Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Vigorro... en Sábado 01 Julio 2006 15:27:57 pm
-
Ale, ya se hasta vasco... :mucharisa: ;D
-
Oso ondo Vigorro oso ondo...( no se quien te habra dicho que pongas esa frase de titulo... ::) )
Uztaila eualdi beruakin hasi gara, oin 34.4ºC eta %30eko hezetasuna. Lehen 35.1ºC-tara igo da, urteko altuena.
Hegoaldera begira kumulu batzuk ikusten dira, baina inportantzirik gabekuak...
Ondo segi!!!!
-
Arratsaldeon!
27 gradu Donostian (nere termometroan) eta zerua oskarbi (hodei altu batzuk ikus daitezke)
Hondartzaraaaaaa!!!!!! ;D ;D
-
Egun nazkagarria atzokoa, eguzkia nahi zutenak pozik ibiliko dira >:( Bilbon altuena 35º gero brisa sartu ta azkar freskatu du, baina ekaitzik ez.
-
gaur egun politxa dator!!!!Atzo kumulu politxak hazi ziran, Cb Calvus bat edo beste ikusi nebala uste dot, gainera arratsalde parteko eguzkixakin gorri-gorri zeuan...penia kamararik ez eukitzia...
oin 24.8ºC eta %67ko hezetasuna (oso altua, lagungarrixa igual ekaitzetarako).
ondo segi!!!!
-
kaixo ;D
gaur hemen bero asko agiten du. Orain 33ºC eta %35-ko hezetasuna.
gero arte :P
-
Atzo Gasteizen ikaragarrizko sargoria izan genuen. Arratsaldean ekaitza txikia egon zen.
Gaur eguzkia, 25º eta haizea badabil.
-
Donosian eguraldi nazkagarria, bero baina eguzkirik ez... hau ez da normala, egun terdiz eguzkia agertu eta honezkeo batez... KK!!
P.D.: nik txibau nion Vigorrori nola jarri... larrituta idatzi zidan beste euskaldunik ez zeola konektauta eta... ;)
-
Gaur egun goibela, behe laino hauek hondartzara juateko egun bat izorratu digute.
-
Donostian eguraldi tristea, lainotuta, eguzkirik ez, haize freskoa ta 22 gradu. Hondartza nolakoa den ahaztu egingo zaigu aste hontan, eguraldia asko aldatzen ez bada... >:(
-
Epa!! hemendik lainotuta dago ere , baina ez dau eurirk egiten momentuz.
Ondo ibili...
-
Eguzkia, lainoak... denetarik izan dugu gaur.
17º.
-
Atzo arratsaldean ederi egoten zen Ondarretako hondartzan... Eguzkia bai baina berorik gabe... Gaur, ostera, lainotuta esnatu da goiza eta nahiko "frexko"... Martxa hontan 2002ko udara emango du honek... >:(
-
Hemen udak 2003koa ematen du :enojado: :enojado:
-
Ba hemendik zerua garbitzen dago ta eguzkia irten da, arratsaldeko ekaitzen zain.... ::)
-
Ekaitzak espero dira gaurko ala?
25.1ºC eta %61eko hezetasuna ta zerua garbi, baina bruma antzeko bat dau...
Ondo segi!!!!!!
-
Ekaitzak espero dira gaurko ala?
25.1ºC eta %61eko hezetasuna ta zerua garbi, baina bruma antzeko bat dau...
Ondo segi!!!!!!
Hori esaten dabe adituak
Gaur ere hodei ugari izango dugu iparraldean eta eguzkitsu hasiko da eguna hegoaldean. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta egunaren amaieran zaparradak eta ekaitzak espero dira. Euria, batez ere, iparraldean egingo du, bereziki Iparralden eta Nafarroa iparraldean. Aldiz, apenas iritsiko da euririk hegoaldera. Iparraldeko haizea ahul ibiliko da orokorrean, tarteka bizi kostaldean. Tenperatura egonkor mantenduko da: 30 ºC ingurura helduko dira maximoak Ebro bailaran eta 25 ºC-ra gainontzeko lekuetan
-
Ba modeluak ikusitxa, teorian ekaitz oso potentiak egon biharko liratezke, baina dakagun gafia ikusitxa ekaitzekin... estofex-ek ekaitz gogor arriskua jartzen dosku...eta ekaitz oso gogor-en probabilitatia...baina bueno...ikusiko da...
Ondo segi!!!!!!
-
Bai ala dek, ekaitzekin ez da erreza izaten jakitxia egongo diran ala ez diran egongo, parian tokatu ezkero bai baina askotan ihes egiten digute.
