Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Môr Cylch en Miércoles 01 Marzo 2006 12:33:36 pm

Título: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Môr Cylch en Miércoles 01 Marzo 2006 12:33:36 pm
Zelan? Gaur euria eukin dut goizean, ez nuen espero
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 01 Marzo 2006 12:50:04 pm
Ze mor, zuk sortu dozu hemen topic berrixa, martxokua e?Jeje.
Hemen oin ez dao euririk baina goiz guztian ziar ein dau, oso arin izan bada be.
Ondo segi!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Môr Cylch en Miércoles 01 Marzo 2006 13:31:46 pm
Bai, ba. Bestea nik ere zabaldu nuenez blokatzeko aukera nuen. Eta inork ez duenez egin eta jada Martxoan gaudenez...

Ba aurrekoa blokatu eta berria zabaldu, dena bat.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Miércoles 01 Marzo 2006 19:34:57 pm
Martxoarekin batera euria etorri da donostiara. Oraintxe euria ari du ta lehenago nahiko bota du. Tenperatura hotza da 7.7 gradu.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 01 Marzo 2006 19:54:19 pm
7.7º hemendik ere ta euria egiten dau tarteka, mendietan elurra ikusten da 700 metrotik gora.

Ondo segi  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Miércoles 01 Marzo 2006 20:36:23 pm
Iruñerrian egun lasaia izan dugu eta freskoa, dena den hotz haundirik ez.
Oraintxe bertan lau tantaka erori dira eta radarra ikusita euria datorkigula ematen du  ;D
Elur konturik noski ez dugu espero hemendik behintzat  :(

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ander en Miércoles 01 Marzo 2006 21:42:41 pm

  Kazkabarra bota du oraintxe Donostian (Antiguon). Zaparrada indartsua izan da eta kotxeak zuritu ditu. 7 gradu ditugu.

  Oraindik ere euria eta kazkabarra ari da.

  Giro atsegina hau... ;D ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Nineok en Jueves 02 Marzo 2006 09:23:08 am
Egun on.

Gasteizen oskarbi eta hotz, giro bikaina! Atzo gauean botatako euria izoztu egin zait autoan eta ezin nituen lehioak ireki! Gorbea zoragarri kusten da, oraintxe bertan egoteagatik...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 02 Marzo 2006 13:45:37 pm
Eguerdi on!! udaberria dirudi 16ºC ta eguzkia , radarraren arabera euri dana itsasotik pasatzen dago.

Ondo segi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ander en Jueves 02 Marzo 2006 15:36:48 pm

 Hemen eguzkia da nagusi nahiz eta erabat oskarbi ez egon. Goizean elurtuta ikusi ditudan mendi tontorretan dagoen elur hori urtzen ari dela dirudi, ez harritzekoa, daukagun tenperatura kontuan hartuta.

Aio!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 02 Marzo 2006 21:35:26 pm
12.4º ta ateri, badirudi iganderako elurra nahiko behean egingo dabala, neguaren azkenengo erasoa izango al da? ia sorpresa polit bat ematen digun.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Jueves 02 Marzo 2006 21:44:51 pm
7.6º Gasteizen. Tenperatura altua, inondik inora....

Ondo loin!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 03 Marzo 2006 13:52:41 pm
Aupa, 17.8º  :o ta zeruan hodeiak eta ostarteak ikusten dira, haizea bizi bizi dabil, hego haizea da, ipar mendebala sartu arte ez dagoeuririk inguru hauetan, presioa baxua da 1007.7mb. ta beheruntz.

 ;) Ia eukaldunak gehio animatzen zareten hemen idazten , azkenaldian nahiko flojo bai dabil subforo hau.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 03 Marzo 2006 14:14:04 pm
Hemendik 16ºC ta ostartiak.
Aupa, 17.8º  :o ta zeruan hodeiak eta ostarteak ikusten dira, haizea bizi bizi dabil, hego haizea da, ipar mendebala sartu arte ez dagoeuririk inguru hauetan, presioa baxua da 1007.7mb. ta beheruntz.

 ;) Ia eukaldunak gehio animatzen zareten hemen idazten , azkenaldian nahiko flojo bai dabil subforo hau.
Ez dakau ezer onik idazteko...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Viernes 03 Marzo 2006 14:36:00 pm
Donostian epel xamar eguerdi hontan... haize gogr xamarra ta zeura lainotuta, nahiz eta urdin uneak ere ikusi ditugun...
Aizue... igandean elurra ematen du Euskalmetek...  :cold: kostaldean ezer askorik ez, baina beno... haurtengo azkena?  :'(
egia esan, eta barkatuko didazue, nahiko nazkatuta nago negu hontako hotzaz... elur gutxi eta kalean egoteko, berriz, ez da izan giro...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Viernes 03 Marzo 2006 15:04:16 pm
aupa, gerniken lainoak eta ostarteak eta haize sakarra eta gainera denbora gustien, bueno ni uste dot, elurre 300 betik ikusiko dogula, presio bajua eta aire hotza goietan, ni uste dot elurra edo elur bustia kostan ikusiko dogula, bain abueno hori ikusteko dago, eta be bai usten dot, aldaketa momentuan, ipelako ekaitza izango dela,
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 03 Marzo 2006 19:03:40 pm
Epa, naiz ta arratsaldeko 7-ak izan tenperatura ez da jeizten, 16.1ºC baina euririk ez eta presioa beheruntz 1005.6mb

Eguneko tenperatura altuena 19ºC
ta baxuena 11.1ºC

Ia igandeko hotzaldi honek ez digun atsekaberik ematen koponnnnn.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Viernes 03 Marzo 2006 19:10:09 pm
Egia esan, bapateko aldaketa izango dela ematen du. Azaleko tenperatura Bizkaiko Golkoan oso bapatean aldatzen lerro baten zehar. Ia 6-8 º-ko aldea dago kilometro gutxian. Beharbada horregatik etorriko da joango zaigun moduan: ziztu bizian.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: MIKELER en Sábado 04 Marzo 2006 08:01:53 am
Egun on.zeru nahiko garbia Donostian eta 15.5ºC !!.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Sábado 04 Marzo 2006 09:56:34 am
Ni oraintxe heldu naiz lanera eta esaten dizuet... itsasoa nahiko haserre dago, ta lainotuta, baina giroa sekulakoa... epel-epela da haizea... Aldaketa honek ez ote du gripe bat baino gehiago ekarriko...  :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 04 Marzo 2006 10:08:20 am
Egun on!! hemendik ere tenperatura oso epela daukagu 16º,  izugarrizkoa aldaketa izan behar da, gutxienez 10 grado jeitziko dira tenperaturak gaurko egunian, gripia hartzeko aproposa yoshi.
Haizea sakar dabil indar askoko boladekin ta hodeiak ziztu bizian pasatzen dira, presio baxuko gunea gainean daukagu, nere barometroak 999mb. markatzen ditu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 04 Marzo 2006 11:37:09 am
12ºC Gasteizen!!!!!! Eta elurra dator.

