Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: kixmi en Domingo 31 Octubre 2010 09:32:25 am

Título: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Azaroa
Publicado por: kixmi en Domingo 31 Octubre 2010 09:32:25 am
  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 02 Noviembre 2010 10:48:39 am
Egunon

 Udazken bete beteko giroan barneratuak geran hontan.... Earrak daude gure baso eta zelaiak, uda osteko belar orlegi ilunak negu atarin garela esaten digute..

 Euriya barra barra ein eta gero gaurkoan erraz sartzen dittu zaparradak...

 Pirineotan ere egundoko elurtea izan da asteburu hontan,...Bonaiguan atzo belauneraino sartzen giñan..

 Ea azkar elur kontukin foroa kolapsatzen deun..
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Martes 02 Noviembre 2010 13:35:23 pm
Egun on! ba bai gezurra badirudi ere hemengo tenperaturak ikusita, pirineoan elurte polita bota dau 1800 metrotik gora edo, ikusi bestela Cauterets-ko webcam hau.

http://pv.viewsurf.com/?id=79 (http://pv.viewsurf.com/?id=79)

Ia hurrengo elurtea bizkor datorren, elur geruza dexente bat egiteko.

Bestela hemendik gaur gauean be euria egin dau , goizean 12 gradu zeuden orain 15 ditugu ta zerua lainotuta.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Martes 02 Noviembre 2010 17:27:32 pm
arratsalde on!!!
Egun goibel, erabat lainoturik eta 12.5 gradu, goiz parte euria egin du xirimiri moduan. 2 mm

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 02 Noviembre 2010 21:36:32 pm
http://pv.viewsurf.com/?id=79 (http://pv.viewsurf.com/?id=79)


Ez nian web-cam hau ezautzen...lehendik beste mordo bat bisitatzen dizkiat asti pixkat artzen detenen...oain bada beste bat!!! :rcain:

 Gaur jaso dit gurean publioa eta 63 litro ziren....nere ustez geixeo izanen zirela, hego haizeak estazioa ia etxarriraino eraman ez balit!!!jeje..

Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Dzingua en Martes 02 Noviembre 2010 22:25:11 pm
Gabon Euskal Herria!  ;)

Egia esan poliki-poliki negua hurbilduz doa, beraz, elur zale amorratua izaki solasgune honi egiten dizkiodan bisitak ugaritu egin beharko ditut!

Datorren asterako ederra datorrela esaten ari dira, hala ere, 1200 metrotik gora izango du eragina. Ia egoera zertxobait hobetzen den eta elurra beherago ikusteko aukera dugun.

Bitartean, izan ongi!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Jueves 04 Noviembre 2010 13:29:53 pm
Eguerdion! aste xoxo xamarra daukaguna, zerua lainotuta naiz ta prezio altuak eduki gainean, tenperatura epela gaurkoa, 18.3º orain, badirudi Igandetik aurrera aldaketa datorrela ala ere modeoloak asko aldatzen dira egun batetik bestera, ikusi behar azkenean zetan geratzen dan dana.

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Jueves 04 Noviembre 2010 16:55:42 pm
Arratsalde on!!

Hemendik egun eguzkitsua eta 18.5 gradu.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Sábado 06 Noviembre 2010 10:01:30 am
Egun on!!
7.7 gradu eta behelainoa itsua Sarrigurenen, ikuspen gutti dugu.
Gauetik aintzin euria eta mendietan elurra. Aemeten arabera, asteazkenean elurra 900metrotik izanen dugula.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Sábado 06 Noviembre 2010 14:03:25 pm
Epa! hemendik 16 gradu orain, goizean 12 gradu zeuden, zerua lainotuta dago, goizean behe lainoa egon da, ia bihar ze alturatan egiten daban elurra , datozen eguneta Ostegunerarte edo pirineoan elur dexente bota dezake .

Ondo pasa.   ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Domingo 07 Noviembre 2010 11:10:26 am
Egun on!!

