Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: kixmi en Lunes 28 Febrero 2011 17:57:03 pm

Título: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: kixmi en Lunes 28 Febrero 2011 17:57:03 pm
 ;D
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Martes 01 Marzo 2011 08:30:05 am

1º eta elurretan ari du

ordu erdi exkax ibili da malutak bota ta bota, den dena txuritu duen arte

zerua goibel

egun ona izan dezazuela
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: aterri en Martes 01 Marzo 2011 09:17:22 am
Egun on Gernikatik!5.3 gradu ditugu une honetan eta euria ari du.Ikusten da goizaldean przipitazioa izan dala eta gainera 600 metrotik gora elurretan izan dala,zeren Oiz mendian atzo baina beheragotik dago zurituta.

Une honetan beheragotik be elurra ari dala ikusi leike.Arratsaldean bueltaren bat egin beharko da.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Martes 01 Marzo 2011 10:41:12 am
Egun on!!

Hemendik 4.3 gradu eta erdi lainoturik, elurra bukatu zaigu :P

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 01 Marzo 2011 19:01:55 pm
Atxaldeon

 Emen ere ematen dunez tenporaltxoa pasa dla...gaur gaben zeoze ez badu eitten beintzet.
 Ipar ekialdetik sartzen da goietan haizea eta honek apenas hezetasunik artzen du itxasoan...Bizkaia aldean dexente euri eta elur izanen zan Enkarterrietan.
 Bestalde elurrak gurean herritik gora dena xuri mantetzen du...goietan bastanteko lodierakin.
 momentu hontan 2,7ºC
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 01 Marzo 2011 20:26:43 pm
Epa, hemendik goizean elurra nahiko behean bota dau 500 metrotan edo baina gero atertzen joan da ta tenperatura igo da, goizean 4º zeuden Eibarren orain Elgoibarren 8.1º ditugu.

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Miércoles 02 Marzo 2011 09:06:33 am

egun on

2,4º eta euritsu

elurrak alde egin digu

egun goibela

aio
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 02 Marzo 2011 13:36:29 pm
Egun goibela gaurkoa, zeharo lainotuta ta 9º ditugu, elur kota asko igo da.

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Jueves 03 Marzo 2011 08:16:58 am

elur ematen du jeitsi egin dela, berriro ere

1º eta elurretan ari du

iparraldeko haizea zakar eta sekulako hotza



gero arte
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Jueves 03 Marzo 2011 10:18:22 am
Egun on!!

Hemendik 5.1 gradu eta laino batzuk.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 03 Marzo 2011 11:42:28 am
Egunon

 Elurra mara mara ari zula esnau gea eta dena juxtu bainan zuri zuri  zeuden baztar guztiak...Beste elur egun bat geio..Atzo ere elurretan botatzen zuen goizen, tenperatura juxtuagoakin.
 0,2ºC herritik atera naizenen...eta gipuzko aldera jaisten epelen Beasain paren.Tolosan elur busti modun ari zun..
 Berezia da benetan gure meteoa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 03 Marzo 2011 23:27:27 pm
Gabon

 Egunak majia pixkat artu dau...Elurra arin arin ari duen arren itxura politta ematen dio gauari. Egunak hola amaitzea dittut nik gustuko.

 Elurra firi firi..1ºC..Gau on pasa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 04 Marzo 2011 07:58:52 am
Egun on!! 3º hemendik ta behe lainoa, astebukaerarako eguraldi ona datorrela dirudi.

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Viernes 04 Marzo 2011 08:16:14 am

good morning

hotzaldia gurean segitzen du

-1.2º eta lainoturik dagoela ematen du, nahiz eta giroa pasadan egunetakoa baino askoz lehorragoa izan

elurra 700 mt-tan finkaturik

inauterizaleak zaretenok, gozatu
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Viernes 04 Marzo 2011 08:28:02 am
Egun on!!

Ustekabe galanta hemendik, elurra ari du eta 0.6 gradu. Autoak eta parkeak txuriak daude, errepidea garbi.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Viernes 04 Marzo 2011 19:47:04 pm
Atxaldeon...
 Gaur ere beste elur egun bat sumatuko degu..goizen berriz ere gutxi bainan herria zurittu du.
 MOmentu hontan elurra ipar aldeko magaletan 700 metrotan dao eta eguzkialdean 800-900 metrotan Beriainen eta bailaran barrenen 700 metrotik gora denen.