Oiloaren gripea harrapatuko dugu!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Sábado 04 Marzo 2006 12:36:57 pm
14ºC!!! eta gaur gauean ellurra egingo omen du hemen  :mucharisa: :mucharisa: :crazy:

egiten badu, bentetan historikoa izanen da temperatura aldaketa!!  :cold:  irrikitan nago ikusteko  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Sábado 04 Marzo 2006 13:08:17 pm
Noiz uste dezue hasiko dela iristen ipar haizea? Ordurako txamarra ondo jantzita egoteko galdetzen det...  ;) Itzela, eh? Orain hego mendebaleko haize gogorra, eta gero, bapatean, iparreko haizea eta antzeko intentsitatean gainera...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Sábado 04 Marzo 2006 13:10:12 pm
Ba itxura osoa du elurra etortzekoa. Bizkaiko Golkoan aire masa oso oso hotza dago. Nire ustez ezustekoren bat edo beste izan beharko genuke, bestela....

 :rabia: :enojado: :hang:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 04 Marzo 2006 13:17:39 pm
Benetan harrigaria tenperatura jeitzi beharrian igo egiten da 18.1º orain, ikusi arte ez dot sinistuko.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Sábado 04 Marzo 2006 13:22:45 pm
Alemaniar hauek egin ez dutena... GFS-an oinarritua omen dago baina oso "spektakular" da. Fijatu zeine ongi ikusten den haizearen giroa justu kostako lerroan,

http://www.wetter.com/v2/?SID=&LANG=DE&LOC=1348&LOCFROM=1348&date=200603020000&pof=054
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 04 Marzo 2006 13:29:46 pm
Nire amonari esan diot elurra egingo duela gaur edo bihar eta txoratuta nagoela esan du.

10€ apostatu ditut, irabaziko dudalakoan nago  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Sábado 04 Marzo 2006 14:41:31 pm
etbn esan dabie elurre itsasmailan egongo dela goizean. gero 500 metrotara igoko dala
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 04 Marzo 2006 15:15:42 pm
etbn esan dabie elurre itsasmailan egongo dela goizean. gero 500 metrotara igoko dala

Nik ere entzun dot baina termometroa ikusten doten bakoitzean ezinezkoa iruditzen zait  :'( 17.8º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Sábado 04 Marzo 2006 15:22:04 pm
Nik entzun dut ere bai etbn esandakoa, ta ez sinistekoa da, baina hortxe hortxe ibiliko da. Elurra nahiko behean azalduko da ta dirudienez dezente bota dezake. Ea zer gertatzen den. Okerrena hotza bizkor bizkor alde egingo duela...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Môr Cylch en Domingo 05 Marzo 2006 00:10:29 am
Inor ez hemendik?

8,3ºC eta euria
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 05 Marzo 2006 09:39:15 am
Egun on!! 7º ta tarteka eguzkia ere ikusten da hemendik, azkenian 400 metrotik gora gutxi gora bera zuritu dau elurrak inguru hauetan karakate inguruan behintzat hortik ibiliko da.

Presioa asko igo da 1015.2mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Domingo 05 Marzo 2006 09:57:35 am
Egunon!!!

aspaldiko partez elurra iruñean!!! kotxeak eta jardinak txuri txuri, baino errepideak eta espaloiak ez. Aize handia egiten du, eta horren eraginez ez du ondo txuritzen.

euskadin zenbat metrotara egonen da elur maila?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: maluta en Domingo 05 Marzo 2006 11:03:21 am
Kaixo.
8ºC ta hodeitsua baña tarteka eguzkia ageri da.
Atzo euri zaparrada galanta bota zuen Getxon.
Gaurkoan euririk ez.
Pasa dan astean mendian egon nintzen, Pirineotan eskiaten.
Elur mordoa ta eguraldi zoragarria!. Ikusiko dituzue argazkiak...

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Domingo 05 Marzo 2006 13:32:53 pm
zelako txaskoa, borraska hau ez du ezer ein, temperaturak bajatu, hori bakarrik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 05 Marzo 2006 14:28:27 pm
zelako txaskoa, borraska hau ez du ezer ein, temperaturak bajatu, hori bakarrik.

Bueno espero zana ein dau ez? 300 400 metrotik gora egin dau elurra naiz ta asko ez dan izan, bazauan kostaldean egiteko esperantza baina zaila zan, beste baten izango da, nik azkenengo elurtea izan zanian pentsau naban; hemen egin dau egin beharrekoa aurten ta badirudi horrela izan behar dala zoritxarrez.

8.6º ta zerua lainotuta.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Domingo 05 Marzo 2006 14:42:03 pm
ETB-koek gaurko euri asko zetorrela esan zuten baina oraingoan ere hanka sartu dutela uste dut, gauez bai ederki bota zuen baina beste zer... gaurkoz ez du askorik egin (Bilbon behintzat ez)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Domingo 05 Marzo 2006 15:17:05 pm
zelako txaskoa, borraska hau ez du ezer ein, temperaturak bajatu, hori bakarrik.

Bueno espero zana ein dau ez? 300 400 metrotik gora egin dau elurra naiz ta asko ez dan izan, bazauan kostaldean egiteko esperantza baina zaila zan, beste baten izango da, nik azkenengo elurtea izan zanian pentsau naban; hemen egin dau egin beharrekoa aurten ta badirudi horrela izan behar dala zoritxarrez.

8.6º ta zerua lainotuta.

ez dot esaten elurregatik, temperaturak jaitzi zien, eta elurra 100 metrotan eta zenbait lekutan itsasmailan ein dau, baina eske ni uste naben eta uste dot previsioak ere bai uste zutela ba, aldaketarekin batera, ekaitza etorriko zela, eta haundia gainera, gero gaurko eguna, oso euritsua izan behar zuen, eta ekaitza txingorra.... elurra ein dau, baina oizek deko elur gutxi, beheraino bai, baina oso gutxi, izan da desastre bat, eguzkia dekot untze bertan etan 10 gradu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Domingo 05 Marzo 2006 15:40:38 pm
5º Gasteizen.... neguko azken kartutxoa gastatu dugulakoan nago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 05 Marzo 2006 15:44:18 pm
Bai hori esan ba zeben arrasoia daukazu, gaur ez dau euririk egin kostaldean, haizearen eragiñez segurazki, ia arratsaldean egiten daban zeoze, ta ekaitzak etb gutxi, gauean trumoiren bat entzun omen da ta leku batzuetan txingorra ere egin dau baina oso gutxi Barnealdean berriz elurra egiten ari da Gazteiz ta Iruñean, gaur heureri tokau jakue.

10º ta lainotuta hemendikan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Domingo 05 Marzo 2006 20:37:40 pm
hemen eguardi aldera urtu da elur guztia, nahiz eta geroztik noizbenka elurra berriz egin duen.

dena den temperatura gorantz doa eta ia ez dut elurrik espero hemen, baina martxoan oraindik berriz egiteko esperantza dut!! ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ander en Lunes 06 Marzo 2006 15:35:56 pm

 Kaixo!

