Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: MeteoValència en Domingo 01 Abril 2007 20:12:53 pm
-
:P
-
8º Gasteizen, ateri.
Egun osoan zehar ez du euririk egin.
-
10º ta euririk ez, goiz patian egin dau pizka bat baina gero eguraldi ona eduki dogu arratsalde partean.
-
Egun on!! juan zan asteko eguraldi berberarekin asten dogu aste hau, euria ta 9º -ko tenperatura, ia bihartik aurrera hobetzen daban.
-
Euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria, euria eta euria.
5º, eta orain arte 9 litro jaso ditugu.
-
Egunon! 8º ditugu eta euria ari du, baino nahiko arin. Atzo Leizarango autobiatik pasa nintzen goizean eta Aralarren elurra ari zula ikusten zan, 800m-tik gora....
Goizean Gara-ko eguraldi iragarpena ikusi det eta urrengo egunetako, eguzkia ematen du ostegunetik aurrera, Ea egia dan!
-
Momentuz euri goian-beian Arratia bailaran. Ikaragarria Sakanan, arabako lautadan eta Nafarroako erriberan botatzen ari dena. Kinka larrian ibiliko dira ibaien maila dela eta.
-
Azken 2 ordutan ez du euririk egin. 18 litro erori dira orain arte.
Arabako ekialdean, Agurainen 30 litro.
-
Hemendik orain hasi da euria egiten ganora gehiagorekin, tenperatura 9º-ren bueltan dabil, 12 litro jaso dira momentuz gaur.
-
Gabon! Egun guztia euripean pasa ondoren, arratsalde-gau aldera geatu du. Orain nahiko oskarbi geatu da eta freskatzen hasi da. Oraintxe 6'5º.Ea biharko eguna ez dan horren euritsua.
-
Egun on!! 6º ta euri konturik ez, zerua garbi.
-
Eguzkia aspaldiko partez eta 6.5º 8)
-
Arratsaldeon! Gaurko minima 4º-koa izan da. Goiz guztia ateri egon da eta eguzkiaere ikusi degu gutxi bada ere.Orain berriz hasi du euria eta 10º dazkau.Badirudi biharko berriz ere okertu egingo dela eguraldia, eta elurraren kota ere jetxiko dela berriz ere.
-
Egun on!! 10º-rekin esnatu gara ta gauean euria egin du, orain ateri dago.
-
Hemen ere gauean euria egin du.
Orain 7º eta ateri.
-
Kaixo,egun on!!.
5.1ºC Donostian ta zerua urdiñ.Egun ona etorriko dela ematen du.
-
Kaixo,egun on!!.
5.1ºC Donostian ta zerua urdiñ.Egun ona etorriko dela ematen du.
Hemendik berdin baina 8º-rekin ;) Ondo pasa.
-
Gauean elurra izan dugu. Ez du zuritu baina polita izan da.
Orain 3.7º
-
Gauean elurra izan dugu. Ez du zuritu baina polita izan da.
Orain 3.7º
:P Ze ondo, nahiko neban nik ere elurra egiten ikustea :'( , hemendik lainotu dau berriro ere 9º.
-
Egunon! 8º eta zerua erdi lainotuta.Gaur gauean osobehean egin du elurra, 500m-tik gora edo. Lastima gutxi egin duen :'(. Atzo gauean Bidanian negon(510m) eta elurra ari zuen. Eta hemen kazkabar fina egin zuen. Badirurdi hemendik aurrera hobetzera egingo duela egunetik egunera, ez da txarra, eguzkia ere behar degu.
-
Egun on!! badirudi eguraldi polita datorkigula gaur, eguzkia ta 8º ditugu hemendik.
-
10º, zeruan hodeiak eta ostarteak.
Ondo pasa!!!
-
Egun on!! 8º ta behelainoa inguru hauetan, ondo pasa ;)
-
15º eta eguzkia, oso atsegina!!
-
Kaixo!
Donostian une honetan 14ºC ditugu eta zerua urdin. Itsasotik lainoa sartzen ari da eta horregatik dugu tenperatura freskoa. Oso giro atsegina. Udaberria.
;)
-
Kaixo,
orain ordubete ekaitz polita izan dugu. Euskalmeten arabera 10 minututan litro bat jaso dugu.
