Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: MeteoValència en Jueves 01 Febrero 2007 10:31:26 am
-
:sonrisa:
-
Eguerdion! 6'5º eta zerua lainotuta. Egunetik egunera koxka bat gora tenperaturak. Ea ez den gehigi igotzen.
-
7.7ºC gaur ere, minimoa 6.5º zeru lainotua baina euririk ez.
-
3.4 gradu eta zerua estalita.
Badira egun batzuk 5 graduak gainditu gabe.
-
Iep!! 6.9º orain 1.2 l/m2-ko jaso dira Altzolako estazio met. -an. badirudi astebukaeran eguraldi ona izango dogula datorren asteko aldaketen zain. ;)
-
Tristia dabil forua azkenaldian, elurtea pasau ta danak mendian zabiltzate ala? ;)
9.6ºC orain 5.8º izan da gaueko minimoa, zerua lainotuta baina euririk ez, ondo segi.
-
6º eta hodeitsu....
Eguraldi zozoa.
-
Egunon! 0'5º eta behelainoa hemendik.
Ezzaizkit batere gustatzen epe motz eta ertainerako modeloak. Betako balira... :'(
-
3.5º Elgoibartik ta behe lainoa, minimoa 3.3º nere termometroan, estazio met-an 1.3º.
Ondo pasa astebukaeran.
-
Epa,egun on!.
2.8ºC Donostian ta behe lainoa momentuz.
-
Gaueko hotzena -2.4º.
Orain 4 gradu eta Gasteizko erdigunean zerua estalita dago. Imajinatzen dut kanpoaldean behelainoa egongo dela.
Egun ona pasa!
-
Epa, egun goibela gaurkoa, euri piska bat ere egin dau, 12º orain, gaueko minimoa 6.7º-takoa izan da.
Ondo segi.
-
Donostian euria egin du goizean zehar, arinki izan bada ere. Tenperaturak nabarmen egin du gora, azken egunetako hotza alde batera utzita. Orain 14ºC ditugu eta zerua hodeitsu.
Ondo izan!
-
Euri arina Gasteizen eta 7.2º.
-
Iepa!!! Goizean euri arina egin du eta arratsaldean ateri egon da. Orain 9'5º dazkau eta lainotuta dago. Nola nabaritu dan gaur egoera aldaketa egon dela, haizea epelagoa eta humelagoa. Momentuz eta egun dexentetako agur hotzari :'(
-
iepa! aste honetan sartu naiz lehenengo ladiz foro honetan! oso interesgarrixa iruditxu jat. hurrengo asterako ze eugaldi anunziau dabe? eskiatzera juteko asmua daukat otsailan 24 eta 25ean. eskerrik asko!
-
iepa! aste honetan sartu naiz lehenengo ladiz foro honetan! oso interesgarrixa iruditxu jat. hurrengo asterako ze eugaldi anunziau dabe? eskiatzera juteko asmua daukat otsailan 24 eta 25ean. eskerrik asko!
Ongietorri!!!!! asko disfrutaukozu foro honekin...zure euskeria ikusitxa...ez zara Soraluzetik oso urrun ibiliko... Bergara? ;D
Ba datorren asterako...ez dau ezer seguru...nehiko egualdi aldakorra izango dala ematen dau...febrerillo loco... ;D ;)
Ondo ibili!!!!
-
Egun on!! 7.3ºC ta euri tanta batzuk erori dira, ezer gutxi momentuz.
-
Eguraldi grisa, baina euririk gabe. 6.3º
-
Arratsalde on!
11.9º eta egun grisa, euri pizka bat egin du goizean.
-
Arratsaldeon! 10º eta zeruan ostarteak. modeloak begiratzen aritu naiz eta :'(... kasu eginda otsailari agur esango genioke. Ea berriz ere ilargi berriak(otsailak 17) aldaketa ekartzen duen :confused:
-
Arratsaldeon! 10º eta zeruan ostarteak. modeloak begiratzen aritu naiz eta :'(... kasu eginda otsailari agur esango genioke. Ea berriz ere ilargi berriak(otsailak 17) aldaketa ekartzen duen :confused:
:mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:
Otsailari agur bai...esan agur zuk...nik kaixo be ez dotzat esan oindiok... ::)
Beti berdin...modeluak ez dira ezer 3 egun baino beranduaurako...ta otsailian egun baterako be... :mucharisa:
-
Egun on!! 9º inguru ta euri pika bat egin dau gauean, zerua lainotuta.
