Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Andatza en Viernes 02 Abril 2010 10:50:05 am

Título: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Viernes 02 Abril 2010 10:50:05 am
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik"

 ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Viernes 02 Abril 2010 11:00:03 am
Egunon guztioi

Atzo egun guztia kanpoan egon nintzen ta eztakit hemen ze eguraldi in zun.

Orain hemen hego haizea nahiko bizi dabil eta zerua goi hodeiez estalirik dago, hori bai, hauek oso finak direnez eguzki izoiak inongo oztoporik gabe iristen dira lurrera. Orain 12.6ºC daude, hotzena berriz 4,3ºC izan da.

Bueno frontea pixkanaka pixkanaka badator guregana, orain Asturiaren hasi da sartzen eta ona atxladeko bostak inguruan iritsiko da. Ala ere ez du ematen oso aktiboa denik

Ondo pasatu oporrak gzz, akerrei... eta oporretan zaudeten guztiok, nola ez.

Ayo! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Viernes 02 Abril 2010 21:57:21 pm
Egi galanta hori Andatza  ;)

Ba fronteak momentuz ez dauka indar askorik, euri piska bat egin dau arratsaldeko 8-ak inguruan baina orain ateri dago ta 11.4ºC ditugu.

Ondo segi ta gora Euskal Herri Euskalduna  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Sábado 03 Abril 2010 21:09:24 pm
Gabon, azkenian ez dau apenas euririk egin gaur, 13º ditugu orain ta ateri dago.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Sábado 03 Abril 2010 23:05:11 pm
Gobon

 Bapo eoten dek bat oporretan... ::) ::)
Eguraldi bikaina izan genian ostegun eta ostiralen, gaurkoan azkenen elurretan hasi eta bueltau ein gea...Bihar gure Zubietak finala jokatuko du eta bere omenen jurgatxoa botako diagu..

 Pirineo aldean kiston paketea zegoen ain hoikoa ez den lekuetan...Hegotik elurra mardul eiten duen lekuetan...Eriste gaiñean 1700 metrotan metro beteko geruza ....eta hortik gora dena elurrez gainezka...
-10 ºC izan genitun ostiralen hamaikak aldean Posetxen...giro bikaina...Alako bat ber genuke euskal herrin.... :-\

bestalde emen gaurkoan euri pixkat ari du eta 5,6ºC

aioo......

Ta GORA!!!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Domingo 04 Abril 2010 08:29:11 am
Egun on! euria daukagu aberri egunean, 2mm jaso dira momentuz ta 9ºC, badirudi euria egiten jarraituko duela, goiz partean behintzat bai.

Ondo segi  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Domingo 04 Abril 2010 09:42:05 am
Egunon

 4,3ºC kin jaiki gea eta euria ari du gurean
Publiometro digitalak 4 litro jaso dittu....beraz izaten duen fallokin 5-6 lirto izanen dira..

 Elurretan izanen da 1200 metrotik gora

aio ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Domingo 04 Abril 2010 10:16:07 am
Egunon :yaung:

Momentu honetan zerua erabat estalita daukagu baina ez du euririk hari, ala ere radarra ikusita laister botako du zeozer. Oraingoz gaueko ordubitatik ona 1,3l besterik ez ditu bota, baina normala den bezela zenbat ekialderago eta mendialdera joanda bertan gehiago botatzen du. Horren erakusgarri ditugu: Higer lurmuturrean 2,4mm, Errenterian 15,6mm eta Añarben 7,1mm.

Horrelako egoeratan latz botatzen du aditurri inguruetan.

Nire ustez elurretan 800m-tik gora hari da botatzen une honetan baina zuritu 1000m-tik gora egiten du.

Egun ona pasa! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Domingo 04 Abril 2010 14:47:58 pm
Ostegunetik 12 litro pilatu dira gurean..

Elurra ari du 1000 metrotan eta txuri 1200 metrotan txuritu du...

Atxalde ona pasa
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Lunes 05 Abril 2010 09:21:03 am
Egun on!! Goiz hotza gaurkoa 5º orain 2º Altzolako estazioan, hori bai zerua erabat oskarbi, egun polita gaurkoa.