  Donostian euri zaparrada majoak ditugu eta 8 graduko tenperatura. Haizeak gogor jotzen du zaparradekin batera. Egun politak dira hauek, Donostian oso ohikoak, nahiz eta azken hilabeteetan horrelako askorik ez ikusi...

  Egun ona izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Lunes 06 Marzo 2006 15:55:19 pm
Ba bai... goiz guztia daramagu laino ilun eta urdin uneak ikusiz, eta noiz behinka sekulako zaparradak eta kazkabarra ere botaz... 11:30ak aldera Usurbilen nengoela (Urbilgo merkatal zentroan) kazkabar-erauntsi itzela erori da... irtetean oraindik bidean bazeuden zuri-uneak... :o
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 06 Marzo 2006 16:24:30 pm
6º Gasteizen, eta euria.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 06 Marzo 2006 16:29:28 pm
Euria esan berri dut, baina elur bustia delakoan nago...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 06 Marzo 2006 19:59:45 pm
Aupa !! hemendik txaparrada ederrak bota ditu , bai goizaldean baita egunean zehar ere, 8.5º momentu honetan 6.1º minimoa ta presioa goruntz 1028mb. elurra 800 metro inguruan mantentzen da ondiok.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Lunes 06 Marzo 2006 21:03:47 pm
hemen 700 metro inguruan matentzen da, gutxienez Erreniegako iparraldean.

eta bitartean hemen euria etengaber ari da. Kontuz ibili beharko dugu erreka eta ibaiekin gainezka egitekotan egon daitezkelako.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Lunes 06 Marzo 2006 22:50:31 pm
Donostian egun guztian bezala zaparradak tarteka izaten ari gara. Oraintxe beste bat bota du eta euria dexente egin du. Egun euritsua izaten ari da gaurkoa. Itsasaldetik datorrenean haizea iparmendebalarekin batezere, hemen euriaz ez gara libratzen...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 07 Marzo 2006 13:47:54 pm
Eurixa gelditu  barik eta 8.6ºC , presioa 1024mb ta beheruntz egiteko joerarekin.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Martes 07 Marzo 2006 14:30:08 pm
xirimiria hasi da baina untze eurise da eta etengabe 10ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Martes 07 Marzo 2006 14:31:51 pm
Donostian xirimiria etengabe eta 10.5 gradu. Egun bustia izango da gaurkoa ere.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Môr Cylch en Martes 07 Marzo 2006 15:16:07 pm
Ba hemen atzo baino hotz gehiago, eta tenperaturak igongo zirela eta abar. Bai zera....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Martes 07 Marzo 2006 15:33:51 pm
Igorren xirimiria etengabe. Euskalmet-en arabera inguru hauetan ari da euri gehien botatzen. Arratia ibaiak ur asko darama
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Martes 07 Marzo 2006 19:52:55 pm
11 gradu donostian eta orain ez du euririk egiten. Ia egun osoa egon da xirimiria botatzen. Batzutan haize boladak daude ere bai. Ea hurrengo egunak nola datozen...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 07 Marzo 2006 19:55:03 pm
Epa !! atertu dau azkenian xirimiriak , 12.6º momentu honetan ta presioa 1024.5mb.

Badirudi bihar eguraldi hobia izango dogula ta ostegun ostiralian iparmendebaldeko eraso bat izango dogula ia astebukaerarako hobetzen daban behintzat.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Martes 07 Marzo 2006 20:17:30 pm
Donostian ere atertu du, baina haize bolada nahiko potenteak jotzen dute orain...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Martes 07 Marzo 2006 22:25:00 pm
gerniken be atertu dau eta 14ºC haizie be bizi dabil
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 08 Marzo 2006 08:40:58 am
Egun on!

Derion 9,6º une honetan euskalmeten arabera eta zertuan hodei gutxi. Egun polita dago, eta ematen du asteon bakarra izango dela.

Ia astegoienerako ere eguzkia datorren eta behingoz pistetako elurra ondo aprobetxatzeko aukerarik dagoen  ::) ::) ::) ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Miércoles 08 Marzo 2006 13:02:51 pm
Gaurko egunean elurra erruz urtuko da
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 08 Marzo 2006 13:47:38 pm
Eguraldi polita hemendik ere eguzkia ta 20ºC, beroegia agian, presioa 1020mb ta beheruntz. Elurrak laister uxatuko ditu bero honek.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Miércoles 08 Marzo 2006 19:06:56 pm
Eskertzen da aspaldiko partez honelako eguraldia.  8)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Jueves 09 Marzo 2006 08:28:24 am
Egunon... Donostia estratoz estalirik... gris eta ilun. Baina euririk ez duela egingo ematen du... Txamarra lodirik gabe irten ahal izan det kalera aspaldiko partez!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Jueves 09 Marzo 2006 12:47:59 pm
Egunon... Donostia estratoz estalirik... gris eta ilun. Baina euririk ez duela egingo ematen du... Txamarra lodirik gabe irten ahal izan det kalera aspaldiko partez!!  ;)

Bai, baina aldaketa azkar batean etorri da. Igorren euria ari du goian-behean
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Jueves 09 Marzo 2006 14:39:21 pm
Donostian euria gogotik ari du, gelditu gabe, eta horrela jarraituko duela ematen du egun batzuetan behintzat. Ikusiko dugu..
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 10 Marzo 2006 12:58:30 pm
Aupa, 12º hemendik eta noizean behin euria egiten dau baina amorru asko barik. Ia bihar arratsalderako hobetzen daban eguraldiak.

Ondo segi.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ONTTOBELTZ en Viernes 10 Marzo 2006 17:37:31 pm
Irun aldean ere sekulakoa botatzen ari du.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Viernes 10 Marzo 2006 17:38:40 pm
Donostian euria ari du etengabe eguerditik aurrera, ta tenperatura 10.4 gradukoa da. Dirudienez bihar ere euria eukiko dugu hemendik.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 10 Marzo 2006 18:54:42 pm
Hemen ere 10.6º ta euri asko egin dau eguerditik aurrera , orain ere euria da baina indar gutxirekin jauzten da , presioa 1018.5mb ta beheruntz.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 11 Marzo 2006 00:48:49 am
Euria EAEko hiriburuan, eta 7º.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Sábado 11 Marzo 2006 02:59:45 am
euria euria euria eta eurria etengabe gau guztian zehar!!!! :o :o :o

eta horrela jarrai dezala!!! gainera temperatura nahiko frexkoa da...seguru mendi tontorreta elur mordoa ari duela!  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 11 Marzo 2006 10:44:15 am
Egun on!! 9º ta euria eten gabe, presioa goruntz 1022.8mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Domingo 12 Marzo 2006 03:57:10 am
bigarren gaua jarraian euria egiten duela, eta gainera gelditu gabe! ::)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Domingo 12 Marzo 2006 15:47:40 pm
Goiz guztia xirimiri nazkagarri honekin... Euskalmeten goiz aldean euri apur bat egin zezakeela eta eguerdi alderako atertu eta lainoak desagertzen jungo omen zirela... KK  :rabia: datorren asterako gutxienez prebisio "eguzkitsua"... ea horrela den...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Domingo 12 Marzo 2006 20:08:20 pm
Egia esan domeka hontan euria Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko ekialdean bota du gehien bat. Bizkaiko mendebalderantz lau tanta baino ez eta goizaldean, baina Gipuzkoan eta Bizkaia barnealdean oraindik euri egin du eta erruz, espero nuenarekin alderatuta behintzat!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ander en Domingo 12 Marzo 2006 21:36:59 pm

 Gabon!

