Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: baias en Sábado 01 Enero 2011 11:07:59 am
-
urte berri on EH osoari Arabatik
Murgian 3º eta behe laino trinkoa
2010. urtean zehar 35 egunez bota du elurra inguru hauetan eta 48 egunez termometroa 0º edo gutxiagotan egon da
ondo pasa
-
Egun on, 10.6 gradu ta zerua oskarbi, eguraldi bikaina urte berria hasteko.
Ondo izan!! ;)
-
murgia, 6º euritsu eta goibel
ondo pasa
-
Egun on!
7.2 gradu eta ostarte batzuk.
Izan ontsa.
-
egun on: egun euritsua laudion eta 8º eguraldia aldakorra gurean....
ondo segi eta urte berri on¡¡¡
-
Gabon eta Urte berri on danori..
Emen berriz ere elur kontukin gabiltz.Elur bustia ari du bainan ezer gutxi...prezipitazio exkaxia dakeu..
1,4ºC
Geroarte.
-
egun on
1,4º hemen ere
lanotuta
ateri
ondo pasa
-
Egun on!!
Hemen, ere, lainoturik baina ateri.
Tenperatura 2,0ºC
Sents. termikoa -1ºC
Hezetasuna 72%
Haizea Ipar 11,1 Km/h
Izan ontsa ta Urte berri on.
-
Gabon, egun hotza gaurkoa, 4.7º ditugu orain, egunean zehar euri apur bat be egin dau eta Mendian elur geruza txiki bat ikusten zan 600 metrotik gora edo.
Ondo izan ;)
-
Egun on!!
Oskarbi xamarr eta une honetan:
Tenperatura -0,4ºC
Sents. termikoa 0ºC
Hezetasuna 88%
Haizea IE 0,5 Km/h
Elurraren kontua, zaila ikusten dut.
Izan ongi.
-
Egunon
Atzo goizean elurra ari zuen guren bainan ez zuen txuritu..700 metrotaino elur lapatx pixkat...gaur aldiz izotz earra bota du eta goizeko zazpiak aldera euri izoztua ari zuen...oso gutxi bainan dena irristakor zeon..
-1,5ºC ziren .
Momentu hontan ia Nafarroa guztia zeropetik jarraitzen du.
-
hemen 6º eta euritsu
egun goibela haizerik gabe
ondo pasa
-
Egun on!!
Erabat lainoturik baina ateri une honetan.
Azken datuak:
Tenperatura 5,2ºC
Sents. termikoa 5ºC
Hezetasuna 95%
Haizea IM 1,5 Km/h
Azken 24 ordutan metatutakoa
Prezipitazioa 0,2 mm
Izan ontsa.
-
egun on
interesik gabeko eguraldiarekin jarraitu behar
6,5º eta euritsu
agur
-
Aupa, euri apur bat eta bero 16 gradu inguru hauetan, hego haizea nagusi iganderarte behintzat.
Ondo izan! ;)
-
Atxaldeon Euskal Herri
Goizen Euri girua zan Dorrao aldean eta tenperatura epela..
7ºC.
Kostaldean aldiz giroa oso epela eta Tantarenbat eskapatzen zaio....
Urtero bezala aldaketak errege ondoren etorriko dira..Urtarrilan amaiera aldera..Ala espero!!
Aio
-
egun on EH
10 gradutan gaur eta zerua lainotuta, aspaldiko partez izan dogun tenperaturarik altuena
ia gaur neguardian noraino ailegatzen garen
ondo pasa
-
Egun on!!
Hemen, ere, antzeko 11.1 gradu :P eta lainoturik.
Hego haizea madarikatua.... >:( >:(
Izan ontsa.
-
Egun on!! ba hemengua grabia dek 18º :calor: eta hego haize zakar madarikatua mendian eta badirudi larunbatekoa ta igandekoa kenduta luzerako daukagula gure artean . :enojado:
Ondo izan!!
-
gabon laudiotik, Euskadi tropikala bueltatu dela dirudi 18º bueltan .... beno ez da arraroa horrelako aldaketak gurean. Ondo segi.
-
Hau Kaka Puta!!!
Posible al da¿¿??..ezta apropos ere..gero lau elur dittugula eta hegoa eskatzen ez gea ba eskean ibiliko..