 Biyar trabesia pixkat eittea jutekotan gea Belagoa aldea, ikusiko deu zemouz portau dan Auñamendietan azken hotzaldia.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Viernes 04 Marzo 2011 21:46:40 pm
Aupa, hemendik 7.9º, gaur arratsaldean Karakate igo dot ta goian 6.5º zeudan, inguruko mendiak elurtuta 750 mt. -tik gora edo, orain ateri dago.

Ondo pasau astebukaera!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 05 Marzo 2011 09:46:12 am
Goiz hotza gaurkoa 3º ta behe lainoa , orain oskarbi ta 6 grado ditugu, badirudi prezio altuak ditugula egun batzuetan behintzat.

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Sábado 05 Marzo 2011 10:07:35 am
Egun on!!

Gaur hizotza izan dugu, une honetan 4.1 gradu eta oskarbi.

Asteburu on pasa!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Lunes 07 Marzo 2011 10:20:58 am
aupa

-1º eta oskarrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrbi

ondo segi
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Lunes 07 Marzo 2011 16:57:40 pm
Arratsalde on!!

Gaur goizean, ere, hizotza. Orain udaberriko giroa 17.1 gradu.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 08 Marzo 2011 13:46:36 pm
Eguerdion!! zeruan hodei altuak 17 º ta haizea sakar dabil inguru hauetan.

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Martes 08 Marzo 2011 15:10:17 pm

ez nuen hau espero, hotz xamar

hegoa harro eta fresko, fresko

10º eta zeruan hodei altuak nagusi

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Martes 08 Marzo 2011 17:14:03 pm
Arratsalde on!!

Hemen, ere, lainoturik eta 11.2 gradu, hego haizea dabil.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 08 Marzo 2011 18:48:43 pm
Atxaldeon aspaldiko partez..

 Emen Hego haizea osos zakar ari zaigula, berriz ere potroak ikutzen..(gaizki esana dao bainan!!)..
 Mendiak oraindik xuri hitzal aldean ...750-800 metrotan  eta eguteran  elur arrastoak..

 momentu hontan 8ºC

 asteburuko argazkitxo batzuk..

Larra, arette aldetik
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

belagoa
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Aboditik auñamendiak
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

LA pierra de sant martingo portutik...Ernaiz.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

aio
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 09 Marzo 2011 13:40:32 pm
Epa. udaberria hemen da 19º ta eguzkia nagusi.

Argazki ederrak Akerrei.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: tripa zorriak en Miércoles 09 Marzo 2011 19:54:40 pm
gabon laudiotik, egun epela, antza udaberri gainean ditugu, sisak biltzeko ordua oso gertu dugu.
ondo egon.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Jueves 10 Marzo 2011 09:44:39 am

naparra lehenengo argazkia benetan ederra atera zaizu, artista!!!!

gaur behe lainoa, itxuraz, eta 6º

atzo egun zoragarri hoietako bat

natura martxan dago

egun ona izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 10 Marzo 2011 13:34:31 pm
Epa. udaberria hemen da 19º ta eguzkia nagusi.

Argazki ederrak Akerrei.

Ondo izan!!  ;)

bis  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Jueves 10 Marzo 2011 18:14:03 pm
Arratsalde on!!
Hemen, ere, udaberriko giroa. 17.7 gradu eta oskarbi
Izan ongi,
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 10 Marzo 2011 19:26:31 pm
Atxaldeon

 Emen ere giro goxokin jarraitzen degu...landaretza susperraldian seittun asteko moduko giruakin, ala ere Martxoak oraindik lehen egunak ditu eta betikoa pasako da!!!

 10ºC momentu honetan eta haize izpirik gabe..

 Gitzal aldeak oraindik erabat txuri jarraitzen dute 900 metrotik gora...
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Viernes 11 Marzo 2011 08:35:16 am

oskarbi eta argitsu

1.4º

 gela bota du baino eguna zoragarri dator
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Viernes 11 Marzo 2011 17:31:00 pm
Arratsalde on!!

