Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Arena en Miércoles 30 Noviembre 2011 19:17:26 pm

Título: Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: Arena en Miércoles 30 Noviembre 2011 19:17:26 pm
 ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: Yo_mismo en Jueves 01 Diciembre 2011 12:56:01 pm
Eukalmetek Youtuben igo berri duen bideoa ikusi duzue? Tenporalak du izena eta euskaraz filmatuta dago. Nahiko intretegarria iruditu zait  8)

Tenporalak (http://www.youtube.com/watch?v=5cFSpd09DhU)

Eguraldiari buruz ez dut ezer esango Burgosen bainago.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Jueves 01 Diciembre 2011 23:21:07 pm
Bideo interesgarria, baina bukaeran errepikatu egiten da, 15º ditugu orain, biharko euriaren zain...

Ondo izan!!  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Sábado 03 Diciembre 2011 13:55:57 pm
Egun on ! gaur goizean 8º zeuden, orain 14º ditugu, mendian izan naiz ta Irukurutzetan 4º zeuden 898mt-ra gutxi gora bera, elurra Gorbean bakarrik ikusi dot inguruko mendietan, goi partean 1300 metrotik gora edo eta gutxi,  Kantabria aldeko mendietan elur gehiago ikusten zan.

Hemen Irukurutzetan zegoen temperatura.

(https://public.blu.livefilestore.com/y1pKH4Yr-arSG23elFL0X90_FJpf0D5YhZYwMhvvG0syycdX6uBcaeIL_a5_lJHAG6PAFYe9-j2m-w38HZEOM8uQg/image_00127.jpg?psid=1)

Ondo izan  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: g24 en Lunes 12 Diciembre 2011 10:13:25 am
Egunonnn!!!ze geldi dagoen hau ez???bueno ez zait harritzen, eguraldi zozo ta nazkagarri honekin ya aspertua gaude denok suposatzen dut.....ea noiz datorren aldaketa ta neguko eguraldia ya behingoz!!!Datorren astebururako atzo ETBk elurra 700-800 metrotan eman zuen  :cold: eta gaur INMk ere hori jartzen du. Hori gertatzeko aukerak daudela uste duzue?? Aste honetan ere neguko tenporak....ea nola geratzen diren.... ::) ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: MIKELER en Miércoles 14 Diciembre 2011 13:30:58 pm
Kaixo,11.6ºC Donostin ta euria.
Agur.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Sábado 17 Diciembre 2011 15:01:55 pm
Epa, 9.7º orain eta euria ari du .

Azkenean zapaldu dot elurra Aizkorrira igotzen ahalegindu naiz baina ez naiz heldu, goian Urbiatik gora haize zakarra zebilen behelainoa eta ez zebilen jenderik 1300mt-an edo buelta eman dot, ala ere gozatu dot elurrakin gainera 900 metrotik gora elurra egin dau ia denbora guztian, 800 metrotan elur buztia zan, hemen argazki bat Urbiako artzainen txaboletan atarata.

(https://g7zumq.blu.livefilestore.com/y1pheeKTS88sxI3L-L-tp9h2L8mklRGLLsCqgCsNVVPiJdPPfcRaXB3FMruYJj-etSDuDHF86mjua9kV89sgK1lLlVGPi3ugDGT/P1030919.JPG?psid=1)

Ondo izan
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: lantxurda en Sábado 17 Diciembre 2011 18:00:34 pm
Kaixo.

3 gradu  eta elur-bustia ari du Iruñerrian, ea animatzen den :mucharisa:

Izan ontsa.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Sábado 17 Diciembre 2011 18:11:12 pm
Ia sortea daukazuen eta elurra ikuten dozuen, guk hemen behean jai daukagu ta.

8,3º Orain eta euri txaparradak tartekatzen dira..

Ondo izan ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: Joxepe en Domingo 18 Diciembre 2011 01:00:31 am
Elurra iruñerrian!!  :)

autoak zuritu ditu, baina orain elurtea moteldu da
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: lantxurda en Domingo 18 Diciembre 2011 09:50:34 am
Egun on!!
Gaur zuriturik esnatu gara,  ;D ;D
Gradu 1 eta ateri une honetan.

