Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: turbonada en Jueves 01 Junio 2006 00:41:55 am

Título: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: turbonada en Jueves 01 Junio 2006 00:41:55 am
 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Elorrieta en Jueves 01 Junio 2006 00:58:59 am
aupa, gaur egun lainotua euki dogu eta freskoa, aber zelan portatzen dan ekaina, baina badirudi lehorretik asiko dela eta gainera epe luzean bez ez da ikusten ezer, beintzat ekaitzak izango bagegu, baina ezer, ez da baina ezke tantarik ere ikusten.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 01 Junio 2006 16:03:46 pm
Epa!!!!!!Goiz hotza gaurkua, nik 7.8ºC neurtu ditxut... oin giro ona daukau ta fresko itxen dau,17.8ºC, ez dau Ekaineko tenperaturia itxen...ea ekaina ondo portatzen jakun ta eurixa lagatzen doskun, ze bestela larri ibiliko gara udan...oso udaberri sikua izan da aurtengua ta...

Ondo segi!!!!!!

P.D: datuak biltzen ditxuanak edo jartzia mesedez bere hilabeteroko datuak topic hontan, bale? Asko eskertuko neban, bertan datu gehixau bildu ahal izateko.  ;)

https://foro.tiempo.com/index.php/topic,46477.0.html
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Jueves 01 Junio 2006 16:19:33 pm
Eguraldi bikaina gaurkoa , eguzkitsua ta freskoa , naturala esaten dan moduan ta badirudi egun batzuetan horrela jarraituko dabala.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Viernes 02 Junio 2006 22:20:54 pm
Gaur atzokoaren jarraipen bat izan da eguraldi ona ta freskoa naiz ta bukaeran lainotu egin daban, 16ºC orain,  tenperatura hotzena 9.5ºtakoa izan da ta beroena 24º.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 02 Junio 2006 23:20:15 pm
Epa!!!!Hemen zerua estali ein da eta oin 15.5ºC dare. Tenperaturarik altuena 20.9ºC-takua izan da ta bajuena 9.0ºC-takua.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Yo_mismo en Sábado 03 Junio 2006 14:28:52 pm
Zeru urdina 19'2ºC-rekin. Egun perfektua kalera irteteko. Batzuk ordea, ni bezala, etxean ikasten  :(
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 03 Junio 2006 14:36:58 pm
Epa!!!!!!Hotz itxen dau. 18.7ºC eta zerua guztiz oskarbi, ipar ekialdeko haiziakin egon ohi dana. Gaueko minimua 11.5ºC-tan geratu da, ta altuena 20.1ºC-tan.

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: ander en Sábado 03 Junio 2006 15:16:19 pm

 Eguraldi bikaina gaur! Zerua erabat oskarbi eta 17 gradutan dugu tenperatura. Haize ahula ere badabil.

 Arratsaldea ondo aprobetxatzeko moduko eguraldia dugu...anaia eta biok menditik bueltatxo bat emango dugu orain...  ;D ;D ;D

  Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Domingo 04 Junio 2006 09:15:03 am
Egun on!! gaur ere zeru urdiña ta eguzkia, 13º beste egun bikain bat gaurkoa ere.

Ondo pasa !!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Elorrieta en Domingo 04 Junio 2006 15:29:10 pm
eguraldi polite eta geur ya temperaturak altuagoak dira,
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: ander en Domingo 04 Junio 2006 19:50:33 pm

 Arratsaldeon!

 Eguraldi bikaina berriz ere. Asteburua oso ona izan da eguraldi aldetik. Orain zerua oskarbi dugu, eta 22 graduko tenperatura. Atzokoa eguraldi sanoagoa iruditu zitzaidan.

  Hondartzak, pentsatzen dut, jendez gainezka egon direla. Eta mendiak ere antzeko.

   Onak izan!

  Ander
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Lunes 05 Junio 2006 13:45:33 pm
Honek ez dauka bukaerik ? beste egun eguzkitsu bat  ta badirudi aste hau ostiralerarte behintzat berdiña izango dala.

23ºC
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Elorrieta en Lunes 05 Junio 2006 14:21:28 pm
Honek ez dauka bukaerik ? beste egun eguzkitsu bat  ta badirudi aste hau ostiralerarte behintzat berdiña izango dala.

23ºC
bai baina beintzat aldaketak ikusten dira,
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 05 Junio 2006 15:11:16 pm
Epa!!!!!!Egualdi zoragarri honi nazka pixkat hartzen hasi naiz...eurixa biada...sikua dao dana ya...gustauko litzaidake jakitia urkuluko pantanuan %...
Oin 23.6ºC eta %42ko hezetasuna. 1019hpa itsasmailan
Minimua 10.5ºC-takua ta altuena 25.4ºC-takua.

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 05 Junio 2006 20:07:41 pm
Arratsalde on!!!!!!Kaletik nator ta gustora egoten da bertan, ez dau bape berorik itxen ta eguzkixa dao...ea datorren astian euririk itxen daben, komeni da ta...
Oin 22.2ºC eta %42ko hezetasuna.Itsasmailan 1019hpa.

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Lunes 05 Junio 2006 23:03:51 pm
Kaixo,

15º inguru Gasteizen. Nik ere euria ikusteko gogoak ditut.

