Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: dani... en Sábado 31 Octubre 2009 23:28:08 pm

Título: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: dani... en Sábado 31 Octubre 2009 23:28:08 pm
 avergonzado
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 01 Noviembre 2009 19:08:19 pm
Euria,  txaparradak Elgoibarren ta 19º Orain.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elurgizona en Domingo 01 Noviembre 2009 19:15:34 pm
donostin oindio ez ta hasi euria... gutxi falta zaio  ;D
aizea gogor dabil ointxe bertan

oso firma ona, elur
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 02 Noviembre 2009 18:57:27 pm
Epa azkenian ez dau euri askorik egin egunean zehar, gehiena gau-goizpartean egin dau, orain 14º ditugu, pirineoan elur pixka bat ere egin dau, tenperatura hotzena 12º takoa izan da.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elurgizona en Viernes 06 Noviembre 2009 16:30:44 pm
epa!!

donostin badaramatzagu egun batzuk eguraldi kaxkarrakin, gaur atzo baino euri gutxigo eiten dau baina xirimiria tarteka, aize pixkat ta tenperatura frexkoak.

Ez dakit zelako litrada hartu degun egun hauen ziar, baina azkenian nahiko euri ein izango dau seguraski.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: g24 en Viernes 06 Noviembre 2009 18:17:13 pm
Aupa nola ikusten dzue asteburua nafarroa iparraldean?? Ekaitz momentutan elurra 900m tik jeitsi daitekela uste duzue?? Ea negu hotz ta elurtsua  izaten dugun!!  :cold: :cold:Agurrr ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: tripa zorriak en Viernes 06 Noviembre 2009 18:56:19 pm
Arratsaldeon guztioi: laudion euri eten gabe ari du, ibaia hasita dabil, behar zuen euria eta. asteburu osoan egingo du, antza.
G24, nik ez dakit elurra asteburuan egingo duen 800 metrotik gora, astelehenean esan dute hotz handiago egingo duela, dena den modeloak aldatzen dira .
Ondo segi guztiok.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Sábado 07 Noviembre 2009 11:29:27 am
Egun on, elur kota hortxe hortxe ibiliko dala dirudi 1000 metro inguruan, horrelakoetan sorpresak ere izaten dira baina ikusi behar, euria Elgoibarren ta 10ºC ta momentuz 9.8 l/m2.

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: tripa zorriak en Domingo 08 Noviembre 2009 09:10:01 am
Euria barra-barra botatzen du laudion, nerbioi ibaia hazita dabil, horrela jarraituz gero Getxo eta Bilbo   aldetik arazoak egon daitezke.
9º eta oskarbi orain.
Ondo segi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elurgizona en Domingo 08 Noviembre 2009 11:01:07 am
egunon  :)

donostin esnatu naizenian kriston zaparradak jausten hari ziran, gero hamarrak aldera euri gogorra egin dau berriro, ta horain ez dau euririk eiten baina segituan hasiko da.

Hointxe bertan tximista ikusi det nere lehiotikan, sekulakua.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 08 Noviembre 2009 22:00:03 pm
Egun polita gaurkoa azkenean 46,4 mm jauzi dira . 10ºC orain ta ateri.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 09 Noviembre 2009 21:19:55 pm
Epa, gaur azkenian beste 61,2 mm batu dira Altzolan, baina badirudi bukatu dala ekaitz hau, gaur goizaldeko ekaitza ikusgarria izan da trumoiak bata  bestearen etzetik ia gau osoan, 9.7º oran  ta ateri
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: MIKELER en Martes 10 Noviembre 2009 17:18:24 pm
Etengabeko euria Donostian.13ºC.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elurgizona en Martes 10 Noviembre 2009 21:07:55 pm
Ba etengabeko euriak jausten dirau, ta sekulako litrada eman dogu arratsaldean. Orain aize bolada googrrak daude, euri etengabea, hiria laku bat da.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: tripa zorriak en Miércoles 11 Noviembre 2009 18:07:04 pm
Arratsaldeon laudiotik, gaur ez du ezer bota, atzo 10 litro ozta-ozta. Egun epela 17º inguru eguerdian.
ea zerbait bota duen Espainean, lehortua dago eta.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Miércoles 11 Noviembre 2009 19:34:00 pm
Hemendik zeoze bota dau 3.7 mm batu dira Altzolan, bestela tenperatura epela izan dogu 17º-ra igo da eguardi aldian, pirineoko elurrak laister uxatuko dira modeluak ikusita, hego haizea bai dator datozen egunetarako, orain 13º ditugu.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: tripa zorriak en Jueves 12 Noviembre 2009 18:27:38 pm
Arratsaldeon guztioi: hemen orain 17º, hego aize gogitik jotzen du. lurra uraz blai eta hurrengo egunetan bere horretan jarraituko du, hego aizeaz aspertuz.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: MIKELER en Viernes 13 Noviembre 2009 08:08:22 am
Kaixo,egun on!.
Hego haizearekin ta epela agertu zaigu goiza.17.4ºC.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Viernes 13 Noviembre 2009 19:56:16 pm
Ba bai , hego haizea ta 20ºC  :(  ta badirudi luzerako dela gainera....
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elurgizona en Viernes 13 Noviembre 2009 22:34:33 pm
Hegoaizeak jo du donostin egun guztian zihar, oso tenperatura epelak lagatzen. Aspergarria.

Diozuen bezela, hegoaize honek luzerako jarraituko du gure ondoan.

Neguan holako episodio ugari ez eukitzea besterik ez det nah (hobeto horain urtarrilan baino)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 15 Noviembre 2009 20:02:54 pm
Hego haizea ta 20ºC   >:(  noiz arte..... ala ere elurgizonak dion bezela hobe orain urtarrilean baino,hori pentsatu behar.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: negu-hotz en Domingo 15 Noviembre 2009 22:37:11 pm
errezoia itzela.horregaitik artzen diot itxura ona datorren neguari.udazken hau perfektua doa.egin behar duena egiten ari da.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: MIKELER en Lunes 16 Noviembre 2009 08:00:05 am
Egun on!.
Beste egun epel bat.oskarbi ta 19.2ºC.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 16 Noviembre 2009 19:42:33 pm
Epa. gaur eguna zertxobait freskoagoa izan da , orain 14º ditugu .

Hemen daukazue bideo bat Ondarroako itsasontzi batek izan zuen istripua itsaso zakarrarengatik joan zan Igandean, olatuak ikusgarriak dira.

http://www.youtube.com/watch?v=s2ZhXFIy6CE&feature=player_embedded (http://www.youtube.com/watch?v=s2ZhXFIy6CE&feature=player_embedded)

Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: tripa zorriak en Viernes 20 Noviembre 2009 22:33:39 pm
ikusgarria itsas xakar, hori!! elur.
Laudion egun berotsua, 20º inguru eguerdian, arratsaldean atertu da.
Hurrengo asterako aldaketak etor daitezke.
Ondo segi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elurgizona en Sábado 21 Noviembre 2009 00:02:32 am
epa danoi, beste egun petral bat donostin, hego haizea ta aspergura osua.
Ipar haizia behar det ointxe bertan XD.

Bueno, ba aldaketari itxoiten.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Sábado 21 Noviembre 2009 10:12:34 am
Ba bai ia aldatzen dan behingoz.... 17ºC orain ta zerua lainotuta.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Lunes 23 Noviembre 2009 21:29:50 pm
Kaixo!! Ba al dago norbait?

Bueno, ba beste euskaldun bat. Gaurko eguna ez da aurreko astekoa bezain astuna izan, baina beingoz negua iristea nahii det!

Gaur, Lasarte-Orian tenperaturarik altuena 20.4ºC izan da arratsaldeko 14:26, hotzena berriz laster emango dugi izan ere baxuena 11.2ºC-koa izan da eta oraintxe 11.8ºC baiditugu.

Ereñozun berriz, neguan eguzkiak "ematen" ez dionez 14,5 eta 8,4 gradutan gelditu da.

Ayo!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: g24 en Lunes 23 Noviembre 2009 22:05:02 pm
Gabon!! Datorren astean negua ta hotza iritsiko al dira??  :cold:  Baditut gogoak!! Nekatuta nao ya hego haizeaz ,eguzkiaz ta tenperatura hauetaz....."Ezkur urte elur urte" beteko al da??  ::) Agurrr ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 23 Noviembre 2009 22:38:51 pm
Gaur behintzat gau freskoa daukagu, 9ºC nere termometroan, 7º Altzolako estazioan ta zerua oskarbi, datorren astebukaerarako ikusten dan hotzaldia motz xamarra ikusten dot, baina oraindik urruti dago ta ikusi beharko da ze esaten diguten modeloak datozen egunetan.

Ongi etorri Andatza  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: tripa zorriak en Martes 24 Noviembre 2009 18:13:23 pm
Arratsaldeon Hemendik: Egun garbia eta  freskoa goizean. 9tan 4º Laudion gero epeldu du nabarmen 20 ºra arte.
Aldaketak etor daitezke, ciclogenesis kantabriko itsasoan. Erderazko foroetan informazio gehiago dago.
Ea nola hasten den abendua.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Miércoles 25 Noviembre 2009 13:43:06 pm
Epa . hego haizea gaur ere ta 17.5ºC orain, hotzaldia motza ikusten dot oraindik, agian gogorra izango da baina motza, gero berriro be hego haizea etorriko dala dirudi.  >:(

Orain dela aste pare bat bota zuena ta gero horrela geratu dira pirineoak nere lagun miña den hego haizeraren eragiñez...

(http://www.cauterets.com/cauterets2006/webcam_hd/nph-image.jpg)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Jueves 26 Noviembre 2009 19:59:11 pm
Kaixo!!

Gaurko eguna nahiko hodeitsua izan da baina orain nahiko oskabi dago, hori bai Andoain aldera goi hodei batzuk daude. Egia esan nahiago det horrelako egun bat lehengo astean izan genuen hego haize lapats hori baino.

Orain 10.3ºC ditugu, altuena 16.6-koa izan da, eta hotzena berriz 10.4-koa.

Eta zorionez badirudi egun batzuetan negua etorriiko dela geure artera (bazen garaia) :cheer:, bihar 1200m inguruan botako du elurra, astelehenean berriz 600m inguruan, ikusiko al dituzte gasteiztarrek lehen elur malutak? ::)

Bueno, eskolako lanak egitera nijoa, agur!! :P
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Jueves 26 Noviembre 2009 20:38:35 pm
Epa, 10ºC orain ta zerua Oskarbi, gaur urrutira begira, modeloak aldatu dira ta  badirudi lehengo hotzaldi honen ostean beste batzuk etor daitezkela, ikusi behar , modeloak lau egunetik aurrera asko alda daitezke, momentuz astelehenekoarekin konformatu behar, elurra nahiko behean ikusiko bai dugu ea norarte jeizten dan  ::)

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: tripa zorriak en Viernes 27 Noviembre 2009 20:58:48 pm
Gabon laudiotik, orain 6º ozta-ozta. nabarmen hoztu du, hurrengo egunetara begira, elurra mendietan.  hemen Ganekogorta zuritu ahal da.
Eski pistek eskertuko dute pirineon eta espainian ere.
Abendua aldakorra datorrela dirudi.

agurrak Aialatik
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Viernes 27 Noviembre 2009 22:56:35 pm
Kaixo guztioi!!

Momentu honetan zerua oskarbi dago, oraingo tenperatura 9.1º-koa da (eguneko hotzena), altuena berriz 15.3ºC (14:45).

Asteburuari begira berriz, gauzak gero eta argiago daude. Biharko trantsizio eguna igaro ondoren gauerdian hasiko dira frontearen lehenengo tantak jausten, hasieran 1300 edo 1400mtik gora botako du elurretan. Elur maila jeisten astelehen eguerdirarte jarraituko du, non orduan 600mtik gora botako duen guztia elurretan izango den, astartean berriz elur maila 1900m tara igogko da.

Motza izango da, baina behintzat udazkenean gaudela gogoraraziko digu!

Agur!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Sábado 28 Noviembre 2009 22:47:16 pm
Apa!

Momentu honetan 15.1 gradu ta %46-ko hezetasuna daukagu, zerua gai lainoekin estalirik dago eta hego haizea nahiko indartsu dabil. Tenperatura altuena 16.1 graduta gelditu da.

Gutxi falta da eguraldia aldatzeko, oraintxe bertan frontea Galizia astintzen dabil ekaitz ugarirekin. Biharkoari begira hasieran elurra 1300m iguruan hasiko da gero gauerdian 600m inguruan gelditzeko, astelehenean berriz egunean zehar naiz eta 600m an ibili ekaitz lekuetan 500m baino altitude baxuagoan elurra botako duen esparantza daukat ( bota esan det, ez zuritu), baina ekaitz horiek sartzeko haizea mendebalegia dago, beraz ez zait iruditzen ekaitz gehiegi sartuko direnik :'(.

Asteartean berriz elur maila 1900m-ra igoko da.

Bueno, agur ta gozatu eguraldiaz!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Sábado 28 Noviembre 2009 22:59:10 pm
Hemendik be 14ºC ta haiza zakarra, nik ez dot uste 600mt-ra elurrik ikusiko dogunik hemen kosta inguruan behintzat, barnealdean igual bai Nafarroan, Araban baina zaila ikusten dot, ala ere ikusi behar....  ::) modeloak ikusita urrutira begira gaur gfs- a ta europarra ez datoz bat.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Sábado 28 Noviembre 2009 23:33:12 pm
Hemendik be 14ºC ta haiza zakarra, nik ez dot uste 600mt-ra elurrik ikusiko dogunik hemen kosta inguruan behintzat, barnealdean igual bai Nafarroan, Araban baina zaila ikusten dot, ala ere ikusi behar....  ::) modeloak ikusita urrutira begira gaur gfs- a ta europarra ez datoz bat.

Nik pentsatzen det bahietz, gainera astelehen gauerako tenperatura (1500m-tan) -2.3ºC-ra jeitsi dute. Bestetik Arabak aukera gutxiago duela esaterakoan arrazoi duzu, batetik bertara ipr-mendebaleko haizearekin ekaitz gutxiago sartzen delako eta bestetik Nafarroak kontineltatasun handiagoa duelako.

Agur! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 29 Noviembre 2009 08:34:41 am
Egun on! 11º nere termometroan, 8,3º Altzolako estazioan goizaldean euria egin dau, orain tanta batzuk jauzten dira, 4.5mm momentuz, haizea hego mendebaldetik dabil oraindik, ipar mendebaldera aldatu arte ez dau euri askorik egingo, pirineoan hasi da elurra egiten.

http://www.cauterets.com/cauterets2006/indexhtml.php?url=fr/hiver/webcam.html (http://www.cauterets.com/cauterets2006/indexhtml.php?url=fr/hiver/webcam.html)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Domingo 29 Noviembre 2009 13:10:03 pm
Kaixo!

Momentu honetan eguzkia atera da baina zerua goi eta erdi mailako lainoez tapaturik dago. Tenperatura 10.7 gradukoa da beroena 15.6ºC (02:47) izan da, hotzena berriz 10.3ºC (10:46).

Momentu honetan elur maila 1000 metro inguruan dago, euria egingo balu nire usten 800m tik gora elurretan izango zen baina haizea mendebalegia dago. Ez det uste arratsaldean euririk egingo duenik, agian gauerditik aurrera zerbait, baina biharkoaren zain egon beharko dugu.

Oraindik ere bihar elurra 600 metrtoan bota (ez zuritu) esperantza dakat, ekaitz uneekin 500m baino bajuago botako duela ere uste det.  :P

Agur!! ;D
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elurgizona en Domingo 29 Noviembre 2009 15:15:00 pm
Kaixo!

Egun frexko ta atsegina donostin. Itsasertzan egon naiz, itsasoa nahiko zakar dabil.
Lehen euri pixkat egin dau, batzutan geiho batzutaan gutxigo, baina ez geihegi. Ointxe bertan lainoak ta ostarteak, euririk eiteko asmo barik.

Elurra 500 metrotan ikustia espero dezu Andatza?
Optimista xamar agian, ez  ;D ??
Bueno, ikusiko deu ba.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Domingo 29 Noviembre 2009 15:34:47 pm
Kaixo!

Egun frexko ta atsegina donostin. Itsasertzan egon naiz, itsasoa nahiko zakar dabil.
Lehen euri pixkat egin dau, batzutan geiho batzutaan gutxigo, baina ez geihegi. Ointxe bertan lainoak ta ostarteak, euririk eiteko asmo barik.

Elurra 500 metrotan ikustia espero dezu Andatza?
Optimista xamar agian, ez  ;D ??
Bueno, ikusiko deu ba.

Apa!!

Bueno, nik hori pentsatzen det, hori bai kostaldean zertxoabait altuago botako du. 5500m-tan -32ºC daude eta horrelakoetan elur mailak gorabehera asko izaten ditu. Adibidez Lugon, 450m, tarteka elurra botatzen du. Beti bezela, BOTA ESAN DET EZ ZURITU.

Espero det asmetzen ez badet lepoa ez moztea... ;D

Agur!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: tripa zorriak en Domingo 29 Noviembre 2009 21:55:42 pm
Gabon<: Laudion 6 º justu eta Sierra Salvadako puntan elurra ikusi dut arratsaldean, ez dut uste 700 metrotik behera jaitsi denik.
Ondo segi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 29 Noviembre 2009 22:22:43 pm
Gabon, hemendik 8 ºC orain baina ateri, ia biharko egunak zer dakarren....... ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 30 Noviembre 2009 08:32:53 am
Egun on! euri ariña hemendik ta 8ºC , haize aldatu da (ordua zan  :) ) Iparmendebaldera, ea ba zer usten digun momentuz euri ariña besterik ez.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: MIKELER en Lunes 30 Noviembre 2009 10:20:04 am
Kaixo,negu giroa Donostin.
Euria,haizea ta hotza.7.8ºC.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 30 Noviembre 2009 13:45:48 pm
Epa, gaur goizean Donosti inguruan izan naiz ta giroa benetan negukoa dagoela, euri jasak ta txingorra baita ere, giozean hotz 7º inguru bidai osoan orain bueltan berriz 11º inguru ta haize zakarra, elurra Ernio ta Izarraitz inguruan ikusi dot 800mt-tik gora edo....

Orain 8.7ºC ditugu Elgoibarren ta ateri.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa 2009ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Lunes 30 Noviembre 2009 15:25:27 pm
Kaixo! ;D

Momentu honetan 11.1ºC ditugu, hotzena berriz 7.1ºC(11:14) izan da, pentsatzen det eskolan negoen bitartean bota duen txingorraren unean izango zela.

Bueno okerrena pasatu da, goizean elurra 400m tik gora bota du ;D leku batzuetan, baina zuritu 700m ingurutik gora zuritu du. Hemendik aurrera kostaldean botako du euri/txingor gutxien, izan ere sartzen diren ekaitzak barnealdean indartzen baitira. Naiz eta okerrena pasa den oraindik ere agian 500m tan ere elurra bota dezake.

Gauerako, beti bezela ekaitzak indartu egingo dira ( ez dakit zeba baina beti hori gertatzen da) :confused:, eta elurra 600-700m tik gora botatzea espero det.

Bueno agur!! ;)

Barkatu, GFS modeloa berriz ikusita arratsalde-gauerako iso -3 ta -33 dagola ikusi det, beraz elurra arratsean ere 400-500m inguruan bota dezake. Baina hori bai botatzen duen gehiena txingor erakoa izango da.             

MILESKER JONAN  ;)