Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: lantxurda en Jueves 01 Julio 2010 08:25:32 am
-
Egun on!!
17.3 gradu eta oskarbi. Gaur beroa izanen dugu 32 gradutik goitti.
Izan ontsa.
-
Horrela da bai , beroa dator eguna 27.2º dauzkagu orain ta zerua oskarbi.
Ondo izan!! ;)
-
Atxaldion
azken aldin interneten gutxi aritu naiz eta...
Gaur Sakanan behe laino oso itxiyakin jaiki dira behekaldeko herritan...gurean eguraldi bikainan za eta jesukistoin intza!!!aurreko egunetan bezalaxe.
Atzoko maxima 28 ºC tan gerau zan bainan gaur 3 bat gradu gehio izanen direla
aiooo
-
Egun on!!!!
Atzo, erran bezala, beroa 36.0 gradu
Gaur, dagoeneko 23.5 gradu eta erdi lainoturik, hori bai ,arratsaldean badirudi ekaitza izanen dugula.
Izan ongi.
-
Hemendik goiza beroa izan da 7:30tan 20 gradu ta behe lainoa zegoen, orain eguzkia da nagusi ta 24 gradu, ia nolako ekaitzak ditugun gaur gauean...
Ondo segi!! ;)
-
Egun on!!
Atzo, euria egin zuen baina gauza gutti, 0.3 mm, hori bai, temperatura nabarmen jaitsi zen.
Orain 21.2 gradu eta erdi lainoturik.
Ongi pasa asteburua ;)
-
Xirimiria ta 20 gradu, egun goibela gaurkoa, hemendik be atzo euri gutxi egin zuen.
Ondo izan ;)
-
Zeru estalita, 19º. Eguzkia espero nuen gaur, baina ez dakit altxatuko duen...
-
Egun on!!!
17.2 gradu eta zerua oskarbi xamar.
Beno Sanferminetan beroa izanen dugu, hasieran behintzat. Norbait etortzen bada, hemen duzue "Sanfermin euskalduna" antolatuta egitaragua.
JAIETAN ERE BAI, EUSKARAZ BLAI!!
Ongi pasa!!!
“San Fermin euskalduna”
Uztailaren 6an. – Eguerdiko 13,30etan, Foruen Plazan, Euskal Dantzak.
Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu)
Uztailaren 7an. - Eguerdiko 12.30etan OINEZen txokoan, Ardanbera Fanfarrearen ekitaldia
Arratsaldeko 20,00etan Ardanbera Fangarrea eta Jautziak
- Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), eta ondoren Muxikoak
- Afalostean TRKITALDEaren ekitaldia Arrano Elkartean.
- Romano DJ. Gauean Zaldiko Maldikon IKAk antolatua.
Uztailaren 8an. - Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxikoak
- Gaueko 12,30etan OINEZen txokoan Patxi Perecen dantzan aritzeko ekitaldia.:
- Afalostean ARAITZ taldearen ekitaldia ARRANO Elkartean.
-Uztailaren 9an. – 13,00 Kanta-Bi Baiona koroa Muthikon
- 12,30 Gaiteroen emanaldia Alegria de Iruñan
- Bazkaria: Zaldiko Maldiko Elkartearen atarian “atunjana“ Karrikirik antolatua.
- Recoletas plazan bazkaria AEKk antolaturik
- Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxikoak
Uztailaren 10ean - Eguerdiko 12etan ORREAGA Fundazioak antolatua SANFERMINETAN KANTARI kantujira
Merkatu plazatik(Udaletxe atzean), Santo Domingo, Kale Nagusia San Frantzisko Plaza, Zapateria,
Udal Plaza, Mercaderes, eta Kuria kaleetatik San Jose Plazaraino.
- Ondoren San Jose Plazan bertan HERRI BAZKARIA ORREAGA Fundazioak antolatua.
- Eguerdiko 13etan Kuxkuxtu eta Bonberenea Txarangak Muthikotik
- Arratsaldeko 19etan OINEZen Txokoan Bertso Triki Poteoa
- Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxikoak
- Gaueko 12etan OINEZen txokoan MIEL OTXIN taldearen ekitaldia.
- Afalostean DUODENO BIKOTEAren kantaldia Arrano Eklkartean.
Gauean Gasna DJ. Zaldiko Maldiko Elkartean IKAk antolatua.
Uztailaren 11an – Arratseko 6etatik aurrera Speiz Mukaki dantza eta musika taldearen irteera Muthikotik, Estafeta,
Mercaderes eta Antsolega karriketatik.