Neiaunuke urte guztirako ipar haize tentea bagenu...URTE GUZTIRAKO!!!
11,8ºC eta botatzen dunen gogotik botatzen du haize eta guzti..
-
Epa, hemendik eguzkia nagusi momentu honetan, kalean 19.7 gradu, behintzat berogailuan aurreztuko dugu... :'(
Ondo izan ;)
-
Arratsaldeon! Hemen ere 20º-tara hailatu gea gaur. Eskerrak urtarrila hil hotza zetorrela.....
Norbaitek ba al daki nun dakaten aurkitzerik Pello Zabalak ze esan duen neguari buruz? ez det aurkitzen.Eskerrikasko eta ondo segi!
-
Egun on, epa Jon nik be ez dot ezer entzun aurtengo tenporeri buruz, hego haizeko beste egun bat daukagu 17.5 gradu ditugu orain ta zerua eztalita dago , euri tanta bakar batzuk jauzten dira noizean behin.
Ondo izan!! ;) Ni ere joango naiz...
-
Egun on!.Euria ari du Donostin ta gaur behintzat tenperatura jeitsi du nabarmen,9.5ºC.
Agur.
-
Hemendik be euria ta 10.5 gradu, ba zan garaia....
Ondo pasa!!
-
Arratsalde on!!
7.1 gradu hemendik.
Pirineotan ibili naiz eta hego haizerekin penagarria izan da. Elur pilo bat desagertu da :P
Izan ontsa.
-
egun on
0º eta ia oskarbi
gero arte
-
Egun on!.
Donostian ere,ia ia oskarbi ta 4.5ºC.
Agur.
-
Eguraldiyai dagokionen urtea anka makur hasi zaigula...eta honek eztakit aldatzeko pintik..
Gaur beintzat izotza bazen eta gaitz erdi...Behe lainoa bailaran eta izotza kotxen
-3,5ºC ta jaitxi da...
Etxarrin -3,8ºC
Urbasan -4,9ºC
Erremendian -5,9ºC
Martxa koxkorra darama..
-
Eguerdi on! eguzkia nagusi orain ta 14 gradu, goizean 6 gradu zeuden, bihar beste frontetxo bat pasatuko dela dirudi ia ze uzten duen.
Ondo izan ;)
-
Arratsaldeon! 14º eta zerua laino altuz beteta. Atzo arratsaldean antzarrak pasa ziren hegoalderunzko migrazioan, eta harrituta geatu nintzen oso berandu ez ote dan... Abenduko hotzaldiaren aurretik ere pasatzen ikusi nitun.Oraindik modeloek ikusten ez duten zeozerren seinale ote?
-
arrastion laudiotik, egun freskoa laudion, goizean 1º bakarra izan dugu, eta izotza edonon. Arratsaldean euri pixka bota du eta 10º pasa.
Antzarrak garai honetan ez ditut ikusi baina arraroa ez da izango, Jon . Hotzhegalak bai hotzaldiekin datoz akaso....
ondo segi.
-
Arratsalde on!!
Gaur goizean hizotza izan dugu -0.6
Une honetan lainoturik baina ateri 7.1 gradu, arratsaldean zehar euria egin du 2.1mm
Izan ontsa.
-
kaixo EHtarrak
6ºtan gaude
ateri eta zeruan ostarte zabalak
goiza ederra izan dugu, eguzkia jaun eta jabe, eguerdi aldera hegomendebaldeko haizea hasi, horrek hodei multzoak ekarri eta azkenean euri zaparradak bota digu
tulipanen txanoak agerraldia egin dute lorategitxoan
gabon pasa
-
Hemendik be euria egin dau arratsalde partean baina orain ateria dago eta 12 gradu ditugu.
Ondo izan!!
-
arrastion laudiotik, egun freskoa laudion, goizean 1º bakarra izan dugu, eta izotza edonon. Arratsaldean euri pixka bota du eta 10º pasa.
Antzarrak garai honetan ez ditut ikusi baina arraroa ez da izango, Jon . Hotzhegalak bai hotzaldiekin datoz akaso....
ondo segi.
Egia esan ez dakit antzarrak zirten edo zer, fletxa moduan dijoazti horiek dira, eta ikusi aurretik haitu egin nitun, oso eskandolosoak ziren eta.
Oraintxe 10º eta ateri.
-
Egun on!.
Euria ari du Donostin ta tenperatura nahiko epela,12ºC.
Gero arte.
-
arrastion laudiotik, egun freskoa laudion, goizean 1º bakarra izan dugu, eta izotza edonon. Arratsaldean euri pixka bota du eta 10º pasa.
Antzarrak garai honetan ez ditut ikusi baina arraroa ez da izango, Jon . Hotzhegalak bai hotzaldiekin datoz akaso....
ondo segi.
Egia esan ez dakit antzarrak zirten edo zer, fletxa moduan dijoazti horiek dira, eta ikusi aurretik haitu egin nitun, oso eskandolosoak ziren eta.
Oraintxe 10º eta ateri.
Orain bi aste elurretan ari zun Ostiralen, guren kurrilluk izan gittuan..ez da arritzekua hotzak iparralden bapatean arrapau eta ez aurrera ez atzera gelditzea..
Euriya tarteka erruz ari du...Bainan euriya baino gehio metrobeteko elurtea behar degu Euskaldunok, kaletan kaos pixkat ikusteko... :rcain:
Epela girua gauden garairako...elurra ari badik, 1700 metrotatik at ariko dik.
-
Arratsalde on!!
Hemen, ere, giro hezea. Lainoturik eta 10.5 gradu, tarteka euria.
Izan ongi.
-
Gabon
8,4ºC eta euriya ai do aize dexentekin..
Ez da oso emankorra izan bainan 6 litro geittuko dittugu..(publioa izotzekin lertu dan arren..)zeoze galduko zuen..
Modeloak ikustea bainan hobe izanen degu saltxa rosa pixkot ikusi.. :rcain: :crazy:
-
kaixo
8º eguraldi hezea
lainotuta
ateri momentuz
egun ona izan dezazuela
-
Egunon! 10º eta orain momentu hontan ateri.Badirudi altxatzeko joera hartu duela azkenean.
Datoreen asteko hilbetak sorpresak ekarriko dituela dirudi.... zeoze ikusten hasi da modelotan.
-
Egun on 13 gradu hemendik ta ateri ere, ia aldaketa bizkor datorren...
Ondo izan ;)
-
Arratsalde on!!
Laino batzuk eta 10.2 gradu :P
Ea 20tik aintzin etortzen den aldaketa.
Izan ontsa.
-
5.6º eta lainoak nagusi
egun ona izan
-
Hemen daukagu berriz be udaberria 17 gradu ta eguzkia nagusi.
Ondo pasa!! ;)
-
Arratsalde on!!
Goizean behelainoa izan dugu, orain laino altu batzuk eta 14.1 gradu.
Izan ongi.
-
Atxaldeon
Ikeragarrizko goiz polittan ondoren..behe lainua bailaretan, hegoa goietan..A-15 etik lanera joan naiz eta paisaia zoragarria zan..
Eta atxaldean berriz gaur tarte bat izan det eta ilundu aurretik Beriainera bisitan joan naiz dida batean eta zoragarria izan da gaur zeuden bistak..
Pirineoak earki asko zueden Ekialdean elurtuta bainan 1700 metrotik gora..eta Orik hegoaldetik apenas kaxkoan zun elurra.
Bestalde, momentu hauetan 8,7ºC...gradiante oso txikiya dago goi eta bailaretan..berriz behe lainoa sortzen hasi zaigu.
Datorren asten zer ikustezue ba¿¿??..ez det denborik modeloak ikusteko...bainan predikzionbat itten badezue..
Aio
-
kaixo
0º eta oskarbi
egun ederra datorkigu
ondo pasa
-
Egunon, 5º eta zerua ia oskarbi. Momentuz datorren asterako ez da aldaketa handiegirik ikusten... Azkenean lortu det jakitea Peio Zabalak ze esan duen neguari buruz, eta hego haizea izango dela nagusi eta Europako hotzalditxo txikirenbat tarteka.Badirudi azkeneko ilargialdia (Martxukoa) markatutakoaren kontrakoa ingo duela,orduntxe igual negua....
