperaturak 3 ta 6º artian baina ez dabe kotarik ipintzen  :ejemejem:
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Oinaztua en Lunes 20 Febrero 2006 09:07:59 am
Nik uste dut asteartean izan ezik beste egunetan prezipitazioak huts egingo digula. Modeloak ikusita hori susmatzen dut, hotza izango dugula gutxienez barikura arte baina euririk/elurrik egingo duela ez dela batere segurua.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Martes 21 Febrero 2006 08:49:57 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/21

2006/02/21-rako iragarpena

Asteartean giroa hotza eta nahasia izango da. Hodei ugari izango dira zeruan eta zaparradak botako ditu, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan; arratsaldean sarriagoak izango dira. Ekaitzak ere izan daitezke, txingorrarekin batera. Elur-kota 700-800 metrora kokatuko da, baina jaisten joango da azken orduetan 500 metrora kokatu arte. Tenperaturak behera egingo du nabarmen eta barnealdean maximoak 3-5 ºC ingurukoak izango dira; kostaldean altuagoak izango dira.

Depresioa Mediterraneora mugituko da eta, Britaniar Uharteetako antizikloiaren laguntzaz, iparraldeko haizea ibilaraziko du gurean. Horrek hodeiak eta zaparradak ekarriko dizkigu.

2006/02/22-rako iragarpena

Asteazkenean giroa hodeitsu eta fresko mantenduko da. Hegoaldean maximoak 3-5 ºC bitartekoak izango dira, kantauri isurialdean 7 ºC ingurukoak. Minimoek behera egingo dute eta izozteak izango dira. Prezipitazioak izango dira, arinak orokorrean, eta elurra egingo du 300-400 metrotik gorako lekuetan. Azken orduetan atertzen joango da.

Goi eta erdi mailako geruzetan aire hotza egongo da eta ezegonkortasuna izango da nagusi, bereziki egunaren lehenengo partean. Iparraldeko haizea ibiliko da.

2006/02/23-rako iragarpena

Egunaren lehenengo partean hodeiak eta oskarbiguneak tartekatuko dira. Hegoaldean ostarteak izango dira nagusi eta iparraldean zerua hodeitsuago egongo da; hemen goizaldean euri arina egin lezake. Arratsaldean hodeitza ugaritzen joango da, bereziki lurraldearen ekialdean, eta azken orduetan euri arina egingo du. Tenperatura maximoek gora egingo dute apur bat, baina minimoak egonkor mantenduko dira. Elur-kota 400-500 metrora kokatuko da hasieran eta gero igoko da, azken orduetan 600 metrora kokatu arte.

Presio altuen menpean izango gara eta egoera egonkorragoa izango da. Mediterraneoko eta Penintsularen hego-mendebaldeko depresioek gurean eragingo dute eta hodeiak eta euria ekarriko dizkigute
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Martes 21 Febrero 2006 21:15:25 pm
Aldatu egin dute  ;D ;D

Iragarpena egindako eguna: 2006/02/21


2006/02/21-rako iragarpena

Gaur, berriro ere elurra ikusi dugu 500-600 m-tik gora, gainera dezente euri egin du, bereziki Bizkaian. Datozen orduetan ere zerua estalita mantenduko da eta giro hotza gailenduko da. Elur-maila arratsaldean zehar jaisten joango da, azken orduetan 300-400 m-ra kokatuz. Zaparradak botako ditu, batez ere kantauri isurialdean eta Piriniotan.

Britainiar uharteetan kokatzen den antizikloiak eta Frantzia inguruan kokatzen den depresioguneak, Europa iparraldetik aire hotza bidaltzen digute gure lurraldera.


2006/02/22-rako iragarpena

Asteazkenean ere negu-giroarekin jarraituko dugu. Eguna goibela eta euritsua izango da, nahiz eta euri kantitate gutxiago espero den. Aldiz, giroa hotzagoa izango da eta elur-maila 300-400 m inguruan kokatuko da. Haizeak iparraldetik joko du. Tenperaturek behera egingo dute, izoztu egingo du leku askotan eta maximoak 3-4 ºC inguruan kokatuko dira barnealdean eta 6-7 ºC inguruan kostaldean.

Eguratseko goi-geruzetan egongo den aire masa hotzak ezengokortasuna sortuko du.


2006/02/23-rako iragarpena

Ostegunean zertxobait hobera egingo du egoerak, prezipitazio gutxiago eta sakabanatuago egitea espero baita. Eguneko lehen partean oskarbigune batzuk ikusiko dira, baina arratsalde partean hodei gehiago izango da eta zaparradak botatzeko aukera ere handiagoa izango da. Giro hotzak ez gaitu utziko eta elur-kota 400-500 m inguruan kokatuko da egun osoan zehar. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da. Tenperatura minimoak pixka bat jaitsi eta maximoak gradu bat edo bi igoko dira. Izotza botako du leku gehienetan.

Depresiogunea pixkanaka urrundu egingo da eta presio altuak nagusituko dira gure lurraldean, egoera pixka bat hobetuz.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Miércoles 22 Febrero 2006 08:00:22 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/22

2006/02/22-rako iragarpena

Gaur zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, bereziki egunaren lehenengo partean eta lurraldearen iparraldean; arratsaldean atertzen joango da. Giroa hotza izango da eta barnealdeko maximoak 4-5 ºC ingurukoak izango dira; kostaldeko giroa ez da hain freskoa izango eta maximoak 7-8 ºC-koak izango dira. Iparraldeko haizea ibiliko da. Elur-kota 400 metrora mantenduko da.

Goi-geruzetako aire hotzak eta iparraldeko haizeak hodeiak eta zaparradak ekarriko dituzte gaur, bereziki egunaren lehenengo partean.

2006/02/23-rako iragarpena

Ostegunean eguraldiak hobera egingo du. Oskarbiguneak zabalduko dira eta tenperatura maximoek gora egingo dute. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira berriro, hala ere, eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Euria egingo du, arina orokorrean, arratsaldean eta lurraldearen ekialdean batez ere. Elur-kota 500 metrora kokatuko da eta barnealdeko zenbait lekutan izotza botako du.

Bi depresioen artean izango gara ostegunean, Mediterraneokoa eta Penintsularen hego-mendebaldekoa. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, baina ekialdeko norabidea izango da nagusi.

2006/02/24-rako iragarpena

Ostiralean joera honekin jarraituko du. Hodeiak eta zaparradak izango ditugu, bereziki egunaren lehenengo partean eta kantauri isurialdean. Arratsaldean atertzen joango da eta egunaren bukaeran ostarteak zabalduko dira, batez ere lurraldearen hegoaldean. Giroa hotz mantenduko da eta tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira. Minimoak egonkor mantendu eta barnealdeko zenbait lekutan izozteak izango dira. Elur-kota 300-400 metrora kokatuko da.