Zerua oraindik ere estalita dago, eta 16º inguru ditugu.
-
Denak oporretan ala??
;D ;D
16º Gasteizen eta ekaitza-
-
Badirudi ekaitz bat Gorbeiaren mendebaldeko magala laztanduz, Bizkaialderuntz sartzen ari dela indarra eta tamaina handituz gainera. Ia gatza eta piperra ditugun behingoz!!
Ah!! Hurrengo egunotan martxoan Deustun izandako klimatologiari buruzko datuak eta grafikoak erakusten dizkizuedan, orain dala hilabete egin nuen moduan. Oraingoa euri erruz izan dugula danok dakizue baina...
-
Udazken giroko eguraldia. Grisa eta 12º
-
Gaur ere eguraldi grisa. Guztiz lainotuta, orain aterri da baina ez dakit noiz arte.
Egun hauetan udaberriko miraria bizitzen ari naiz: gelako leihotik landatutako gabonetako pinutxo bat ikusten det adar berde ilunen puntan 4-5 zentrimetroko zati berde argiak dituela. Pareko ezkia ere kimuz beteta ageri da... Udaberria. Klima aldaketa famatuaz haratago, landareek badakite bai noiz heldu den esnatzeko ordua. ::)
-
Udaberria!!!!
18º eta eguzkia.
-
Bueno... martxo hasieran egin nuen datu klimatologikoen laburpentxo bat. Orain martxoko datuak eskuan izanda gauzak guztiz aldatu direla esan daiteke.
Argi dago, bai Bizkaia zein Gipuzkoan eta baita Araba eta Nafarroan hilabete oso euritsua izan dela martxoa eta honekin bukatu direla hilabete batzuez bada ere ur erreserben inguruan genituen kezka guztiak.
Otsailerarte epeltasuna izan zen hizketagai. Martxoan euri eta freskotasuna izan dira nagusi, ordea.
Martxoan azken 30 egunetako batezbesteko tenperaturak koska handia egin du behera (sakatu grafikoaren gainean, bestela oso handiak ziren eta foroan zuzenean sartzeko):
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png) (http://img409.imageshack.us/my.php?image=temph200703uu1.jpg)
Euriari dagokionez, aurreko hilabeetetako idortasuna apaltzeko ia 182 mm Deustun:
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png) (http://img406.imageshack.us/my.php?image=precih200703dw0.jpg)
Eta azken 12 hilabeteetan jazotakoak laburtzeko, batezbesteko tenperatura eta jasotako euri-ura. Lehenak azkenik goia jo duela ematen du eta beherakada bortitza jasan du. Hala ere, oraindik 16-tik gorako batezbesteko 2006 martxoa eta 2007koaren artean.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png) (http://img65.imageshack.us/my.php?image=tempu200703yt3.jpg)
Euriari dagokionez gorakada ederra eta jada 920 mm-tan gaude baina batezbestekoaren azpitik oraindik
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png) (http://img247.imageshack.us/my.php?image=preciu200703hl3.jpg)
-
Arratsalde on!
Hemen zerua garbitzen joan da arratsaldean zehar eta orain ia guztiz garbi dago.
15.8º
-
Egun on !! oporralditxoaren ostean hemen nago berriro, 15º ditugu hemendik ta zerua lainotuta dago.
-
:( :(
oporrak bukatu dira.
12º inguru, eta zerua lainotuta. Tantatxo batzuk botatzen ditu, baina ia-ia ezer ere ez.
-
15.3º eta zerua lainotuta. Badirudi aste hasiera hau aspergarria izango dela...
-
Egun on!! gaur ere atzoko eguraldi berdiñarekin esnatu gera , lainotuta ta 15º inguruko tenperaturarekin.
-
Goizean behelaino zegoen, baina argitu du eta 17 º ditugu.
-
Gaur beroa omen dator. Orain 12º eta behelainoa altxatzen ari da.
-
Aupa, eguraldi ona gaurkoa eguzkia ta 22º ere izan ditugu.
Ondo segi.
-
zarautzen iya egun guztiyan eztu altza egualdiyak... kriston belañua euki deu ta 17-18 tik ez gea pasa.