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Elorrieta en Martes 06 Junio 2006 15:44:10 pm
aupa, eguraldi polite geur be, atzo baino beroau, Andonik esan dau ostiralerako ekaitzak datozela, baina nik  ez dekot ain klaru, sapaturako bai ikusten da zerbait, baina ostiralerako? zuek zer uste dozue?
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 06 Junio 2006 15:47:48 pm
Ez dakit baina meteograma hau gero ta hobia da euri kontuan behintzat, ta bero kontuan oindiok bero jarraitzen dau baina bueno...
 Oin 27.4ºC ta oskarbi. Gaueko bajuena 10.9ºC-takua izan da.

Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Elorrieta en Martes 06 Junio 2006 15:57:48 pm
Ez dakit baina meteograma hau gero ta hobia da euri kontuan behintzat, ta bero kontuan oindiok bero jarraitzen dau baina bueno...
 Oin 27.4ºC ta oskarbi. Gaueko bajuena 10.9ºC-takua izan da.


eske nik ez dot ulertzen meteogramak, asaldu aber zuk zer ikusten dozun  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 06 Junio 2006 16:17:30 pm
Hasteko, esan biharra dao lerro bakoitzak gertau leiken egoera posible bat adierazten dauala, zenbat eta juntuau egon lerruak, posibilidadia haundixaua da azertatzeko.Goiko partian 850hpa-tan (1500m, gutxi gora-behera) egongo dan tenperaturia markatzen dau (ezekerreko zutabian graduauta). Ta beheian, prezipitaziñua mm-tan (eskumako zutabian graduauta). Lerro gorrixak 30urteko medixia adierazten dau, ta grisak posibilidade guztien arteko medixia. Urdin potoluak, GFS modeloko azkenengo aktualizaziñua adierazten dau.


Bueno, lehenengo, gorriz seguruenik gertauko dana jarri dot datorren lau egunotarako espero dana gutxi gora behera. Tenperatura kontuetan bero pasauko dou, 20º baino gehixauko tenperaturia egongo dalako 850hpa-tan(1500m), horrek normalian 35-40ºC ekartzen doskuz. Euri kontuetan zeoze espero da, ostiral-larunbatian, gauza handirik ez, seguruenik ekaitzetatik etorriko dana.

Oin urdinari begira, gertau leikezen posibilidadiak markau ditxut (lerro gehixenak ez datoz bat, sakabanatuta dare). Bero kontuan normalizatzeko joeria dauka, baina ez dao seguru, tenperatura altuenetik hotzenera doiazen lerruen artian 15ºCtako desberdintasuna dao, baina medixia (grisez) 13º inguruan mantentzen da. Euri kontuan, nahiko posible da eurixa itxia, kantidade dezentiak ipintzen ditxuzte gainera lerro batzuek, baina oindiok urrun dau ori jakiteko.

Espero dot lagungarrixa izatia... ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 06 Junio 2006 19:54:59 pm
Beroooooooooooooooooooooooooooooooooo!!!!!!!
Eurixa ya!!!!!!!!!
oin 25.2ºC eta %36ko hezetasuna :'( 1018hpa itsasmailan...
12z-ko diagramia ateratzeko zain nao...ea euri kontua mantentzen dan...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Elorrieta en Martes 06 Junio 2006 20:18:03 pm
eta ze, mantentzen dira¿? eske or ikusten dot eurise datorren asterako dala, egun asko falta diez horretarako, ostiralien eta larunbatien ze uste dozue, euri asko eingo dabela¿?
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 06 Junio 2006 21:04:08 pm
ba bai, nahiko ondo mantentzen da oindiok!!!!ea hola jarraitzen daben...12 Z-ko aktualizaziñua:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 07 Junio 2006 08:18:12 am
Egunon!!!!!!Gaur behintzat lainuak ageri dira zeruan...baina sargorixa sortzia bakarrik ez dute lortuko...
Oin 13.8ºC eta %80ko hezetasuna. Tenperaturarik bajuena 13.1ºC-takua izan da.

Modeluak hobetzen doiaz, ta gainera berua dabiz kentzen, gutxinaka...euri kontua oindiokan mantentzen da.

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Miércoles 07 Junio 2006 13:52:34 pm
Gaur be eguraldi ona, 27º baina zerua ez dago aurreko egunetan bezain garbi .
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Miércoles 07 Junio 2006 21:09:01 pm
Gaur ere bero nazkagarria, gaurko maximoa 30.7º.

Kaleko lorategiak lehortzen ari dira. Uztailean eta Abuztuan ureztatzen dituzte, baina horrela jarraitzen badugu zeharo horituta iritsiko dira Uztailaren 1era.

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: ander en Miércoles 07 Junio 2006 23:31:52 pm

 Gabon!

  Gau epela gaurkoa. 19 gradu. Haizerik ez eta hodei altuak zeruan. Pasiatzeko giro bikaina!! Eta egun osoan hondartza gainezka...

  Ni ere fijatu naiz, Donostiako lorategi asko lehortzen hasiak direla... euria ez litzateke batere gaizki etorriko....

