Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: akerrei en Lunes 01 Marzo 2010 09:32:01 am

Título: Euskadi eta Nafarroa. 2010eko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 01 Marzo 2010 09:32:01 am
 ;)

Egunon Euskal Herri..

 Martxoa hasi deu eta nola ez topik berria estreñatuz.
Euritan esna gea tenperatura epelakin, ala ere astea pasa ala negu giroa gureganatuko da berriz ere..

 Atzo datoak artzea igo nintzan atxalden eta esan beharra dago 1000 metrotan 15 zm badiela hitzal aldean.

Mobilakin ateatako argazkik die
(http://i883.photobucket.com/albums/ac36/akerrei/Imagen0023.jpg?t=1267432876)

aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 01 Marzo 2010 15:31:27 pm
Arratsaldeon!! udako girua hemendik 18ºC ta eguzkia nagusi.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 01 Marzo 2010 20:48:09 pm
Bueno ba badirudi elurra datorrela astebukaeran ta JON-ek hau idatzi zeban orain dela egun asko

Citar
Arratsaldeon! Azkenean dexente igo da tenperatura eta hemen ingurun zeuden elurrak azkar kendu ditu. Esan daiteke 800m-tik gora mantentzen dela,hortik behera arrastoak besterik ez.
orain arteku negu guztian bezela,hilbeteak ekarriko du berriz ere aldaketa eta hilbera inguru horretan izango degu beste elurte bat,gero berriz hilberriak hego haizea ekarriko digu. Beraz, otsailak 28(hilbete) aldaketa hasi eta martxoak 7(hilbera)inguru horretan elurtea etorriko da... eta gauza bera gertatuko da martxuan.
Orain 8º eta zerua lainotuta ata ateri.

Zertarako nahi ditugu modeloak JON edukita....  ;)

Orain 13ºC ditugu.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 01 Marzo 2010 22:00:11 pm
Gabon

Azkenean egun dotorea gelditu zaigu gaurkoa, ala ere eskatzekotan halako giroa asteburuetako eskatuko nuke...ekaitz guztiak badirudi alakotan sartzen dituela.

 Ba , betiko legez ilargiak ekartzen du koxka gurera eta ia urtero berdiña pasatzen da....Aste santuan  beste elurte bat izanen degu..ia matematikoa da...

 Bestalde otxaileko datoen bilketa ein det;
Naparroko datoak dire..

Euritxuenak: Abaurreagaina 156,5 l,Irabia 147,2l eta Andiamendi 144,5l izan dira...(ez dittut denak batu....ala ere esan behar menditako estazio hauek seuru gehio izanen zittuzten, elur moduko prezipitazio handia izan bait zen.)
Media hotzenak; Arangoiti (1352) -1,2ºC, Andia (1224) -1,1ºC eta Aralar (1344)
-0,5ºC
Maximen media hotzena; Andia 1,1ºC , Arangoiti 2,2 eta Aralar 2,3
Minimen media hotzena; Erremendia -3,6ºC,Arangoiti -3,5ºC eta Andia -3ºC
Minima absolutak; Erremendia -16,2ºC, Auritzberri -16ºC Urzainki -13ºC eta Urbasa -13,3ºC

Ekialdean konprobatu dittudan estazio askok izan zittuzten -10 gradu bainan hotzagoko minima, esate baterako;Iraizotz (ultzaman),Orreaga,Eugi,Erro,Abaurreagaina...

 Argi ikusten dan nolako aldea izaten dan Ipar ekialdeko hotzaldiekin Nafarroan, mendebaldean euskal mendikatean trabatuak geratzen dira lainoak eta pirineoak ez dittu uren ixuria pasatzen uzten.

ala nehiko idatzi det gaurkoz..



momentu honetan hego haizea eta 8,7ºC gurean
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 02 Marzo 2010 08:54:29 am
Egunon..

 Ilargiak lagunduta benetako pasaia earrak ikusi dittut lanerako bidean...Aitzkorriko gaiñak elurrakin eta zerua erabat oskarbi...

 Izotza zan gurean , kotxeak txuri zeuden...ala ere estazioak tenperatura positiboa markatzen zuen sei terditan..

Aldiz Urbasan -4,7ºC ra ailegau dira
        Etxarrin -2,1ºC
        eta -3,9ºC ra Erremendian.

eun hona izan.. ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 02 Marzo 2010 10:04:58 am
Egun on! hemendik be giro bikaina zerua oskarbi , goiza nahiko hotza izan da 5.5ºC markatzen zitun nere termometroak, Altzolan berriz erreka zuloan 2.9ºC markatu ditu.

Hurrengo hotzaldiren zain...   :P

Ondo pasa eguna.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 02 Marzo 2010 19:04:36 pm
Bueno ba badirudi elurra datorrela astebukaeran ta JON-ek hau idatzi zeban orain dela egun asko

Citar
Arratsaldeon! Azkenean dexente igo da tenperatura eta hemen ingurun zeuden elurrak azkar kendu ditu. Esan daiteke 800m-tik gora mantentzen dela,hortik behera arrastoak besterik ez.
orain arteku negu guztian bezela,hilbeteak ekarriko du berriz ere aldaketa eta hilbera inguru horretan izango degu beste elurte bat,gero berriz hilberriak hego haizea ekarriko digu. Beraz, otsailak 28(hilbete) aldaketa hasi eta martxoak 7(hilbera)inguru horretan elurtea etorriko da... eta gauza bera gertatuko da martxuan.
Orain 8º eta zerua lainotuta ata ateri.

Zertarako nahi ditugu modeloak JON edukita....  ;)

Orain 13ºC ditugu.
Eta datorren hilabetean gauza bera pasatzen bada?Egualdiaren berri emateko kontratauko al naute nunbaiten?Ja,ja.ja!!! Oraingoan suertea euki det ;D
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 02 Marzo 2010 19:05:59 pm
Ahaztu in zait esatea, orain 15º eta zerua ia oskarbi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 02 Marzo 2010 22:05:11 pm
Gabon, epa Jon, esaldi hori Martxoak 16an idatzi zenduan, betetzen bada alako prebizio zehatzik eta zuzenik ez dot sekula irakurri horrenbeste egunetara je je

Hemendik 16ºC ditugu
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 03 Marzo 2010 08:17:30 am
Egun on, 10ºC ta euri pixka bat egin dau gau partian,1,7mm....

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 03 Marzo 2010 08:23:04 am
Egunon

 Euritan nafarro alden..Tenperatura 4-5ºC bitartekoa sakanan eta elur maila seuru 1000 bat metrotan izanen dala....

 aio
PD: aizea oso zakar goietan hego ikutukoa... ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 03 Marzo 2010 20:32:33 pm
Epa, arratsaldean euria hasi da egiten inguru hauetan, 10ºC orain ta euri ariña.

Ondo izan !!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 03 Marzo 2010 20:57:15 pm
Gabon

 4,7ºC eta euri arin ari du paraje hauetan

 azkenean 7 litro pilatu dira gaur eta hauek goi goietan elur moduan izan dira....nik ustiot elurra 1300-1400 mtrotan izanen dala dana txurituz.

aio ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 04 Marzo 2010 08:22:13 am
Egun on, zerua lainotuta baina euririk ez, 10ºC.

Ondo pasa..
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 04 Marzo 2010 08:47:06 am
Eunon!!! ;D

Egunon Elur...ni baino goiztiarrago habil!! ;)
Dagoeneko ostegunen gea eta egualdia ez do horren txarra

6ºC zian Sakana aldean eta erabat lainotua...badirudi euri txikia izanen degula gaur..

 aioo :rcain:

 
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Jueves 04 Marzo 2010 10:23:07 am
Egun goibela Gasteizen.

Domeka-astelehenerako ez espero gauza handirik.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 04 Marzo 2010 11:13:07 am
Egun goibela Gasteizen.

Domeka-astelehenerako ez espero gauza handirik.

Ala ematen dau bai, hotz asko baina prezipitazio gutxi, GFS-ak zeoze jartzen dau baina ezer gutxi, pena bat, kosta inguruan elurra ikusteko  galdutako aukera on bat izango litzake.

P:D: GFSaren 6:00  tako irteeran badirudi asteartean elurra egin dezakela baina urrutiegi dago oraindik ezer esateko.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 04 Marzo 2010 17:17:12 pm
Atxaldion

 Atxaldea aurrea dijua eta momentuz Astigarragan ateri diardu...goiz eta eguerdi aldena zaparradara ear batzuk bota dizkigu.
 Tenperaturan aldetik ez dao kejatzeik, eguzkiak dagoen lainotzakin ez du berotzeko indarrik euki eta frexkoantzean dago..
ISO zeroa 1350 metro inguruan dago momentu honetan...