Mediterraneoko depresioa eta Europako antizikloia bitartean ipar-/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Jueves 23 Febrero 2006 08:30:01 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/23

2006/02/23-rako iragarpena

Ostegunean zeruan hodeiak eta oskarbiguneak tartekatuko dira; iparraldean hodeitsuago egongo da zerua, hegoaldean argiago. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira berriro eta euria egingo du, arina orokorrean; egunaren bukaeran kostaldean ugariagoa izango da. Tenperatura maximoak 6-8 ºC inguruan ibiliko dira eta elur-kota 500-600 metrora kokatuko da.

Antizikloia eta Mediterraneoko depresioa bitartean ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da gaurkoan gure lurraldean.

2006/02/24-rako iragarpena

Ostiral goizean zerua estalita egongo da erabat eta euria egingo du, ugariago lurraldearen iparraldean. Arratsaldean egoerak hobera egingo du: hodeiak gutxitu egingo dira eta atertzen joango da. Tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango, baina maximoek gora egingo dute apur bat; 7-10 ºC ingurukoak izango dira. Barnealdeko zenbait lekutan izotza botako du. Elur-kota hasieran 500-600 metrora kokatu eta gero 700-800 metroraino igoko da.

Bizkaiko Golkoan ibiliko den depresioaren menpean izango gara, bereziki arratsaldetik aurrera; orduan mendebaldeko haizea ibiliko da.

2006/02/25-rako iragarpena

Asteburu hasieran hodeiak eta euria nagusituko dira; barnealdean euria ugariagoa izango da. Giroa epeldu egingo da eta maximoak 2-4 ºC igoko dira. Elur-kota ere igoko da, 700-800 metrora kokatuko da hasieran eta azken orduetan 900-1000 metrora. Egunaren lehenengo partean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bizi gainera kostaldean eta mendi inguruetan.

Galiziako mendebaldean egongo den depresioari loturiko fronte okludituak gurean eragingo du eta hodeiak eta euria ekarriko dizkigu




Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Viernes 24 Febrero 2006 08:18:33 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/24

2006/02/24-rako iragarpena

Gaur arratsaldean eguraldiak hobera egingo du. Goizean zehar zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada botako ditu, orokorrean arinak. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Elur-kota, hasieran 600 m inguruan, arratsaldean 700-800 m-ra igoko da. Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura egonkor mantenduko da.

2006/02/25-rako iragarpena

Larunbatean giro ezegonkorra mantenduko da, baina prezipitazio gutxi espero da. Egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Zaparradak bota ditzazke, batez ere lurraldearen mendebaldean. Elur-kota 800 m inguruan egongo da. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, eta indarrez gainera bai kostaldean eta bai mendi inguruetan. Tenperatura bizpahiru gradu igoko da. Barnealdean izozteak izango dira.

Penintsularen mendebaldean depresio bat egongo da eta berari lotuta fronte sorta bat. Ondorioz, giro ezegonkorra izango da ia-ia Penintsula osoan .

2006/02/26-rako iragarpena

Igandean eguraldia txartu egingo da. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euri arina egingo du, eta zenbait lekutan ertaina, mendebaldean eta barnealdean bereziki. Elur-kota goizean 800 m inguruan kokatuko da. Mendebaldeko haize ahula ibiliko da, tarteka bizi. Tenperatura egonkor mantenduko da, arratsaldean jaitsiko delarik.

Depresioa Mediterraneoraino mugituko da eta honela ipar-ekialdeko haize oso hotza eta hezea etorriko da.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Sábado 25 Febrero 2006 13:35:30 pm
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/25

2006/02/25-rako iragarpena

Larunbatean giro zertxobait ezegonkorra mantenduko da eta arratsalde-gauean euria egingo du. Egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, ugariagoak arratsaldean zehar. Euria egingo du, batez ere lurraldearen mendebaldean eta arratsaldean zehar. Elur-kota 800-1000 m inguruan ibiliko da. Haizeak hego-mendebaldetik joko du, eta indarrez gainera kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura egonkor mantenduko da. Barnealdean izozteak izango dira.

Galizian dagoen depresioa poliki-poliki Mediterraneora mugituko da, guri arratsalde-gauean eraginduz.

2006/02/26-rako iragarpena

Igandean eguraldiak txarrera egingo du nabarmen. Zerua erabat estalita egongo da eta euri arina egingo du, zenbait lekutan ertaina eta iraunkorra, mendebaldean eta barnealdean bereziki. Elur-kota 900 m inguruan kokatuko da. Ekialdeko/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura minimoak igoko dira; maximoak, aldiz, jaitsi egingo dira.

Depresioa Penintsularen erdialdean kokatuko da, giro guztiz txarra ekarriz, Mediterraneoan bereziki.

2006/02/27-rako iragarpena

Giro hotza eta ezegonkorra astearen hasieran. Hodei asko egongo da, kantauri isurialdean bereziki, eta prezpitazio arinak botako ditu, zenbait lekutan ertainak, sarriago goizean zehar. Elur-kota 700-800 m inguruan kokatuko da. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin. Tenperatura jaitsiko da eta barnealdean izozteak izango dira.

Depresioa, azkenean, Mediterraneotik alde egingo da, baina ipar-ekialdeko haizeak hodeiak pilatuko ditu Kantauri itsaso osora.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Domingo 26 Febrero 2006 11:59:40 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/26

2006/02/26-rako iragarpena

Igande honetan eguraldiak nabarmen txarrera egingo du. Zerua ia-ia estalita egongo da eta euri arina egingo du; zenbait lekutan ertaina eta iraunkorra izan daiteke, lurraldearen barnealdean bereziki. Elur-kota 500-600 m-ra kokatuko da lehen orduetan, egunean zehar 800-900 m-ra igoko delarik. Goizean goiz eki/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da; goizean iparraldera egingo du, eta kostaldean eta mendi inguruetan bolada gogorrak izango dira. Tenperatura minimoak igoko dira; maximoak ordea, jaitsiko dira eta 8-9 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 5-6 ºC-ren inguruan barnealdean.

Penintsulako depresioa ekialdera mugituko da eta berarekin batera ezegonkortasuna ere.

2006/02/27-rako iragarpena

Giro ezegonkorrak segituko du astearen hasieran. Zerua oso hodeitsu egongo da, kantauri isurialdean bereziki, eta prezpitazio arinak botako ditu, zenbait lekutan ertainak, sarriago goizean zehar. Elur-kota 600-700 m-ra kokatuko da. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin. Tenperatura egonkor manteduko da eta barnealdean izozte batzuk izango dira.