Erdi lainoturik eta 16.3 gradu.
Ongi pasa asteburua. ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 12 Marzo 2011 09:16:06 am
Egun on!! gaur zerua lainotuta dago baina ez dau euririk egiten, tenperatura 13º takoa da.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Sábado 12 Marzo 2011 11:10:42 am
Egunon

 Haizea + euria latz + 6.7ºC = LARUNBATA etxen pasatzeko modukoa... :-\

 Dagoeneko emen 15 litro pasa pillatu dira eta haizeak oso gogor jotzen du...
Ingurutako menditan dena euritan izan da.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Domingo 13 Marzo 2011 08:30:25 am


ostarteak zeruan arabako txoko hontan

5.6º eta ematen du egun eder bat datorrela

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 13 Marzo 2011 13:07:50 pm
Hemendik zerua lainotua egon da orainarte, orain eguzkia irten da goizean 11º zeuden orain 16º ditugu.

Gaurko argazki batzuk Andutz mendian, goian 8.5º zeuden

Saltsamendi (590mt) Andutzetik ikusita

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Zumaia

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Andutz (610mt)Saltasamenditik ikusita

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Lunes 14 Marzo 2011 09:07:47 am

argazki ederrak, berriro ere!

mila esker

hemen 7.4º eta erabat lainotuta

udaberria martxan, mingarria benetan japonian gertatutakoa

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Lunes 14 Marzo 2011 10:13:47 am
Egun on!!
Hemendik 12.3 gradu eta lainoturik, hego haizea madarikatu dabil.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 14 Marzo 2011 21:01:01 pm
Eskerrikasko Baias, gaur egun epela izan da hemendik, 16.4º ditugu orain , egunean zehar zerua gehienbat lainotuta egon da baina euririk gabe, datozen egunak frekotsuagoak izango direla dirudi... ta euria be izango degula, ea ba..

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 14 Marzo 2011 22:13:11 pm
Gabon

 Hego haizea gure tarten...
Asteburu dotorea geratu zen larunbata goize jenduta.
 Gaur berriz lainotuago izan da zerue eta tanta batzuk eroi zaizkio ere

 10,8ºC

Argazki earrak elur....
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Martes 15 Marzo 2011 09:31:34 am


atzo, hego zakarraren eraginez, egun goibela eta erabat  desatsegina

gaur antzekoa, baino haizerik gabe

8º eta ilun

egun argitsua denontzat
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Martes 15 Marzo 2011 09:55:54 am
Egun on!!

Euria ari du barra-barra, une honetan 10 gradu. Orain arte 11.2mm pilatu dira.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 15 Marzo 2011 12:52:36 pm
Egunon
 Euria zarra zarra ari zula utzi dittut goizen gure lurrak...epela eta humela.

 Mendiak elur arrastoekin segitzen dute ipar aldeko ixurialdetan, bainan martxa hontan akabos, adios...

 egun ona pasa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 16 Marzo 2011 13:40:07 pm
Eguerdion!! goiz euritsua gaurkoa momentuz 57 mm batu dira Altzolan ta 13º ditugu.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Jueves 17 Marzo 2011 08:44:44 am

gaur ere euritsu

7.6º, atzokoa baino pixka bat altuagoa (7º)

ez dakit zenbat litro bota dituen, baino bailara hau urez gainezka dago

ondo pasa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Jueves 17 Marzo 2011 09:48:07 am
Egun on!

Hemen,ere, euritsua. Une honetan 9.5 gradu, ipar haizea dabil.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 17 Marzo 2011 13:38:11 pm
Hemendik be euria baina atzo baino askoz ere gutxiago, atzo 64.9 mm batu ziran Altzolan, gaur momentuz 2,2 bakarrik, 12º ditugu ta zerua lainotuta, euria arin ari du momentu honetan.


Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Jueves 17 Marzo 2011 20:17:25 pm
Kaixo atxaldeon

 Euri giroa...errekak gainezka itten, zelaiak blai eta mendiak lokatzez beterik..ezer baino hobea badela..

 elur moduan ariko du euskal herriko gain garrantzitxuenetan 1350-1400 metrotan.
 Leku askotan 100litro pasa izan dira... gurean 80 litro izan dira azken egunotan.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Viernes 18 Marzo 2011 10:02:11 am

hemen ere uraren menpe

gaur, aspaldiko partez, egun argitsua, hodeiak badaude baino ostarteak ere, eta gainera goiza pasa ahala zabalagoak suertatzen ari dira

4º zuia aldean
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Sábado 19 Marzo 2011 08:27:58 am

egun on

zerua ia ia oskarbi hemen

5.6º

gozatu
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 19 Marzo 2011 11:09:56 am
Egun on , lainoak ta ostarteak hemendik, 14 º ditugu orain, Udalaitzen 1117mt 6.5º zeuden.