  Agur!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Elorrieta en Jueves 08 Junio 2006 15:19:42 pm
ematen dau biserko ekaitzak datosela.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 08 Junio 2006 15:25:41 pm
Epa!!!!!!Gaur sekulako berua itxen dau!!!!33.6ºC ointxe bertan...puffff

Meteogramiak baina aldatu in dira datorren egunetarako... baina hobera!!!!!!Euri gehixau ematen doskue ta bero gutxiau!!!!!!

http://www.wetterzentrale.de/topkarten/fsnewenszr.htm

Sartu hor ta gero sakatu mapako euskadin gainian daon puntituan (bi dare euskadin, elegidu nahi dozuna, nungua zaran kontutan hartuta).

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Txarran en Jueves 08 Junio 2006 15:54:51 pm
Meteored-en arabera, Bilbon 37º! :o :sorpreson:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Txarran en Jueves 08 Junio 2006 16:28:53 pm
 :cold:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 08 Junio 2006 19:42:28 pm
Arraroa, nik 32,6 º-ko marka izan dut, halere ni ibaia hurbil daukat, baina hainbesteko ezberdintasuna....
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Jueves 08 Junio 2006 22:14:32 pm
Aupa, nere termometroan 33.3º izan da tenperatura altuena, orain 27º daude , hau bero naskagarria lo egiteko be txarra, biharko ekaitzak espero dira, ia egixa dan baina bero egiten jarraituko dabala ematen dau oraindik.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Negubeltz en Jueves 08 Junio 2006 23:13:54 pm
Aupa! Iruñan gaur izugarrizko beroa egin du, oraintxe 26Cº ari ditu, bufff ezin dut gehiago!
Ea biar zeozer jesten duen tenperatura zeren horrela ez dago ikasterik!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Vigorro... en Viernes 09 Junio 2006 01:03:31 am
Post de normalizacion... ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Txarran en Viernes 09 Junio 2006 11:13:04 am
Zer gertatzen zaio euskalmeteko orriari? atzoko 12:20tik aurrera ez dituzte estazio automatikoetako datuak sartu. Horrez gain, atzo gauean ETBko eguraldi tartean 12:20ko tenperaturak eman zituzten eguneko maximoak izan balira bezala. >:(
Gaur arratsaldean ekaitz gogorrak bota ditzake mapa honen arabera.
 
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Txarran en Viernes 09 Junio 2006 11:33:23 am
Konpondu dute estazioetako datuen kontua, oraindik tenperatura mapak falta zaizkie konpontzeko.
Arrasaten 9:30tan 27ºC.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Txarran en Viernes 09 Junio 2006 11:59:08 am
Berue hobeto pasetako freskagarritxo bat:
Vostok-eko iragarpenak (Antartida):
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Viernes 09 Junio 2006 16:06:56 pm
Bero nazkagarria Gasteizen. Guztiok bezala ekaitzaren zain nago.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 09 Junio 2006 23:29:22 pm
Epa, azkenian eurixa helduko dala ematen dau...gaur gaberako GFS-k euri asko ematen dau, ta datorren asterako oindiok gehixao, baina ori ikusi biharra dao oindiok.
Oin 21ºC eta %64ko hezetasuna.

Ekaitzan zain... ::)

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Sábado 10 Junio 2006 09:33:44 am
Egun on!! 0,1 l/m2 bota ditu Altzolako estazioaren arabera  :'(, orain 23ºC ditugu , gaueko hotzena 19.4º takoa izan da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 10 Junio 2006 10:10:30 am
 :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'( :'(

Gaur ixa urteko lehenengo gau tropikala euki dou, nik 19.5º neurtu ditxut...oin ya 26.7ºC ta zerua oskarbi, gaur ez dot ezer espero...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Sábado 10 Junio 2006 12:05:38 pm
Orain 21.6 gradu ditugu.

Gauean 4 tanta bota ditu, ezer gutxi. Minimoa 17.3 gradutan geratu da.

Ondo pasa larunbata!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Domingo 11 Junio 2006 09:26:11 am
Egun on!! beste egun bero bat gaurkoa ere 20ºC ta eguzkia nagusi.

 :'( noiz arte??
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: ander en Domingo 11 Junio 2006 16:14:32 pm

 Kaixo!

  24 gradu ditugu Donostian. Zeruan hodei altuak eta eguzkia nagusi.

  Agur!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Martes 13 Junio 2006 12:32:17 pm
Aupa, 28,4º ta euri tanta batzuk jauzi dira orain dela gutxi Eibar aldian.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Martes 13 Junio 2006 14:30:26 pm
27 gradu eta hodei altuak. Ahaztu egin zait euria egitea zer den.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: andasto en Martes 13 Junio 2006 21:20:54 pm
Kaixo, badirudi gauzak zertxobait aldatu behar direla, gutxienez ostegunetik aurrera, bestela.... :'(
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 14 Junio 2006 14:27:24 pm
Aupa arratsaldeon!