Ondo pasa..  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Lunes 05 Abril 2010 18:46:09 pm
Eguraldi bikaina gaur ein duena, lastima aprobetxau ez dudala....
Gaur sofin eitten izan naiz ... :-\

 Bestalde izotza izan degu gaur gurean -1,5ºC

Etxarrin -3ºC eta Urbasa-Erremendian -5ºC

Bestalde Martxoak beste datu batzuk utzi dizkigu Nafarroa aldean;

Ikusi dittudan estaziotan euritxuenak
Erremendia 120,3 , Irabia 110,2 eta nere basoko estazioa 102,5 litro
Media hotzena;
Andia 1,7ºC , Aralar 2ºC eta Arangoiti 2,1ºC
minimen media hotzena;
Erremendia -1,6 , Arangoiti -0,9 eta Andia -0,8ºC
Maximan media hotzenak;
Andia 4,7ºC , Aralar 4,9ºC eta Gorramendi 5,9ºC
minima Absolutak
Arangoiti -11ºC , Aralar -10,1ºC eta Gorramendi -9,8ºC

aste ona pasa

Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Martes 06 Abril 2010 08:37:18 am
Egunon...

 Udaberri giroa eta hego haizea nagusi...
Gaurkoa atzokoa bainan giro zakarragoakin jaiki gea...
Gauean haizea oso zakar ibili da gurean eta 27 m/s koa haize ufada izan degu..ia 100km/h koa abiadura...

 Bestalde biharko frontexka heldu zaigu..ea ipar haizea gaildentzen dan datozen hilabetetan eta euria erruz ikusten degu...


aioo ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Martes 06 Abril 2010 09:08:46 am
Egun on! 11ºC Elgoibarren, hego haizea hemendik ere,azkenean Apirileko hilbeherak ez dau elurterik ekarri, mendian egin dau baina 1000metrotik gora, ia ba orain nolako udaberria datorkigun, negua ez da oso euritxua izan.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Martes 06 Abril 2010 10:00:11 am
Egun on!!
Oporretan ostean berriro hemen :P
Beno, 7 gradu eta zerua ia-ia oskarbi
Ongi izan.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Martes 06 Abril 2010 14:16:27 pm
Atxaldion..

 Udaberria bete betean...Earra izanen da ondartzaldetik bueltaxka bat ematea...iual biotzekomat eman debai...jeje...

 Lehor xamarra jun da negue ala ere azaroa oso hezea joan zan eta urte hidrologikoa ez dijua horren gaizki..

Leitze;1457,3 litro
Artikutza;1407,7
Lesaka san anton;1425 litro
Abaurreagaina;1209 litro
Irabia; 1261,7 litro
Goñi; 1031,8 litro
gurean Dorraon 929,4 litro

oaindikan 5 hilabete falta die.....
gurean beintzat apirila-maiatza-ekaina heze xamarrak izaten die..ea urte normala jutean..


atxalde ona pasa
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Miércoles 07 Abril 2010 08:20:10 am
Egun on! euria etengabe inguru hauetan 18 mm jaso dira momentuz, gaur arratsaldetik  aurrera eguraldi ona datorkigu, oporretan daudenentzat ondo...

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Miércoles 07 Abril 2010 09:49:10 am
Egun on!!
Hemen ere, euria ari du, temperatura aldetik 8.5 gradu.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Miércoles 07 Abril 2010 12:57:31 pm
Egunon

 Goizean etxetik ateratzerakoan asten zun euria gurean....
ala ere azpimarratzekua emen donosti-Atigarraga aldean ari duena!!! kiston zaparradarak ai dittu eta gogotxu gaiñea!!!

Urumea hazi xamar dijua....añarbe irekiko zuten...

 Alako egunak behar dittugu Euskal Herrin!!!

aioo ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Miércoles 07 Abril 2010 13:39:30 pm
Eguerdion

Goiz guztia euritan daramagu, ia atertu ere egin gabe. Orain euria ari du baina laister atertzeko pinta dauka. Oraingoz euskalmeten arabera 18.8mm eta meteoloasarteren arabera 29.6mm daramatzagu, ea atertzen duenea nere plubiora juten naizen ea bertan zenbat bota duen.

Lehen esan bezela orain euria hari du eta tenperatura 10,2ºC-koa da.

Urumea hazi xamar dijua....añarbe irekiko zuten...

 Alako egunak behar dittugu Euskal Herrin!!!

aioo ;)

Ez det uste. Astelehenen %89,1 portzenturaino beteta zegoen

http://www.chcantabrico.es/index.php?option=com_content&view=article&id=521%3Aestado-de-embalses&catid=153%3Aseguimiento-y-control-del-dph&Itemid=197&lang=es

Besterik ez, ondo segi! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Jueves 08 Abril 2010 10:25:46 am
Egun on!!
Gaur 8 gradu ditugu eta goizean euria eguin du, hori bai gauza gutti.
Atzo egun hotza izan zen (udaberria izateko, jakina)

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Viernes 09 Abril 2010 00:11:52 am
Gabon

 Hau mobimentu exkaxa!!!

 nenio!!-..oaintxe bertan 5,7ºC gradutan gera eta zerua erabat estalirik.....atzokoan mendebal ipar mendebaldeko haizeak euria oso goiean utzi zuen, gurean 6 litro besterik ez ziren izan...

 aste ontan bitan izan nak beriainen gaupartean eta esan behar oaindikan goietan hotza dezentekoa dala...0ºC paren atxaldetan..elurra geratzen da hitzal aldetan eta elur bildutan

besterik gabe, onak izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Viernes 09 Abril 2010 08:15:54 am
Egun on! gaur atzo bezela goiz freskoa daukagu 10ºC ta zerua atzo baino lainotuagoa, badirudi eguraldi mota hau izango dogula datorren asterarte, ia eguzkia nagusitzen dan astebukaeran, baina ipar iparekialdeko haize honek badaki laino zaharrak ekartzen.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Viernes 09 Abril 2010 09:59:12 am
Egun on!!!
7 gradu mementu honetan eta zerua erabat oskarbi, badirudi egin politta izanen dugula.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Viernes 09 Abril 2010 12:20:31 pm
Eguerdi on

Bueno, azkenik aste honetako astearte eta asteazkenean nire plubiometroan 22,0mm eta euskalmetekoan 24,3mm pilatu ziren. Ez da gauz haundia, baina gutxienez inguruko errekatxoak zertxobait mugitu ziren eta hurrengo egunetan datorren eguraldia ikusita belarra indar handiagoz hazteko balioko du gutxienez.

Atzo egun freskoa izan zen,  Adarra mendia egun guztian zehar behe lainoez estalirik egon zen 700m-tik gora.

Orain zeruan lainoak eta ostarteak ditugu, azken hauek ugariagoak mendi aldean eta udaberriro bezela iparraldera begiratzen badugu, bertan erabat oskarbi dago. Goiza freskoa izan da minimoa 8,5ºC-koa izan baita, orain berriz 13,4ºC ditugu.


Gutxienez itsasoa berotzen hasi da, orain kostaldean uraren tenperatura 13ºC ingurukoa da. Ea udara honetan zenbat berotzen den, ez hondartzara joateko, baizik eta horrela ekaitz indartsuagoak eta tanta hotz indartsua izateko aukera handiagoa dagoelako. :rcain:

(https://oceanography.navy.mil/legacy/web/products/K10/portugalk10.gif)

https://oceanography.navy.mil/legacy/web/cgi-bin/graphic.pl/metoc/341/8/0-0-10/0

Ondo segi! ;)
Título: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Sábado 10 Abril 2010 15:18:33 pm
Eguerdi on!

Eguraldi benetan ederra gaurkoa, atzokoa ona izan bazen gaurkoa oraindik ere hobeagoa.

Goietan hego haize oso ahula dago, baina kostaldeko zenbait lekuetan dagoeneko sartu da itsas brisa, hau ere oso ahula. Beraz kostaldean fresko degoen bitartean kilometro batzuk barnealdera joaten bagara tenperaturaren aldea 5-6ºC ingurukoa izango da.

Orain hemen zerua ia erabat oskarbi dago baina mendialdera begiratzen badegu(Goizueta, Leitza...) bero hodei oso txiki batzuk ikusi daitzeke. Gaurko hotzena 7,3ºC-koa izan da, orain berriz 21,1ºC ditugu.

Zarautzen  799,9ºC-ko maximoa izan ondoren itsasoko brisa sartu eta orain 78,6ºC dituzte. :rcain: :rcain: :rcain:


Gaurko extremo batzuk:

-Bizkaia:
Hotzenak: -0,4ºC Otxandio; 2,0ºC Balmaseda eta 3,6ºC Barazar.

-Araba:
Hotzenak: -0,4ºC Ozaeta; -0,2ºC Arkaute eta 1,0ºC Espejo.

-Gipuzkoa:
Hotzenak: 2,4ºC Berastegi; 3,1ºC Agauntza eta 3,5ºC Añarbe.

-Nafarroa:
Hotzenak: -2,8ºC Erremendia; -2,4ºc Urbasa aut; -2,0 Urbasa MAN; -1,0ºC Erro; -0,7ºC Irabia eta -0,5ºC Oskotz.

-Ipar Euskal Herria:
Hotzenak: 6,1ºC Sokoa; 6,5ºC Ezpelete (http://www.meteo-espelette.fr/); 6,4ºC Biarritz


Begira ze web orri polita, web-kamera ere badauka: http://www.meteo-espelette.fr

Ondo segi! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Sábado 10 Abril 2010 22:53:20 pm
Ba bai eguraldi ederra gaurkoa ta bihar berdin..... orain 14.8ºC ditugu.


Ondo pasau  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Domingo 11 Abril 2010 21:22:14 pm
Atxaldion


Udaberria bete betean gurean degu..giro bikaina, egun sanoak...oaintxe lainoak sartu dittu bainan bihar belaixe desegingo ditu iguzkiak.

 Bestalde udaberria sartu bezala landaretza ere atzeratu xamar dago goi hauetan...

 6,9ºC momentun ..

aste ona izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Lunes 12 Abril 2010 09:45:05 am
Egun on!!
Gaur, 8 gradu ditugu eta lainoturik. Badirudi egun freskoago izanen dela.

Ongi hasi astea ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Lunes 12 Abril 2010 22:06:56 pm
GAbon!!!

 Egunkaria aurrera!!

Giro frexkua, 4ºC Nire Euskal Herri maitteko txoko hontan..
Giro frexkoa, hotza gauden garairako..Zerua lainotua momentu hontan.

gau ona pasa
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Martes 13 Abril 2010 08:08:34 am
Egun on!! 6ºC ta zerua hodei altuez estalia.

Aurrera!!  ;)

Ondo izan.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Martes 13 Abril 2010 09:48:43 am
Egun on.
5.5 gradu eta zerua erabat oskarbi.
Izan ongi.
P.D. AUrrera!!!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Miércoles 14 Abril 2010 13:40:12 pm
Egun on , eguraldi ona gaur ere, goiza hotza izan da baina eguzkiak biskor berotu ditu bazterrak.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Miércoles 14 Abril 2010 22:01:03 pm
Gabon

Lanpetu xamar nabil eta ... :-\

Giro bikaina egunotakoa....hotza zenbait unetan, ipar ekialdeko haizeak hotza areagotu du.
 Izotza izan da bi egunotan sakanaldean, Dorraon atzo bakarra.

Bestalde gaur zaparradaxka bat bota du atxaldealdean eta gero atertu ondoren sekulako giroa jarri du mendin bueltaxkat emateko....osti txarra atea al izateko...jeje

Elur korrok geratzen die beriain eta Aizkorrin

aio

pd; 8ºC momentu hontan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Jueves 15 Abril 2010 09:47:39 am
Egun on!!

9.5 gradu eta lainoturik, prezipitaziorik gabe. Hila lehorrarekin jarraitzen dugu.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Jueves 15 Abril 2010 15:33:37 pm
Epa, hemendik be tanta batzuk bota ditu baina oso gutxi 16º ditugu ta zeruan hodei altuak.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Viernes 16 Abril 2010 00:16:53 am
Gabon

 Egunak joan eta egunak etorii hau desertifikaziorako bidean doa....

 Sekanoan segitzen degu eta euria tantaka azaltzen zaigu...berez baldeta behar lukeen hontan...Honen kontra ezin ezer egin eta ....

 9ºC tan gera sakanako bigarren herri garaienean....., neatik zizak jai due bainan martxa hontan jai dute mikoloko guztiek...

aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Viernes 16 Abril 2010 09:34:41 am
Egun on.
hemendik 7 gradu era oskarbi, nahiz eta laino batzuk ikusi eguesibarren.

PD. zer pasada gertatzen ari diren Europa guztietan, ezta? Sumendiak politak bezain harriskutsuak dira.

Izan ongi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Viernes 16 Abril 2010 13:50:46 pm
Hemendik be eguzkia baina orain lainotzen ari da hodei altuekin, 17ºC ditugu orain.

Ba bai sumendi batek sor ditzakena, ez gera ezer...

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Viernes 16 Abril 2010 15:38:00 pm
Eguerdion

Ba bai sumendi batek sor ditzakena, ez gera ezer...

Ondo izan  ;)
Izarren hautsa gara gu. 8)

Aste gogor baten ostean hementxe nahiz berriro...

Eguraldi zikina gaur hemen daukaguna. Bisibilitate eskasa, ta lainoak altuak eta ostarteak dira nagusi zeruan. Gaurko goiza freskoa izan da 6,6ºC Euskalmeten arabera, orain berriz 17,9ºC ditugu ta brisa onaino iritsi da.


Atzo goizen euri pixkabat inzun, lurra bustitzeko adinakoa, baina ez zen beste munduko gauzik izan. Hilabete hau ere lehorra izango delakoan nago :-\

Pena da baina ekaitzak kilometro gutxi batzuengatik ez zaizkigu gugana iristen, zer egingo diogu ba, gutxienez eguzkiak jarrai dezala gure itsasoa berotzen  :sonrisa:

Egunkaria aurrera!

Ondo segi ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Sábado 17 Abril 2010 10:14:40 am
Egun on.

11gradu eta oskarbi xamar.

Ongi pasa asteburua!!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Sábado 17 Abril 2010 12:06:53 pm
Egun on , hemendik be eguzkia izan da nagusi orainarte, ala ere zeruan hodei altuak ikusten dira 18º ditugu orain ta gorunzko joerarekin, udaberria....

Ondo pasa..  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Domingo 18 Abril 2010 10:29:54 am
Egun on.
Ia-ia 10 gradu eta lainoturik, euria egin du.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Domingo 18 Abril 2010 11:19:58 am
Hemendik be lainotuta baina euririk ez, 17ºC.

Ondo izan!!   :)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Domingo 18 Abril 2010 20:21:31 pm
Atxaldeon;

 Asteburu dotore hau pasata emen gea Euskal Herrian,,,....

Pirineo aldean izan gera trabesi batzuk itten eta benetan gozatu earra artu deula...elurra mundiala eta latz dao...datorren asteburun sakanako martxa ein eta berriz datorrenen bertara joateko modun..

 Emen aldiz ekaitz laino batzuk badira bainan ustet lehorretik joanen zaigula eguna...biharko ekaitza emateue bainan asko aldau berko du...

13,5ºC tan aioo ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Domingo 18 Abril 2010 21:14:50 pm
Ba hemendik arratsaldean euria ganoraz egin dau 16.6mm jaso dira Altzolako estazioan, orain be euria egiten ari du ta 15º ditugu.

Ondo izan..
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Lunes 19 Abril 2010 10:17:50 am
Egun on.

12.5 gradu eta lainoturik, une honetan ateri.

Ongi izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Martes 20 Abril 2010 08:41:10 am
Egunon

Goiz ikeragarri polittakin esnau gea, atzoko zaparradak udaberri beteko giroa ekarriz.

 Momentu hontan 9,6ºC ditugu eta atzo azkenen 10 litro jaso genittun...ala ere alako asko ein beharko ditu apirileko mediak normaltzeko


aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Martes 20 Abril 2010 09:46:59 am
Egun on!!

Orain 10 gradu ditugu eta laino batzuk. Atzo euria eguin zuen baina gauza gutti.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Miércoles 21 Abril 2010 13:50:05 pm
Eguerdion!! eguraldi onarekin (aspergarria) jarraitzen dogu, eguzkia ta 25 grado, udako girua gaurkoa ta ez da ikusten aldaketa handirik modeloetan, ekaitzen bat agian...

Ondo izan
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Jueves 22 Abril 2010 17:19:18 pm

Eooooooooo  ::)
eoeeeeooooo :'(

norbait al dago...... ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Jueves 22 Abril 2010 17:28:21 pm

Eooooooooo  ::)
eoeeeeooooo :'(

norbait al dago...... ;)

Bai ;D ;D

Hemen euria ari du eta 15 gradu ditugu. Orain arte 9.6 mm pillatu dira

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Jueves 22 Abril 2010 18:04:25 pm
Eskerrak baten bat dabillela  ;) bestela monologo bat emango zeban honek   :)

Hemendik be tanta batzuk bota ditu baina gutxi ta 15º ditugu.

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Jueves 22 Abril 2010 22:24:58 pm
Gabon aspaldiko partez

Sentitzen det azken aldi honetan gutxi idatzi izana baina eskolako azken txanpan bete betean sartuta gaude ta... Baina lasai, udaran emango diot egurra foroari. Bitartean pazientzia.


Atzoko eguna benetan beroa izan zen. Goizean goiz beheko laino itxi batekin esnatu ginen baina hego haizeak eta eguzkiaren indarrak segituan desegin zuen. Horrela bada maximoa 27,8ºC-tan gelditu zen. Iluntzean itsas brisa oso ahula sartu zuen baina ala ere kostatu zitzaion tenperatura jeistea.


Gaur goizean berriz laino altuekin eta lanbro lainoarekin esnatu gara. Goiza aurrera joan ahala zerua oraindik ere gehiago ilundu ta euritan hasi da xirimiri-euri moduan. Eguerdirako euria gelditu ta arratxalde guztia lanbro lainoak inguratuta (250-ko altueratik gora) pasatu degu.

Horrela bada maximoa 15,7ºC ta minimoa 14,0ºC-tan gelditu da. Euria berriz Euskalmeten arabera 7,9mm ta nere plubioan 7,7mm pilatu dira.


Ea behingoz tendentzia hau aldatzen den, oraingoz Lasarten 41,0mm bakarrik pilatu direlako hilabete honetan.


Larunbatean Elgoibar inguruetara joango nahiz, ea bertan txirrindulariak ikusteaz gain beste gauza interesgarriren bat bilatzen dudan :P


Orain Lasarten zerua erabat estalita (lanbro lainoak >250m) ta 14,3ºC.

Ondo segi ;) ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Jueves 22 Abril 2010 23:25:08 pm
Epa Andatza  :) , garagardoa gustoko badaukazu ondo zabiz, "Feria de la cerveza" delako bat antolatu bai dabe hemen etxe ondoan, bestela badakizu neska gaztiak be badabiz larunbat arratsaldean Elgoibarren.

hemendik ateri dago orain, 2mm bakarrik jaso dira gaur ta 15 gradu ditugu.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Jueves 22 Abril 2010 23:31:55 pm
Gobon

 Lehen ustez parrafada politte idetzi eta oain ez da azaltzen.....

MUtikua!!!..

Azkenien Euriya illetu da ta ez da gutxi, karakulendako berai...
Emen atzotik gourra 15 litro izen ttuk eta 12ºC tan gioik.
Hillontan 45 litro ematen ttou ta gouza ez ba moitzen ne buuuba akatu bidiet, ta parien bakarren bat jarrizko arena de bei.

 Hilla pasa dittela.....

aio...
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Viernes 23 Abril 2010 09:59:42 am
Egun on!!

Beno, pittin bat animatu da foroa ;)

Hemendik 13.3 gradu eta lainoturk, egun tristea erraten ahal dugu.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Viernes 23 Abril 2010 12:17:10 pm
Hemendik be eguraldi tristea, iluna, euririk ez dau egiten ta 15º ditugu ia bihar eguzkia irteten dan.

Ondo pasa!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Viernes 23 Abril 2010 15:38:06 pm
Eguerdion

Epa Andatza  :) , garagardoa gustoko badaukazu ondo zabiz, "Feria de la cerveza" delako bat antolatu bai dabe hemen etxe ondoan, bestela badakizu neska gaztiak be badabiz larunbat arratsaldean Elgoibarren.
Ba ez, ez nahiz oso garagardo zalea, beste konbinazio batzuk nahiago ditut ;D. Gainera beste lagun baten gurasoekin jungo nahiz karrera ikustea, beraz beraien "mende" egon beharko det. Zuri gustatzen bazaizu, aprobetxatu ;)


Bestalde gaur konturatu nahiz aste honetako astelehenean Lasarten kamioi batek istripua izan zuela :-[ Atzo bizikletakin leku horretatik pasa nintzen ba ta enun ezer arraroikan ikusi :rcain:

DV-ko argazki batzuk:  :cold: :cold:

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

argazki gehigo (http://foto-cache.diariovasco.com/resizer/resizer.php?imagen=/deliverty/demo/resources/jpg/5/5/1271683057355.jpg&nuevoancho=950&nuevoalto=570&copyright=conCopyright&encrypt=false)

Eguraldiari begira ba gaur goizean euri pixkabat bota du xirimiri moduan. Orain ateri dago, 14,8ºC ta 3,4mm bota ditu.

Ondo segi ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Viernes 23 Abril 2010 22:03:43 pm
Atxaldion

Hoi txikizioa!!! ez nuke be larruben eotia nei

Azkenien agueldiya jaso do eta ez dakit kaltetako ez otian...jje..
Biyer Sakanako martxa eittia animatu biganandako ez da berri txarra, ala de loiya izanen dou baztar guztiten ...Arritzekua!!!2004 -en alako egunakin kiston ekaitza sartu eta elurra einzuen beirainen..beita bost behi akatu iñiztura batek..

10ºC sakanan eta lainopen...

aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Viernes 23 Abril 2010 22:12:03 pm
14ºC Nafarroako kosta partean  ;) ta ateri ia bihar eguna argitsuagoa esnatzen dan.

Ondo izan !!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: MIKELER en Sábado 24 Abril 2010 08:14:23 am
Egun on!.Oskarbi Donostian ta 9.7ºC.Sagardo eguna gaur Oreretan!.
Gero arte.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Sábado 24 Abril 2010 10:06:44 am
Egun on.

9.8 gradu eta erabat oskarbi, udaberriko egunan izanen dugu.

Ongi pasa asteburua.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Sábado 24 Abril 2010 21:48:18 pm
Epa!! gaur udako giroa izan dogu, eguzkia ta 20º .

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Domingo 25 Abril 2010 11:20:38 am
Egun on!

Momentu honetan zeruan lainoak eta ostarteak daude ta 16,6ºC.

Minimoa 10,9ºC-tan gelditu da.

Agur!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Domingo 25 Abril 2010 14:18:53 pm
Egunon

Udaberri beteko egualdiya....
Atzo kumulu polittak sortu ziren gure mendietan bainan euritarako gogo gutxikoak...zaparradenbat utziko zuten nunbatten euri kortinanbat ikusten zelakoz,...

 gaurkoan , lainopean esnau gera eta eguzkiak zulatzen diardu ....ala ere kumulu batzuk sortzen ari dira....ea euri festa izaten deun gaurkoan

19,2ºC gurean

aio
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Lunes 26 Abril 2010 09:47:44 am
Egun on.
12 gradu ditugu eta eguzkitsua, berriro udaberriko giroa bete-betan gaude.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Lunes 26 Abril 2010 13:42:49 pm
Hemendik ere, orain zeruan laino altuak agertu dira baina orainarte oskarbi egon da 20ºC ditugu orain.

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Martes 27 Abril 2010 11:42:47 am
Egun on!!

Dagoeneko 21 gradu :calor:  Eta zerua urdin. Atzo 27 gradu izan genituen.

Izan ongi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: akerrei en Martes 27 Abril 2010 22:49:44 pm
Gabon

Emen gea gure komentario koxkorra jartzeko pres...
Azkenen basoak loratzen ari zaizkigun hontan lontxo lanpeturik dabil.....azkar xamar hasi gea bero kontukin, irailean ez gea bela eonen....
Baso gehiena berdetu da, ala ere beti bezala maiatzak 1 ean iz<anen dira betiko zonaldeak loreik gabe...

12ºC ditugu, eta berriz ere biharko gurean intza eta behelainoa izanen degu..

aioo
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Miércoles 28 Abril 2010 09:33:51 am
Egun on.

Gaur ere, beroa dakar. Une honetan 12.7 gradu eta zerua erabat oskarbi.

Izan ongi
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Miércoles 28 Abril 2010 14:17:36 pm
 :calor:  Beroooo  28ºC, gaur atzo bezela eguraldi ona daukagu ta beroa, ta astebukaerarako hotza, gaixotzeko ona.

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Haize en Jueves 29 Abril 2010 09:04:48 am
Kaixo danoi!

Nere oporrak bukau ta berriz idaztea bueltatu gara. Hemen, Azpeitin, 18ºC daude momentu hauetan, beraz tenperatura hasi da beheraka 7:30tan 20ºC markatzen zituen.

Datu batzuk begiratzen jardun dut eta honakoa ikusi dut. Atzo egin zuen beroa (Igeldon 30,2ºC markatu zituen) orain arteko apirileko datu altuenarekin konparatu dut, eta ikusi dut Igeldon 1947ko Apirilaren 25ean 30,5ºC-ra iritsi zela tenperatura. Eta hemen doa datua, urte horretan bertan Gasteizen maiatzean 2 egunetan elurra egin zuen, eta baita Donsotia ere! Posible izango ote litzake oraindik elur egunen bat ikustea?

Amestea libre da! Momentuz ematen du badatorrela aldaketa, ez da txarra bero hau gainetik kentzea.
Ondo izan!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Jueves 29 Abril 2010 09:37:24 am
Egun on.
Hemendik 16 gradu eta lainoturik, badirudi aldaketa datorrela.
Zaila ikusten dut elurra baina batek daki ;)

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Jueves 29 Abril 2010 13:38:07 pm
Hemendik  24ºC ta zerua erdi lainoturik, aldaketaren zain....

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Jueves 29 Abril 2010 22:41:37 pm
Epa, Ekaitza izan dogu Elgoibarren orain dela ordubete edo ta 10mm bota ditu denbora gutxian, orain 16º ditugu ta ateri.

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Viernes 30 Abril 2010 08:18:30 am
Egun on!!

Orain 12 gradu eta zerua erdi lainoturik.

Atzo kriston ekaitza bota zuen, 40.5 mm, Bazen garaia, zeren eta apirila lehorra baitzen.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Andatza en Viernes 30 Abril 2010 15:49:54 pm
Aupa.

Gaurko azterketa egin ondoren... momentu honetan zerua erabat lainotuta dago (goiz guztian bezela) ta 15,6ºC ditugu, hotzena berriz 13,0ºC-tan gelditu da.

Datu batzuk begiratzen jardun dut eta honakoa ikusi dut. Atzo egin zuen beroa (Igeldon 30,2ºC markatu zituen) orain arteko apirileko datu altuenarekin konparatu dut, eta ikusi dut Igeldon 1947ko Apirilaren 25ean 30,5ºC-ra iritsi zela tenperatura. Eta hemen doa datua, urte horretan bertan Gasteizen maiatzean 2 egunetan elurra egin zuen, eta baita Donsotia ere! Posible izango ote litzake oraindik elur egunen bat ikustea?

Amestea libre da! Momentuz ematen du badatorrela aldaketa, ez da txarra bero hau gainetik kentzea.
Ondo izan!
Igeldon 30,1ºC izan ziren, ta ez 30,2ºC :P. Bai, asteazken hau benetan beroa izan zen hiriburuei begiratzen badiegu Bilbok eta Gasteizek aurretik jarrita zeukaten marka gainditu zuten eta Igeldo berriz 0,4ºC-ra gelditu zen. Ala eta guztiz ere daturik esanguratsuena Lodion arrapatu ziren 35,1ºC-ak izan ziren.

Eta elurrari buruz ba Gasteizen elur zaparrada bat botako aukera egon badago baina niri etzait iruditzen horrelakorik pasatuko denik. Orain eguzkia oso altu dago eta nahiz eta lainotuta egon, eguzkiak tenperatura oso errez igotzen du.


Agur!! ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: Haize en Viernes 30 Abril 2010 20:58:23 pm
Azpeitin euria hasi du, beno sirimiria.
Gauza ederra azken egunetako beroak gainetik kentzeko! kalean aterkirik gabe ibiltzeko gogoa ematen du, nahiz eta busti.

Eta 30,2ºC-rena, tenperaturak exageratzeko ditugun tendentzien ondorioz izango zen. 8)

Ondo segi!
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: elur en Viernes 30 Abril 2010 21:23:16 pm
Epa. hemendik be xirimiria bota du, orain ateri dago ta 15.7º ditugu.

Ondo pasa....  ;)
Título: Re: Euskadi eta Nafarroa, 2010eko Apirila.
Publicado por: lantxurda en Sábado 01 Mayo 2010 09:53:27 am
Barkatu, maiatzean gaude.