Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Arena en Sábado 31 Diciembre 2016 19:47:30 pm

Título: Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Arena en Sábado 31 Diciembre 2016 19:47:30 pm
 
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Lunes 02 Enero 2017 21:32:29 pm
2017 eta Nafarroan behintzat iazko egoera berberan gaude, oso lehor abendu osoa ta oso lehor negu hasiera, hotzago iaz baino, zalantzarik gabe, baina oso oso lehor...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Martes 03 Enero 2017 07:27:16 am
Urte berri on denei. Bai, arrazoin guzie duzu, arras lehor hasi du negue, azaroan izan genuen elurtetik ez du ezer prezipitatu... gan den neguan bezala arras lehor, diferentzia bakarra, hemen behintzat, aurten hotzago esnatzen garela goizetan
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Martes 03 Enero 2017 10:42:37 am
Bai, bai, hotzago oheratu, esnatu ta harrigarraiagoa dena, baita hotzago egunean zehar ere. Europako iparraldean elurtean izan diren bitartean hemen, zeharo lehor...Egia esan, nik gogoratzen ez dudan bezain lehor iaz ta aurtengo negu hasiera ere...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: GuruMeteo en Viernes 06 Enero 2017 23:08:00 pm
Gabon,

Azkenaldian oso ezaguna izan ez den hotzaldia daukagu gurean, nahiz eta zeharo lehorra eta %100-ean antiziklonikoa izan. Gaurko egunari dagokionez, -3,9ºC-tako minimo izan ostean, 8ºC-ra heldu gara arratsaldeko lehenengo orduan. Ondoren, berriz ere beherantz, azkenengo egunetan baino arinago gainera.

Datu historikoei dagokienez, konfirmatzeke dagoen arren, badirudi gaurko eguna batazbesteko tenperatura negatiboa izango duen lehenengoa izango dela 2011 urtetik hona.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: GuruMeteo en Sábado 07 Enero 2017 22:37:16 pm
Gabon,

Atzokoa konfirmatuta, hau da, batazbesteko tenperatura negatiboa gurean (-0,4ºC).

Gaur ere antzerako egoera, ondo bidean atzokoa gaindituko dugu goizean izandako -5,8ºC-i esker batik bat.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: MIKELER en Lunes 09 Enero 2017 08:41:57 am
Egun on!.
2.5ºC momentu hontan Jaizkibelgo magalean.
Agur.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 09 Enero 2017 14:02:40 pm
Hotzaldia hasi zenetik AEMETek Iruritan (Baztan) duen estazioak emandako tenperatura minimoak

Abenduak 28:   -2                         Urtarrilak 1:   -6                    Urtarrilak 5:     -8             Urtarrilak 9:    0
Abenduak 29:   -6                         Urtarrilak 2:   -5                    Urtarrilak 6:     -7
Abenduak 30:    2                         Urtarrilak 3:   -5                    Urtarrilak 7:     -9
Abenduak 31:   -6                         Urtarrilak 4:   -7                     Urtarrilak 8:    -8

Ez dago batere gaizki ikusita 183mtara dagoela estazioa eta itsasotik nahiko gertu...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Lunes 09 Enero 2017 21:37:05 pm
Ba bai, aski harrigarria azkeneko urteei begiratuz gero!!! Ea orain euria botatzen hasten den, ohi denez, bestela ur arazoekin hasiko gara urtarrilean!!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 13 Enero 2017 21:08:57 pm
Euria ari du momentuan Elizondo, 3 gradurekin. Ea elurra noraino jeisten den...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Viernes 13 Enero 2017 22:00:44 pm
Gurean jada dena txuri, oso txuri, 700 metrotan jada 15 bat zm ta segitzen du mara mara, bazen garaia!!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 13 Enero 2017 22:17:53 pm
A ze zortea...hemen ratoka botatzen du euria, ratoka gelditzen du....oraingoan dena ekialderagokoei tokatu zaitzue....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Sábado 14 Enero 2017 11:51:30 am
Azkenin gutti bota du, Goldaratzen 15 bat zm, 750metrotan...Imizkotz herrian (Artzibar) Agoitzetik iparralderuntz 40bat zm bota du...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Lunes 16 Enero 2017 23:58:22 pm
Norbaitek ulertuko du zer dela eta azkeneko urteetan Nafarroan elur pila botatzen dun 850metrotatik gora eta aldiz handik behera lehen baino askoz guttiago botatzen dun, nik ez. Oraingo hontan ere, holaxe izan da, 750metrotan dagon Goldaratzen, esaterako, hasi zun botatzen, 15 bat zm bota, gelditu ta kitto, aldiz Eugin, 650metrotan, 20zm, Imizkotzen 900m, 50zm...
Edota zergatik egun Iruñean hain zaila den 20 bat zm ikustea ta 2 egun irautea...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: MIKELER en Domingo 29 Enero 2017 08:25:47 am
Egun on!.
Zerua estalita.
9,1ºC.
Gero arte.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Domingo 29 Enero 2017 12:02:53 pm
Hemendik oskarbi, elurra 850etatik gora dago oraindik, handik behera bat ere ez. Gauean oraindik 0tik behera ta egunean beroago azkeneko 20 egunetan baino, 6º
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 30 Enero 2017 08:14:02 am
Egunon, Baztan aldetik 5 gradu oraintxe bera, zera lainotua eta haizea hegotik. Elurra 1000mtik gora, baina berehala urtzen ari da. ondoko egunetan iduri du ez duela elur eta euri gehiagorik egingo. Egun aspergarriak heldu zaizkigu orai....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Miércoles 08 Febrero 2017 08:12:36 am
Egunon, 4 grado eta euria gogotik Baztan aldean. Gauean elur busti pixka bat eta zizerkora ere egin du, mendiak 600-700mtik goiti ageri dira xurituak
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Domingo 21 Mayo 2017 15:33:21 pm
Aupa, aurtengo udaberria oso bitxia ari du suertatzen, lehorra eta hotza. Herenegun, esaterako, goizaldeko 6etan 2 gradutan izan ginen!!! Duela zenbait aste, apirilaren hasieran izozte batzuk izan genituen...Ikusiko dugu ze uda dugun...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Miércoles 16 Agosto 2017 21:42:24 pm
Joan den neguan euri gutti bota zula gure aldean uste nun eta abuztuak 16 besterik ez duenean hasi gara pairatzen...Herriko iturriak itxi behar etxeetan ura izateko, baratzak ureztatu ahal izateko, holan segituz gero, baratzak ureztatzeari utzi beharko diogu ere...Eta eskerrak uztailean batez ere, ekaitz ederrak izan genituen...Abuztun ere ekaitzen bat izan dugun arren euri guttigo bota du momentuz...
Zuen eskualdetan nola duzue gaia?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 03 Noviembre 2017 14:12:13 pm
Barkatu erantzunaren tardantza.....jeje
Baztan aldean ez dugu uren faltarik izan... baina mendietan bai nabari dela normalean baina ur guttiago etortzen dela, ea ondoko astean egiten duen euriarekin pittet konpontzen den dena....oraingoz hemendik haizego bortitza eta 16 gradu
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Sábado 04 Noviembre 2017 12:15:31 pm