Antizikloiarean kokapenak ipar-ekialdeko haizeak bidaltzen digu, eta honela prezipitazio batzuk izango dira kantauri isurialdean

2006/02/28-rako iragarpena

Asteartean giroa egonkortuko da. Zerua egun osoan hodei gutxirekin egongo da, oro har. Azken orduetan Bizkaian eta Gipuzkoan hodeiak ugarituko dira. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, iparraldekoa nagusituz. Tenperatura gutxi igoko da, baina goizaldean barnealde osoan izozteak izango dira.

Antizikloi ziri txiki batek ordu batzuetarako hobekuntza ekarriko du. Dena dela, fronte hotz berri batek hurrengo egunetan euri gehiago ekarriko du
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Lunes 27 Febrero 2006 08:19:07 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/27

2006/02/27-rako iragarpena

Aste berria hasiko dugu baina eguraldiak antzera jarraituko du, egunaren lehen partean behintzat. Goiza gris eta euritsua izango da, bereziki kantauri isurialdean. Gainera 600 metrotik gora, gutxi gora behera, elurra botako du. Eguerditik aurrera giroa hobetzen hasiko da, eta atertuz joango da, hodeitza ere gutxituz. Giroa igandekoa baino pixka bat hotzagoa izango da.

Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da gure lurraldean. Ondorioz, hodeiak ugariak eta giroa freskoa izango da.

2006/02/28-rako iragarpena

Asteartea egun atsegina izango da. Lehen orduetan tenperatura asko jaitsiko da, aurreko egunetakoa baino baxuagoa izanik. Ondorioz, izotza botako du barnealdeko hainbat lekutan. Baina eguneko ordurik gehienetan zeruan hodeiak eta ostarteak azalduko dira eta giroa, nahiz eta freskoa izan, atsegin mantenduko da. Tenperatura maximoak 8 ºC ingurura helduko dira kostaldean, eta 5 ºC inguruan
kokatuko dira barnealdean.

Haize aldakorra ibiliko da orokorrean, baina tarteka iparraldeko norabidea hartuko du. Beraz, ipar partean hodeiak azalduko dira.

2006/03/01-rako iragarpena

Asteazkenean egoera oso desberdina izango da ipar eta hego partean. Iparraldean hodeitza oso handia izango da eta euria egingo du. Elurra 800-900 metrotik gora botako duelarik. Hegoaldean, aldiz, ostarteak zabalak eta ugariak izango dira. Lehen orduetan, barnealdean, izotza botako du berriro ere, baina tenperatura maximoak asteartekoak baino altuagoak izango dira.

Gure lurraldean kokaturiko fronteak hodeitza eta prezipitazioak ekarriko dizkigu, bereziki lurraldearen iparraldean
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Martes 28 Febrero 2006 08:15:31 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/02/28

2006/02/28-rako iragarpena

Kantauri isurialdean hodei gehiago izango da, lurraldearen hegoaldean hodei gutxiago izango delarik. Haize aldakorra ibiliko da, baina iparraldeko norabidea nagusi izanik. Arratsaldetik aurrera haizeak biratu eta ipar-mendebaldeko norabidea hartuko du. Ondorioz, hodeitza handituko da, bereziki iparraldean, non euri pixka bat egin dezakeen. Tenperatura maximoak 5-7 ºC inguruan kokatuko dira.

Fronte-sistema bat pasatuko da gure lurraldetik hurbil, baina ez digu ia inolako ondoriorik ekarriko.

2006/03/01-rako iragarpena

Asteazkenean egoera ezegonkortuko da berriro ere. Kantauri isurialdean eguna grisa izango da, eta euria egingo du, 700-800 metrotik gora elurra botako duelarik. Hegoaldean, aldiz, hodei gutxiago azalduko da, prezipitazioa egiteko arriskua txikiagoa izanik. Egunaren lehen orduetan ipar-mendebaldeko norabidea hartuko du haizeak, baina orokorrean aldakor ibiliko da. Tenperatura maximoak asteartekoekin konparatuz aldaketa handirik gabe mantenduko dira.

Haize aldakorra ibiliko da, iparraldeko norabidea nagusituz. Beraz hodeiak eta prezipitazioak izango ditugu.

2006/03/02-rako iragarpena

Haizeak izango du garrantzia ostegunean, indarrez joko baitu arratsaldean. Mendebaldeko norabidea hartuko du eta haize-boladek 70 km/h-ko abiadura gainditu dezakete kostaldean eta mendi inguruetan. Zerua hodei eta ostarteekin azalduko da, baina arratsalde-gau partetik aurrera hodeiak ugarituz joango dira eta azken orduetan prezipitazio arriskua egongo da kantauri isurialdean. Tenperatura maximoak aurreko egunetakoak baino altuagoak izango dira.

Iberiar Penintsularen iparraldean kokaturiko depresioa ekialderantz mugituz joango da. Beraz, mendebaldeko haizeak indarra hartuko du arratsaldean



Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Miércoles 01 Marzo 2006 09:59:15 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/01

2006/03/01-rako iragarpena

Gaur egun iluna izango da, batez ere kantauri isurialdean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta ondorioz, hodei ugari agertuko dira. Iparraldean prezipitazioa egingo du, tarteka indarrez botako duelarik. Hegoaldean, aldiz, hodeiak azalduko dira, baina prezipitazio arriskua txikiagoa izango da, noizbehinka eguzkia azalduko delarik. Elur-maila 800 metro ingurura kokatuko da. Tenperatura maximoak atzokoen oso antzekoak izango dira; 7-8 ºC ingurura helduko dira termometroak kostaldean eta 4-5 ºC-ra barnealdean

Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Beraz, hodeitza handia izango da eta prezipitazioa egingo du, bereziki gure lurraldearen ipar partean.

2006/03/02-rako iragarpena

Ostegun goiz euritsua izango dugu, baina arratsaldean pixkanaka pixkanaka atertuz joango da, eta haizeak hartuko du nagusitasuna. Egunaren lehen partean zerua ia guztiz estalita mantenduko da gure lurralde osoan eta gogotik botako du. Elur-maila 800 metrotik 1500 metrora igoko da egunean zehar. Mendebaldeko haizea ibiliko da eta azken orduetan zakar joko du, haize-boladek 70 km/h-ko abiadura gaindituko dutelarik. Tenperatura maximoak 8-11 ºC bitartean kokatuko dira.

Egunaren lehen partean fronte bero baten eraginpean egongo gara, prezipitazio ugari ekarriko duelarik. Fronte hau gure lurraldetik pasa eta gero, tenperaturak gora egingo du nabarmen.

