Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: lantxurda en Miércoles 01 Septiembre 2010 11:59:32 am
-
Irailen gaude!!!
Egun on!!
Laino altuak hemendik eta temperatura igo da, orain 21.2 gradu.
Arratsaldean, izanen dugu ekaitza? Arriskua, hor dago.
Izan ontsa.
-
Egia, lehen ez naiz konturatu.... :-\ zerua lainotzen hasi da ta 27.8 gradu ditugu orain.
Ondo izan ;)
-
Epa!
Arratsaldean, izanen dugu ekaitza? Arriskua, hor dago.
Nafarroa erdialdean bai. Gipuzkoa eta Araba ekialdean ere bota dezake, baina Nafarroan baino aukera dexente gutxiago dago.
CAPE: gorakako korronterik handiena Nafarroan eta Euskadi ekialdean.
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/gfs_cape_eur15.png)
Hego haizea Mediterraneoatik zuzenean datorrenez, hezetasunik handiena Nafarroan eta Gipuzkoa ekialdean izango da. 10g ur 1kg aireko.
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/baporea.png)
Kondentsazio maila: Hau ere zenbat eta ekialderago joan bajuagoa izango da, hezetasuna dela eta.
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/kondentsazioa.png)
Errioxako mendietan, ia beti bezela, konbergentzia pixkabat egongo da. Tenperatura potentzial handiena ere Nafarroan egongo da.
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/gfs_thetae_eur15.png)
Ekaitzek utziko dezaketen prezipitazioa ere handiagoa izango da egunak aurrera egin eta ekialderago joanten garen bitartean
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/gfs_pw_eur18.png)
Ekaitzen norabidea ipar-ekialdea izateaz gain oso mantxo mugituko dira
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/gfs_srflow_eur15.png)
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Momentu honetan Lasarten zerua goi hodeiez erabat estalirik daukagu, hego haize ahula eta 28,5ºC ditugu. Hotzena 12,9ºC izan da.
Atzo: 26,6ºC eta 11,7ºC
Oraingoz eguraldian ez dago ezer interesgarririk eta..... Interesatzen bazaizue aurreko perretxikuak 20kg pisatzen ditu.
(http://www.geroa.org/wp-content/uploads/papaza.jpg)
Perurenatarren harri berria, 11,3kg pisatzen dituen patata. Libanokoa omen da.
Ondo segi, agur!! ;D
-
Egun on!!
Andatza ,perrotxiko edo patata?? ;D ;D
Esker anitz lanagatik, eta bai gauean ekaitza izan dugu.
Orain 17.6 gradu eta erabat lainoturik, oraindik bertze ekaitz bat izaten ahal dugu.
Izan ontsa.
-
Iep!
Andatza ,perrotxiko edo patata?? ;D ;D
Barkatu? ;) ;D
Momentu honetan zerua erabat lainoturik daukagu, ipar haize ahula eta 23,3ºC. Hotzena 17,9ºC
Atzo arratsalden erdira arte hego haizea ibili zen, beraz maximoa 31,0ºC izan zen.
Gutxienez eguraldi miserable honek amaiera data jarrita dauka. Hil honen 6-tik aurrera udazkeneko eguraldian bete betean sartuko gara, bazen garaia. :yasiviene:
Ondo segi, agur!! ;)
-
Egun on!!!!
Erabat oskarbi eta 13 gradu. Atzo arratsaldean, berriro, ekaitza izan genuen; oro har 5.6mm pilatu ziren.
Andantza, ez dut ikusten halako maskota!!! :rcain:
Izan ongi.
-
Hemendik be eguraldi ona ta badirudi astebukaera be horrela izango dela beraz aprobetxau euriak heldu baino lehen... orain 13.5 gradu ditugu, zerua oskarbi.
Ondo pasa ;)
-
Arratsalde on!!
31.3 gradu eta lainoturik, itxura denez, ekaitzaren bat izaten ahal dugu.
Izan ontsa.
-
Epa!
Haurrei gertatu zaien bezala, niri ere oporrak bukatu zaizkit ta berriz lanera itzuli behar.Baina Argiñanok esaten duen bezala: "Al trabajo con alegría" :D :risa:
Beraz, opor luze hauek ahaztuz...itzuli naiz, ta saiatuko naiz berriz ere idazten.
Lantxurdak esan duen bezala, Iruñean 31,1 ºC ditugu momentu honetan ta zerua estalita. Ea ekaitzaren bat hurbiltzen zaigun Euskal Herriko hiriburura. ;D
Momentuz ekaitza politak sortu dira pirineoaldean.
Zintzo ibili.
-
Ba hemendik momentuz ez da frontea heldu ta 21.8º ditugu orain.
Astebukaeran Pirineoan izan naiz ta hau da han topatu doten elur apurra, Aneton dagoen glaziarra.
(http://jxitja.blu.livefilestore.com/y1pgNfDmmbA3kqZYnoyjKbZ_hR8aFRmGcCfmjzNlkTHmDzFy-Avn0wRLeDeVPIugEDoE68zM9qb9NH1KRVgurpMRkXOXXWU8k4e/P1020477.JPG?psid=1)
Ondo izan.
-
Gabon
Argazki oso ederra elur ;). Gutxienez eguraldi ederraz gozatzeko aukera izan zenuten.
Haurrei gertatu zaien bezala, niri ere oporrak bukatu zaizkit ta berriz lanera itzuli behar.Baina Argiñanok esaten duen bezala: "Al trabajo con alegría" :D :risa:
Bai, nere oportxoak :risa: ere bukatu dira. Bihar hasiko det ikasturte berria, ez dakizue zenbateko gogoa daukaten irakasleek bidaltzen dizkiguten etxeko lanak egiten hasteko :rcain:
Nire herri itsusira itzuliz... hemen egun guztia laino altuekin eman dugu. Orain lanbro lainoez zerua erabat lainotuta dago eta 20,4ºC ditugu.
Frontea oraintxe hasi da Bizkaian sartzen. Ikusiko degu zenbat litro botatzen dituen... dudarik gabe baratzek eskertuko dute...
Erne bihar Bizkaiko golkotik pasako den ziklogenesi txikiarekin. Oraindik modeloek ez dakite seguru nondik pasako den, pasatzen den lekuan ia 90km orduko haizea uztean gain bere iparraldean ekaitz indartsuak sortuko ditu.
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/ziklogenesisa.gif)
Bihar Frantziako mediterraneo aldean 200l ere bota ditzake lekuren batean, ikusiko degu hau ere nola gelditzen den.
Gabon! ;)
-
Gabones
Dios hau nazkagarriya daon girua... Hgo puta honek osti txarran jartzen gaittula, eta eroaldiak aterazten...
NI udako azken egun hauek erabat aprobetxatzen ari naizela Beriainera iluntzearren buelta emateko...dios..Azkenak izanen die, dagoeneko ilunbetan ailegatzen gea eta..
Bestalde euri premiya dagoeneko mendialdean latza degula... bizpahiru euri egun behar genittuzke 60 litro pilatuz.
aspaldian denbora gutxikin nabil modeloei kasu eitteko ta ez det ezta ideaik ze panorama datorren...
Elur argazki dotorea!!!.. Nik udazken hontan mendi hoiei bisita axkar bat eittekotan nazela...
Ala ba egun dotorea izan biharkoa eta ea komentatzeko zeoze gehio izaten deun...
aio ;)
-
Non dago euria.... ::) Gauean euri pixka bat egin dau , oso gutxi, orain 21º ditugu ta zeruan ostarte handiak daude.
Ondo izan ;)
-
Gabon! lasai elur, iritsiko da... edo jada heldu da zure herrira ezta? radarra ikusita hori dirudi.
Iruñean gaurko maxima 24ºC tan gelditu da, minimoa berriz 15,8ºC.
Hemen, azken 24 orduetan 4,9 litro jaso dira, baina radarra ikusi berri dut ta badirudi euria datorrela. ea egia den.
leihotik begiratuta zerua beltz-beltza dago ipar-mendebaldean.
ale, onak izan
-
Ba bai iritzi da, 7:30ak aldian ekaitza izan da 15 minutu edo iraun du, haize sakarra ta euria ganoraz, orain 20.1º ditugu zerua lainotuta dago baina ez dau euririk egiten.
Ondo segi!! ;)
-
Gabon.
Bueno, atzo arratsaldeko zortziak inguruan zerua erabat ilundu eta galerna nahiko potentea sartu zen arkus ;D eta guzti. Ekaitz horrek 3,7mm utzi zituen hemen.
09-7-2010 Datutan:
Haizea:
Matxitxako(72m): 138,6km/h
Gorramendi(10m): 129km/h
Socoa: 103,8km/h
Jaizkibel(65m): 100,5km/h
Zarautz(10m):96,7km/h
Almike(18m): 93,9km/h
Oiz(20m): 90,7km/h
Prezipitazioa (Irailaren 7eta 8, goizeko 10 harte )
Gorramendi: 63mm (24,6mm ordu betean)
Arizkun: 62,5mm
Irurita: 61,7mm (31,5mm ordu betean)
Sumbilla: 55mm
Amaiur: 53,6mm
Irabia: 50mm (22,9mm ordu betean eta 15,3mm 10min-tan)
Ezpelete: 43,6mm
Doneztebe: 31,5mm
Zubieta (Gipuzkoa):17,2mm ;D
Gauean euri pixkat datorrela ematen du. Oro har 5mm inguru botako dituela ematen du (batez ere Gipuzkoan eta kostaldean). Gipuzkoa eta Nafarroako mugan 10mm iguru botako dituela pentsatzen det (batez ere Aiako Harriak mendi inguruan).
Ondo segi, agur!! ;)
-
Gabon
13,6 ºC gurean eta gaurkoan beste kolore bat zakan ilunabarrak..
Atzo ordu hontan ikeragarrizko ekaitza genuen gurean
Goizean 5 litro exkax pilatu ondoren atxaldean 10 litro izan ziren...
Gaur gaben zaille ikusten dot gurean bustitzea...Gehio ipartu beharko du haizeak..
aio eta ongi izan 8)
-
Egun on!!!
Hemen ,ere, Irailaren 7an ekaitza izan genuen 7mm. Gaur xirimiri arin eta bakarrik 0.2 mm pilatu dira :P
Orain 19.6 gradu eta laino batzuk.
Izan ontsa.
-
Gaur goizaldean euria egin dau 2mm ta atzo beste 2 ta arañeun 6.6mm...... :'( orain zerua oskarbi dago ta 20º ditugu.
Ondo pasa :)
-
Gabon!
Gaurko maxima 20,9 ºC izan da. minima berriz 13,8 ºC.
Lantxurdak esaten duen bezala, gaur eguerdian euri pixkat egin du, 0,2mm pilatu dira besterik ez. Gaur ere Gorramendin euri dexente egin du ia 18 litro pilatuz.
Momentu honetan 16,5ºC ditugu. Biharko goiza freskoa datorrela dirudi.
Ale majos! zintzoak izan.
-
Gabon laudiotik, gaur goiz-goiza izanik, euri jasa izan dugu, euskalmeten 2,9 litro bildu ditu, badirudi irakurketa okerra izan dela, behintzat herriko erdialdean, temperatura epela izan dugu, 20 º bueltan altuena.
Ondo segi. :mucharisa:
-
Gabon
Ba azkenik leku batzuetan uste nuen baino euri gehiago bota du... :P
Hemen 5,9mm gehiago bota ditu gauean, beraz azken egun hauetan 23,1mm bota ditu. Herriaren hegoaldean (euskalmet) berriz azken egunetan 15,1mm bota ditu.
Datuak aktualizatuko ditut :P
Prezipitazioa (Irailaren 7, 8 eta 9)
Gorramendi: 81,2mm (24,6mm ordu betean)
Arizkun: 74,5mm
Irurita: 61,7mm (31,5mm ordu betean)
Amaiur: 64.2mm
Ezpelete: 62.3mm
Irabia: 59mm (22,9mm ordu betean eta 15,3mm 10min-tan)
Txingudi: 54,6mm
Doneztebe: 37,5mm
Zubieta (Gipuzkoa):23,1mm
Llodio: 19,3mm
Altzola: 10,6mm
Etxarri: 9,9mm
Iruña: 7,4mm
Estazio manualetako datuak bihar aktualizatuko ditut, eguerdian euri gehiago egin du eta.
Gaur goizaldean euria egin dau 2mm ta atzo beste 2 ta arañeun 6.6mm...... :'( orain zerua oskarbi dago ta 20º ditugu.
Ondo pasa :)
Bai, zuen inguruan azken aldi honetan ez du euria ganoraz egiten. Uztail oso lehorra izan zenuten, eta abuztuan ere 50mm inguru bakarrik bota zizkizuen, ea tendentzia hau aldatzen den. Itxura guztien arabera hurrengo astean ez du ia euri tantarik ere botako. :-\
Orain hemen 15,5 gradu ditugu. Max 21,8ºC eta min 15,1ºC izan dira.
Fite artio ;D
-
GAbon euskal Herri"!!!
Emen gabiltzek euri eta ez euri!!.. Ea ba giruak hobera ein eta jesukistonak botatzen ttun neroni gogotan niyok eta!!
Tenperatura egokiya zakau parrandarako, 9ºC eta goguak ez dittezela falta..
Gaur eguerdiyan emen zaparrada mardulenbat sartu omen du bainan ez dit denborik izan plubioa ikusteko.. biyarko utziko diagu.
Bestalde, elur festa asi da pirineo alden eta hortzak zorroxtu dittugu eskiek baino lehen!!!
Bestalde eskerrak eman Lantxurda eta Elurri euskal foroan egur baten uda guztiya idazten egoteagatik, gu potrojorran izan gean bitarten..
aupa zuek!! :-*
aiooo
-
Arratsalde on!!
Gaur, oskarbi dago eta 25.8 gradu.
Andatzak erraten duen bezala euririk ez da ikusten :P
Esker anitz, Akerrei, uda honetan plazerra izan da euskaraz idaztea.
Izan ontsa eta ongi pasa asteburua.
-
Epa
Benga, azkeneko prezipitazioen taula. Bestela erabat nazkatuaraziko zaituztet eta :rcain: :rcain:
Prezipitazioa (Irailaren 7, 8, eta 9)
Gorramendi: 81,2mm (24,6mm ordu betean)
Arizkun: 80,9mm
Amaiur: 70,9mm
Irurita: 68,3mm (31,5mm ordu betean)
Ezpelete: 62.3mm
Irabia: 59mm (22,9mm ordu betean eta 15,3mm 10min-tan)
Txingudi: 54,6mm
Doneztebe: 37,5mm
Zubieta (Gipuzkoa):23,1mm
Llodio: 19,3mm
Altzola: 10,6mm
Etxarri: 9,9mm
Iruña: 7,4mm
Orain hemen 27,1ºC eta laino altu finak ditugu. Gaurko extremoak: 30,1ºC eta 13,9ºC
Agur!! ;)
-
Epa!
Atzo gauean egindako parranda itzelaren ondorioak sufritzen jarraitzen dut, baina tira, pasako naiz datuak esatera. ;)
Gaur Iruñan maxima 29,6ºC -tan geratu da, eta minima berriz 10,5ºC-koa izan da. Beraz gauean freskoa egin duela esaten ahal dugu.Hala ere goizeko 7:30tan kalean nintzen oraindik ta ez dut hotzik sentitu.
Momentu honetan 24,4ºC ditugu.
Zintzoak izan...
-
Gaurko extremoak: 301,ºC eta 13,9ºC
Agur!! ;)
Benetan extremoa 301ºC .... ;)
Gaur atzoko eguraldi eguzkitsuaren ondoren, zerua erabat lainotuta daukagu ta 17.7º, momentuz ez dau euririk egin.
Ondo izan! ;)
-
Gabon
Gaurko extremoak: 301,ºC eta 13,9ºC
Agur!! ;)
Benetan extremoa 301ºC .... ;)
Zuzenduta, mila esker. :-*
Gaur gauean-goizean xirimiri pixkat egin du, ala ere 0,1mm-ra ez da iritsi. Egun guztian zehar lainoak eta ostarteak izan ditugu, hala ere, atxaldeko seiak aldera euri zaparradatxo bat bota du.
Orain 19,1ºC ta lainoak eta ostarteak ditugu. Gaurko estremoak: 22,8ºC eta 16,3ºC.
Hil honen 16tik aurrera euria egin dezakeela ematen du. ::)
(http://images.meteociel.fr/im/7332/graphe_ens3_nma0.gif)
Gabon! :popcorn:
-
Gabon Euskal Herria,
Gaur, egun sanoa egin du. Eguzkia nagusitu da baina ez du asko berotu, itzalean fresko egiten zuela esan dezakegu.
Termometroa 22,2ºC-tan gelditu da, eta minimoa 11,3 ºC-koa izan da.
Momentu honetan 14,8ºC ditugu eta 68% hezetasuna.
Andatza, ea egia den ta euria etortzen zaigu berriro.
Zintzoak izan.
-
gabon EH
hemen arabako zuia bailaran gaurko temp 9º eta 21º graduren bueltan izan dira
oraintxe oskarbi eta 12º
ez dugu euririk jaso gutxienez azken 2 hilabeteetan!!!
laister arte
-
egun on
7.1º Zuia aldean
oskargi gaur ere
ongi izan
-
Gabon... eguraldi bikaina gaurkoa 24º ta oskarbi, momentu honetan 19º ditugu, ia ostegunetik aurrera euri piska bat egiten daban.
Ondo pasa ;)
-
Gabon,
iruñan ere egun polita izan da, maxima 26ºC-tan gelditu da ta oskarbi.
orain 18,5ºC ditugu.
zintzoak izan
-
Gabon Euskal Herria!
Kontxo kontxo... ikusten dudanez moderatzaile batek badaki euskaraz irakurtzen, hori zer da guretzako ona edo txarra? ;D :-*
Bestalde gaurkoa ere egun motela izan da... egun guztian zehar laino altu oso finak izan ditugu zeruan, orain 16ºC ditugu. Gaurko estremoak: 23,2ºC eta 13,5ºC.
(http://images.meteociel.fr/im/4908/graphe_ens3_azs4.gif)
Ia ostegunetik aurrera tendentzia hau puskatzen den...
Gau ona pasa!! ;)
-
Arratsalde on!!
Ba dugu espia bat ;D ;D ;D Hemendik aintzin zintzoak izan beharko dugu!! :rcain: :rcain: ;D
Beno, gaur, egun politt izan dugu, orain 25.1 gradu. Bihar aldaketa datorrela dirudi.
Izan ontsa.
-
Bueno ba heldu da euria, gutxi bada ere... tenperatura fresco mantentzen da 17 grado inguruan.
Ondo izan ;)
-
Gabon !
Iruñan zerua estalita egon da egun osoan, hala ere euri gutxi ikusi dugu, 1,2 litro.
Maxima 20ºC -koa izan da.
Orain 17,5ºC ditugu.
aber bihar zer gertatzen den... zer espero duzue??
aio majos!
-
Azkenen tartetxo bat artu dioula
Ba erabat emoxionauta gioik eualdi honekin!!!
Azkenien leiñuek herriya estaltzen hasi dok!!! hezetasuna sartzen hasi da batze eta sorotan eta paguek izardi puxkat botatzen ai ttuk...
Euritan gehiegi ez dik eon beinen lainopen eun guztiya izenda, barniaino sartuko da!!
Goizen gurien 13 gradu zoin, pirineotan 2500 metrotan elurra izanen zala..
Gour 25 bat litro botako balittu ni konforme geldittuko nezela. ;)
-
Gabon Euskal Herria!
Kontxo kontxo... ikusten dudanez moderatzaile batek badaki euskaraz irakurtzen, hori zer da guretzako ona edo txarra? ;D :-*
Batek baino gehiago... :sherlock: :cold:
-
Aupa!!! nolako udazkena ta negua izango dugula uste dzue?? Azkenean euri pixkat ta freskura sentitu dugu .....Ongi pasa! Aiooo
-
Egun on!!
Nahiz eta laino batzuk, eguzki nagusia Iruñerrian. 14.6 gradu.
Atzo euria egin zuen baina deus berezirik 2.2 mm.
G24, Batek daki zer gertauko den udazkenean eta neguan ;D ;D Hori bai, espero dut elurte haundiak :rcain: ;D. Hala bedi..
Ongi pasa asteburuan.
-
Hemendik be goizaldean euria egin dau baina gutxi, bestela eguna polita izan da eguzkia nagusi ta 20 gradu inguruko tenperatura, urrutira begira modeloak egoera ezberdiñak ikusten dituzte, europearrak hotza ta elurra kota baxuetan ikusten dau Irailaren bukaerarako, ikusi behar....
Ondo pasa.... ;)
-
Gabon!
Gau Iruñan goiz freskoa izan dugu, minima 6,2ºCkoa izan da eta maxima berriz 25ºCkoa.
Egun osoan zerua oskarbi egon da.
Momentu honetan 16,9ºC ditugu.
gau ona pasa! aio!!!!!
-
Gabon
Hero haizea gure tarten eta oaintxe 20,8 gradutan gera... Goiz frexko baten ondoren girua earki epeldu du...Zerua erabat lainotua...
Atzo emen izotzak erreka baztarrak zuritu zittuen...nere estazioa altuan arrapatzen du eta 4ºC izan ziren...
-
Kaixo,egun on!.
Zerua ia ia urdiñ ta 19ºC.Goiz epela Donostin.
Gero arte.
-
Arratsaldeon, udan gaude .. bihararte behintzat ta udako giruakin jarraitzen dugu eguzkia ta 26 gradu, ia udazkeneko girua noiz datorren.
Ondo izan ;)
-
Kaixo Euskal Herri!!!
Gaurkoan hegoak earki epeldu dittu baztarrak...momentu hontan 15ºC eta zerua erabat oskarbi...ilargi amandrea dotore ikusten delarik.
Bestalde ekaitz izan da Sakana aldean eta zer esanik ez Urbasa eta Andia Inguruan... nere plubioan apenas urik zen, eta herriyan bestaldean, andiamendi aldera aldiz putzuak utzi dittu...eguraldia :crazy: xamar zebillek..
-
Egun on! aldaketa eguna gaurkoa ia zer datorren hurrengo egunetan, tenperatura jeitziera behintzat izango da ta espero dot euria be egitea, momentuz laino bakan batzuk ikusten dira ta 18 gradu ditugu orain
Ondo izan. ;)
-
Arratsalde on!!
Hemendik erabat lainoturik baina euririk ez :P :P 23.9 gradu.
Izan ontsa.
-
Ep!
Gabon Euskal Herria!
Kontxo kontxo... ikusten dudanez moderatzaile batek badaki euskaraz irakurtzen, hori zer da guretzako ona edo txarra? ;D :-*
Batek baino gehiago... :sherlock: :cold:
Pozten naizela esan beharko da.... :-*
Ba orain Lasarten xirimiria hari du, lurra erabat busti du gutxienez... Ze penagarria aurtengo udara eta iraila meteorologia aldetik. Hemen irailean oraingoz 26,0mm bakarrik daramatzagu.... hurrengo egunetan 20-25mm inguru botako dituela ematen du baina ala ere.....
Orain lehen esan bezela xirimiri eta 20,1ºC ditugu. Gaur (oraingoz): 22,1ºC eta 17,5ºC.
Agur!! :rcain:
-
Hemndik be Xirimiri ahula ta lanbro itxia , tenperatura 19.6 gradu.
Ondo segi!! ta kontuz :sherlock: kin :P
-
Bueno jada ez da xirimiria euria ganoraz ari du !!
;)
-
Gabon
Ondo segi!! ta kontuz :sherlock: kin :P
;D olentzerok ikatza ez dit inoiz ekarri ta hori seinale ona delakoan nago. Hori bai, azken urteetan ez dakit zergatik baina nere etxetikan ez da pasatzen ???, hemendik aurrera gutunean plano bat sartu beharko diot nitaz gehiago ahaztu ez dadin ;D ;D
Irudi batzuk igo nai nituen baina itxura denez photobucket-en nere kontua desagertu egin da :P
Bueno jada ez da xirimiria euria ganoraz ari du !! ;)
Bai, nukleo konbektibo batuk sortu dira gure inguruetan, hala ere ekaitzak izateko arrisku handiena Nafarroako Pirineotan daukate
(http://images.meteociel.fr/im/4562/gfs-0-6_qku6.png)
Orain altueran mendebal/hego-mendebaleko haizea dago. Beraz zerbait botatzekotan lanbro lainoek eta "hegoaldetik" datozen lainoek utziko dute.
(http://images.meteociel.fr/im/9771/gfs-0-24_zqm9.png)
Baina orduak aurrera joan ahala, alturan haizea ipar-mendebaltzen joango da. Horrela itsasoan egongo diren nukleoak zuzenean sartuko lirateke guregana.
(http://images.meteociel.fr/im/5761/nmm-6-24-3_lmx2.png)
Ez du ematen itsasoan nukleo konbektibo gehiegi sortuko direnik.
(http://images.meteociel.fr/im/1330/nmm-21-24-3_ydv3.png)
Alturan -10ºC besterik izango ez ditugulako, hori bai, ia beti bezela nukleo gehien iluntzean eta gauen sortuko litzateke.
(http://images.meteociel.fr/im/9929/gfs-0-48_pxp2.png)
Larunbatean ere egoera antzekoa izango litzate, gainera ematen du euri gehien goizaldean egin dezakeela..
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Orain hemen 18,1ºC ditugu eta ez du euririkan hari, euskalmeten arabera oraingoz 0.6mm bota ditu.
Gabon!! ;)
-
GAbon
Emen iñiztura eta hostotxak dira tarteka... zaparrada earra izan da oain artekua eta 5 litro baino gehio izan dira...
dida baten jaitxi da tenperature, 15ºCtan gera oaintxe...
-
Egun on! heldu da udazkena euria ta tenperatura freskoak bai behintzat, gaur goizean 14.4º genitun ta orain 17 º ditugu, Irukurutzeta mendira igo naiz 898mt ko altuera dauka 10:30tan 10 gradu zeuden, batenbatek bertako kurutzean ipini daban termometrok behintzat hori markatzen zaban, momentu honetan ez dau euririk egiten , gaur momentuz 14 litro bota ditu , atzo 16.
Ondo izan ;)
-
Gabon!
Ba hemen azkenean espero nuen baino euri gehiago bota du, nik 33,4mm jaso ditut; Euskalmetek berriz 33,5mm. ;D
-Prezipitazio garrantzitsuenak Euskal Herrian irailaren 23tik 26ra:
Endarlaza: 74.4mm (saih estazio bat da, egia esan ez dakit zenbateraino fidatu)
Lesaka-San Anton: 72.2mm
Gorramendi: 56.4mm Leku haizetsua delako zerbait gehiago botako zuen.
Leitza: 55.9mm
Hernani: 49.2mm
Artikutza:48.4mm
Hendaia:46.2mm
Areso: 44.6mm
Amaiur-Maya: 43.5mm
Lekunberri: 42.0mm
Barazar: 40.0mm
Ezpeleta:39.8mm
Bersategi: 39.6mm
Irun: 39.4mm
Andoain: 39.2mm
Gero egia da esaterako Bermeon, Nafarroako Pirinioetan badirela lekuak 40mm-ko muga errez gainditu dituzten lekuak, baina zoritxarrez ez daukat inguru horietako daturik :-\
Orain hemen lainoak eta ostarteak ditugu eta 11,7ºC. gaur: 16,6ºC eta 11,1ºC.
Aralar: 4,6ºC eta 2,5ºC :cold:
Bihar ipar haizea asko baretuko dela ematen du:
(http://images.meteociel.fr/im/5262/nmm-3-22-3_lzk9.png)
Agur! ;)
-
Egun on!!
Goiz freskoa izan da 6.2 gradu, Erremendian -3.1 8). Orain eguzkia jaun ta jabe 10.7 gradu.
Izan ontsa.
-
Gabon
Frexkura degula gure artean....eguzkia sartu orduko termometroa ziztu bizian hasi da beheraka..oaintxe emen 7ºC dira
Azkenen emen 17,5 litro izan dira egun hauetan bota dittuenak...dexente gehio beharko du lur idorrak...
bestalde asteburu hontan pirineo aldean izan ga eta benetan negua bertaratu dela...
Vigñemale aldeko argazki batzuk...
(http://commondatastorage.googleapis.com/static.panoramio.com/photos/small/41376365.jpg)
(http://commondatastorage.googleapis.com/static.panoramio.com/photos/small/41376317.jpg)
(http://commondatastorage.googleapis.com/static.panoramio.com/photos/small/41375807.jpg)
(http://commondatastorage.googleapis.com/static.panoramio.com/photos/small/41375702.jpg)
-
Egun on!!
Argazki polittak!!
Gaur, ere, freskoa, 9.8 gradu une honetan eta eguzkitsua.
Izan ontsa.
-
Egunon...
Lainoak desegiten ari dira Euskal Herri osoan...bueno ia osoan, ematen duenez ekialdean ez da laino tapakirik izan eta Erremendian hotzgailuko atea irekiya utzi due
-4,2ºC
-
Ia Euskal Herri osoan, hemendik behintzat lainotuta dago, 18º ditugu, goizean 12.5º.
Argazki politak Akerrei, hirugarena ilargiarena asko gustatu zait, udazkeneko lehengo elurtetxoa pirineoan, ia urte oparoa daukagun elur kontuetan.
Ondo pasa ;)
-
Gabon!
Argazki politak akerrei :sonrisa:
Orain 11,8ºC ditugu. Gaur: 19,2ºC eta 11,3ºC.
Gaurko gaua benetan hotza izango dela ematen du..
Lehen esan duzuen bezela izozte polita izan da gaurkoan ere Erremendian. Egunak moztuz doaz, eta hori tenperaturetan zein oszilazio termikoetan ere nabaritzen da. Esaterako gaur egunak 11,89 ordu iraun ditu.
Gabon :yaung:
-
Egun on!!
12.2 gradu eta oskarbi. Berriro goiz freska izan da. Erremendian -2.7
Izan ontsa.
-
Egunon
Lainoak estalita esnau dira Euskal Herriko erreka zoko gehienak...(nere parekoak beintzet)..
Izotza gertu izan da gurean eta izotze ein do Nafarroako gutxinez bi estaziotan
Erremendian -2,7ºC
Urbasan -0,9ºC
Auritzberri 0ºC
Erro 0ºC
Iraizotz 0ºC
Etxarri Aranaz 1,5ºC
NI baino azkarragoa izan haiz Lantxurda ;D
-
Egun on!!
13.9 gradu eta erabat lainoturik.
Dirudi, igandetik aintzik euria etorriko zaigula.
Izan ontsa.
-
Kaixo, egun lainotua gaurkoa ta xirimiri apur bat be bota dau, oso gutxi, 17º inguru ditugu orain.
Ondo izan!! ;)
-
Egun on! 12.7 gradu ta zerua erdi lainotua dagoela uste dot, igandetik aurrera euria datorrela dirudi.
Ondo izan ;)