-
Hegoaldetik zeoze datorrela ematen dau, ez da asko, baina hazten dao oindiok. Euskalmeteko radarra ondo dabil, ta hori señale txarra da, ez dabilenian egoten dialako ekaitzik haundixenak... ;D
Estrato puta honek jodidu biadoskue guztia, ez dute ezer ikusten lagatzen... >:(
Ondo segi!!!!!!!!
-
Arratsaldean Bilbon izan naiz... a ze nolako ekaitza!!!!
Ping-pong piloten moduko harriak erori dira.
-
aupa, bilboko ekaitzak, gernika ikutu dau, baina bakarrik ikutu, saparrada politze bota deu 10 minutukoa, bi trumoi, eta kaskabar barik, ni uste dot, gernika izen dala euri gitxien artu daben herrise, ekaitzak hasi zienetik, untze lainotua eta fesko. agur.
-
Egun on!! atzo azkenian euri piskat egin zaban hemendik tanta lodi batzuk jauzi ziran. Gaur eguzkiak irteteko itxuria dauka ia azkenian ze egiten daban.
16.5ºC
-
Egun on!! atzo azkenian euri piskat egin zaban hemendik tanta lodi batzuk jauzi ziran. Gaur eguzkiak irteteko itxuria dauka ia azkenian ze egiten daban.
16.5ºC
Bai, baina ez zuten lurra guztiz busti be in...lau tantan lodi ta ezebe gehixau...KAKAAAAAAAAA!!!!!!!
22.2ºC eta %68ko hezetasuna...estalitxa... ::)
Ondo segi!!!
-
16º, fresko....
Lo egiteko ez dago gaizki eguraldi hau, baina bestelakoan...
Ondo pasa!
-
Epa, zeru lainotua gaur ere, euririk ez, tenperatura 20º takoa, badirudi astebukaeran eguraldi ona izango dogula, larunbatian ekaitz arriskua dago, baina barnealdean ta arratsalde partian bakarrik.
Gora san Fermiñak!! ;)
-
Danak hondartzan ala? 8)
Hemendik eguraldi ona, hodei batzuk daude baina eguzkia da nagusi.
Ondo segi!! ;)
-
Danak hondartzan ala? 8)
Hemendik eguraldi ona, hodei batzuk daude baina eguzkia da nagusi.
Ondo segi!! ;)
Ez ba. Batzuk lanera etorri behar.... >:( >:( Hala ere, hemendik ateratakoan, zuzenean hondartzara noa, aspaldiko partez eguraldi bikaina daukagu eta. Ea asteburukoa ere horrelakoa den eta Iruñean (San Ferminetan) eta Donostian (hondartzan) ederki egoteko laguntzen digun. Egun eguzkitsu batzuk merezi ditugu.. ;D ;D
Onak izan!
-
Gaur egun ederra izan dou hemen...eguzkixa izan da nagusi eta temperaturia ona izan da. Oin 20.5ºC eta %75eko hezetasuna...Zerua OSKARBI, ta ilargixa oso haundi ikusten da, baina ez da betia...egun honek aprobetxatzekuak dira...
Ni momentuz bixar Zarautzera noia eguna pasatzera lagunekin...egualdi ona eingo dabela ematen dau. 8)
ondo segi!!!!!!
-
26º eta zeru urdiña. Pantanura noa.
Aio!
-
Eguraldi eguzkitsua gaurkoa, atzo jai eguna ta lainotuta egon zan kostaldean ta gaur lan egunian ta oskarbi :'( .
-
35º Gasteizen!! 8) 8) 8) 8)
-
35º Gasteizen!! 8) 8) 8) 8)
:o :o :o :o
hemen 31.4ºC eta %57ko hezetasuna.
ondo segi!!!!!!
-
Bero latza. >:( >:( >:(
Egun osoa izerditan.... eta hondartzara ezin joan.... :'( :'( :'(
-
Euskalmeten arabera, arratsaldeko 5.30tan eguneko maximoa izan dugu, 36º. Eusko Jaurlaritzan (Lakua) dagoen estazioan.
Abetxukon 36.7º harrapatu dituzte, ordu berean.
-
Donostian orain 22ºC. Arratsaldean bero handia izan dugu eta eskertzekoa izan da egon den aldaketa.
Lainotuta dago eta haizeak noizbehinka indarrez jotzen du.
Behintzat arnasa gustora har daiteke.... ;D ;D
;)
-
Egun on!! xirimiri piskat ta 20ºC
-
Zeru erabat lainotua Bilbotik eta xirimiria bustitzeko modukoa. Badira pilo bat egun xirimiriarekin aurtengo udan. ALGO ESTÁ CAMBIANDO, SALINAS!!!
-
Zeru erabat lainotua Bilbotik eta xirimiria bustitzeko modukoa. Badira pilo bat egun xirimiriarekin aurtengo udan. ALGO ESTÁ CAMBIANDO, SALINAS!!!