 HOtzaldiari dagokionean hoaindik gauzak ez daude bate garbi bainan sorpresanbat izanen da!!!..

 onak izan ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 04 Marzo 2010 19:37:06 pm
Arratsaldeon! 9º eta zaparrada motza baina politta bota du oraintxe. Datorren hotzldiari dagokionez nik uste det igande gauetik aurrera eukiko ditugula sorpresak elur moduan;zihur nago.....
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: g24 en Jueves 04 Marzo 2010 19:45:38 pm
Ba ETBn esan dute astebururako Iparekialdeko hotz lehorra baino prezipitaziorik ia bate ere ez....... ??? :-\
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Jueves 04 Marzo 2010 19:56:27 pm
Kaixo

Hemen mometu honetan zeruan lainoak eta ostarteak tartekatzen dira eta tenperatura 10,4ºC-koa da.

Atxaldeko bostak aldea zaparrada polit bat bota du, beraz atzoko hiruretatik gaurko seiak arte 2,0L batu ditut nere plubiometroan. Atzo hegotik saru zen fronteak 1,6L utzi zituen.

Gero ikusiko ditut modeloak... orain nekatuta nago eta.

Ondo segi ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 05 Marzo 2010 08:19:14 am
Egunon!! zeru lainotua ta 8ºC, ateri momentu honetan.

 ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Viernes 05 Marzo 2010 09:27:44 am
Egunon

 Giro bikaina eta Ostirala...zeoze gehio eskatzerik ba al do¿¿??..(metro bete elur :P)

 Goiz frexkua sakana aldean 1ºC eta zorua bustia zela atea naiz etxetik...gauen euri pixkat ein du eta goizaldera jasotzerako bidea artu du...
 Atzokoan gurean 3 litro soilik izan ziren.

 Asteburuari begira ba disfrutatzeko moduko eguraldia izanen degu..
Onak izan 8)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Viernes 05 Marzo 2010 15:51:01 pm
Kaixo

Hemen momentu honetan 10,4ºC ditugu, zerua berriz erdi mailako eta goi mailako hodeiez ia estalirik dago, azken hauek ugariagoak direlarik hegoaldera begira. Atzo gauean euri zaparradatxo bat bota zuen, baina egia esan ezer askorik ez.

Hurrengo egunei begira hotzalditxo polita etorriko dela ematen du, bihar elur maila 900m inguruan ibiliko litzateke eta igande gauetik aurrera itsas mailan botako lukeen guztia elurretan izango litzateke. Ala ere oraingoan sorpresei adi egon beharko degu. Nahiz eta lurrean ipar-ekialdeko haizea ibili, goietan iparraldeko haizea ibiliko da. Beraz "ekaitzak" iparraldetik sartuko lirateke, hauek bizkaian  gipuzkoan baino ugariagoak izango liratekelatik. Araban berriz ikusi beharko litzakete ea ekaitzak nola aktibatzen diren.

Prezipitazioari buruz pentsatzen det oraingo honetan ez dela modeloek jartzen duten bezain lehorra izango, batetik alturan iparra egongo delako eta bestetik -35 bat sartuko zaigulako.

Adibide moduan gaurko mapa:
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/018.gif)

eta astelehen goizekoa.
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/072.gif)


Ea aste honetan bota duen prezipitazio mapa gauean prestatzen deten...

A, ta kontuz bihar Bergara eta Ositxu artean, jubenilen konpetizioa dago eta.
http://www.gtxe.org/datos/carreras/201002091305500.Recorrido%20OSINTXU%2006-03-2010.pdf?ID=348

Ondo segi ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Sábado 06 Marzo 2010 08:56:39 am
Kaixo eunon

 5,1ºC ko tenperatura deu eta ekialdetik heldun den haize zakarra dabil.Tarteka 45 km/h abiada artuz.Esan daiteke Fohena dela gurean..Iruñan goizen izan naiz eta 3ºC besterik ez ziren.
 Elurra itzal aldean geratzen da bailarako mendi garrantzitxuenetan..

 eun ona izan.
aio ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 06 Marzo 2010 11:24:35 am
Egunon!! 9ºC ta eguzkia nagusi , ia bihartik aurrear elurra egiten duen.


Ondo pasa.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Sábado 06 Marzo 2010 23:31:14 pm
Gabon guztioi.

Hemen momentu honetan 6,1ºC ditugu eta ez dabil ia haizerik.

Goiza nahiko freskoa izan da 2,8ºC-koa beroena berriz 13,9ºC-tan gelditu da, nabari da eguzkiak gero eta indar handiagoz jotzen duela.

Hotzaldiari begira ba atzo nik esandakoari ez egin kasu handiegirik... goietan zegoenari bakarrik begiratu nion eta horrelakoetan behetan gertatzen denari ere begiratu behar zaio.

Biharkoari begira nabarmendu beharreko gauz bakarra iluntzean izango den tenperatura beherakada nabarmena da.

Baña nei astelehenekoa interesatzen zait...

Astelehenerako etbk (atzo hori esan zuten behintzat) ekaitzak aurreikusten zituen goietan aire hotza zegoelako...

Baña astelehenerako humedade mapei begiratzen badiegu ordea ekaitzak sortzeko humedade gutxiegi dagoela konturatuko gara.

Guztiak 6Z-ko irteerak dira, 12 eta 18-ko irteerak jarri gabe daude oraidik ???

Hezetasuna astelehenean, 925hpa
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/astelena925hpahumedadea.gif)

Hezetasuna astelehenean, 700hpa
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/astelena700hpahumedadea.gif)

Hezetasuna astelehenean, 300hpa
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/astelena300hphumedadea.gif)

Beraz ikusi daitekeen moduan altura baxuetan hezetasun nahiko handia egongo da, baña goietan hezetasuna oso baxua izango da. Horretaz gain Cape maila bajuegia da ekaitzak sortzeko. Beraz astelehenean hezetasuna behetan bakarrik egongo denez lanbro lainoz jositako eguna izango da, neguko egun ilun  triste bat. Elurra botatzekotan mendi kontretan eta xirimiri moduan izango litzateke batez ere.

Asteartean berriz...

Hezetasuna astelasteartean, 925hpa
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/asteartea925hpahumedadea.gif)

Hezetasuna astelasteartean, 700hpa
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/asteartea700hpahumedadea.gif)

Hezetasuna astelasteartean, 300hpa
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/asteartea300hpahumedadea.gif)

...hezetasun maila oraindik ere baxuagoa izango da, batez ere Gipuzkoa ekialdean. Beraz eguzkiak indartsuen jotzen duen unean agian ostarte batzuk zabal daitezke kostaldean.

Besterik ez, ondo segi! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 07 Marzo 2010 19:45:45 pm
Arratsaldeon!! ezer momentuz, lainotuta bai baina elur konturik ez, satelitean be ez da gauza handirik ikusten.....

6.4ºC ditugu orain.

 ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: helado en Domingo 07 Marzo 2010 21:38:59 pm
Eibarren hasi dire elur matazak jausten, kotxitan be gelditzen hasi diz, 3.2ºc
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Domingo 07 Marzo 2010 22:05:10 pm
Gabon..

 Elurre hasi dek Eibar alden¿¿??...joer... :)

Emen hotz kontuak ditugu
 Momentu honetan -2ºC eta lainoak dira ...

Ala ere esan behar zelako egun dotorea izan dan Euskal Herriko Pirineo aldean... 8) 8)

Belagoako goimendiko ibilaldia egiten izan garenok eguraldi bikainaz disfrutau degu, baita hotzaz ere..ala ere haizerik ez zebilen eta sentxazioa ez zan horrenbesterako..
Ibilbide guztian gorputz aldamenen ematen genuen termomtroa -7 eta -9ºC artean izan da...beraz -10 baino gehio in do..

aste ona izan ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Domingo 07 Marzo 2010 22:28:33 pm
Gabon guztioi

Hemen orain zerua erabat lainotuta daukagu, baña ez da ezertxo ere eroritzen. Tenperatura 4,1ºC-koa da, tenperatura hezea berriz 1,7ºC beraz elurra hortxe hortxe ibiliko litzateke.

Gaurko hotzena -0,4ºC izan da, beroena berriz 7,0ºC

Ba bihar azkenik elurra dator. Antza denez fronteak mediterranoetik etortzea lortuko du. Horrelakoetan zaila da zenbat botako duen jakitea baño bueno, nik pentxatzet nere herria gutxinez txurituko dula.

Eztet uste ekaitzat sortuko direnik baina behintzat aireak nahikoa hezetasun izango du elurra mara mara botatzeko.

Hortxe dituzue biharko hezetasun mapak, denak 12gmt-koak.

925hpa
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/astelena900.gif)

700hpa
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/astelena925.gif)

300hpa. Hor ondo ikusten da aire masa kontinentala eta oso hotza dela.
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/astelena300.gif)

Ondo segi! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 07 Marzo 2010 23:25:54 pm
Elur txikia Elgoibarren, oso arin lurra buzti be ez da egin 4.2ºC
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 08 Marzo 2010 07:45:47 am
Egun on!! elurtuta esnatu gera, teilatuak kotxeak ta jardiñak txurituta, bidea garbi.

2.9ºC Orain ta ateri momentu honetan.  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 08 Marzo 2010 08:23:33 am
Elgoibar ta Eibar aldian elurte handia botatzen ari du orain, dana txuri bideak eta dana, elurra gogoki botatzen diardu, kotxean 0ºC markatu dia Eibarren.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: baias en Lunes 08 Marzo 2010 08:34:41 am

egun on murgiatik

-1.5º
7 zm elur

elurra gogoz ari du
zerua ilun

zorionak EH, gure herri osoa zuriz jantzita esnatu bait da
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 08 Marzo 2010 09:03:40 am
Egunon

 Elurra !!..ez nin espero...ez dizkiat modeloak aspaldian ikusi, esenbleak azkar azkar ikusten dizkiat ...ala ere hobea dek haizearen norabideari kaso eittea..ç
 Elurra sakanatik Donostiraino..gurean 4 zm eta gehien Idiazabalen zan 10 zm ingurukin..
 -4,5ºC ziren herrian goizeko seiak aldean..

eun ona izan  ;)

atzoko argazki batzuk;
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 08 Marzo 2010 10:56:55 am
Argazki politak Akerrei... Pirineoan atarata suposatzen dot.

Hemendik elurtea bukatu da momentuz ia gero gehio egiten duen.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 08 Marzo 2010 14:53:32 pm
Atxaldeon

 Emen astigarraga aldean zerua erdi lainotua dago eta hotza da nagusi.
Dagoeneko goizaldean zen elurra desagertu da.
 Esan didatenez Gipuzkoa barnealdean elurtea politta izan omen da...

 geroarte
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: JON en Lunes 08 Marzo 2010 19:03:05 pm
Arrtsaldeon! Azkenean espero zutena baino elur gehiago in du. Hemen zona altuetan 5zm baino gehiago pilatu dira gauean in duen elurrarekin,egunean zehar apenas in du. Ea asteazkenean..... egia esan suerte txarra eukitzen ari gera aurtengo neguan, laugarren hotzaldia eta beti zeozer falta..... ezin gaur Bartzelonan ikusten ari gerana hemen ikusi...
Orain 3'5º eta zerua lainotuta. Erderaz esaten den bezala,"mientras hay vida hay esperanza" ez ote da kanauri itsasoan ekaitzatsoren bat sortuko sorpresa handi bat bezela? :'(
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Lunes 08 Marzo 2010 19:49:10 pm
Arratsalde on!!
Oporretatik itzuli eta elurra berriro gure artean. Hagitz ongi!!!
Egia erran Iruñerrian hotza bai baina elur gutti, hala ere zerbait bota du.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 08 Marzo 2010 20:08:19 pm
Atxaldion

 
ez ote da kanauri itsasoan ekaitzatsoren bat sortuko sorpresa handi bat bezela? :'(

 Motel, ez diat jangoikotan siñisten bainan ala bedi!!..

Emen -0,7ºC tan gera eta elurra zeok hitzal alde guztitan...eguzkia izan da eguerdi partean eta garai honetan kalte asko itten do elurrai..
 Altxasu aldean elurtea mardulagoa izan da hamarren bat zentimetro pilatuz..

 Astea hotzetik joanen zaigunez, esperantza izanen degu..

aio ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Lunes 08 Marzo 2010 22:08:12 pm
Gabon guztioi ;D

Bueno ba azkenik elurra nik uste enuenean bota zuen, atzo gauean. Esan bezela elurretan atzo gaueko 11etan hasi zuen, tarteka beldurgarri botatzen zuen esaterako gaueko hamabietan etzen ia ezer ikusten.

Goizean errepidea izan ezik beste guztia zurituta zegoen, belarrean 5-10zm inguru baziren. Gero ekuzkiak bere lana bete du eta orain elurra mendien iparraldean eta 200-300m tik gora gelditzen da.

Atxaldeko lauak aldea plubiora jun naiz eta guztira 4,5l bota ditu, dena elurretan.

Orain zerua erabat lainotuta dago, 3,1ºC.

Hortxe dituzue gaurko argazki batzuk:

Lenego biak goizeko 7:30-tan aterata
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_1819.jpg)

(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_1827.jpg)

Atxaldeko lauka aldea aterata, Buruntza mendia zuria 150m ingurutik gora...
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_1841.jpg)

...baña Igeldo mendian ezerrez
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_1846.jpg)

Ondo segi ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 08 Marzo 2010 22:22:36 pm
Emen ez dakit asko bainan elurretako pinta artzen hasi da.Etxarri aldea lainoek laranja kolorea artzen hasi die eta prezipitazio pixkanbat izanen dan itxura do

oaintxe bertan emen
-1,2ºC mendebaldeko haizea 3,7m/s 265º
sentxazio termikoa-6ºC tako da

aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 09 Marzo 2010 10:49:11 am
Egunon

 Izotz beltzakin esnau gea eta tenperatura goizeko seietan -3,6ºC koa zen
Bakaikutik Beasaineraino dena xuri eta etxegaraten 10 zm izanen ziren
Gaurkoa benetan egun dotorea izateko pinta guztiak dittu eta frexkura aguantatzeko modukoa da...
BIhar elurre izanen da berriz foroan izketagai

eun ona izan ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 09 Marzo 2010 20:50:50 pm
Epa! 6ºC ta zerua lainotuta, ia bihar berriz be elurra ikusten dogun.

 ;)

Aurten jada lau elurte bota ditu, ala ere txikiak izan dira baina kostan egoteko ondo egon da, hilbeherak azkenian elurra ekarri digu.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 09 Marzo 2010 21:01:08 pm
Gabon

 Dorraon eztakit zenbagarren elurtea daramagun bainan asko ta fundamentu gutxikuak bota dittu...ala ere ezin keja. :risa:

 Orain, -0,2ºC ditugu eta ipar haize arro xamar dabil ikaragarrizko hotz sentxazioa ekarriz
 5,5 m/s ko abiadura eta -9º ko hotz sentxazioa

Beriaingo ur saltoa bostagarren aldiz izozten dela

geroarte ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Martes 09 Marzo 2010 21:23:41 pm
Gabon

Gaurkoa benetan egun hotza izan da, ez tenperatura oso bajua zelako, ipar-ekialdeko haizea oso bizi ibili delako egun guztian.

Gaur espero nuen baino izotz handiagoa bota du -2,1ºC baina ala ere gehien harritu nauena Añarbeko tenperatura izan da, bertan -5,2ºC arrapatu baitira.

Hemen beroena berriz 5,8ºC izan da. Orain zerua erabat lainotuta daukagu eta tenperatura 5,4ºC-koa da, tenperatura hezea berriz 1,9ºC-koa da (horrela agian elurra bota dezake baina ez du ezer zuritzerik lortuko).

Elurra ri buruz ba denean oso desberdin dago. Lehen ikusi izan dudadren arabera Bianditz inguruak 600m-tik gora daude zurituta, Adarran berriz 450m-tik gora eta Buruntza mendia berriz 350m-tik gora.

Adarra:
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_1864.jpg)

Buruntza:
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_1863.jpg)

Biharkoari begira ematen du berriz ere elurra botako duela, kostaldean eztakit... haize gehiegi nere gusturako...

A, oso argazki politak Belaguan ateratakoak akerrei. Ze alturatikan gora zegoen zurituta?

