Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Alkaxuri en Martes 15 Enero 2019 08:51:18 am

Título: Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Martes 15 Enero 2019 08:51:18 am
Egunon, hilabete batzutako lehortearen ondotik, aste huntan lankarra pittet ikusi dugu Baztan aldean.... Gaurko modeloak ikusita....elurra ikusiko dugulakoan nago, ea betetzen den...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Martes 15 Enero 2019 17:43:25 pm
Gurean ere, sekulakoa bota behar omen du...dena den gero bakizu, usteak erdi ustel zoritxarrez...hemen ere orain arte oso lehor, eskerrak azaroan edo ongi bota zula bestela...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 18 Enero 2019 22:53:35 pm
Atzo uri gehixago egin zuen, gaur gutixeago, mendiek elurtuek ageri dire 800-900mtaik goiti, ya ondoko astekoa zertan gelditzen den azkenean... nahiz ta modeloak aldatu diren, guretako eztirela hain tzarrak uste dut
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Sábado 19 Enero 2019 19:46:53 pm
Momentuz, hemen elur bat ez, ezta 850 metrotan ere ez, botako zula igerri zuten baina jai...heldu den astean omen dator...Ikusi beharko ea egia den...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Domingo 20 Enero 2019 18:25:58 pm
Egun txarra gaurkoa, tenperatura hotza, urie, humedadea.... hasi de hotzaldia, ya noraino jauste den elurre, ultzaman gogotik botako du, ta auritzberri,orreaga,otsagi,isaba....hoietan ere elur pila ederra biltzen ahal da
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Martes 22 Enero 2019 08:34:23 am
Berriz ere, modelo ezberdinek ematen zutenaren erdia botako du nafarroan ta gauza bera hemen, asteazkenerako 55mm elur zioten ta azkenean bat ez, aemet atzo ta gaurtik elurra ematen zuten ta bat ere ez, ezta 800 metrotan ere ez...Orokorrean modeloek aste bati begira esaten dutena erdira ekarri ta ordun asmatuko genuke, edo, 200 metro elur kota igo...Halere elurra ikusiko dugu, ostegunetik aurrera, omen...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Martes 22 Enero 2019 08:51:03 am
Nik uste elurra ikusiko duzuela, Aemet-en kota ikusten baduzu, "a nivel de provincia" patzen dute, ezta kota berdina izango tuteran edo imotzen, ni seguru nago elurra ikusiko dugula Amaiurren(300m) beraz zuek ere ikusiko duzuela uste dut. Larunbatean elurra egin omen zuen Burgin, eta ez zuten ematen....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Martes 22 Enero 2019 21:32:24 pm
Beno, aemetek atzorako ta gaurko elurra ematen zun ta atzo ez baina gaur zerbait bota du, 3zm...Dena den, jada ostiralerako ematen zutena aldatu dute ta orain euria baino ez...zerbait berezia zirudiena, eguna iritsi ta ezer ezean gelditzen da, bai elurra botako duela baina ez ezer berezirik, duela 30 urte  ohi zena baino askoz guttigo...
300metrotan ikusi agian ikusiko duzu baina ez dut uste 10zm baino gehio 300 metrotan botako duenik, botatzekotan...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Miércoles 23 Enero 2019 16:32:39 pm
Atsaldeon, gaur urie ta urie Baztan aldetik, gogotik ai du...80l inguru azkeneko 24h-ten. esperantza eztut oino galdu, baño zail ikusten dut, beharrik biher goizean goiz kamiona hartu eta iruñera gan behar duten kargatzera...belaten bederen elurra ikusiko dut, nahiz eta oino esperantza baduten Baztanen elur zerbait iteko...orai berriz ondoko asteko ai dire elurra maten, beti ondoko asteko uzten dute, ta hurbiltzen delaik kaka!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Jueves 24 Enero 2019 17:29:05 pm
Hemen azkenean gauean 10 bat zm mota digu, herriak zeharo txurituz, ez gehiegi bain behintzat zerbait bota du...sekulakoa zena 10 zm bihurtu da, ta heldu den asterako antzekoa gertatuko dela uste dut...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 01 Febrero 2019 19:26:40 pm
Bueno, heldu da bertze borrasca bat, ya hunek zer uzten dakun....pena berehala pastuko dela
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Domingo 03 Febrero 2019 16:18:40 pm
Ba, azkenin zerbait bota du, 15 bat zm 625 metrotan, 20-25 bat 725ean, Berueten, Goldaratzen...ta hortik gora ba batek daki...gaur bertan borda bateko nagusiak esaten zidan gaur egun telebista ikusi ta ematen du sekulako elurtea botako dula ta azkenean, elurte txikia besterik ez, lehen holako 4 urtero izaten zituztela ta potolo baten bat, 50zmtik gora, ta askoz gehio irauten zutela, egun bi egunetan elurra herrietatik urtzen dela...Dena den, den dena txuri, ez da gutti...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 04 Febrero 2019 12:43:06 pm
Elizondon 3-4zm, Amaiurren 10zm eta 500-600m-tan 35-40zm gutti goiti behiti, ez dago gaizki gauden tokian gaudela ikusita...oino esperantza dut bertze elur egun bat egingo duela Baztanen....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Jueves 04 Abril 2019 11:27:43 am
Egunon, sorpresa eduki dugu gaur Amaiurren elurra egin du, nahiz eta arras guti eta doi-doi xuritu duen...600mtaik goiti oraindik elurtua dago dena
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Jueves 19 Septiembre 2019 20:53:02 pm
Gabon, 5 hilabete eta gero...berriz idazten hasi beharko da....jaja. 19 grado eta zeru garbia Elizondo aldetik. Uda ez da arras beroa gan, baino bai euri guti egin duela, ikusiko dugu nola datorren udazkena
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Lunes 23 Septiembre 2019 13:34:50 pm
Aupa, bai poliki poliki egoera interesgarriak iritsiko direlakoan...App berri bat lortu dut, alarma de lluvia izenekoa, hor oso gauza bitxia ikusten ari naiz, euria oso maiz bizkaira iristen da, hor pila botatzen du ta oso bortizki iparekialdera jotzen du Frantzian sartuz, norbaitek ba al daki zergatik den hori?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 27 Septiembre 2019 10:43:27 am
Pentsatzen dut haizea hegotik dagoen kasuetan izango dela ez?ipar mendebaldeko haizearekin ez du zentzu haundirik hoi pasatzeak....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Viernes 27 Septiembre 2019 19:43:21 pm
Bai, hegotik dabilenean, baina zalantza da zergatik hor eta ez lehenago? izanen da galizian, asturiasen ta cantabrian odeiak urez beteta ezin dituelako mugitu baina bizkaira iritsita jada pisu guttigo dutela bai?...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Jueves 14 Noviembre 2019 21:48:05 pm
Negu giroa jada zeharo sartuta, jada elurra bota du zenbait tokitan, hemen inguruan  euria besterik ez, gero helduko da abendua ta lehor ta epel? Ikusiko, bitartean goza dezagun hotza, euria ta elurra maite dugunok!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: nikhotza en Viernes 15 Noviembre 2019 21:09:03 pm
Gaur ematen ez zuten arren elurra bota du zenbait herrietan, 600etatik gora, gutti oraindik baina baliteke biharko 10bat zm izatea...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2019
Publicado por: MIKELER en Jueves 04 Noviembre 2021 08:06:45 am
Aupa!.
Egun on!.
Euria ari du gogoz ta goiz nahiko hotza.
7.3ºC.
Agur.