  Goiz eta eguerdian euri gutxi bota badu ere, arratsaldean xirimiriak berriz dexente busti ditu kaleak..... eta gu ere harrapatu gaitu...... Litro piloa ostegunetik hona!!!!

  Nik oraindik bero gogo handirik ez daukat, baina bai eguzkia ikusteko irrika... ;D ;D

  Ondo hasi astea!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Lunes 13 Marzo 2006 09:23:50 am
Ba iritsi da eguzkia... ez dago zerua oskarbi, baina laino artetik ikusten da... bazen garaia... Hala ere, oraindik tenperatura freskoa dugulakoan nago... Euskalmetek aste honatarako esana duena betetzen bada, eguzkia ugari ikusiko deu... Eta eskoteak etabar ere bai  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 13 Marzo 2006 12:59:48 pm
Eguzki goxo-goxoa Gasteizen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ander en Lunes 13 Marzo 2006 13:02:26 pm
Eguzki goxo-goxoa Gasteizen.

 Donostian ere bai.  ;D ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Euskalherritarra en Lunes 13 Marzo 2006 20:01:56 pm
Udaberria atejoka daukagu ezta??
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Lunes 13 Marzo 2006 22:39:42 pm
Udaberria atejoka daukagu ezta??

Ba hori ematen du, baina bueno, oraindik neguan gaude eta udaberrian ere edozer gauza  gerta daiteke. Nik beroa beranduxeago etortzea nahi dut...

Donostian orain giro ona dugu, ta tenperatura 10 gradukoa.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ander en Martes 14 Marzo 2006 10:56:03 am

 Eguraldi bikaina dugu Donostian. Zerua garbi eta eguzkiak indarrez jotzen du. 12 gradu inguru ditugu. Eguerdialdera iritsiko ote gara 17-18 gradutara? Udaberri giroa zalantzarik gabe. Ea nor den hondartzara joaten animatzen lehena.

  Egun ona izan, eta paseoak emateko aukera duzuenok disfruta ezazuela!!!!! Besteok lanean jarraitu behar. Eguerdian kontxa aldean dugun panorama nolakoa den esango dizuet arratsaldean....  ;D ;D

  Aio!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 14 Marzo 2006 14:58:39 pm
Goizean behelainoa bazegoen ere, orain 17 gradu eta eguzkia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 14 Marzo 2006 21:38:22 pm
Eguraldi polita gaur ere , goizeko behe lainoa kenduta, orain freskotxo 9.5º.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Martes 14 Marzo 2006 22:33:41 pm
Egun ederra gaurkoa hemen. Lehenengo orduetatik eguzkia nagusi eta asko berotu du. Eguzkitan sekulako epeltasuna eta itzaletan era baina gutxiago. Udaberria gertu dela nabari da  >:( :sonrisa: ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Martes 14 Marzo 2006 23:17:28 pm
Donostian egun ederra izan dugu gaur, eguzkitsua eta eguerdi atsalde partean epeltxoa. Orain gau polita dugu eta 8.8 gradu ditugu. Aste hontan holako eguraldi izango dugu, ea asteburuan aprobetxatzeko aukera dugun!!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 15 Marzo 2006 16:53:59 pm
Bueno zer, atara dozuez bermudak eta kamiseta laburrek?  ;D ;D ;D

Gaur atzo baino freskotxuago dago eguna, Derion une honetan 13,9º dago eta eguzki ederra. Ia asteburura arte eusten dion aro onari eta aprobetxatzeko modua dagoen!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 15 Marzo 2006 22:00:16 pm
8º momentu honetan, eguraldi ederra gaur ere baina , astebukaeran? hego haizearekin ez dau euri askorik egiten hemendik, ikusiko juau.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Miércoles 15 Marzo 2006 23:42:42 pm
Donostian 8.8 gradu ta oskarbi. Bihar goizen fresko egingo du ziurrenik, baina eguzkiak jotzean tenperatura goxoa izango dugu. Ea asteburua nola datorren!

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 16 Marzo 2006 21:16:45 pm
Gaur goizean fresko xamar altzatu gara. Baina eguzkia azkenik eta eguerdian giro goxoa. Bazen garaia  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Viernes 17 Marzo 2006 13:14:14 pm
13º Gasteizen, eta zerua estaltzen ari zaigu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 17 Marzo 2006 17:34:00 pm
Aupa, eguraldi polita gaurkoa ere naiz ta zeruan laino batzuk agertu 18º ditugu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Yoshi en Sábado 18 Marzo 2006 10:07:49 am
Donostian lainotuta hasi da eguna eta lurra bustirik dago, naiz eta euririk oraindik ez dudan ikusi. Ostarte batzuk ere irekitzen dira noizbehinka... Tenperatura epela...

Atzo etxera nentorrela (goizeko 2tan), hegoaldeko haize biziak jotzen zuen eta pixka bat baretzen zenean Foehnaren epeltasunasz gozatu ahal izan genuen...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 18 Marzo 2006 10:31:48 am
7º. Badirudi gauen euria egin duela, izan ere lurra bustita dago.

Ondo pasa asteburua!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 18 Marzo 2006 11:45:44 am
16.3º ta zerua estalita ageri da , euri konturik ez ohikoa den bezela hego haizearekin. Presioa 1001mb hezetasuna %53, gaurko tenperatura minimoa 12.5ºkoa izan da azkenengo egunetakoa baino askoz altuagoa.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Sábado 18 Marzo 2006 15:06:12 pm
Donostian 19.3 gradu ditugu ta nahiko bero. Eguzkia dugu eta haizea ere bai. Ta uste dut datorren aste osoa antzekoa izango dugula...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 19 Marzo 2006 10:23:05 am
Gaur atzoko eguraldiaren antzekua daukagu zerua laino eta ostarteen artean , agian laino gehiago eta beltzagoak baina euririk ez ta 15.6º ko tenperatura, presioa ere antzerakua 1000.9mb ta goruntz, gaur hezetasun gehiago dago %58.