Ondo segi ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 09 Marzo 2010 23:30:00 pm
Gabon

Elur fitxak ari dittu emen eta haizea zakar dabil ipar aldetik..
tenperatura 0,3ºC koa da

 Andatzari erantzunez, elurra erabat 1300 metrotan asten zan Juan Pito Benta ezagunetik.Belagoako txokoan(rincon de belagua) txamantxoia azpian beherago zegoen 1150-1200 metro inguruan..
Aldiz arritu ninduna Lakora ipar aldean elurra 1500 metrotik ez zan jaisten...hau hego haizearen eragiñez zan...Leskun aldean elurra oso goian zen 1600-1700 metrotan..

 Gurean elurra asteburuan Beriain eta Aitzkorriko iparrean 1250 metrotik gora zen.

Bihar elurra botako digu euskal herrian ...animo!!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 10 Marzo 2010 08:38:34 am
Egunon

 -1,7ºC ko tenepreatura gurean goizaldean eta elurra ari zuen...
Gauean zeoze bota do bainan kotxeak xeoxe txuritzeko aina..Etxarriruntz jaisten hasi naizenen bazirudien elur gehio asten zuela...ea ba ze gertatzen dan..

Emen astigarragan elur kopatxonbat eskatzen zaio

aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: belastegi en Miércoles 10 Marzo 2010 08:45:33 am
Egunon!
Lizarratik
Elurra egiten ari du.
Ogi izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 10 Marzo 2010 09:22:49 am
Egun on!

Gasteizen elurra ari dum eta ez gutxi. 0º-1º inguruan gaude, eta elurra oso sikua da, hezetasun gutxi dagoelako. Negu gorriko eguna, haize zorrotz bat lagun dugula.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: baias en Miércoles 10 Marzo 2010 09:29:02 am
egun on

murgian elurra mara mara dena zuritzen

0ºc momentu hontan

egun ona izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 10 Marzo 2010 14:01:08 pm
Epa, euria ari du orain Elgoibarren, goizean elur malutak ikusi ditugu haizearekin dantzan, baina ganorarik gabe bota dau, 6.2ºC orain.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 10 Marzo 2010 14:38:19 pm
Atxaldeon

 Ongi etorri Belastegi Euskal forora..... ;)

 Astigarraga aldean momentu honetan elur bustia ari du bainan ez du asko beharko elurretan asteko..intentxitate pixket.

 Gurean aldiz termometroa zeropetik dago, eta elurra ari du ia egun guztian...dena xuri omen dao...

 beste elur egun bat gehio...atxaldean kontauko dittut bainan asko dire.

 Aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Miércoles 10 Marzo 2010 15:29:06 pm
Eguerdion

Hemen goizeko zortzitan elur zaparrada bat bota du, gero beste bat hamaiketan... horrela ibili da goiz guztian.

Orain euria/elurra/elur bustia ??? ari du eta tenperatura 3,8ºC-koa da, tenperatura hezea berriz 2ºC ingurukoa.

Inguruko mendik berriz ere zuritzen hasi dira, oraingoz 350m ingurutik gora.

Ayo!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Haize en Miércoles 10 Marzo 2010 16:56:45 pm
Kaixo danoi!

Aspalditik segitu zaituztet eta azkenean idaztea erabaki dut.

Gasteizen arratsaldeko 3:15 aldetik elurra gustura ari du, ia gelditu gabe eta tartean behin maluta ederrekin, baina ez da pegatzen inon, zuhaitz batzuen aldamenetan izan ezik.

Tarteka haize gogorrarekin jardun da, beraz, kaletik ibiltzeko ez zegoen bromarik. Tenperaturaren daturik ez dut (ikasle pisu batek ez du horrelako teknologietarako eramaten, jejeje).

Ondo izan!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: baias en Miércoles 10 Marzo 2010 17:02:51 pm
aupa EHtarrok

Murgiako partea

elurra gogoz ari du eguerdiko ordu batetatik

zoroak eta teilatuak zuri zuri

elur maluta handi xamarrak baino nahiko buztiak

temperatura momentu hontan 1.2º, baino ia 3º tara ailegatu da

gaurkoa negu hontako 28. eguna elurra botatzen izan da, ia 30 era ailegatzen garen

gorbeiako puntan azaroak 6 ezkeroztik elurra izan da

ia gaur gauaz kostalde osoa 5-10 zm elurrez janzten zaigun

ongi izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Miércoles 10 Marzo 2010 18:30:18 pm
Arratsalde on
Sarrigurenen elurra ari du, hori bai gauza gutti. Egun osoa darama horrela.
Temperatura aldetik -0.1
Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 10 Marzo 2010 19:12:38 pm
Epa, Elgoibarren elur buztia ta euria orain , pena bata, goizena dana zan elurra baina indar gabe ta orain prezipitazio asko daukagula euria...

4.5ºC ta hezetasuna %76 koa.
 
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 10 Marzo 2010 20:30:00 pm
Atxaldion

Azkenean elurra fundamentuz ari du...txarrena kotxea Etxarrin utzi beharra izan dudala.. :-\

 Emen 15 zm tik gora dira eta gogtik ari du...termometroa -1,7ºC tan eta honela segi dezala dexentean... ;D ;D

 Ongi etorri HAIZE!! ;)

geroartio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Haize en Miércoles 10 Marzo 2010 20:37:17 pm
Kaixo!!!

GAsteizen arratsalde osoa eman du bota eta bota. Batzutan maluta mardul askoak, baina ez ziren batere lehorrak eta tenperatura ere ez zen horren otza izango, ze espaloiak eta errepideetan ez da batere pegatu.

GAuean zerbait etorriko dela uste al dezute? Radarrak "bajoi" haundia izan du.

Ondo izan!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Miércoles 10 Marzo 2010 21:08:19 pm
Ongi etorri Haize ;)

Bueno ba hemen atxalde guztia elur busti elurretan eman degu. Tarteka elurra gogotik botatzen zuen baina gero segituan elur bustira pasatzen zenez ba...

Ikusi ahal izan dudarn arabera atxaldeko zazpik aldea Buruntza mendia 200m ingurutik gora zegoen zurituta. Baina ordutik elur elur busti gehiago bota du eta tenperatura ere bera jeitsi denez elur marra hori orain beherago egongo da..

Orain elurra/elur-bustia ari du eta tenperatura berriz 1,2ºC-koa da.

Nahiz eta radarrak ez jarri hemen elur-busti/elurretan atxaldeko zazpitatikan daramagu ???, pentsatzen det hotz onengatik eta orografiak zerikusia izango duela.

Gainera gauean hezetasun maila handia (http://www.weatheronline.co.uk/cgi-bin/expertcharts?LANG=en&MENU=0000000000&CONT=eses&MODELL=gfs&MODELLTYP=1&BASE=-&VAR=r700&HH=18&ARCHIV=0&ZOOM=0&WMO=) izango degunez eta haizea ipartu egingo denez (http://www.weatheronline.co.uk/cgi-bin/expertcharts?LANG=en&MENU=0000000000&CONT=eses&MODELL=gfs&MODELLTYP=1&BASE=-&VAR=pr06uv10uv95&HH=6&ARCHIV=0&ZOOM=0&WMO=), pentsatzen det horrela pasatuko dugula gau guztia.

Haize M.P. bat bidali dizut...
Besterik ez, ondo segi! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 10 Marzo 2010 22:06:25 pm
Emen xuabe xuabe ari orain eta tenperatura benetan egokia degu botatzen duena loditzeko...
-1,9ºC... :cold: :cold:

 Gau aldera badirudi prezipitazioa izanen dala bainan egunean izan duguna baino gutxio..
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Miércoles 10 Marzo 2010 22:14:42 pm
Emen xuabe xuabe ari orain eta tenperatura benetan egokia degu botatzen duena loditzeko...
-1,9ºC... :cold: :cold:

 Gau aldera badirudi prezipitazioa izanen dala bainan egunean izan duguna baino gutxio..

A, mila esker Pirineoetako elurraren egoera esateagatik. Egia esan aurtengo negua Pirinioen iparraldean oso lehorra eta irregularra izan da. Hor ere fohenarekin latz sufritu dute...

Bestalde aurten Ordizia inguruan elurtza politak bota ditu. Suerte handia izaten hari dira prezipitazio pasilloak hartzen.

Akerrei ea bihar kotxea elurretatik ateratzea lortzen dezun :P

Hemen orain ateri dago eta 1,4ºC ditugu.