Erabat lainoturik eta 10.9 gradu.  Euria egin du, orain arte gutti 1.9 mm.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 07 Noviembre 2010 13:55:27 pm
Egun on , goizean zehar zaparradak tartekatu dira baina orain badarama denbora luze bat euria ganoraz ta etengabe egiten ari duela, 12.3 gradu ditugu ta prezioa beruntz 1015 mb. momentuz 14 litro batu dira gaur inguru honetan.

Ondo izan!   ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Domingo 07 Noviembre 2010 18:48:38 pm
Arratsalde on!

Temperatura nabarmen jaitsi da 6.5 gradu mementuz 3.9 mm pilatu dira.
Aralarren eta Erremendian 0 gradu eta elurra ari du (Meteonavarraren arabera).

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Lunes 08 Noviembre 2010 08:27:40 am

egun on lagunok arabako Murgiatik, Zuiako bailaran

ia ba oraindik aurrera zintzo zintzo hemengo datuak jakin arazten dizkizuet

gaur goibel, euririk ez momentuz, haizerik ezta

temp 5ºc
atzo ez genitun 8º ren marka gainditu egun osoan

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Lunes 08 Noviembre 2010 09:22:49 am
Egunon..
 
Negu giroak bete betean artu dula Euskal Herriya..

 Atzo ilunabarreko azken zaparrada, elurretan izan zan 800 metrotatik gora eta gure kaxkoak zurittu zittuen...

 GAur goizen elur maila 1200 metrotan da Aralar eta Andian.

 
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Lunes 08 Noviembre 2010 09:47:21 am
Egun on!

Euria ari du eta 5.8 gradu, egun ilun-iluna.

Une honetan elurra 1000 metrotik goitti.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 08 Noviembre 2010 22:13:35 pm
Iepa, egun euritsua gaurkoa, 20.7 mm batu dira momentuz, haizetsua ere izan da baina ez larregi. 11.5 gradu ditugu orain ta euria ari du.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Martes 09 Noviembre 2010 08:32:05 am

egun on EH

zerua nahiko oskarbi
kotxeetan dagoen ura izoztuta baino berdean ez du ematen izoztu duenik, hori bai den dena buzti buzti

ia eguzkiak alaitzen digun gaurko eguna, neketsua egiten zaizkit azaroa eta abendua, batez ere goibelak direnean, argiaren falta dela eta. Hori bai, diferente izango litzateke elurra etorriko balitz. Norbaitek ba al du susmorik elurtsua izango ote den aurtengo negua?

 3º murgian

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 09 Noviembre 2010 16:13:09 pm
 Atxaldeon

 Mendebal haizeak oaintxe ipar mendebaldera ein du gurean termometroa 10 minututan 11ºC tik 8ºC da jaitxiaz...oaindikan behera dijua..

  Euritan hasi da eta mendian badirudi 1400 metrotan elurretan ari duela....

 Goizean Aizkorrin elur arrastoak geratzen ziren..


 
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Martes 09 Noviembre 2010 21:28:38 pm
Gabon! gaurko eguna ez da oso euritsua izan, orain arratsalde partean egin dau euri gehiago , momentuz 6 litro besterik ez dira batu, haizeak ipar mendebaldera egin dau ta badirudi bihararte behintzat euria ganoraz egin dezakela, Andoni Aizpuruk elur kota 1200 metro inguruan kokatu dau biharko, momentu honetan 10.9 gradu ditugu ta euria ari du.

Ondo izan!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 09 Noviembre 2010 22:39:30 pm
Oraindik ez du nehikoa tentetu haizea gurean euria erruz botatzeko...

 Bestalde Elurrek aipatu don bezala elur kota oain bertan 1100 - 1200 metrotan da.
 Dorraon 620 metrotan 5,4ºC tan gera .
 1100 metrotan 2ºC inguru izanen dira eta 1450m -0,5ºC.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Miércoles 10 Noviembre 2010 09:02:22 am

egun on MURGIATIK

hemen 5º eta euria bota ta bota dabilkigu

ez dakit inguruko mendiak zurituta dauden ez bait dira ikusten dagoen lainoagatik

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Miércoles 10 Noviembre 2010 09:36:50 am
Egun on!!