12k alden zeoze urdindu du baño ezerrez, zarauztik oso urbil kriston egualdiya eon da kostako laño mierda hau....
mendizorrotzeko mendilerrua oriyotik donosti bitartian eguzkiya eon da egun guztin .. mendilerro honek 300mt dazka t lañua etzan barroaldea sartzen....
haber dan danok eguzkiya ikustea allatze gean
-
20º dagoeneko. Gaur beroa pasatuko dugu.
-
Gaur ere eguraldi ona eguzkia nagusi, goizean 13º genitun,
-
Orain 13.4º ditugu.
Eguneko beroena 28.3!!
-
Berria naiz,Urnietakoa.
Hemen Urnietan asi da animatzen haizea, galerna pizkat baño momentuz ez da inportantea. 20 gradu,30 gradu eguerdian egon gara.
-
Hemendik tenperatura jeitzi da ta haizea pizka bat bizkortu da baina ez dago galerna arrastorik, ongi etorri gui ;)
-
Hemen galernarik ez,normala da, barnealdian egonda... ;D Hori bai, haizia Iparmendebaldera aldatu da, ta freskatu dau zeoze... ::)
19.4ºC ta %61eko hezetasuna.
Ondo segi!!!!!
-
Gabon!
Egun eguzkitsua eta nahiko berotsua pasa ondoren, orain dela ordu batzuk izan dugu galerna txikiaren eraginez temperatura, nire termometroaren arabera 16ºC-rarte jeitsi da. Hodei baxuak ditugu, estalita dago zerua.
Ondo izan!
-
kaixo hemen Urnietan giro eztalia dago lanbroa eta dena, 18 gradu momentu honetan.
P.D Momentuz ez du euririk egiten, eta ez dut uzte egitea hurrengo ordutan.
-
Kaixo denoi aspaldiko partez! Hemen ere giro lanbrotsua daukagu eta 17º. Bart gauean zaparrada trumoitsua botadu 00h-ak aldera, oso laburra eta nahiko xuabea. Badirudi giro nahasia datorkigulaurrengo egunetako. Ondo segi!
-
Ekaitza Elgoibarren, euria barra barra, indartsu 15º-tako tenperatura.
-
Kaixo!
Donostian euria ari du duela 5 minutu. Tenperatura 16ºC, eta urrutira trumoi hotsak entzuten dira.
Ea nola jarraitzen duen honek.
Gabon!
-
Egunon! 13'5º eta zerua lainotuta. Momentuz ateri.Atzo gauean ekaitza gogorra bota zuen...
-
Egunon:
Bai hemen ere bai momentuz eguna lasai do atzoko ekaitza, pasa ondoren.Zeru eztalia eta lanbrotzua , tenperatura 14,5 gradu,aio
-
Euria eta fresko, 12.2º
-
Eguraldi tristea gaurkoa, eguardi partean euri pizka bat ere egin dau, 15º orain.
-
Ekaitz polita Gasteizen, 2.3 litro azken 10 minututan.
-
arratsaldeon! 13º eta ateri, baina zerua beltz-beltza. Ea ba ekaitza lertzen dan...
-
Kaixo denoi! 12'5º-ko minima euki deu hemen. Orain zerua oskarbi dago eta 25º(eguzj¡kitan). Arratsaldean ekaitza lertuko den itxura dauka.
-
Hemendik ere eguzkia ta 20º ala ere ekaitz lainoak ikusten dira inguruan.
-
Hemen eguzkia egin du egun osoan,20:30-arte ,ordu hortan ekaitz tziki bat eduki dugu.Aio
-
Atzo ekaitz indartsua eduki genuen. 18.20etatik 18.30etara (euskalmet) 5.8 litro erori ziren.
Orain 14º eta ateri.
-
Arratsaldeon! A ze aldaketa eman duen eguraldiak hemen 13:30h-ak aldera! Ekaitza lertu da, tenperatura 15º-tik 11º-ra jeitxi da eta kriston euri zaparrada bota du. Orduzkeroztik atertu gabe ari du euria, baina zeozer xuabego. Orain 10'5º ditugu. Udazkeneko eguraldia dakula esatera nijoan, baina aurtengo neguko egun gehienak baino txarragoa eta hotzago daukagu :crazy: