Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Sobre en Miércoles 11 Enero 2006 18:32:55 pm

Título: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Sobre en Miércoles 11 Enero 2006 18:32:55 pm
.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 18:43:22 pm
Eta subforo hau nondik irten da?  ::)

Ondo iruditzen zait, baina subforoaren izenburua ondo idatzita IPARRALDEKO EGOERAREN JARRAIPENA izango litzake.

Elgoibarren 11ºC zerua estalita ageri da  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Negubeltz en Miércoles 11 Enero 2006 18:48:05 pm
Harrigarria! ez nuen espero horrelako subfororik jajaja ;D eztakit txantxa bat den edo egitazkoa den :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Miércoles 11 Enero 2006 18:52:46 pm
Ez da txantxa gertatzen dana zera da, oraindik ez dudala aztirk izan hau dena ondo jartzeko.

Ezin leike Iparraldeko egoera izan (badakizu iparralde zer den). Beraz iparraldean jartzea erabaki dut.

Zeru estalia begiratu dudan azken aldian
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 18:54:10 pm
Harrigarria! ez nuen espero horrelako subfororik jajaja ;D eztakit txantxa bat den edo egitazkoa den :confused:

Ni ere harrituta geratu naiz , ez dakit ze asmo dagoen honen atzetik  :P
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 18:54:23 pm
jejeje...
Benetan arraroa egiten zait foro honetan euskaraz idaztea... baina polita izan go litzateke, ezta? ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Negubeltz en Miércoles 11 Enero 2006 18:55:59 pm
Oso ondo iruditzen zait ;)naiz eta neri ere erraroa egiten zaidan hemen euskeraz idaztea.

Iruñean zerua urdin eta 8ºC baina hodeiak ikusten dira ipar-ekialdean.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 18:58:41 pm
Gainera, jende dexente izango gara bertakoak, euskaraz egiteko ezta?
Hemen 8,9º
Pozten naiz... ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 19:01:13 pm
Ta subforo hau danak ikusten dabe edo guk bakarrik?

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 19:06:35 pm
Gainera, jende dexente izango gara bertakoak, euskaraz egiteko ezta?
Hemen 8,9º
Pozten naiz... ;D

Bai nik uste dot jende dexente garela euskadunak.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: joseba en Miércoles 11 Enero 2006 19:33:26 pm
Momentuz hegoa nagusituko da , hala ere asteburuan freskatzeko joera izango du.
Modeloak ez dira ados jartzen momentuz .
Hurrengo astean egingo duen eguraldia asmatzea ez dago errez.
Mendebaldean dagoen borraska ikusteko dago ze norabide hartzen duen, badirudi hegorantz joango dela mendebaldetik, baiña ez litzateke arraroa izango, hemendik aire hotzeko poltsa bat zeharkatzea igandean edo astelehenean eta euria ekartzea .
Geroarte
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 11 Enero 2006 19:35:34 pm
Espero nuen azkena, meteoreden azpiforo bat euskaraz :o :o :o :o :o :o :o :o :o :o :o. Hau Francorekin ez zen gertatzen  :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:

Tira, nigatik ederto, hementxe idatziko dut eguraldiaren jarraipena egiteko.

P.S: Elur, uste dot foro hau guztiok ikusten dogula, dinot nik, ze bestela zelan ipinten dozu bahea, zelan jakiten da nortzuk diren euskaldunak eta nortzuk ez?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 19:38:59 pm
Momentuz hegoa nagusituko da , hala ere asteburuan freskatzeko joera izango du.
Modeloak ez dira ados jartzen momentuz .
Hurrengo astean egingo duen eguraldia asmatzea ez dago errez.
Mendebaldean dagoen borraska ikusteko dago ze norabide hartzen duen, badirudi hegorantz joango dela mendebaldetik, baiña ez litzateke arraroa izango, hemendik aire hotzeko poltsa bat zeharkatzea igandean edo astelehenean eta euria ekartzea .
Geroarte

Bai ala da , egoera ez da batere zihurra, ta astebukaeran borraska horren mugimenduaren menpe egonogarelakoan nago, gainera badirudi datorren lekutik etorrita hotz dexente dakarrela , egoera zaila iragarpena egiteko.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 19:41:42 pm
Citar
P.S: Elur, uste dot foro hau guztiok ikusten dogula, dinot nik, ze bestela zelan ipinten dozu bahea, zelan jakiten da nortzuk diren euskaldunak eta nortzuk ez?

Arrasoia dakazu nahiko galdera iñosoa izan da nirea.  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Miércoles 11 Enero 2006 19:43:54 pm

 Hara hara!

 A ze sorpresa polita!!! Nik ere ez nuen espero horrelakorik! Gaztelerako jarraipenean ikusi dudanean..... :o :o

  Ba ea hau ere erabiltzeko ohitura hartzen dugun.

  Ondo pasa! Laster arte!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: SSun en Miércoles 11 Enero 2006 20:04:38 pm
Uffff, nire euskara oso txarra da...bakarrik ikastetxean ikasi nuen...ta orain asko ahaztu zait...euskaltegi bat behar dut... :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Miércoles 11 Enero 2006 20:13:23 pm
IKARAGARRIA!!!

Hau da idea!! Hemen behintzat ez dugu "hegomendebalzale" aurkituko  :P

Momentuz itxaron beharko. Ea laister heltzen zaigu Siberia aldetik.

Ongi izan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: anbotoko mari en Miércoles 11 Enero 2006 20:18:10 pm
Arrastion,

Tira be, neuk be ez n holakorik espero...

nahiz eta oso gutxitan idatzi, aspladitik, 2001.etik, nabil foro hontan, beraz, neuri be harrigarria iruditu jata azpiforo honena.

Zorionak ideia izan dauanari, eta ea azpiforo honi eguraldiak berak mugimendua emoten deutson.

Gero arte

Durango, 119 m.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 20:35:51 pm
Ba Elgoibar aldian temperatura jeitzi egin da piska bat 9.0ºC. lainotuta egon arren ez da euririk ageri.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Miércoles 11 Enero 2006 20:47:50 pm
Gerniken 9Cº eta laino altu batzuk, haizie fin dabil. ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 11 Enero 2006 20:48:35 pm
Hau bai ez nebala bape espero.Oso ondo iruditzen jata, foro hau gero ta geixao gustatzen jata. Ea subforo Euskaldun hau aurrea ateratzen doun. Laster katalanek ta Galleguek be ingo dabe jeje.
Bueno 6.8º dare ta humedadia %88kua da.Zerua goi hodei batzukin dau baina ez dao guztiz eztalitxa, izar batzuk eta ilargixa ikusten dia ta.
Ondo segi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Imanoll en Miércoles 11 Enero 2006 20:55:31 pm
Nik ez dakit euskera...... ;D
Bakarrik egongo naiz elurra egiten duenean......
No se si lo he puesto bien
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Imanoll en Miércoles 11 Enero 2006 21:06:21 pm

Hemen, 9ºC eta 60%


Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elurtxo en Miércoles 11 Enero 2006 21:08:54 pm
Aupa!!

Asko pozten naiz, holako gauzak toparaztea. Nork pentsatuko zuen, honako foro batetan, euskarazko segialdi bat haurkitzea. Neuk ere euskaldun asko garela pentsarazten dut, orregatikan, gure segiarazpen berezia jarri egin digute. Geroago, Katalanazko segiarazpenen bat egingo dute?? eta Balencianozko besteren bat?? eta Gallegozkoa??

Espero diat, hemen beste foroetan bezala idaztea espero diat, nire partetik beintzat.

Gabon!!! ;) ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 11 Enero 2006 21:15:55 pm
Katxondeua bai, baina gauzak pixkat serio hartu biadira hau aurrera eramateko, bestela dana kakatara, ta hori ez dou inork nahi ez?
6.7º ta % 87ko humedadia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Cold ™ en Miércoles 11 Enero 2006 21:21:05 pm
 :o hau txantxa bat izan behar du.... :o baina gaur ez da abenduak 28  :confused:

Nork da asmakizun honen arduraduna??  ;D

Ez dut uste emen asko idatziko dudanik, nahiko zaila egiten zait :S
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: turbonada en Miércoles 11 Enero 2006 21:28:47 pm
Iluna dago irunen eta cirroestratoak ditugu.
Eguraldi oso lasaia dago momentu honetan nire hirian.
Agurr  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Bergarakua en Miércoles 11 Enero 2006 21:35:07 pm
que fuerte  ;D

Bueno ba, azkenian hodei altuak sartu die... orain oskarbi dago... ikusiko da azkenian izozteko egoera edo izango dugun... ::)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 11 Enero 2006 21:35:45 pm
Zoritxarrez, ez daukat une honetan termometrorik eskura.

Euskalmeten arabera, Deustun 9,2 º, Balmasedan 4,5º eta  Sodupen 6º. Nahiko egun lasaia (lasaiegia) izan dugu gaur. Hodei altu batzuk eta goizeko freskura izan dira gauzarik aipagarrienak. Datozen egunotan ere ez du ematen gorabehera handirik egongo denik, ezta?


Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 11 Enero 2006 21:41:00 pm
Oso egun polita izan dugu gaur sopelan, eguzkitzu!!
Orain 9.8.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Miércoles 11 Enero 2006 21:42:41 pm
Nahiko gitxi idazten dot hametik baina leidu asko  ;), pozten naz euskaraz berba egiteko aukerea izateagatik.

Deustun 9 gradu euskalmeten arabera.

Harrigarria Norbegiako borraskak daukan indarra :o
http://www.wetterzentrale.de/pics/bracka.html
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Miércoles 11 Enero 2006 21:44:50 pm
A ze sorpresa! oso ondo iruditzen zait holako foro bat eukitzea. Niregatik primeran!

Momentu honetan 8.7 gradu ta oskarbi. Ilargiak lehentxeago halo handia zuen, euria datorrenaren seinale?

Lasterarte!!

 ;) 
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Miércoles 11 Enero 2006 21:46:22 pm
Patxadaz hartu mesedez, hemen ere arauak bete behar dira. Eguraldiaren jarraipena egiteko gaude hemen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: AKUA en Miércoles 11 Enero 2006 21:49:00 pm
Aupa...ze zorpreza ¡¡¡¡ ;) ;)

Gabon denori. Egun oso urdiña eta arguitxua.
Momentu ontan 3.9ºC eta oskarbi.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 11 Enero 2006 21:51:16 pm
Norvegaiko borraskak ekarri du gaur pasa den fronte ahula, nahiz eta oso urrun egon.  :o
9.1 eta oskarbi, ez dira hodeik ikusten inondik. Gertu geratuko gara!  :(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 11 Enero 2006 21:53:55 pm
Nahiko gitxi idazten dot hametik baina leidu asko  ;), pozten naz euskaraz berba egiteko aukerea izateagatik.

Deustun 9 gradu euskalmeten arabera.

Harrigarria Norbegiako borraskak daukan indarra :o
http://www.wetterzentrale.de/pics/bracka.html

Sakon-sakona da presio baxuko gune hori, bai. Antizikloia zelan dagoen bere deigarria da, luze-luze eta indartsu. Emozino gitxi guretzat baina, ez dogu esperantza galdu behar.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Miércoles 11 Enero 2006 21:56:07 pm
Holako gauzak nahiago urrutitik ikustea  :cold: Dana dala, badauzkat gogoak olatu handiak ikusteko, atzo etb-n esan eben barikutik aurrera altzako zala itsasoa, ikuskogu...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 11 Enero 2006 21:56:46 pm
Joooooo, jutia ya goi hodei zikin horrek zerutik mesedez, izorratu besterik ez dabe itxen!!!!!!!Minima wapo bat ikusteko gogua dakat!!!!!
6.4ºC ta %87 humedadia
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 21:56:59 pm
Hemen 7,0º eta %76 hezetasuna
Ea minima ederra dugun!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 21:58:58 pm
Ba hemen zerua estalita jarraitzen dau ta temperatura 7.6ºC takoa da, borraska benetan sakona norbegian dagoena, lehen galdetzen nion nere buruari, nondik irten da fronte hau , ta orain konturatu naiz nondik datorren  :sonrisa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 11 Enero 2006 22:03:47 pm
Oso azkar doa behera!
8.6 sopelan
Ez dut uste oso handiak izano direnik olatuak.
Begira orrialde honetan (onena da):
http://www.windguru.cz/int/index.php?sc=4903
4 metro gehienez
 
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 22:09:37 pm
Ni ez naiz hagian inor hau esateko, baina konturatuko zinatenez, bakoitzak bere euskalkia du, eta gezurra badirudi ere, oso ezberdinak dira, eta batzuetan ezin dugu dena ulertu.
Mesedez, saiatu euskara batuan idazten, errazago ulertzeko denok.

6,7º ematen du orain hasi nahi duela jeisten
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 22:12:13 pm
Oso azkar doa behera!
8.6 sopelan
Ez dut uste oso handiak izano direnik olatuak.
Begira orrialde honetan (onena da):
http://www.windguru.cz/int/index.php?sc=4903
4 metro gehienez
 

Olatuak nahi dituzu? ;D
Surflari bat al zara...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 11 Enero 2006 22:16:16 pm
Ni ez naiz hagian inor hau esateko, baina konturatuko zinatenez, bakoitzak bere euskalkia du, eta gezurra badirudi ere, oso ezberdinak dira, eta batzuetan ezin dugu dena ulertu.
Mesedez, saiatu euskara batuan idazten, errazago ulertzeko denok.

6,7º ematen du orain hasi nahi duela jeisten
Asko kostatzen zait batuan hitzegitea.Benetan ezin dot, saiatuko naiz hitz oso zerrauak ez ipintzen. A eta     jata=zait    itxen=egiten.
Ondo segi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 11 Enero 2006 22:17:57 pm
Ez orain niri berdin zait, eskumuturra apurtuta dut  :( baina zoruek esan du etb-en esan dutela olatuak datozela, olatuak bai baina ez oso handiak!  ;)
8.1 eta oskarbi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Karakate en Miércoles 11 Enero 2006 22:21:21 pm
Gabon, zeru estalita dago ta 6ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 22:32:42 pm
Ez orain niri berdin zait, eskumuturra apurtuta dut  :( baina zoruek esan du etb-en esan dutela olatuak datozela, olatuak bai baina ez oso handiak!  ;)
8.1 eta oskarbi.

Zein zorutan?

6,6º eta 77% hezetasuna
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: diablo en Miércoles 11 Enero 2006 22:57:13 pm
Epa, gabon guztioi. Ni ere harriturik geratu naiz subforo honekin, ideia ona deritzot.
Errenterian une honetan 7.1º eta zerua  nahiko estalita. Beraz, es dut uste gaurko minima berdinduko dugunik (3.5º).
Beno, ea asteburuko borraska hori Mediterranoalderantz doan eta Siberiako ateak pixkanaka pixkanaka irekitzen zaizkigun.
Gero arte.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Rompeolas en Miércoles 11 Enero 2006 23:04:54 pm
Hau bai gauza ezustekoa!!
Nire euskera ez da oso ona baina ondo ulertzen dut eta saiatuko  naiz ondo idaztea.
Ideia ona iruditzen zait.
Beno, Plentzian 6 ºC ta beherantz
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 11 Enero 2006 23:06:27 pm
Etxeko termometroan 6.5ºC ta Altzolako estazioan 3.9ºC, zerua oskarbi dago, ia gaur gauean izotza daukagun.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Iope en Miércoles 11 Enero 2006 23:14:17 pm
Epa... gabon.

Basaurin zeru oskarbi, haizea aldakor dago eta 6.3ºc.

Beno, idei ona subforoarena, aio.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Miércoles 11 Enero 2006 23:15:54 pm
Ez orain niri berdin zait, eskumuturra apurtuta dut  :( baina zoruek esan du etb-en esan dutela olatuak datozela, olatuak bai baina ez oso handiak!  ;)
8.1 eta oskarbi.

Zein zorutan?

6,6º eta 77% hezetasuna

Nitaz ari zen ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 23:17:20 pm
6,4º
Poliki-poliki baina jeisten ari da ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 23:36:06 pm
5,7ºra jaitsi da bapatean :o :o :o :cold: :cold: :cold:
Ea bihar goizean 2º ditugun gehienez
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 11 Enero 2006 23:57:50 pm
5,3º eta %80 hezetasuna  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Asterix en Jueves 12 Enero 2006 00:13:08 am
Gabon danoi!
tenperatura poliki poliki jaizten ari da, orain 6,2º

Oso ondo iruditzen zait subforo euskeraz edukitzea! Ideia ona!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Cold ™ en Jueves 12 Enero 2006 01:22:32 am


Gasteizen 0.4º ta oskarbi, beharbada bihar lambroa izango dugu...

gabon guztioi

musu bat Resolillo XDDDD
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 12 Enero 2006 08:21:02 am
Egun on!

Derion une honetan 0,5º euskalmeten arabera. Oskarbi dago eta ematen du egun ederra izango dugula.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: adarra en Jueves 12 Enero 2006 08:27:28 am
Egun on!
Zeru urdinak gaur ere Donostian, ematen du horrela jarraituko duela zenbait egunetan. Urtarrilla aspergarria etorriko ote?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Jueves 12 Enero 2006 08:37:57 am
Egun on!!

4º Bilbon eta zeruan hodei izpirik gabe. Hegoa datorkigu. PACIENCIA!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 12 Enero 2006 09:00:07 am
Gerniken 0.0ºC, ez nuen espero olako hotza, atzo gaueko 10 etan 9ºC, beherakada itzela ein dau.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Cold ™ en Jueves 12 Enero 2006 09:02:05 am
-1.9º Gasteizen eta ez da lambrorik sortu....zeru urdin urdinak  8)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: diablo en Jueves 12 Enero 2006 09:06:31 am
Egunon.
Errenterian goizeko 6etan 3.8º geneuzkan.  :cold:
Orain, Gasteizen, pixkat hotzago. Zerua oskarbi. ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: joseba en Jueves 12 Enero 2006 09:53:07 am
Egunon badirudi datorren astearen hasieran fronte bat Euskal Herria zeharkatzeko asmoak ditu.
Modeloak aldatu dira eta ez litzateke arraroa izango datorren astean, hasieran pentsatzen genuen baiño hego haize gutxiago izatea.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 12 Enero 2006 10:07:46 am
3,3 ºC eta oskarbi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 12 Enero 2006 10:07:58 am
Egun on!! 1.7ºC nere etxeko termometroan, minima 0.0ºC takoa izan da estazio meteorologikoan, izotz piskat egin dau, zelaiak eta kotxeak zuri agertu dira toki batzutan, zerua oskarbi dago.