2006/03/03-rako iragarpena

Ostiralean mendebaldeko haize zakarra ibiliko da egun osoan zehar. Haize-boladak oso indartsuak izango dira eta haizeguneetan 80 km/h-ko abiadura gaindituko dute erraz asko. Zeruan hodeiak eta ostarteak azalduko dira eta giroa epel mantenduko da. Tenperatura maximoak 14 ºC ingurura helduko dira kostaldean eta 10 ºC ingurura barnealdean. Arratsaldetik aurrera hodeitza handituz joango da, eta azken orduetan euria egingo du.

Euskal Herriaren iparraldean kokaturiko depresioa dela eta, mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Arratsaldean fronte hotz bat helduko da gurera
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Jueves 02 Marzo 2006 11:38:29 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/02

2006/03/02-rako iragarpena

Ostegunean hodeiguneak eta ostarteak izango ditugu. Goizean zehar zaparrada batzuk botako ditu kostaldean eta noizbehinka kantauri isurialdean barna ere zabal daitezke. Arratsaldean ez da prezipitaziorik espero, baina erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira. Hego-mendebaldeko haizea arratsaldetik aurrera zakartu egingo da, bereziki kostaldean non tarteka indartsu ibiliko den. Tenperaturak gora egingo du eta maximoak 8 eta 13 ºC artean kokatuko dira. Goizean goiz elur-maila 800 m-ra kokatuko da, arratsaldean igo eta 1300 m inguruan kokatuz.

Hodeiak bakarrik ekarriko dituzten fronte ugari Kantauri Itsasoa ukituz pasatuko dira. Depresioguneak, gure latitudeetan, mendebaldetik ekialdera bizkor mugitzen dira.

2006/03/03-rako iragarpena

Ostiralean haizea izango dugu denek ahotan, hego-mendebaldetik indarrez joko baitu; kostaldean haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete egunaren amaieran. Hodeitza aldakorra izango da egunean zehar, baina egunaren amaieran fronte bat iritsiko da eta hodeitza ugaritu egingo da. Euria ere arratsaldetik aurrera iritsiko da; hasieran zaparrada arinak botako ditu noizbehinka, baina gauean zehar zaparradak ugaritu egingo dira. Tenperatura igo egingo da zertxobait eta izotza egiteko arriskua txikitu egingo da. Tenperatura maximoak 10-15 ºC inguruan kokatuko dira.

Mendebaldeko haizea oso indartsu ibiliko da gure lurraldean. Depresioguneak bata bestearen atzetik datoz eguraldi nahasia eta aldakorra eraginez.

2006/03/04-rako iragarpena

Larunbatean eguraldiak nabarmen egingo du okerrera. Fronte bat iritsiko da eta honekin batera haizeak iparraldera egingo du eta tenperatura nabarmen jaitsiko da. Elurra berriro ere 700 m-tik gora agertuko da. Prezipitazio kantitate gehien eguneko lehen partean espero da, baina zerua estalita mantenduko da egun guztian zehar. Goizean zehar haizea ahuldu egingo da.

Kantauri Itsasoan depresiogunea kokatuko da eta honi loturik fronte ugari. Depresiogunea laister pasatuko da eta presio altuak izango ditugu berriro iparraldeko haizearekin.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Viernes 03 Marzo 2006 08:31:47 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/03

2006/03/03-rako iragarpena

Gaur haizea izango dugu protagonista. Mendebaldetik eta hego-mendebaldetik indarrez joko du haizeak, bereziki kostaldean eta leku garaietan non haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezaketen. Eguna hodeitza aldakorrarekin igaroko da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi izanik. Arratsaldean zaparradaren bat edo beste bota dezake han-hemenka. Tenperatura maximoak 16 edo 17 ºC ingurura heldu daitezke kostaldean.

Frantziako kostaldean dagoen depresioguneari loturik dauden fronteak Iberiar Penintsularen iparraldea ukituz pasatuko dira. Isobaren arteko distantzia txikia da, beraz mendebaldeko haize zakarra ibiliko da.

2006/03/04-rako iragarpena

Larunbatean zerua estalita egongo da eta euria egingo du, leku batzutan mardul eta gainera etengabe. Elurra egun amaieran azalduko da 400-500 m-tik gora. Tenperatura, egunean zehar, pixkanaka jaisten joango da eta tenperatura hotzenak gauean neurtuko dira. Tenperatura epelenak 10 edo 12 ºC ingururen bueltan ibiliko dira. Haizea aldakor ibiliko da; goizaldean mendebaldekoa nagusitu eta tarteka indartsu ibiliko da, eta egunaren amaieran iparraldekoa nagusituko da.

Depresiogune berri bat Iberiar Penintsularen mendebaldetik sartuko da eta honi loturik dauden fronteek prezipitazio ugari utziko dute.

2006/03/05-rako iragarpena

Igandean oraindik neguan gaudela gogoan izango dugu. Giro oso hotza izango dugu: tenperatura maximoak 5 edo 6 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean eta 0 ºC inguruan geratuko dira barnealdean. Elur-maila 300 m inguruan kokatuko da, egunaren amaieran 600 m-ra igoz. Prezipitazio gehien mendebaldean egingo du eta eguerdi partean izango dira aterrune gehien. Haizeak iparraldetik bizi joko du eta Ebro bailaran ziertzoa tarteka gogor ibiliko da.

Depresiogunearen atzetik iparraldeko haize hotza nagusituko da gure lurraldean, honek elurra eta tenperaturaren jaitsiera orokorra ekarriko du.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Sábado 04 Marzo 2006 10:12:40 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/04

03/042006/03/04-rako iragarpena

Eguna tarte hodeitsuekin eta giro epelarekin igaroko da. Hego-mendebaldeko haizeak gogor joko du, kostaldean eta mendi inguruetan boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete. Egunaren amaieran fronte bat iritsiko zaigu iparraldetik, honek haizea iparraldera aldatuko du eta prezipitazio ugari ekarriko digu gauerako. Gauean elur-maila bapatean jaitsiko da 500 m ingurura. Tenperatura maximoak 12 eta 17 ºC artean kokatuko dira, baina gauean asko jaitsiko dira.

Kantauri isurialdean depresiogunea aurkitzen da eta honen inguruko isobarak oso hurbil daude elkarrengandik. Depresiogunea ekialdera mugituko da, eta atzetik iparraldeko haize hotza sartuko da gure lurraldera.

