Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Arena en Martes 31 Diciembre 2019 21:41:48 pm
-
-
Nola pozten naizen eguraldiaren iragarpenek huts eiten dutenean. Badakit meteorologoen helburua zeharo asmatzea dela, baina...barruko zerbait huts eiten duten bakoitzean pozten da...Oraingo hontan esaterako, euria besterik ez zuten ematen, aemet, foro tiempo honek berak...gure eskualdeaz ari naiz jakina, ta zorionez dena zuri zuri, ez du gehiegi bota zmtrotan, hori ere egia da, 20 bat besterik ez, baina dena zuri!!!!
Egia esan, azkeneko 11 urtetan ez nun gogoratzen abenduan holako elurterik, herrian bertan, azaroan bai, baten bat txikiagoa, baina azaroan bota zun urtean gero abenduan bat ere ez...
-
Gabon, aurten iduri du negua gogor hasi dugula...
Egun hoketan eguraldi desatsegina Baztan aldean, urie, hotza... elur pittet ere in zuen eguberri egunean Amaiurren, hoi bai, xuritu gabe.
Aste hunten espero dut elur zerbait itea, prezipitazio eta tenperatura hotzak izanen tugu...
Momentu hoketan erauntsi haundia ari du eta 4 grado
-
Egun on!.
Euria ari du gogoz Gantxuzketan.
4.7ºC oaintxe bertan.
Gero arte.
-
Atsalde on
Goiz eta eguerdi gozo bat eta gero (8 gradotaraino ailegatu gara haize hegoa sartu delako), atsaldean ipar haizea berriz sartu eta urie hasi du golpetik, baita hoztu ere. Momentu hoketan 3 grado Elizondo eta urie ler ai du. Gaur atsean elurre iteko esperantzakin nago
-
Urte berri on denei. Hemen elur pitin bat bota zun berriz, dena txuritu, ta berehala euria ta herrian agur elurrari, mendian aldiz 700 metrotan dena txuri, urtea txuri hasiko al dugu??? Baietz uste dut...Beraz, urte txuri on!!!
-
Urte berri on!!
Pues bai, urte berie xuriz hasi dugu, Amaiurren 7-8 bat zm eta Elizondo ta dena xuritu du gaur... harrigarrie izen da, zeren eta ultzama aldean ez du deus elurrik bota, aise altoago egonta....eta Baztan aldean aldiz, 200mtaraino xuritu du, eta 300mtik goiti 7-8 zm....ederra urte hasmenta... ta oino esperantza dut biher berriz elurretan idetzarriko garela...
-
hemen bai bota zun, ultzamatik oso gertu, baina ez gehiegi, 5 bat zm, besterik ez... ea gehio botatzen dun...halere pozik jakina.
-
Durangotik eurixe ta lau gradu gabaz edur apurtxu bat egin dau, malutatxo batzuk, zapaturako edurre Jartzen dau, iparrekialdeko haizeagaz jakina, asko ez dau botako, baina zeozer bada be, konformatuko gara.
-
Kaixo,eguerdi on!
Gaintxuzketan 4 gradu ta euria ari du.
Gero arte.
-
Gabon
Gaur ere berriz elurrekin jeiki gara Baztanen, Elizondon (200m) 2-3zm eta Amaiurren 5bat zm... orai dela guti berriz elur pittet hasi du, baino fundamento gutikin...oraingoz 2021eko egunen %100 etan elurre in du😂😂
-
kaixo!
Euria ta elurra momentu hontan Gaintxuzketan.
2.1ºC.
Gero arte.
-
Egun on! Elur euri bizia une honetan Gernikan. 3º
Goiko geruzatan -35º dagoela nabaritzen da. Ea sorpresatxoren bat ikusteko aukerarik daukagun Bizkaiko kostaldean.
-
hemen elurra mara mara, jada dena txuri txuria, atzo 850 metrotan 40zm zegon
-
Nola gan zen elurtea zuenean?
Amaiurren guti bota zuen(espero zena). 4-5zm launbet atsetik igendera. Hoi bai, igendean urie ederki in zuen, 118mm bildu nituen pluviometroan…
-
Imotzen ta Basaburuan pila bat bota zun, Berueten 30 bat zm, Goldaratzen ere, Latasan (480m) guttigo 5-10zm. Azarorako ongi bota zun.