Modeloak aldatu  dira Josebak dion bezela ta badirudi datorrengo aste hasieran  iparmendebaldeko aizea izango dela nagusi.

Ondo segi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Udalatx en Jueves 12 Enero 2006 10:09:36 am
Egunon guztioi!

Atzo ez nuen forora sartzerik izan, eta hau sorpresa atsegina gaur goizean azpiforo honekin topatu naizenean! Ez dut gehiegitan idazteko ohiturarik baina hemen noizean behin idazten ahaleginduko naiz.

Arrasaten gaur ere, bigarren egunez jarraian, izoztu egin du. Euskalmeteko estazioaren arabera 0,3ºC dauzkagu momentu honetan ta tenperatura minimoa -1ºC-koa izan da. Zerua urdin.

Geroarte
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 12 Enero 2006 10:21:26 am
Orain 1.6º Abetxukon (Gasteiz iparraldean). Badirudi gaur tenperatura atzo baino gehiago igoko dela.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Jueves 12 Enero 2006 10:35:47 am
iepa

hau da hau ustekabea hartu dudana foroan sartutakoan. euskarazko berbak ikusi ditudanean, ametsetan ote nengoen pentsatu dot baina begiak ondo igurtzi ta egizkoa dala konturau naiz, hortaz, zorionak euskaldun guztioi, egun handia dogu gure hizkuntzan jarraipenak egin ahal izango ditugulako. moderatzaileei, beraz, nire esker ona, bihotz-bihotzetik, kontua da aurrerantzean ere horrela, euskaraz, egingo dogun ala ez. eguraldizaleok eskertuko dizuegu ta. txalotzekoa beraz egin dozuen apostua, jarraian katalanak eta gainontzekoak etorriko dira eta horrela izan dadila. Gura dauenak aukera dauka erderaz idazteko ere. Hortaz, bakoitzak gure duen eran egin dezala baina bakea egon daitela. Batzuek euskalkien arazoa aipatu duzue. Nik uste dot euskalkiak hizkuntza biziaren islada direla eta bakoitzak berean egiteari ondo deritzot, kontua da bizkaieraz egiten badugu kiputzek ez dutela aituko, hori dala eta ez dala, batua ibiltzea hobetsiko nuke, baina bizkaieraz eginez gero ere arazorik ez leuke zertan egon. Nik bizkaieraz egiten dot baina berba ematen dizuet batuan egingo ditudala adierazpenok. ta harira gatozela, oraingoz ez dut ezer interesgarririk ikusten, itxaron beharko dugu astebetez gutxienez egoerak ze joera hartzen duen antzemateko. halan da be, lehentxuago-geroxeago elurre agertuko zaigu, gutxien uste dugunean gauzek hobera egingo dute ta hasiko gara foroari egurre ematen. gero arte.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 12 Enero 2006 11:00:46 am
Azkoittixe, ados nago zugaz, baina uste dut bizkaieraz, gipuzkeraz edo nafarreraz idatzi arren (dena edo zati bat) nahiko ondo ulertzen diogula elkar, eta, gainera, horrela euskararen aberastasuna sustatzen dugu  ;D. Nik ere batuaz idatziko dut, baina bakoitzak gura duen moduan idazteari ez deritzot txarto.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Jueves 12 Enero 2006 11:12:59 am
iep

pufffaaa, iragarpen-ereduak ikusita, datozen egunotan, asteotan??aspertu besterik ez gara egingo, ia otsailean gauzak aldatzen diren, bestela gureak egin du. lehenguan konturatu nintzen zuhaitz batzuk hasi direla kimuak zabaltzen, ez ote da goizegia? negu epela izango dugun seinalea ote? ez dakit ba, baina negua zelan hasi zan erreparatuta oingo honi tankera txarra hartu diot, ez dakit ba, ondino (oraindik) negua hasi besterik ez da egin, gogorrena heltzeko dago, zalantzarik ez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 12 Enero 2006 11:19:44 am
Badakit ezin direla iragarpen luzeak egin, baina nik itxura txarra hartzen diot negu honi....  :( Ea oker nabilen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 12 Enero 2006 11:21:30 am
iep

pufffaaa, iragarpen-ereduak ikusita, datozen egunotan, asteotan??aspertu besterik ez gara egingo, ia otsailean gauzak aldatzen diren, bestela gureak egin du. lehenguan konturatu nintzen zuhaitz batzuk hasi direla kimuak zabaltzen, ez ote da goizegia? negu epela izango dugun seinalea ote? ez dakit ba, baina negua zelan hasi zan erreparatuta oingo honi tankera txarra hartu diot, ez dakit ba, ondino (oraindik) negua hasi besterik ez da egin, gogorrena heltzeko dago, zalantzarik ez.

Kimuena ez dut uste lar adierazgarria denik, urtero gertatzen den kontua da eguzkiak muturra agertu orduko. Etorriko dira hotzak eta elurrak.

Bitartean epeltasunaz gozatzen saiatu, mendira joateko ederra dago ta! Barikuan Izabara noa, ekarriko dizkizuet argazkitxo batzuk  ;) ;) ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Lele en Jueves 12 Enero 2006 11:22:49 am
Orain 5,2º Basaurin.

Zerua, urdin ta polita ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: lapoveda en Jueves 12 Enero 2006 12:29:46 pm
Egunon!.

No hablo euskara, pero quería enviaros un saludo y un mesaje de ánimo a esta excelente iniciativa.

Por cierto, en la zona de mi pueblo tenemos estelas funerarias del siglo I con textos proto-euskericos;
también abundante toponimia...

0,5ºC, casi despejado.

Agur.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Lele en Jueves 12 Enero 2006 13:00:01 pm
Gai hau eguraldiaren jarraipena egiteko da. Beste motako mezuak ezabatuko dira

Este topic es para el seguimieto meteorologico. Mensajes de otro tipo se borraran

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Negubeltz en Jueves 12 Enero 2006 13:30:32 pm
Egun on!
Gaiur Iruñan fresko, 0,5ºC minima eduki dugu. Orain ez dut uste bero gehiegi hari duenik, 5ºC bueltan inbiliko gara, hori bai, zerua urdin urdina. Baliteke gaur gauean hizotza botatzea...

Ondo segi!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Jueves 12 Enero 2006 14:32:58 pm
Txarrera jo du nabarmen eguraldiak. Giro petrala Bilbon daukaguna. Denetarik dugu: zeru oskarbia, giro epela, eguzkia nagusi....  :P

Hoberako joera noiz hasi? Batek daki baina ematen du itxura ez dela espero genuena.

Ea nonbait izotza agertzen den behintzat.

Gero arte.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Jueves 12 Enero 2006 14:35:52 pm
Aupa!!

Donostian eguraldi polita dugu gaur. Eguzkitxua baina fresko, ta hodeirik ez, oskarbi. Gaur goizean 8:00ak aldera 4 gradu genituen, orain berriz 11. Hala ere eguzkiak jotzen duenean gustora egoten da!

Aiooooo!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 12 Enero 2006 15:23:52 pm
Txarrera jo du nabarmen eguraldiak. Giro petrala Bilbon daukaguna. Denetarik dugu: zeru oskarbia, giro epela, eguzkia nagusi....  :P

Hoberako joera noiz hasi? Batek daki baina ematen du itxura ez dela espero genuena.

Ea nonbait izotza agertzen den behintzat.

Gero arte.

Hori da! kontzeptuei buelta eman behar diegu:

Beroa= eguraldi kaskarra
Hotza, elurra eta trumoiak= eguraldi ederra

(Baina jakina, hau momentuaren arabera aldatzen da  ;))

 ;D ;D ;D ;D ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 12 Enero 2006 17:17:17 pm
7.0º dare eta %93koa da hezetasuna. Itasmailan 1024 hpa.
Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Jueves 12 Enero 2006 18:07:58 pm
Egun osoan oskarrbi egon eta gero, orain 8,2º ditugu.
Minimoa, 2º izan dugu :cold: :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 12 Enero 2006 18:22:21 pm
Tenperaturia atzokua ordu hontan baino bajuaua da momentu hontan.Ea gaur zero azpira heltzen garan.
6.4ºC                 %94ko hezetazuna           1024hpa itsasmailan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: AKUA en Jueves 12 Enero 2006 19:22:39 pm
Arratzalde on... Gaur ere egun Urdin eta Argitxua.
Momentu ontan 4.4ºC.
 Atzo baino zertxobat otzago.
Agur
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: SSun en Jueves 12 Enero 2006 19:33:02 pm
Donostian oskarbi egun osoan, 12´8º izan da maximoa ta orain 8´9º dauzkagu ta jeisten oso azkar...
Ea topic honekin nire euskara hobetzen dut... ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Jueves 12 Enero 2006 19:40:26 pm
Bai, Donostian oskarbi egon da egun osoan, tenperatura behera dijoa azkar azkar. Ikusiko dugu zenbat jaisten den...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 12 Enero 2006 19:56:22 pm
5.6ºC nere termometruan ta %95eko hezetasuna.
zerua oskarbi.
Ondo segi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 12 Enero 2006 20:04:40 pm
Epa!! nere termometroan 7.9ºC ditut baina Altzolako estazio met.-an 3.9ºC daude, egia esan estazio hau izotz egoeretarako oso ona da errekaren alboan bai dago, ikusten dozue desberdintasuna 4º , 4 kilometrotara dauden bi termometrotan .
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Jueves 12 Enero 2006 20:26:58 pm
Beno!! A ze sorpresa nirea ere hau euskeraz ikustean!
Nire euskera maila ona ez izan arren hemen idaztes saiatuko naiz. Zorionak ideiagatik eta ea guztion artean hau aurrera eramaten dugun.

Hemen 5,3ºC ditugu dagoeneko eta zerua oskarbi.

Gaur goizean izoztea izan dugu -0,6ºC-ko minimoarekin.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 12 Enero 2006 20:32:03 pm
AAA esaten neban nik altzolako estaziñuak oso tenperatura bajuak eukitzen zitxuala.Klaro erreka onduan egonda.Kristoneko diferentzixak egoten dira ibaitik gertu ala urrun egon ezkero.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 12 Enero 2006 20:54:39 pm
Gaur ere izotza botako duela ematen du.

3.2º Abetxukon.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zarautz_22 en Jueves 12 Enero 2006 21:02:09 pm
epa!!

hemen zarautz alden etziok bate lañuik ta 7 gradun bueltan gitxeuek.

haber egualdiyak zeoze aldatzeieken ta elur pixkat ikusteyaun menditan........... ah ta temporak kriston fallua indiye.........esantziyen ipar haizia eongo uala haurreneko zati ontan ta eztiye bate asmau....

bnga ondo segi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 12 Enero 2006 21:08:07 pm
jejeje egise eta borobile, baina ni ez dotena ulertzen da gaur egun ondinoko temporak kontuen artzie
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: turbonada en Jueves 12 Enero 2006 21:09:11 pm
Ilargia dago Irunen baina izotza ez da etorriko nire ustez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 12 Enero 2006 21:14:02 pm
tenperaturia 5.3ºC tan geldi.Hezetasuna %95ekua. Jeje, hitzegitiarren 5.2ºtara jeitsi da.Izotz pixkat ikusteko gogua dakat.
Ondo segi!!!! :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Jueves 12 Enero 2006 21:43:07 pm
Hemen 3,8ºC dauzkagu. Eta gaur gauekoa aste honetako hirugarren izoztea izango delaren itxura guztia dauka.
Ea zenbateraino jeisten den tenperatura ze ordu honetan atzo baino 1,5ºC gutxiago dauzkagu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Euskalherritarra en Jueves 12 Enero 2006 21:48:20 pm
jejeje egise eta borobile, baina ni ez dotena ulertzen da gaur egun ondinoko temporak kontuen artzie

esaiok ori pello zabalai!!!

alare beak azkenin beti buelta ematen ziok eta asmau ein dula esaten dik
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Jueves 12 Enero 2006 21:56:29 pm
Baia tenporek ez dabe esaten ze eguraldi egingo dauen egunero, tendentzia zelakoa izengo dan bakarrik ez?  ::) Dana dala ez da zaila asmatzie, hile baten eguzkia, eurie ta danetarik egoten da ta xD
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 12 Enero 2006 22:05:50 pm
tenperaturia jeisten dao, ointxe 4.8ºC ta %95eko hezetasuna.Holaxe jarraitxu ezkero bixar zero azpitxik esnatuko naiz. :cold:
ONDO SEGI!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 12 Enero 2006 22:14:52 pm
"Botxoan" aldiz, erretzeko zorian gaude: 7,6ºC. Baina bueno, azken goiz hauek benetan hotzak izan dira. Arratia aldean izozte ederra bota du bart.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 12 Enero 2006 22:16:13 pm
eta ez bakarrik berari, esan andoni aizpururi, eske nire ustez telebistan ezan agertu biher olako prebizioak, gero normala gendiak esatie ba eguraldikoak ez dabiela bat be emoten.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 12 Enero 2006 22:38:16 pm
eta ez bakarrik berari, esan andoni aizpururi, eske nire ustez telebistan ezan agertu biher olako prebizioak, gero normala gendiak esatie ba eguraldikoak ez dabiela bat be emoten.

Nik ez dot pentsetan hain grabea danik, Elorrieta, azken baten tenporak herriek mende luzetan ibili dauan prebisino modu bat dire. Ondo dao aitatzea eta azaltzea tenporek zer dinoen, oso prebisino zientifikoak ez dirala esaten bada behintzet. Ze ixengo ginen gu ba Pello Zabala eta bere tenporak barik?? Mito bat bihurtu jakuz txo!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Jueves 12 Enero 2006 22:45:13 pm

  Gabon!

   Donostian 6ºC eta oskarbi. Atzo baino 2 gradu gutxiago.

   Temporetaz eta bide batez ilargiaz ari zaretela, merezi du gaurko ilargia ikustea. 14ean ilbete da, eta handi handi eta diztiratsu dago une honetan zeruan.

  Tenporen kontua oso interesgarria iruditzen zait.  Nik atentzio handiz jarraitzen dut Pello eta Andoniren azalpenak. Hauetan sinistea ordea beste gauza bat da....

  Aio!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 12 Enero 2006 22:50:13 pm
ba niritzako ez, guk badakigulako, baina jentie prebizio horiek serio artzen dabie eta esaten dabie, esan dabie telebistan ongo negue gogorra izengo dala, edo lehorra edo dana dalakoa, gainera gainera farsa bat da ez dakit, nigaitik izengo bazan, ez naben emongo.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Jueves 12 Enero 2006 23:50:00 pm
Gabon denoi!
Hemen 4,1º eta %81 hezetasuna
Hotz handia daukagu dagoeneko :cold: :cold: :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ANGUSTIA en Viernes 13 Enero 2006 01:30:47 am
Gabon guztiyoi!!

onyarbitikan tenperatura ezta oso baju, egiya esan, ta irundikan pasa berri naiz ta kaleko termometruak gorabera andixekin. -1 ta 6 artian. sinesgaitza!!!

temporen asuntua, ba putzaren urrena. lehorra ta eurixa gogotik, iparra ta egoa nagusitzen, ea begarren zati ontan gauzak aldatzen diren ta gogotik botatzen dun elurra,jajaj. nik naiago det eguraldi lasaia izatia ta gero...BOOM!!! nunbaitetik lehertu biar ezta?

beno people, ondo loin ta egongo gea

adiyo!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 13 Enero 2006 08:11:22 am
Gaurko minimua 1.6ºtakua izan da.Baina oin 2.7º dare.Normalian 8:30ak aldian izaten da minimua, baina gaur ez.Arrarua izan da gaurkua. Ez bazan hau gertatzen gaur izotza botako leuke, baina fastixatziarren tenperaturia jeitsi biharrian igo ein da, kaben zotz!!!Norbaitxi gehixao gertau jako hau???
Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Viernes 13 Enero 2006 08:28:15 am
Egun on!

Derion 4,8º daude une honetan euskalmeten arabera. Zerua nahiko garbi dago hodei altu bakan batzuekin.

Soraluzetarra, uste dut denori gertatu zaigula antzeko zeozer; atzo ematen zuen asko hotzituko zuela baina hegoa sartu da goizetik eta tenperaturak igon egin du.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Viernes 13 Enero 2006 08:38:34 am
Egun on danoi!!

Bai, hegoa sartu zaigu, baina hori gutxi izango balitz gainera indar handiz jotzen ari da. Derion adibidez, euskalmeten datuen arabera 44 km/orduko abiadura arrapatu du haizeak.

Ondo segi!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Viernes 13 Enero 2006 08:50:45 am
Gerniken guien leise ein deu, baina hego haizie zakar sartun deu eta untze 6.5ºC dauz eta dago dena zuri, izan da bapateko gauza.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: diablo en Viernes 13 Enero 2006 09:38:23 am
Egunon.
Errenterian tenperatura minimoa 3ºkoa izan da. Hori bai, hegomendebaldeko haizea sartu zaigu eta tenperaturek gora egin dute oso azkar.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txarran en Viernes 13 Enero 2006 09:50:09 am
Euskalmeteko datuen fidagarritasuna dudan jartzen hasia naiz, gaurko minimoa goizeko ordubiak inguruan izan da, 1.5ºCtakoa, aldiz goizeko 7-8rak inguruan 2-3ºCtako tenperatura zegoen Euskalmeten arabera. Orduan nola demontre egon litezke zelai eta kotxe guztiak izotzez zuri-zuri? :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 13 Enero 2006 10:00:43 am
Aupa egunon!!

Elgoibarren ez dirudi izotzik egin duenik gaur, 6º dauzkat nere termometroan ta minimoa Altzolako estazioan 0.5ºC takoa izan da, zeruan odei altu batzuk ageri dira .