Egun euritsua, une honetan 6.9 gradu eta euria ari du. Aralarren eta Erremendian elurra ari du.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Miércoles 10 Noviembre 2010 10:22:10 am
Egunon

 Goiz frexkoa eta hezea... 4,8ºC eta euri dexente ari zuen gurean..

 Bestalde eztakit bainan elur kota altu xamar ikusi det Aitzkorri aldean , 1300 bat metrotan..
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: langarra en Miércoles 10 Noviembre 2010 16:09:41 pm
arratsaldeon  EH

Gaur, Izaba- Belagoa 950 mt. 11:30

(http://img529.imageshack.us/img529/6609/022ha.jpg) (http://img529.imageshack.us/i/022ha.jpg/)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Miércoles 10 Noviembre 2010 20:33:39 pm
Joe....  :o  behean bota dau elurra Izaba aldian, hemendik egun euritsua ta tenperatura 11 gradu inguruan, oran 9.8 gradu ditugu ta euria ari du ala ere ekaitzik ez dot ikusi nik oraingoz, 23.4 mm batu dira gaur Altzolako estazioan.

Ondo izan!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Jueves 11 Noviembre 2010 08:40:05 am

egun on

elurte galanta Izaba aldean!!

gaur hemen Murgian 3º, ez du euririk egiten, baino zerua oraindik ere lainotuta

aurrez aurre ditudan mendiak, 800 mtakoak, ez dute elurrik

egun ona izan dezazuela
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Jueves 11 Noviembre 2010 09:12:56 am
Egun on!!

Elurte galanta Izaban!!!!

Orain hemendik 5.4 gradu eta ostarte zabalak. Azken 24 ordu 11.3 mm pilatu dira.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Jueves 11 Noviembre 2010 09:45:47 am
Ederra Belaguakoa. Atzo ematen du handik inguruek neguko itxura bete-betea hartu zuela. Ia ez duten galtzen hilabete batzuetan.

Hemen Gasteizen orain zazpi gradu inguru eta laino finak zeruan. Gorbeiak elurra dauka goian, eta espero zitekeen zeren nik atzo etxera bidean nindoala elur busti apurtxo bat ikusi nuen Aiurdingo tunelean kotxearen kistralaren kontra. Oso gogor ari zuen euria eta tarteka gauza trinkoagoak igartzen ziren  ;D
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Viernes 12 Noviembre 2010 09:22:03 am

egun on

murgian gaur ia oskarbi eta temp ederra, 7º
egun eguzkitsua datorkigu

gozatu

Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Viernes 12 Noviembre 2010 09:37:45 am
Egun on!!

Hemen, ere, eguzkitsua eta temperatura ona 10.5 gradu.
Badirudi, asteburutik euria izanen dugula.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Viernes 12 Noviembre 2010 13:44:12 pm
Hemendik be eguraldi ona , eguzkia ta 22 gradu, ala ere badirudi igandetik aurrera euria ta hotza datorrela berriro ere......

Ondo izan  ;)

Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Sábado 13 Noviembre 2010 08:36:11 am

kaixo denoi Murgiatik

zapatu ederra, temp atzo baino epelxeagoa, 8º

zeruan hoei bakarren batzuk, bestela ia oskarbi

gaur hegoaldeko haize fina dabil, atzo ez bezala

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Sábado 13 Noviembre 2010 12:21:54 pm
Hemen daukagu hego haize madarikatua, 20º ditugu orain eta zeru urdina, eskerrak ez duela asko iraungo....

Ondo pasau!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Domingo 14 Noviembre 2010 08:57:39 am

igande on

murgian 10º eta euritsu

haizea mendebaldetik, zakartzen
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Domingo 14 Noviembre 2010 09:46:11 am
Egun on!!
Hemendik, erabat lainoturik eta 11.8 gradu.