Gurean egia esan egun bateko afera izan zen, erabaki hura hartu ta hurrengo egunean ongi bota zun ta arazoa konpondu zun, baina afera horixe da, oso gutti bota dula negun ta udaberrian ta beraz udan pairatu behar... Horrez geroztik zerbait bota du, tarteka marteka ta horrekin ez dugu arazorik izan, dena den, gurean urbiltegiak herrikoak dira, oso ttikiak ta ura zuzenean menditik dator. Ea udazken ta uda hontan zer dakarkigun gure ortzi honek....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Miércoles 10 Enero 2018 09:55:57 am
Udazken ederra izan dugu gurean, bustia, ohi zenez, hotzagoa ohi baino ta negua ere ongi hasi du aurten, elurra, euria ta hotza, -10 izan genun abenduan gau batez ta urtea hastearekin batera elurte ederra, 30zm bataz beste 600-700metrotan ta 40tik gora 750mtrotatik gora... zuen eskualdetan elurra bota al du?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Jueves 11 Enero 2018 08:07:08 am
Egunon, bai, udazken ederra Baztan aldean ere bai, euri aunitz eta bi aldiz egin du elurra dagoeneko. Azkeneko elurte hontan gauz arraroak pastu dira, Amaiurren (300m) normalean Elizondon (200m) baino elur gehiago egiten du, baina hontakoan alderantziz izan zen, diferentzia aunitzekin gainera, Elizondon 20zm izanen ziren eta Amaiurren 10zm gehienez ere...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Sábado 13 Enero 2018 13:54:54 pm
Nafarroako beste zenbait tokitan gauza bera entzun dut ere, gurean ez, gurean ohi denez, gero ta gorago ordun ta elur gehio, gurean oraindik elurra dugu, hau da, oraingo hontan, aspaldiko partez, elurra mantendu ein da nahiz eta tartean euri pila bota zun, baina, euri oso hotza, 1º ta guttigo ere goikaldean...hau bai negua ta bazen garaia gainera!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: hartuarte en Viernes 02 Febrero 2018 00:54:47 am
Gabon Legazpialdetio!
Negu hontako hirugarren edurtea martxan da!!
Aste interesgarri bat daukeu aurretik!!
Gozau!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 02 Febrero 2018 09:14:31 am
Egunon, hemen (Baztan) elurre 350-400mtik goitik gelditu de, bailarako herri altuenetan bai elurre egin duela, baino arras guti, kusko dugu nola etortzen den astea....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Domingo 04 Febrero 2018 18:05:19 pm
Hemen egia esan, esaten zutenerako, gutti bota du, 10 bat zm ez besterik. Gero euria ein du, ta orain ere euria...Elurraren maila oso bitxia da, aurten ez du gehiegirik bota egia esan, hori bai, bota duena, denboran mantendu da gehio aurreko urteetan baino...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2017
Publicado por: nikhotza en Jueves 01 Marzo 2018 01:07:02 am
Behin eta berriz modelo guztiek porrot eiten dute, porrot galanta gainera. Asmatzen dute bai, izanen den eguraldi motarekin 4 egunetara. Hau da, 4 egunetara gai dira esteko, hemen ta han eguraldi txarra izanen da. Baina, behin eta berriz okertzen dira litroekin, euria edota elurra izan... Oso goiti jotzen dute hasieran, 40zm elur botako du hemen ta han, gero gehienetan 20tik ez da inoiz pasako, edo batzuetan alderantziz, elurra 700metrotatik gora botako du ta 500 metrotan dena txuri...Gehienetan dena den, nire eskualdeari dagokionez behintzat, kantitateekin okertzen dira izugarri.

Azkeneko hontan bezalaxe, bota du bai, gau batez, 20 bat zm 40 beharrean...Zer esanik ez 3 tokietatik zetozen "frenteek" talka ein behar zutela esatean...kale, kale ta kale. Ta nire buruari galdetzen diot, zergatik ez ote dute modelo matematiko horietan honetaz ohartuta, aldaketak eiten ondorio ezberdinak izateko?, modeloak diren einean, nola edo hala esan ahalko zaie neurria jeisteko, ta ordun askoz gehio asmatuko luketela uste dut...
Dena den, aurtengo negua negu ari da izaten, ez nuke negu gorria ari denik esanen, baina, azkeneko urteetan hain lehor ta epel izanik, aurtengoarekin, neguan hotza, euria, elurra maite dugunok pozik, ea oraindik ez den bukau!!!