-
15.6º eta hodei gutxi. :yaung:
-
15º hemendik eta euririk ez momentuz, presioa beruntz 1001.4mb.
-
10º orain, eta euririk ez egun osoan.
-
Donostian 7:30etan euria arina ari zuen ta 11 gradu genituen. Orain Irunen lainotua baina euririk ez, baina egin du.
;)
-
Iepa, 14.2º ta zerua lainotuta, euri piskat egin dau, presioa goruntz 1005mb.
-
Euri apur bat izan dugu, baina ezer gutxi.
Orain 10.8 eta ateri.
-
Arratsaldeon! 10º eta zeruan ostarteak. modeloak begiratzen aritu naiz eta :'(... kasu eginda otsailari agur esango genioke. Ea berriz ere ilargi berriak(otsailak 17) aldaketa ekartzen duen :confused:
:mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:
Otsailari agur bai...esan agur zuk...nik kaixo be ez dotzat esan oindiok... ::)
Beti berdin...modeluak ez dira ezer 3 egun baino beranduaurako...ta otsailian egun baterako be... :mucharisa:
Ondo asko dakit modeloak epe luzera ez direla fidagarriak,baina egun asko dira berdina markatzen.... eta negu hau oso arraroa dijoala ikusita ez zan harritzekoa izango... Hala ere seguro zuk adina esperantzak dazkatela zeoze interesgarria ikusteko.
Oraintxe 9º eta zerua ia oskarbi. Ondo segi!
-
Itxoiten ari gara ez dakit jada noiztik ta aldaketa ez da etortzen. Izan dugu elurtetxo bat, izango al dugu beste bat? nork daki.
Donostian goizean euria egin du baina gero ateri egon da egunean zehar. Bihar goizerako euritan egongo garela espero dut! horrekin konformatu beharko! Oain ateri eta 10.5 gradu.
;)
-
8.6º ta presioa berriro ere beruntz 1002mb, ez dau euririk egiten.
Modeluetan GFS-an ez da aldaketarik somatzen , ia ilargi berriak koskatxo bat dakarren behintzat. ;)
-
Nire amak esan didanaren arabera, gaur goizean elurra zegoen Gasteizko Mendatean, 750m inguru.
11.5º eta zeru hodeitsua.
-
Nire amak esan didanaren arabera, gaur goizean elurra zegoen Gasteizko Mendatean, 750m inguru.
11.5º eta zeru hodeitsua.
Hori entzun dot nik ere goizean irratian mendate batzuetan arasoak sortu dituela elurrak :confused:
-
12º ta presioa goruntz 1015mb.
Otsaileko modeloak oso aldakorrak dira, ia ba, aldaketa somatzen da 17-rako gainera ihauteriak dira ta badaki ihauterietan hotza ta elurra egiten.
-
Ea egia den... euria egiten badu egun hauetan, ba ni oraingoz konforme ;) ze ikusita nola doan negua...
Orain Donostian 15.5 gradu eta zerua lainotuta, baina ez dirudi euria egingo duenik.
;)
-
Arratsaldeon! 12º eta zerua ia oskarbi. Egun hauetako egualdia udazkenekoa edo udaberrikoa dela esan daiteke :'(. 12-tako modeloak begiratzen haitu naiz oraintxe eta "aidaketatxoren bat" somatzen da 20-tikaurrera. Ikusiko deu, ikaragarria da ze aldaketa dauden modeloetan salida diferenteen artean. Aste hontan jakino degu ilargiakaldaketa dakarren edo ez.Ondo segi!!!
-
Egun on 12º zerua lainotuta baina ateri, ondo segi.
-
Ez gara 10 gradutik jaitsi. Hotzena 11.3 izan da.
Udaberri itxura tenperaturetan. A ze nolako negua!!
-
Donostian 18.3 gradu eta euri pixkat. Egun beroa gaurkoa! :(
;)
-
:o 19.1º :o no coment!! :'(
-
Gaueko 23:45 eta 20ºC Donostian!!!
Uf! ETa gainera astean zehar ere horrelako tenperaturak eman daitezkela dirudi...... uf uf uf...
Otsailan ere beroagatik lo egiteko arazoak izango al ditugu? :mucharisa:
;)
-
Egunon!
Atzo gauean 20ºC eta orain 11ºC. A ze diferentzia!