2006/03/05-rako iragarpena

Egun benetan ezatsegina izango dugu, haizea zakar, hotza eta elurra maila baxuetan. Ipar isurialdean zaparrada dezente botako du, nahiz eta eguerdi partean aterruneak izan. Kantauri isurialdean ekaitzak izan daitezke eta noizbehinka txingorra botako du. Elur-kota 200-400 m inguruan kokatuko da, egunaren amaieran 600 m-ra igoz. Ipar-haizea indartsu ibiliko da eguneko lehen partean, arratsaldean ahuldu eta ipar-mendebaldera egingo duelarik. Tenperatura asko jaitsiko da, maximoak 3 eta 7 ºC artean kokatuko dira eta barnealdean izotza egingo du.

Iparraldeko haize zakarrak tenperatura asko jaitsaraziko du. Gainera goi-geruzetan aire hotza sartuko da, ezegonkortasuna areagotuz.

2006/03/06-rako iragarpena

Astelehenean ezegonkortasunarekin jarraituko dugu. Tenperatura pixka bat igo egingo da, nahiz eta oraindik leku batzutan izotza egin. Elur-maila 700-900 m-ra igoko da. Zaparradak oso sarritan botako ditu ipar isurialdean eta noizbehinka lurraldearen barnealdean ere botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea oraindik zakar ibiliko da, baina egun amaierarako ahuldu egingo da.

Presio altuak berriro Iberiar Penintsulara zabalduko dira. Dena den, iparraldeko haizea ibiliko da oraindik eta euria ekarriko digu

Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Domingo 05 Marzo 2006 09:42:56 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/05

2006/03/05-rako iragarpena

Egun benetan ezatsegina izango da gaurkoa; haizeak indarrez jo, hotz handia egin eta elurra maila baxuetan botako duelarik. Prezipitazioak ugariagoak izango dira ipar partean, eta ekaitza eta txingorra ere bota ditzake noizbehinka. Elur-maila 200-300 metro inguruan kokatuko da, egunaren azken orduetan 600 metrora igoz. Iparraldeko haizea zakar ibiliko da egunaren lehen partean, arratsaldean ipar-mendebaldera egin eta ahulduz. Tenperatura asko jaitsiko da, maximoak 3-7 ºC bitartekoak izanik, eta izotza botako du barnealdean.

Iberiar Penintsulan iparraldeko haizeak zakar joko du, ondorioz tenperatura asko jaitsiko da. Maila altuetan aire hotza dago eta beraz, ezegonkortasuna nagusituko da gaurkoan.

2006/03/06-rako iragarpena

Astelehenean giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Tenperatura altuagoa izango da, 2 edo 4 gradu igoko delarik. Dena den, izotza botako du hainbat tokitan. Elur-maila 700 metro inguruan kokatuko da, 1000 metrora igoz azken orduetan. Zaparrada ugari botako ditu ipar partean, eta noizbehinka hegoaldera ere helduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, indarrez, gauean ahulduz joango delarik.

Iberiar Penintsula presio altuen menpe egongo da berriro. Hala ere, iparraldeko haizea ibiliko da eta ondorioz, euria egingo du.

2006/03/07-rako iragarpena

Asteartean zerua estalita mantenduko da eta euria etengabe botako du. Euskal Herriko leku gehienetara helduko dira prezipitazioak, Nafarroa hegoaldera izan ezik, bertan euria egiteko arriskua oso txikia izango delarik. Tenperaturak gorako joerarekin jarraituko du eta beraz, elurra gailur garaienetan baino ez du botako. Mendebaldeko haizea ibiliko da, aurreko egunetan baino ahulago.

Fronte bero bat dela eta, zerua oso hodeitsu egon eta prezipitazio ugari egingo du. Itsasotik datorren haizea gero eta epelago heltzen da gurera.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Lunes 06 Marzo 2006 14:43:13 pm
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/06

2006/03/06-rako iragarpena

Astea eguraldi ezegonkorrarekin hasiko dugu, baina hotz gutxiagorekin. Tenperatura pixka bat igo egingo da, maximoak 6 eta 10 ºC ingurura helduko direlarik. Elur-kota 700 m inguruan kokatuko da hasieran eta 1000 m-ra igoko da egun amaieran. Zaparradak sarritan botako ditu ipar isurialdean eta tarteka lurraldearen hegoaldera zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da oraindik, nahiz eta egun amaierarako indarra galdu.

Presio altuak Iberiar Penintsulan zehar zabalduko dira. Dena den, iparraldeko haizeak euri gehiago ekarriko digu.

2006/03/07-rako iragarpena

Asteartean prezipitazio ugari espero da. Fronte bero bat pasatuko da gure lurraldetik eta zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Fronteak euria utziko digu, gainera etengabe egingo du bera pasa artean. Egunaren amaieran mendebaldetik ekialdera atertzen joango da. Tenperaturak gora egingo du eta maximoak 10-15 ºC artean kokatuko dira. Elur-mailak ere gora egingo du, eta eguerditik aurrera Nafarroako Piriniotan bakarrik egingo du elurra.

Fronte bero batek zerua estali eta prezipitazio ugari utziko digu. Ozeano Atlantikotik gero eta epelago etorriko dira aire masak.

2006/03/08-rako iragarpena

Asteazkenean tenperaturak gorako bideari jarraituko dio, eguerdi partean giro nahiko epela izango dugularik. Hodeitza aldakorra, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean, baina arratsalde partean hodeiak nagusituko dira iparraldean. Arratsaldean zaparradaren bat edo beste bota dezake, baina arinak izango dira orokorrean. Mendebaldeko haizea ibiliko da, tarte gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan.

Mendebaldeko haizearekin jarraituko dugu. Fronte berri bat Iberiar Penintsularen iparraldea ukituz pasatuko da, kantauri isurialdean zaparradaren bat edo beste botaz.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Martes 07 Marzo 2006 08:12:20 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/07

2006/03/07-rako iragarpena

Asteartean hodeitza ugari eta euri iraunkorra espero dugu, bereziki eguerditik aurrera. Zerua estalita egongo da eta etengabe egingo du euria leku askotan. Tenperaturak gora egingo du berriro, gaur maximoak 9 eta 14 ºC ingurura helduko direlarik. Elurra, arratsaldetik aurrera, Pirioniotako gailurretan bakarrik egingo du. Mendebaldeko haizeak epeltasuna ekarriko digu.

Fronte beroak euri ugari ekarriko digu eta giroa epeldu egingo da .

2006/03/08-rako iragarpena

Asteazkenean lasaialdi bat izango dugu. Goizaldean Iparralden eta Nafarroa iparraldean euri pixka bat espero da, baina gainontzeko orduetan ostarteak eta hodei solteak tartekatuko dira. Arratsaldean ipar isurialdean hodeiak ugaritu egingo dira. Gauean zaparrada arinak espero dira kantauri isurialdean. Mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gorako bideari eutsiko dio.