Ondo segi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 10 Marzo 2010 22:34:15 pm
Ez zeok kotxea ateratzeko arazoik!!...tototerrenoak zeozertako ziek..
 Ala ere nik ustet mardulena pasa dela...satelitea tristeantzean zeok

 Ala ere ostiralean iparra tentetuko da eta beharbe ostirala ekaitz eune izanik,...300-400 tik gora elurra gozo gozo ikusteko aukera izanen degu
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 10 Marzo 2010 22:41:33 pm
Hemendik 3.2ºta euri ariña diardu, ez dot gehio espero gaur gauerako.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 11 Marzo 2010 09:07:44 am
Egunon

 Elurra ari zuela jaitxi niaz Gipuzku aldera eta elur lodiera atzokoaren antzekoa zan...ala ere elur bilduak sortzen hasi dira dagoen elur bisutxakin..

-2ºC eta elurra 15 bat zentimetro..
Gipuzkoan aldiz...Ordiziraino zuri eta Alegi eta Tolo tartean Elurra Tolosa bertaino zan...

 aio ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Haize en Jueves 11 Marzo 2010 11:13:59 am
Egunon!

Azkenean ez du ezer egin hemendik. Atzo bezala kotxeak, parkeak, teilatuak zuri daude, baina errepide eta espaloietan ez dago elur lipitxik ere. Orain elurra ari du, hori bai, oso txikia, eta nahiko bustia ematen du.

Ondo izan!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 11 Marzo 2010 18:00:10 pm
Arratsaldeon!! Euskal Herria ;) gaur goizean Donostira, kapitalera juan naiz , irten naizenean Eibarren Elurra zan 10:45 Elgoibartik Itziarrera elur buztia, Itziartik ia Zarautzera euria ta Zarauztik Donostira ateri, hori bai Donostian bertan kontxa parean maluta batzuk bota ditu lehor lehorrak  :crazy:

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 11 Marzo 2010 18:47:05 pm
Arratsaldeon! Azkenean atzo elur zaparrada polittak bota zitun arratsaldean eta goi hauek pixkat zuritu, baina esan zutena baino askoz gutxigo. Eman zuten alertakin uste nun arratsaldean zm batzu pilatuko zirela... ea apirilaren hasieran berriz ere hilberakin beste bat(azkena) etortzen zaigun eta naiz eta zaila izan elurra berriz ere beraino etortzen zaigun(aurten edeozer gauza)-
Orain 3º dazkau hemen eta euri gelatu fin nazkagarri hori egiten du tarteka. Ondo izan denok!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Jueves 11 Marzo 2010 19:12:18 pm
Arratsalde on!!
Hemendik lainoturik dago baina elurrik gabe.
2 gradu inguru une honetan,
Izan ongi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 11 Marzo 2010 20:23:08 pm
Atxaldion

 Oaindikan hotzaldi honek ostikada handiena emateko dake....
Larunbatean kota juxtu xamarra izanen da bainan prezipitazioa sartzen digute...goizean modeloetan ikusi dudanez ipar teneta datorkigu eta dagoen hotza mantenduko denez....ba...zm polit batzuk izanen dira...

 elur maila zaila izanen da kokatzea bainan 400-500 metrotan seuru elurretan botako dula...

 Emen oaintxe bertan elurretan ari du, oso gutxi bainan elur garbia da (ez izotz ezta antziarra..)

-0,9ºC tan gera

aio ;)

Pd: elur lodiera dexente jaitxi da euzki aldean eta 5 zm dira..hitzaletan 10 enbat
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Jueves 11 Marzo 2010 22:24:04 pm
Gabon

Goizean Buruntza 200m ingurutik gora zurituta zegoen, gero atxalden elurra 400m-tik gora eta zokoetan bakarrik zegoen. Atzo azkenik elur elur-bustitan 1,8l bota zituen.

Orain xirimiri pixkabat hari du eta tenperatura 2,9ºC-koa da.

Oraingoz martxoan:

Lasarte-Andatza: 10,4l
Lasarte-euskalmet: 8.8l
Igeldo: 11.4l
Ereñozu: 12.5l
Zizurkil: 9.2l

Ondo segi ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 11 Marzo 2010 23:41:37 pm
Gabon

emen berriz ere errepideak eta gainontzekoak txuritzen ari dira...elurra ari du arin arin..
-1ºC eta izozten bota ahala...egiya esan aurreko egunetako enepratura epelek berotu earra eman zioten lur azalari bainan zeropeko egun hauek berriz ere lanadare eta natura atzeratuko dutela seuru...

aiooo
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: baias en Viernes 12 Marzo 2010 09:19:34 am

egun on

murgia
0.1º
zerua lainotuta noizbehinka elur maluta txikiak botatzen ditu
bailara osoa elur izoztuaz estalita
gaurkoa aurtengo 30. eguna elurra botatzen ari dena da

ongi izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Viernes 12 Marzo 2010 09:36:40 am
30 egun! Ez dakit aurreko urte batzuetako markak nondik ibiliko diren -seguru aski 2005an elur-egun gehiago zenbatuko zen-, baina 30 egun ez dago bapere txarto. Gurean 15 egunen inguruan ibiliko gara, eta hori asko da kantauri isurialdean egoteko.

Zuiako harana, dena dela, inguruotako lekurik hotzenetako bat izango da, eta elur-kontuetan puntakoa da, kontuan izanda oso altu bere ez dagoela.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 12 Marzo 2010 09:52:35 am
Egun on!! 5º hemendik ta ateri, zeru lainotuta.

Negu hontan askotan egin dau elurra baina hego haizea be egun askotan izan dogu, juan zan urtian hego haizerik ez zan egon ta neri negu gogorragoa iruditu zitzaida, ez zuen horrenbest elur egin hemen behean baina goietan gehiago egin zuela iruditzen zait.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Viernes 12 Marzo 2010 09:56:20 am
Egun on!!
0 gradu ta lainoturik Sarrigurenen.
Ea zer egiten duen bihar.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Viernes 12 Marzo 2010 09:57:01 am

Negu hontan askotan egin dau elurra baina hego haizea be egun askotan izan dogu, juan zan urtian hego haizerik ez zan egon ta neri negu gogorragoa iruditu zitzaida, ez zuen horrenbest elur egin hemen behean baina goietan gehiago egin zuela iruditzen zait.

Hori egia da, baina tira, ez dira negu txarrak izan, oro har. Eta oraindino neguak emango du haginkadaren bat, ezta?  ;D
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Viernes 12 Marzo 2010 10:24:32 am
Egunon

 Goiz hotza...gaur ere zorepean pasako deun beste egun bat gehio izanen degu...elur egun asko dittugu gurean ere seuru murgian aiña izanen direla bainan nik ustet dexente elurte txikiagoak bota dittuela...Arabak zalantza gabe ipar ekialdeko aizekin nafarroak bainan aixe elur gehio artzen du..

 Zuek diozuen bezala joan zen urtean elur gehi in zun orokorrean...Ez aztu joan zen urtean Martxoan izan zen elurte mardulena....gurean 40 zm pilatu ziren....
Aste santuan elurra botatzeko aukera asko daude...%80 tan elurra izaten da..

goizean -2ºC tan  giñen eta dena xuri

 Pd: hi Oinaztua Pas delako mendikate hoi Lunada dek ez¿¿??zemouz zeok elurrez¿¿?
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 12 Marzo 2010 18:58:49 pm

Negu hontan askotan egin dau elurra baina hego haizea be egun askotan izan dogu, juan zan urtian hego haizerik ez zan egon ta neri negu gogorragoa iruditu zitzaida, ez zuen horrenbest elur egin hemen behean baina goietan gehiago egin zuela iruditzen zait.

Hori egia da, baina tira, ez dira negu txarrak izan, oro har. Eta oraindino neguak emango du haginkadaren bat, ezta?  ;D

Neri ere lehengo urteko negua gogorragoa iruditu zitzaidan. Aurten hego haizea asko euki degu,naiz eta hemen 4 alditan (momentuz) egin duen elurra, baina oso kantidade txikitan. Lehengo egunean esan nuen bezela,apirileko hilberaren inguru honetan etorriko zaigu azken elurtea, eta zeinek daki,beharbada fuerteena(kantidadean)nahiz eta elurra hezeagoa izaten den.
Orain zerua lainotu egin da eta 6º
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 12 Marzo 2010 19:15:35 pm
Buff elurra Apirilean, hotzaldia bai baina elurra hemen behean ez dot uste, oso zaila iruditzen zait baina bueno ikusiko juauuu.  ::)

Hemendik 7.8ºC ta gaur ez da tantarik jauzi egun guztian.