Erradarren arabera, euria berehala iritsiko da. ;)
http://www.meteox.com/gmapstatic.aspx?zoom=6&type=zoom&x=169&y=491

Izan ontsa ta Zorionak Amets Arzallus!!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 14 Noviembre 2010 13:55:19 pm
Eguerdion! euria ta 12 gradu orain, ha ze nolako aldea atzokoa ta gaurkoa ikusita.

Zorionak Amets!

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Lunes 15 Noviembre 2010 08:40:32 am


egun on

ez genuen ba euria espero behar gaurko?

hemen Murgia aldean zeruak ia ia oskarbi, sekulako izotza bota du, eta 1º

ongi izan
aupa arnaldo eta beste guztiak!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Lunes 15 Noviembre 2010 17:03:31 pm
Arratsalde on!!
Nahiz eta goiz argitsua izan, orain lainoturik eta euria ari du. 8.6 gradu.
Aralarren elurra ari du, Meteonavarraren arabera.

Izan ongi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 15 Noviembre 2010 20:29:15 pm
Arratsaldeon! gaur egunak bi parte izan ditu, goizean oskarbi ta hotz 6º zeuden inguru hauetan ta eguerditik aurrera euria ta fresko 12 graduren bueltan, orain 10.6 gradu ditugu ta tarteka euria egiten dau, 7.2mm batu dira momentuz.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Martes 16 Noviembre 2010 08:09:22 am

kaixo egun on

Murgian euri pixka bat, gustiz lainotuta, goibel eta 5º

eguzkirik aterako ahal da gaur?

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Martes 16 Noviembre 2010 20:40:51 pm
Arratsalde on!!
5.5 gradu eta izarrak zeruan ;) ;)
Ikaragarria Erremendian, ordu honetan -2.6 :cold: :cold:

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 16 Noviembre 2010 20:55:48 pm
Atxaldion

 Emen erreka baztarren 0ºC eta nere estazioa magal baten danez ba 2,6ºC tan..

 Atzo goizen gure mendi kaxkoak 1300 metrotaik gora xuri xuri ziren...
 Gaur berriz 1100-1200 metrotan zan elur marra..
 Azaroak bere lanean segiko duela emateu.. Batetik putzuak betetzen eta bestetik gutxinaka gutxinak elurra herritara gerturatuz...(batzuetan bota duen arren..) :risa:
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Martes 16 Noviembre 2010 22:59:43 pm
Gabon, hemendik 8.2 gradu ditugu orain, egunean zehar ez dau euririk egin webcam-ak begiratuta badirudi Pirineoan atzoko borraskak elurte polita utzi zuela .

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Miércoles 17 Noviembre 2010 08:15:15 am

kaixo, egun on

goibel eta euritsu Murgian eta 6º

ondo segi
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Miércoles 17 Noviembre 2010 13:41:02 pm
Euria hemendik ere 5mm batu dira momentzu gaur, badirudi euria izango degula Ostirala kenduta astelehenerarte gutxienez baina elurterik ez da ikusten momentuz modeloetan.

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Miércoles 17 Noviembre 2010 15:27:38 pm
Atxaldeon!

Goizean zehar euria bota du hemen ere, Euskalmeten arabera 6,6mm bota ditu. Bestalde hilabete honetan (gaurkoa kontuan hartu gabe) 141,5mm daramatzagu horietatik, 114,4mm 7 eta 16 bitartean.

Arratsaldean ere euria botatzen jarraituko duela ematen du, baina ala ere ez du ematen askorik botako duenik alturetan mendebala egongo baita:

(http://images.meteociel.fr/im/1560/nmm-2-10-3_qvg3.png)

Bestalde elur maila momentu honetan 1200m inguruan dabilela ematen du Aralarren 1,1ºC baitituzte une honetan.

Bestalde zuek esan dezuen moduan elurterik ez da ikusten, baina tenperaturak nahiko fresko mantenduko direla ematen du nahiko denbora luzean.

Herrira itzuliz orain euri dela gutxi euri pixkabat bota du eta 11,6ºC ditugu. Gaurko hotzena 7,0ºC izan da.