Asteazken gauerako fronte hotz bat iritsiko zaigu. Bitartean ateri mantenduko da, ostarteak zabalduko dira eta giroa zertxobait atseginagoa izango da.

2006/03/09-rako iragarpena

Ostegunean berriro ere euria izango dugu. Goizaldean euri pixka bat egin dezake lurraldearen ipar-ekialdean, baina goizean eguraldi nahiko polita izango dugu; hego-mendebaldeko haizea, ostarteak eta hodeigune batzuk. Arratsaldetik aurrera fronte berri bat iritsiko zaigu eta zaparradak botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da orduan eta indartu egingo da gainera. Elur-kota gauean 900 m-ra jaitsiko da. Tenperaturak ez du aldaketarik jasango.

Fronte berri batek Iberiar Penintsula gurutzatuko du, euri gehiago ekarriz. Atzetik ipar-mendebaldeko haizea dator, beraz tenperatura jaitsarazi egingo du hurrengo egunetan.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Miércoles 08 Marzo 2006 08:42:07 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/08

2006/03/08-rako iragarpena

Gaur, asteazkena, egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Baliteke ekialdean, bai egunaren hasieran bai amaieran, zaparradaren bat botatzea. Haizeak mendebaldetik joko du. Tenperaturak gora egingo du, kostaldean 16-17 gradura helduz eta barnealdean 14-15 gradura.

Antizikloi baten menpe gaude, datozen egunetan fronte batzuk iristeko zain.

2006/03/09-rako iragarpena

Ostegunean, euria protagonista izango da berriro, bereziki arratsaldean eta ipar partean. Hala ere, eguenaren lehen partean, ostarteak zabalduko dira, batez ere hegoaldetik. Egunak aurrera egin ahala, eguraldia okertu egingo da; zerua estali eta euria egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du. Tenperatura maximoak 10-15 ºC-ren bueltan egongo dira. Arratsaldean, tenperaturak zertxobait behera egingo du, elur-kota 900-1000 metrora jaitsiz.

Arratsaldean fronte hotz bat iritsiko da, ondorioz tenperaturak behera eta euria egingo du.

2006/03/10-rako iragarpena

Ostiralean negua gurekin izango dugu. Zerua estalita mantenduko da, gainera, euria egingo du egun osoan eta leku gehienetan, kantauri isurialdean litro dexente pilatuko direlarik. Tenperaturak behera egingo du eta elur-maila 800-900 metro inguruan finkatuko da. Beraz, ostiralak negu itxura izango du.

Antizikloiaren eraginez ipar-mendebaltetik dator haizea. Haize honek itsasotik hezetasun ugari eta euria dakartza.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Jueves 09 Marzo 2006 08:17:45 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/09

2006/03/09-rako iragarpena

Gaur, osteguna, berriro euria egingo du, batez ere eguerdi partean. Haizeak mendebaldetik joko du, eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko norabidea nagusituz. Elur-kota, egunean zehar jaitsi egingo da, azken orduetan 1000 m azpitik finkatuz. Tenperaturak beherakada nabarmena jasango du, kostaldean 15-16 graduren bueltan egongo da eta barnealdean 13-14 gradutik hurbil.

Goizean zehar fronte hotz bat igoroko da. Honek, euria eta tenparaturaren beherakada ekarriko ditu.

2006/03/10-rako iragarpena

Ostiralean eguraldi grisa izango dugu, zerua estalita mantendu eta euria egingo baitu. Kantauri isurialdean, baliteke ekaitzak botatzea, gainera, bertan, ur dexente pila daiteke. Haizeak ipar-mendebaldetik zakar joko du. Elur-maila 800 metro inguruan finkatuko da. Berriro ere, tenperatura jaitsi egingo da.

Atmosferako geruza guztietan norabide bereko fluxua dago eta era berean, kantaurialdetik fronte ezberdinak igaroko dira.

2006/03/11-rako iragarpena

Larunbata, aurreko eguna bezala hasiko dugu, zerua estalita egongo da eta prezipitazio iraunkorrrak botako ditu, gainera kostaldean ekaitzak bota ditzake. Arratsaldean atertu eta euria leku gutxiagotan egingo du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du. Tenperatura maximoek gora egingo dute 3 edo 4 gradu igoz.

Antizikloia Penintsulara hurbiltzen ari da eguraldia poliki-poliki egonkortuz.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Viernes 10 Marzo 2006 08:23:54 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/10

2006/03/10-rako iragarpena

Gaur euria izango dugu protagonista. Egun osoan, zerua estalita mantenduko da eta euria gogotik egingo du, batez ere kostaldean eta Gipuzkoa ekialdean. Baliteke, goizean zehar, ekaitzen bat botatzea. Elurra, 1000 metro inguruan kokatuko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko duenez, tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 10-11 ºC-ren bueltan egongo dira. Haizea, azken orduetan, zakartu egingo da.

Ipar-mendebaldeko haizeak jotzen du, itxasotik datorren haize hau oso hezea da.

2006/03/11-rako iragarpena

Larunbata euriarekin hasiko dugu eta gainera ur dexente pila daiteke. Goizean zehar, zaparrada ertainak bota ditzake, batez ere Gipuzkoan. Arratsaldean, eguraldia zertxobait aldatuko da eta zaparradak arinagoak botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea, egunean zehar, ahuldu egingo da eta tenperaturak 3 edo 4 gradu gora egingo du.

Antizikloia penintsulan sartu eta eguraldiak hobera egin arren, fronte bero bat igaroko da eta euri dexente egingo du.

2006/03/12-rako iragarpena

Igandean eguraldiak hobera egingo du. Goizean goiz, orandik ere, hodeiak egongo dira eta iparraldean tantaren bat eror daiteke, baina orduak igaro ahala, ostarteak zabalduko dira eta eguzkia ikusiko dugu. Barnealdean, arratsalde eguzkitsua izango dute. Tenperaturak gora egingo du eta haize aldakorra eta ahula ibiliko da.

Antizikloia Penintsulan dagoenez egoera egonkorra izango dugu
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Sábado 11 Marzo 2006 10:46:24 am
Euskalmet-en horria ez dabil "esta en obras" , ni banoa beraz baten batek gero konpontzen dabenian ipini nahi ba dau iragarpena ipini dezala.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Sábado 18 Marzo 2006 11:48:28 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/18

2006/03/18-rako iragarpena

Larunbat honetan aipagarriena hodeiak izango dira. Zaparrada batzuk botako ditu, baina oro har, garrantzirik gabekoak izango dira eta aukera handiagoz barnealdean. Giro epela izango dugu, hego-haizea ibiliko baita. Tenperatura maximoak 19 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta barnealdean 14-16 ºC bitartekoak izango dira.