-
Egunon, 5º eta zerua ia oskarbi. Momentuz datorren asterako ez da aldaketa handiegirik ikusten... Azkenean lortu det jakitea Peio Zabalak ze esan duen neguari buruz, eta hego haizea izango dela nagusi eta Europako hotzalditxo txikirenbat tarteka.Badirudi azkeneko ilargialdia (Martxukoa) markatutakoaren kontrakoa ingo duela,orduntxe igual negua....
Me jode la Notizia!!!
Ez al du aztauko...Martxuko elurra sarria izaten da Euskal herrian bainan Karamelu batek ikastolako atean baino gutxio irauteo..Ea datorren asten gauzak aldatzeko joera izaten duen.
Gaur aldiz izotz pixkat bazuen kotxiak..naiz eta 1ºC zan.
Urbasan -3,6ºC
Erremendian -2,1ºC
Ostirala disfrutau eta ze esanik ez asteburuaz.
-
Gabon!! 10 gradu orain ta badirudi datorren astean aldaketa izango dela baina oraindikan dana ikusteko dago ez dago batere argi ze gertatuko dan.
Ondo pasa astebukaera !! ;)
-
Egun on!!
Oskarbi eta 3.4 gradu, goizean hizotza izan dugu.
Ongi pasa asteburuan.
-
Egun on! 10 gradu hemendik ta eguzkia nagusi, azkenean badirudi datorren aste bukaerarako edo Ipar ekialdeko haizea sartuko dala ala ere lehor datorrela dirudi.
Ondo izan ;)
-
Eun on! 7º eta zerua oskarbi. Badirudi gaur atzo baino gehio berotuko duela hego haizexka martxan jarri bait da. Ea azkenean zer dakarren datorren asteko hilbeteak...
-
Egun on!!
Hemem, ere, oskarbi eta 1.3 gradu.
Hotzaldi dakar!!!! ;D ;D
Izan ontsa.
-
Egun on!
Hemen, lainoak ditugu eta -1,5 gradu.
Lizarratik, agur bat
-
arratsaldeon laudiotik; 15º eguerdian, egun zoragarria egiatan, hurrengo asterako aldaketak datoz, ea negu gorria berriro datorren...
-
udaberri giroa, eguzkia sendo sendo, erleak hasi dira beraien lana egiten eta landetan loreak agertu zaizkigu
7º eta zeruak oskarbi
gabon pasa
-
Atxaldion..
Udaberri giroa nagusi eta azkenen eguraldia aprobetxatu beharra dago, iual euritan hasi eta maiatzeraino giro honik gabe geratzen gea :rcain:
Mendiyan ibiltzeko giro zoragarria, baita edozein denbora pasan jarduteko..
Bainan kontuan izanda urtarrila dala, eguzkiyak apenas indarrik duela itzal aldean eta alako lekuetan izaten dan arriskua kontuan artu behar da..
Astea lehorretik bainan hotzalditxo batekin bukauko dugula diote modeloek...Haber ba..
9,2ºC eta oskarbi.
-
aldaketa
5º euri tantaren bat eta hegoa harro eta nahiko hotz
ondo segi
-
Egun on!!
Lainoturik eta 2.2 gradu.
Aldaketaren zain... ;D ;D
Izan ongi.
-
Eunon
Goiz frexkue eta nere arriduradako euri zaparrada goizen 2ºC kin.. :crazy:
Ez zan luzea izanen ..
Bestalde aste oso hotza datorkigu, eta Bizkaia eta Araba mendebal aldean elurra ikusiko dute.Ea ezusteko ear bat izan eta berriz mendik elurrez bapo kargatzen zaizkigun..(batez ere Alpeak karga ditzala!!! ;D)
-
Arratsaldeon! 12gradu ditugu, badirudi hotzaldia datorrela ia elur apur bat ikusten dogun.
Astebukaeran pirineoan izan naiz ta elurra 1800 metrorik gora dago bakarrik ia laister elurrez betetzen diran .
Ondo pasa !!
-
hotza? elurra?? zergatik????????????????????????????????????????'
Gaur bilbo aldean nengoela sekulako eguzkiarekin, eguraldi zoragarri honen eragin baikorrez jabetu naiz. benetan aproposa kalean egoteko. ze poztasuna ematen zuen halako zeru urdin baten azpian egoteak. gainera merke xamarra da, ez dugu berogailurik martxan jarri behar!!