Badirudi bihartik aurrera beste zeozer izango dugula, emozio apur bat sikieran ere. Niri euria ganoraz egitea zer den ahaztu egin zait.  :(

Une honetan Derion zerua oskarbi eta bero, ez dakit zenbat gradu baina bero, azken egun.  ;)

Ea aste bukaerak zer dakarkigun!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Miércoles 14 Junio 2006 21:55:39 pm
Ze bero!! izarditan nago ezer egin gabe, 23º kalian baina etxe barruan 27º dauzkat  :'(
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Jueves 15 Junio 2006 12:37:10 pm
25 gradu, eta zerua estalita. Gaur E eguna da, euria izango dugu.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Txarran en Jueves 15 Junio 2006 17:53:36 pm
Ekain hau sekula egon den beroenetarikoa izan daiteke, Arrasaten 9-10 egun daramatzagu iada 30 graduak gainditzen eta bederatzi 20 graduko batazbesteko tenperatura gainditzen :o.
Euskalmetetik ateratako datuekin nik egindako bi grafika uzten dizkizuet=>
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Jueves 15 Junio 2006 21:52:31 pm
Bai ala izango da Txarran,  horrelako bero altuekin horrenbeste egunetan ez da oso maiz gertatzen .

Hemendik zerua lainotuta dago baina ez dago ekaitzik, tenperatura 22º-takoa da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Oinaztua en Jueves 15 Junio 2006 22:38:50 pm
Aupa, gabon guztioi.

Hemen uzten dizuet Pello Zabalak "etnomet" blogean egin duen udako tenporen inguruko balorazioa:

Citar
Aurretik bihoa, berandu iritsi direnak eskolatzeko, koarta-tenporek 4 irakurketa edo diagnosi utzi dizkigutela eskura. Ez prezeski tenporek eurek: gure euskal laborarien artean ikasiak, handik eta hemendik peskizan ibilita, 4 eskola topatu izan ditut nik.

Zabalduena eta edonon topaturikoa: “larunbat gauerdian zein haize zebilen jakiteko gure aitajaunak lastargia pizten zuen, kea nora, haizea hara...! Bestetzuk lantegiko tximiniaren ke-tximari erreparatuko zioten...

Hurrena zetorrena, hau eskualde batzutan sekretu ta harribitxi gisara gordea: koarta-tenpora egunak asteazkena, ostirala eta larunbata dira; zein haize dabilen egun horietako bakoitzean, haize huraxe nagusi hurrengo hiru hilabeteetako banatan hurrenez hurren... Eskola hauxe izan da azken urteotan gehien zabaldu duguna, neroni hartara saiatuta...

Bada, ordea, Bizkai aldetik, “kontratenporei” begiratzeko ardurea. Alegia, tenpora-egun jakin horien ostean datorren asteazkena artekoari erreparatzekoa.

Halaber euskal herrietako ekialdeko beste puntan, Xuberoan, alegia. Han ere, aste osoari, zortzi egunei nahi diete begirada finez errepara.

Azken bi hauek, alde banatako erpinetan gorde izan badira, seinale erdiguneko biztanleok, gauzak ahalik eta (ustez) errazen eta azkarren egitearen aldera, ohitura meheenarekin gelditu garela, aste erdian ja, larunbateko haize jakinarekin kontentatzeko, ordura bitartekoa 3 hilabeteotan nolabait koadratuz...

Horregatik, udaberrian gertatu denaz akordatzea besterik ez daukagu deskuido dezentekoak ematen dituenaz jabetzeko: ostiral-larunbatek sekulako euriteak (104 litro) ekarri zituztela eta, ‘udaberri euritsua eta bustia’-ren pregoia zabaldu zen presaka bazterretara. Ez hala, hurrengo beste lau egunei begitandu zienen aldetik: igandea erdipurdiko eta beste hiru egun sano garbi garden distizariak izan zirelako.

Nola portatu da, bada, udaberria? Lehenik, nola joan zen koarta-tenpora astea? “Haize-dantza” izan genuela, hala ikusi nuen nik.

- Asteazken-ostegun: hegomendebal haizea, apurka, mendebaletik iparreruntz.

- Ostiral-larunbat: iparmendebala ta iparra, euri eta euri (100 litro pasa...).

- Igandea: maxkal hasi, euri apurrekin, eta argitze aldera...

- Astelehen-astearte-asteazken: dotoreak, garbiak, gardenak, sano-sanoak...

Eta...? Zer ekarri du udaberriak?

- Martxoko ilbetetik apirilekora, 95 litro (15 egunetan euri)

- Apirileko ilbetetik maiatzekora, 110 litro (17 egunetan euri eta lanbro)

- Maiatzeko ilbetetik ekainekora, 9 litro (4 egun lanbro eta euriska). Aldiz,.

azken ilberriak ekarri zituen 5 litroak kenduta, 16 egun doaz idor eta ihar. 24 egunetan, 7 orduz gorako eguzkia izan dugu; 4 egun, ordubete eguzkiz azpikoak. Beste ñabardura bat: apirilaren 21ean bi trumoialdi (30 litro)... handik gaur arte, 54 egun, ta 52 litro besterik ez... (Esan gabe doa, Arantzazuko datuekin nabilela).

Eta, udari begira, koarta-tenporen asteak... zer ekarri digu?

Bi atal bereziko nituzke: lehen lau egunak, eta beste lauak.

1) lehen lauak.