Ba bai, aurtengo udan txirimiri dexente dabil botatzen...baina hau da normala, nahiz eta nik behintzat ez nahi.
Gaur txirimiri hemendik berriz...20.9ºC eta %90eko hezetasuna.
Ondo segi!!!!
-
Aupa egun on!
Derion une honetan 19,9º eta zerua hodei baxuez beterik. Goiz osoan ibili da sirimiria botatzen, baina etxetik irten dudanean zazpietan, Artziniegan eta Aiaran lurra siku zegoen. Laudiotik aurrera euria ari zuen gogoz.
Honelako egunek badute bere xarma, baina eskertuko litzateke astebeteko eguraldi ona, ezta?
-
Arratsaldeon!
Badirudi eguna argitzen ari dela, hodeitsu jarraitzen duen arren. Duela ordu t'erdi ez duela xirimirik botatzen, eta ez du gehiago botatzeko itxura handirik. Tenperatura gora: 22 ºC.
-
Aupa, arratsaldean atertu dau baina berriro ere xirimira daukagu, tenperatura 19.9º- takoa, hezetasuna %85, presioa 1027mb ta goruntz.
Ondo lo egin!! ;)
-
Aurtengo udan erdibideko eguraldirako tarterik ez dago. Atzo 36ak gainditu genituen eta gaur eta gara 20 graduetara iritsi.
-
Egun on!! gaur ateri dago naiz ta zerua lainotuta dauan ala ere ostarte batzuk ikusten dira.
22º-tako tenperatura .
-
Arratsalde on!! esan didatenez oskarbi dago kostaldian, ondarru inguruan bai behintzat, hemendik lainotuta jarraitzen dau.
-
emendik garbitu du, baina ostabe sartu diez lainoak, atzo baino arinau gainera 6 etarako ya lanotute egon da
-
Egusenti polita gaurkoa , fresko ta zeru urdiña, ia horrela jarraitzen daban.
-
egun politxa gaurkua...goiz freskua euki dou hemendik be...baina oin nahiko bero itxen dau, 28.6ºC eta %44ko hezetasuna.
ondo segi!!!!!!!
-
Gau beroa eduki dugu Gasteizen, tenperatura minimoa 18.2º izan da. Orain 31.1º ditugu.
-
Donostian oskarbi. 26 gradu. Kantabria eta Asturias aldean ekaitz hodeiak ari dira hazten; hemendik oraingoz ezer ez.
;)
-
Berriro ere gau tropikala oso hurbil geratu zaigu, 19.2º.
Orain 31 gradu Gasteizen.
-
27º Donostian eta sargori. Itsas haize ahula eta oso hodei gutxi inguruan. Ipar ekialdera ikus daiteke batenbat.
Arratsalde osoa uretan pasatzeko eguraldia dugu.
-
Eguraldi berua gaurkoa ta bihar gehiago espero da . :'(
kostaldean, barnekaldean baino bero gehiago dago , es da oso normala ez? hegoaizearen eragiña izango da.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
-
Ba gaur hemen temperaturiak oso gora heltzeko asmua daka...
35.2ºC eta %42ko hezetasuna... :o :o :o
Ondo segi!!!!!!!!
-
etbk esan dau temperatura beroenak zornotzak eman duela 37 ºC nire kotxea zornotzatik 38 eman dau, gerniken 36 edo, eta hondartzan 34 gradu, ez dau gaizki, biser ekaitzak, aber gogorak badire, eta espektakulo on bat ikusten dogun, aldaketa honek oso ikusgarriak izaten direz ta.
-
8tan eguneko maximoa izan dugu, 31.7, orain 30.2 ditugu.
-
Hau da berua :'( 28.7º etxe barruan, ia lo egiten doten bero honekin :brothink:
27.1º kalian. %67-ko hezetasuna.
-
Ez dakit nolakoa den infernua baina gauekoa eta gaurkoa oso antzekoa da seguro. Dirudienez iragarritako ekaitzak zain daude eta politak izango omen dira.
Beldurgarria datorkiguna arratsalderako! Ea behintzat apurtxu bat hozten duen. ::)
-
Gaztelerazko foroan irakurri dudanez gau beroa eduki dute Euskal Herriko leku askotan. Gasteizen tenperatura minimoa: 21.3º
Kalean orain 25.6º eta %56ko hezetasuna.
Ondo pasa eguna!
-
Epa!!!!!35.7ºC eta %30eko hezetasuna...hotza!!!! :crazy:
22.2º-tako minima euki dougu gaur, ta atzoko maxima 36.1ºC-takua izan zan...