-
aldaketa nabarmena
2.4º eta lainotuta
egun ona izan
-
Egun on!!
Behelainoa itsua eta 2.2 gradu.
Modeloak arras interesgarriak daude ;D ;D :cold:
Izan ontsa.
-
Arratsaldeon! 9º eta euri arina du. Badirudi azkenean negua bueltatuko zaigula tenperaturari dagokionez egun dexentetako. Baina beti zerbaitek kale egiten du eta oraingoan prezipitazioak faltako dira.... ea sorpresak dauzkagun, datorren asterako modeloak ez bait daude oraindik oso garbi. Ondo segi!
-
Arratsaldeon, 10 gradu ta euria hemendik ere.
Ondo izan! ;)
-
9 gradu eta xirimiri oso ariña Arrasate aldean. Hurrengo egunetako hotzaldiaren zain, bazen garaia.
-
Atxaldeon
Berriz bermudak alde batea utzi eta Goimenditako arropa artzeko garaia heldu da...
Ala ere gauzak dexente aldau beharko die gu erabat pozteko.
Ala ere hotza gustoko dugunontzat, poxtasun piskat badatorkigu..
momentu hauetan 7ºC eta ateri.
-
Eguerdion
850hpa.an 2 gradu ditugu eta goizean langarra izan da...litro pare bat pilatuz gurean.
2,3ºC aralarren eta 7,9ºC Etxarrin.
Lainopen segitzen degu.
-
behe laino trinkoa, langarra eta 7º
arratsalde ona pasa
-
Arratsaldeon! 10 gradu hemendik lainotuta baina ateri momentu honetan.
Ondo izan!! ;)
-
zerua oskarbi eta behe lainoa desagertzeko joerarekin
2º
ondo pasa
-
Egun on!!
Oskarbi eta 5 gradu.
Hotza izanen dugu baina elurra..... :-\
Izan ontsa.
-
Eguerdion..
Hotza antzematen hasi da, eta goizeko minima hauek ez dira eguneko hotzenak izanen.
Gipuzkun behe laino trinkoa zen Goierri aldean eta gure menditan lainoa itxasita..
Bestalde izotza izan da naparron leku geienetan
Esaterako
Erremendian -7,1ºC
Urbasa MAN -3ºC
Etxarrin -2,5ºC
Abaurrean -3
Zaraitzuko Espartzan -4ºC
eta Mendi gañetan
Artxuetan -2ºC
Gorramendin -0,8ºC
Leku hauetan datozen egunotan -10ºC ta errax ailegatuko dira.
Elurra aldiz, imaginatu beharko degu...Agian mendebaldean, Bizkaia eta Araban larunbat gaben zeoze ikusiko dezue..
-
Arratsaldeon! goiza hotza izan da 5 gradu izan ditugu, momentu honetan 7.8 grado ditugu ta oskarbi dago zerua, badirudi hotzaldiaren hasiera lehorra izan behar dela gerokoa ikusteko dago oraindikan.
Ondo izan ;)
-
Arratsaldeon laudiotik, egun polita eta freskua izan dugu. 5º arratsaldeko 6tan, negua gorritzen hasiko da? . Urtarrilean horrela espero dugu eta.
Agurrak.
-
kaixo
2º eta oskarbi
besarkadak udalbiltzako euskaldunontzat
ondo pasa
-
laino ugari
-0.4º
ongi izan
-
Egunon
Lainopen eta izotz politte izan da...gradiente normalakin, haize masa hotza gainen degu...
Dorraon -1,7ºC
Meteonavarrako estazio automatiko guztiak zeropen
(http://meteo.navarra.es/estaciones/mapasdatostiemporeal.cfm?IDParam_sel=1)
-
Egun on!!
Une honetan erdi lainoturik eta -0.3 gradu.
Izan ongi.
-
Eguerdion! 6 grado ditugu orain, goizean 3 grado izan dira, zerua lainotuta dago, baina euririk ez.
Ondo izan ;)
-
arratsaldeon! 4º eta zerua erdi lainotuta. Ea larunbata gaua eta igandean sorpresaren daukagun elur moduan. Nik baietz uste det, ze iruditzen zaizue zuei?