Tenperatura minimoa 14.1º atzokoa baino altuagoa.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 19 Marzo 2006 11:41:24 am
Hemen lainuak eta ostarteak ta 16.4º. Minimua 13.6ºtakua izan da, aztokua baino 1.6º altuagoa. Hezetasuna %55-ekua da ta presinua 1001hpa-kua itsasmailan.
Ondo segi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 19 Marzo 2006 11:49:11 am
Ahaztu in jata, atzo 19.6º eta 12.0º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Domingo 19 Marzo 2006 16:38:52 pm
Tenporei buruz hausnartzeko, hau irakur zitekeen abenduan EiTBren webgunean.

Las témporas pronostican un enero muy frío

La primera parte del invierno será fría, con vientos del norte, y poca nieve. Según ha precisado el meteorólogo de Radio Euskadi, Edorta Román, la meteorología tradicional coincide con la científica en que enero será muy frío. Las témporas prevén un febrero más templado y un marzo lluvioso. Consulte la previsión para los próximos días.
La meteorología tradicional basada en las témporas y la más científica han coincidido en la previsión para el comienzo del invierno en el que estamos apunto de adentrarnos. Las dos coinciden en que los primeros días del invierno serán fríos.

Según las témporas, enero se presentará como un mes frío en el que predominarán los vientos de norte. Febrero será más benévolo, con temperaturas más suaves, y marzo será más lluvioso.

El primer tramo del invierno, que dará comienzo oficialmente dentro de apenas dos días, será frío pero no tendremos mucha nieve. El último tramo invernal, el previo a la primavera, se caracterizará por la lluvia.

Por otra parte, de cara a los próximos días, el sol hará acto de presencia pasado mañana, 21 de diciembre, en Santo Tomás. El buen tiempo será la nota predominante durante los próximos días.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 19 Marzo 2006 21:05:24 pm
Epa, azkenian euri piskat egin dau, pare bat txaparrada bota ditu arratsalde partian baina guztira 0.3 l/m2- ko bota ditu bakarrik, tenperatura 14.2º-takoa da, presioa goruntz 1002.7mb ta hezetasuna %63-koa da.

Temporak gutxi gora bera asmatu dabe baina batzutan asmatzen daben bezala beste batzutan huts egiten dabe beraz ..... udaberrikoetan lehengo hilebetea nahiko ona ta beste biak euritsuak geratu dira , ia asmatzen daben.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 20 Marzo 2006 13:49:53 pm
Beste egun bat hego haizearekin goizean euri piskat egin dau baina orain eguzkia da nagusi naiz ta hodei beltz batzuk agertzen diran zeruan, 19º ta presioa goruntz 1002.4mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Martes 21 Marzo 2006 10:31:10 am
Egun on guztioi!

Derion une honetan 14,7º eta zerua laino altuekin.

Non geratu ote da ETBkoek aste honetarako iragarri zuten elurra????  :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:

Orain benetan: aipatu dute ezer "Eguraldian" neguko ezdakitzenbatgarren hankasartzeaz edo betiko moduan mutu daude?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ander en Martes 21 Marzo 2006 10:39:55 am

 Egunon!

  Donostian euria ari du arinki, baina badirudi atertzera dijoala. 14 graduren inguruan gaudela uste dut. Gaur kontxa oinez pasa ahal izango dut atzo bezala?  ;D ;D

  Egun ona izan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 21 Marzo 2006 13:08:47 pm
Euskal Herrian ETB kritikatzea kirol nazionala izango da, baina arrazoiak ematen dizkigute.

Bestetik, orain 12º ditugu eta zerua estalirik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 21 Marzo 2006 13:48:08 pm
17.9ºC ta zerua estalita , ez dau euririk egiten, presioa goruntz 1003mb. Gaueko tenperatura minimoa 13.1ºtakoa izan da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 21 Marzo 2006 14:01:20 pm
Hemendik zerua lainotuta, 15.9ºC ta %53ko hezetasuna. Presinua 1004hpa-kua itsasmailan.

Gaueko minimua 10.5ºCtakua ta maximua oingoz 16.2ºCtakua.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 21 Marzo 2006 22:15:52 pm
Gabon, 12.3º t a euririk ez , arratsaldean euria egin dau presioa 1007mb ta goruntz.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: diablo en Miércoles 22 Marzo 2006 09:44:08 am
Tenporei buruz hausnartzeko, hau irakur zitekeen abenduan EiTBren webgunean.

Las témporas pronostican un enero muy frío pero no mucha nieve.
Las témporas prevén un febrero más templado y un marzo lluvioso.
Según las témporas, enero se presentará como un mes frío en el que predominarán los vientos de norte. Febrero será más benévolo, con temperaturas más suaves, y marzo será más lluvioso.

Ba nik ez dut temporetan sinisten, baina onartu behar da aurten gutxi gora behera asmatu dutela, joera orokorrei erreparatuz behintzat.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 22 Marzo 2006 10:18:31 am
Tenporei buruz hausnartzeko, hau irakur zitekeen abenduan EiTBren webgunean.

Las témporas pronostican un enero muy frío pero no mucha nieve.
Las témporas prevén un febrero más templado y un marzo lluvioso.
Según las témporas, enero se presentará como un mes frío en el que predominarán los vientos de norte. Febrero será más benévolo, con temperaturas más suaves, y marzo será más lluvioso.

Ba nik ez dut temporetan sinisten, baina onartu behar da aurten gutxi gora behera asmatu dutela, joera orokorrei erreparatuz behintzat.

Lehengo egunean GARAko meteorlogoari, Joxe Landari, ZAZPIKAn egindako elkarrizketa bat irakurri nuen eta bertan zera galdetu zioten: "Zer dira tenporak?". Bere erantzuna argigarria izan zen: "Gezur polit bat".

Nik "gezurra" agian ez nuke esango, zeren giza-sineskera orok badauka bere errealitate apurra, baina argi dagoena da horrela hartu behar ditugula, tentuz, kontuz, eta jakinda zer diren.

Derion zeruan urdinguneekin eta 11,2º.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Miércoles 22 Marzo 2006 12:30:35 pm
ETAren su-etena!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Miércoles 22 Marzo 2006 12:34:02 pm
egise da negue asmatu ein dabiela temporak, baina eske normala da asmatzie, urtien lau bidrrez eintzen da orduen 10 urtien ba bota kontuek zenbat bidrrez eintzen diezen temporak, horregaitik esaten dot normala dala inoiz ba asmatziex kasualitate kontue da bakarrik, baina 10 etik zenbatetan asmatzen dabie?,
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 22 Marzo 2006 13:00:13 pm
Gaurko albistearekin uste dut gutxi hitz egingo dugula meteorologiaz....  ;D ;D

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 22 Marzo 2006 13:42:54 pm
Egun ON !! ;)  14º ta euria egin dau piska bat, orain ateri dago, presioa goruntz 1009mb .