Arratseko 20etan, TRIKITEENS taldearen kontzertua. Depor Tabernan.
- Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxikoak
- Afalostean AKEITA TALDEAren ekitaldia Arrano Elkartean.
Uztailaren 12an. – Eguerdiko 13etan OINEZen txokoan Barañaingo trikitilariak
- Eguerdiko 13etan Muthikotik Bertso poeeoa Xabier Terreros, Julen Zelaieta eta Iñigo Ibarrakin.
- Eguerdiko 13etan, Bertso-bermuta Xilbeira eta Ministro bertsolariekin. Depor Tabernan EHEren eskutik
- 15etan, Euskaraz Bizi bazkaria Depor Tabernan EHEk antolatua
Zaldiko Maldiko Bazkideen elkarte eguna, Bazkaria Zaldikoren atarian
Arratseko 8etan, 20etan, EGURRA TA KITTO taldearen kontzertua. Depor Tabernan
EHEk antolatua.
Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxikoak
- Irurtzungo trikitilariak, iluntzeko 9etan Zaldiko Maldiko Elkartean IKAk antolatua
- Gaueko 10eta Bertso Afari Mundiala Arrano Elkartean Julio Soto, Amets
Arzalus eta Maialen Lujanbiokin (txartelak aldez aurretik hartu).
- Gaueko12etan OINEZen txokoan TRIKIZIO taldearen ekitaldia..
Uztailaren 13an - Eguerdiko 12,30 etan Kantutegi herrikoia Gartxotekin Alegria de Iruña
Peñan.
- Eguerdiko 13etan Benta Zaharreko Muthiko Alaiak. Kantariak Muthikon.
Arratseko 8etan OINEZen txokoan INAZKI taldearen ekitaldia.
- Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren
Muxikoak
- Afalostean AFU AKUSTIKOAaren ekitaldia Arrano Elkartean.
Uztailaren 14an - Eguerdiko 13etan Amaren alabak, kantariak Muthikon.
- Arratseko 8etan TXALAPARTA TOPAKETA OINEZen txokoan.
- Iluntzeko 9etan Gazteluko Plazan, Herri dantzak (el txistu), ondoren Muxikoak
Euskal Giroko txokoak:: - ZALDIKO MALDIKO IKAren eskutik (Ansoleaga 9-11) gaueko 11,30ak arte euskal musika,
Depor Taberna (EHEren eskutik. Jarauta kalean),
Iruñea Taldearen lokala (San Lorenzo 10) , 6ko gauean eta asteburuan irekia.
OINEZen txokoa Takonera parkean
-
Egitarau zabala benetan.... Hemendik eguraldi ona , 25º inguru ta zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatzen dira, aurreko egunak baino naturalagoa dago gaur.
Ondo izan. ;)
-
Egun on! 18º ta sirimiria ??? hau bai ez nuela espero gaur....
Ondo segi!
-
Egun on!!
Hemen 17.9 gradu eta lainoturik.
Festarako pres ;D ;D :risa:
Izan ontsa!!!
-
Egun on!!
Hemen 17.9 gradu eta lainoturik.
Festarako pres ;D ;D :risa:
Izan ontsa!!!
Ondo ibili jaixetan....... Ondo pasau ta gutxi gastau... ;)
-
Egunon
Gora San Fermin...atzo ezin txupinazura joan..dios, hau osti txarra...
Ongi pasa Lantxurda!!!..guk ostiral goizen an izanen geala dana ematen!!!
Sakana aldean behelainoa eta tenperatura frexkoak, infernua datorrela jakinda.....ba dana artu ein beharko deula.
Goizean 10ºC gurean
Erremendian 4ºC ingurko minimak izan dittue
aioo
-
Epa. Erremendian 4º :o gezurra dirudi.... hemendik eguraldi ona ta beroa, 25.2º orain ta oskarbi.
Ondo pasau ;)
-
Egunon guztioi, aspalditik foroan parte ezean ibili, baina berriro hemen gaude. Gaur lainoturik esnatu, baina 10tan hasi da berotzen eguzkia. Sargoria ere nabaritzen da.
26º yada. goizeko 8tan 20 º bueltan. Antza uda honetan beroaldiak izango ditugu, aurrreko urteetan antzekoa. Espero dut 2003. urtekoa bezalakoaez izatea.
Ondo pasa parandatzaileak.
-
Egun on!!!
Bizirik nago ;D ;D
Dagoeneko, kriston beroa 30.9 gradu zerua oskarbi.
Gaur zezen-plaza, infernua bihurtuko da :calor: :calor: :calor: :calor: :calor:
Ongi izan.
-
Gaur zezena baino arriskutsuagoa beroa zango dala uste dot... :) Ondo pasa.
Hemendik be bero 26.6º nere trermometroan ta eguzkia nagusi baina zerua ez dago guztiz garbi.
Ondo izan.... ;)
-
Egun batzuk Madriden pasatzen ari naiz... baina hau zer da??!!!!
Gaueko ordubata eta 30º!!! :crazy:
-
Egun batzuk Madriden pasatzen ari naiz... baina hau zer da??!!!!
Gaueko ordubata eta 30º!!! :crazy:
ESPAIÑIA!!!
Kauen hauek ere mundiala irabazi behar!!!la ostia!!!dana kontra ateatzen asten danen ..... :rcain:
Kostatzen ari zait sanferminetan bildutakoa botatzen...
Sakana aldena ez da horren besteko beroik izan lainotua izaten dalakoz eguneko zati handienean ...ala ere euri pixkot ez zan gaizkitxo etorriko...
Ongi bukau san perminak....
aio
-
Egun batzuk Madriden pasatzen ari naiz... baina hau zer da??!!!!
Gaueko ordubata eta 30º!!! :crazy:
ESPAIÑIA!!!
Kauen hauek ere mundiala irabazi behar!!!la ostia!!!dana kontra ateatzen asten danen ..... :rcain:
Kostatzen ari zait sanferminetan bildutakoa botatzen...
Sakana aldena ez da horren besteko beroik izan lainotua izaten dalakoz eguneko zati handienean ...ala ere euri pixkot ez zan gaizkitxo etorriko...
Ongi bukau san perminak....
aio
:D :D
Zorionez badirudi pasatzen ari dela...
Nik Madrilen jarraitzen dut, baina lo egin ezinda... goizaldeko 2:48 eta 27º kalean, etxean 29º. Bffffff
-
Arratsaldeon! 22º orain ta zerua lainotuta. momentuz euririk ez.
Ondo izan!! ;)
-
Arratsalde on!!
Ipar haizea dabil, eta temperatura nabarmen jaitsi da, orain 22.6 gradu.
Izan ontsa.
-
Azkenean eguzkia irten da inguru hauetan, 24 gradu inguruan dago tenperatura.
Ondo izan! ;)
-
Itzuli naiz, gabon :)
Goizean zeruan lainoak eta ostarteak zeuden baina eguerdirako erabat oskarbitu du. Orain zerua erabat garbi dago 20,3ºC eta %84 ditugu. Maximua 25,3ºC eta minimoa(oraingoz) 17,1ºC izan da.
Momentuz hemen 8,1mm daramatzagu, eta panorama ikusita hilabete honetan 25mm ingururekin konformatu beharko degu. Inguruko errekak laister lehortuko dira.
Itsasoaren tenperatura 21-22ºC inguruan dago.
Ondo segi. ;)
-
Egun on.
18.5 gradu eta erdi lainoturik.
Nafarroa iparraldean euria ari du.
Izan ontsa.
-
Egun polita gaurkoa 18º ta eguzkia nagusi.
Ondo izan! ;)
-
Egun on!!
Dagoeneko 23.8 gradu eta erabat oskarbi, gaur bero izanen dugu :calor: :calor:
Ongi pasa.
-
Atxaldeon
Asteburu earra pasa degu eta aspaldiko partez astelenik gabeko astelehena!!!
Giro argia donosti inguruan eta argio izane da Nafarroa aldean...8ONTTO BATZUK ATA DIE..)
Esan beharra pirineo aldea earra dagoela, elur dexenterekin...2800 metrotik gora pioleta eta granpoiek sin falta,,
atxalde ona pasa
-
Egun on!!!
Laino batzuk eta 18.7 gradu, gaurko minima 16 izan da.
Badirudi gauetik aintzin fresko eta euria etorriko zaizkigula.
Izan ontsa.
-
Bai ala ematen dau, hemendik be lainotuta dago zerua ta 22 gradu ditugu orain.
Ondo izan ;)
-
Egun on!!!!
Atzo arratsaldean eta gauean kriston ekaitzak izan genituen. Iruñerrian 58.2 mm pillatu zen ::)
Gaur erabat lainoturik baina ateri. 18.1 gradu. Badirudi arratsaldean ,berriro, ekaitzak izanen ditugula.
Izan ontsa.
-
Egun on!!!
Ekaitzak, atzo arratsaldetik, orain arte.
15.2 gradu eta euria ari du, trumoiak, ere, aditzen dira.
14.2 mm daramagu.
Izan ontsa.
-
Ba hemendik ezer, lainoak bai baina euri kontuak apenaz...
19º Orain ta ateri.
Ondo segi!! ;)
-
Egun on!!
Fresko eta lainoak ditugu, orain 16.2 gradu. Gaur euririk ez.
Izan ongi
-
Hemendik berdin lainotuta baina euriri ez, 21.6gradu, eguraldi aspergarria benetan.
Ondo izan ;)
-
Egun on!!
Gaur, aspaldiko partez, oskarbi eta 19.2 gradu.
Izan ontsa.
-
Egun on!!
19.5gradu eta erabat oskarbi, gaur beroa izanen dugu.
Bihar oporretara :cheer: :cheer:
Izan ontsa.
-
Kaixo!
Lengo astean lagunekin pirineotan izan nintzen ta horregatik ezin izan det asko idatzi baina berriro ere itzuli naiz.
Oraingoz hilabete honetan Lasarten 28,4mm daramatzagu, Igeldon berriz ( nere estaziotik 4,5km-ra) 72,4mm bota ditu. Itxura guztien arabera bertan ekaitzak bete betean harrapatu zuen. Eta hemengo media uztailean 79,2mm da.
Tenperaturaren aldetik oraingoz media baino zertxobait bajuago goazela ematen du, izan ere uztaileko batezbestekoa 20,2ºC da eta 26 arte 19,99ºC( 23,48/16,5ºC) goaz.
Urteko estremoak oraingoz: MAX 31,95ºC 28/04/2010
MIN -2,37ºC 12/02/2010
Gaurkora itzuliz, atzo bezela momentu honetan zerua lainoak eta ostarteak ditugu, iparraldeko brisa ahul batek jotzen duelarik. Momentu honetan 23,7ºC eta %71 ditugu.
Tenperaturak:
Atzo: 24,9ºC eta 16,1ºC
Gaur: XºC eta 16,6ºC
Itsasoaren tenperatura 22ºC inguruan dago.
Ondo pasa oporrak lartxunda! ;)
Agur!! ;)
-
Gabon
Orduak aurrera joan ahala zerua hodeiez estaltzen joan da, orain ematen du erabat estalita daukagula. Tenperatura berriz 22,0ºC koa da eta hezetasuna %82. maximoa azkenik 25,6ºC izan da %63-ko hezetasunarekin, beraz botxorno pixkat egon da. Momentu honetan farolak.. eltxoz erabat beteta daude.
Gaurko maximoak oro har kostaldean 23-24ºC inguru, kostaldeko bailaretan 28-29ºC inguru; Arabako lautadan 28-32ºC inguru; Nafarroan 30-35ºC inguruan ibili da. Mendialdean berriz brisa sartzen den lekuetan 1300m-ko garaieran 20ºC tan gelditu da.
Bestalde gaur gauean eta bihar eguerdirarte xirimiri litro batzuk bota nahi dituela ematen du.
Ondo segi, agur!! ;)
-
Hemendik be lainotu dau arratsalde partean ta 22.8 gradu ditugu, biharko xirimiria ta gero berriz be prezio altuak nagusituko direla dirudi.
Ondo izan!! ;)
-
Atxalde on
Atzo egun guztian zehar euri zaparradak eta ostarte batzuk tartekatuz joan ziren, horrela bada hemen 0,3mm besterik ez zituen bota. Ala ere atzoko eguna "udazken" tankerako giroa izan zen. Izan ere prezipitazioa itsasotik fronte bat pasatu ondoren sartzen diren borregito horiek uzten zuten euria xirimiri/euri zaparrada moduan.
Beraz prezipitazio gehien NW ra hobetoen horientaturik dauden lekuetan bota zuen:
9,2mm Lesaka-San Anton
8,7mm Gorramendi
7,7mm Irabia
5,7mm Arranbide
5,6mm Amaiur-Maya
5,5mm Orreaga
2,2mm Añarbe
1,8mm Hendaia
0,3mm Zubieta ;D
Atzoko tenperatura Lasarten:
Zubieta-Andatza 80m: 22,79ºC eta 17,11ºC 0,3mm
Miramon, 80m: 22,7ºC eta 17,3ºC 0,3mm MAX 28,2km/h
Lasarte-Euskalmet 19m: 22,8ºC eta XºC 0,3mm
Momentu honetan zeruan lainoak eta ostarteak ditugu eta 23,1ºC.
Gaurko hotzena nere estazioan 16,8ºC izan da.
Ondo segi!! ;)