-
gabon, laudion hotsa nagusi izan da, 5º inguru altuena. beharbada, larunbat eta igandeko gaua zuri zuria izango da, ihintza basterretan ikusteko modukoa.
Ondo segi.
-
Egun on 4.3 gradu ta zerua lainotuta, euririk ez momentuz.
Ondo pasa ;)
-
Egun on! 1º eta zerua ilun, baina ez elur eta ez euri,beti bezela...
-
egun on
-1.6º eta erabat lainotuta
haizea nahiko zakar
egun ona izan dezazuela
-
Egun on!!
Oskarbi eta hotza:
Tenperatura -1,2ºC
Sents. termikoa -5ºC :cold: :cold:
Hezetasuna 68%
Haizea I 11,4 Km/h
Ongi pasa asteburuan.
-
Eguerdion! Irukurutzeta mendia igo dot 899 mt , tenperatura -3.6 gradutakoa zan , jauzten zan apurra noski elurra zan baina txinporta txiki batzuk ziran ganorarik gabe, ia gaur gauean edo bihar goizaldean egiten daban, aukeria hor dago.
Ondo segi!! ;)
-
Egun on! 0º eta zerua erdi lainotuta besterik ez. Elurra ikusteko beste aukera bat jun zaigu... datorren asterako modeloak oso interesgarriak jartzen hari dira. ea ba...
-
Egun on Gernikatik
.Une honetan elur euria ari da jausten.2.7 ditugu eta ikusten da elurra ari duela 150 metrotatik gora edo.Lastima ez daukala prezipitazio handirik botateko konturik
-
egunon laudiotik, 2º ditugu, elurra bota du ganora gutxirekin,mendiko tontorrak elurturik ikusten dira, elur geruza fina, dena den. Ea nola amaitzen den eguna.
Agurrak
-
Egun on!!
Oskarbi eta -0.2 gradu. Hemendik elurrik ez :P :P
Datorren astea, badirudi, aukera gehiago izanen dugula elurra ikusteko.
Izan ontsa.
-
Eguerdion! 6 grado ditugu orain, goizean 2 izan dira, gaur Anboton izan naiz, -4 grado tontorrean, elur geruza txiki bat zegoen Urkiolatik gora, Durangon be elurra egin dau goizaldean teilatuak ta zelaiak zurituta zeuden, hemen berriz ezer... ia datorren astean egiten daban elurra.
Ondo izan!! ;)
-
laino ugari zeruan
0º eta haize fin fina
egunean zehar ez ditugu 2º ak gainditu
Bilbo aldean legez, hemen ere goizean goiz, elurretan egon da
bihar arte
-
kaixo
-3.1º
zeruan hodeiak, oraindik ere
ez du ematen aldi askorik denik gaurkoan kosta eta barrualdearen artean
ondo bizi
-
Egunon
Goiz hotza-..-6ºC herrin eta ipar haizea izan da gauen.
Bestalde azken egunotako hotzak baztarrak txukun utzi dizkigu, atzo Andiamendiko lakutan lasai aski ibiltzeko moduko horma zuten.
Lanbaten iruñen elur fitxa batzuk aritu zittuen atxalden, Dorraon bezala.
Aste interegarria datorkigu..elur kontuk izanen ditugu aspaldiko partez..
-
Eguerdion!! goizean 0.0º izan dira, orain 6º ditugu, ia Iparpartetik datorren deprezio gune horrek zer dakarren... ::)
Ondo izan!! ;)
-
Arratsaldeon! Goizeko minima -3º koa izan da. Orain 3º dazkau eta zerua lainotzen hasi da. Badirudi iparretik sartzen den borraska ez dela gutzako toki egokitik sartuko eta hasieran behintzat hego haizea ekarriko digula. Beharbada astebukaera alderako... berriz ere suerta txarra eukiko ote degu???
-
Arratsalde on!
Une honetan 1.7 gradu eta oskarbi.
Elurraren zain ::) ::)
Izan ongi.
-
Atxaldeon
emen momentu hauetan -2,2ºC tan eta lainopen..
Gaurko minima -5,8ºC
Datorren uztezko elurtea, fijo kistona dala..Ze jokatzen dezue!!!APOSTU
Asteko ni asteburu hontan elur billa beste lurralde batzuta nijualako eta alakotan ZAPA!!!metro erdi baino gehioko elurtea..