Euria etengabe ari du eta nahiko indartsu gainera. Haizearen norabide aldaketa nabarmena izan da gauean: tenperatura behera eta euria. Ai Iparmendebala zein ona den lurralde hontarako..... ::) ::)
-
Euri dexente pilatu da goizean, 12 litro.
Orain 13º eta hodeiak eta ostarteak.
-
15º ta zeru urdiña hemendik, inguru hauetan 16 l/m2ko bota ditu gabaz ta goiz partean.
-
Bueno, euria bota du gaur, ez da gutxi gauza nola doan ikusita. Irunen momentu batzuetan haize indartsuarekin zaparrada ederrak bota ditu.
Ta itsasoa berriro ere zakar, olatu ederrak daude orain Donostian, ta uste dut marea gora dijoala.
12.3 gradu.
;)
-
gabon guztioi!
euri asko egin du gaur gauean eta goizean 14,7 litro goizeko 6 etatik, 9:30 etara. euri zaparrada galanta, aspaldiko partez ikusten ez genuena :sonrisa:
gero, egun guztian zear laino ugari baina euririk ez.
-
Beroa nabaritzen da Donostian. Goizean 7 gradu genituen eta orain 17. Euri pixkat egin du orain, lurra busti du baina beroak lehortzen hasi du dena. Bihar euria dirudienez, baina gero beroa berriro ere. Asteburuan ea zer egiten duen!
;)
-
Epa, hemendik goizeko minimoa 4.7º-takoa izan da baina orain 17.2º ditugu, ze nolako aldaketak egun berean, ta hotzaldirik ez datorrela dirudi, aurtengo neguak aste bat iraun du momentuz.
-
10º orain eta zeru estalita. Eguneko hotzena -1.1º
Arratsaldean euria egin du.
-
aupa gerniketik egun epela izan dogu, goiza 4 gradukin asi dogu eta arratzaldean 18 ere arrapatu diez, lainotu da eta euri apur bat ere ein dau.
-
Aupa eskoriatzan jada hasi diraeuri jasak, euriaz gain, haize zakarra dabil, 12.1º
-
Egunon,11º eta euria eta kriston haizea dabil. Goizean 17º ere izan ditugu, baina gero etorri da aldaketa erauntsi mardulekin.
Otsaila erdia joan zaigu eta ez da hotzaldirik ikusten....ez eta ilargi aldaketarekin ere
Soraluzetarra, otsailak 14 ditu dagoeneko, hasi baino dexente gehio egin du hilak eta momentuz modeloen joera betetzen ari da.
-
Goizean euria eduki dugu, eta orain 9.5.
-
4.6º goiz hotza gaurkoa baina zerua urdin.
-
Zeru urdiña eta tenperatura gora, 7.5º
Goizean hotz egiten zuen, hotzena -1.7 gradutan geratu da.
-
Gaur freskotxoago, Derion 8º goizeko 8etan.
Baina badatorkigu uda gaur eta biharko!! ;D ;D batez bere biharkoa errekorrak hausteko modukoa izan daiteke, ez dut uste Bilbon 24-25º otsailean askotan harrapatu direnik.
-
19º jada, eguzkia nagusi hodei altu batzuk ageri dira al ere.
-
zeru urdina nagusi gaurkoan eta 11ºko tenperatura. ;)
modeloetan zerbait ikusten al duzue? nik epe laburrera ez :'(
-
:'( 17º gaur goizean, izena aldatu beharko diogu neguari, neguda edo horrelako zerbait. ;)
-
:'( 17º gaur goizean, izena aldatu beharko diogu neguari, neguda edo horrelako zerbait. ;)
:mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: Ona!!
Egun argia, zeruan hodei altuak eta bero.
Astebururako datorren tenperatura aldaketa oso nabarmena da. Aldaketa handia.
-
Madrilen esaten daben bezela ejke!! pasada bat da, 22º orain. :calor:
-
Aupa,arratsalde on!.22.2ºC Donostian eta momentuz haizeak gogor jotzen du.
-
15º Gasteizko negudan ;D
-
Aupa! 18º eta kriston hego haizea. Arbolak loratzen eta belardiak loraz betetzen.
Ikusi al dezue datorren asterako ze hotzaldi doan europa aldera? lastima ez zaigula hailatuko :'(
-
Euskal tenerifeko iñauterietan 18.5º ;) txistosua :P nabil azken aldian hego haizearen eragiñez edo.... Ze tenperatura egongo da ba tenerifen orain? baaa 17º hemen baino hotzago je je
-
Aupa! 18º eta kriston hego haizea. Arbolak loratzen eta belardiak loraz betetzen.
