Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: turbonada en Jueves 01 Marzo 2007 02:04:59 am

Título: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: turbonada en Jueves 01 Marzo 2007 02:04:59 am
 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Jueves 01 Marzo 2007 15:24:13 pm
Irunen eguraldi ederra dugu, ez oso bero eta ez oso hotz. Hala ere nahiago nuke eguraldi hau udaberrian. Orain hotza, euria eta elurra nahi dut!!  ;)

Asteburu hontan berriro hegoaizea. Beroa esan nahi du horrek.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Jueves 01 Marzo 2007 16:56:57 pm
13º eta zerua lainotuta....

Berokiak armairuan aparketzeko garaia dator...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 01 Marzo 2007 18:14:41 pm
Hemendik ere giro epela ta eguardian kotxeak polen-akin , lorautsakin zeuden, udaberria aurreratu da inguru hauetan behintzat, eguerdian 17º zeuden.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 01 Marzo 2007 19:35:50 pm
15º oraintxe, baina 17'5º-tara ere hailatu gea. :crazy: Hemen er kotxeakhoritua polenaren eraginez. Erderaz esaten den bezela "ver para creer"! eta seguro asteburu hontan eguraldia izango dela notizia epeltasunaren eraginez.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Jueves 01 Marzo 2007 19:36:07 pm
13º eta zerua lainotuta....

Berokiak armairuan aparketzeko garaia dator...


Nik neuk ia negu osoan eduki ditut aparkatuta.  ;)

Neguaren balantzea tenperatura aldetik, martxoan hotza etorri arren, tamalgarria izango da zalantza barik.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 01 Marzo 2007 19:49:43 pm
Nik oraintxe firmatuko nuke negu guztiakhorrelakoakizatea, orain martxoan kriston elurtea etorriko balitz (urtarrilaren bukaerakoaren antzekoa). Bi elurte inportante neguan ez da txarra, elurra asko eta beheraino etortzen bada.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 02 Marzo 2007 08:19:47 am
Egun on,  goiz freskoa gaurkoa 11º baina laister igoko da tenperatura.  :'(
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Viernes 02 Marzo 2007 11:53:05 am
Aupa:
Gaur egun goibel samarra daukagu lainotua baina hala ere udaberriko tenperaturak izaten jarraituko dugu. Asteburu hontako tenperaturak ez dira oso ohikoak izango negurako izan ere oso epel izango dugu.
Hurrengo astean aldiz, badirudi GFS-ak adierazten duen bezala hoztu egingo duela eta 850 hpa tenperaturak nabarmen egingo du behera. Bestalde 500hpa tenperaturaren jaitsiera handiagoa izango dela ematen du. Guzti honen ondorioz, esan dezakegu modelo horiek betez gero negu neguko tenperatura izango dugula.

Badakit modeloek 3 egun baino gehiagora ez direla fidagarriak baina GFS-ak hainbat egun daramatza bere hortan. GFS-az gain, GEM-ak ere aldaketa berbera adierazten du.

Ea zortea izaten dugun... ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Viernes 02 Marzo 2007 16:16:34 pm
13º Gasteizen, eta zerua estalita....

Nik itxaropen gutxi ditut geratzen zaigun negurako. Otsailean euria izan dugu, gutxienez; beraz ez gara gehiegi kexatuko.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 02 Marzo 2007 17:01:54 pm
Eguraldi epela hemendik ere, zerua estalita, ba badirudi datorren asteazken ta ostegunean iparmendebaldeko erasoaldi bat izango dogula, ala ere elurra mendi tontorretan geratuko dala dirudi, haizea ere nabarmena izan leike.

Ikusiko juau  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Viernes 02 Marzo 2007 18:58:51 pm
Donostian 20 gradu!!! ta haize pixkat. Lainotuta baina ez dirudi euria egin behar duenik. Asteburua beroa dator dirudienez baina datorren astean mugimendua egongo dela dirudi!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Viernes 02 Marzo 2007 22:28:34 pm
Epeltasuna hizketagai nagusia dela ikusten dut. Ba gai honi buruz solasaldi bat egiteko gogoa nuen orain dela aste batzuk eta gaur asti pixkat hartu det gauzak politto jartzeko.

Orain dela 4 urtetik hona Euskalmet-en Deustuko estazioko datuen bilketa egiten dihadut   :crazy:  eta dagoeneko gauza interesgarri batzuk ikusteko parada izan dut   :sonrisa:  . Kontuan izan datuok hiruzpalau urteko tartekoak direla eta beraz klimatologia aldetik ez dute sinesgarritasun handiegirik oraindik baina eman denborari denbora.

Goazen harira. Lehendabizi nik "urtearteko batez besteko tenperatura" definitu dudan balioaren bilakaera erakutsiko dizuet. Balio hau data baten eta horren aurreko 365 egunetako batez besteko tenperatura adierazten du. Hona hemen:

(https://www.tiempo.com/fotos/data/media/21/temp_interanual_deusto.jpg)

Hadi begiratzen baduzue hurrengoez ohartuko zarete, beste batzuen artea:

1) 2003 urtea nahiko epela izan zen (16º inguruko batez bestekoa) ikus 2003ko abenduko balioak, grafikoaren ezkerraldean.

2) Hortik aurrera, freskotze aldi bat etorri zen. 365 eguneko tarte hotzena, 2004-ko martxoa eta 2005eko martxoaren artekoa izan zen, 14,5º-ko balioaz.

3) Egonkortasun tarte baten ostean igoera bizi hasi da 2006ko irailetik aurrera eta momentuz goraka segitzen du. 2006ko martxoa eta 2007ko martxoa arteko "urtea" (365 egunak) orain  arteko epelenak (16,4 eta gorantz)


Ikus dezagun orain zer gertatu den prezipitazioekin. Tenperaturekin egin dudan gauza bera egin dut, "urtearteko prezipitazioa" kalkulatu:

(https://www.tiempo.com/fotos/data/media/21/preci_interanual_deusto.jpg)

Ondorio batzuk:

1) 2003 urtea lehorretik ibili zen eta 2004 lehen hilabeteak 2003koekin alderatuta oso bustiak izan zirenez, 12 hilabete arteko balioak gora egin zuen 1100 mm-raino.

2) Gero behea jo zuen 780 mm-raino  :o

3) 2005-06ko udazken-negu partea euritsua nonbait eta berriz 1100 mm-ak gainditu ziren, 2005 eta 2006-ko martxoko hilabeteen artean

4) Hortik aurrera zulora joan gara zuzenean eta 2006 urtea izugarri lehorra suertatu azkenean, 759.5 mm-rekin bakarrik  :'(

5) Urtarrila eta otsaila euritan (eta elurretan) portatu dira eta hoberantz egin du eta azken 365 egunetako prezipitazioa 850 mm inguruan legoke.

Azkenik 30 egunetako tarteen batez besteko tenperaturaren bilakaera erakutsiko dizuet:

(https://www.tiempo.com/fotos/data/media/21/temp_intermensual_deusto.jpg)

Argi dago!! Azken bi hilabeteak euritsuak bai baina oso epelak iizan dira, urtarrileko elurtearen koxkatxoa ere ikusten behera bapatean nola egin zuen eta berriz gora zirkulazi zonalaren erruz.

Bueno... txapa ederra baina zuekin partekatu nahi nuen.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 02 Marzo 2007 22:31:08 pm
Ea datorren astean zertainoko mugimendua dakagun... Inguruko mendi tontorrak zurituta ikustearekin konformatzen naiz.Hala ere iruditzen zait martxoa eta apirilean sorpresak eukiko ditugula, eta naiz eta berandu izan elurra ere ikusiko dugula. Udara baino lehenago eguraldiak lertu behar du!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 02 Marzo 2007 22:38:42 pm
Oso datu interesgarriak Ivanovitx ;) Segi lanean eta datuak guri pasa,ja,ja,ja!
Ez, benetan, horrelako datuak asko gustatzen zaizkit, baina oso alperra naiz... ez badizkidate eginak ematen...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 02 Marzo 2007 23:54:10 pm
Oso datu onak Ivanovitx. ;) Honek bi urte berdin ez darela demostratzen dosku... ;D
Momentuz zuhaitzak loretan hemendik... ::) Ez dakit datorren astetik pasauko diran baina bueno...eta ia martxoaren erdialdian... ::) (y hasta aqui puedo leer  ;D )
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 03 Marzo 2007 11:14:23 am
Lan polita ivanovitx, hemendik 18º neguda honetan, 90. hamarkadan ere horrelako neguak izan ziran ta aurten be tokatu da, aurten behintzar elurra egin dau pare bat egunetan, horrekin konformatu behar.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 03 Marzo 2007 15:16:19 pm
16º.

Mauka motzetan ibiltzeko moduko eguna....
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 04 Marzo 2007 10:59:15 am
Egun on!! hemen daukagu uda, 21º ta zerua urdin urdiña.

Ondo pasa!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Domingo 04 Marzo 2007 16:01:41 pm
23º!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Domingo 04 Marzo 2007 19:35:17 pm
Nik ere 23º ikusi ditut nere etxeko termometroan! Orain dela orbete edo horrela galerna altxa eta 15º-raino jeitxi da. Momentuz tantaik ez.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Domingo 04 Marzo 2007 19:48:53 pm
Eskerrik asko zuen animoengatik. Gaurko eguna izugarria izan da, gaur bai BERO egin duela esan daiteke:

Euskalmet-en altuena Oletan (Lekeitio inguruan) 28,3º eta leku askotan 27ºC-tik gora. Baita leku garaietan Altuben adibidez, 24,4º

Baina bueno... hau oso normala omen da batzuen ustez.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 05 Marzo 2007 08:24:45 am
Goiz freskoa gaurkoa ere 7.5º baina euririk ez, zeruan hodei gutxi.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Lunes 05 Marzo 2007 09:31:36 am
Oso interesgarria, Ivanovitx!

Atzoko udaren ostean (ze atzokoa udakoa izan zen, galerna eta guzti), gaur freskotxoago eta zerua urdin. 6º Derion goizeko 8etan. Ia eguaztenean zer datorren.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Lunes 05 Marzo 2007 10:10:41 am

10ºC inguru ditugu Donostian eta zerua oskarbi. Gaur eta bihar egun eguzkitsuak izango baditugu ere, bihar gauetik aurrera Iparmendebaldeko egoerarekin euri zaparradak eta haize indartsua ziurtatuta ditugu.... eta tenperatura aldetik ere ez da gaizki egongo, freskoa; gure lurraldeko tontor altuenak zuritzeko moduan, ezta?

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Lunes 05 Marzo 2007 20:40:02 pm
12 gradu Donostian eta zerua ia oskarbi. Arratsaldean mendian bueltatxo bat eman dut eta eguraldi ederra zegoen. Udaberria zela zirudien.

Aste hau entretenigarria izango dela pentsatzen dut. Haizea itsasaldetik gogor, euria, ta ea elurra mendi puntetan agertzen den bahintzat!! ikusiko dugu!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 05 Marzo 2007 22:35:46 pm
10º, ea aste hau nola portatzen zaigun...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 06 Marzo 2007 08:27:54 am
Egun on!! goiz epela gaurkoa 15º astezken ta ostegunekoaren ostean berriro be presio altuak edukiko ditugula dirudi, astebukaeran eguraldi ona egingo dau berriro ere.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Martes 06 Marzo 2007 11:56:24 am
Akabo, gureak egin du. Oraingoan bai, haizeak dantzan eramango gaituuuuuuuuu   :mucharisa:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 06 Marzo 2007 12:14:34 pm
Egunon! 14º eta hego-mendebaldeko haizea oso indartsu.Euri dexente eta ipar-mendebaldeko haize indartsua omen dator.Itxi ondo lehioak eta harriak sartu poltsikotan :mucharisa:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Nineok en Martes 06 Marzo 2007 14:26:32 pm
Gasteizen sekulako haizea dabil, eta tantan gutxi batzuk ere erortzen dira. Freskotzen ere ari da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 06 Marzo 2007 20:34:50 pm
Arratsaldean eguraldiak hobetu egin du, eguzkia atera da eta haizea pixkat baretu da. Orain 13º daude hemen eta tanta batzu, baina haizea nahiko bare.
Ikusi al dezue GFS-ren 12 irteerak ze markatzen duen 384h-tara ::) Lastima horren luzerako dala eta ez dela beteko bestela...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 06 Marzo 2007 21:38:58 pm
Hemendik euria ari du, euri gutxi egin dau momentuz, 12.5º daude, ia bixar ze gertatzen dan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 06 Marzo 2007 22:39:17 pm
10º.

Tenperatura altua da, baina haizeak jotzen duenean sentsazio termikoa oso hotza da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Martes 06 Marzo 2007 22:57:28 pm
Donostian euria egin du lehen, ta orain ateri dago. Tenperatura 13 gradutakoa. Gauerako eta biharko haize gogorra etorri beharko luke. Itsasoak ere ikusi dudanez olatu handiak dakartza!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Miércoles 07 Marzo 2007 12:22:58 pm
Kaixo denoi! 8º eta euri zaparrada indartsuak, hori bai, haizea momentuz ez da oso indartsua. Ea ze pasatzen den iluntzean, espero desgraziarik ez pasatzea, oso haize indartsua euri asko bait dator.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Miércoles 07 Marzo 2007 12:49:08 pm
Bapatean 8º-tik 10'5º-tara igo da! :confused: Haizea ere bizkortzen ari da...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 07 Marzo 2007 13:36:56 pm
Beldurtuta  ;) irten naiz lanetik komentario batzuk irakurri ta gero ta hemendik ez dago ez haize ezta euririk ere ez momentuz , eguzkia ere irten da orain dala gutxi, 13º orain.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 07 Marzo 2007 15:06:50 pm
Beldurtuta  ;) irten naiz lanetik komentario batzuk irakurri ta gero ta hemendik ez dago ez haize ezta euririk ere ez momentuz , eguzkia ere irten da orain dala gutxi, 13º orain.
Ba in dau eurixa goizian ziar...9.30ak inguruan hasi da eurixa...ta geratu 12.30ak aldian. Gero eguzkixa irten da, da oin dala 15 minutu berriz hasi da eurixa... ;D

11.8ºC ta jeisten.

Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 07 Marzo 2007 15:31:59 pm
Beldurtuta  ;) irten naiz lanetik komentario batzuk irakurri ta gero ta hemendik ez dago ez haize ezta euririk ere ez momentuz , eguzkia ere irten da orain dala gutxi, 13º orain.
Ba in dau eurixa goizian ziar...9.30ak inguruan hasi da eurixa...ta geratu 12.30ak aldian. Gero eguzkixa irten da, da oin dala 15 minutu berriz hasi da eurixa... ;D

11.8ºC ta jeisten.

Ondo segi!!!

Ya , lanian harrapau dia ta ez naiz enteratu ta irten naizenia ez zegoen ezer, orain bai euria da ta haizea ere bizkortzen ari da.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Miércoles 07 Marzo 2007 15:58:13 pm
Goizean euria eta haizea izan ditugu, baina ez beste munduko ezer...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Miércoles 07 Marzo 2007 16:48:21 pm
Orain bai, euria, haizea(ez oso fuertea oraindik) eta hotza, 7º
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Miércoles 07 Marzo 2007 21:35:24 pm
A ze haizea Donostian!!! dena bueltaka dabil. Orain pixkat lasaitu da, biana batzutan bolada bortitzak datos!! euria ere batzutan gogoz!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Jueves 08 Marzo 2007 10:25:47 am
aupa Eskoriatzan orain 6.8º besterik ez daude eta izugarrizko ekaitza botatzen ari da, kazkabar eta guztia.
Tenperatura hauekin, esango nuke mendi tontor batzuetane re elurra botatzen ibiliko dela, beti ere euskal herriko mendirik goienetan.
Bestalde modeloek hurrengo asterako berriz ere mugimendua etor daitekeela adierazten dute. Ea egia den.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 08 Marzo 2007 10:42:23 am
Atzo arratsalde-gau parteko haizetea sekula ez nuan ikusi. Etxeko teilatua altxa zidan eta gau guztia ganbaratikura jasotzen egon naiz :'(
A ze txingor ekaizta bota duen oraintxe, 8º daude eta haizea indartsu baina ez atzo bezala.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 08 Marzo 2007 11:32:20 am
Atzo arratsalde-gau parteko haizetea sekula ez nuan ikusi. Etxeko teilatua altxa zidan eta gau guztia ganbaratikura jasotzen egon naiz :'(
A ze txingor ekaizta bota duen oraintxe, 8º daude eta haizea indartsu baina ez atzo bezala.

Ostrasss  :'( teilatua altza zizun haizeak?

Hemendik euria dexente egin dau ta atzo gauean 21.00 etatik 22.00-ak arte argi gabe egon giñan Elgoibarren, nabari da Deba garaian euri asko egin dabala Deba ibaia oso hasita bai dator inguru hauetara. goizean 9º geneuzkan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Jueves 08 Marzo 2007 16:23:23 pm
Atzo arratsalde-gau parteko haizetea sekula ez nuan ikusi. Etxeko teilatua altxa zidan eta gau guztia ganbaratikura jasotzen egon naiz :'(
A ze txingor ekaizta bota duen oraintxe, 8º daude eta haizea indartsu baina ez atzo bezala.

Ostrasss  :'( teilatua altza zizun haizeak?

Hemendik euria dexente egin dau ta atzo gauean 21.00 etatik 22.00-ak arte argi gabe egon giñan Elgoibarren, nabari da Deba garaian euri asko egin dabala Deba ibaia oso hasita bai dator inguru hauetara. goizean 9º geneuzkan.
Bai egia da Deba garaian euri dexente bota duela. Eskoriatza ere ibaia handi handi eginda dijoa eta Aretxabaleta eta Arrasate tartean dagoen bidean errekak gainezka egin du baina ez da gauza larririk gertatu. Euri asko egiten duenean nahiko ohikoa da ibaiak gainezka egitea puntu hortan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 08 Marzo 2007 19:35:38 pm
Badirudi ekaitza pasa dela. Orain 8º eta zeruan ostarteak. Ernio momentu batean ikusi ahal izan det (lainoak utzita), eta ez asko baina tontorra zurituta dago.Aleluia!!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Jueves 08 Marzo 2007 20:17:47 pm
7º, eta euri kontuak bukatu omen dira.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 08 Marzo 2007 23:35:58 pm
7.2º ateri eguerditik , 1034mb ta goruntz, badirudi bihar fronte ahul bat pasa daitekela ta astebukaeran eguraldi ona izango dala.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 09 Marzo 2007 15:49:25 pm
Arratsaldeon! 8'5º eta xirimiri bixi-bixi.... Asteburu oso ona omen dator eta datorren astea ere ona izango dela dirudi. Martxoko hilberriak aldaketa ekarriko duela dirudi eta beharbeda sorpresakin: Hotza, euria eta elurra. :risa:
Ikusiko deu....
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 10 Marzo 2007 09:24:47 am
10º ta eguraldi ona egin behar duela diruri.

Ondo pasa  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Sábado 10 Marzo 2007 18:06:38 pm
A ze eguraldi earra eta sanoa egin du gaur, eguzkitsua eta freskoa. Eguzkiak indarra hartu duela nabaritzen da. Oraintxe 11º eta laino baxuak sortzen ari dira.
Ondo segi!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 11 Marzo 2007 10:33:15 am
Eguraldi ederra gaurkoa ere, goizeko behe lainoak uxatu dira ta orain zerua urdin urdiña ageri da, tenperatura oraindik fresko xamar 8.4º, gaueko minimoa 4.5º-takoa izan da.

Ondo pasa  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Domingo 11 Marzo 2007 10:34:59 am
Euskalmet ez dabil, eta nire termometroa haizeak eraman zuen, beraz 5º egongo direla kalkulatzen dut.  ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 12 Marzo 2007 08:25:51 am
4.5º ta zerua oskarbi, badirudi hilberriak hotza ta elurra dakarrela ia ba.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Lunes 12 Marzo 2007 08:59:32 am
4.5º ta zerua oskarbi, badirudi hilberriak hotza ta elurra dakarrela ia ba.
Eta gainera badirudi nahiko behera etorri daitekeela elurra.Ikusiko deu......
Hemen ere 4'5º eta zerua oskarbi, aste guztirako eguraldi ona omen dator
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 12 Marzo 2007 09:07:45 am
Gauean hotza egin du -1.7º, orain tenperatura gora doa.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Lunes 12 Marzo 2007 22:58:56 pm

 Giro bikaina izan dugu gaur, nahiz eta nire gustorako eguerdian bero gehiegi egin (20ºC tara iritsiko ginen). Orain zerua oskarbi dago, eta tenperatura oso atsegina. Freskoa baina ez hotza: 12ºC

Igandetik aurrera egoera aldaketa dator, eta badirudi eguraldi txarra nagusituko dela. Disfrutatzeko modukoa. Hotzaldia ere izango dela dirudi baina oraindik urrun dago ezer zehazteko. Modelo ezberdinetako mapa batzuk oso onak dira.... ::) ::) Ikusiko dugu.

Gabon!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Lunes 12 Marzo 2007 23:49:10 pm
Aupa gaur ere eguraldi bikaina izan dugu Euskal Herrian, baina udaberrikoa. Goizean goiz hotza izan dugu, izotza erre bai leku askotan. Eskoriatzan esaterako -0.9º-ko minimoa izan dugu gauean.
Bestalde hurrengo asterako iparretik iragartzen den munstroak bere hortan jarraitzen du eta gfs-ak hainbat egun daramatza egoera berbera iragartzen, hala ere, ordu asko falta dira oraindik.
Espero dut egoerak ez aldatzea eta bazter batzuetan elurraz gozatu ahal izatea. ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 13 Marzo 2007 10:22:08 am
Epa, eguraldi ona gaurkoa ere goizean 5º izan ditugu, badirudi hotzaldia atzeratu egin behar dala igandean sartu beharrean astelehenean izango dala ta gainera idar gutxiagokua, ia hurrengo egunetan berriro ere gogortzen dan gauzia.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 13 Marzo 2007 14:56:38 pm
 :confused: GFS-ak dana kendu dau :brothink: :laleche: ia hurrengo irteerak... ::)

Hemendik eguraldi ederra eguzkia ta epel.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Martes 13 Marzo 2007 15:03:44 pm
Iepa!

Beti gertatzen da berdina. Oain hotzaldia desagertu da. Dena den ea zer esaten duen GFS-ak gaur arratsaldean.

Oain irunen eguraldi ederra dugu. Eguzkitsua.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Martes 13 Marzo 2007 15:34:12 pm
Ba bai badirudi GFS-ak hurrengo asterako geneukan hotzadia kendu digula gaur. Espero dezagun GFS-ak berriz ere aldatuko duela izan ere nahiko normala da modeloek hainbat aldaketa egitea. ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 13 Marzo 2007 16:25:36 pm
16º, oso giro atsegina
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 13 Marzo 2007 19:28:45 pm
Eguraldi earra egin du gaur. Orain zerua ia oskarbi eta 12º. Gaurko minima 4º-koa izan da nere etxeko termometroan.
GFS-ren 12-tako irteera zeoze hobetu da, baina ez daka zerikusirik azkeneko egunetan markatu duenarekin :confused:
Ana Urrutiak arratsaldeko programa batean mantendu egiten du elurra eta hotza datorrela astelehen edo igandetik aurrera... norbaitek ikusi al du Aizpuruak zeozer esan duen?
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 13 Marzo 2007 21:32:00 pm
Ba Aizpuruak ez du ezertxo ere esan datorren astekoari buruz. Zergatik ote? Ez daudelako seguro ze pasako den edo iada ez delako hotzaldirik etorriko? Ea Ana Arratibel-ek ze esaten duen..... iruditzen zait gauzak aldatu direla esango duela :'(
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 13 Marzo 2007 21:39:50 pm
Ba Aizpuruak ez du ezertxo ere esan datorren astekoari buruz. Zergatik ote? Ez daudelako seguro ze pasako den edo iada ez delako hotzaldirik etorriko? Ea Ana Arratibel-ek ze esaten duen..... iruditzen zait gauzak aldatu direla esango duela :'(
Berek zuk ikusten ditxuzun modelo berdinak ikusten ditxuzte... ::) ;)

Oindiok asko falta da...lasaiiiiiiiiii!!!! ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 13 Marzo 2007 21:55:28 pm
Leno gaizki esan det, Ana Urrutia da eta ez Arratibel....
Oraintxe esan du datorren astean aldaketa eman daitekela, baina gauzak asko aldatzen direla... Soraluzetarra, arrazoia daukazu, beraiek ere modelo berberak ikusten dituzte... baina azkeneko elurtea ikusteko irrikitan nago eta nerbioso jartzen naiz.... pazientzia pixkat euki beharko det...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 13 Marzo 2007 22:41:08 pm
Leno gaizki esan det, Ana Urrutia da eta ez Arratibel....
Oraintxe esan du datorren astean aldaketa eman daitekela, baina gauzak asko aldatzen direla... Soraluzetarra, arrazoia daukazu, beraiek ere modelo berberak ikusten dituzte... baina azkeneko elurtea ikusteko irrikitan nago eta nerbioso jartzen naiz.... pazientzia pixkat euki beharko det...

 ;D

 ;) Ea zelakua irtetzen dan 18Z-kua...hala ta be fidagarrixenak 00Z eta 12Zkuak dira.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Martes 13 Marzo 2007 23:29:22 pm
Aupa ba gfs-aren irtera berri honek berriz ere markatzen du hotzaldia. Espero dut gauzak berriz ere ez okertzea eta hurrengo astean berriz ere neguko giroa izatea :cold:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 13 Marzo 2007 23:34:07 pm
Lenguan irteera ixa kalkaua...igual hotz gehixaukin 500hpa tan...

Dana 250km mendebaldera mugitzen bazan... ::) :cold: :ejemejem:

Oindiok asko falta da ta detailiak ezin dira jakin. Ostiralian danak ondo jarraitzen badau fijauko gara detailietan. ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Miércoles 14 Marzo 2007 09:06:01 am
Egunon! 8'5º eta zerua lainotuta.
Datorren astekoari buruz, ez dakit ba ze pentsatu... INM-k 7 egunetako iragarpenetan 200metrota ematen du elurra astearterako, baina modeloak begiratuta ez det oso argi ikusten.... gaur edo bihar seguro jakingo degu azkenean ze etortzen zaigun.Ondo segi!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 14 Marzo 2007 10:01:19 am
badirudi momentuz hotzaldiak Euskal Herria harrapatuko duela baina justu samar, antizikloiaren kokapena izango da azkenian hotzaldia eman edo kenduko gaituna, borraskak urruti geratze bai dira.

Gaur ere goiz freskoa baina eguraldi ona hemendikan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Miércoles 14 Marzo 2007 11:34:31 am
11º eta zeru garbia.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Miércoles 14 Marzo 2007 22:51:46 pm
Aupa!!!
Gaur ere eguraldi ederra izan dugu, aurreko egunetako baino goibelagoa eta ilunagoa baina erabat atsegina.
Bestalde hurrengo astekoari buruz, uste dut hotzaldia ongi iritsiko zaigula euskal herrira baina uste dut elur kota 400m inguruan kokatuko dela eta ez inm-k adierazten duen moduen 200.
Hala eta guztiz ere hurrengo egunetan joango gara gauza guzti hauek garbiago ikusten izan ere oraindik ordu asko falta dira.
Ea zortea daukagun!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 15 Marzo 2007 09:01:12 am
Egun on!! gaur ere aurreko egunak bezela goiz hotza baina zerua garbi, 5.6ºC.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 15 Marzo 2007 09:27:21 am
Egunon! 5º eta zerua oskarbi, egun earra dator gaur ere. Ea azkenean datorren astekoa zertan geatzen den, nik hemen nbertan elurra ikusteko esperantzak dauzkat. :o
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 15 Marzo 2007 21:46:56 pm
Ez al dauka inorrek gaur ezer kontatzeko? :confused:
Bueno, nik kontatuko det orduan...Oraintxe 10º eta zerua oskarbi. Biharko goiza ere freskua izango da.
Eta datorren astekoari buruz.... iruditzen zait azkenean elurra oso behean ikusiko degula, oso oso behen
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 15 Marzo 2007 21:51:30 pm
Eguraldi honekin ez dago gauza asko kontatzeko ta... hemendik 11.7º ta bai, badirudi gaua hotza izango dala, datorren astekua hobetzen doia irteera bakoitzean, UKMO-a,  Europearra, ia danak sartzen dute hotzaldia, ia azkenean zertan geratzen dan, gaur etb-en ikusi dot palestinan ere elurra egin dabala, hemen zegaitik ez? auskalo.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Jueves 15 Marzo 2007 22:29:59 pm

 Bai, egia esan azken egunetako eguraldia nahiko motela izan da eta ezer aipagarririk ez da egon. Gaur ere, eguredian eguzkira goxo goxo egon zitekeen baina itzalean itsasoak eragindako aire freskoa nabari zitekeen. Orain freskotu egin du eta 11ºC inguruan gaude. Itsasoko lanbroa dugu.

Igande gauetik aurrera egoera eskoz ere interesgarriagoa izango dugu. Hotza, euri asko, elurra mendian behera, haizea... negu neguko giroa. Elur kota pare bat egun lehenago garbiago ikusiko dugu, baina nahiko behean egongo da (400-500 metrora....) Mendiak berriz ere zurituko dituela argi dago, eta hurrengo asteburuan elurraz disfrutatzeko aukera izango dugula ere bai.

Ondo izan! Gabon!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 16 Marzo 2007 08:26:18 am
Egunon! 9º eta zerua lainotuta, laino baxuekin.
Datorren astekoari dagokionez, nik uste det astearte-asteazkenean 400m-tikbehera ere ikusiko degula elurra.Argi ez ote dan kostaraino jeitxiko....
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 16 Marzo 2007 09:03:56 am
9º hemendik ere, orain astelehenerarte  itxoin behar, ala ere badirudi lehengo frontea igande gauean sartuko dala ipar partetik, kotarena saila da jakitea baina gaurko modeloak ikustia 400-500 metrotan kokatuko neuke nik asteazkenean agian beherago ere egin dezakela uste dot, kostan ez dot elurrik espero.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elurte en Viernes 16 Marzo 2007 10:23:03 am
Egunon!
Hemen Urretxun 11º-ko temperatura eta egun goibela momentuz. Datorren asterako elurra ikusiko dugu alde hontan
ea ba! ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Viernes 16 Marzo 2007 12:43:29 pm
gaur 11º ditugu, eta zerua estalita dago.

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: azkoittixe en Viernes 16 Marzo 2007 12:55:27 pm
iepa

INMren arabera, asteartean elur maila 100 metrotara jaitsiko da eta asteazkenean hortxe-hortxe ibiliko da seguruenik. Nik uste dut gehiegitxo dela, penagarria izan da, oin hilabete  gertatu izan balitz, elurra mara-mara ikusteko moduan egongo ginen itsasertz eta guzti baina zer egingo diogu ba!!. Andonik elur maila gorago jarriko du, seguru nago, itsasertzean ez dugu elurrik ikusiko baina euria gogotik egingo du. Datorren aste osoan 100 litrotik gorako kopuruak jasoko dira, argi ibili. Aio
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Joxepe en Viernes 16 Marzo 2007 17:24:20 pm
arratsaldeon guztioi

atzoko beroaldiaren ondoren gaurko eguna freskoxeagoa dugu hemen behe lainoa dela eta.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 16 Marzo 2007 21:08:30 pm
Gabon, 10º eta zerua oraintxe hasi da garbitzen.
Nik uste det astearte gaua eta asteazken goizean ia kostaraino ikusiko degula elurra, eta egunean zehar zeoze igoko dela eguzkiaren berotze lanaren eraginez. Hemen behintzat seguro nago elurra ikusiko dudala. Ea orain Aizpuruak eguerdian esan duenavmantentzen duen edo aldatzen duen.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 16 Marzo 2007 21:44:26 pm
Andoni Aizpuruk  eman ditun kotak:
800 astelehenean
400 asteartean
200 asteazkenean
600 ostegunian 
500 ostiralian, gainera ta nik behintzat lehengo aldiz ikuso dot etb-n GFS-aren modelo bat ipini dau datorkigun hotzaldiaren erakuzle bezela.

10.5º hemendik euririk ez momentuz.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Viernes 16 Marzo 2007 21:51:08 pm

 Je je. Bai halaxe izan da. Baina GFS modeloa zela esan du? Itxura horrekin besteak ere ikus daitezkelako, eta nik esango nuke ETBkoei Europearra eta Ukmo gehiago gustatzen zaiela...

  Hurrengo astekoa oso oso interesgarria da eta egun osoan eguraldiaren egoera jarraitzeko modukoa. Gainera aste osora luzatzen dela dirudi nahiz eta bukaeraldera leundu, gogorrena astelehen, astearte eta asteazkenean datorrela bait dirudi.

Disfruta dezagun, merezi dugu eta!  ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Viernes 16 Marzo 2007 22:09:20 pm

 Aja.  ;)


 Dena dela oso antzeko egoera adierazten dute ia mapa guztiek, eta hortaz eguraldi "txarra" garantizatuta dugu inguru honetan.....

Hemen oraintxe zeru garbia dugu nahiz eta lanbro pixkat badagoen. Tenperatura: ia 11ºC.

PD: A ze amorrua ematen didan bihar dudan ezkontza bategatik etzirarte maparik ezin ikustea...... >:( >:(

Gabon! ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 16 Marzo 2007 22:14:56 pm

 Aja.  ;)


 Dena dela oso antzeko egoera adierazten dute ia mapa guztiek, eta hortaz eguraldi "txarra" garantizatuta dugu inguru honetan.....

Hemen oraintxe zeru garbia dugu nahiz eta lanbro pixkat badagoen. Tenperatura: ia 11ºC.

PD: A ze amorrua ematen didan bihar dudan ezkontza bategatik etzirarte maparik ezin ikustea...... >:( >:(

Gabon! ;)

Bai mapak antzerakuak dira baina tenperatura -20 -25 -30 honetan bakarrik ikusten ditut nik behintzat, horregatik pentsatzen dot hau dala baina bueno beste bat ere izan leike, Andoniri galdetu beharko diogu..... ;)

Ondo pasau bixar,  :rap: egin nere partez  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 17 Marzo 2007 08:17:49 am
Egun on!! 8º ditugu, zerua lainotuta dago baina ez dau euririk egiten.

Ondo ibili  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: MIKELER en Sábado 17 Marzo 2007 08:48:26 am
Epa,egun on!!.
10ºC, ta zeru lainotuta momentuz Donostian.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 17 Marzo 2007 10:44:11 am
9º eta zeruan ostarteak.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Sábado 17 Marzo 2007 11:12:36 am
Aupa Eskoriatzan orain 11.2º dauzkagu eta zerua erabat estalia.
Hurrengo asteko egoera oso interesgarria iruditzen zait, eta uste dut elurra kostalderaino ikusi dezakegula nahiz eta Andonik ez duen hori aipatu.
Nik behintzat uste dut ikusiko dudala elurra edo hori espero dut.
Ondo segi ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Sábado 17 Marzo 2007 13:50:53 pm
Eguerdion! 11º eta zerua guztiz lainotuta.
Datorren astearte eta asteazkenean elurra kostaraino ikusiko degu seguruenik. EITB-ko web gunean eguraldiaren iragarpenean iada esaten dute asteartean Gipuzkoako kostaraino jeitxi daitekeela elurra  ;D ;D ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Sábado 17 Marzo 2007 15:41:42 pm
Donostian zerua oskarbi dugu oraintxe. Goizean lainotua zegoen ta fresko nabaritzen zen.

Astelehenetik aurrera aspaldiko partez neguko aste bat izango dugu: euria, elurra, bazen garaia!. Gainera modeloak zeozer hobetzen dute hotzaldia egunetara heltzen garen heinean. Ea zer gertatzen den azkenean!!!

 ;)


 
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: MIKELER en Domingo 18 Marzo 2007 08:53:15 am
egun on!!.9.8ºC ta lainotuta.
Datorren astea itxaroten,hotzaldia omen dator ta.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 18 Marzo 2007 10:00:28 am
Egun on!! 11º  eguzkia ere irten da hemendik orain lainotu egin da, gaur gauean hasten da jaixa ia ze gertatzen dan azkenian.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Domingo 18 Marzo 2007 12:57:10 pm
Gaueko hotzena 2.2 izan da.

Orain 14 eta bihar........
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Zuhaitz en Domingo 18 Marzo 2007 13:01:58 pm
Eguerdi on!!

Bilbon 14,5º, eguzkia eta preioa jaisten. Beldurra nabaritzen zaigu hemengo meteozaleoi. Itxaropena bai, baina ilusioa falta zaigulakoan nago.

Ea zer dakarkigun egoera berri honek. Zein da zuen apostua?? ::)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: LEXTER en Domingo 18 Marzo 2007 13:07:46 pm
Gasteizen zerua odirik gabe eta 14.7 gradu.

Ea bihar zer gertatzen den... ::) ::)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Domingo 18 Marzo 2007 15:48:15 pm

 Arratsaldeon!

 Zerua estaltzen hasi da Donostian eta tenperaturak zertxobait egin du behera. Itsasaldean hodeitza ikusten da, frontea gertu dugunaren seinale. Ea iluntzerako lehen tantak erortzen diren.

 Gaur gauetik aurrera eta egun batzuetan meteorologikoki ondo pasako dugu. Eta bestela ere ;) ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Domingo 18 Marzo 2007 15:59:44 pm
Aupa lagunok:
Zer nolako eguraldia daukagun oraintxe e!!Bikaina, tenperatura ona eta zerua erabat garbi. Sinestezina da ordu gutxitan nola aldatu daitekeen egoera.
Anderreek esan duen bezala aste hau nahiko mugitua eta interesgarria izango dugu, ea ongi pasatzen dugun.
 :cold:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 18 Marzo 2007 19:19:47 pm
Zerua lainotu dau baina oraindik ez da euria egiten hasi, tenperatura pizka bat jeitzi da 14.0º orain.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Domingo 18 Marzo 2007 21:36:17 pm

  Donostian euria ari du eta haizea une batzuetan indartsu. 11ºC. Hasi da hotzaldia... ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Domingo 18 Marzo 2007 22:20:06 pm
Gabon! 11º eta euria hasi du, sartu da horrenbeste itxaroten hari garen frentea.
Iragarpenen arabera, urtarreliko hotzaldia baino gogorrago izango da hau, eta orduan hemen 15-20zm elur euki genun 8) Ez det pentsatu ere egin nahi astearte eta asteazken guztia elurretan mara-mara.... :o :o :o
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Domingo 18 Marzo 2007 22:35:28 pm
Donostian geroz eta gogo gehiagorekin ari du euria. Hoixe da behar duguna, euria, ondo etorriko da eta. Ea bihar zein tenperaturarekin esnatzen garen. Oaintxe 11 gradu.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Domingo 18 Marzo 2007 22:57:32 pm
Aupa ba Eskoriatzan orain dela gutxi hasi da euria. Orain arte oso motel ari du botatzen eta tenperatura 10.1ºtakoa da.
Bihar goizean, 4 bat gradu gutxiagorekin esnatzea espero dut eta eguerdi aldera gehiago hoztuko duelakoan nago.
Ea zortea daukagun eta gure herri eta mendiak zuriz jantzita ikusten ditugun, nahiz eta honek hainbatei hainbat arazo sortu.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 18 Marzo 2007 23:07:52 pm
Iep, 12.7º hemendik ta euria gero eta ganora gehiagorekin.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 19 Marzo 2007 09:14:02 am
5º eta euria.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Lunes 19 Marzo 2007 09:38:07 am
Euri eta txingor erauntsi gogorra (Arratia aldean txingorrari iñetazia esaten diotela uste det) Haizea ere uste nuena baina askoz gogorrago. Tximistaren bat ere izan da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 19 Marzo 2007 09:42:08 am
Elurra Gasteizen, oso hezea baina elurra.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Lunes 19 Marzo 2007 09:45:31 am
Txorierritik ere tarteka zaparrada gogorrak botatzen ditu. Ez dut ekaitzarik ikusi eta inetasirik ere (Arratian bakarrik ez, Ivanovitx, Bizkaiko beste leku batzuetan ere halan esaten diote  ;)).

Haizea dabil eta igartzen da, hodeiak ziztu biziak pasatzen dira. Ia bihar eta zelan datorren kontua eta edurra ikusten dugun.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: polar freezer en Lunes 19 Marzo 2007 10:03:04 am
Otxandixon euri dezente eta txingorra...baina euskalmeteko estazioa ez dabil...daturik ez baina elur pakete handia espero dugu hemendik. Bihar goizean beharrera ez joateko aitzaki ederra izatea espero dut.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Yo_mismo en Lunes 19 Marzo 2007 10:05:28 am
Txingor ekaitz polita izan dugu Bilbon duela ordu erdi edo. Zerua oso ilun dago orain baina tantarik bota barik.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Lunes 19 Marzo 2007 11:54:36 am
Interesgarria... INM-k Nafarroa alerta gorrian jarri du elurra dela eta. Kantauri isurialdean eta Iruñerritik iparrera 25 zm-ko geruza eta Pirinioetan 50 zm ematen dute. Hala ere ez zait batere logikoa iruditzen hori esatea alde batetik eta bestetik Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban bakarrik 10 zm jartzea.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Lunes 19 Marzo 2007 12:14:24 pm
Aupa Arrasaten zaparrada gogorrak botatzen ari da eta tenperaturen beherakadarekin batera elur-ura ere hasi da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Lunes 19 Marzo 2007 13:12:50 pm
Donostian batzutan zaparradak botatzen ditu, haizearekin batera. Nere termometroak zaparrada hauetako batean 6.9 gradu markatu ditu. Oain 9.0 gradu ditugu.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Lunes 19 Marzo 2007 13:16:40 pm
Kaixo denoi! 5º oraintxe.Goizean zehar kazkabarra erauntsiak izan dira eta haize bolada oso indartsuak. Hala ere ez da situaziorik onena hemen elurra egiteko,momentuz. Ikusiko deu tenperatura jeitxi eta haizea pixkat baretzen den.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Lunes 19 Marzo 2007 13:21:20 pm
Oaintxe ikusi dut eitb.com en. Gaur gauean badugu telebistan zeoze ikusteko:

http://www.eitb.com/castellano/noticias/noticia.asp?id=361759

Donostian oantxe haize dexente! ta 9 grado.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Lunes 19 Marzo 2007 13:42:28 pm
Oaintxe ikusi dut eitb.com en. Gaur gauean badugu telebistan zeoze ikusteko:

http://www.eitb.com/castellano/noticias/noticia.asp?id=361759

Donostian oantxe haize dexente! ta 9 grado.

 ;)

Ummm... Hobe grabatu eta lasai ikusi geroago... Etxian bestela ezinezkua izango da, danak diarka eta ezin kate bera 10 minutuan izan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elurte en Lunes 19 Marzo 2007 14:12:00 pm
arratsaldeon!
Hemen Legazpin jadanik dena elurretan ari du. ;)
momentu batzuetan mara-mara. 2º-ko temperatura

Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Lunes 19 Marzo 2007 16:02:53 pm
Ba hemen tenperatura jeitxi beharrean igo egin da :crazy:, eta dexente gainera. Oraintxe 7'5º daude eta goizean 4'5º izan degu momentu askotan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Lunes 19 Marzo 2007 17:24:51 pm
arratsaldeon!
Hemen Legazpin jadanik dena elurretan ari du. ;)
momentu batzuetan mara-mara. 2º-ko temperatura



Bainan... orduan jada elurra ari du 400 m inguruan?? Gipuzkoa barnealdea beti denen aurretik
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 19 Marzo 2007 17:44:07 pm
arratsaldeon!
Hemen Legazpin jadanik dena elurretan ari du. ;)
momentu batzuetan mara-mara. 2º-ko temperatura



Bainan... orduan jada elurra ari du 400 m inguruan?? Gipuzkoa barnealdea beti denen aurretik
Hemen be lehengo ekaitz batian elur granulaua bota dau ta noizian behin malutak ikusten ziran be. ez dosta harritzen legazpin dana elurretan botatziak. ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 19 Marzo 2007 18:28:44 pm
Hemendik euria ari du baina karakaten elurra dela dirudi 400-500 metotik gora gutxi gora bera, 7.2º orain.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Lunes 19 Marzo 2007 18:59:21 pm
Donostian harrigarriena itsasoa. Olatu ederrak daude eta haizearengatik oso barrura sartzen dira. Ikustekoa benetan!!

Oain tenperatura 7.5 grado eta euria.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elurte en Lunes 19 Marzo 2007 19:01:49 pm
atsaldeon!

Orain dela 30minutu kriston ekaitza izan da elur granulauakin.
dena zuri zuri utzi du.... eta jarraian orain bezala elurra nahiko fuerte, ez dira maluta oso haundiak baino bueno. oso ondo dao. jajaj, 2º-ko temperatuta.

gero arte!

Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 19 Marzo 2007 19:12:40 pm
Hemendik momentu batetan tenperatura 5.3º-ra jeitzi da ta elur mingorra (granulada) bota dau, orain 6.4 ta euria.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 19 Marzo 2007 19:46:11 pm
Orain bai, orain ez.... elurra egiten du baina horrela ez dago zuritzerik,.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 20 Marzo 2007 07:23:31 am
Egunon! Oraintxe 3'5º. Gau guztian kazkabar ekaitzak izan dira bat bestean atzetik. Baina elurra batez, ea gaurzeoze egiten duen....
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 20 Marzo 2007 08:02:34 am
Orain elur-txingur puta hau....

Lorategiak eta autoak zuri, baina asfaltoa ez.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Martes 20 Marzo 2007 08:06:36 am
Bilbon ez euri ez elur ezta txingorrik... etxetik irten naizenean dana siku zegon. Halere bidean txingorrada honak bota ditxu baina horrela ez dago zereginik. Bainan... ez nago ziur, bainan badirudi eguzkia altxatzearekin batera konbekzioa ikarragarri indartzen hari dela. Txingorra majo hari du Igorren.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Martes 20 Marzo 2007 09:31:23 am

 Buuuuf!

  Elurra ez, kazkabarra eta euri zaparrada bortitzak bai, baina gaur gaueko haize bolada bezalakorik.......uf....etxeko teilatuko teila guztiak eraman ditu, eta orain suhiltzaileak ari dira geratu dena kentzen eta garbitzen........

 10 minutu itxaron behar izan ditut ez didatelako portaletik ateratzen utzi......

 :cold: :cold:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Martes 20 Marzo 2007 09:39:22 am
Duela gutxi inetasia gogoz bota du Txorierrin, baina haize honekin ez dago zereginik. Elurra ezta usaindu ere kostatik hur. Ia arratsalde-gaua zelan datorren. Atzoko bideo bat A68n Arrigorriaga parean gauerdian:

http://www.youtube.com/watch?v=F0-3bbplCAM

Ez zegoen lar polito kotxez ibiltzeko  ;D
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Martes 20 Marzo 2007 09:50:46 am
Duela gutxi inetasia gogoz bota du Txorierrin, baina haize honekin ez dago zereginik. Elurra ezta usaindu ere kostatik hur. Ia arratsalde-gaua zelan datorren. Atzoko bideo bat A68n Arrigorriaga parean gauerdian:

http://www.youtube.com/watch?v=F0-3bbplCAM

Ez zegoen lar polito kotxez ibiltzeko  ;D


 :cold: :cold: :cold: :cold:

Beldurra......

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: azkoittixe en Martes 20 Marzo 2007 09:52:36 am
iepa

atzo arrastien getxon bederatzi te erdixetan zaparradie izan zan eta kaskaragarragas batera edur maluta batzuk izan zien eta ez nabil gezurretan, nire jakan ganien ikusi nebazan. haiziek apur bat baretzen dauenien desplomen baten edo besten edur apur bat ikusiko dogulakuen nau, zurittu ez dau egingo baie baietz zeozer ikusi!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Oinaztua en Martes 20 Marzo 2007 10:08:12 am
Duela gutxi inetasia gogoz bota du Txorierrin, baina haize honekin ez dago zereginik. Elurra ezta usaindu ere kostatik hur. Ia arratsalde-gaua zelan datorren. Atzoko bideo bat A68n Arrigorriaga parean gauerdian:

http://www.youtube.com/watch?v=F0-3bbplCAM

Ez zegoen lar polito kotxez ibiltzeko  ;D


 :cold: :cold: :cold: :cold:

Beldurra......

 ;)

 ;D ;D ;D

Emozioarekin, benetan, ez nintzen gehiegi beldurtu. Itzel pasatu nuen  :mucharisa: :mucharisa:

Azkoittixe, ia egia den, nik badinotsut elur zaparrada potente bat edo birekin konformatzen naizela, zuritu ez arren.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 20 Marzo 2007 10:13:06 am
Oraintxe elur bustia egin du eta nahiko fuerte gainera. Atzotik eta gaur gauetik situazioa pittin bat aldatu dela iruditzen zait: tenperatura 2'5º-3º bitartean geatu da eta iada ez dago goraberarik zaparrada eta zaparrada tartean. Gainera kazkabarra geroz eta gutxiago egiten du eta orain elur gogorra eta elur bustian egiten du. Gradutxo bat jeitxita....
Nik uste det gaur arratsalde-gaualdean denean elurretan izango degula.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Martes 20 Marzo 2007 10:22:45 am

 Donostian egunak hartu duen kolorea, arratsaldekko 19:30tan egongo bagina bezalakoa da. Ilun dago. Hemen euri zaparrada haundia ari da botatzen, eta ez dakit zein den tenperatura.

  Ea arratsaldean ze tankera hartzen duen...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: aske en Martes 20 Marzo 2007 11:03:12 am
Ba Eskoriatzan, oraintxe 3.8º dauzkagu baina orain ateri dago. Bestalde elurretan zeozer botatzekotan gaur arratsalde-gau partean izango dela uste dut nahiz eta gero eta okerrago ikusten dudan.
Jada elurra hemen ikusteko esperantza galtzen hasi naiz, behintzat haizea pixkat baretu da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 20 Marzo 2007 14:40:32 pm
Epa barealdia izan dogu eguerdi aldean, goizean Eibar txuri zegoen elur mingorraren eragiñez, orain 6º ingurutan gaude ia gaua ta bixarko egunak zer usten digun azkenian.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 20 Marzo 2007 14:52:11 pm
Animatu egin nahi duela dirudi.

Azkenean asfaltoa txuritzen ari da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 20 Marzo 2007 15:57:55 pm
A ze hobekuntza eman duen eguraldiak! Geroz eta tarte gahiago dago zaparrada eta zaparrada artean, eta hauek ahulagoak dira. Donostian izan naiz, eta kriston diferentzia dago handik honera. Han 9º eta kazkabarra pittin bat egin du eta Lasartetik aurrera elurbustia ari zun eta hemen 3º besteriko ez. Sekula ez nun horrenbesteko diferentzia ikusi horren Km gutxitan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Martes 20 Marzo 2007 16:24:55 pm
Ba bai... azkenean badirudi zaparradak gero eta mardulagoak eta jarraituagoak direla. Ia arratsaldeak eta gau parteak ezusteko onik ematen diguten
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 20 Marzo 2007 20:31:30 pm
Arratsaldea goiza bezela izan da: kazkabar erauntsiak. Orain tenperatura zeozer jeitxi da,3'5º. Ea gauean eta bihar... ETB-n esan eta esan ari dira bihar kostaraino hailatuko dela...
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: MIKELER en Martes 20 Marzo 2007 21:59:30 pm
Gabon,8ºC ta ateri Donostian.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: MIKELER en Martes 20 Marzo 2007 22:03:22 pm
Ba orain kazkabarra ta haiza bortitza.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 21 Marzo 2007 08:24:46 am
Egun on!! Elgoibarren gaur atzo bezela esnatu gera, grado bat gutxiagorekin 4.5º, Eibar zuri dago gaur ere baina elur mingorra dela dirudi, gaueko tenperatura hotzena goizaldeko 3-tan izan da Elgoibarren 3.1º.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Miércoles 21 Marzo 2007 08:41:42 am
Gasteiz elurtuta, auto gutxi... 20 cm inguru eta elurra egiten jarraitzen du.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 21 Marzo 2007 08:44:20 am
Gasteiz elurtuta, auto gutxi... 20 cm inguru eta elurra egiten jarraitzen du.

Zorionak  ;) ikusten da webcam-ean elur asko dagoela , hemendik elur mingorrakin konformatu behar.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Miércoles 21 Marzo 2007 09:01:56 am
Egunon! Hemen ere zuri azaldu da, baina dagoeneko atera den eguzkiak kendu du gehiena. Goizeko 1-ak eta 3-rak bitartean bota du gehien, elur mingorra gehiena, baina maluta ear batzukin nastuta. Orain dela benetako kondizioak daudenean elurra egiteko.... eta gehio ez du egingo :'( Ea radar frantsesari begiratu eta sorpresaren bat daukagun.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Miércoles 21 Marzo 2007 09:44:25 am

  Elurtea? Non?  :confused: :confused: :confused:

  Hemen "erabateko" lasaitasuna, itsasoko egoera kenduta.

   :(

   
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 21 Marzo 2007 09:54:56 am
Eibarren ;) mara mara ari du kriston malutekin.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: hartuarte en Jueves 22 Marzo 2007 07:03:33 am
Legazpin, atzo goizekoari beste 10 bat zm gehitu zaizkio gaur gauean. Denera 30 bat zm.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 22 Marzo 2007 09:57:27 am
Egun on!! eguzkia daukagu orain goizean 2.8º rekin esnatugara baina euria zan Elgoibar aldian, Eibarren berriz elurra egin dau gauean ta 10 bat zentimetroko elur geruza zegoen.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Jueves 22 Marzo 2007 11:25:37 am
Bukatu dira elur kontuak. Amaiera ona eman diogu negu txar bati.

Espero dezagun arazorik ez izatea elurteekin.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 22 Marzo 2007 11:41:26 am
Eibarren euria ari du orain , ia errekak ondo eramaten daben ur guzti hau.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 22 Marzo 2007 13:07:55 pm
Amaitu zaigu hotzaldi edo elurtea.Kristona izan da, baina hemen apenas ikusi degu elurra. Gehiena gaur gauean izan da eta haseran,gauerditik aurrera elurbustia izan delako gehiena. Zona honetako, askoz elurte handigoa izan zen Urtarrilekoa.
Orain 4'5º dazkau eta euria ari du.
Galdera bat denoi: Ikusita negua oso xuabea izan dela,udaberrian elurra normalean baino gehio ikusiko al degu?
Nere ustez bai, nahiz eta ez deten uste behetan berriz egingo duenik.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Jueves 22 Marzo 2007 22:14:20 pm
2º, eta euria ari du.

Espero dezagun euri askorik ez botatzea, bestela elurra urtzean arazoak egongo dira.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 23 Marzo 2007 08:15:56 am
Egun on!! 6º hemendik ta euria xirimiria ari du, Deba ibaia momentuz ondo doia inguru hauetan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 23 Marzo 2007 11:28:13 am
Egunon! 6º eta oraintxe ateri.Goizean 4'5º-ko minima euki deu eta goizean zehar euria etengabe egin du baina gehienetan nahiko arin. Orain argitu du pixkat eta elurra oraindikoso behean irauten du.
Elurrari dagokionez,interneten begiratzen,aurkitu det Donostin 1902-ko Maiatzan elurra egin zuela.1910-eko apirilaren haseran 20zm elur pilatu zan. Beraz dena posible da, eta aurten ere posible izango zen berriz ere izatea....
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Viernes 23 Marzo 2007 11:31:04 am
Bizkai partean, mendi inguruan behintzat (Igorretik ari naiz) euri gogoz ari du eta ibaiak goraka doaz. Erne egoteko egoera da. Zaratamo inguruan Nerbioi ibaiak maila oso  altua ei darama.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Viernes 23 Marzo 2007 11:56:31 am
Gasteizen ere euria ari du, eta bihar arte ez dute erabakiko urtegietako ateak zabaldu ala ez.

Durana eta inguruko herrietako jendea larrituta dago.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 23 Marzo 2007 13:47:40 pm
Hemendik momentuz euri ariña ari du, ez dau gogoz botatzen. 11º ditugu ta presioa beheruntz 1016mb.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 23 Marzo 2007 15:04:35 pm
Nere eskolan asteazkeneko elurtian grabautako bidixo bat. Nik ez dot grabau. ;D

Disfrutau... ;D :cold:

http://www.youtube.com/v/A_j5BfXPoqo
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 23 Marzo 2007 16:40:54 pm
Kaixo, 8'5º eta euria bota eta bota, zaparrada moduan eta gainera nahiko indartsuak,goizean ez bezala.
Soraluzetarra, nik zure bideoa ez det ikusten, x bat ateratzen zait. Pentsatzen det nere ordenadorearen problemanbat izango dela :confused: :confused: :confused:
Ze pena! gustora ikusiko nun.... :'( :'( :'(
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 23 Marzo 2007 16:55:45 pm
Nik ikusten dot ta oso ondo ikusten da elurtia, arrarua da ez ikustia :confused:  ze yotube-n agertzen diren  bezelako bideo bat da.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Viernes 23 Marzo 2007 18:29:41 pm
Donostia euria ari du etengabe eta 10 graduko tenperatura. Orain bai botatzen du euria, bero gehio egiten duenean  ;D ze egingo diogu ba! ondo etorriko da ur guzti hau.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Viernes 23 Marzo 2007 18:52:14 pm
Izugarria!! Ordunteko urtegia %99,81ean beterik dago, hau da, ezin du euri jasarik ez eta elur urturik pilatu, dena Kadagua ibaira doa eta jakingo duzue dagoeneko baina... Kadagua ibaiak gainezka egin du Sodupe parean. Bilbon bien bitatean, lasaialdi labur baten ostean arratsean berriz ere ekin dio eta zaparrada ondrotsuak honuntz eta haruntz dabiltza. Pello Zabalak esango zukeen moduan hau da "ur palasta" itzela.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 23 Marzo 2007 18:56:20 pm
Donostia euria ari du etengabe eta 10 graduko tenperatura. Orain bai botatzen du euria, bero gehio egiten duenean  ;D ze egingo diogu ba! ondo etorriko da ur guzti hau.

 ;)
esango nuke!!! Hau dena elurra balitz.... :o
Orain 8º eta euri mardula etengabe.Argi gure ibaiekin!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Viernes 23 Marzo 2007 19:03:21 pm
Hadi Gipuzkoa aldekoei. Confederacion Hidrográfica del Norte-ko web orrian begira ibili naiz eta badirudi ekialdeko inguru hoietan ere arazo larriak izan daitezkela. Oria ibaia Andoian parean gero eta gorago joan behar da. Azken orduetan izugarri egin gora emariak eta baliteke ordu gutxiren buruan emergentzia maila (maila gorria) gainditzea.

Cadagua ibaiak pasa maila hori baina emaria egonkor mantentzen ari da. Nerbioi ibaiaren emaria Arrigorriaga inguruan ere goraka doa oraindik.

Beraz, kontu handiz ibili. Nork esan behar zigun, ur eske ibili ostean, urez lepo ibiliko ginenik!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 24 Marzo 2007 10:54:08 am
Egun on!! gaur ere euria daukagu ariña ala ere, atzo arratsaldean ta gauean majo bota zeban, ala ere momentuz Deba ibaiak ez dau arazorik eman Elgoibar aldian.

Ondo pasa, ta gutxi gasta  ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 24 Marzo 2007 11:35:21 am
Gasteizen ere euri arina eta 6.3 gradu ditugu.

Dagoeneko ez da ia elurrik geratzen. 2 egunetan 40 cmko elur geruza desagertu da.  :o
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ander en Sábado 24 Marzo 2007 16:11:49 pm

 Kaixo!

  Donostian hodeitsu baina ateri.

  Goizean Bianditz aldean ibili gara anaia eta biok, eta elur gutxi geratzen zen, nahiz eta Nafarroa aldera ikus zitezkeen mendiak oraindik elur asko izan.

  Atzo, Oria ibaia ikusteko aukera izan nuen eta ikaragarria zen zeraman ur piloa eta honen indarra. Beldurtzekoa.

  Itsasoak kolore berezia du, kostatik gertuen dagoen ura urrunago dagoena baino zikinagoa dagoela dirudi, ibaietatik datorren ur guztiaren eraginez.

 Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elurte en Sábado 24 Marzo 2007 16:22:05 pm

 Kaixo!

  Donostian hodeitsu baina ateri.

  Goizean Bianditz aldean ibili gara anaia eta biok, eta elur gutxi geratzen zen, nahiz eta Nafarroa aldera ikus zitezkeen mendiak oraindik elur asko izan.

  Atzo, Oria ibaia ikusteko aukera izan nuen eta ikaragarria zen zeraman ur piloa eta honen indarra. Beldurtzekoa.

  Itsasoak kolore berezia du, kostatik gertuen dagoen ura urrunago dagoena baino zikinagoa dagoela dirudi, ibaietatik datorren ur guztiaren eraginez.

 Ondo izan!

Atsaldeon Ander,

Nola egiten duzue argazkiak sartzeko? nahiko berria nahiz honekin eta.
eskerrik asko ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Domingo 25 Marzo 2007 15:44:30 pm
7º Gasteizen eta zerua estalita.

Gaueko hotzena 0.1º
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Domingo 25 Marzo 2007 15:49:47 pm
Donostian 10 grado eta zerua estalia. Ez du euririk ari baina laster egingo duela dirudi. Egun hezea gaurkoa.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 25 Marzo 2007 16:03:18 pm
Elgoibarren ere 10º, goiza hotza izan da 6.2º haizea fin ibili da, ta euria ere egin dau pizka bat, korrika ere pasau da gaur hemendik ta euririk ez dau egin pasa dan momentuan behintzat, presioa beruntz 1012mb.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Domingo 25 Marzo 2007 16:37:56 pm
Arratsaldeon! Oraintxe 7'5º eta euri arina ari du. Goizean zehar xirimiri pixkat egin du eta minima 5º-koa izan da.
Badirudi oraindikbeste hotzaldi bat euki dezakegula modeloei begiratuta...beharbada neguak eman ez diguna udaberriak emango digu. :crazy:
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 25 Marzo 2007 20:25:36 pm
Ba bai Jon, badirudi neguko girua izango dogula hurrengo egun edo asteotan ta elurra ez da oso urruti egongo haizea ipar ekialdekoa izango delako.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 25 Marzo 2007 21:55:40 pm
LASAAAAAAAIIIIIIII!!!!!

Modeluak garai honetan ez dira bape seguruak... ;)

Momentuz bixar gauian euri dexente espero dou hemendik, ta gainera temperatura nahiko freskuekin (gainetan behintzat elurra ingo dau).

GERO GEROKUA. ;)

Hemen oin 7.9ºC ta %88ko hezetasuna. Eguneko maximua 10.6ºC-takua izan da, ta minimua 4.8ºC-takua.

Ondo ibili!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Lunes 26 Marzo 2007 10:53:18 am
8.9º orain, eta zeruan ostarteak eta hodeiak.

Gaueko hotzena 2.1º.

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 26 Marzo 2007 14:43:06 pm
Eguerdi on!! goiz freskoa izan dogu gaur, 7.2º baina orain dexente epeldu dau egunak 17º ditugu gainera eguzkia jotzen dau.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 26 Marzo 2007 16:58:03 pm
Hemen zerua ziaro lainotuta dao. Ez nintzake haritxuko ekaitzik gertauko bazan... ;D

Oin 15.5ºC dare. Eguneko altuena 15.8ºC-takua izan da, oin dala gutxi, minimua berriz, 5.8ºC-takua. ;)

Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Lunes 26 Marzo 2007 20:22:46 pm
Arratsaldeon! Gaurko minima 5º-koa izan da, eta xirimiri pixkatekin hasi da eguna. Gero ostarteak zabaldu eta 16º-taraino igo da. Orain 13º eta trumoi hodei batzu ikusten dira,momentuz ateri. Inguruko mendietako elurrak gutxinaka urtzen. :'(
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 27 Marzo 2007 08:26:07 am
Egun on!! goiz euritsua gaurkoa, 10º ditugu orain.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 27 Marzo 2007 09:06:17 am
Euria, euria, euria, euria eta euria....

6º.

Harrigarria[/b] bada ere (ironia), Euskalmeten webgunean ezin dira estazioetako datuak ikusi, beraz ezin dut esan zenbat litro bota dituen.

Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ivanovitx en Martes 27 Marzo 2007 09:24:31 am
Euria, euria, euria, euria eta euria....

6º.

Harrigarria[/b] bada ere (ironia), Euskalmeten webgunean ezin dira estazioetako datuak ikusi, beraz ezin dut esan zenbat litro bota dituen.



Egia esan Euskalmet-en web orria negargarri dabil azken aldian. Batetik radarra matxuratuta eta bestetik "betiko" arazoak kontsultak egiterakoan, datu-basea beti arazoren batekin.

Hala ere, nik lortu det kontsulta bat egitea eta esan dezaket goizeko ordubietatik oraino Bizkaiko mendebaldean batipat euri erruz ari duela. Uribe Kosta, Bilbo inguruan eta Nerbioi bailaran 15-25 mm inguruan segun eta zein tokitan. Atzo ere Korrika euripean ibili zen Bilboko kale batzutan barna. Deustun ordea, artean aterri zen. 9 mm inguru jaso ziren.

Adi gaur arratsalde-gau partean, euria ondroso egingo baitu Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroan (batez ere ipar partean)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: MIKELER en Martes 27 Marzo 2007 12:01:08 pm
Kaixo,ba oso eguraldi euritsua Donostian ta 9.8ºC nere termometroan,hemen Amaran.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 27 Marzo 2007 12:22:07 pm
Eguerdion! hemen ere euria barra-barra eta 8'5º. Gainera, arratsaldean areagotu egingo omen da, zaparrada trumoitsu eta beharbada kazkabarrakin.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Martes 27 Marzo 2007 16:46:02 pm
Egunean zehar 16.7 litro jaso ditugu. 6.7º eta euriarekin jarraitzen dugu.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Martes 27 Marzo 2007 20:34:37 pm
Arratsaldeon! Oraintxe atertu du egun guztia euripean pasa ondoren. Freskatu ere pittin bat freskatu du: 7º oraintxe.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 27 Marzo 2007 21:34:03 pm
Hemendik ere atertu dau 8.4º ditugu, presioa goruntz 1015mb.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: ñako en Martes 27 Marzo 2007 22:32:37 pm
Donostian ere orain ez du euririk egiten, egun osoan egon ondoren. Tenperatura 9.9 gradu.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Miércoles 28 Marzo 2007 10:23:18 am
Goiz hotza Gasteizen. 3º inguru eta behelainoa.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 28 Marzo 2007 10:40:21 am
Egun on!! 7º inguru hauetan ta lainotuta euririk ez momentuz.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 29 Marzo 2007 08:22:26 am
Egun on!! euria gaur ere, ariña momentuz ta 9º-ko tenperatura.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Jueves 29 Marzo 2007 21:14:56 pm
Gabon! Egun gehiena ateri egon da eta dexente epeldu du, maxima 13º-koa. Orain 8'5º dazkau eta nahiz eta orain ateri egon, zaparrada polittak bota ditu azkeneko orduan.
Ondo segi!
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 30 Marzo 2007 09:54:56 am
Egun on!! 9º ta euria hemendik ere, ariña da ala ere, badirudi astelehenetik aurrera eguraldiak obera egingo duela ta aste santuan eguraldi ona izango dogula modeloak ikusita.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Viernes 30 Marzo 2007 09:57:21 am
Euri gehiago dator.....

Nik 20º eta eguzkia nahi ditut.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: MIKELER en Viernes 30 Marzo 2007 10:13:58 am
Egun on,euria ari du Donostian ta 9ºC momentu hontan.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Viernes 30 Marzo 2007 16:42:00 pm
Arratsaldeon! 8º ditugu hemen eta badirudi atertu nahi duela, goiz guztia atertu gabe egon eta gero. Badirudi aste santua erdia txarra eta erdia ona eukiko dugula. Nei elurra da da gehien gustatzen zaitena, baina ikusita hotzak berriz ere ez duela etorri nahi, hobea 20º eta eguraldi ona eukitzea hemendik aurrera. Nahikoa euri egin du. Beharbada apirileko ilberriak ekarriko digu beste elurtetxo bat, nahiz eta oso berandu izan, bitartean eguzkia mesedez.....
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: MIKELER en Sábado 31 Marzo 2007 09:44:21 am
Kaixo,egun on Donostitik.7ºC eta momentu hontan euririk ez,baina berehala hasiko du berriro.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: JON en Sábado 31 Marzo 2007 11:16:06 am
Egunon! Goizeko minima 5'5º-koa izan daeta euri dexente egin du.Orain 7'5º ditugu hemen eta eguzkia atera da.Badirudi zaparrada giroa eukiko degula gaur.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: Unai en Sábado 31 Marzo 2007 15:11:56 pm
10º Gasteizen, eta oraindik ateri.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Apirila
Publicado por: MIKELER en Domingo 01 Abril 2007 09:45:27 am
Kaixo,egun on!.7.2ºC Donostian ta euria etengabe.
Título: Re: Eguraldiaren Jarraipena, 2007 ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 01 Abril 2007 09:55:14 am
Egun on!! hemendik ere 7.4º ditugu baina ez dau euririk egiten , naiz ta tanta batzuk erori diran lurra justu justu buztita dago.

APIRILAK 1 DA GAUR TA EZ DOZUE APIRILEKO TOPIK-A ZABALDU ORAINDIK >:(  ;)