Gaur arratsalderako ekaitz gogorrak espero dia...ea egixa dan...
Ondo segi!!!!!
-
Hemendik be bero handia 34.2º ia ekaitz on bat ikusten dogun. ;)
-
Hemendik be bero handia, 32,3º unehonetan, eta emoten dau dabilen haize horregaz sentsazinoak zeharo afrikarra izan behar dauela kalean.
Honek danak eztanda egiten badau... ikustekoa izango da ;D
-
Bero latza >:( >:( >:( >:(
Egun gogorra...... :( :( >:( >:(
-
Eguraldi onakin esnatu gara, 21º ta eguzkia, ia nola doian eguna.
-
Kaixo!
Donostian ilundu du orain dela ordubete edo... Hala ere lanean nago ta sargori degu... Kanpotik ibili zeratenak: freskatu du ezer? ze astea daramagun...
-
Goiz polita gaurkoa ere 20ºC ta zeru urdiña naiz ta laino gutxi batzuk ageri.
-
Gasteizen gau beroa izan dugu, tenperatura minimoa 20.5 gradutan geratu da.
Orain 25.1 gradu ditugu, eta gora doaaaaaaaaaa
-
Hemendi goizean 22º izan ditugu, orain 27.9ºC dauzkagu ta eguzkia da nagusi.
Ondo segi!! ;)
-
28.5º Gasteizen
-
Kaixo!
Zerua estalita dugu Donostian. 25 gradu. Azken egunotan baino giro atseginagoa zalantzarik gabe (egun bat izerdiaz kamixeta busti gabe!! ;D ;D), nahiz eta eguzkiaz ezin disfrutatu. Bihar berriz ere zeru oskarbia eta tenperatura altuagoak edukiko ditugula dirudi.
Txintxoak izan!
Agur!
-
Lainotuta momentuz ta 22.7º ;)
-
27º eta zeru urdiña.
-
Egun on! zeru lainotua ta 24.5º, ikusiko dogu eguzkia gaur?
ondo pasa.
-
Kaixo,azkenean eguzkia aterako dela,uste det.
25.5ºC,ta lainotuta momentuz.
-
Epa, gaur atzokoaren jarraipena duakagu, zeru lainotua ta 24.3º.
-
Gaurko ta bixarko ekaitz oso gogorrak espero dia...ea ze ikusten doun. ::)
Momentuz 25.5ºC eta zerua lainotuta...euskalmeteko radarrian ikusten da nukleorenbat, baina oingoz txikixak...
Ondo segi!!!!!!
-
Egun lasaia izan dugu Gasteizen.... ekaitza bazetorrela zirudien baina azkenean ez gaitu jo.
Biharkoaren esperoan ni ere...
-
16º gradu, aurreko egunetako eguraldi beroaren ondoan hotza egiten duela dirudi.
-
egunon
atzoko eguna benetan amorragarria izan da, inguruko leku askotan itzelezko ekaitzak , kantabrian gertaturikoa batez ere, eta hemen zaparrada ertain batzuk eta kitto. Argi dago, abisurik ematen ez dutenean itzelezko ekaitzak suertatzen dira eta oharra pasatzen dutenean inguruko leku gehienetan gertatzen dira hemen izan ezik. Zer egingo zaio ba!!. Gogoratzen duzue aspaldian arratsaldeko lauetan hasi eta goizeko zortzietara arte etengabe ekaitzak lehertzen zirenean?? Non geratu ziren ba garai hoiek!!! Aurrera begira, deigarria zait abuztu hasieran izango ditugun hozbero "freskoak". Abuztua freskoagoa izango ote den ezaugarria akaso??? Izan ditugun bero bolada nazkagarriak aurtengo gogorrenak ote? Izan ere, abuztu hasiera sasoirik beroena ohi da izan. hala ere, oraindik orain izerdia aterako dugu. Ba hoixe esateko dudan guztia, zati batean behintzat eguraldi naturala, euririk batez ta paseoan ibiltzeko tamainakoa. ondo izan ta hurrengora arten.
-
Donostian 7:15 aldera euri zaparrada indartsua bota du. Orain dela gutxi ere gogoz bota du baina orain hodei ugari dagoen arren ateri dago. 21ºC.
Nola eskertzen dudan freskura hau!!! ;)
-
Ateri hemendik ere baina zerua oso lainotua ikusten da, badirudi hurrengo egunetan eguraldi ona izango dogula, animo ba, ta ondo pasa ;)
-
Eguerdi oskarbi baten ostean zerua estali da berriro. Orain 26ºC neurtzen ditut.
-
Epa,egun on!!.21.4ºC eta zeru zeharo lainotuta momentuz Donostian.
-
Goiz atsegina izan dugu.
orain 25º