Ikusi al dezue datorren asterako ze hotzaldi doan europa aldera? lastima ez zaigula hailatuko :'(
Bueno...hori ikusi beharko da, modeloek ez dituzte gauzak erabat argi; adibidez ECMWFak sekulako aldaketa izan du azken aktualizazioan eta hotzaldia guri ere jartzen digu... egunek erakutsiko digute zer gertatuko den....
Donostian 19ºC dauzkagu eta badirudi pixkana haizeak indarra hartu nahi duela. Bizkaian jasaten ari dira dagoeneko iragarritako haize aldaketa, gutxi falta da Gipuzkoako alde honetara iristeko.
Gabon!
-
10.9º eta zerua estalita.
Haizea baretu da.
-
Hemendik hasi da euria egiten, goizean haize bortitza egon da, 15ºC orain.
-
Ernion egon gara goizean eta eguraldi ederra izan dugu. Hori bai, haize asko. Lainotza zetorrela ikusi dugu. Oain berriz Donostian lainotu da eta 16.5 gradu ditugu. Oraingoz ez dugu euririk
-
Hemendik euria etengabe ta asko tenperatura beruntz 12.7º
-
Eurixa be hemendik. 3.30ak inguruan hasi da eurixa itxen.
10.4ºC ta jeisten... justo juergarako egualdi txarra itxia be... :rabia: :nononono: :enojado: :runaway: :dejame: :vomito: :grimace:
:master: :drink: :rcain: :cheer: :banana: :drink9:
-
A ze nolako gaua, euria, euria eta euria.
12etatik aurrera 12 litro, 7.6º.
Gaboooooooooooon
-
Egunon! 8,5º eta oraintxe ateri dago. A ze euri zaparrak egin dituna gaur gauean. Atzo arratsaldean aldaketa eman zanean, 8º jetxi zitun golpez :crazy: Badirud eguraldia berriz ere hobetzera joko duela. Ondo segi!
-
Egun on!! atzo 24 litro ta gaur 19 momentuz, 43 guztira ez dago gaizki, zerua lainotuta baina euririk ez ta tenperatura 11.3º-takoa.
-
Kaixo. Ba bai, ikusten denez euri asko bota du atzo gauetik hona zenbait lekutan. Bizkaia mendebaldeko bailararen batean adibidez uholdeak egon dira telebistan ikusi dudanez.
Donostian ere euria egin du, gau osan zehar eta goizean ere. Orain ateri dago, hodeitsu, baina eguzkia atera nahiean. 13ºC ditugu.
Arratsalde ona pasa!
-
Gaur 22.3 litro, atzo 9.1.
Ez dago gaizki.
-
35 litro dagoeneko gaur ta euriak jarraitzen dau, tenperatura 11º-takoa.
-
Euria eta euria. 11ºC. AStean zehar ere euri gehiago izan dezakegula dirudi.
Gabon!
-
Aupa, eguraldi ona gaurkoa, 15º daude orain baina 18ºra ere heldu da tenperatura eguerdi partian.
-
Euria berriro ere, eta 7º.
-
14.1 gradu Donostian eta oraintxe euri pixkat hasi du. Goizean eta arratsalde partean eguraldia ederra izan da. Beroa egin du berriro ere. Negu petrala aurtengoa >:(
;)
-
12.5º , euri piska bat egin dau baina orain ateri dago.
-
Urtegiak gora etengabe (parentesi artean urtarrilaren 21ean zeukaten maila)
Urdalur (Nafarroa) %99,85 (81,36)
Iesa (Nafarroa) %91,42 (83,02)
Eugi (Nafarroa) %79,46 (66,74)
Urrunaga (Araba) %58,95 (35,76)
Allotz (Nafarroa) %58,53 (33,96)
Ullibarri (Araba) %56,56 (39,63)
Itoitz (Nafarroa) %48,91 (41,13)
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa
http://195.55.247.237/saihebro/index.asp
-
Ba bai Zorue, urtegiak asko bete dira azkenaldian, 16.5º orain baina euririk ez momentuz, zerua estalita dago.
-
12º eta euria segituan hasiko da,haizea iada ipar-mendebaletik jarri da eta.