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 22 Marzo 2006 16:22:16 pm
14.7ºC dare ta hezetasuna %58-kua da. Itsasmailan 1009hpa-ko presiñua dau, ta zerua guztiz estalitxa dau, euririk gabe.
Gaur:

Maximoa: 15.8ºC                Minimoa:8.0ºC

Atzo:

Maximoa: 17.2ºC                Minimoa:10.2ºC

P.D: euri tanta batzuk jausten hasi dia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Zarautz_22 en Miércoles 22 Marzo 2006 16:43:24 pm
lañua ta eguzkiya dao zarautz alden 1 k alden kriston zaparra botaik baño uan askoz egualdi obia ziok..

azkenian SU ETENA ba uan ordua!!! ;D. haber betirako pakia lortzeyaun.....

ayoo
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 22 Marzo 2006 16:49:49 pm
lañua ta eguzkiya dao zarautz alden 1 k alden kriston zaparra botaik baño uan askoz egualdi obia ziok..

azkenian SU ETENA ba uan ordua!!! ;D. haber betirako pakia lortzeyaun.....

ayoo
Ba, bai...ordua zan ya... ::) Ia benetakua dan su eten hau ta ez duten bizitza gehixau apurtzen ta familiarik sufriarazten.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Miércoles 22 Marzo 2006 17:04:19 pm
ba bai ze naukate potroetaraino etako hauek.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 22 Marzo 2006 17:16:51 pm
13.8ºC ta %70eko hezetasuna.  Presiñua goruntz doia, 1010hpa itsasmailan. Zerua ixa estalitxa baina euririk ez. Kalera noia,aioooooooo...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Jueves 23 Marzo 2006 08:19:05 am
Egun on!

Derion 11º eta gogoz botatzen du euria.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Jueves 23 Marzo 2006 12:47:30 pm
gernikan zerua lainoekin eta fresko antzekoa.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 23 Marzo 2006 13:59:37 pm
Euria ari du ia goiz osoan ala ere ez ditu litro asko bota, tenperatura 16º, gaueko minimoa 9.4º presioa 1005mb ta beruntz.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 23 Marzo 2006 14:15:51 pm
15.9ºC ta %69ko hezetasuna.1005hpa itsasmailan.
Minimua 9.3ºC-takua.

P.D: nere 300. mensajia da hauuuuu. ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Zuhaitz en Jueves 23 Marzo 2006 18:23:47 pm
Eguraldirik txarrena!! Hemendik "como el perro del hortelano", ez du fundamentokin euririk egiten eta eguzkia izkututa mantentzen da.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 23 Marzo 2006 19:44:19 pm

16.8º ta euri ariña ari du,  presioak beheruntz jarraitzen dau 1001mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 23 Marzo 2006 20:49:49 pm
Ea ba, ze demontre pasatzen da azkenaldi honetan  :confused:

Tele 5-n ikusi neban atzo gaurko eguzkia eta lainoak. Non dago eguzki hori?  :crazy:

Ez dute idearik pe  ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: turbonada en Jueves 23 Marzo 2006 21:09:26 pm
Lo ajeno al topic lo he borrado.
Basta de movidas
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Jueves 23 Marzo 2006 21:17:48 pm
Bueno zer, asteburuan nork aterako ditu bermudak?  ;D ;D ;D 8) 8) 8)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 23 Marzo 2006 21:23:25 pm
Lo ajeno al topic lo he borrado.
Basta de movidas
Ondo in dozu. Nahiz ta nere mensajian zati bat laga al zenduan, egualdixan egoeria esaten neban zatixa. Bestia borratzia ondo legoke, baina bueno. Bestela be ondo dao. Ya egualdixan zentrauko naiz.

Tenperaturiak gorabehera asko ditxu. Ointxe 16.8ºC ta %53ko hezetasuna.1000hpa itsasmailan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: turbonada en Jueves 23 Marzo 2006 21:32:05 pm
Lo ajeno al topic lo he borrado.
Basta de movidas
Ondo in dozu. Nahiz ta nere mensajian zati bat laga al zenduan, egualdixan egoeria esaten neban zatixa. Bestia borratzia ondo legoke, baina bueno. Bestela be ondo dao. Ya egualdixan zentrauko naiz.

Tenperaturiak gorabehera asko ditxu. Ointxe 16.8ºC ta %53ko hezetasuna.1000hpa itsasmailan.

Debekatuta daude bronkak gende artean  ;)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Finland en Jueves 23 Marzo 2006 22:20:30 pm
16,3º eta orain ez du ari euririk  ;)

A zer gau beroa  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Jueves 23 Marzo 2006 22:54:18 pm
zelako haizie, gogor dau joten.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Viernes 24 Marzo 2006 00:28:22 am
Haize zakarra Gasteizen. 12º.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Viernes 24 Marzo 2006 10:46:10 am
bolada oso gogorrak eta eguzkia
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 24 Marzo 2006 13:38:12 pm
Aupa, hemendik hodeiak eta ostarteak dauzkagu, tenperatura beroa 23º. presioa goruntz 1004mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: azkoittixe en Viernes 24 Marzo 2006 14:30:25 pm
iepa

aspaldiko danoi, azken asteotako egoerak bultzatuta ez dut ezer idazteko aitzakiarik izan, izan be, eguraldixe lehorrra baino lehorrago dago, zentzu guztixetan, iherra ta aspergarria batera eta karta-tenporek iragarri dabenez, zati baterako dekogu. azken bustialdiaz geroztik argi zegoen euriak atseden hartu behar zuela, betiko moduan, eta uste dut aste santura arte itxaron beharko dugula berriro euriari ekiteko. oin euri beharrik ez daukagu eta lasai egon gaitezke, ia geroxeago euria ganoraz gurean den udan belartza handia batzeko. gehiagoko barik ondo izan. ta bien bitartean hondartzara joan!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 24 Marzo 2006 22:32:04 pm
14ºC ta ez dau euririk egiten, presioa goruntz 1014.5mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Snowboarder en Viernes 24 Marzo 2006 22:45:23 pm
Gabon,
Egun polita gaur izan duguna. Nahiz eta gaur arratsaldean euri tanta batzuk erori diren. Orain ez du euririk egiten.
Saludus!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 24 Marzo 2006 23:05:43 pm
Hemen, arratsaldian euri dexente in dau, entrenatzen neuan bitxartian. Gainera, Iparmendebaldeko eurixa ematen zeban (haizia aldatu dala uste dot, orduan behintzat). 13.2ºC ta %89ko hezetasuna.1013hpa itsasmailan.
Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 25 Marzo 2006 09:36:43 am
Epa!!!!!!Zelan????Hemen 17.8º dare, ta %48ko hezetasuna. Itsasmailan 1015hpa. Minimua 11.7ºtakua izan da.

Ondo segi!!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Finland en Sábado 25 Marzo 2006 10:16:26 am
Gaur uste dut beroa izango dugula  ;D

Minimoa 12,1º izan da gero, orain 18,1º dauzkat eta goraka oso azkar dihoa  :o

Eskuminak denoi  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 25 Marzo 2006 12:40:18 pm
15º Gasteizen. Uda itxurako eguna.

Euskalmet-en webgunea berritu dute. Lehen baino kaxkarragoa da!!!!!!!!!!  >:( >:( >:( >:( >:( >:(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Finland en Sábado 25 Marzo 2006 13:59:04 pm
15º Gasteizen. Uda itxurako eguna.

Euskalmet-en webgunea berritu dute. Lehen baino kaxkarragoa da!!!!!!!!!!  >:( >:( >:( >:( >:( >:(

Hemendik ia 22,1º dauzkagu dagoeneko. Gaur beroa egingo du, baina biharkoa handiagoa izango da oraindiño  ;D

Kaxkarragosa dela?
Orain, itsasertzeko iragarpena 3 egunetarako egiten dute, hiriburuetako temperaturak ematen dituzte, radarra azken 3 egunetakoa gordetzen dute eta bideoa 10 minutuka dihoa, euskal klimatologia azaltzen du, eta 2001 urtetik aurrerako gertaera meteorologiko guztiak irakur ditzazkezu, elurteak, ekaitzak, uholdeak...eta guzti hori mapekin eta guzti.
Modeloak ikusi al dituzu? Europa osoko modeloak ditu, eta hortik aurrera "zoom" bat bezala beste modelo batzuk ditu euskal herrira iritsi arte  :sonrisa:

Gainera, guretzako izan ez arren, edo hagian bai, meteorologiari buruzko oinarrizko printzipioak azaltzen ditu, eta honen sarreratxo moduko bat egiten du, gauz ezberdinak oso ondo azalduz.
Hiztegi moduko bat ere badu, terminologia ezberdinekin  ;)
Azken arlo hau, agian guretzako garrantzi gutxikoa izan arren, meteorologiarekin hasi nahi dutenentzat (gu bezala), arlo paregabea iruditzen zait, eta honek ere jende gehiago bultzatuko du meteorologia gustoko izatea, guri bezala  :sonrisa:

Eta horrela, hainbat arlotan hobetu dute webgunea  :sonrisa:
Zer ikusi duzu ba lehen baino okerrago?  :confused:

Eskuminak  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 25 Marzo 2006 14:13:01 pm
Aupa, eguraldi ederra 22º ta eguzkia , hego haize bihurria hor dabil baina bero honekin ez da igartzen.

Ez dot ikusi ondiok euskalmeten horria, ia ikusten doten orain.  ;)

ondo segi!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Sábado 25 Marzo 2006 16:08:04 pm
Aupa!

Donostian 25 gradu eta udan gaudela dirudi. Egun eguzkitsua eta beroa gaurkoa. Bihar ere antzeko eguraldia, baina agian beroxeagoa. Nik horrelako egunak udaran nahi ditut!   ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 25 Marzo 2006 16:12:32 pm
Ba neri euskalmeten orri berrixa oso ondo dauala iruditzen jata.

22.2ºC ta %39ko hezetasuna.1014hpa itsasmailan.
Maximua:22.4ºC    Minimua:11.7ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 25 Marzo 2006 16:23:03 pm
Euskalmet-en webgunearen akats batzuk:

- www.euskalmet.net helbidean, BETI hizkuntza hautaketa egin behar dut. Ezin al dute hori coockie batekin egin? Behin hizkuntza aukeratuta, nahikoa izaan beharko zen.

- ondorengoa agertzen zait pantaila nagusian.

Microsoft VBScript runtime error '800a0035'

File not found

/meteorologia/home.apl, line 239

- hau iritzi subjetiboa da, baina diseinua ahula iruditzen zait.

- RSS zerbitzurik ez du.

- orduekin zegoen arazoa ez dute konpondu. Datuak 12.30etakoak badira, 11.30 jartzen du.

17º Gasteizen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 25 Marzo 2006 16:29:09 pm
Euskalmet-en webgunearen akats batzuk:

- www.euskalmet.net helbidean, BETI hizkuntza hautaketa egin behar dut. Ezin al dute hori coockie batekin egin? Behin hizkuntza aukeratuta, nahikoa izaan beharko zen.

- ondorengoa agertzen zait pantaila nagusian.

Microsoft VBScript runtime error '800a0035'

File not found

/meteorologia/home.apl, line 239

- hau iritzi subjetiboa da, baina diseinua ahula iruditzen zait.

- RSS zerbitzurik ez du.

- orduekin zegoen arazoa ez dute konpondu. Datuak 12.30etakoak badira, 11.30 jartzen du.

17º Gasteizen.
GMT ordua ematen dau, Greenwich meridianokua. Neguko ordutegixan ordu bat gehitxu ta udan bi ordu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 25 Marzo 2006 18:14:28 pm

Imajinatzen nuen horrelako zerbait izango zela. Ez dakit zergatik ez duten hori aldatzen. Hori dela-eta, gaueko 00.00etatik 01.00etara sartzen bazara, ezin dituzu datuak kontsultatu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 25 Marzo 2006 20:10:49 pm
Arratsalde on!! 21º uda dirudi , haize piskat dabil baina ez asko , biharko eguna antzerakua dator beroagoa agian, gainera orduaren aldaketarekin udako girua izango dogu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Finland en Sábado 25 Marzo 2006 21:59:06 pm
Euskalmet-en webgunearen akats batzuk:

- www.euskalmet.net helbidean, BETI hizkuntza hautaketa egin behar dut. Ezin al dute hori coockie batekin egin? Behin hizkuntza aukeratuta, nahikoa izaan beharko zen.

- ondorengoa agertzen zait pantaila nagusian.

Microsoft VBScript runtime error '800a0035'

File not found

/meteorologia/home.apl, line 239

- hau iritzi subjetiboa da, baina diseinua ahula iruditzen zait.

- RSS zerbitzurik ez du.

- orduekin zegoen arazoa ez dute konpondu. Datuak 12.30etakoak badira, 11.30 jartzen du.

17º Gasteizen.

Azkenean 25,0º-ko maximoa izan dut  :sonrisa:

PD: Bai, akats batzuk agian baditu, baina beste guztia oso ondo dago  :sonrisa: Eta badira gauz gehiago hobeak, txarragoak baino, beraz, lehenokoa baino hobeagoa dagoela esan daiteke  :sonrisa:

Eskuminak  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 25 Marzo 2006 22:07:05 pm
22.6ºCtako maximua egon da. Ez da izan hain berua...atzo bertan 22.2ºCtako maximua egon zan...igual bixar 25ºCak superauko ditxugu...
Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 26 Marzo 2006 12:51:05 pm
19.5ºC ta %50eko hezetasuna. Gaueko minimua 15.9ºCkoa. Hola jarraitxu ezkero ez gara helduko 25ºCtara.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 26 Marzo 2006 16:40:16 pm
Arratsaldeon!!!!!Azkenian eguzkixa irten da ta oin da eguneko maximua 24.5ºCkin. Hezetasuna %37kua da ta itsasmailako presiñua 1009hpa-kua.
Ondo segi!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 26 Marzo 2006 21:35:30 pm
Aupa, egun polita gaurkoa ere, 26.4º tenperatura altuena, 17.9º baxuena, presioa beheruntz 1010.2 mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Domingo 26 Marzo 2006 21:52:52 pm
Gaueko 10ak, eta 21º kalean.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ander en Domingo 26 Marzo 2006 22:08:14 pm

 Gabon!

 Egun bikaina eguraldiari dagokionez. Zerua oskarbi orain. Tenperatura 24 º eta hegohaizea lehun.

  Udako eguraldia.

   Agur!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 26 Marzo 2006 23:01:59 pm
Tenperaturia bizkor doia beheruntz. Oin 17.5ºC ta %54ko hezetasuna.Itsasmailan presinua 1010hpa-kua. Egundoko eguna gaurkua, udan olako egualdixa eitxia be nahiko neban, baina eurixa itxia be, zelaixak berde berde egoteko, ta pantanuak beteta egoteko.
Ondo segi!!

P.D: 17.4ºC

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 27 Marzo 2006 19:49:33 pm
Arratsalde on!! txaparrada politak bota ditu arratsalde partean  7 l/m2ko jaso dira momentuz , tenperatura 14.7º takoa da ta altuena 23.3ko, hotzena berriz 14.5º, presioa beheruntz 1014.8mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 27 Marzo 2006 19:57:37 pm
Arratsalde on!! txaparrada politak bota ditu arratsalde partean  7 l/m2ko jaso dira momentuz , tenperatura 14.7º takoa da ta altuena 23.3ko, hotzena berriz 14.5º, presioa beheruntz 10014.8mb.
Alaaaaaa!!!!!!Ultrachachipirulianticiclon!!!!!!!!!!! 14.5ºC ta %84ko hezetasuna.Oin ez dau euririk itxen.
Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 27 Marzo 2006 19:59:34 pm
Arratsalde on!! txaparrada politak bota ditu arratsalde partean  7 l/m2ko jaso dira momentuz , tenperatura 14.7º takoa da ta altuena 23.3ko, hotzena berriz 14.5º, presioa beheruntz 10014.8mb.
Alaaaaaa!!!!!!Ultrachachipirulianticiclon!!!!!!!!!!! 14.5ºC ta %84ko hezetasuna.Oin ez dau euririk itxen.
Ondo segi!!!!

 ;D yata zuzendu dot  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Lunes 27 Marzo 2006 23:18:47 pm
Donostian 13 gradu eta ez du euririk egiten. Arratsaldean euria egin du zertxobait. Dirudienez berriro hegoa etorriko zaigu laster...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 28 Marzo 2006 13:53:17 pm
Eguraldi ederra hemendik, 19º ta eguzkia da nagusi, presioa goruntz 1019mb, goiza nahiko hotza izan da 8.6º izan da tenperatura hotzena.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 28 Marzo 2006 14:44:23 pm
Gaur tenperatura ez da hainbeste igoko, orain 13 graduen bueltan gaude.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Martes 28 Marzo 2006 17:04:32 pm
gaur gauien ekaitza izan da, trumoi bat entzun dot, bakarrik bat jeje, eta untze lainotzen hasi da ostabe.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 28 Marzo 2006 21:05:40 pm
Aupa, 13º ta zeruan hodeiak eta ostarteak daude, presioa 1019mb-koa da, badirudi bihar ta hurrengo egunetan hego mendebaldeko haizea nagusituko dela.

tenperatura beroena 22.2º
tenperatura hotzena 8.6º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 28 Marzo 2006 21:21:07 pm
12.7ºC ta %57ko hezetasuna. Kalian gustora egoteko eguna, eguzkitxu baina fresko.
Maximua: 18.9ºC
Minimua: 8.3ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Martes 28 Marzo 2006 23:12:37 pm
Dnoostian oraintxe 12 gradu ta hodei gutxi. Hurrengo egunetan berriro ere bero pixkat dator...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 29 Marzo 2006 22:32:12 pm
Iepa, 19.4º tenperatura hotzena 8.9ºtakoa izan da ta altuena berriz 29.1ºtakoa presios 1017mb ta goruntz, haizea bizkortzen ari da baina ez dau euririk egiten.

Ondo segi.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 29 Marzo 2006 23:18:54 pm
Iepa, 19.4º tenperatura hotzena 8.9ºtakoa izan da ta altuena berriz 29.1ºtakoa presios 1017mb ta goruntz, haizea bizkortzen ari da baina ez dau euririk egiten.

Ondo segi.  ;)
29.1º Ezinezkua da.Nik 20.5ºC neurtu dot. Elgoibarren mikroklima ala????
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Jueves 30 Marzo 2006 13:01:58 pm
zerua odeitsu eta tanta batzuk, haizea bizi eta temperatura atzeginak.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 30 Marzo 2006 13:50:55 pm
Iepa, 19.4º tenperatura hotzena 8.9ºtakoa izan da ta altuena berriz 29.1ºtakoa presios 1017mb ta goruntz, haizea bizkortzen ari da baina ez dau euririk egiten.

Ondo segi.  ;)
29.1º Ezinezkua da.Nik 20.5ºC neurtu dot. Elgoibarren mikroklima ala????

Eguzkiak joko zion segurazki  ;).

21.5º momentu honetan, gaueko minimoa 17.5º takoa izan da ta orain tanta batzuk ere jauzi dira baina gutxi, zerua lainotuta ta hego mendebaldeko haizea.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Jueves 30 Marzo 2006 16:22:20 pm
Udan eguraldi hau ziurtaturik izango bagenu...

18º Gasteizen, kalera noa tiranteak ikustera.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: ñako en Jueves 30 Marzo 2006 19:15:11 pm
Donostian euri pixkat ari du oraintxe. Tenperatura  beroa, 22 gradu. Aste beroa izaten ari da honakoa...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Unai en Viernes 31 Marzo 2006 10:55:20 am
Gaueko minimoa 12,7º!!!!!  :crazy: :crazy:

Beroa pasa dut ohean.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Viernes 31 Marzo 2006 12:39:40 pm
Gaueko minimoa 12,7º!!!!!  :crazy: :crazy:

Beroa pasa dut ohean.

Hemen freskoago egon da.

Unai, hemen egunak daramatzagu minimo altuagoekin, egun asko, ia ia ohitu naiz ohean beroa pasatzen  ::) ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 31 Marzo 2006 14:42:33 pm
Egun politxa benetan, 21.1ºC ta %43ko hezetasuna. Gaueko minimua 10.2ºCkua.
ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Môr Cylch en Sábado 01 Abril 2006 11:19:53 am
Hecatomberako egunik aproposena  ;D.

Egun ederra gaurkoa
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Martxoa
Publicado por: Elorrieta en Sábado 01 Abril 2006 14:21:19 pm
apirilean gaude.