- Aurreko korda luzetik datozenak: sano samarrak, bero jasoa ekarri duten arren (30tik pasa bi lehenak, 30ra iristear ostiral-larunbata), umiditate bariko eta sargoritasun gutxikoak: %40-tik 24-ra 3 lehenak, %35-tik 70-ra igo zen larunbat gauerako... zeru garbiak, larunbatean ezik... Alegia: 3 lehenak garbi gardenak, larunbata ‘zikinxeagoa’; 3 lehenak bero erre itogarridunak, larunbata, arnas hartzen uzten zuena, bere orduan eguzki jasoa izan zen arren...

- Hori dena, -hau inportante,- haize hego-ekialdeko xume ahul disimulatu emea zegoela, zebilela bainoago. Halere, haizea horren ahul eta herrena dagoenean, kostako brisara gustura sartzen da itsasaldeko lur xortak freskatzera. Hori egin zuen kosta aldean, batzutan lanbrolaino estimagarria oparituz.

2) bigarren laukotea:

- Lehen 4ak udaberriko giro garden gozotik zetozen; hurrengo lauok, ordea, udak dakarkeena bideratzen dute. Igandea, fresko samarretik abiatu zitzaigun: 13-14º goizaldera; % 85 airearen hezedura, bai, baina %20-raino jaitsiko zen garbi eta ihar. Beroak ere, 30ºak agudo pasako zituen. Halere, egun sano antzekoa, goietan ekialdeko hego ikuttuz laztantzen zuelarik.

- Astelehen, astearte eta asteazkenok, giro ‘pinttarra’ ekarri dute. Eguzki beteko egunik ez da egon jada, egunetik egunera zikiñago zerualdea. Umiditatea koska oso nabarmenetan: astelehena % 23-raino jaitsita ibili zen ia gauerdiraino. Hor, % 84-ra igo (bi ordu eta erdiz lanbrolainoa sartuta)... asteartea, % 20 eta 30-eko umiditate eskasian mantendu da. Gauerditik aurrera, lanbrolainoa berriro, % 74-raino igoz... asteazkena, lanbrolainoekin abiatu dena, egunez, % 10-eraino jaitsi da eguerdi ostean... Eguratsaren eroaldi eta hezetasun dantza oso xelebrea, azken lau egunotan gauzatu dena.

- Eguzki galgatan ere, tenperatura otxanagoa izan da: 27 astelehenean, 26 asteartean, 28 asteazkenean. Goizak freskoxeago: astelehenean 17º, asteartean 16º, asteazkenean 14º. Baina, laino maxkalen presentzia, arratsaldez potoloxeagoak ere bai, sargori puntua hartzen joan da egunetik egunera. Bero hau astuna da, kargantea, zakarra, sarkorra... sargori hitzak adierazi nahi lukeena.

- Baina, hau dena, -hau inportante, berriro ere-, haizearen kariaz dator. Haizea dezente mugitu da, beste lau aurreko tenpora egunetan ez bezala, eta horrek baluke zeresanik: udan aurrera goazen heinean, beroa ere pixuagoa, zakarragoa, astunagoa, karganteagoa eta sargoriagoa suerta daiteke. Haize dantza, edo agian, borroka komeni zaigu beroak itoko ez bagaitu, eta euri xorta bat edo beste ekarriko badu. Posibleago, beti ere, ilargi kaxko eta koxketan...

- Badut beste esperantza poxi bat: uda aurrera ahala, tarteka, itsasaldeko labrolainoa, terrala baino hezeagoa, sartuko dela iñular eta goizalde batzutan. Honen konpainia, guretzat freskagarri den neurrian, zuhaitz eta landarediaren onurako bendizio hutsa da. Zuhaitz autoktonoek batipat, hostoa zabal-zabal egon ohi dira horrelakoetan: orri bakoitzak tantan mordoska bat jezten dizkio lanbrolainoari. Euririk gabe lurra ongarritzeko artisautza da hori, gure basoetako martingala aproposa.

Eta nolako perretxikoak etortzen direla gero!

Honalko helbide honetan duzue:

http://etnomet.blogspot.com

Gaur bertan Pellok erantzun egin dio Tomax izeneko batek egindako galderari, eta apur bat gehiago zehaztu du kontua.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Jueves 15 Junio 2006 23:39:48 pm
Aupa hemendik trumoiak eta tximistak baina euri tantarik ez.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Jueves 15 Junio 2006 23:52:09 pm
Bluf ederra gaurkoa, tantarik du bota Gasteizen.

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Viernes 16 Junio 2006 09:54:53 am
Epa, euria egin dau azkenian, baina ez dau askorik egin inguru hauetan behintzat , goizeko 7 etan txaparrada on bat bota dau baina gero gutxi bota dau, ia arratsaldean ze datorren.

Altzolako estazioan 5 litro bakarrik jaso dira.


Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Sábado 17 Junio 2006 09:38:53 am
Egun on, eguna lainotuta esnatu da ta xirimiri piskat ere bota dau, 19º .

Ondo pasau !!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Elorrieta en Sábado 17 Junio 2006 13:05:20 pm
aupa, gernikan lainotua,

euskalmeteko datuetan jartzen du gernikaldean 5 litro bez ez diezela artu, baina ez nau ados, atzo bi ordu egon zan eurise eintzen eta gauein be ordu batetatik hiruretara euria eiten, eta euri ertaina zen.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 18 Junio 2006 12:43:53 pm
Epa!!!!!!!Estratu batzuk dare, baina ez dira nagusi. 24.8ºC eta %61eko hezetasuna. Gauian txirimiri pixkat bota dau, ni kalian neuan bitxartian behintzat.

Ondo segi!!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Lunes 19 Junio 2006 00:31:15 am
Arratsaldean trumoi batzuk entzun dira, baina ez du euririk bota.

Orain 17º.

Ondo lo egin.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Lunes 19 Junio 2006 20:54:14 pm
Lehertu dau ekaitzak elgoibar aldian, arratsaldeko zazpi terdietan edo txaparrada ederra bat bota dau, orain ere euria ari du baina indar gutxirekin botatzen dau.

19ºC.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Zorue en Lunes 19 Junio 2006 23:25:58 pm
Orduak daramatza euria egiten, aspaldiko partez. 19mm jausi dira ya. Arrastian trumoiak egon diz baina nahiko gitxi. Holan jarraitzen badau hileko bataz-bestekora ailegauko gara!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: ander en Lunes 19 Junio 2006 23:56:41 pm
 Euria ari du orain Donostian eta horrela 19:00etatik edo. Lurrak behar zuen.

  19 graduko tenperatura.

 Ondo lo egin! Tenperatura honekin lo egitea beste gauza bat da eta!  A ze izerdiak bota ditudan azken gau bero hauetan!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 20 Junio 2006 00:06:50 am
Euri honekin zelaixa berriro berdetuko da, ta airia garbitxu in da...girua freskotzeko ta lotarako be ondo dator giro hau...
18.4ºC eta %93-ko :o hezetasuna.

ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Finland en Miércoles 21 Junio 2006 09:54:48 am
Egun on guztioi!!  ;)

Gaur ere estalia eta berorik ez, uste dut aste osoa horrela egongo garela  :'(

Baina beno, gutxienez mendiak berdetu ditzake pixka bat  ::)

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Miércoles 21 Junio 2006 14:41:22 pm
Aupa 22º inguru hauetan ta eguzkia irteten ari da laino artetik, astebukaeran euria espero al da?
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Miércoles 21 Junio 2006 20:06:36 pm
Gasteizen 20 gradu eta zeru urdiña.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: azkoittixe en Jueves 22 Junio 2006 10:17:13 am
iepa

Badirudi asteburu interesgari hoietakoa izango dogula, ekaitz haundi samarrak, txingor eta guzti iragarrita dagoz eta modelo guztiek zapatu gaberako itzelezko euri jasak iragartzen dabez. Emoten deu euraldixek beste tankera bat hartu dauela eta eskertzekoa da ze ostien gure belaze ta soluek guztiz erreta amaituko leukie eta oingoz behintzat arnasa ederra hartu eta hartuko dabie zati batean bai behintzat. Horrela segituko al deu!!!!! Bai gero!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 22 Junio 2006 12:09:14 pm
Guar estalitxa be ta fresko itxen dau. Ba bai, eualdixak beste tankera bat hartu dau, baina justo oporrak hartu ditxudanian. >:(  Neregaitxik aste guztietan itxia eurixa, baina egun batian edo bitxan. Ta beste egunak al bada naturalak izatia. Eskatziarren... ::)

19.6ºC, %73ko hezetasuna eta 1020 hpa itsasmailan. Zerua estratoz estalitxa, nahiz eta honen oinarrixa nahiko altua izan (800-100 metro). Gaueko minimua 15.7ºC-tan geratu da.

Ondo segi!!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Negubeltz en Jueves 22 Junio 2006 12:16:10 pm
A ze nazka! Oiartzunen xirimiriak ez du atertzen, araintxe 18,4ºC!! eskerrak uda atzo hasi zen...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 22 Junio 2006 12:26:06 pm
KAKAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!Txirimiriiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!!!!
EZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZ!!!!!!!!!!!!!!!!!!  :nononono: :rabia: :enojado: :hang:

JUERRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRRR!!!!!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Viernes 23 Junio 2006 08:27:29 am
Zerua estalia momentuz , ez dau euririk egiten eta 16º-tako tenperatura.

Ondo pasau  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Finland en Viernes 23 Junio 2006 10:09:44 am
Egunon!!  ;D

Hemendik 19,5º eta oso estalia, baino ez dirudi xirimiria botakoa duenik  ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Zorue en Viernes 23 Junio 2006 15:48:45 pm
Bilbon 23,6º

Hasi diz ekaitzak sortzen
http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/es/meteorologia/meteodat/radar.apl?nombre=K010606231320.png&egun=2&R01HNoPortal=true
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Sábado 24 Junio 2006 16:03:44 pm
19 gradu Gasteizen... ea arratsaldeak zer ekartzen digun.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Karakate en Sábado 24 Junio 2006 17:28:21 pm


 Euria mara mara...  :o :o :cold: 17ºC eta udan
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: ander en Sábado 24 Junio 2006 17:42:37 pm

 Euria indartsu ari du Donostian eta 18 gradu. Zerua erabat estalita. Udazken giroa. Giro petrala.