Izan ongi.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: akerrei en Domingo 18 Diciembre 2011 15:30:40 pm
Atxaldeon
 Azkenen negu ikutua artu digula...Garaia de bazala..
 Atzo egun guztia izan zan emen elurretan atxaldean bereziki, bainan elur maila juxtu antzean izan zenez ba gaur 5-6 zm besterik ez daude herrian..  Pixakat igotzen hasi ezkero 800m 25zm eta 1000 45-50zm pilatu dira..
 Ez naiz gorago aillegau basoa oso arriskutxu bait zegoen... Pago adarrak elur pisuarekin eroi itten ziren... Goietan 70 zm tara ailegatuko da

 Ea aste hontan erribera aldean txalupekin ibiltzea ez zaien tokatzen... :rcain:

Gauen al badet argazki batzuk jarriko ttut.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Domingo 18 Diciembre 2011 22:15:37 pm
Gabon!! 6.2º ditugu orain eta ateri dago , argazkiak ipini Akerrei ia topik hau animatzen dogun...

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: akerrei en Martes 20 Diciembre 2011 00:00:08 am
Gabon

 Badirudi izotz pixkanbat eitekotan dala Etxarri aldean..Momentu hontan 0,2ºC. Oraindik hotzak segitzen do alturan eta gutxi gora behera 850hpa -2ºC ingurun daukeu.

Atzoko argazki batzuk

Lizarragako Gaina 35-40 zm
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

700 metrota
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Beriainpean 950 metrotan 45zm
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Atxaldean elurrak atzera hasi zirenekoa
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Portuko bidetik
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Eguraldi txarra eta argitasun gutxi argazki honak ateratzeko

Atzo Nafarroako mendizaleak Aralarko Mikel Aingeruaren baselizara igo ziren urtero bezala eta bertan 60zm elur topatu zituzten.

aio
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: diablo en Martes 20 Diciembre 2011 00:22:25 am
Eskerrik asko argazki horiek jartzeagatik, akerrei. Ikusten den elurtea ez dago batere gaizki.
Basoko argazkiak gustatu zaizkit batez ere, zuhaitz horiek benetan elurrez gainezka zeuden.
Ea berehala beste bat datorkigun. 

Orain Errenterian 7º ditugu. Euririk ez.

Aio.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: g24 en Martes 20 Diciembre 2011 00:49:29 am
Gabon denei!!Argazki ederrak Akerrei!!Aralarko argazkirik???norbaitek ba al daki nola geratu diren neguko temporak edo Pello zabalak zer esan duen??
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Martes 20 Diciembre 2011 21:59:35 pm
Argazki politak Akerrei, milla esker... hemendik 12.5º ditugu orain , dexente epeldu dau, orain ateri dago baina euria egin dau arratsalde partean.

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: akerrei en Jueves 22 Diciembre 2011 12:55:12 pm
Egunon

 Zeruak ekarriya zeruak eraman do dida!!!!...hau marka....Alako elurtea eta dagoeneko denak Ebroruntz..Ta ya Tarragonan izanen die.
 Eskerrak denborik apenas deun eguraldiyai kaso itteko bestela desesperazio dosi itzelakin giñaken.
 Esan beharrekoak esanda, Etxarrin 10ºC eta Nafarroameteoren arabera ateri. Xirimiri moduan ari duela fijo bainan honek ez dittu guk nahi adiña litro pilatzen..(betidanik alako antizikloiak bultzatzen dittuen fronte epel hauek elurra emateko kiston kapazidadea dutela jakindun gea...bainan zeatik ostiya Gurean dira ainbestean alako egoerak!!!)
 Egun ona izan ..


 aio :P
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Domingo 25 Diciembre 2011 19:50:45 pm
Eguberrion! danori, Olentxero ondo portatu al da? hemendik eguraldi aspergarria 6º ditugu orain , antizikloia nagusi izango da datozen egunetan, ostegunean frote bat pasako dala dirudi baina elur konturik ez da somatzen momentuz.