Txarran, arrasoia izan leike estazioaren kokapena altueraren arabera, izotz egunetan errekazuloan goikaldean baino tenperatura baxuagoak izaten dira ta izotza ere, ez dakit begiratu estazioen altuera, agian hori izango da arrasoia.

Ondo segi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Viernes 13 Enero 2006 10:32:08 am
gernikan izotza zegoen gaur goizean eta 6ºC baina kentzen zegoen, arrasoia, ba haizea gogor hasi dela jotzen eta denbora gutxian igo dela, eta izotzari ez diola emon denbora urtzen
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Viernes 13 Enero 2006 10:38:38 am
IEUP

egunon danoi, ba kuartadenboren gorabeheran pentsetot artengo neguen ez dabela asmatu ezetan be, hasikerean behintzet bapez, aurrerantzien ikusteko dau baie susmo txarra hartutzet oingo bilakaerari. halandabe, tenporak sarritten  huts egitten dabe, nahiz te nik sinismen handixe dekoten berauetan. Ondiño akorduen deket aurreko tenporetan Andonik esabala Pellok itzikotzola tenporak azaltzeari, ezdaitt ba, ta Andonik be atzen tenpora hauek azaltzeko orduen emoteban presaka ebilela, garrantzixe kendu gurako baleuskie lez, niri oin arten etxata bape gustaten modeluek hartzen doien bilakaera. Otsailerarten itxaron bikou.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Viernes 13 Enero 2006 10:47:09 am
Gasteizen 2º. Zerua estalita

Minima -1.3º izan da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Viernes 13 Enero 2006 14:44:13 pm

 Arratsaldeon!

  Donostian 12 gradu. Eguraldi polita gaurkoa, mendira joateko aproposena! Haizeak nahiko indartsu jotzen du eta tenperatura hotzagoa dela ematen du. Hegohaizeak jotzen duela dirudien arren, ohikoa baino tenperatura hotzagoak dakartza honek. Foehn gutxi gaurkoan.

  Aio!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snark en Viernes 13 Enero 2006 15:02:32 pm
Collado Villalba (Madrid)

Temperatura minima: -2,3º
Temperatura máxima: 7,6º
Temperatura actual: 7,5º
Nublado.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Viernes 13 Enero 2006 15:19:34 pm
Foehn gutxi gaurkoan... beharbada ez Ander. Nik lanpostutik Gorbeiako tontorrak ikusten ditut eta ikusten da nola hego haizeak barnealdetik lainoa bultzatzen duen eta nola desegiten den kantauri isurialderantz barneratzen den heinean. Beharbada, Foehn efektua beste askotan bezain indartsu dago baina... elur piloa dago mendi goietan eta honek airea ere hoztuko du. Hemen Igorren hotz egiten du, 9-10º inguruan egongo gara haize bolada gogorrekin
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 13 Enero 2006 15:45:21 pm
Hemen aldian 10.3ºC ta %57ko hezetasuna (hegoaizia igartzen da).Presiñua 1022 milibarekua itsasmailan.
Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: axi en Viernes 13 Enero 2006 16:32:41 pm
kaiso arratzaldeon oraintxe berton getxon 9,4º gradu eta egun polita.
dena den askenengo orduan lainoak daude sartzen
aio
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zarautz_22 en Viernes 13 Enero 2006 17:08:12 pm
epa atzaldeon!

hemen zerua neiko urdin ikustek ta bueno teperatura ya jexten ai dek.

10 gradun bueltan gitxeuek uan

minima 5-6 gradukua izan dek hemendik ta maxima berriz 12-13 kua

haber egualdiya noiz hasteken zeoze animatzen xq honek ya aspertu iteik........ halare hau nayo aurreko asteko egualdi txepela baño.......

bnga ayo
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Yoshi en Viernes 13 Enero 2006 17:51:17 pm
Aupa denoi! Arratsaldea aurrera doa, baina eguardian Donosti aldean altxa duen haizea...! Foehnik ez dakit, Ander, baina hegoaize gogorra bai... lehenago gutxienez bai. Inguru hauetan oskarbi dago... astebururako okertuko duela, ezta? FAX (USAF) modeloek elur dexente ematen dute datorren asterako penintsularen erdialdean, ezta? Ta guri.... bapez!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: maluta en Viernes 13 Enero 2006 18:24:22 pm
kaiso arratzaldeon oraintxe berton getxon 9,4º gradu eta egun polita. dena den askenengo orduan lainoak daude sartzen
aio
Bai, baña beherantza jarraitzen dau (6,8º Algortan ;)).
 
Citar
...modeloek elur dexente ematen dute datorren asterako penintsularen erdialdean, ezta? Ta guri.... bapez!

Azken egunetako oskarbiak hotz-hotzak utzi dauz goiko kapak, diñot nik ::). Astebete barru edozer pasa leike...hezetasuna ta sorte on pixkat besterik ez da falta. Etzazu esperantza galdu, Yoshi ;)

Agur bero bat danoi, maluta.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Viernes 13 Enero 2006 18:32:00 pm
Arratsalde on!
7.8 Sopelan eta zerua hodei gutxirekin nahiz eta azken orduetan hodei batzuk sartu diren.
Bihar olatu handiko surf txapelketa punta galean (getxo) baina 3 metro gehienez...  :(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Udalatx en Viernes 13 Enero 2006 18:41:00 pm
Arratsaldeon,

Arrasaten 5º momentu honetan, ta hirugarren egunez jarraian izotza izan dugu gaur goizean. Nik etxean neurtu dudan tenperatura minimoa, goizeko zortziretakoa, -0.5ºCkoa. Euskalmeteko estazioa arrasateko auzorik garaienean dago, ta bertan neurtutako minimoa 1.5ºCkoa izan da. Alde dexente handia azpiko eta goiko auzoen artean, inbertsio termiko garbiarekin. Gaur ere seguraski izoztu egingo du. Atzo ordu honetan egiten zuen baino gradu pare bat gutxiago bait dauzkagu.

Geroarte
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Bergarakua en Viernes 13 Enero 2006 18:46:19 pm
apa

4.8ºC momentu hontan... Gaurko minima -0.2ºC geratu da. Ikustekoa zen gaur goizeko behe laino puntuak deba ibaian zehar, batik bat Bergara-San prudentzio inguruan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Viernes 13 Enero 2006 18:49:45 pm
Aupa!

Donostian 9.5 gradu ta zerua hodei altu batzurekin. Atzo baino hotz gutxiago egingo du gaur. Ea asteburua nola datorren...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Cold ™ en Viernes 13 Enero 2006 18:56:59 pm
3.5º eta hodeitsu egunean zehar, nahiz eta eguzkia zenbait momentutan ikusi

Max 4-5º gradu inguruan geratu da
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Viernes 13 Enero 2006 19:37:39 pm
7.5 sopelan
Gaur ere bizkaia gipuzkoa baino askoz hotzagoa izaten ari da.  ;D
http://meteodat.euskadi.net/EUSKARA/sare_t.asp
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 13 Enero 2006 19:39:53 pm
Aupa, hemen 8.5º dauzkagu, zeruan hodei batzuk baina ez askorik. geroarte.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Viernes 13 Enero 2006 19:59:44 pm
 :mucharisa:  :mucharisa:  :mucharisa:
Euskalmeten esaten dute Berbeoko portuan 357 gradu dituztela!!!!!
Record berri bat, Bermeon!!
 :mucharisa:  :mucharisa:
Beno ba sopelanan oraingoz 7.8 ditugu baina bermion dutena ikusita ez dago txarto!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Viernes 13 Enero 2006 20:05:39 pm
badirudi tenperatura behera doala bermeon:
356!!!
 :mucharisa:
Sopelan behera doa ere, orain 7.4
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 13 Enero 2006 21:28:07 pm
badirudi tenperatura behera doala bermeon:
356!!!
 :mucharisa:
Sopelan behera doa ere, orain 7.4

Arrasoia daukazu orain 353º Bermeon je je, hori bai dala "efecto fohen" hori.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Viernes 13 Enero 2006 21:34:36 pm
Gainera zortzitatik darama horrela, ez dakit zer egiten ari diren euskalmeten ez konturatzeko akatz nabari bat da ta.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: SSun en Viernes 13 Enero 2006 21:47:16 pm
Gabon,
Donostian 8´7 gradu dauzkagu ta laino gutxi zeruan...Bart, hego haizea sartu zen ta horregatik 5º-ekin esnatu gara... >:(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Sábado 14 Enero 2006 00:59:48 am
:mucharisa:  :mucharisa:  :mucharisa:
Euskalmeten esaten dute Berbeoko portuan 357 gradu dituztela!!!!!
Record berri bat, Bermeon!!
 :mucharisa:  :mucharisa:
Beno ba sopelanan oraingoz 7.8 ditugu baina bermion dutena ikusita ez dago txarto!
hori portuaren efektu bat da, bermeo alde batetik eta euskal herria beste aldetik eta gainera arlo gustietan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elurtxo en Sábado 14 Enero 2006 01:44:09 am
 Beasinen, momentu honetan 6ºC eta hegoaldeko aize nahiko zakarra. ;) ;)


Benito Lertxundi - Mendian Loretxoa

Una cancion genial.

Mendian, larra artean
Aurkitzen da, loretxo bat.
Aurrian umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
umetxo aska nazazu!.
Jaio nahiz libre izateko
ta es loturik egoteko.

Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik,
arantzak kendu nahi dizkio,
bizi berri bat eman.

Orduan izango bait du
indarra eta kemena,
Orduan emango baidu
gugari bere fruitua.

 :'( :'( :'( :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Sábado 14 Enero 2006 02:21:01 am
Ez du emante izotza botako duenik. 2.8º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Sábado 14 Enero 2006 02:30:10 am
Ez du emante izotza botako duenik. 2.8º


Bilbon behintzat, ezta pentsatu ere. 8 gradu pasatxoak eta hego haizea, nahiz eta indarra galdu, nagusitzen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 14 Enero 2006 08:51:08 am
Egunon, 7.2º nere termometroan 5.9º Altzolako estazio met-an,  ia oskarbi dago zerua, hodei fin batzuk daude.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Sábado 14 Enero 2006 12:13:42 pm
Egunon denoi!
Gaur, nire inguruan gutxienez, zerua zinkinduta daukagu erdi eta goi mailako hodeien ondorioz. Beraz, temperatura ez da gehiegi jeitsi, hemen, 5,7ºko minima bat izanik.
Orain berriz, dagoeneko, 10,8º ditut eta iadanik beroa nabaritzen dut kalean  :enojado:
Beno ba, geroarte eta eskuminak denoi  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: axi en Sábado 14 Enero 2006 14:04:49 pm
arratzaldeon.
getxon 12,5º lainoak baina eguzkia ikusten da baita.
giro ona kaletik ibiltzeko
aio
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 14 Enero 2006 15:30:19 pm
Momentu honetan:
10.9C 
%60ko hezetasuna.  
1023hPa itsas mailan
Minima 4ºtan geratu da ta maximua 11.3ºCtan
Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Sábado 14 Enero 2006 15:32:31 pm
Ez dakit geratzen zaigun Neguak zer ekarriko digun, baina urtarrila benetan aspergarria izaten ari da....  :yaung:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: AKUA en Sábado 14 Enero 2006 18:37:42 pm
Arratzaldeon denori...
7,3ºC . Zerua erdi oskarbi.Aizea egotik.
Bai Urtarrila , benetan , momentuz , Unai, zurekin nago,,,,,,,,Aspergarriiiiiii.....
Ala ere, azkeneko astean pirineotara noa, eta ,  betik betik izan dugu aste ortan .urtero urtero, Kriston elurteak . :cold: :cold: :cold:
Haber aurten zer pasaitxen dan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Sábado 14 Enero 2006 19:03:17 pm
Kaixo!! nire lehen mezua da foro honetan baina hilabete asko nago bertan sartzen eta irakurtzen.

elurzale amorratua naiz, eta oraingoz Iruñerrian negu honetan oso gutxi egin du. Abendu iteresgarria eduki dugu hotz dexente elurra egin zuen pare bat egunetan...

Oraingoz urtarrilla nahiko aspergarria dago. Euri asko egin zuen lehenengo egunetan baina orain ez eguzki, ez laino (beno, orain behelainoa), ez hotz, ez bero... ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 14 Enero 2006 19:56:23 pm
Aupa Joxepe ongi etorri, nafar euskaldun bat, ordua zuan  ;)

Hemendik gaur ere sekulako aldia dago nere termometroa ta estazio met.-koan dagoen tenperaturarekin,  nik 10º dauzkat ta estazioan 5.5º  :confused: . Bestela ez dago ezer berririk eguraldi aspergarria.

Uste dot Otsailerarte ez dogula elur konturik izango.

Ondo izan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Sábado 14 Enero 2006 20:31:10 pm
Arratsalde on, sopelan 7.8 baina lanioak daude, ez dut uste asko jeitsiko dela tenperatura ondorengo ordutan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: maluta en Sábado 14 Enero 2006 21:52:10 pm
Kaixo!
Aupa Zizur-eko Joxepe!

Getxon 7,2º inguru.
Mmmh...egia esan, etxeko termometroa txarto dabil: 5,2º markaten dau. Beraz, 2º gehitu behar dizkiot... ::)
Kontu hauetarako bere txapuzero ederra nazela aitortu behar dot ::).

Oharra: Aspaldi somatzen nuen baña atzo bertan egiaztatatu nuen, zeuen datuei esker. Foruaren atal hau aurkitu, ta termometroari kasu pixkat egin, dana bat izan zan ;) ;D. Eskerrak zuei!

Agur bero bat danoi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 15 Enero 2006 10:04:51 am
Egunon!!  7.6º dauzkagu elgoibar aldian, 3.2º-koa izan da tenperatura hotzena, zerua oskarbi dago ta hezetazuna %64 koa da.

Haizeak indartsu joten dau momentu batzutan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Domingo 15 Enero 2006 10:10:51 am
Egunon!

1'5º eta behelainoa nagusi. Dena den uste dut behelainoa desagertzen joango dela naiz eta atzo egun guztian eduki genuen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ufronito en Domingo 15 Enero 2006 10:27:48 am
Egunon!

Orain daukagun temperatura: 4ºC

temperatura maximoa: 4,1ºC

temperatura minimoa: 2,4ºC

zeru lainotxua.

Agur.

 (Gredos oriental vertiente sur)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 15 Enero 2006 10:29:34 am
Hemen 7.3º momentu hontan ta %74eko hezetasuna. Presiñua dexente jeitsi da ta ointxe 1018hpa-takua da itsas mailan. Tenperaturia bizkor-bizkor igotzen dabil.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 15 Enero 2006 10:31:45 am
Alaaaaaaaaa!!!!!!!!Ya cumulus humilis naiz!!!!!!!!!!!!!!!Badakit ez daukola zerikuszirik topic-akin baina...
Moderatzaileak, nahi badozue borratu.
Ondo segi!!!
Oin 7.4ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: maluta en Domingo 15 Enero 2006 10:55:46 am
11ºC Getxon. (Tenperatura ofiziala ;) ;D)
Zerua: 6/8 oskarbi.
Aizea: Hego-hegomendebaldekoa. Eguerdi aldean bapo zakartuko dala uste dot nik...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Domingo 15 Enero 2006 11:04:03 am
Beasainen 7,5ºC dauzkagu dagoeneko eta zerua hodei batzuekin, baino nahiko oskarbi.
Minimoa 4ºC-ko izan da gizaldeko 2:00. Ordutik pixkanaka igoz doa hego haiearen ondorioz.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Domingo 15 Enero 2006 12:10:54 pm
Hemen ere temperatura minimos goizeko 2etan izan dugu, 5,0ºkoa, geroztik, igotzen joan delarik.
Orain 8,9º ditugu dagoeneko.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 15 Enero 2006 12:38:53 pm
7º. Orain zeru urdina.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zarautz_22 en Domingo 15 Enero 2006 15:09:51 pm
epa!

zarautzen egualdi earra ziok, zerua urdin ta 12-13 gradutan gitxeuek....

mapetan eztek bate elurrik ikusten oneako..........otsailai itxoin berko ziou..

bnga ayoo ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Domingo 15 Enero 2006 15:22:30 pm
Arratsalden on!
11.8 sopelan eta oskarbi, giro ezinobea elurra itzaroten dugun bitartean, ea noiz etortzen den.Nik uste dut hilaren amaieran sorte pizka batekin...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Domingo 15 Enero 2006 18:04:19 pm
Atsaldeon!
Hemen 8,3ºC daude eta zerua hodeitsua.
Orain dela hamar bat minutu tanta batzuk eskapatzen ziren, orain jada ez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 15 Enero 2006 19:58:52 pm
Arratsaldeon!! hemendik 10.3º dauzkagu ta ez dau euririk egiten, badirudi arabako mendebaldetik euria egiten ari dala.

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Radarrean ere euria ageri da mendebadean, bai bizkaia baita araba aldean ere.

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 15 Enero 2006 20:49:19 pm
Badirudi prezipitazioa desegindu egiten dela gurera heltzean  :'( ez dau euri askorik egingo momentuz behintzat.

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 15 Enero 2006 21:50:01 pm
Noizbait eguraldia animatu egingo da, bitartean...  :yaung:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Domingo 15 Enero 2006 23:55:15 pm
aupa, ba ni astebururako interesgarria ikusten dut, izozteak, niri gustatzen zait. abenduan bezala.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 16 Enero 2006 00:08:44 am

  Gaztela Leonen, Madrid eta inguruetan elurra egiten duen ala ez komenatzen duten bitartean, hemen Donostian, hodei altu batzuk eta 12º.

  Ea hurrengoa asteek zer dakarkiguten. Bueno, behintzat San Sebastian egunerako eguraldi ona (kasu honetan euria egin ez dezala) datorrela dirudi.  ;D ;D

  Agur!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Lunes 16 Enero 2006 08:51:21 am
Egun on!!

Zeru hodeitsua Bilbon 9 gradukin. Tantaren bat edo beste erortzen dira, lurra bustitzeko besterik ez.

Ondo ibili!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ufronito en Lunes 16 Enero 2006 10:25:54 am
Egun on!!