  San Juan suen arrastorik ez da egongo euri honekin..  ;)

  Agur!
   
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 25 Junio 2006 12:26:31 pm
Euri honek sanjuanak estropeau ditxu...atzo gauian Eibarren eon nintzan ta txirimiri bastante bota zeban...

Oin 21.4ºC eta %70eko hezetasuna. Atzo hemen ez ginan 19.2º-tik pasau...hau ez da danok nahi dogun uda. >:(
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 26 Junio 2006 13:04:59 pm
Gaur be estratoz estalitxa, eguzki izpirik gabe, ta gainera fresko itxen dau.
19.1ºC eta %82ko hezetasuna. Eualdi benetan aspergarrixa.

Ondo segi!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Lunes 26 Junio 2006 15:09:07 pm
Hemendik berdin, zeru lainotua ta fresko, egun goibela gaurkua, xirimiri piskat ere bota dau.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Finland en Lunes 26 Junio 2006 16:02:42 pm
Hemendik estalita dao ta 21º

Asteazkenetik aurrea emateu hobetu in behar dula...

PD: Elur, argazki polita zurea  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 26 Junio 2006 16:07:41 pm
Hemen, zerua lainotuta euririk gabe. 19.7ºC eta %77ko hezetasuna.

Ondo segi!!!!

P.D: ze argazki jarri dau Elur-ek ba?Nik ez dot ikusten. :confused:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Finland en Lunes 26 Junio 2006 22:16:22 pm
P.D: ze argazki jarri dau Elur-ek ba?Nik ez dot ikusten. :confused:

Jajajajaja... :mucharisa: :mucharisa:

Ez ez, ikurrinangatik esaten nun  ;D

Hemen orain 15º ta xirimiria  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 26 Junio 2006 23:01:49 pm
P.D: ze argazki jarri dau Elur-ek ba?Nik ez dot ikusten. :confused:

Jajajajaja... :mucharisa: :mucharisa:

Ez ez, ikurrinangatik esaten nun  ;D

Hemen orain 15º ta xirimiria  ;)
aaaaaaaaaaaa, ni pentsatzen argazkirenbat edo jarri zebala ta moska neuan... :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:

Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Finland en Martes 27 Junio 2006 11:15:48 am
P.D: ze argazki jarri dau Elur-ek ba?Nik ez dot ikusten. :confused:

Jajajajaja... :mucharisa: :mucharisa:

Ez ez, ikurrinangatik esaten nun  ;D

Hemen orain 15º ta xirimiria  ;)
aaaaaaaaaaaa, ni pentsatzen argazkirenbat edo jarri zebala ta moska neuan... :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:



Jajajaja... ;D ;D

Hemen 19º ta gaur dee estalia dao, a ver biharko altsatzeun  ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 27 Junio 2006 11:30:59 am
Egunon danoi!!!!!!Gaur be estalitxa  ::) eta txirimirixakin  ::)  Zelako uda ona garen eukitzen...

17.8ºC eta %91ko hezetasuna. 1019hpa itsasmailan.

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Martes 27 Junio 2006 12:44:42 pm
Egun goibela gaurkoa ere, euria ta fresko, ia bixartik aurrera obetzen daban, oporretan daudenak eguraldia onaz gozatzeko.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 27 Junio 2006 13:35:29 pm
Hemen eualdxak goibel jarraitzen dau..
18.4ºC eta % 89ko hezetasuna.

ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Yoshi en Martes 27 Junio 2006 18:27:56 pm
Ze plana... eh? Baserritarrek bedeinkatuko dute eguraldi santu hau, baina zer nahi dezue esatea...  :cold:  :'( Badet gogoa doktoradutzako lanak bukau ta ondartzara juten hasteko!!! Etxirako hobea ematen du Euskalmetek... ta asteburuan berriz KAKA!! Hegoalderago danak ur eske ta gu hemen eguzkirik ikusi ezinda... Uztailerako zer uste dezue zuek?
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Martes 27 Junio 2006 20:10:39 pm
Nik ere eguzkia ikusi nahi dut :(

Arratsaldean Bilbon izan naiz, eta Altube behelaino itxia zegoen.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Zorue en Martes 27 Junio 2006 21:59:42 pm
Ba ni pozik nau eguraldi honegaz  ;D
Ez diz ikusten Bilbo ondoko mendiak dagoan lainoagatik. 17,3º
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 27 Junio 2006 23:16:25 pm
Depresiñuan sartu bianaiz... ::)
17.6ºC eta %93ko hezetasuna.
Txirimiriiiiiiiiiiiiiiiiiiii...

Pufffffff.....

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 28 Junio 2006 08:40:52 am
Aupa egunon!

Une honetan Derion 16,3º eta xirimiria jo ta ke. Aiaraldean, apur bat barrualderago, sirimiria ez zen horren potoloa  goizeko 8etan, baina lurra bustirik zegoen.