Euria oso ondo etorriko da,baina nik hotza botatzen det faltan, izan ere, hori bai da tokatzen dena.ETA ORAIN BAI ESAN DEZAKEGULA OTSAILA ELURRA IKUSI GABE JOANGO ZAIGULA (aspaldi esan nuen eta azkenean nik arrazoi)
-
Euria berriro ere eta 9.6º.
-
Gabon!
Donostian arratsalde osoan zehar egin du euria, une batzuetan indartsu besteetan ahulago. Temperatura 10ºC-ren inguruan ibili da arratsalde osoan, eta orain tenperatura berdinarekin euria arinki ari du.
Badirudi berriz ere hegomendebaldeko haizea sartuko dela eta tenperaturek berriro gora egingo dutela, baina modeloetako mapetan ikus daitekeenez baliteke aste bukaeralderako berriz ere euria egitea fronte ezberdinen eraginez. Euria behintzat badugu.
Gabon!
-
Zerua nahiko garbia daukagu, eta 11ºko tenperatura.
-
Gaur eguraldi polita geratu da azkenian, goizean lainotuta egon da baina gero oskarbi geratu da, tenperatura 13ºkoa da orain ta persioa beruntz 1012.7mb.
-
Donostian 9.1 grado eta zerua ia garbia. Badirudi egun hauetarako euria etor daitekeela. Ea egia den!
;)
-
8.6, eta zerua estalita.
-
Eguraldi ona inguru hauetan, eguzkia eta epel.
-
13'5º eta zeruan laino batzu.Hego haizea indarrean :'(
-
iepa
ez du ematen datozen egunotan euri gehiegi egin behar digunik, epe luzerako iragarpenak nahiko kezkagarriak dira. martxoa horrela hasten bada beldurra ematen dit aurrerantzean zer gertatuko ote den. Oso negu epela ta ganorabakoa izan dugu ta udaberriak ere bardintsu jarraituz gero, udan gorriak ikusi behar ditugu, larri ibili!!!
-
Arratsaldeon! 15º oraintxe eta zerua oskarbi. A ze aguna gaurkoa ere :crazy:
Nik dakaten beldurra da ez ote digun udaberrin egingo neguan egin ez digun eguraldia.... baina noski udaberria izanda hotz gehiegirik ere ez genuke eukiko. Ez al da hobea garaian garaikoa egitea? inguru hontan arbolak loratuta daude! Eta otsailan! gero hotza etortzen bada....
-
12º Gasteizen... hemen ere Udaberria usaindu daiteke.
-
Ba bai a ze nolako negua aurtengoa, aste beteko negua izan dogula esan leike, ta hemendik aurrera hotza egin dezake baina martxoaren erdialdetik aurrera ya hotzaldi handirik ez da etorriko seguruenik, eguna luzeagoa da ta eguzkiak gehiago berotzen dau, beraz datorrengo hiru astetan ez bada hotzaldirik etortzen aurtengo neguari agur esango diogu, negu izena merezi badau..... :'(
17.5º orain ta ateri, presioa 1010.6mb ta beruntz.
-
Moementuz epe laburrera dakagun bakarra eurixa da... pare bat fronte pasako dira, ta gainera Iparmendebaldia sartuko dala ematen dau...behintzat zeoze freskatuko da girua ta nahiko euri dexente bota be (badakigu hau ze dan Iparmendebalakin). ;)
Ta gero gerokua... ;)
-
Moementuz epe laburrera dakagun bakarra eurixa da... pare bat fronte pasako dira, ta gainera Iparmendebaldia sartuko dala ematen dau...behintzat zeoze freskatuko da girua ta nahiko euri dexente bota be (badakigu hau ze dan Iparmendebalakin). ;)
Ta gero gerokua... ;)
Gero gerokoa, bai. Baina otsaila aspaldi hasi zen.... eta bukatu ere bukatuko da hasi zan bezelaxe....
Ea martxoak elur pittin bat behintzat ekartzen duen. Inguruko mendiak zuritzea besterik ez det eskatzen :'(
-
Moementuz epe laburrera dakagun bakarra eurixa da... pare bat fronte pasako dira, ta gainera Iparmendebaldia sartuko dala ematen dau...behintzat zeoze freskatuko da girua ta nahiko euri dexente bota be (badakigu hau ze dan Iparmendebalakin). ;)
Ta gero gerokua... ;)
Gero gerokoa, bai. Baina otsaila aspaldi hasi zen.... eta bukatu ere bukatuko da hasi zan bezelaxe....