Penintsularen mendebaldean depresioari loturik dagoen fronteak, egun osoan zehar hodeiak eta zaparrada batzuk utziko dizkigu, barnealdean bereziki.

2006/03/19-rako iragarpena

Igandean eguraldiak hobera egingo du, hodeiak egoteko eta zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango baita. Hego-mendebaldeko haizeak egun osoan zehar joko du eta haizeguneetan 70 km/h-ko abiadura gaindituko da erraz. Tenperaturak aldaketa gutxi jasango du eta giro atsegina espero da, maximoak kostaldean 20 ºC-ren bueltan kokatuz eta 15 ºC-ren inguruan barnealdean.

Penintsularen mendebaldean dagoen depresioaren menpean egongo gara eta ezegonkortasun pixka bat izango da. Hau dela eta, hodeiak eta zaparradaren bat edo beste bota dezake, egunaren lehen partean bereziki.

2006/03/20-rako iragarpena

Astea hodei batzuekin hasiko gara. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, beraz eguzkia ikusi ahal izango dugu. Hala ere, egunean zehar han-hemenka zaparradaren bat edo beste bota dezake. Berriro ere, hego-mendebaldeko haizeak joko du, giro epela mantenduz, kostaldean batipat.
maparen legenda.

Aldaketa gutxi izango da egoera sinoptikoan. Depresioak Galizia ondoan segituko du, hego-mendebaldeko haizea bidaliz.


Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Domingo 19 Marzo 2006 10:19:08 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/19

2006/03/19-rako iragarpena

Eguneko lehen partean hodeitza handiagoa izango da, eta zaparrada batzuk botako ditu, bereziki lurraldearen hegoaldean. Arratsaldean hodei gutxiago izango dugu eta ostarteak zabalduko dira, bereziki kostaldean, dena den barnealdean oraindik euri pixka bat egin dezake, baina orokorrean gauza gutxi. Giroa epel mantenduko da, batez ere kostaldean non maximoak erraz iritsiko diren 19-20 ºC-ra. Lurraldearen hegoaldean maximoak baxuagoak izango dira, 15-16 ºC inguruan geratuko dira. Haizeak hegoaldetik zakar joko du, batez ere haizeguneetan.

Eguneko lehen partean fronte bat pasatuko da gure lurraldetik, hodeitza eta zaparrada batzuk ekarriz.

2006/03/20-rako iragarpena

Astelehenean hegoaldeko haizearekin jarraituko dugu eta giro atsegina izango da, bereziki kostaldean non maximoak 20 ºC ingurura helduko diren. Barnealdean maximoak zertxobait baxuagoak izango dira. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Egunean zehar zaparradaren bat edo beste bota lezake, baina botatzekotan arinak izango dira eta han-hemenka botako ditu.

Iberiar Penintsularen ipar-mendebaldean kokaturik dagoen depresioguneak hego-mendebaldeko haizea bidaliko digu.

2006/03/21-rako iragarpena

Eguna tarte hodeitsuekin hasiko dugu eta euria egiteko arriskuarekin, batez ere barnealdean. Arratsaldean zehar haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta egoera aldrebestu egingo da pixka bat. Zerua hodeitsu geratuko da eta zaparradak botako ditu. Goizaldean giro atsegina izango dugu, kostaldean tenperatura minimoak 12 ºC-ren goitik izango dira, aldiz arratsalde-gauean tenperaturak nabarmen egingo du behera.

Atlantikoko depresiogunea iparraldera mugituko da eta haizeak mendebaldera egingo du, arratsalde-gauean ipar-mendebala nagusituz. Horrez gain ezegonkortasuna sortuko da erdi eta goi-geruzetan, beraz hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparradak sarriago botako ditu arratsalde partean.


Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 20 Marzo 2006 11:53:37 am
2006/03/20-rako iragarpena

Astelehenean hodeitza aldakorra izango dugu zeruan eta zaparradak bota ditzake, aukera handiagoz barnealdean. Hego-mendebaldeko haizeak giroa epel mantenduko da, bereziki kostaldean; hor maximoak 19-20 ºC ingurukoak izango dira. Barnealdean tenperatura maximo horiek freskoagoak izango dira, 15-16 ºC ingurukoak.


Penintsularen mendebaldean dagoen depresioguneak eta goi-geruzetan dabilen aire hotzak egoera ezegonkortu egingo dute eta hodeiak eta zaparradak izango ditugu.


2006/03/21-rako iragarpena

Asteartean giroa ezegonkor mantenduko da. Eguraldia nahasia izango da oso, bereziki arratsaldean, orduan hodeiak eta zaparradak ugariagoak eta sarriagoak izango baitira. Goizaldean eta goizean goiz hego-mendebaldetik joko duen haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta hodeiak eta euria ekarriko dizkigu. Tenperatura gutxi jaitsiko da, bereziki arratsaldetik aurrera.


Depresiogunea ipar-ekialderantz mugituko da eta haizearen norabidea aldatuko du; arratsalde-gau partean euria eta hodeiak ugariagoak izango dira.


2006/03/22-rako iragarpena

Asteazkenean hodeiak eta oskarbiguneak tartekatuko dira zeruan eta euri arina egingo du, aukera handiagoz kantauri isurialdean. Goizean mendebaleko haizea ibiliko da; arratsaldean hego-mendebaldera egin eta indartu egingo da. Arratsaldearen bukaeran hodeitza areagotu egingo da eta euria sarriago egingo du. Giroa freskoagoa izango da eta Euskal Herri osoan tenperatura gradu pare bat jaitsiko da .


Presio baxuek eta mendebaleko haizeak hodeitza aldakorra eta zaparradak ekarriko dituzte.


Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Miércoles 22 Marzo 2006 13:46:04 pm
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/22

2006/03/22-rako iragarpena

Asteazkena egun nahasia izango da, hodeitza aldakorra izango da zeruan eta zaparradaren bat botako du. Lurraldearen ekialdean eta arratsaldean euri-arriskua handiagoa da. Giroa zertxobait hoztu egingo da eta maximoak 13-16 ºC bitartean izango dira.

Bizkaiko Golkoan kokaturik dagoen depresioak, mendebaldetik datorren haizea sartuko digu egun osoan zehar.

2006/03/23-rako iragarpena

Osteguna hodeiekin hasiko dugu eta orduak igaro ahala hodeitza areagotu egingo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Egunaren lehen partean han-hemenka euri arina egin dezake. Arratsaldean eguraldiak txarrera egingo du, zerua estaliko da eta euria egingo du. Haizeak zakar joko du, batez ere haizeguneetan, bertan 80-90 km/h -ko abiadura gaindi dezakeelarik. Giroa epeldu egingo da, kostaldean merkurioak 19-20 ºC-ra iritsiz; barnealdean zertxobait hotzagoa izango da.