Bestetik foroa uzteko asmotan nazela...emen hasi nazenetik fundamentuik ez do artzen egueldiyak..elurte dezentenak 25 zm ozta ozta artu zittuen aurreko urten.
Hau dena esanda ni izanen naiz emengo ardi beltza. :rcain:
-
Eguerdion! beste aukera galdu bat :( hemen behean elurra ikusteko, median egingo dau baina uste dot hemen kosta partean jai daukadula, agian barnealdean ikusiko dozue elurra, 6.8 gradu ditugu orain ta zerua lainotuta dago.
Ondo pasa ;)
-
Arratsalde on!!
Oskarbi eta 1.3 gradu.
Elurraren maila aldakor dago, ikusiko dugu..
Izan ongi.
-
Atxaldion
oskarbi zerue emendikan eta haizeak uzten don bitarten tenperatura ziztu bizian beheruntz dijua...
-2,2ºC
Atzo gau erdian izan zan hamabiak aldera momentu hotzena alde hontan -5ºC tara alegatuz, gero ipar ekialdeko haizea indartuz joan bait zen.
Ikusteko ze nolako traza artzen dun azkenen egualdiak ostegunetik aurrera...
-
-4.5º eta zeruak erdi oskarbi
potentea bota duen izotza
egun ona izan dezazuela
-
Nik ez nuke itxaropen handirik izango datozen egunetarako, benetan.
-
Egunon
Goizeko 7tan guren -6,5ºC ziren eta seuru geio jaitxiko zola..
Etxarri aldean -8,2ºC ra ailegau dira eta.
Bestalde borraska gainen jarrita zailla da kasu hauetan predizio on bat eittea..bainan esperantza galtzen dan azken gauza denez!!!
Eun ona pasa.
-
hotz gaurko gauan ere
-0.6º eta zeruan izarrak agertu dira
eguna nahiko lainotuta joan zaigu eta temp 6º tara iritsi da
bihar arte
-
Egun on! 3 gradu ta ateri.
Ondo izan! ;)
-
EGUNON
Gaur larunbata al da¿¿??jeje-..
Lainopen esnatu gea eta hego haize bolada indartxuek sentxazio termikoa ikeragarri jaisten dute
1,8ºC
Mendi guztiak txuri lantxurdakin, eta Beriaingo usaltoak aste bete izoztua.
Gaur elur pixkat ikusteko egun aproposa.
Eta bestetan pasa dan bezala bihar ostirala..elur eguna.
-
Egun on!!
Larunbata izanen da ;D ;D
Hemendik hotza, -2 gradu eta laino altuak.
Arratsaldean aukera dugu elurra ikusteko 8) ::)
Izan ontsa.
-
Egunon! 5º eta hego haizea nahiko bizi,zeruan laino altuak besteriko ez. Ikusita dago elurrarekin suerterik ez daukagula, situazioa ezin hobea zan baina iparreko borrasko sartu behar ez zun tokitik sartu da.... beharbada naparrak eukiko dute suertea.
-
euripean hemen eta 2º
gaurko eguna nahiko hotza suertatu zaigu
goizean goiz 0º inguru geneukan eta eguerdian termometroak ez du 4º ren marka gainditu
haize fina eta izoztua ibili zaigu, hegoekialdetik jotzen, eta eguna joan ahala hodeiak nagusitu dira
that`s all folks!!
-
Egunon
Elurra!!! azkenen...Ezto txuritu bainan elur moduan ari zuen ...Txuri 850 metrotatik gora.
Haizea oso zakar gurean...
-
Hau ez da Torrano
eta horrexegatik hona ez da elurrik iritsi ezta espero be...dena dela egun euritsua eta iluna
goizean 2.6º eta oraintxe 3.7º
haizea nahiko hotz gaur ere hegoekialdetik
inguruko mendietan elurra ia 1000 mt tan kokatuta¨
ondo pasa
-
Hau ez da Torrano
eta horrexegatik hona ez da elurrik iritsi ezta espero be...dena dela egun euritsua eta iluna
goizean 2.6º eta oraintxe 3.7º
haizea nahiko hotz gaur ere hegoekialdetik
inguruko mendietan elurra ia 1000 mt tan kokatuta¨
ondo pasa
Hi,adarra jotzen ala¿¿?? :rcain:
Mendiyan bestalden, Lizarraldean...elurra mardul arittu du eguerdin..