Ondo pasa astebukaera  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Viernes 12 Marzo 2010 22:39:14 pm
atxaldion...

 Giro earra izan da gaurkoan eta ikusi degunez Martxuko eguzkiak indarra dexentekoa dauka...
Apirilean elurra oikoa da...Lazkaoko jaiek apirilan bukaeran dira eta makiñat aldiz izan gea elurra ari zula..
 1200 metrotan Maiatzen metro erdiko elurra ezautu det.. ;D

Gaur atxalden beriaina igo naiz eta hotza, igotzeko gogoak kentzeko moukoa zeon, haizeak lagunduta... :cold: :cold:

oaintxe emen 1,6ºC tan gera

Mugikorrakin ateatako argazki batzuk

(http://i883.photobucket.com/albums/ac36/akerrei/Imagen0051.jpg?t=1268429757)
(http://i883.photobucket.com/albums/ac36/akerrei/Imagen0043.jpg?t=1268429807)
Haize asko ibili dela nabari da...elur bilduz josia zegoen...
(http://i883.photobucket.com/albums/ac36/akerrei/Imagen0042.jpg?t=1268429870)
(http://i883.photobucket.com/albums/ac36/akerrei/Imagen0047.jpg?t=1268430224)
(http://i883.photobucket.com/albums/ac36/akerrei/Imagen0038.jpg?t=1268430254)
kalitate exkaxeko argazkik die...ala ere labetik atea berri ziek..
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 13 Marzo 2010 09:15:41 am
Ba hemendik ez dot gogoratzen elur egunik Apirilean.

6ºC ta zeruan hodeiak ta ostarteak tartekatzen dira, euria egin du gauen..

Ondo pasa.  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: tripa zorriak en Sábado 13 Marzo 2010 09:43:25 am
Argazki politak akerrei, San Donato ondoan?. Laudion euria barra-barra 5º.
Elurra dela eta ez dela amak esanda otxomaio Urduinan, herriko pilon, elurraz bete zegoen.
Ez da hain arraroa elurra apirelean baita maiatzean ere.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Sábado 13 Marzo 2010 10:24:37 am
Egun on.
Hemendik 4.5 gradu :-\ eta badirudi elurra joan zaigula. Hurrengo elurte arte. Ea Apirilan ustekabearen bat dugun.
Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Sábado 13 Marzo 2010 11:01:28 am
Egunon..

 Hau kaka!!!..atzo gau parten elur pixkat hasi eta gaur jaiki eta ostarteak....REDIOS!!!..keba negu hau ne kontra do!!!

 4ºC ditugu emen eta ostarteak dira.

 
Argazki politak akerrei, San Donato ondoan?. Laudion euria barra-barra 5º.
Elurra dela eta ez dela amak esanda otxomaio Urduinan, herriko pilon, elurraz bete zegoen.
Ez da hain arraroa elurra apirelean baita maiatzean ere.

Bai tripa zorriak san donato mendian aterata dia..

Maiatzan 8 zuk esan bezala elurte ear bat bota zun, gure koadrillako baten urtebetetzeak dia egun hortan eta gogoratzen naiz....makinat pago arrama ostok zittuela autxi ziren..eta mendian ia metro erdi beteko elurra izan zan...ala ere 1000 metrotan osto guztiak udazkena balitz bezala gorritu ein ziren berriz botaz eta ekaina aldera berriz ateraz..Urte artan egurre artu zuten zuhaitzek

eun ona pasa ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Bisutz en Domingo 14 Marzo 2010 16:13:46 pm
Maietzako edurre,
hautsitako egurre.
Neure herrixen ezaerak ezaten dau.
Edurre apirilen Legutixon ikus dot ta ez eizue pentsa behin bakarrik ikus dotenik, sarri ezango nauke. Oin dala hamar bat urte edo... gaba erdixen denpora gutxi baten 20cm-tik gora bota ebazan.
Maietzan edurretan behin ikus dot eta ez da bape politte... etxe ganien daukun pagaduixen edur horreik triskantza ederrak erain aubiezen. Akerrik ezandako edurtza izengo ete da.
Martxuen edurre badaki botaten ta sasoixen gaoz... hemendik badiñue edurtza haundixena SanJose inguruen bota biher dauela. Egixe dala pentsetan dozue?
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Domingo 14 Marzo 2010 19:10:25 pm
Atxaldeon

 Giro bikaina izan degu mendian ibiltzeko....alakoak gustoa artzen dira, ala ere goizeko zortzitam beriainen -6ºC koa eta haizea bortitz zebillen...eguerdi aldean Aralarren nintzen eta an giroa geixeo epelu eta izotzak urtzen hasiak ziren

 oraintxe 3ºC ta gera eta beti bezala lainoak gurean ez dute izotz mardulik eitten utziko...

 San Josen elurre bisutx....hobe ingo balu, zailla ikustet...ala ere ez arrittu ni kanpoa nijo eta alakotan botatzen ttu...jeje

onak izan ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Lunes 15 Marzo 2010 12:33:46 pm
Egun on.
Udaberriko eguna, orain 10.5 gradu eta eguzkia jaun ta jabe.
Izan ongi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 15 Marzo 2010 14:11:33 pm
Atxaldeon

 Udaberria emen da!!! :sonrisa:

 Alako astea pasata gustora ta dena artuko ditugu udaberriko tenperatura hauek...

goizean izotz politta zen gurean -1,6ºCtan atea naiz ..
 Ea ostegun alderako iragarri duten frenteek euri ugari ekartzen diguten...

aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 15 Marzo 2010 14:48:15 pm
Hemendik haizea hotza dago ala ere eguzkiaren eragiñez edo 10.2º C ditugu orain,   5.6ºC izan da goizaldeko minimoa.

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 15 Marzo 2010 21:12:48 pm
Ieup!!!

 Hozten ari dira baztarrak eguzkia sartu ta bereala...2,7ºC eta ziztu bizian behera dijua termometroa..noiz eta noraino...ba hego haizei galdetu beharko diogu.. :rcain:

 Gaur azkenen -2,6ºC minima izan deu

 Esan Beriainen muturra erabat izoztua jarratzen duela eta ipar horma erabat elurtua dao..hegoa aldekoak elur gutxi du martxo erdirako...euzkiak min asko itten do..

 Ba holaxe kontuak..aio

Pd Erremendian -4,6ºC momentu hontan

-10 aillauko da.. ;D
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Martes 16 Marzo 2010 09:56:56 am
Egun on!!
Mementu honetan 1.5 gradu eta zerua urdin-urdin.
Minimoa -1.2 izan da gaur goizean.

Ongi pasa eguna.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 16 Marzo 2010 10:23:29 am
Egunon

 -10ºC ea ez gea ailegau meteonafarroako estaziotan bainan seuruenik izanen zien puntuk tenperatura honekin

 Goizean izotza zen gurean bainan seiak aldera hegoa jotzen hasi da eta 2ºC ziren

 Etxarrin ordu berean -5,6ºC tan ziren....hau 8 km tan

Nafarroako dato batzuk:
Erremendia -8,6ºC
Urbasa -8,1ºC
Auritzberri -9ºC
Iraizotz -7ºC
Erro -8ºC

 Amplitude termiko handiko eguna izanen degu gaur , leku askotan 20ºC baino handiagoak

aio ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 16 Marzo 2010 20:37:56 pm
Arratsaldeon!! egun polita gaurkoa , goiza hotza izan da 1.7ºC baina eguerdian 20º ra heldu da tenperatura, orain badirudi negu honetako ohitura jarraituz hego haizea izango dogula egun batzuetan behintzat...

14.6ºC orain, ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 17 Marzo 2010 08:27:11 am
Egunon

 Hero haizea gue tarten, batzuoi mediak igotzen eta beste batzuei mantentzen...
Gurean goizeko seitan 8ºC eta aldiz Etxarrin -1,1ºC-- :crazy: :-\

 Ezin aztatu giro klase hauekin..

eun ona izan.. ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 17 Marzo 2010 08:45:19 am
Eguzkitsu Gasteizen eta 1º. Lei apur bat ikusi dut bazterrotan, atzo baino gutxiago, eta atzo baino arinago desagertuko da. Udabarri bete-betea.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Miércoles 17 Marzo 2010 10:01:08 am
Egun on.
Sarrigurenen ere eguzkitsua eta 5 gradu mementu honetan.
Udaberrian bete-betean gaude ;)

Zintzo ibili ;D
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 17 Marzo 2010 20:19:12 pm
Aupa peña, 17.4ºC orain  :calor: udaberriko giroa ta zerua oskarbi egon da egun osoan.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: helado en Jueves 18 Marzo 2010 07:09:22 am
Egunon!!!!

13.5ºc eta zerue garbi garbi :)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 18 Marzo 2010 09:26:50 am
Egunon

 Esaten danez, goiz gorri , arratxeko euri..

 Hori zan gurean. lastima argazki kamara etxen utzi detela....hoi argitze earra izan dana..

 Gurean Hego zakar xamar eta tenperatura zerutik..8ºC

 Arritzekoa bada ere oraindik mendiei xuri xuri mantentzen zaie ipar aldeko magalak...eta hori elur lodiera handirik gabe pasa dutela negua..

 onak izan
aio ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Jueves 18 Marzo 2010 10:18:00 am
Egun on.
Ia-ia 11 gradu eta zerua "zikina" dago, goittiko lainoak. Hezetasuna %38

Udaberriko giroarekin jarraitzen dugu.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 18 Marzo 2010 12:29:59 pm
Hemendik be zerua lainotua daukagu, tenperatura 15º ingurukoa.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: tripa zorriak en Viernes 19 Marzo 2010 10:03:33 am
egunon, egun epela eta lainotsu dugu gaur, 17º eta zargori putua ere bai.
Atzo egon nintzen baranbio herrian (amurriotik gertu) eta harrigarria xyntiak eginiko txikizioa, pinudiak, soildu zituen,  hautsitak, meteorito bat eroriko balitz bezala. Herritik, bertatik ikusten da.
ondo segi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Sábado 20 Marzo 2010 10:32:07 am
Egun on!!
Jendea oporretan da?? ;D
Beno hemendik 16.5 gradu, beroa erraten ahal dugu. Sargori punttu bat , bada.
Lainoturik eta noizean behin ttanta batzuk.
Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Sábado 20 Marzo 2010 11:38:10 am
Egunon

 Danak oporretan izanen ga!!..zemouzko giroa dakazue euskal herrian¿¿??...hego ero haizea....Boxorno!! :(
 NI zuek baino iparralderago nao eta emen euria da nagusi, ala ere temperatura epel xamarra da emen...


Onak izan..aioo
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 21 Marzo 2010 19:14:59 pm
Ba bai, oporretan, baina bukatu dira zoritxarrez....  :( hego haize sakarra izan da nagusi azkenengo egunetan Cantabria barnealdean, euri pixka bat egin dau , oso gutxi, hori bai tenperaturak oso beroak 22º- 23º ra eldu dira.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Lunes 22 Marzo 2010 13:24:02 pm
Egun on!!
Zer moduz oporretan? Beti ongi, ezta?
Beno hemendik 17.5 gradu eta zerua oskarbi samar.
Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 23 Marzo 2010 21:50:59 pm
Hau dok ambientia daukaguna topik honetan , oporrak bukatu ziran ba  :) 18.8º C ta hego haizea, udaberriko girua.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Miércoles 24 Marzo 2010 15:12:23 pm
Eguerdion

Azken aldian nahiko lanpetuta ibili nahiz ta ezin izan det idatzi, ala ere eguraldiak ez du askorik laguntzen....

Hemen orain zeruan lainoak eta ostarteak ditugu, lehengo hauek ugarienak. Tenperatura oso beroa orain 20,6ºC baititugu, hotzena berriz oraingoz 17,6ºC-tan gelditu da.

Hilabete hau oso lehor dijoa, esaterako hemen 14,2mm besterik ez ditu bota. Oria ibaia ere pena emateko moduan dijoa 7,5m3/s besterik ez da ari ematen.

Ea ze ekaitz sortzen diren, orain ematen du Araban eta Bizkaian zaparrada polita botako duela...

Ondo segi ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Miércoles 24 Marzo 2010 18:55:44 pm
Arratsalde on!!!
Aspaldiko partez euria ari du Sarrigurenen, ekaitz moduan. Orain 16 gradu eta hego haizea zakar dabil

Ongi izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 24 Marzo 2010 21:42:17 pm
Gabonn... 16.4ºC ta ateri orain, arratsaldean euri pixka bat egin dau baina gutxi, hego haizearekin jai daukagu..

Gora zuek  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 24 Marzo 2010 21:57:36 pm
Gabon

 Zemouz Euska Herri aldean¿¿??..jeje..ni azkenen ailleau nahiz bainan hego P..ta honekin ez dakit bela ez naizen eskapauko!!!ene ....ta luzerako al do¿¿??..ez naiz oaindik modelo ta alakok ikusten jarri bainan traza txarra zakak...

 Inglaterra alden izan naiz alrebes tarten, han dena alderantziz itten due... :rcain:
Emakume polittak baizren baita zakarra de, ??? ala ere emengo ganadoa nahio!!

 Larunbatean handikan borraska sakon xamarra izan zan bainan, inguru artan mendirik apenas danez ba fundamentu handirik gabeko zaparradak bota ta lixto..

 Emen gaur zaparrada polittenbat bota do bainan osti gutxi.....
Ta olaxe, ea ba nere etorrerakin elur pixkenbat ikuste ote deun...

aioo

Pd; momenttun 10,5ºC eta haize bolada indartxuak 72 km/h raino
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Miércoles 24 Marzo 2010 22:20:08 pm
Gabon

Gabon

han dena alderantziz itten due... :rcain:
Emakume polittak baizren baita zakarra de, ??? ala ere emengo ganadoa nahio!!


Den dena? :ejemejem:, emakumek aipatu dituzula... aurten eskolan astean behin Ameriketako neska gazte batek ematen digu klasea. Bera etorri denetik ez dakit zeni begiratzen digogun gehiago berari edo liburuari... :cold:

Hemen atxaldeko sei ta erditan zaparrada polita bota du, 5 litro besterik ez ditu bota baina polita izan da.

Hemen orain 15 ta ez du euririk hari.

Ondo segi! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Jueves 25 Marzo 2010 11:44:14 am
Egun on!!! Ongi etorri Akerrei!!
Beno, atzo ekaitza izan genuen Iruñerrian eta 8.9 litro pillatu ziren.
Gaur 15 gradu eta lainoturik, ziuraski, arratsaldean berriro, ekaitza.

Izan ontsa!!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 25 Marzo 2010 23:42:58 pm
Gabon!!

 Hego puta hau noiz arte izanen ote degu gure tarten...

 Azekenen atzo gaben zaparrada gogorrak izan ziren emen baita haize bolada gogorrak ere!!...eta okerrena dena batea ein zula...
Gaur 16 litro artu ditut gehi atzo artutako 9 litroak...

Ala ere apirila bustitik eta hotzetik heldu zaigula dirudi!!!...ea topik hau animatzen degun.....Lantxurda ari da beintzat!!! ;)

Ta Andatza klasen gehio ein ta etxeako gutxau utzi.......irakasle gixajua, desgastatzen hasia izanen da!! ;D(denak nahi izan ditugu halako irakasle gazte eta ederrak klaseak horren aspergarriyak izan ez zittezen... :nez: :nez: :dodo: :babeo: :babeo:)

Pd: 8,7ºC eta zerua erabat izarratua...

aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: ggz en Jueves 25 Marzo 2010 23:59:17 pm
kaixo eta gabon denori.

Hemen daukagu Webcam berria. Gasteizen dago eta azaltzen diren datuak legutianon dauzkagun  Davis estazioakoak.

Ondo pasa webcan honekin.

http://meteogasteiz.dyndns.org:1025
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Viernes 26 Marzo 2010 09:59:41 am
Egun on!!
Atzo erran bezala, berriro ekaitza 10.5 mm pillatu ziren Iruñerrian.
Gaur, aldiz, eguzkia jaun ta jabe. Hori bai, hotzagoa da, 8 gradu

Badirudi ,datorren astea berriro hotza etorriko zaigula ;D ;D Azken elurtea?????
Ikusiko dugu.
Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 26 Marzo 2010 10:01:09 am
Eskerrikasko GGZ webcamarengatik imagen ona dauka eta ongi etorri, hemendik eguzkia da nagusi gaur, zerua era bat oskarbi dago ta tenperatura 12º ingurukoa.

Ondo izan.  ;)

Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Viernes 26 Marzo 2010 14:04:38 pm
Atxaldion

 Haizeak eramaten ez bagaitu ba euritenbatek eraman gaitzala...jeje..
 Epel gizpuzkoaldean eta hegoa bixi....Atxalderako berriz ere euri kontuak izateko trazak artzen hasi da..

 Bestalde, esan elur arrastoak badira mendien ipar magaletan ...


 Atxalde earra pasa.. ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: ggz en Viernes 26 Marzo 2010 21:17:13 pm
Eskerrik asko.
Hemen, Gasteizen, arratsalde izugarriskoa euki dugu. Mota gustiko odeiak eta zeru polik politak.

Orain ya 10º azpitik gaude eta bai, baliteke datorren astean elur pizka bat ikustea gasteizen edo elur bustita.

Beno gure Webcam etik ikusiko dugun zuzen zuzenetik.

Asteburu on bat pasa neska-mutillok.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Viernes 26 Marzo 2010 22:33:30 pm
Gabon guztioi

Ongi etorri ggz ;) Lehenik eta behin mila esker zure web kamera eta estazioa denon eskura jartzeagatik. Esan beharra dago kalitate earrakin ikusten dela, ta bistei buruz zer esanik ez... Gorbea mendia, hiriburua eta inguruak  oso ondo ikusi daitezke. Esaterako orain, nahiz eta kutsadura luminikoa egon izarrak eta gorbeako elur arrastoak ikusi daitezke :o

Nire herrira itzuliz atzo atxalden zaparrada bat besterik ez zuen bota, gaur ere eguna atzo bezelaxe joan da baina nahiz eta tarteka laino nahiko beltzak pasa ez du ezertxo ere bota. Nahiz eta tenperatura nahiko epela izan hego haize faltsua zegoenez giroa nahiko freskoa zen, horrela bada gaurko beroena 18,9ºC izan da, eta hotzena berriz 10,5ºC.

Orain berriz 12,7ºC ditugu.


Atzo benetan pirineo aldean euria eta elurra 2000m-tik gora gogotik bota zuen. Benetan esanguratsuak dira Erremendian bota zituen 48mm-ak, Irabian 32,2mm eta Abaurrean 38mm

Gaur ere bertan bota du gehien eta beste 6-7mm gehiago pilatuko ziren.


Eta hotzaldiari begira ematen du martxoaren 30ean eta 31an elurra 500-600m inguruan botako duela, orain modeloek markatzen dutena beteko balitz benetan gogotik botako luke. Baina dena dela hau oraindik zehzteko dago, argi dagoena behintzat tenperaturek beherakada nabarmena izango dutela da.

Bueno nahikoa txapada bota ondoren...

Ayo!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: ggz en Sábado 27 Marzo 2010 22:03:09 pm
Gabon eta eskerrik asko Andatza.

Beno, gau goxo eta trankil dauzkagu aurrean. Legutiano datuak ahuxe dira:

Temp 7.7 ºC
humedad 79 %
viento N  6 km/h
presión  1026 hPa

Aize indarra beruntz eta oidea altuak buruan. Bihar eguraldi ona goxatzeko gure polit herrian.

Gabon denori.

"hortze gaude euskera eta biok, zaiatzen naiz nere onena ematen, baina nabaritzen da euskalduberri naizela"
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Domingo 28 Marzo 2010 00:18:17 am
Gobon
NAparro alde honetatik...aspaldiko partez parranda in gabe gabiltzanok ba interneten sartzen dittugu muturrak..jeje..

 3ºC ditugu gurean eta intza earra....izotz biurtuko al da goizalderako¿¿??...hegoari galdetu bearko diogu..

 Bestalde, a ze giro gaur izan deguna...biharkoa alaxekua ata dittela, mendin buelta earra emaiteko..

 Hi,ggz, lasai mintzo adi,....saiatzea izaten da askotan lanik zailena..

pd: hire webcama zabaltzen saia ninduan bainan ezin, emengo adsl-a nere aintziñako txirrindula bainan gelduago zebillek...

 Gau ona pasa ezazue ta parrandan zailtzenek zorte ona izna. ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 28 Marzo 2010 21:00:55 pm
Gabon, 14.3ºC ta ateri, arratsaldean tanta batzuk bota ditu baina gutxi.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 30 Marzo 2010 10:31:06 am
Egun on! giro freskoa gaur daukaguna, 10ºC ta euria, 5.7mm jaso dira momentuz, aste santua nahiko aldakor datorrela dirudi baina hotz handirik gabe.


Ondo izan   ;)


Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Martes 30 Marzo 2010 10:48:38 am
Egun on!!
Hemen ere, giro fresco eta euria ari du.
Gauean, haize bortitza ibili da, orain motelago.
Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 30 Marzo 2010 21:29:59 pm
GAbon

 Azkenen asti pixkat arrapatzen deu...
 
Ezin konektau izan naiz azkenaldian, eta ez da señale txarra...
Gauza zeoze alaitu da, euria poleki izan da 21 litro gurean eta goizean elurra ageri zan berriz ere gure gain earretan... ;D ;D
 Ala ere oraindik elur bildu arin batzuk baziren ipar magaletan eta handiagoak mendian bertan...asteburuan ez nun astirik izan argazkitako, ala ere asteburu hontan pirineo aldetikan paisai ear batzuk ekartzeko intentzioa badeu

momentun euri da emen 5ºC eta elurra 1000 bat metrotann

 Animatu euskarako foroa aurrera ematen.... ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 31 Marzo 2010 08:22:25 am
Egun on!! goiz freskoa gaurkoa ere 9ºC baina ateri, badirudi arratsalderako euri datorrela.

Ondo izan !!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Miércoles 31 Marzo 2010 10:08:13 am
Egun on!!
Fresco, erraten ahal dugu 5.8 gradu, orain.  Badirudi, egun politta dakarrela, laino batzuk izan ezik, eguzkitsua.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: Andatza en Miércoles 31 Marzo 2010 12:59:51 pm
Eguerdion guztioi

Azken aldi honetan nahiko alfertuta nabil...

Bueno, egia esan azken egun hauetan hemen ez da ezer interesgarririk pasatu. Galernatxoa ez zen batere bortitza izan, ta euria ere ez du askorik bota.

Horrela bada bi egun hauetan:

Lasarte-Andatza: 16.0mm
Lasarte-meteolasarte: 16.0mm
Lasarte-Euskalmet: 16.0mm

Kasualitatea, hiruretan berdina bota du. Jooo, zenbaki borobil horiek ez zaizkit batere gustatzen :rcain:

Bueno, hemen orain zerua ia erabat oskarbi daukagu, baina hegoaldera begira lainoak ugariagoak dira. Hotzena 7,8ºC izan da, orain berriz eguneko maximoa daukagu, 14,2ºC.

Itxura denez, atxalden datorkigun frontea nahiko aktiboa da. Baina ezdakit, ematen du beti bezela ia guztia Frantziara sartuko dela...

Editatzen det:

Bueno, pixkanaka pixkanaka gure buru gainetik pasatu behar duen "baja mesoescalarra" gero eta gertuago daukagu. Hau pasatzean haizea ipar-mendebaldu eta bizitu egingo da, eta noski horrekin batera euritan hasiko da.

(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/pression.png)
Ondo segi, agur! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: ggz en Miércoles 31 Marzo 2010 18:59:16 pm
kaixo lagunok.

Hementxe, Araban, orain dela ordu bat hasi de euri jausten.
Oraintze Legution 6,3º daude.

Oporrak hartzera noa, eta datorren labunbata martxoko 10an nator berriro gure Euskadi txoko goxora.

Beno adiskide, ondo izan eta Euskalerri maite zaindu.

gero arte.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa. 2010 ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Miércoles 31 Marzo 2010 22:59:59 pm
Gabon

 Euri kontuak Euskal herri osuan...

 Zaparrada earrak izan dira atxalde- gau partean eta tenperatura dida batean jaitxi da 4ºC taino...horrek esan nahi du berriz goizean agertu diren bezalaxe mendiak zuri izanen direla 1000 bat metrotatik..

 azkenean atxaldeko zortzitan 10 litro jaso dittut ala ere beste hiruzpalau izanen ziran gehi..hoiek apirilerako utziko ditugu...

Datozen egunetan pirineo aldera nijua ta ausente izanen naiz...

aioo ta onak izan :sonrisa: