Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: kixmi en Jueves 01 Septiembre 2011 00:21:16 am

Título: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: kixmi en Jueves 01 Septiembre 2011 00:21:16 am
 ::)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Viernes 02 Septiembre 2011 09:34:22 am
Egun on! atzo azkenean ez zan egon ekaitzik inguru hauetan, atzoko sargoriaren ondoren 30º inguru gaur goizean tenperatura naturalagoa daukagu 19º, zerua nahiko argi, ea ba aurtego udazken negua nolakoa datorren...

Ondo izan!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: aterri en Viernes 02 Septiembre 2011 16:32:51 pm
Arratsaldeon Gernikatik!

Giro sargoria daukagu gaurkoan ere inguru hauetan ,26 gradu une honetan eta gero ere lainotuago baina ez dabe bildur handirik ematen .Ea atzoko moduan gaurkoan be ekaitzan bat edo beste ekartzen digun,esperantza handienik ez badaukat ere.

Irakurri al dozue gaukoan GARA egunkarian Peio Zabalak idatzi duen artikulua?

Atzeko orrialdean dakar ,eguraldi kontuekin batera Egia ote?
Negu gogor baten aurrean , ilberri guztietan elurrra ekarriz? San Migel bezperako ilberria ikusteko dino
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: g24 en Viernes 02 Septiembre 2011 17:52:01 pm
Arratsaldeon Gernikatik!

Giro sargoria daukagu gaurkoan ere inguru hauetan ,26 gradu une honetan eta gero ere lainotuago baina ez dabe bildur handirik ematen .Ea atzoko moduan gaurkoan be ekaitzan bat edo beste ekartzen digun,esperantza handienik ez badaukat ere.

Irakurri al dozue gaukoan GARA egunkarian Peio Zabalak idatzi duen artikulua?

Atzeko orrialdean dakar ,eguraldi kontuekin batera Egia ote?
Negu gogor baten aurrean , ilberri guztietan elurrra ekarriz? San Migel bezperako ilberria ikusteko dino

Negu gogorra, hotza ta elurtsua????Hemen lotura jarri dezake norbaitek iksteko??mIL esker!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Viernes 02 Septiembre 2011 22:23:40 pm
Epa irakurri dot, San Miguel bezperako hilberria ikusi beharko da zelakoa datorren.....

Ea egia den, hemendik 22º ta ateri.

Ondo izan !  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: lantxurda en Sábado 03 Septiembre 2011 09:57:23 am
Egun on!!

Gauean ekaitza izan dugu eta 16.7 mm pilatu dira.

Orain lainoturik eta 18 gradu.
Neguan ikusiko dugu......

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Sábado 03 Septiembre 2011 12:08:43 pm
Goiz euritsua gaurkoa 20º ditugu orain, 10,6 mm batu dira momentuz.

Ondo pasa astebukaera..  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: tripa zorriak en Domingo 04 Septiembre 2011 19:39:17 pm
Arratsaldeon, laudio aldetik berri zaharrak, lainoa eta euri gutxi. Zerbait freskatu du 20 º inguru arratsaldean. Lezama eta amurrio aldetik ekaitz gogorra izan zen ostiral gauean. Norbaitek ikusi zuen?, euri kontuak noraino ailegatu?.
Ondo izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Lunes 05 Septiembre 2011 20:31:53 pm
Epa, gaur goizean euri apur bat egin dau baina arratsaldean zerua gehienbat oskarbi izan dogu, goizean fresko 16º, orain 19º ditugu.

Ondo pasa.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Martes 06 Septiembre 2011 13:44:51 pm
Goiz hotza gaurkoa 12º bakarrik, orain 23º ditugu ta eguzkia nagusi.


Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: Basobitxi en Viernes 09 Septiembre 2011 15:23:24 pm
Eta oraintxe bertan, Euskalmeteko estazio batzuek 35º C baino gehiago neurtzen dute. Hau bero hau!!!! Non ote dira AEMETeko abisua beroagatik?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Viernes 09 Septiembre 2011 15:30:57 pm
Hemendik be 34.7º ditugu, bero galanta , mendian egon gera Izarraitzen eta han tenperatura ez zan hain beroa hemen baino hobeto egoten zan...

Ondo izan!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: Basobitxi en Viernes 09 Septiembre 2011 15:59:11 pm
Kaixo Elur, okerrago daude Sodupen, momentuon, Twiterren, Euskalmetek ipini du 37,2ºC dagoela.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Domingo 11 Septiembre 2011 12:32:51 pm
Epa, 24º Orain, zerua lainotuta gaur laino altuekin, euririk ez dau egin .

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Martes 13 Septiembre 2011 20:20:16 pm
22º Orain ta sirimiria Elgoibarren.

Ondo izan!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: tripa zorriak en Viernes 23 Septiembre 2011 20:12:36 pm
laudio aldetik , berri zaharrak, tenperatura 27º inguru eta euri gutxi, euri premia handia zonalde honetan, ea ekaitza datorren.
Ondo segi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: tripa zorriak en Viernes 23 Septiembre 2011 20:16:24 pm
kaixo basobitxi, ez dut uste horrelako tenperatura izan duzuenik. gau 37º Sodupe aldean ezinezkoa egiten zait, ez dakit...
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: elur en Lunes 26 Septiembre 2011 19:41:59 pm
Arratsaldeon Gernikatik!

Giro sargoria daukagu gaurkoan ere inguru hauetan ,26 gradu une honetan eta gero ere lainotuago baina ez dabe bildur handirik ematen .Ea atzoko moduan gaurkoan be ekaitzan bat edo beste ekartzen digun,esperantza handienik ez badaukat ere.

Irakurri al dozue gaukoan GARA egunkarian Peio Zabalak idatzi duen artikulua?

Atzeko orrialdean dakar ,eguraldi kontuekin batera Egia ote?
Negu gogor baten aurrean , ilberri guztietan elurrra ekarriz? San Migel bezperako ilberria ikusteko dino

Ba badirudi hilberri honek behintzat hotza baino gehiago beroa dakarrela...... 25º orain ta aste osoan eguraldi ona eta beroa espero da.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: g24 en Miércoles 28 Septiembre 2011 16:01:32 pm
Epaa atsaldeonnn!!!noiz arte udako eguraldi aspergarri hau???Badut gogoa hotza ta euria etortzeko....Norbaitek badaki nola geratu diren udazkeneko tenporak???
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Iraila
Publicado por: tripa zorriak en Jueves 29 Septiembre 2011 20:11:28 pm
Peio Zabalak dio hotza datorrela, ilberriarekin batera. Temporak ideiarik ez.