Nik ere badut gogoa eguzkia agertzen hasteko eta udaz gozatzeko, ner gura duzue esatea. Baina tira, gaur albiste guztiak ez dira hain txarrak, zelako barreak nabilen egiten (ez dadila inor haserretu, baina ezin diot eutsi)  :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Miércoles 28 Junio 2006 09:17:38 am
Aupa, eguraldia atzokoa bezelakoa momentuz, xirimiria hemendik ere.

Super selekzioa etxera ta buru makur, ia ze esaten daben orain  ::)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 28 Junio 2006 09:24:23 am
Aupa, eguraldia atzokoa bezelakoa momentuz, xirimiria hemendik ere.

Super selekzioa etxera ta buru makur, ia ze esaten daben orain  ::)

Suerte txarra euki "dogula"  ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Zorue en Miércoles 28 Junio 2006 10:03:34 am
Ni bizi nazen tokian Frantziaren golak ospatu zituzten  ;D

17,8º Lainoa atertzen doa apurka apurka. Ia gaur altuena 20 gradutik pasatzen dan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Miércoles 28 Junio 2006 10:14:32 am
Aupa, eguraldia atzokoa bezelakoa momentuz, xirimiria hemendik ere.

Super selekzioa etxera ta buru makur, ia ze esaten daben orain  ::)

Suerte txarra euki "dogula"  ;D

"dogula""dutela""digutela eman""dietela eman"eman eta har" eman eta sar......hau tristura  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 28 Junio 2006 11:12:44 am
Ba nik españak irabaztia naixao neban...gabatxuak...puffffffff... ;D

Gaur be zerua lainotuta baina txirimiri bare oin...19.1ºC eta %81eko hezetasuna. Gaur atzo baino maxima altuaua eukikou.

Ondo segi!!!!! ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 28 Junio 2006 16:40:09 pm
Bukatzia behingoz eualdi hau!!!!!!!!!!!!nazkagarrixa da benetan... >:(

Esratuak gainera gero eta lodixauak dirala ematen dau...

19.7ºC eta %76ko hezetasuna.

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Zorue en Miércoles 28 Junio 2006 17:02:13 pm
Atzo baino "argiago" dau behintzat

20,1º  ::)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Miércoles 28 Junio 2006 17:21:17 pm
Hemendik ere  eguerdi partian argitu dau zeoze baina berriz be ilundu dau, ala ere ateri  jarraitzen dau.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Miércoles 28 Junio 2006 20:39:25 pm
eguzki apur bat, meseeeeeeeeeedez...

17 gradu eta zerua estalita.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Sobre en Miércoles 28 Junio 2006 22:35:52 pm
Euri apur bat, meseeeeeeeeeedez... ;D ;D

Ekainean 0,0 mm :'(





 ::) ::) ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 29 Junio 2006 00:11:06 am
Zer Sobre, azkenean animatu zara euskeraz idazteko eeeeeee!!!!!!!

17.2ºC eta %92ko hezetasuna.

Eguzki apur bat meseeeeeeeeeeeeeeeeeeedez ;D

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Zorue en Jueves 29 Junio 2006 12:47:01 pm
Zerua lainotuta, betiko lez ta tenperatura atsegina kalean egoteko edo 19,8º
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 29 Junio 2006 14:19:11 pm
Nun dare gaurko 25ºC-ak? 20.4ºC eta %73ko hezetasuna...

Behintzat gaur ez daka txirimiri botatzeko asmorik (goizian bota dau). Ta kalian eualdi hoenkin gustora egoten da be...

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Unai en Jueves 29 Junio 2006 19:32:57 pm
Eguzkia ikusten ari naiz!!!!!!!!!!!!!!!

:P
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Zorue en Jueves 29 Junio 2006 23:43:42 pm
Eguzkia ikusten ari naiz!!!!!!!!!!!!!!!

:P

Gasteiz tropikala! ;)

18,6º Bilbon, zorte apur batekin bihar eguzkia ikuskogu.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: elur en Viernes 30 Junio 2006 09:09:57 am
Bueno, badirudi gaur eguzkia ikusiko dogula, atzo ere arratsaldean kostan eguzkia irten zan ta badirudi astebukaeran ere eguraldi ona izango dogula,baño batzuk hartzeko edo... ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Zorue en Viernes 30 Junio 2006 12:05:09 pm
Bilbon be eguzkia dau, baina hodei batzuk agertu diz azken orduan. Bero larregirik ez, 22 gradu.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 30 Junio 2006 14:08:07 pm
GAUR BAIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Ordua zan!!!!!!! Estratuak  jun in dia... ;D

Gaur bai dauala egun naturala!!!!!24.3ºC eta %62. Goizian hotz pixkat itxen zeban, minimua 13.3ºC-takua izan da.

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2006 Ko Ekaina...
Publicado por: ander en Viernes 30 Junio 2006 17:03:32 pm
 Arratsaldeon!
 
Eguzkitan beroa egituen duen arren, duela gutxi itsashaizea sartu da eta goxotu egiten du giroa. Eguraldi bikaina bai. Pozik jartzen zaituen eguraldia da hau, argitsua.

  Horrela jarraitzen duen heinean, aprobetxatu beharko dugu, datorren asterako okerrera jo dezakela ikus bait daiteke modeloetan...

  Bitartean, ondo pasa!

 Aio!