Depresio bati loturiko fronte bat igaroko da, hodei ugari eta euria ekarriz, batez ere arratsaldean.

2006/03/24-rako iragarpena

Ostiralean eguraldiak hobera egingo du, nahiz eta barnealdeko zenbait tokitan, oraindik ere,euria egin dezakeen. Haizeak mendebaldetik jotzen jarraituko du, indartsu gainera kostaldean eta toki garaietan. Tenperatura ez da asko aldatuko eta giro atseginaz gozatzeko aukera izango dugu.

Fronte hotza igaro da eta oraindik mendebaldeko haizea dugu
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: elur en Jueves 23 Marzo 2006 10:45:06 am
Iragarpena egindako eguna: 2006/03/23

2006/03/23-rako iragarpena

Ostegunean hodei ugari izango dugu, gehienak erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak direlarik. Euria egingo du, arratsaldean ugariago eta sarriago. Haizea hego-mendebaldetik etorriko da, nahiko indartsu gainera, bereziki arratsaldean eta haizeguneetan. Giro epela izango dugu, kostaldean 18-19ºC-tik hurbil eta barnealdean 15-16ºC-ren bueltan.

Depresio indartsu batek, fronte batekin, hego-mendebaldeko haize zakarra, euria eta hodei ugari ekarriko dizkigu, bereziki arratsaldean.

2006/03/24-rako iragarpena

Ostiralean hego-mendebaldeko haizeak gure artean jarraituko du, indartsu ibiliiz gainera. Eguraldia hobera doa, hodeiak urritu eta tarteka eguzkia ikusiko dugu. Hala ere, oraindik euria egin lezake. Giro atsegina izango dugu, kostaldean maximoak 20 ºC-ra iritsiko dira eta barnealdean 16 ºC-tik hurbil geratuko dira.

Ozeano Atlantikoan kokaturiko depresioguneak mendebal/hego-mendebaldeko haize zakarra eragiten du.

2006/03/25-rako iragarpena

Larunbatean, egunaren lehen partean, eguraldi nahasia izango dugu, hodeiak nagusiko dira zeruan eta han-hemenka euri arina egin dezake. Poliki-poliki hodeiak urritu eta arratsalde eguzkitsua geratuko zaigu. Tenperaturak gora egingo du, eta maximoak 20-23 ºC-ren artean kokatuko dira lurralde osoan. Aipatzekoa da ere haizeak zakar jotzen jarraituko duela.

Fronte bero bat hurbil igaroko da erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ekarriz, batez ere egunaren lehen partean
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Elurtxo en Martes 25 Abril 2006 12:02:24 pm
2006/04/25-rako iragarpena
Asteartean berriro hodeiak izango ditugu kantauri isurialde osoan. Zerua oso hodeitsu egongo da, bereziki lehen eta azken orduetan, eta gainera zirimri pixka bat egin dezake, mendi inguruetan bereziki. Eguerdi aldera ostarteak irekiko dira. Gainontzeko lekuetan zerua hodei gutxirekin mantenduko da. Ekialdeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin. Tenperatura maximoak egonkor mantenduko dira, barnealdean jaitsiz.
maparen legenda

2006/04/26-rako iragarpena
Asteazkenean eguraldiak berdintsu jarraituko du. Zerua oso hodeitsu egongo da kantauri isurialdean eta zirimiria egingo du, lehen eta azken orduetan bereziki, eta aukera handiagoz ekialdean. Eguerdi aldera ostarteak zabalduko dira. Lurralde hegoaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, tarte biziekin. Tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango.

2006/04/27-rako iragarpena
Ostegunean ez da aldaketa handirik espero. Zerua oso hodeitsu egongo da kantauri isurialde osoan, estratu baxuekin. Araba hegoaldean eta Erriberan zerua hodei gutxirekin mantenduko da. Iparradeko haizeak joko du berriro ere, ahul-bizi. Tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da.

 ;) ;) ;) ;) ;) ;) ;)
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Zorue en Martes 27 Junio 2006 23:02:26 pm
Bi hilabete eguneratu barik...


2006/6/28 - ASTEAZKENA

Asteazkenean, goizean goiz, baliteke lurraldearen hegoaldean eta ekialdean ekiatza botatzea. Giro hodeitsuak gure artean jarraituko du eta kantauri isurialdean euri arina egingo du. Tenperatura zertxobait igoko da, hala ere giro freskoa mantenduko da, haizeak iparraldetik jotzen jarraituko baitu. Termometroak, lurralde osoan, 20-21 ºC-ren buetan egongo dira.

 2006/6/29 - OSTEGUNA

Ostegunean eguraldiak hoberantz egingo du. Kantauri isurialdean, eguna behe-hodeiekin hasiko dugu, baina goizean zehar hodeiak gutxitu egingo dira eta giro eguzkitsua nagusituko da. Tenperaturak gora egingo du, kostaldean 22-24 ºC neurtuko dira, eta barnealdean erraz asko 25-26 ºC-ak gaindituko dira. Arratsaldean bero-hodeiak sortuko dira, batez ere barnealdean eta lurraldearen mendebaldean baina ez dugu ekaitzik espero.
Título: Re: Gaurko eta biharko iragarpena
Publicado por: Zorue en Viernes 30 Junio 2006 12:07:07 pm
Badirudi beroa datorrela astebururako.

 2006/6/30 - OSTIRALA

Kantauri isurialdean tarte hodeitsuak agertuko dira, baina orokorrean oskarbiguneak nagusituko dira. Gainontzeko lekuetan hodei gutxi egongo da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak sortuko dira hegoaldean eta Piriniotan, eta egunaren amaieran zaparradaren bat edo beste bota lezake. Ekialdeko haizea ahul ibiliko da orokorrean eta zertxobait biziago kostaldean, ipar ukituarekin. Tenperatura gutxi igoko da kostaldean eta zertxobait gehiago gainontzeko lekuetan; maximoak 25 ºC inguruan kokatuko dira orokorrean eta 30 ºC-ra iritsi daitezke Nafarroa eta Araba hegoaldean.

 2006/7/1 - LARUNBATA

Larunbatean ere hodei gutxi agertuko da zeruan. Arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira eta bero-hodei batzuk sortuko dira barnealdean. Piriniotan, azken orduetan euri pixka bat egin lezake. Hegoaldeko haizea ahul ibiliko da eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Tenperatura nabarmen igoko da; maximoak kostaldean 30 ºC-ra inguratuko dira eta Ebro bailaran 35 ºC-ra.