Ondo izan !!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Sábado 19 Marzo 2011 12:12:15 pm
Eunon

 gaur erabat lainopen gea paraje hauetan...
 Elur arrastoak dezente gutxitu dira eta oso goieta eta betiko lekutan besterik ez dira geratzen..
 9,5ºC
 asteburu ona pasa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Domingo 20 Marzo 2011 08:55:41 am


egun on EH

4º eta ostarte zabalak

bihar arte
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Domingo 20 Marzo 2011 09:58:17 am
Egun on!!
Gaur, eguzkia ikusten ari gara, 9.2 gradu une honetan.

Ongi pasa igandean.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 20 Marzo 2011 14:37:46 pm
Hemendik lainoak ta eguzkia tartekatzen ari dira 14º ditugu orain goizean 11º izan dira.

Gaur egin ditugun bi gailurrak, Urbiatik ezkerraldera geratzen dira, ez nituen  esagutzen paraje hoiek benetan politak.

Artzanburu 1368mt

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Enaitz 1300 mt Urbiatik gertu dagoen mendi bat da.

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Ta nola ez Aizkorri handia Enaitzetik begiratuta

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Ondo pasa!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Lunes 21 Marzo 2011 09:33:11 am

elur, argazki ederrak berriro!!

esker mila

gaur 2º eta ematen du oskarbi xamar dagoela, nahiz eta behe lainoa egon


ondo segi
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Lunes 21 Marzo 2011 09:47:57 am
Egunon

 Atzokoa benetan egun dotorea izan zan mendiya eitteko...nik bi mendikate kateatu nittuen Beriain(Andia) eta Artxueta(aralar). benetan zoragarria ...lantxurda latza beriainen eta aize zitala aralarren..

 gaur berriz izotza gure aldean...

 udaberri girua dagoeneko.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 21 Marzo 2011 20:51:48 pm
Eskerrikasko Baias, hemendik gaur eguraldi ona eguzkia nagusi, goiza hotza izan da 6º zeuden, orain 10º ditugu.

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 22 Marzo 2011 10:46:30 am
Egunon

 Udaberriko egun arraro oitakoa degu gaur..

 Goietan hego lainoak eta bailaran ipar haizekin sortzen dan behe lainoa...gaur ez da izotzik izan bainan tenperatura nahiko gerturatu da izotz puntura...

 udaberriko ekaitz batzuk udaberria begi onez artzeko gustua artuko nittuzke!!!
 baita martxoko elurte gozo eta lodi bat..
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Martes 22 Marzo 2011 20:37:36 pm
Atxaldeon

 Martxoak ez dittu azkenak eman eta dagoeneko udaberriko ekaitzekin hasi gea...
 Astigarragan ekaitz politte izan da, eta nafar pirineoan Auritzen esate baterako elurra izan omen da...euskadi irratikoek ala esan due...

 Sakana aldean ateri eta 7ºC momentu honetan.

 aio

Aztue nekan..elur argazki oso onak, segi horrela eta gehio jarrittak
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Miércoles 23 Marzo 2011 08:42:47 am

udabarria nagusitu da

3º eta zeru garbiak

eguzkia lanean jada

ondo pasa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Miércoles 23 Marzo 2011 09:40:09 am
Egun on!!

Goizean hizotza izan dugu, Une honetan oskarbi eta 6.2 gradu.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 23 Marzo 2011 14:58:58 pm
Eguraldi bikaina hemendik ere 18º eta oskarbi.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Jueves 24 Marzo 2011 08:58:34 am

portugalen esaten duten legez:
de espanha ni bom vento ni bom casamento

ba tankera berdinean gaude hemen euskal herrian, espainatik datozen haizeak ez dira batere egokiak guretzak

atzo, eta gaur ere, hego haize nazkagarri hori harro dabil

6.5º hodeitsu eta ur tantaren bat botatzen du noiz behin

ondo pasa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 24 Marzo 2011 13:43:15 pm
Ba bai, ez dakit zergaitik baina neri be hego haizea ez jata zekula gustau, hemedik 17º ditugu eta gaur zerua lainotuta dago, tarteka eguzkia irteten bada ere.