Areto:

   - Temperatura maximoa 6,3ºC
   - Temperatura minimoa 2,4ºC
   - Euria egin du 10mm (amar mm)
   - Elurra egin du (bederatzireum berrogeitamar msnm)

Gaur:

   - Orain daukagun temperatura: 1,9ºC
   - Elurra hari du/euria egin du
   - Amabi mm (12mm)
   - zeru lainotxua.

(Gredos Oriental ladera sur. Zortzireum msnm.)
   
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 16 Enero 2006 13:11:31 pm
Orain 6.3º Zerua estalita.

Tenperatura minimoa: 3.8º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 16 Enero 2006 13:43:15 pm
Elgoibarren 10.7ºC zerua lainotua dago baina ez dau euririk egiten , badirudi bihar eguardiarte ez duela euririk ganoraz egingo, hemendik zeoze egin dau baina oso gutxi, tenperatura hotzena 6.8º-takoa izan da.

Ze politak 27-28-29rako modeluak/ereduak  :P sinestesiña,  mometuz urrutiegi dago, hori bai izango litzakela hotzaldi ederra.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Rompeolas en Lunes 16 Enero 2006 13:49:27 pm
Aupa!
Gaur gauean euri pixka bat egin du baina oso gutxi.
Orain atertu eta egukia ere irten ari da.
Temp. 10.5ºC.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 16 Enero 2006 14:08:42 pm
Aupa arrastion!

Derion orain 11,2 gradu eta zeru lainotua.

Asteburuan Izaban ibili naiz eta ikusgarria da ze polit dagoen inguru osoa, elurtuta eta negu-negukoa. :o :o :o :o

Elur, Errusiako mokordo more horrek honantza etorri behar duelakoan nago. Oraindino asko falta da, baina ia suertea daukagun eta hotz hori guztia gainera datorkigun, zelan edo halan. ;) ;)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 16 Enero 2006 14:19:50 pm
Aupa arrastion!

Derion orain 11,2 gradu eta zeru lainotua.

Asteburuan Izaban ibili naiz eta ikusgarria da ze polit dagoen inguru osoa, elurtuta eta negu-negukoa. :o :o :o :o

Elur, Errusiako mokordo more horrek honantza etorri behar duelakoan nago. Oraindino asko falta da, baina ia suertea daukagun eta hotz hori guztia gainera datorkigun, zelan edo halan. ;) ;)



Ia egia dan , ni ez naiz kexatuko  ;)

Ez dozu atara argazkirik Izaban? piskat alaitzeko ez bada ere  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Cold ™ en Lunes 16 Enero 2006 15:11:18 pm
Nere buruaz beste egingo dut egoera ez bada aldatzen -_-

Gasteiz....7.4º..... tantatxorenbat erortzen da
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Bergarakua en Lunes 16 Enero 2006 15:36:27 pm
Zeru estalia Bergaran. 10.7ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Lunes 16 Enero 2006 15:41:01 pm
Beasainen zerua pixkanaka garbitzen doa eta oraintxe eguzkia azldu zaigu.
Temp. 11,7ºC.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Lunes 16 Enero 2006 16:53:03 pm
lainoak zeruan eta ateri, olatu haundiak daude itsaoan, mundakan egon naz eta surflariak ikusten ziren ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zarautz_22 en Lunes 16 Enero 2006 17:01:07 pm
epa !!

hemen lañu dexente zeuek!!

baten batek ikusi aldixkik urtarrilak 27-30 bitarteko mapak!!!! ikaragarriyak dituk

euskadin gañian iso -15- -17 bitartekuak hemendik 312 orduta dekenez eztixkit siñisten bañoo mapa oso earrak dituk...

atzalden aldaukoye seuruna

ayo
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Lunes 16 Enero 2006 17:17:59 pm
arratsaldeon!!

Ze aspergarriak diren egun hauek... :yaung: :yaung: :yaung: :yaung:

orain ez dakit ze tenperatura egiten duen, baina epele xamar dago, eta noizbenka euri tanta batzuk erortzen dira.

noiz etorriko da berriz negu giroa??
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 16 Enero 2006 17:39:45 pm
Arratsaldeon!!
Hemen 12,3ºko maximoa izan dugu, zerua hoditsu dagoelarik
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 16 Enero 2006 19:13:03 pm
Aupa!

Donostian oraintxe 10.8 gradu ta hodei batzuk ditugu, baina ez dirudi euria egingo duenik. Urtarrilaren bukaerarako mapak ikaragarriak dira  ::) baina beti bezala egun asko geratzen dira.... ze pena....

 ;) ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Negubeltz en Lunes 16 Enero 2006 19:15:40 pm
Aupa aspaldiko!!

Iruñan gaur hotz handirik ez baina sierra del perdonen gaur 11tan 3ºC ta setsazio termikoa -3ºCkoa zegoen.
Euri pixkat bota du gaur Iruñan ya tempeatura maximoa 8ºC ingurukoa izan da.

Ondo segi ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 16 Enero 2006 19:20:42 pm
Citar
Urtarrilaren bukaerarako mapak ikaragarriak dira baina beti bezala egun asko geratzen dira.... ze pena....

ikaragarriak ziren :(, mapak ikusi ditudanean eguneratu gabe zeuden...

aio!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 16 Enero 2006 19:44:40 pm
8.5ºC hemendik ez dau euririk egiten, bihararte ez dau euririk egingo segurazki.

Argi zegoen mapa hoiek aldatuko zirala, ala ere oinguak ere ez dira hain txarrak, ia hurrengo irteeretan ze ikusten dogun.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Lunes 16 Enero 2006 20:01:20 pm
Argi dago mapa horiek aldatu behar zirela eta hotza gutxitu behar zigutela baino tendentzia hor dago.
Azken bi asteetan epe luzera ez zuten esperantzarik ematen. Orain ordea mapak gertutik jarraitu behar ditugu Europa hozten ari da eta.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Lunes 16 Enero 2006 20:44:06 pm
sierra del perdonen gaur 11tan 3ºC ta setsazio termikoa -3ºCkoa zegoen.
ah bai?? :o :o
ni Erreniega azpian bizi naiz eta gaur giro oso lasaia eduki dugu eta lehen esan dudan bezala nahiko epel. dena den arratsaldean konturatu naiz freskatu egin duela
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 16 Enero 2006 23:14:13 pm

 Gabon!

  Zeru estalia Donostian. 10ºC. Bihar eta etzi euria gogoz egingo duela dirudi. Ostegunerako onera joko du eta ostiralean eguraldi ederra! San Sebastian jaiak ospatzeko primerakoa!

 Hurrenarte!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 16 Enero 2006 23:21:25 pm

 Gabon!

  Zeru estalia Donostian. 10ºC. Bihar eta etzi euria gogoz egingo duela dirudi. Ostegunerako onera joko du eta ostiralean eguraldi ederra! San Sebastian jaiak ospatzeko primerakoa!

 Hurrenarte!

Ala dirudi bai ondo pasau jaixetan.  ;)

Hemendik 7.1º ta euririk ez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 16 Enero 2006 23:27:26 pm

 Gabon!

  Zeru estalia Donostian. 10ºC. Bihar eta etzi euria gogoz egingo duela dirudi. Ostegunerako onera joko du eta ostiralean eguraldi ederra! San Sebastian jaiak ospatzeko primerakoa!

 Hurrenarte!

Ala dirudi bai on pasau jaixetan.  ;)

Hemendik 7.1º ta euririk ez.

Urteko jairik onena dudarik gabe!!!  ;D ;D ;D

Egun horretan nahiz eta zero azpitik egon, ez dugu hotzik pasatzen... ;D ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Martes 17 Enero 2006 08:44:53 am
Egun on!!

7º pasatxoak Bilbon. Zerua hodeitsua dago baina hori bai, hodei altuak dira momentuz.

Modeloak ....  ::) ::) ::) ::)

Ondo ibili
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ufronito en Martes 17 Enero 2006 08:51:42 am
Egun on!

temperatura maximoa: 4,9ºC
temperatura minimoa: 2,6ºC
orain daukagun temperatura:2,7ºC



(Gredos oriental, ladra sur, 800msnm)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Martes 17 Enero 2006 09:45:43 am
gaur goizean zerua oskarbi egon da eta nire kotxea 5ºC markatzen zuen, orain goi lainoak daude.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 17 Enero 2006 09:55:25 am
Egunon, orain 1.3º gradu ditugu.

Gaur berriro ere izotza egin du, oso gutxi hala ere; gaurko minimoa -0.2º izan da.

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: diablo en Martes 17 Enero 2006 09:56:18 am
Egunon!
Errenterian goizeko 6etan 6.8º genituen, nik espero nuen baino zerbait gutxiago.
Orain Gasteizen nago, euriaren zain. Hemen izozte arin bat bota du.
Ikusi duzue GFSen azken irteera? Beteko balitz...  :yeah:
Aio!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Martes 17 Enero 2006 10:44:47 am
egun on

iepa, hile bukaerarako mapak ikusgarrixek dira oraindik ere, begibistakoa da ondino gauzak aldatuko diela zalantzarik ez dago, baina egunotako edota hobeto esanda, asteotako aspertzearekin, begiek diz-diz egiten digute. nik uste dot ehuneko ehunean ez dizela beteko baina gutxi gorabeherako joeraren berri ematen du eta kontuan hartu beharrekoa dela ezin inolaz ere zalantzan jarri, beraz, nork bere gogoetak egin ditzala, baina ni baikor nago, zeozer ari da prestatzen, zenbaterainokoa izango ote dan ez dago jakiterik. nik badaezpadan datozen egunotan beitu ere ez nituzke egingo, ta astebetera edo barriz ere beittu ia gauzak nora egin duten, bestela hau zoratzekoa izan leike, gaur ondo bixer txarto hurrenguan txarto ta holan batek daki noiz arte. hortaz, onena jaramonik ez egitea eta astebete barru ia joerak eusten dioten... agur bero bat eta eutsi goiari, ia zorte puska bat daukegun ta edurre mara-mara ikusten dugun gure ingurumarian.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 17 Enero 2006 14:56:04 pm
Aupa, hemendik lainotua dago baina ez dau euririk egiten 11.9º dauzkagu ta tenperatura hotzena 2.9º- takoa izan da goizaldeko 4 -retan.

Egun luzeak datozenak, modeloek zer esaten daben menpe.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: maluta en Martes 17 Enero 2006 16:45:26 pm
Arrastion.
11ºC Getxon, ta zerua guztiz estalita.
Goizeko hamarrak aldera hasi du xirimiria ta oraintxe arte, etengabe.

(Gaur gabaz, 0ºC gitxienez(?) eman du Getxoko web-guneak, baña nik ez dot sinezten...)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: NeBeL en Martes 17 Enero 2006 16:52:16 pm
Kaixo,

sol y buen tiempo en las afueras de Bilbao,  ;D ;D

Agur.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 17 Enero 2006 17:19:21 pm
Epa!!!10.4ºC Soraluze aldian ta %66ko hezetasuna. Egun guztian ez dau euririk apenas bota (tantan txiki bateronbat bai baina garrantzirik gabekua).
Ondo segi!!!

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Martes 17 Enero 2006 19:25:15 pm
ez dakit zuentzat baina niretzako asteburu hau interesgarrise alda izen, http://www.weather.uk.com/get3.asp?get=ukmo132 egoera onegaz izozteak eukiko doguz zihur euskal herri ia osoan, abenduan pasatu zan bezala, zer uste dozue?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Martes 17 Enero 2006 19:31:06 pm
Donostian 11 gradu eta euririk ez. Egunean zehar euri pixka bat egin du baina ia ez du lurra busti. Ea laster aldatzen den egoera eta hotzalditxo bat edo datorren, aspertu egingo gara eta!!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 17 Enero 2006 20:03:12 pm
Hemendik 9.1º dauzkagu ta euri piskat egiten dago xirimiri moduan.

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Miércoles 18 Enero 2006 10:14:03 am
Egunon,

7.5º ditugu Gasteizen, eta xirimiria.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Miércoles 18 Enero 2006 11:01:44 am
gernikan egun osoan xirimiria, bakiora juan naiz eta matxitxakotik dena zen behe lainoa.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Miércoles 18 Enero 2006 14:21:45 pm
Giro goibela eta umela Bilbon. Badirudi horrela jarraituko duela bihar arratsalde bitarte.

Ondo segi!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 18 Enero 2006 14:35:36 pm
Eguardi on!! hemendik xirimiria da nagusi, tenperatura ez da hotza 12º inguru ibiliko da, 12,7 l/m2 jaso dira momentuz, 8.4º-takoa izan da tenperatura hotzena, egun goibela behe lainoekin.

Eutsi goiari!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Miércoles 18 Enero 2006 14:42:43 pm
Donostian xirimiria etengabe eta 12.8 gradu. Egun bustia izaten ari da gaurkoa....

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 18 Enero 2006 15:22:28 pm
Hementxe 11.5ºC ta %96ko hezetasuna :o . Eguna benetan bustixa, behelaino pilla batekin gainera. Aterako neuke argazkirenbat baina ordenadorera pasatzeko kablia galduta dakat.
Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Negubeltz en Miércoles 18 Enero 2006 15:41:20 pm
Aupa!
Iruñan 10,5ºC oraintxe, epel xamar negua izateko... >:( ea laster aldatzen duen bestela...

Ondo segi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: joseba en Miércoles 18 Enero 2006 18:58:00 pm
Modeluak badirudi hotza sartu nahi dutela 26tik aurrera , asko falta da baiña momentuz hori da gure itxaropena hotza eta elurra ikusteko.
Nire ustez Otsaila joku handia emango du azken urteotan bezala.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Miércoles 18 Enero 2006 19:20:04 pm
Modeluak badirudi hotza sartu nahi dutela 26tik aurrera , asko falta da baiña momentuz hori da gure itxaropena hotza eta elurra ikusteko.
Nire ustez Otsaila joku handia emango du azken urteotan bezala.

Ea egia den, eta iragarpenak hobetzen dijoazen. Beti bezala bueltaka dabiltza modeloak....

Donostian oraintxe euririk ez eta 12.5 gradu.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 18 Enero 2006 20:03:25 pm
Kaixo, 10º hemendikan , xirimiri piskat jauzten dago.

Modeluen Topik-ean esan dabe Andoni Aizpuruk esan dabala 10 egun barru elur kontuak izango ditugula, entzun al dozue zeoze?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Miércoles 18 Enero 2006 20:18:45 pm
Orain 8.3º. Egun osoa xirimiriarekin egon gara.

Ea datorren astean eguraldia animatzen den...

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Fitiko en Miércoles 18 Enero 2006 21:29:22 pm
Hola chicos se nota vuestra baja dentro del foro en Castellano, me gusta ver que teneis aquí la posibilidad de expresaros en vuestra lengua, pero porfavor de vez encuando pasaros tambien por el otro :P, bueno un  saludico.
Agur.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 18 Enero 2006 21:36:59 pm
Hola chicos se nota vuestra baja dentro del foro en Castellano, me gusta ver que teneis aquí la posibilidad de expresaros en vuestra lengua, pero porfavor de vez encuando pasaros tambien por el otro :P, bueno un saludico.
Agur.
Yo normalmente suelo escribir en los dos. Es verdad que el de castellano esta un poco vacio. Yo recomiendo escribir en los dos así un asturiano, gallego o lo que sea tambien se entera de lo que pasa. Saludos>>>><<<<Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Miércoles 18 Enero 2006 21:47:42 pm
Hola chicos se nota vuestra baja dentro del foro en Castellano, me gusta ver que teneis aquí la posibilidad de expresaros en vuestra lengua, pero porfavor de vez encuando pasaros tambien por el otro :P, bueno un saludico.
Agur.
Yo normalmente suelo escribir en los dos. Es verdad que el de castellano esta un poco vacio. Yo recomiendo escribir en los dos así un asturiano, gallego o lo que sea tambien se entera de lo que pasa. Saludos>>>><<<<Ondo segi!!!!

Eguraldi aspergarriak du erru osoa. Nere ustez, negu gorria behin helduta, bai erdara bai euskarazko foruak lehertuko dute.  ;D

Fitiko: Volveremos en cuanto el tiempo se anime. Saludos  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 18 Enero 2006 21:51:53 pm

Eguraldi aspergarriak du erru osoa. Nere ustez, negu gorria behin helduta, bai erdara bai euskarazko foruak lehertuko dute.  ;D

Fitiko: Volveremos en cuanto el tiempo se anime. Saludos  ;)
Ba bai, benetan aspergarrixa eguraldixa. Ea gauzak behingoz aldatzen diran.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 19 Enero 2006 08:57:13 am
zeur lainotxua eta epela, ateri dago
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Mollarri en Jueves 19 Enero 2006 10:24:20 am
Egun On, orain Zarautzean :

Tenperatura: 9,5 gradu
Euria: 1,2 L/m2

Momento honeta Xirimiri jauzten dago

Gero Arte
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 19 Enero 2006 11:11:50 am
Egunon,

7º, lainotuta.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 19 Enero 2006 11:29:22 am
eurise dau untze momentuen baina gero ta urdingune geisau ikusten diez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 19 Enero 2006 12:34:59 pm
Harrigarria da atzoko egoera batean Barazarren batutako euri-ura: 29 mm-tik gora. Zozo-zozo... ia 30 litro, ez dago gaizki, ez hoixe!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Igor_ac en Jueves 19 Enero 2006 14:48:31 pm
Atzo ta gaur Oiartzunen zenbat euri egin duen norbaitek ba al daki? Euskalmetek 0 esaten du ta begi bistan dao ez dala posible.

Esker mila
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 19 Enero 2006 15:40:00 pm
Argi dago Oiartzuneko estazioarekin arazoren bat dagoela, zero borobil hori ezinezkoa baita.

Oiatzun inguruko estazioek 15-20 litro inguru batu zuten atzoko egunean (ereñozuk 16,5 adibidez)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Udalatx en Jueves 19 Enero 2006 19:26:56 pm
Gaurkoan, beste egun aspergarri bat arrasate inguru honetan. Egun osoa lainoturik, ta euririk ere ez dugu izan, xirimiri apur bat noizbehinka, baina ia ezer. 8,3º momentu honetan.
Ea datorren astean eguraldia pixkat animatzen zaigun, neure eritziz oso itxura ona du eta. Nik esango nuke aste amaiera ingururako sarrera hotza ia-ia ziurtaturik dugula. Ea benetan hotza den, eta elur ugarirekin!  ;)  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: AKUA en Jueves 19 Enero 2006 19:32:33 pm
Arratzaldeon.Gaur ere egun petrala >:( >:( Lainotzua .
Momentu ontan 9ºC.
Itxuraz, datorren azte bukaeran 27 - 28 otza datorrela somatzen dute modeloek. ;D ;D
Habr nola bukatzen den.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 19 Enero 2006 20:59:56 pm
Ba berdiña hemendik ere, egun aspergarria eguraldiari dagokionez behintzat,  9.2º dauzkagu orain eguneko tenperatura hotzena ta ateri dago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: axi en Jueves 19 Enero 2006 21:23:46 pm
lotan geratzeko egunak ....getxon orain 10.7º ateri.
aio
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: eguzkia en Viernes 20 Enero 2006 00:22:38 am
Kaixo andalutziatik. Pozten naiz zuekin euskara ikastea. andaluziatik euriaren zain gaude, muxuak.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Viernes 20 Enero 2006 01:01:41 am
7º... sikiera izotza egingo balu....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Viernes 20 Enero 2006 08:52:06 am
Frexkatu egin du gaur

3,7º tea behelainoa nagusi hemendik. Ea noiz datorren siberiana hori...!! :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: diablo en Viernes 20 Enero 2006 10:53:26 am
Egunon.
Gaurko minimoak aste honetan izan ditugunak baino pixkat freskotxoagoak izan dira: Errenterian 6.4º goizeko 6etan. Orain Gasteizen nago, izozterik ez.
Ez dakit atzo Andoni Aizpuruk zeozer esan zuen, baina ETB2n Ana Urrutia ikusi nuen eta berak ez zuen ezer aipatu datorren asterako. Bere iragarpenak igande arte iritsi ziren. Ez dakit, uste dut oraindik ez dituztela gauzak oso argi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Viernes 20 Enero 2006 10:58:14 am
gerniken xirimiria, atzo andonik esan zaben geur eteri egongo zala azken ordurarte, eta emen euri txikise dau,
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 20 Enero 2006 13:48:47 pm
Aupa, hemendik 9.3º dauzkagu ta tenperatura hotzena 6.8º- takoa izan da, xirimiri piskat jauzi da baina ez dau lurra buzti ere egin, zerua lainotuta dago , beste egun triste bat.

Eskerrak ostirala dala, animo!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Viernes 20 Enero 2006 14:56:45 pm
Espero baino hodei gehiago Bilbon, eta gainera, diozuen moduan, xirimiri arina jaisten. Giroa umela eta tristea.

Eskerrak ostirala dala, animo!!  ;)

Hauxe da gure esperantza bakarra momentuz, ea arratsaldean zehar gutxienez barrutik bustitzen garen  ;) ;D

Zorionak donostiarrei!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Kantauri en Viernes 20 Enero 2006 15:53:36 pm
Kaixo

Oraintxe ikausi dut azpiforo hau eta harrigarria egin zait jendea euskaraz hitz egiten ikustea, jajaja.

Lasartetik idazten dizuet, hemen (beti bezala) zeru estalia eta 7º

Agur bero bat eta Zorionak Donostiar guztioi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 20 Enero 2006 20:55:07 pm
Aupa, hemendik 9º dauzkagu ta xirimiria ari du.

Azkenean entzun dot Andoni Aizpuruk esan dabana, datorrengo astean hiru edo lau egunetan hegoaizea izango dogula ta datorren igandean, 29-an hilberri dala ta inguru hortan elurtetxo bat datorkigula, asko falta dala baina .... apuntatzeko esan dau.

Zorionak Donostiakueri ta ondo pasau  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Viernes 20 Enero 2006 23:32:24 pm
6.8º Gasteizen.

 :enojado:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Sábado 21 Enero 2006 02:01:11 am
Ia 11 gradu Bilbon eta zerua estalia mantentzen da. Nohizbehinka tantaren bat edo beste ihes egiten da.

Urduritasuna nagusituko da datorren astebeterako. Gorabeherak alde batean utzi eta espero dezagun benetazko otsaila.  :cold: Elurra non nahi edo nola nahi, baina elurraaaaaaaaaa!!!!!!!

Oraintxe bertan sinatuko nituzke modeloak.  ::)

Gabon.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 21 Enero 2006 09:45:04 am
Egun on!! eskerrak prezio altuak ditugula gainean  :'( beste egun goibel bat alde hontan, lurra bustita dago xirimiria egin daban seinale, orain ez dau euririk egiten , 8.6º-tako temperatura 1.1 l/m2 jaso dira altzolako estazio met-an.

Modeloak soratu behar gaituzte  :brothink:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Sábado 21 Enero 2006 11:48:52 am
A ze erokeria den modelo desberdinak begiratzea eta bakoitzak gauza desberdinak jartzea. Behintzat Europearrek hotza hurbiltzen dute eta INM-k elurra marketzen du Euskal Herri osoan hurrengo ostiralerako, esperantzak daude eta gero eta gertuago.
Orain Beasainen 9,4ºC eta zerua oskarbituz doa pixkanaka.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Mollarri en Sábado 21 Enero 2006 12:00:52 pm
Egun on, gaur Zarautzen Datuak:  10,4º tenperatura, Haizea: H. eta zerua urdiña.

Egun oso politika.

Gero arte

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 21 Enero 2006 12:40:52 pm
Bueno hemendik ere kostaldean bezela argitzen ari da eguraldia, eguzkia agertzen da hodeien artian, askenian egun polita izango dogu, tenperatura goruntz 11.8º.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Kantauri en Sábado 21 Enero 2006 13:06:57 pm
Egun on,

hemen Lasarte-Orian 12º C.

Zerua hodeitsua hegoade partetik eta hodei batzuekin ipar aldean.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Sábado 21 Enero 2006 13:44:17 pm

 Kaixo denoi!

  Hementxe nauzue berriz ere, egun berezi batzuen ostean.... ;D :drink:

  Donostian 13ºC ditugu eta zerua hodei eta ostarteekin.

   Ea zer gertatzen den hurrengo aste honetan.

   Ondo izan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Sábado 21 Enero 2006 16:22:42 pm
Beno azkenean ez du oskarbitu Gipuzkoako barnealdean el zeru guztiz estalia dugu, egun oso tristea.
Hala ere tenperatura nahiko atsegina da urtarrilean egoteko, 10,2ºC.

Ea hurrengo astearen bukaeran tenperatura negatiboak ikusten ditugun ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 21 Enero 2006 16:54:17 pm
Bai, hemen ere ematen zeban eguraldiak argituko zuela baina askenia berriz lainotu dau eta xirimiri piskat ere jauzten dago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Domingo 22 Enero 2006 11:10:05 am
Egun on,
Sopelanan 7.5 eta hodei gutxirekin. Egun polita!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Kantauri en Domingo 22 Enero 2006 14:10:43 pm
Arratsalde on,
Lasarte-Orian 15º eta zerua ateri hodei batzuekin. Eguzkia bistan da.

Agur bat denoi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Domingo 22 Enero 2006 15:45:43 pm
arratsaldeon!

Donostian 9.5 gradu ditugu eta oskarbi dago. Egun eguzkitsua gaurkoa. Egun batzuetan horrelako eguraldia izango dugu inguru hauetan.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 22 Enero 2006 15:55:33 pm
Kaixo,

egun polita. 7.6º eta zeruan batere lainorik ez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Domingo 22 Enero 2006 18:20:59 pm
Hemen oso egun ederra izan dugu, eguzkitsua eta tenperatura aldetik nahiko onak, naiz eta eguzkia joan orduko asko frexkatu duen. Orain, 6º inguru

Siberiana etorriko denaren seinale?

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 22 Enero 2006 21:13:33 pm
+1º Gasteizen.  :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Domingo 22 Enero 2006 21:16:43 pm
kaixo,
4.5 sopelan eta ia oskarbi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 22 Enero 2006 22:24:55 pm
Aupa gabon, hemendik ere igartzen da ipar ekialdeko haize hotza, 4.1º ta zeruan hodei batzuk ikusten dira, arratsaldean guztiz lainotu dau baina orain desagertzen hasi dira hodeiak ia izozten daban gauean.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Domingo 22 Enero 2006 23:53:04 pm

 Gabon!

  5,5ºC Donostian eta zeruak oskarbi. Egun frexkoa izan da gaurkoa, nahiz eta eguzkiak zertxobait goxatu duen. Orain berriz, gauaren etorrerarekin hotza nagusi.

  Agur!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Lunes 23 Enero 2006 08:39:12 am
Egun on!!

2,5 º Bilbon eta zerua hodei izpirik gabe. Egun "polita" izango delakoan nago. Ea zer dakarkigun ilberriak.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 23 Enero 2006 08:40:49 am
Egun hotz!!  ;) 0.9ºC orain ta tenperatura hotzena -0.4º-tako izan da, zerua oskarbi dago behe laino batzurekin.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 23 Enero 2006 08:53:00 am
Egun on!

Derion une honetan 0,3º eta oskarbi. Egun polita egingo du (lanean ibiltzeko ez hain ona).

Izotz-egun hauek egun batzuk barru etorriko ei den elurraren iragarle?  ::) ::) ::) ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Lunes 23 Enero 2006 09:04:02 am
ohetik altza nazenien -1ºC markatzen zuen nire kotxea eta dena leiarekin zegooen
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Lunes 23 Enero 2006 09:17:09 am
Egunon!!

hemen 1,7º eta zerua estalita dugu (laino nahiko baxuak direlarik).
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 23 Enero 2006 09:32:47 am
Gaurko minimoa -3.7º izan da. Ez dago gaizki.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Lunes 23 Enero 2006 10:05:48 am
iepa

gaur gabaz uste baino hotz handiagoa izan dogu , ia danien egin dau leixe, bazterrak zuri-zuri bazterretan. Ta oin dator betiko buruaustea, zer gertatuko ote da ustezko hotzaldiarekin?? atzo ETBn eguraldian esan eben astebururako eurixe izango dogula baina mapan bertan izotzaren irudia ikusten zan, ta elurran maile inon ageri ez, hortaz, guztiz zentzunbakue izan zan, nik uste dot ideiarik ez zeukala asteburuan gerta leikeenari buruz ta igerri ein zakon. Mapak ikusitte, ez dakit zer pentsau, ondino gauzak hamaika bider aldatuko doskuez, dudik ez, barikuen iretargixen aldatzieri seinale ona deritzat, baina ondino urrin dau asteburue. Andoni da gure argigarria, seguru zerbait esaten doskune, ezer aipatu  ezean, kontu txarrak baina zeozer esango deu. nik eguerdian ezin ikusiko dot baina zuek ikusterik bazeunkie, mesedez, idatzi foro honetan, jakinmina asetzeko.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Lunes 23 Enero 2006 10:34:32 am
ieup

euskalmeten tenperatura beherantza asteazkenetik aurrera eta zapatuan hodei beltza baina elurrik gabe. agian hotzaldi lehorra delako seinale
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Lunes 23 Enero 2006 14:59:56 pm
iepa

gaur gabaz uste baino hotz handiagoa izan dogu , ia danien egin dau leixe, bazterrak zuri-zuri bazterretan. Ta oin dator betiko buruaustea, zer gertatuko ote da ustezko hotzaldiarekin?? atzo ETBn eguraldian esan eben astebururako eurixe izango dogula baina mapan bertan izotzaren irudia ikusten zan, ta elurran maile inon ageri ez, hortaz, guztiz zentzunbakue izan zan, nik uste dot ideiarik ez zeukala asteburuan gerta leikeenari buruz ta igerri ein zakon. Mapak ikusitte, ez dakit zer pentsau, ondino gauzak hamaika bider aldatuko doskuez, dudik ez, barikuen iretargixen aldatzieri seinale ona deritzat, baina ondino urrin dau asteburue. Andoni da gure argigarria, seguru zerbait esaten doskune, ezer aipatu  ezean, kontu txarrak baina zeozer esango deu. nik eguerdian ezin ikusiko dot baina zuek ikusterik bazeunkie, mesedez, idatzi foro honetan, jakinmina asetzeko.

Epa
Beno Andonik ez du ezer aipagarririk esan.
Aipatu du astebururako aire hotza sartuko zaigula frantziparrarekin.
Baita ere esan berri du aste honetan ez dela ia prezipitaziorik espero hemen.
Badirudi hotzalditxoa lehorra izango dela.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 23 Enero 2006 20:09:36 pm
Hemen 4.4º ta nehiko bizkor jeisten, atzo baino 2-3 gradu gutxiao ordu hontan. Izoztia ona izan leike.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 23 Enero 2006 20:21:20 pm
Kaixo  ;)
Bart gaueko temperatura minimoa 2º-koa izan da. Egunez, 10º-ra igo dira termometroak, baina dagoeneko, 5,4º-ra jaitsi da. Atzo baino hobeto goaz ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: axi en Lunes 23 Enero 2006 20:27:29 pm
gabon denei!
hemen getxon,gaur goizean hotzena 1,3º izan dira.
orain bertan 3,9º.gaur uste dut hotza galanta egongo dela
aio
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 23 Enero 2006 20:37:55 pm
Hemen ere tenperatura hotza daukagu, 6.0º nere termometroan, baina 1.9º daude Altzolako estazio met-an badirudi izotza izango dogula.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 23 Enero 2006 20:38:19 pm
axi, firman edo avatarrian nungua zaran jartzia gomendatzen dotzut, olan danaok jakingo dou nundik bialtzen ditxuzun datu horrek. Hemen 4.0ºC eta jeisten.Ea ez dan behelainua sartzen...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 23 Enero 2006 20:43:29 pm
Hemen ere tenperatura hotza daukagu, 6.0º nere termometroan, baina 1.9º daude Altzolako estazio met-an badirudi izotza izango dogula.
Altzolako estaziñuak oso tenperatura bajuak ematen ditxuala uste dot.Beitxu San Prudentzio eta Iurreta adibidez ta konparau.Altzola kostaldetik urbilago dao ta bajuaua ematen dau. Ibaitik gertu dau ta gainera 0.7mko altuerian dauka sensoria (hori jartzen dau euskalmeten altzolako Irakurketetan).
Ointxe 3.8ºC nere leihuan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: axi en Lunes 23 Enero 2006 21:46:54 pm
ea orain ondo badoa 3,5ºgradu getxon
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 23 Enero 2006 22:09:35 pm
Nik 5ºC dauzkat, Basaurin. Eta 15,8ºC nire gelan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Lunes 23 Enero 2006 22:30:21 pm
mor zure gelan temperaturia igotzie nahi badozu deitu niri  :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 23 Enero 2006 22:31:04 pm
Dana kakataraaaaaaaaaaa behelaino frutia sartu daaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa joeeeeeeeeeeeeeeeeeeerrrrrrrrrrrrr  :hang: :rabia: :enojado:
3.0º Ta estankautaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: SSun en Lunes 23 Enero 2006 22:45:56 pm
Donostian 3´8º dauzkagu  :cold: :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 23 Enero 2006 22:48:15 pm
mor zure gelan temperaturia igotzie nahi badozu deitu niri  :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:

 :mucharisa: :mucharisa:

Neska ederra bazina bai gorakada galanta  ;D

Kalean 4,6º, gaur izotza seguru.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 23 Enero 2006 23:07:27 pm
Aupa hemendikan 3.6º nere termometroan ta 0.1 Altzolako estazio met-ean.

Joe Mor freskotxo gela barruan ez? glazaziorako preparatzen  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 23 Enero 2006 23:28:39 pm
Pentsau dot es duela pena merezi berogailua jartzea laster ohera banoa. Dena den gela itxi dot, eta nigaz eta ordenagailuagaz 0,5 gradu igo da. Beraz, gelan 16,3ºC  ;D eta kalean jeisten, orain 4,2ºC. Dena den nire etxea ibaitik oso hurbil dago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 24 Enero 2006 08:30:12 am
Egun on!! 0.9º momentu honetan ta -0.4º izan da tenperatura hotzena, azkenian ez dau atzo baino hotz gehiago egin.

Ta modeluak? elurte polita datorrela dirudi, ez dirudi elur asko egingo dabanik, baina bueno ezer baino hobeto ba da ez? ia hurrengo irteerak nolakuak diran.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Martes 24 Enero 2006 08:43:28 am
Gernikan -2ºC izotza egiteko gernika leku aproposean dagoela dirudi, beste herriak konparatzen dodaz eta beti gernikan hotz gehiau eiten dau eta hori gernika kostaldean dagoela.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Martes 24 Enero 2006 09:05:42 am
iepa lagunok

modeluak ikusi dituzue??' harritute geldittu naz, atzo ia ia dana galdutzat emoten gendun ta non ikusten doten egoerak hobera egin dauela eta zelan gainera, itzela da gero!! miraria dela esango neuke, ez badabez aldatzen ikaragarrizko asteburue izango genuke, aspaldian bizi ez dugun hioetako bat, elurre mara-mara eta danien. INMn edurre ipini dabe barikuen 200, laarunbatean 0 ta igandien 300 emoten deu elur puxka bat egin leikeela eta ez maluta bakan batzuk, ereduak, benetan, oso onak dira baina arazoa betikoa da, 3 egun gelditzen dira eta nahikoa da dana pikuttera bialtzeko, horregatuik, ez dot lar sinestuten hori beteko danik, gurago dot hori pentsatzie ta gero elurre ikustea alderantzizkoa baino, ia euskalmeten zer ipinten daben, edurre agertu biko litxike zapatureko, ta ia inm-kzapaturako zer dakarren. hortaz oso egun interesgarriak gaurkoa eta bixerkue, ia mirari hau egi bihurtzen dan !!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Martes 24 Enero 2006 11:11:47 am
Azkenean -0,4ºC euskalmeteko estazio hurbilenean.

Gero laster egin dute gora bederatziak pasata. Hegoa haizea sartzen jada, esango nuke nik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Kantauri en Martes 24 Enero 2006 12:05:38 pm
Lasarten, 13ºC eta zerua eguzkitsu
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Martes 24 Enero 2006 12:26:01 pm
iepa  hauxe dakar inm-k
JUEVES 26: NUBOSO CON PREDOMINIO DE NUBES MEDIAS Y ALTAS. 
TEMPERATURAS SIN CAMBIOS O EN LIGERO DESCENSO. HELADAS DEBILES 
EN ALAVA. VIENTO DE COMPONENTE SUR FLOJO GIRANDO A ESTE 
DURANTE EL DIA. 
VIERNES 27: PREDOMINIO DE CIELOS NUBOSO EN EL LITORAL Y POCO 
NUBOSO LA MITAD SUR. POSIBILIDAD DE ALGUNA PRECIPITACION DEBIL 
EN LA FRANJA LITORAL. COTA DE NIEVE EN TORNO A 300 METROS. 
NIEBLAS Y BRUMAS MATINALES. TEMPERATURAS EN LIGERO A MODERADO 
DESCENSO. HELADAS DEBILES EN EL INTERIOR. VIENTO DE COMPONENTE 
NORTE FLOJO A MODERADO EN EL LITORAL Y FLOJO EN EL RESTO. 
SABADO 28: NUBOSO A MUY NUBOSO EN LA ZONA LITORAL Y POCO 
NUBOSO EN LA MITAD SUR. PROBABILIDAD DE ALGUNA PRECIPITACION 
DEBIL. COTA DE NIEVE EN TORNO A 300 METROS. NIEBLAS Y BRUMAS 
MATINALES. TEMPERATURAS EN LIGERO DESCENSO. HELADAS DEBILES EN 
EL INTERIOR. VIENTO DE COMPONENTE NORTE FLOJO. 

beraz, agur benur.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Bergarakua en Martes 24 Enero 2006 13:15:20 pm
Ikusiko da azkenian zertan gelditzen den hau dena.

-1ºC gaurko minima. Zerua oskarbi eta 8ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: joseba en Martes 24 Enero 2006 15:32:39 pm
Hemen Donostian haizea asko zakartu da eta momentu honetan gogor jotzen du hegoaldetik.
Zerua guztiz oskarbi daukagu eta tenperatura 13cº.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: polar freezer en Martes 24 Enero 2006 15:41:33 pm
Epa danoi

Barkatu batueraz idazteagaitik  ;D

Ze deritzozue? UKMO-k sekulakoak iragartzen ditu astebururako, baina AVN-k atzera egin du bere azkenengo modeloan. Nere lagun batek esaten du hauetan UKMO fidagarriena dela beti, AVNeri kasurik ez eiteko. Porra bat egin beharko dugu !!!!

AVN ala UKMO?


Nik UKMO esango dut.


Gasteizen oskarbi eta fresko, baina Ebro bailaran lainoren bat zegoen oraindik eguerdi aldera...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: turbonada en Martes 24 Enero 2006 16:07:49 pm
Egun dotore Irunen.
Ea nola portazen diren UKMO eta ECMWF.
Ego haizea dugu baina ez dabil harro momentuz.
Agur  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 24 Enero 2006 20:42:03 pm
Gabon !! 10.0º hemendikan, gaur ez dago izotz konturik  :'(

Andoni Aizpuruk ez dau gauza askori esan, astebukaeran hotz dexente datorrela, elurtetxo bat izango dela ta elurra behe xamar ikusiko dogula, baina ze alturatan ez dau esan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Martes 24 Enero 2006 22:06:03 pm
nire auzoan 4.5ºC markatzen zuen nire kotxea eta nire amumaren auzoan 8.5ºC eta dena herri batean, 2 km egongo dira auzo batetik bestera, arrasoia, ba nire amumaren auzoan haizea dagoelako eta nire auzoan ba ez. hori uste dot izengo dala arrasoia diot nik, baina arrigarria iruditu zait 4ºC ko diferentzia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Negubeltz en Martes 24 Enero 2006 22:16:34 pm
Gaur Oiartzunen -1,6ºC ko minima euki dugu, baina orain hego haizearengatik 8,9ºC temperatuta daukagu, a ze nolako aldaketa!

Espero dezagun hau azkar aldatzea bestela...jai daukagu!

Gabon
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Martes 24 Enero 2006 23:32:47 pm
Gaur nekez jaitziko dira tenperaturak. 8,1ºC dauzkat orain
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Miércoles 25 Enero 2006 07:55:53 am
INM-ren 7 egunetarako iragarpenek diotenez, Bizkaian, ostiralean elur-maila itsas mailan kokatuko da eta prezipitazio probabilitatea %90... hala izango ote?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Miércoles 25 Enero 2006 08:09:40 am
ECMWF-ren ustez, zapatu gauerdian azalean Cadizko Golkoan depresio bat egongo da baina goietan depresioa justu Bizkaiko Golkoan egongo litzateke, horrek ostiral eta zapaturan gauza politak ikusteko parada emango liguke. Ze uste duzue?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 25 Enero 2006 08:44:43 am
Egun on!! 7º inguru hauetan , eguraldi polita datorrela dirudi gaurkoan ere.

Badirudi elurra izango dogula, egun baten bakarrik bada ere.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Miércoles 25 Enero 2006 10:28:25 am
iepa

euskalmeten arabera ez dugu elurrik ikusiko, baxuen jartzen dutenean, 300tik gora ipinten dabe ta ixi ixe euririk gabe, ta arratsalderako 600metrora igoten dabe ta zapaturako ta domekarako eurixe eta tenperaturak gorantza, hortaz, uste dut gureak egin duela.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 25 Enero 2006 11:31:35 am
iepa

euskalmeten arabera ez dugu elurrik ikusiko, baxuen jartzen dutenean, 300tik gora ipinten dabe ta ixi ixe euririk gabe, ta arratsalderako 600metrora igoten dabe ta zapaturako ta domekarako eurixe eta tenperaturak gorantza, hortaz, uste dut gureak egin duela.

Bai, atzo esaten zeben Ostiralerako 400-500 gaur 200-300 bihar ......

Nik uste dot elurra ikusiko dogula, ez dakit kostan hondartzetaraino jeitziko den , baina piskat barrurago bai.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Miércoles 25 Enero 2006 12:56:41 pm

Interesgarria jarri da eguraldia!!!! Bazen garaia!! Mugimendu pixka batekin konformatzen naiz, nahiz eta kostaldean elurra ikusteko zaila izan. Ez da gutxi datorkiguna, beraz disfruta dezagun eta ea Otsaila joera berdinarekin datorren..........

  Donostian orain eguzkiak jotzen du. Zerua ez dakit hodeiez dagoen ala ez, ezin baitut ikusi.

 Agur!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Bergarakua en Miércoles 25 Enero 2006 19:12:13 pm
Tenperatura behera...4,4ºC

Ia bihartik aurrera zer gertatzen den  ;)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 25 Enero 2006 19:19:24 pm
Hemen be berakada ederra eman dau 5.4ºC Altzolako estazio met.-an zerua oskarbi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 25 Enero 2006 20:12:21 pm
5.9 sopelan eta oskarbi, gaur ez inork izoztea kentzen!!
Bihartik aurrera gertatu ahal dana ezin da deskribatu!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 25 Enero 2006 21:01:08 pm
Hemen 5º-txo dagoeneko. Hego haizea pixka bat baretzen bada, minimoa gehiago jeitsiko litzateke  :cold: :cold: :cold:

Eskuminak denoi  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 25 Enero 2006 21:05:36 pm
5.5 dagoeneko eta haizea gaur ez digu ezuztekoak emango.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 25 Enero 2006 21:14:04 pm
Bihar goizetikan edukiko degu iparekialdeko haize hotza , gfs-ak arratsalde gau parterako prezipitazio piskat ipintzen dau, kostaldekuentzat ostirala da egun onena elurra ikusteko nere ustez baita larunbat gaua ta goizaldea ere, gero ikusiko dogu larunbat arratsaldean zenbat epeltzen daban .
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 25 Enero 2006 21:20:26 pm
Nik uste dut prezipitazioa badago ostiraleko goiza izango dela momenturik onena
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 25 Enero 2006 21:25:55 pm
Zaila da jakitea baina gainean edukiko dogun hotz horrek berak ezegonkortasuna sortuko duelakoan nago ta ostiralean elur dexente botako duela pentsatzen dot.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 25 Enero 2006 21:30:35 pm
Gainera ipar-ekialdea beti ekartzen digu ezetazunez beteriko hodeitza itsasotik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Miércoles 25 Enero 2006 21:32:32 pm
Hemen ere frexkatu du, baina ez nahiko. Hobe izango litzateke gauetan izotza egingo balu, horrela hotza gehiago edukiko genuke asteburuko elurteari begira... :cold:Ni ez naiz aditua, baina elur dexente egin dezakelakoan nago :sonrisa:. Dena den ez du asko iraunen (bi egun, ostirala eta larunbatean). >:(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 26 Enero 2006 07:46:27 am
-1.1 sopelan! Nire ustez oso garratzantzua izango da gaur eukitzen dugun minima, ea horrela aire hotza lurrean geratzen den.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 08:23:08 am
Egun on!! -1.4º momentu honetan, -1.7º izan da tenperatura hotzena, zelaiak zuriak daude inguru hauetan.

Ta modeloak hobiak dira guretzat, hotz gehiago ta luzatu egiten dabe hotzaldi hau.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 26 Enero 2006 09:22:54 am
Aupa egunon!

Derion une honetan -0,8º eta bazterrak zuri. Zerua lainotzen hasi da eta horrek beharbada lagunduko du eguerdiko tenperaturak lar altuak ez izaten, masa hotza etorri baino arinago.

Lankide batek esan dit oraintxe bere aitak (Lezamako baserritar batek) goizean zera esan diola: "oingoan igual edurre eingo deu, lainoak leku txarretik datoz eta"  ;D ;D ;D :cold: :cold: :cold: :cold:

Ia ba!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Jueves 26 Enero 2006 09:33:19 am
iepa

nik egia esan ez dot ezer aipagarririk espero hotzalditxo honetatik, laburra ta ganera ez dakigu hotza datorrenean prezipitaziorik izango dugun ere. Hortaz, ezer azpimarratzekorik ez ta ganera euria hasten duenean tenperaturak goraka, hegoaldetik datozen egoerak ez dira bape onak, iparreko jarioa bezelakorik ez dago. hurrengoan izango da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 26 Enero 2006 09:40:50 am
iepa

nik egia esan ez dot ezer aipagarririk espero hotzalditxo honetatik, laburra ta ganera ez dakigu hotza datorrenean prezipitaziorik izango dugun ere. Hortaz, ezer azpimarratzekorik ez ta ganera euria hasten duenean tenperaturak goraka, hegoaldetik datozen egoerak ez dira bape onak, iparreko jarioa bezelakorik ez dago. hurrengoan izango da.

Izan liteke, baina barikuak sorpresak ere eman ditzake. Orain behintzat ematen du emango dituela, baita zapatuak ere. Hori bai, zapatu arratsaldetik aurrera akabo elur kontuak.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Txarran en Jueves 26 Enero 2006 11:34:58 am
Badirudi gaur tenperaturak ez direla asko igoko, uste baino lehenago lainotu da zerua, oraindik Euskal herri gehiena 0 azpitik zegoenenan hain zuzen ere. Hau da azken balioen mapa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 26 Enero 2006 12:20:01 pm
Momentuz nik Basaurin 4,6ºC dauzkat, eta etxean berogailua jarri aurretik 14,5ºC  :o
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 26 Enero 2006 12:32:48 pm
Momentuz nik Basaurin 4,6ºC dauzkat, eta etxean berogailua jarri aurretik 14,5ºC  :o

Freeeeesko ba! piztu ondo berogailua ze bestela.... Nire lagun batek Artzineigara neguko asteburuetan etortzen denean sarritan 4-5º gradu izaten ditu etxe barruan, batzuetan kanpoan baino hotzago. Eskerrak aurten gasa ipini diguten herrian.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 12:53:34 pm
Aupa, 3º hemendikan,  zerua lainotua dago oso itxia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 26 Enero 2006 13:00:22 pm
Momentuz nik Basaurin 4,6ºC dauzkat, eta etxean berogailua jarri aurretik 14,5ºC  :o

Freeeeesko ba! piztu ondo berogailua ze bestela.... Nire lagun batek Artzineigara neguko asteburuetan etortzen denean sarritan 4-5º gradu izaten ditu etxe barruan, batzuetan kanpoan baino hotzago. Eskerrak aurten gasa ipini diguten herrian.

Pentsetan nabil bihar baserrira joatea ea elurra ikusten dodan, argazki batzuk hartzeko etabar.

Ez dut pentsau nahi zelako hotza ein behar dun baserrian  ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Jueves 26 Enero 2006 14:43:07 pm
Zergatik gure dozue hain giro hotza etxe barruan, pillines? Beroketa ariketak egiteko ohean ote???  >:(

 ;D ;D ;D ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: axi en Jueves 26 Enero 2006 16:48:02 pm
non ote den elur hori :risa:?
hemen 6,5º eta bajatzen poliki,lasai,patxadaz......
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 26 Enero 2006 20:39:46 pm
5.5 eta momentuz euri fina baina nabaritzen da tantak nola borobilak diren, nik uste dut hamabietatik aurrera elurra izango dela.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 26 Enero 2006 21:06:00 pm
Arrazoi guztia dakazu snow, foro hau ez ixten elurragaitxik eeeee. Ea animatzen dan jentia emen bebai idaztera.
4.4ºC eta elur-ura. Maluta batzuk igartzen dira.
Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 21:07:38 pm
Snowboarder nik sarritan idazten dot baina jendia ez da asko animatzen, ia denon artian bizitza ematen dotzaun foro honi.

Hemen 5.1ºC ta euri ariña ari du, lehen txingorra ere bota dau.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Jueves 26 Enero 2006 21:08:10 pm
jaja, arrazoi duzue...

hemen gotita txiki txuri batzuk erortzen dira oraingoz...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 26 Enero 2006 21:10:10 pm
Animooooo idatzi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 21:12:26 pm
Txarrena da  bi forotan gabizela ta azkenian ikusten nago bestean euskeraz idatziko dotela nahi barik edo hemen erderaz  ;D

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 26 Enero 2006 21:14:28 pm
5.5 eta prezipitaziorik gabe, beno nik uste dut oraingoz oso goiz dela elurra ikusteko eta oraindik 3 edo 4 ordu itxaron behar izango ditugula kostaldean baina uste nuena baino bizkorrago dabil elur-kota jeizten.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 26 Enero 2006 21:15:30 pm
Txarrena da bi forotan gabizela ta azkenian ikusten nago bestean euskeraz idatziko dotela nahi barik edo hemen erderaz ;D


Pues si dakazu razon guztia. Aqui cuatro coma lau gradu y chispea un pixkat de elur-ura.
Seguir ondo!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 26 Enero 2006 21:17:10 pm
Uiiii!!!!! Esaten nuen nik ba.... Bilbon euri xuabe-xuabe. Dana bustita dago, pikutara geruza zuria ikusteko itxaropena  :rabia: :rabia: :rabia: :rabia:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 21:18:53 pm
Txarrena da bi forotan gabizela ta azkenian ikusten nago bestean euskeraz idatziko dotela nahi barik edo hemen erderaz ;D


Pues si dakazu razon guztia. Aqui cuatro coma lau gradu y chispea un pixkat de elur-ura.
Seguir ondo!!!!!

 ;D ;D ;D hori erdeldunak eta euskaldunak ulertuko zuten
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 26 Enero 2006 21:19:59 pm
Uiiii!!!!! Esaten nuen nik ba.... Bilbon euri xuabe-xuabe. Dana bustita dago, pikutara geruza zuria ikusteko itxaropena :rabia: :rabia: :rabia: :rabia:
Zeba pikutara? Oindiok ez da sartu ta aire hotz guztia :crazy: Itxaropena ez da agortu biar.
Ondo segi!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 26 Enero 2006 21:21:07 pm
Gogoratzen al du nonork abesti hau:

"Edurra teilatuan zakua lepuan
ibili beharko degu aurtengo neguan
..."

Ba niri 27 urtetan ez zait oraindik horrelakorik tokatu. Eta zuei? :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 21:22:23 pm
Nik 85ekua bizi izan neban baina elurra teilatuan ez da askotan egoten hemen.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 26 Enero 2006 21:23:06 pm
Bermeotik datorren mokoa tankera polita du e??  :sonrisa:  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 26 Enero 2006 21:23:11 pm
Uiiii!!!!! Esaten nuen nik ba.... Bilbon euri xuabe-xuabe. Dana bustita dago, pikutara geruza zuria ikusteko itxaropena :rabia: :rabia: :rabia: :rabia:


Zeba pikutara? Oindiok ez da sartu ta aire hotz guztia :crazy: Itxaropena ez da agortu biar.
Ondo segi!!


Bai, positibotasuna oso ondo dago, baina Bilbon nahikoa da 4 tanta txoro elurraren lanak zapuzteko. Bilbon itzelezko berua itxen du, beti berdin...

:hang:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 26 Enero 2006 21:25:40 pm
Deustuko estazio met-aren arabera 6 gradu juxtu eta 0,1 mm 10 minutuan (euri noski   :'( :'( :'()
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 21:30:43 pm
Hemendikan tenperatura 5.1º-tan gelditu da oso altua elurra egiteko 2 edo 3 ra jeitzi arte jai dakagu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 26 Enero 2006 21:35:23 pm
bai, baina badirudi ekialdetik aire hotza datorrela!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 26 Enero 2006 21:48:14 pm
Aibala!!!! Ordubetean gradu oso bat jeitsi da tenperatura Bilbon. Iaufaaaa!!!! Orain 5,5ºC eta 10 minutuan behin bizpahiru dezima beharaka.

 :rolling:

(Zeinen sinplea naizen  :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:)

Bueno, ia zer dioen Ana Urrutiak. Pena da baina ez dut Andoni ikusi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Karakate en Jueves 26 Enero 2006 21:51:14 pm
Nun ote dago aire hotza?? ez neban espero hau benetan...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Jueves 26 Enero 2006 22:00:28 pm
Uiiii!!!!! Esaten nuen nik ba.... Bilbon euri xuabe-xuabe. Dana bustita dago, pikutara geruza zuria ikusteko itxaropena  :rabia: :rabia: :rabia: :rabia:
nik ez nuke pikutara botako itxaropena...benetan uste dut, aukera egon badagoela bilboaldean geruz zuria ikusteko...oraindik, gaua luzea da, baina nik bihar gauerarte itxarongo nuke.

hemen bitartean, Iruñerrian, kopo txikiak erortzen dira. Oso oso txikiak, eta horrela dabil ordu bat...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 26 Enero 2006 22:01:33 pm
Bueno!!!
Asko eskatzen duzue, oraindik oso garaiz da.
5.3 sopelanan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 22:05:27 pm
Nun ote dago aire hotza?? ez neban espero hau benetan...

Nik ere hotz gehi espero neban, orain tenperatura jausten hasi da hemendik 5.1º-tik 4.2ºC-tara ia ia

Bestalde etbn (Ana Urrutiak) esan dau biharko tenperatura altuena 2 eta 3 gradoren artekoa izango dela kostaldean
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 26 Enero 2006 22:10:42 pm
Lasaitasun apur bat mutilok!  :P :P

Oraindino ez da hasi benetako dantza eta bihotzekoak eman behar digu. Itxaron apur batean, gaua interesgarria izan daiteke eta. Hotza sartzen dabil eta sartuko da, hori argi dago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 26 Enero 2006 22:22:11 pm
GFS-aren arabera, 12-ak aldera -7ºC behar genituzke 1400 metrotara.

Hemen Basaurin 5,3ºC. Elur maila 500 metrotan egongo da orain gutxi gora behera
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 26 Enero 2006 22:27:52 pm
nik uste dut temperatura hauen arrasoia , zeura lainotua egon dalako da, hau da, el resol deitzen dana erderaz ba berotu du lurra eta lainotuta topau dabelez gero ba emen geratu da, ze ostantzien ez dot ulertzen elur eurise eintzie gerniken 6.5ºC rekin, egia da eruia gehiau izen dala baina bueno.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 26 Enero 2006 22:35:05 pm
Nik nire lagunei esan diet bietatik aurrera hasiko zela elurretan eta oraindik mantentzen dut, -30 etortzen denean hasiko da jaia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Jueves 26 Enero 2006 22:38:48 pm
Beno, ni banoa bueltatxo bat ematera...

hemen dena berdin, gotita txuri txiki batzuk erortzen dira, baina ez da garrantzitsua, ez du ezta lurra bustitzen!!!

bihar arte, eta zorte on guztioi!!! :sonrisa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 26 Enero 2006 22:50:32 pm
4.8!!
pixkanaka doa behera, oraindik aurrera urduritasunak hasiko dira.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 22:59:48 pm
Hemendik 4.7º ta tanta batzuk jauzten dira, uredurra dala dirudi, Eibarren edurra ari du ta 180metrotara dago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Jueves 26 Enero 2006 23:00:47 pm
Zer deritzozue Ana Urrutiaren gaurko eguraldia?? Inportantzia kentzen ari dira behin eta berriz.
"Badirudi, baina gutxi, hotza bakarrik,...."  ::)

Ilusio guztia kentzen dute, koño! >:(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 26 Enero 2006 23:06:01 pm
Hemendik 4.7º ta tanta batzuk jauzten dira, uredurra dala dirudi, Eibarren edurra ari du ta 180metrotara dago.

Eibar ez dao 180mtara.Baditu auzoak altura horretan, baina udaletxia 120mtara dago. Orduan hobeto, elurra bajuao dao. Emen ez dao euririk ez ezer, malutarenbat jausten da noizian behin.
Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Jueves 26 Enero 2006 23:06:32 pm
Ni ez naz fidatzen kosltaldean elurra egingo dauela esaten dabenean, ziur betiko lez Gipuzkoan geratuko dala dana.  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Bizkaitar en Jueves 26 Enero 2006 23:19:59 pm
Gabon denori  :sonrisa:

Berrizen malutaren bat ere jausten ari da, baina oso gutxi eta txiki-txikiak. Leihoan daukadan tenperatura 4,7 gradukoa da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 23:21:28 pm
Ni ez naz fidatzen kosltaldean elurra egingo dauela esaten dabenean, ziur betiko lez Gipuzkoan geratuko dala dana.  :'(

Ba suposatzen da prezipitazio aldetik behintzat bizkaian gehiago egingo duela, oin hotz nahikua egongo dan hori be ikusteko dago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 26 Enero 2006 23:35:07 pm
gernikan nahiko gogor ein dau elur euria eta elurtxingorra dena batera, 2 minutu besterik ez du iraun baina joe animoak gora in doste
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 26 Enero 2006 23:43:27 pm
Hemen Basaurin xirimiria dabil eta tenperatura lehen bezela
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Yoshi en Jueves 26 Enero 2006 23:43:37 pm
aupa danoi... lastima asteburu honetan ez naizela Donostialdean egongo... Perpignanera noa bihar bertan ta FAX modeloei begira, Frantzia hegoaldean bihar eta etzi kristonak botatzekoa omen da...  :o espero det onik bueltatzea, eta orduan erreportaitxo bat eskeiniko dizuet inguru haiei buruz...

Gozatu nire partez... Gabon...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Gorkarankaiser en Jueves 26 Enero 2006 23:43:43 pm
Ze foroan zauzie gehienok? Hemen ala erderazkoan?

Bukatu da hemen (el)urjauzia. Oraingo datuak: 3,8ºC  84%
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 26 Enero 2006 23:44:14 pm
Pozten naiz Elorrieta

Hemendik indar gutxi dauka prezipitazioak, euri artean migor piska bat jauzten da 4.7ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 26 Enero 2006 23:50:35 pm
Kostatzen hari zaio sartzea, ezta?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Jueves 26 Enero 2006 23:53:36 pm
sartzea zer? kostatzen ziona da tempereaturak jaistea hau desiluzioa eraman dotena ikusi dotenian 9 etan 7 gradu nire kotxeko termometroan  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Viernes 27 Enero 2006 00:00:54 am
Ba hotzari kostatzen zaio. GFS-aren arabera -7 a gainean behar genuen 1400 metrotara. Horren arabera termometroak behera egin behar zuen, baina orduak daramatza aldaketarik gabe. Beraz zeozer gaizki dabil. Edo aztiroago dator edo ez dakit ze pentsatu
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 27 Enero 2006 00:02:53 am
Burdeosen elurra bada, nik uste dot gauean sartuko dala, itxoin egin behar piska bat.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Viernes 27 Enero 2006 00:06:00 am
Bo, ba ni ohera nihoak. Ea bihar baserrira igotzen naizean elurra dagoen ikustera
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 27 Enero 2006 00:08:52 am
Ni be banoia oherutz, bixararte  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Viernes 27 Enero 2006 08:17:34 am
Iepa mutilok!! Joan zaizkit depresio guztiak!!!  :drink: :drink:

Goizeko 7etan Bilbo inguruan ekaitza sortu da. Laupabost tximista izan dira baina oso indartsuak. Dagoeneko elurbustia ari zuen baina ekaitzaren ondotik indartsuago hasi da, nire ustez, aterkian egiten zuen zaratarengaitik elur pikorra zan (erdarazko granulada). Gero autoa hartu eta Enekuriko gainetik zehar Txorierriko autobideran abiatu naiz. Enekurin jada elurra genuen eta indar handiz, haizearen laguntzaz. Tenperatura Deustuko 3º-etatik 0º-ra jaitsi da Sondika inguruan eta Igorreraino horrela mantendu da. Txorierrik elurte polita bota du (kotxe guztiak 50 km/h eta une batzutan ia geldirik kotxe pilaketan zirela eta). Larrabetzu-Lezama inguruan oso gogor bota du.

Gero Zornotza inguruan elurra ari zuen baina gutxi. Azkenik, Lemoatik Igorrerako zatia elur jasa ondroso baten azpian egin dut, bide ertzetako lerro zuria ezin ikusirik eta Igorren 2-3 zm-ko geruzatxoa daukagu.

Ia horrela jarraitzen duen baina mesedez, arratsaldean bota dezala batez ere, lantokia lotan geratu beharko naiz bestela!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 27 Enero 2006 08:27:23 am
Elurra mara mara eibar elgoibar aldian  :risa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Viernes 27 Enero 2006 08:40:23 am
Ze pasatzen da euskalmet-ekin? Beti zozer dauka, jesus!!! Orain ere "Server error" eta horrelakoak.

 :rabia:

Igorren lehen bezala: elurrar eta dena txuri-txuri

 :cold: :cold: :cold: :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Viernes 27 Enero 2006 08:49:39 am
Ivanovitxek esan duen moduan, goizean goizeko ekaitzak gogtsu bota du Txorierrin eta korridorean arazo handiak egon dira. nik 50 minutu eman ditut Gurutzetatik Derioraino etortzeko, eta bitarte horretan ez du ezer bota. Gero zeozer bota du baina une honetan aterri dago. Ia Gernikaldekoa hurreratzen zaigun.

Enkarterrietatik Bilborantza etortzeko ere arazo galantak.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Viernes 27 Enero 2006 08:54:25 am
gernikan elurra mara mara eta ni lanean eta kamara etdxean
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Viernes 27 Enero 2006 08:55:09 am
iepa

sateliteak itxura ona dauke baina jakin gure neuke arratsalderako zelan ikusten dozuen ta bixerko elur maila noz hasiko dan gorantza,
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Viernes 27 Enero 2006 09:19:24 am
egunon!!

zorionak elurzale guztioi!!

dena zuri zuri omen dago....Iruñerria izan ezik  :'( :'( :'( :'(
hemen ez elurrik, ez urik, ez ezer.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Viernes 27 Enero 2006 09:20:37 am
Bilbon 2,4º Gabean trumoi itzelak egon diz, oin iluntzen dabil berriro, halan da be, ez dot pentsetan elur bustia baino gehixau ikusiko dogunik, ia gaur gabean...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Viernes 27 Enero 2006 09:27:55 am
Itsasotik zetorren ekaitza ailegatu da, elur bustia jausten dabil, erderazko nieve granulada hori. Ezer baino hobeto bada ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Viernes 27 Enero 2006 10:14:18 am
Eluuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuurrrrrrrrrrrrrraaaaaaaaaaaaaa

Mara mara jausten. Aio guztioi trena hartzera noa, baserrira noa argazkiak ateratzera  ;D ;D ;D ;D ;D ;D ;D ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Viernes 27 Enero 2006 10:21:25 am
Bilbon ELURRA (benetazkoa) mara mara. Kotxeak, parkeak eta teilatuak zuri-zuriak.
Orain atsedenalditxo bat hartu du baina zerua oso estalita mantentzen da eta oso kolore aproposa dauka.

EDERRA!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Viernes 27 Enero 2006 10:26:50 am
Orain Derio botatzen dabilena da "mara-mara" esaeraren definizio perfektua.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Viernes 27 Enero 2006 10:28:06 am
Tenperatura beherantz doa 0,8º Atsedenaldiak gutxi iraun dau, berriz dabil elurretan, kotxeak ta etxeen teilatuak zuritute
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Viernes 27 Enero 2006 10:34:52 am

 Donostian oraintxe ezertxo ere ez. Eguzkiak ateratzeko asmoa duela dirudi....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Viernes 27 Enero 2006 11:20:33 am
Badakizue, iparekialdeko haize egoera hauek batez ere Bizkaia eta Kantabriarentzat dira aproposak. Bizkaian, behintzat, ederki portatzen ari da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 27 Enero 2006 11:26:58 am
Hemendikan berriro hasi da elurra mara mara jausten, elurte ederra gaurkoa, aspaldiko partez, goizaldetikan baina goizeko sortziretatik gelditu gabe.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Viernes 27 Enero 2006 11:42:27 am

 Eguzkia nagusi orain, hodeiak tarteka zerbait bota dezaketela badirudi ere....... dirudi, besterik ez.

  Joe, ze tristura, beste lekuetan disfrutatzen ari zareten bitartean....... Egia esan gero eta zailagoa egiten zait jakitea zein den inguru honetan elurra gogoz botatzeko egoerarik onena................ :confused: :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Viernes 27 Enero 2006 12:57:14 pm
Sentitzen dut Gipukozagatik, benetan, baina hemen ikusgarria da, gutxiago edo gehiago, botatzen duen guztia elurra da, eta ez da geratu azken orduetan.

0,4º Derion
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Negubeltz en Viernes 27 Enero 2006 13:26:56 pm
Ba Iruñan eguzkia nagusi, hotza nai duzuen guztia baina prezipitaziorik ez, eta ez dut uste ezer edukiko dugunik.
Nazkatua nago egoera honetaz, elurra nai dut!!!
Zorionak bizkaitarrei ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Viernes 27 Enero 2006 13:29:18 pm
Bilbon 1,8º ta elurra berriz. Goiz guztian dabiz malutak jausten. Uste dot ez dudala sekula bez ikusi eguerdian Bilbon elurrik egiten  :crazy:

Momentuz
Altuena: 2,0º 13:10tan
Bajuena 0,8º 10:10tan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Viernes 27 Enero 2006 13:39:21 pm
Gaurko eguna Bilborentzat, liburuetan gordetzekoa izango da
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Viernes 27 Enero 2006 13:41:00 pm
eta arratsalderako zerrr??
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Viernes 27 Enero 2006 13:45:22 pm
Ba bihar goizerarte edo elurra behen egingo dau ez? Ta gero bixar egunean zehar igotzen jungo da 400 metrora ta domekan ya gorago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 27 Enero 2006 14:40:40 pm
Hemen ateri dago 12 etatik, eguzkia ere ikusi dogu, orain lainotuta dago baina ez dau elurrik egiten, ia arratsaldean ta datorrengo gauean prezipitazio gehiago etortzen den.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Viernes 27 Enero 2006 16:32:16 pm

 Elur zaparrada ederra bota du orain dela orduerdi edo Donostian. Orain hodeitsu baina ez du elurrik ari. Ea arratsldean zehar botatzen duen zerbait.

 Ondo pasa!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Kresala en Viernes 27 Enero 2006 18:59:28 pm
Kaixo!! zer moduz doa egoera ordu hauetan?

Ni hemen Madrilen nago (izatez Donostiarra naiz) eta zerua ozkarbi dugu, beno hodei altuzka batzuk ageri dira arratsalde partean, temperatura freskoa dugu 3.5º eta haizea dabil.

beno ondo segi, eta ea honaino zerbait ailegatzen den.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Viernes 27 Enero 2006 19:37:46 pm
durangaldean edurre da dana zuritute
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 27 Enero 2006 22:16:55 pm
Hemen kriston elurtia bota dau ta errepide eta azeretan 5-10zm inguru dare eta kotxe batzutan (umiek elurra kendu ez daben kotxietan)10-15cm eta zelaixetan bebai.Nik ez dot sekula ikusi holako elurterik hain denbora gutxian.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 27 Enero 2006 22:30:17 pm
Hemendik ere galanta bota dau, orain ez dau elurrik egiten 0.0º dauzkagu, gainea esan didate kostaldean ere elurra egin dabala asko mutriku ta deba artian bai behintzat.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 27 Enero 2006 22:35:46 pm
Behintzat izotza botatzen badau...Baina itxia elur gehixaoooooooooo. Mesedez!!!!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Viernes 27 Enero 2006 22:37:41 pm
gernikan elur asko egin du kostaldea dela kontuan arturik emen duzue argazki bat  :risa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 27 Enero 2006 23:12:10 pm
Joe kostan izateko elur asko da hori, hemen antzerako bota dau arratsalde gau partean.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Bizkaitar en Viernes 27 Enero 2006 23:39:40 pm
Berrizen azken momentuetan bi elur zaparrada gogor eta segiduak izan dira.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Erlaitz en Sábado 28 Enero 2006 16:47:03 pm
Epa!!!!
Irunen zerua oskarbi ta 6ºC daude. Izotza egingo duela dirudi.
ETBn bihar gipuzkoako ekialdean, nafarroan eta iparraldean elurra egingo duela esan dute. Ea egia den, ze irunen gaur ez du elurrik egin ta atzo ere ia deuse !!!
Ze pentsatzen duzue gertatuko dela???
Mila esker, aio!!!1
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Sábado 28 Enero 2006 20:17:54 pm
Ooeeeeeeeeeeee, oeeeeeeeee, oeeeeeeeee, oeeeeeee

oeeeeeeeeee, oeeeeeeeeee.

Elurra teilatuan sakua lepoan ibili beharko degu aurtengo neguan trialarala lala.

Bete betean asmatu dot baserrira joatean, sekulako elurteak bota ditu, argazki pila bota dut eta 25 zm inguru pilatu dira zelaietan. Ikusgarria!!!!!!!!!!!!! :o
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Sábado 28 Enero 2006 20:36:36 pm
Ooeeeeeeeeeeee, oeeeeeeeee, oeeeeeeeee, oeeeeeee

oeeeeeeeeee, oeeeeeeeeee.

Elurra teilatuan sakua lepoan ibili beharko degu aurtengo neguan trialarala lala.

Bete betean asmatu dot baserrira joatean, sekulako elurteak bota ditu, argazki pila bota dut eta 25 zm inguru pilatu dira zelaietan. Ikusgarria!!!!!!!!!!!!! :o
guk ere ikusi nahi ditugu argazki hoiek!!!!!!!!!!!!  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Sábado 28 Enero 2006 20:50:38 pm
Ooeeeeeeeeeeee, oeeeeeeeee, oeeeeeeeee, oeeeeeee

oeeeeeeeeee, oeeeeeeeeee.

Elurra teilatuan sakua lepoan ibili beharko degu aurtengo neguan trialarala lala.

Bete betean asmatu dot baserrira joatean, sekulako elurteak bota ditu, argazki pila bota dut eta 25 zm inguru pilatu dira zelaietan. Ikusgarria!!!!!!!!!!!!! :o
guk ere ikusi nahi ditugu argazki hoiek!!!!!!!!!!!!  ;D

Ea bihar jartzen ditudan erreportaietan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Lliterola en Sábado 28 Enero 2006 22:12:59 pm
Ba hona duzue zelako edur kapa ota dauenEibar bertan..

Hauxe goizeko 9etan zeguana...aspaldi ikusten ez zana
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 28 Enero 2006 22:30:08 pm
Ba hona duzue zelako edur kapa ota dauenEibar bertan..

Hauxe goizeko 9etan zeguana...aspaldi ikusten ez zana
Bai, hemen aldian be asko bota dau.Hemengo futbol zelaixan 20cm baino gehixao zeren.Gainera gaurkuan izotza bota ta bastante iraungo dau elurrak, kale eta zelaixetan.
Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 28 Enero 2006 22:47:02 pm
Ondo bota dau bai inguru hauetan , ia beste sorpresarik badaukagun.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Sábado 28 Enero 2006 22:57:57 pm
Bilbon oin 1,3º
Edurra egiten egon da eguerdirarte, gero egin dauena eurie izen da. Ez dau txarto, 27-28 ordu edurragaz  ;D

Itzela Iturrietakoa ia -14 gradu dauz !
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Zorue en Sábado 28 Enero 2006 23:01:08 pm
Ez diz Eibarko argazkixe bezain ikusgarriek baina bueno, holako bista egoan neure etxetik gaur goizean:

Kastrexanako mendia (atzeko mendiak ez diz ikusten)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Kotxeak  ::)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 28 Enero 2006 23:06:46 pm
Hemen goizaldeko hiruretatik edo ez dau ezer bota, bueno 11-ak aldian eguzkia irteten hasi danian maluta batzuk jauzi dira xuabe xuabe oso polita baina besterik ez.

Nere termometroan 0.0º daude ta estazio met-an -0.5º
izozte galanta bota bihar dau gauean ez badau lainotzen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Domingo 29 Enero 2006 01:57:51 am
Ba hona duzue zelako edur kapa ota dauenEibar bertan..

Hauxe goizeko 9etan zeguana...aspaldi ikusten ez zana
:sorpreson: :sorpreson: :sorpreson:  :aplause: :aplause: :aplause: :aplause: :master: :master: :master: :master: :master: :sonrisa: :sonrisa: :sonrisa: ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: laiotz en Domingo 29 Enero 2006 03:35:27 am
Bizkaialdeko eta Gipuzkoa ekialdeko argazkiak ikusita, a ze enbidia!

Hemen, ea gaur zorte apur bat izaten dugun eta aurreko egunetan ikusitakoa baino elur gehixeago botatzen duen gaur. Zaila izango da, baina, orain daukagun tenperatura ikusita behintzat, badaukat esperantza pixka bat.

Orain, Euskalmeten arabera -3.9º ditugu Andoainen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: eguzkia en Domingo 29 Enero 2006 06:42:47 am
Kaixo. Hemen Córdoba ;D

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 29 Enero 2006 08:28:07 am
Puff ekialdetik  sartzen ari dana, ez dakit noraino elduko dan baina itxura ona dauka.

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Joe Eguzkia, Cordoba aldian be elurte polita daukazue zorionak!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Domingo 29 Enero 2006 09:06:10 am
Bai eguzkia, benetan elurte polita Cordoba aldean izateko.Hori kapitalean baina?

Elur, ea sartzen dan hori "hasta la cazuela". ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Kantauri en Domingo 29 Enero 2006 12:49:59 pm
Lasarte Orian 0ºC eta elurra minutu batzutan erori da. Hotza benetan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 29 Enero 2006 13:54:42 pm
Hemendik tenperatura ere hotz mantentzen da 1.7º   :cold: baina ez dau elurrik egiten.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Domingo 29 Enero 2006 14:44:51 pm
Otxandiokoa harrigarria da: -14,6ºC (Iturrieta baino hotzago)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Domingo 29 Enero 2006 15:51:30 pm
Zelako hotza redies!!!!

Altxatu naz ta etxe barruan 12ºC baino gutxiago, pistu dot berogailua eta halere 14ºC eskas  :o.

Kalean 1,8º dauzkat eta minimoa -1,7º-koa izan dut.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 29 Enero 2006 16:04:19 pm
Hemendik tenperatura igo egin da pizka bat 2.4º nere termometroan ta 1.7º altzolako estazio met-ean.

Badirudi hau bukatu dala, ala ere aspaldiko elurte handiena ikusi dogu inguru hauetan, gainera luzia izan da 48 ordu baino gehio elur giruarekin, gaurko izoztearekin ere, elurra kostaraino, hotzaldi nabarmena benetan inguru honetan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Gorobel en Domingo 29 Enero 2006 18:34:56 pm
Hau primeran dago. Berria naiz eta frogak amaitu ostean aportazioak egiten sahiatuko naiz. Segi horrela...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Domingo 29 Enero 2006 22:41:24 pm
Hau primeran dago. Berria naiz eta frogak amaitu ostean aportazioak egiten sahiatuko naiz. Segi horrela...

Aupa Tologorri!

Argazkian agertzen dena Amurrioko eliza da, ezta?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Lunes 30 Enero 2006 08:40:14 am
aupa, egunon, gernikan zeru lainotxua eta 2ºC, elurrak ez deu juan nahi oraindik dena dago zuri zuri
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 30 Enero 2006 09:29:38 am
Aupa egun on!

Derion une honetan 0,5º eta bazterrak zuri-zuri.

Erreportaien foroan asteburu honetako elurtearen erreportaitxo bat utzi dizuet:

https://foro.tiempo.com/index.php/topic,41517.0.html
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 30 Enero 2006 11:21:29 am

  Kaixo!!!

   Egun politak igaro direnak, nahiz eta Gipuzkoako ekialdean beste lekuetan bezainbtese elur ez duen egin...... Egia esan gezurra dirudi, hain distantzia txikietan ezberdintasun hain handiak egotea.....

  Donostia aldean elurte handiago bat ikusteko zertxobait itxaron beharko degu!!! Ea aurtengo neguan den, denbora badago eta!!!! oraindik ez da Otsaila!!!!  ;D ;D

PD: Ikaragarria erreportaia Oinaztua!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 30 Enero 2006 11:38:43 am
Zelako gozatua hartzen den lehiotik begiratu eta Txorierri osoa zuri ikustean  :sonrisa: :sonrisa:. Une honetan Derion 2º.


Citar
PD: Ikaragarria erreportaia Oinaztua!!!r

Eskerrik asko, Ander  ;). Beste lekuetan bota duena ikusita eta entzunda gero eta seguruago nago Artziniegan bota duela elur gehien Euskal Herri osoan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 30 Enero 2006 11:47:47 am
Hombre, gehiena gehiena...Asko bai baina gehiena jausi dala esatia be...Benetan paketoi edarra jausi dala zorionak argazkixengaitxik be!!!!!!!Benetan gozatu dozu elurrakin eee!!!!Neuk be asko gozatu dot, hemen be paketoi edarra jausi da ta!!!
Beitxu nere reportajia, zuk baino elur gutxiau jaso dot, baina asko da igual be!!!!
https://foro.tiempo.com/index.php/topic,41404.0.html
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 30 Enero 2006 11:50:30 am
Hombre, gehiena gehiena...Asko bai baina gehiena jausi dala esatia be...Benetan paketoi edarra jausi dala zorionak argazkixengaitxik be!!!!!!!Benetan gozatu dozu elurrakin eee!!!!Neuk be asko gozatu dot, hemen be paketoi edarra jausi da ta!!!
Beitxu nere reportajia, zuk baino elur gutxiau jaso dot, baina asko da igual be!!!!
https://foro.tiempo.com/index.php/topic,41404.0.html

Badakit igual larregi esaten nabilena, baina tira, ikaragarria izan da.....  :P :P :P :P :P;) ;) ;) ;) ;) ;) ;) Hantxe be bota deutsue gogoz. Ia hurrengoa laster jatorkun!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 30 Enero 2006 11:57:25 am
Joe gogoz, toki batzutan herri barruan gainera 20cm parkietan...Nik ez dot sekula ikusi halako elurterik nere bizitzako 14 urtietan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Lunes 30 Enero 2006 12:06:33 pm
espero dot andoni aizpuruk faieu ein dabiela esatie, edo beintzet espero baino elur geisau ein dabela, bestela... esaten badauen normala izen dala.... ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: polar freezer en Lunes 30 Enero 2006 12:11:15 pm
espero dot andoni aizpuruk faieu ein dabiela esatie, edo beintzet espero baino elur geisau ein dabela, bestela... esaten badauen normala izen dala.... ::)

Euskalmet-ekoek ez dute ezer esan (eta ez dute esango), baina egoera iragartzeko zaila zela aitortu behar dugu denok. 500 Hpa tan horrelako baja batn ekialdetik mendebaldera mugitzen...puf.

(Euskalmet) Erradarra zer moduz portatu da asteburu hontan (etxean ez dut internetik)? irudirik egon al da?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 30 Enero 2006 13:33:41 pm
Aupa, hemendik hotzak ez dauka juateko asmorik 3.5º ta zerua oso itxia, behe lainoarekin.

Zorionak Oinaztua ta soraluzetarra, erreportai ederrak benetan, elurtea bezain ederrak.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 30 Enero 2006 13:39:38 pm
Nik be erreportaia amaitu dot,  ;D hontxe Basaurin 4,4ºC dauzkat
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 30 Enero 2006 14:02:30 pm
Eskerrik asko Elur!!!!Egixa da, hotzak ez daka juteko asmorik...elurra mantentzen da teiatuetan eta zelaixetan oindiok, ta kotxe batzuetan be. Dudak ditxut holako elurterik aurten berriz errepikauko danik...
Ondo segi!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 30 Enero 2006 14:10:13 pm
Zaila izango da bai berriz be horrelako elurte bat egitea batezere hemen kosta aldean,baina bueno juan zan urteko otsaila ta martxoa ikusita auskalo, juan zan urtian askotan egin zuen elurra baina kantitate gutxi.

3.5º ta xirimiria jausten da hemendik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 30 Enero 2006 14:13:35 pm
Hemen Derion ere kostatzen zaio elurrari joatea. Zelaiak nahiko zuri daude oraindino apurka-apurka behetan urtuz doan arren.

Paisaia polita. Ez dezala euririk egin eta eutsiko dio egun batzuetan gaueko hotzaren laguntzaz.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 30 Enero 2006 14:37:36 pm
Atzo mendira jun nintzan ganberruana pixkat itxera, ta pinuan izoztuta zeren toki guztietan, herrixan bebai. Elur dexente zeuan, ta plastiko ta paipuekin payasuana in ta gero, jeitsi in ginan. Paisaia benetan politxa zan, Deba bailara guztia goitxik behera guztiz zuritxuta, benetan politxa, Canfranc aldia ematen zeban ::)
Ondo segi!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Lunes 30 Enero 2006 15:10:38 pm
kritika bat egin nahi diot andoni aizpurureri, ez dut ulertzen zergaitik ez duen aitortzen ez dutela asmatu, ondo da ba elurra ez dela asko loditu, baina andoni, hau ez da gorbeia, hau ez da gasteiz, hau kostaldea da eta orain dela 20 urte ez duela horrelakorik egin, eta normala da preparauta ez egotie, en fin, ikusi badozue eguraldise oartuko zineten ez duela aitortzen anka sartzea, beste alde batetik esan dau bera uste dabela otsaila ez dala gogorra izango eta ilargiaren aldaketagaz etorko dala aldaketie, asteburuen pasa zan moduen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 30 Enero 2006 16:17:16 pm
Beste foroan esan dut, baina horixe, ados nagoela zugaz, Elorrieta: onartu beharko luke(te) elurtea eurek uste baino handiagoa izan dela. Azken hogei urteotako elurterik handiena "txikia" izan bada ba atera kontuak...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Lunes 30 Enero 2006 17:20:33 pm
iepa

guztiz ados nago zuekaz, oingo honetan Andoni lotsagarri geratu da, nolatan esan leike elurte txikia izan dela kostaldean oin dela 20 urte ikusten ez ziren zelai zurituak ikusitte, benetan, andoni, negargarria da gauzak izan diren bezala ez onartzea, hutsek onartzea gauza ona izaten da, ez da ezer gertatzen, denok egiten ditugu holakoak baina hainbat lekutan gertatutakoa ikusi ostean  jende askori barre egitea dala deritzot, askoz be profesional handiagotzat neukan Andoni baina oingoa ikusitte nor fidatu beragaz?? ni ez behintzat. Nire baserrian 20zmko elur geruza neurtu nuen ( Abadiñon) itzela izan da benetan, ondino sinistu ere ez dot egiten, baina igual da, pasa da eta ez dot uste edurre kostalderaino hain gogor sartuko dauenik zati batean behintzat. Zenbat bider esaten ziguten iaz kostaldean ere zurituko zuela eta ez dakit zenbateko lodieragaz?? eta gero maluta gutxi batzuk eta ezebez geiau. oingo honetan kostaldeko bertako landak zurittute, errepide etenak, argindarrik ez.... zer gehiago behar da zenbaterainoko elurtea izan dela ohartzeko?? agian 83an askoz be ikusgarriagoa izan zen baina nork espero ahal eban holakorik?? Bakiokoei galdetu deien!! ta hemendik aurrera begire, ba emoten deu ostera be edurre ikusteko parada izan geinkela baina andonik esanbadeu hile lasaia izango dala...jejeje....seinale ona.  agur bero bat danoi
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Lunes 30 Enero 2006 18:20:23 pm
Arratsalde on!
Sopelan oraindik irauten du elur geruza teilatuentan eta belarran baina biharko nik uste dut ez dela ezer geratuko baina bueno beste bat etorriko da, behintzat nire ustez bai.
Orain 6.8 baina lainotuta, ea izezten duen gaur ere.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 30 Enero 2006 19:48:27 pm

 Donostia inguruan asmatu ez du ba!! ;D ;D

  Hemen ia ezta enteratu ere......

  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Lunes 30 Enero 2006 21:53:53 pm
5.4 orain sopelan, baina oso hodeitsu oraindik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 30 Enero 2006 22:08:20 pm
Aupa , 3.5º hemendik ta ateri.

Saturraran hondartzako argazki pare bat:

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Elurtearen momentuan izango balitz haitza txuri agertuko zan baina hau larunbat eguardiko argazki bat da, pena bat.

saturraraneko bidegurutzea hondartzatik gertu

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Karakate en Lunes 30 Enero 2006 23:02:50 pm
Oso onak argazkiak Elur!  :sonrisa: 

2,6º ta xirimiri fin fina....datorren astian la intemerata... ikusiko dezue!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Lunes 30 Enero 2006 23:13:01 pm
san antonioko hondartza jeje eta arteagako kastillu, polita eeh.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 30 Enero 2006 23:32:13 pm
Gernikako inguruak ikustekuak egongo dira , benetan polita Elorrieta .
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: joseba en Martes 31 Enero 2006 10:12:23 am
Nik atzo ez nuen Andoni ikusi baiña niretzako ez dute asmatu .
Esan zuen ostiralan elurra egingo zuela baiña oso gutxi 2-3cm, leku batzuetan 20 cm neurtu dira.
Gero esan zeun fronte indartsu bat etorriko zela ekialdetik larunbatean, igandean etorri zan eta ez zuen ezer bota, eta bota zuena elurretan izan zen beraiek espero zuten 400-500 metrotik gora botatzea.
Gero otsaila ez dela gogorra izango esatea oso arriskutsua da .
Asko fidatzen dira tenporekin eta ilargiarekin.
Ba niretzako urtarrila baino gogorrago izateko puntu asko ditu ikusita nola dauden antizikloiak eta borraska nagusiak kokatuta, batez ere antizikloiak, beno ikusiko dugu zer gertatzen den, baiño argi dago asteburuan kale egin dutela gipuzkoako ekialdena izan ezik eta niretzako kale nahiko handia.
Agur
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 31 Enero 2006 13:44:04 pm
Aupa , 6.1º hemendik eta zeru estalia baina ateri.

Hori esan zaban Andonik, hile bukaerarate ez zala elur konturik izango, hurrengo hilberrirarte, ikusiko juau  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Martes 31 Enero 2006 15:10:49 pm
geur be esan dau ez dala egongo elurterik ihaturirarte, zelan esan leike hori,
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: diablo en Martes 31 Enero 2006 15:24:54 pm
Zorionak elur eta elorrietari: argazki bikainak! :o

Ea hurrengoan guztiok harrapatzen dugun horrelako elurteren bat.
Portzierto, elurte hori Andonik esaten duen baino askoz lehenago etorriko delakoan nago.  :ejemejem:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Euskalherritarra en Martes 31 Enero 2006 20:49:24 pm
Kontuan izan behar duzue Andonik ez dakiela gauza handirik eguraldiaz... afizioa izango du, baina ikasketarik batere ez...  eta tenpora eta ilargiarekin gora ta bera dabilen birtartean...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 31 Enero 2006 21:11:11 pm
Ez da meteorologua ala????Ta Ana Urrutia????
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Elorrieta en Martes 31 Enero 2006 21:54:55 pm
ez da meteorologoa baina asko daki izango balitz bezala.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 31 Enero 2006 22:07:07 pm
Bai, asko dakixala bistan dao (ironia gabe e), gainera bere lanakin asko disfrutatzen dau, nik meteorologua zala pentsauko neban, ze oinguan fallau badau be, normalian onak izaten dira bere prebisiñuak, ta gauza sensatuak esaten ditxu. Ana Urrutia be ona dala uste dot.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 31 Enero 2006 22:18:20 pm
6.3º ta ateri , egun aspergarriak astebukaerako zirrararen ondoren.

Ezin naiz kexatu, aurten hiru aldiz ikusi dot elurra inguru hauetan, azaroan, abenduan ta urtarrilean, ia otsailean be ikusten dogun .  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Martes 31 Enero 2006 22:21:13 pm
Gabon!
7.5 eta hodeitsu, gaur ere izozterik gabe geratuko gara.  :(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena -> 2006-ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 31 Enero 2006 22:24:26 pm
Gabon!
7.5 eta hodeitsu, gaur ere izozterik gabe geratuko gara.  :(

Ikusiko al dogu eguzkia aste honetan? ia oskarbitzen daban ta izozten daban egunen baten behintzat, neri ez jataz asko gustatzen izotiak baina bueno.