Ondo izan.  ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: Joxepe en Domingo 25 Diciembre 2011 21:32:30 pm
Olentzerok metereologia estazio bat opartu dit!  :sonrisa:

estreinatzen ari naiz, eta orain 5,5ºC markatzen dut. ez dakit, askotxo iruditzen zait...lekuz aldatu beharko?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: akerrei en Lunes 26 Diciembre 2011 14:16:52 pm
Olentzerok metereologia estazio bat opartu dit!  :sonrisa:

estreinatzen ari naiz, eta orain 5,5ºC markatzen dut. ez dakit, askotxo iruditzen zait...lekuz aldatu beharko?
Atxaldeon;
Emankor ailleau zak Olentzero Joxepe... Oin eskatzeko gerauko zaiguna eguraldia kontrolatzeko mandua!!!! Antizioiak moittu eta borraskak sartzeko. ( hoi ya latza litzake)
 Betalde aipatzeko larunbaten inguruko mendiak elur berri pixkatekin jaiki zirela, oso gutxi dena den. 1100 metrotik gora.
 Egun hautean izotz galantak izan dira gurean eta ia Euskal herri geienen.
Ematen du ostegunen elur pixkanbat izan daitekela 400-500 metrotan. Oraingoz ez dute prezipitazio geiegi sartzen modeloek, datozen egunetan ikusi beharko degu. Bainan epe motz luzerako ez da hotzaldi dezenteik sumatzen....
 Aio
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: akerrei en Miércoles 28 Diciembre 2011 13:56:25 pm
Gipuzkoako kostaldean elurretan asi da... Ea zenbat pilatzen dan. ::)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Miércoles 28 Diciembre 2011 17:13:07 pm
Bai sekulako sorpresa hartu dot nik ere bapatena tenperaturak blast egin ta elurra mara mara hasi da egiten.....  Euskal selekzioaren partida arriskuan dago, baloi gorria atara beharko dute..  ;D

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: Yo_mismo en Jueves 29 Diciembre 2011 19:11:53 pm
Ateri Lekitton une hontan. Euri zaparradaren bat bota du batez ere eguerdi aldera, baina ezer gutxi... 8'6ºC eta %97ko hezetasun maila herriko plazan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: Yo_mismo en Jueves 29 Diciembre 2011 19:14:05 pm
Bai sekulako sorpresa hartu dot nik ere bapatena tenperaturak blast egin ta elurra mara mara hasi da egiten.....  Euskal selekzioaren partida arriskuan dago, baloi gorria atara beharko dute..  ;D

Ondo izan!!

Zenbat cm azkenean? Irrratian 20-30 cm-ko elurtea komentatu dute baina gutxi iruditu zait...  :sonrisa:
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: Grosero en Jueves 29 Diciembre 2011 23:37:31 pm
Gabon.
Zerua estalita eta euri langarra eta 9 ºC inguruko temperatura. Egunean zehar ostarteak eta txubaskoak tartekatu dira.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: akerrei en Viernes 30 Diciembre 2011 00:02:02 am
Elurretako gurpilak earki etorri ziren atzo Donostitik erteteko...eskerrak gure esperientzi makal honi!!! Jeje
Emen Naparroa alden elurrak txuritu ditu mendiak, gaur antzematen denez 1000 metrotik gora dena xuri, nahiz eta zenbateko lodiera ezin antzeman. Ala ere tristea dijuala gure negu maite hau.
Gabon onak pasa euskaldun guztiok...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: elur en Viernes 30 Diciembre 2011 09:12:09 am
Egun on! aurten negua puntual heldu da Abenduaren bukaeran, neguko solstizioarekin batera Azaro bero baten ostean, ia ba Urtarriletik Martxora elurtetxo bat ikusteko aukera daukagun hemen kosta partean, momentuz mendira igo behar elurraz gozatzeko, Hemendik 6º inguru eta euri apur bat.

Ondo izan,  ondo bukatu 2011. urtea eta hobeto hasi 2012. -a   ;)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2011ko Abendua
Publicado por: andasto en Viernes 30 Diciembre 2011 09:19:40 am
Egun on

8Cº gradu eta noizian behin euria, eskerrak A haundi horrek ez digun min asko egin eta abendua 180 litro baino gehiagorekin joango den.
mila bostehuni urtarrilean elurra baietz kostatik oso gertu.  ;D