Ea martxoak elur pittin bat behintzat ekartzen duen. Inguruko mendiak zuritzea besterik ez det eskatzen :'(
Gauza da 2005 eta 2006ko negu bat espero dogula, ta gero holako disgustuak heltzen dirala.
Ni behintzat ez nao disgustauta...helduko dira garai hobiak...momentuz dakagunakin poztu biar, ta hori eurixa da.
-
10º....
Martxoak zer ekarriko digun ez dakit, Otsailak euriaz gain ez digu askorik ekarri.
-
17.5º zerua estaltzen ari da, euririk ez momentuz.
-
Martxoak zer ekarriko digun ez dakit, Otsailak euriaz gain ez digu askorik ekarri.
nik ez diot itxura oso onik ikusten... :(
oraingoz hemen, zeru estalia eta badirudi euria egin dezakela edozein momentuan.
-
Gabon!! hemendik euria egin dau (2.6 litro) baina orain ateri dago, 13.6º-tako tenperatura daukagu ta 1013mb-ko presioa goruntzko joerarekin.
-
Egunon! 11º eta euria ari du. Eta biharko ere euria omen dator. Ondo etorriko da euri guzti hau, ez bait dakigu udaberri eta udaran ze pasako den.
Ondo pasa asteburua! ;)
-
12º Gasteizen. Atzo arratsaldean euria eduki genuen, 7 litro.
Gaur ateri dago.
Eta opari bat Bilbotarrentzat
http://blog.agirregabiria.net/2007/02/nevada-en-bilbao-en-1955.html
-
Hemendik ere euria egin dau 7 l/m2-ko, orain ateri dago ta 18º ditugu, tenperatura hotzen a 11.6º-takoa izan da.
-
Euria egin du goizean Donostian, orain berriz ez du ari. Tenperatura 16.6 gradutakoa. Bihar ere bustiko gara! ondo etorriko da euri guzti hau!
;)
-
Egunon! Eguna euritsua eta haizetsua hasi zaigu, eta egun guztin horrela egongo omen da. Oraintxe 10º.
-
10.9º hemendik euria ari du, momentuz 6 l/m2-ko, ondo pasa ;)
-
Egun polita izan da gaurkoa. Iparmendebaleko egoera garbia. Zaparrada indartsuak zenbait momentutan, haize bolada indartsuak, tenperatura freskoa...
Orain 11ºC ditugu eta ez du euririk egiten, haize pixka bat jotzen du.
Gabon!
-
6º, gauean euri pixka bat eduki dugu.
-
Hemendik ere euria egin dau goiz partian ta gauean, azkenian 4.3 l/m2-ko bota ditu.
-
11º eta zerua lainotuta. Goizean zehar euri pittin bat egin du baina orain ateri dago. Aste baldakorra omen dator,baina hotzik eta elurrik ez.Ea martxoan egiten digun otsailan egin ez diguna...
-
Gutxi izango dira azken urteetan hotz handirik gabeko Otsailak. Pena bat aurtengoa hotz aldetik baina euria behintzat egin digu.
Une honetan Donostian 11ºC ditugu eta xirimiri pixkat ari du. Zerua erabat estalita.
Ea ze nolako Martxoa izaten dugun.
Gabon!
;)
-
Gaur goizean 11º Derion eta ur arrastoak lurrean. Orain oskarbi eta tenperatura gora, suposatzen dut.
Martxoa ez dakit ba nik zelakoa izango den, baina ez ninduke harrituko udaberriak bere horretan jarraitzeak.
Martxa honetan, Euskal Herria, the eternal spring. :'( :mucharisa:
-
11º eta eguzkia.
-
a ze beroa egin duen gaur Iruñerrian.
ni berokia etxean uztekotan nago... >:(
dena den, espero dut martxoan azken "negukada" edukitzea ;D
-
Egunon! Gauean euria egin du.Orain lainotuta dago eta ez dirudi euri gehio egingo duenik. 10º.
Edorta Roman-ek esan du gaur goizean, gutxienez hurrengo 10 egunetako eguraldi bera eukiko degula,hau da, aldakorra eta epela :'(
-
Epa, euria egin dau gauean ta goiz partian baina orain ateri dago, eguraldi epela gaurkoa ere, ez da aldaketarik ikusten epe motzerako, euria bai baina hotzik ez.