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Viernes 25 Marzo 2011 08:57:40 am

egun on

7º eta eguna nahiko argitsu dator, naiz eta laino dezente egon gure zeruan

ondo segi
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Sábado 26 Marzo 2011 08:34:26 am

6.5º eta egun on bt datorrela ematen du

haizea bare bare


ondo izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Sábado 26 Marzo 2011 15:19:32 pm
Udaberria  heldu da, 22º ta zerua lainotuta, gaur igo dot 20 urtetan igo ez doten mendi bat Galdaramuño, Eibartik igota, Elgeta inguruko mendiak dira, tori gaurko argazki batzuk.

Egoarbitza eskuman , Udalaitz ezkerraldean

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Galdaramuño 669mt

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Elgoibar Galdaramuñotik begiratuta

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Anboto ta Udalaitz Azkonabitzatik (726mt) begiratuta

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Udalaitz

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Egoarbitza

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: akerrei en Sábado 26 Marzo 2011 18:50:12 pm
Atxaldion

 Argazki polittek elur

 Hego haize zakarrak amattu direla ematen do...atxaldean urbasatik buelta ein det eta berriz beriaina igotzen ari nintzanen buelta eman beharra izan det, bapatean ekaitza sartu du ergoienako zuloan...ekaitz politte bota do 3-4 litro pilatuz.

 orain 15ºC dira.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Domingo 27 Marzo 2011 13:36:50 pm
Eskerrikasko Akerrei, 16º orain eta zerua lainotuta, euririk ez momentuz, gezurra badirudi ere Irukurutzentan 899mt 5.4º zeuden haize zakarra ta nahiko hotza.

Akelar mendiko detalle bat, formula 1  :)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png).

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Domingo 27 Marzo 2011 18:42:53 pm
Arratsalde on!!

Duela gutti ekaitza izan dugu, kaskabarra eta guzti. 11.1 mm pilatu dira.

Orain 8 gradu eta euria ari du.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Domingo 27 Marzo 2011 20:48:49 pm

hemen ere, ekaitza mardula

bapatean hasi da, eguzkiak alde egin eta segidan kazkabarra gogotik botatzen hasi du
trumoi eta guzti
zertxobait zuritu du eta gerora euria etengabe. ez dakit zenbat lt botako zuen, baino pila bat izan dira
temp-ri dagokionez, behera egin du nabarmen
orain 8º edo 9º tan eta euria

gabon pasa


zorionak berriro ere, elur
argazki ederrak...non dago mendi hori?

ia egunen batean hemendik ikusten baldin bazaitugu
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Lunes 28 Marzo 2011 09:25:14 am

bazterrak buztita baino ateri

zerua lainotuta



ondo pasa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Lunes 28 Marzo 2011 14:41:01 pm
Epa Baias, mendi hau hemen Elgoibartik gertu dago, Elgoibarren hego alderuntz Karakate bezela ezagutzen dan mendilerroan, bertan bost bat tontor daude eta Akelar hoietariko bat da.

Orain eguzkia agertzen hasi da laino artetik ta 18º ditugu, goizaldean euria egin dau, ez asko, 3.2mm batu dira bakarrik, goizean 12º zeuden.

Ondo izan !!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: baias en Martes 29 Marzo 2011 09:32:27 am

eskerrik asko elur

lainotsu eta 8º

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Martes 29 Marzo 2011 10:10:57 am
Egun on!!

Euria ari du eta tenperatura aldetik 9.9 gradu ditugu.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Martes 29 Marzo 2011 20:31:37 pm
Arratsaldeon, goizean euria egin ostean ateri egon da ia egun osoan, orain badirudi berriro be euria egin behar duela, 14º ditugu orain goizean 11º izan dira.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Miércoles 30 Marzo 2011 21:41:43 pm
Gabon, 14º ditugu orain egunean zehar euri apur bat egin dau 4.3mm batu dira gaur, orain ere euria arin ari du.

Ondo pasa!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: lantxurda en Jueves 31 Marzo 2011 11:13:06 am
Egun on!!

Ostrteak eta 15.2 gradu.
Udaberriko giroan murgildurik gaude.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2011ko Martxoa
Publicado por: elur en Jueves 31 Marzo 2011 22:33:34 pm
Egun epela gaurkoa 14º ditugu orain, eguerdian  21º izan dira, euririk ez.

Ondo segi!!  ;)