Lezaunen 820 metrotan 10 zm.
Gurean elur malutak besterik ez dira izan...
Biyar eta Etzi izanen da zeozer geio...
-
Arratsalde on!!
Hemendik 4 gradu eta euria :P
Izan ontsa.
-
Ba hemendik 9 gradu ta ateri......
Ondo segi!! ;)
-
Gabon: laudion egun arraroa, euri gutxi, aize fina eta hotza nagusi, goizean 2º eta lainotuta izan arren gero euri pittin besterik ez du egin, arratsaldean 7º inguru.
ea otsaila nola datorren.
Ondo ibili.
-
Egunon! 5º eta euria ari du. Ernio pixkat zurituta ikusten da 800 metrotik gora edo. Meteox-eko satelitea begiratuta badirudi haizearen direkzioak iparrera egin nahi duela, eta orduan bai pentsatzen det sorpresak egon daitezkela elur moduan...
-
egun on
1.7º, lainoturik baino ateri
ondo pasa
-
EGunon
Nere arridurako atzo atxalde guztia elur busti moduan bota omen zun herrin..22 litro.Zeoze geiho izanen ziren, aurtengo izotzek publioa lehertu bait dute.
Txuri 800 metrotik gora...eta latzena lizarragako portuan ziren 30 zm-ak :o
Lainoa jasotzen bado argazkik igoko dittut.
momentu hontan 3,5ºC
-
Eguerdion !! Euskal Herria, hemendik 11 gradu ta ateri, goizean Atxolinen (850mt) 1.1º zeuden inguruko mendialk zuri zeuden 900 metrorik gora edo, ia ba sorpresatxorenbat daukagu.
Hemen gaurko argazki batzuk
(http://vbq6pa.blu.livefilestore.com/y1p8MuhaF7vAC7OiG0CPMj9xZKVW7CHbODKuHfzNDQvPTyXJAQOq_uu9ypN805C--hIWfA6CTcTvrt6TgrC5UBA1mrerQor4Jw2/P1020805.JPG?psid=1)
(http://vbq6pa.blu.livefilestore.com/y1pmYK3tRWS3oKA1A9o3NC_TvLubn_Brdoj7CHBUAbZw1HmnkiWu4caPUKFXaK4gEAYblIAy3JICrwLO2NLKA6mV15_JXPLDfVh/P1020808.JPG?psid=1)
(http://vbq6pa.blu.livefilestore.com/y1p8MuhaF7vAC5oKoakY6f1P_0zh4ZngQdR_qMTsa3j2I04JMPEL3qyXET8Mqb9Mf7QdboEvHqIko80XhQZ0bIAbE2WC-FQ6Qdo/P1020811.JPG?psid=1)
Ondo izan ;)
-
jaioegunetik dakigu, baino zen ederra den EH!
elurrren argazkaiak adierazle aproposa dira, mila esker
eguraldiari dagokionez
2.4º eta behe lainoa
gaua euritsua izan da
elurra 900 1000 mt tan segitzen du
-
Egunon! 5º eta lainotuta baina ateri. Gauean euria egin du baina orain ez du itxura handirik. Gaur gaua eta biharko sorpresaren baten zai.....
-
Eguerdion !! 7,8 gradu zerua era bat lainotuta baina ateri, Izarraitzen 1036mt 0.2 gradu zeuden ta goian elur apur bat.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
-
Azkenen! euria ganoraz ta 7.4 gradu orain.
Ondo segi!! ;)
-
Arratsalde on!!
Hemendik 3.2 gradu eta ateri.
Izan ontsa.
-
elurretan eta 1.6º
egunean zehar ez ditugu 4º ak gainditu
ondo pasa
-
0.4º eta elur pixka bat
ongi izan
-
Eguerdion! 6.5 gradu , lainotua ta noizean behin euri pixka bat...
Pirineoan elurte polita bota dau . http://pv.viewsurf.com/?id=79 (http://pv.viewsurf.com/?id=79)
Ondo pasa ;)