Ondo segi!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Iruña en Miércoles 17 Noviembre 2010 21:11:45 pm
Gabon;

Momentu honetan 6,4ºC ditugu Iruñean eta momentuz 4,3mm pilatu dira.

aio!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Jueves 18 Noviembre 2010 08:33:50 am

egun on EH

hemen Murgia aldean zeruak nahiko garbi, laino batzuekin, eta 0º

izotza nonahi

ematen du eguzkitsu joango zaigula eguna

  :calor:
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Jueves 18 Noviembre 2010 13:46:22 pm
Ba hemendik ezin da esan egun euritsua denik baina noizean behin euria egiten dau momentu honetan bezela, 13.8 gradu ditugu orain, badirudi datorren astea hotza izango dala ia ze gertaten dan azkenea.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: aterri en Jueves 18 Noviembre 2010 17:48:36 pm
Arratsaldeon Gernikatik.A ze aldea dagoen gaur kostaldetik barnealdera.Orain momentuan euria geratu barik da inguru onetan.Euskalmeten datuen arabera ikusten da   zelan hasi Getxo aldetik eta Bermeo ingurure bota dauela gehien .barneldeko aranetan ez dau gauza handirik bota,mendebalaren kontuak izango dira lainoak nahiko zeharka sartzen dira eta .Asteburu euritxu baten ostean 1000mtrotik behera ikusiko ete doguz mendiak zuritute? Urkiola ingurun matazak malutak ikusi baietz?
Astelehen eta Martitzen kontuak.Egia ete da?
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Iruña en Jueves 18 Noviembre 2010 20:46:37 pm
epa!

Iruñan gaurko minima 1,4ºC-koa izan da eta maximoa berriz 9,9ºCtan gelditu da.

gau ona pasa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Jueves 18 Noviembre 2010 22:35:10 pm
Gabon

Asteburu euritxu baten ostean 1000mtrotik behera ikusiko ete doguz mendiak zuritute? Urkiola ingurun matazak malutak ikusi baietz?
Astelehen eta Martitzen kontuak.Egia ete da?

Bai, asteburuaren ondoren aste guztian zehar elur maila nahiko baju mantenduko dela ematen du. Unerik bajuenetan ia 300m-rainao jeitsiko dela dirudi, dena dela hau oraindik zehaztu beharra dago. Dena dela prezipitazio gutxi...

(http://images.meteociel.fr/im/6636/graphe_ens3_xsr5.gif)


Bestalde gaur barnealdean izotz ahula bota du:

Otxandio: -0,5ºC
Ozaeta: -1,2ºC
Agurain: 0,0ºC
Abetxuko: -0,3ºC
Urbasa: -2,5ºC MAN: -3,0ºC
Yesa: -2,0ºC
Etab.

Bestalde (nere herrira itzuliz) goizean euri apur bat bota du, gero arratsaldean lainoak eta ostarteak tartekatu dira. Euskalmeten arabera 1,3mm (9,2mm atzo) bota ditu. Euskalmeten mapan argi ikusten da, aterrik esan duen moduan, mendebaldeko egoera izan dela.

Orain 9,0ºC ditugu. Gaur: 13,2ºC eta 6,7ºC

Agur!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Jueves 18 Noviembre 2010 23:18:46 pm
GAbon...

 Astia aurria diyuen hontan..Girua earra izan da gurean eta menditan itxasita gerau dira eta goizean izotzakin jaiki gea..

 Ematen donez...NIk ez diyot kaso gehiegi ein..datorren asten elur kontukin izanen omen gea..asteartea SAN KELEMENTE (ni ateoa naiz)..PAPA..elurra tipi tapa..
 Ilargi betea dela medio ezin elurte mardulik espero....ez galdetu zergatik, ez bait da erantzun ez-zientifikorik...

 NI metro beteko elurte batekin konforme gerauko nintzan...jaja!!!

 oaintxe lainopen eta 2,9ºC
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Viernes 19 Noviembre 2010 08:20:56 am


egun on

gaurko honetan 4º Murgian eta zeruak hodei altuz estalita

ematen du hego haizearekin itzartu garela

atzo azkenean ez genuen eguzkirik ikusi!! ???

sorte on
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Viernes 19 Noviembre 2010 12:34:16 pm
Ez daukat nik hain argi datorren asteko elurrarena, baina tira, ez dugu esperantza galduko. Momentuz ematen du domekan egun nahiko hotza eta euritsua izan daitekeela, eta astelehena ere bai.

Orain Gasteizen hodei altuak eta 8'6º, udagoieneko aro bete-betea.


Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Viernes 19 Noviembre 2010 13:36:48 pm
Epa , ez dago argi ez oraindik, ia sortea daukagun, orain ta goiz guztia bezela zerua lainotuta dago baina ateri,  biharko aldaketaren zain.... 13.7 gradu ditugu orain.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Sábado 20 Noviembre 2010 09:43:01 am
Egun on!!
Lainoturk, baina ateri une honetan, 7.1 gradu. Egunsentian biziki bota du euria eta 10.7 mm pilatu dira.

Arras interesgarria izanen da datorren astea. Ilargi betea ez izan arren ;), ikusiko dugu elurra? ::)
Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Sábado 20 Noviembre 2010 14:20:34 pm
Eguerdion! goizaldean euria egin dau baina gero eguraldi ona egin dau, orain lainotuta dago ta haizea zakar dabil tenperatura 15 gradutakoa ta ateri, modeloak aldakor dabiz baina bihartik aurrera hotza datorrela dirudi ....

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Iruña en Sábado 20 Noviembre 2010 18:20:58 pm
IEUP!

Iruñean, Lantxurdak esan duen bezala gauean gogotik egin du euria, ia 11mm pilatuz. Orain, ttanttaren bat eskapatzen da baina deus berezirik.
Gaurko maxima 10,8 ºCraino ailegatu da, ta minimoa 5,9ºCtan gelditu da.

Momentu honetan:

Temperatura: 9,7ºC
Hezetasuna: % 68
Presioa: 1005,1 mb

Larunbat ona pasa.  Aio!


Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Domingo 21 Noviembre 2010 08:12:19 am

kaixo, gaur goizean 5º hemen Murgian eta euria etengabe. Haizea fina dabil, ematen du mendebala dela, eta zerua gustiz estalita.

igande on
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 21 Noviembre 2010 11:54:41 am
Iepa, hemendik fresko eta euritsu, 12 gradu ditugu orain, 15.9 mm batu dira momentuz, goizean 650 metrotan 6 gradu zeuden Madarixa inguruan eta haize zakarra.

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Domingo 21 Noviembre 2010 12:14:43 pm
Egun on!!

Euria eta euria eten gabe, bertze 10.5mm. Temperatura aldetik 7.1 gradu

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Iruña en Domingo 21 Noviembre 2010 16:34:13 pm
IEUP!

Iruñean jarraitzen dugu eguraldi euritsuarekin ta momentuz 17litro pilatu dira.

Momentu honetan 6,9ºC ditugu.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Lunes 22 Noviembre 2010 08:15:37 am

kaixo

euritsu oraindik ere, goibel eta 4º Murgian

dozenaka litro ur pillatuko ziran jada eskualde hontan, euria gogor eta eten jabe ari izan zaigu azken bi egunotan eta

landak eta zelaiak uraren menpe daude, ibaiak gainezka egiteko ez da asko falta
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Lunes 22 Noviembre 2010 08:45:47 am
Egunon

 Astelen latza degun astelen ontan..
 GUrean asteburu koxkorra izan da eta euria lepo izan degu bai lanbatan 24 litro pilatu zirela eta bai atzo 30 izan zirela..

 Gaur aldiz 3-4ºC bitartean zira goizeko zazpitan eta zaparrada mardula izan danen elur bustia aritu du.

 Ea asteak ze itxura artzen dun.. ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Lunes 22 Noviembre 2010 08:59:06 am
Egun ederra  ;D

Gasteizen une honetan 4'6º eta zerua hodeitsu. Aiaraldean 6º eta 7º bitartean eta gauean euria gogotik bota du, bart ekaitza eta guzti.

Elurraren zain geratzen gara, berton Gasteizen litekeena da botatzea ::)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Lunes 22 Noviembre 2010 09:22:43 am
Kaixo, egunon.

Hemen nago berriro, udazkena eta negua zurekin pasatzeko.

Orain bertan Legutianon, 4,7ºC, Euri txaparradak eta aizerik gabe.

Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Lunes 22 Noviembre 2010 09:42:43 am
Egun on!!

Berriro euria bazter honetan, 4.8 gradu.
Larunbatean 10.3 mm
Igandean 22.5mm
Gaur, dagoeneko 4.2 mm..
Aste interesgarria!!

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 22 Noviembre 2010 13:43:03 pm
Egun on ! Oinaztua noizko espero dozu elurra Gazteizen? hemendik 10 gradu ditugu eta ateri dago momentu honetan, 12.5 litro batu dira gaur momentuz.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Lunes 22 Noviembre 2010 14:10:57 pm
Astigarraga aldean euria earki ai do tarteka zaparrada dexentekuak.
 Gure lurralde aldean elurra 900 metrotan txurittu dittu mendiak eta bestalderuntz, Lizarraldean Lezaun 820m txuri azaldu da goizean...
 Esan daiteke dagoeneko 1300 metrotatik gora 30 zm onak izanen direla Aizkorri-Aralar eta A ::)ndian.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 22 Noviembre 2010 22:04:35 pm
Gabon, hemendik euria egiten jarraitzen dau, orain 9.3 gradu ditugu, badirudi Ostegun Ostiaralerako elurra nahiko behean botako duela suposatzen dot Oinaztuak ordurako espero duela elurra ikustia Gasteizen, nik espero dotena da modeloak ikusita datorren asterako hegoaldetik datorren borraska hori ez sortzea hego haizea ta tenperatura epela ekarriko bai dau, sortzen bada....noski , ondiok urruti dago.

Ondo izan!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Martes 23 Noviembre 2010 09:09:42 am

kaixo egun on


Murgian 3º gaur goizean, lainotuta baino ateri, momentuz behintzat

ura non nahi, ibaiak gainezka egiteko zorian egon dira

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Martes 23 Noviembre 2010 09:12:41 am
Egunon zazpilurraldeko euskaldunak.

Legutianon Xirin¡miri ari du botatzen.

Baliteke ostiralan elur pizka bat ikustea. Badakizuenez nire webcanetik ikus dezakezue.

Elur botatzen denean kaleko irudiak jarriko dut.

Egunon bat pasa.

Beti bezela, barkatu nire euskerazgaitik, hortze nabil lan ta lan.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Martes 23 Noviembre 2010 09:14:05 am
Orain 3,9ºC dauzkagu
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Martes 23 Noviembre 2010 09:24:49 am
Gasteizen 4º inguru eta zeruan laino eta urdingunekin. Barikuan bota lezake zerbait, ez dezagun itxaropena galdu.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Martes 23 Noviembre 2010 10:12:58 am
Egun on!!
6.5 gradu eta erabat lainoturik, ttantta batzuk ari du.

Baietz, aste honetan elurra ikusiko dugula Iruñerrian!! ;D ;D ;D

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 23 Noviembre 2010 10:19:12 am

Beti bezela, barkatu nire euskerazgaitik, hortze nabil lan ta lan.

 Eunon
 
 Earra ziok eta..Atzoko ajeik gabe bestela eoten dek bat..
 Giro frexkua gaurkoan, 3,9ºC Dorraon eta langarra ai zon...Elurre 1100 metrotik gora txuri mendiyek..atzokoan 5 zm izan ziren Lizarragako portuben..(usaideko portuba)
 Lan egunak ez balira beiraineko argazkinbat jarriko nuke...

 Bestalde GGZ, earki moldatzen haiz,azkenen emen saiatu beharra zeok..denek ere errenka earki itte diagu eta..Gutxi gattuk eta emen inor ez da soberan..

 Hire webcam-a ze enlazetan dakak¿¿??

 Neatik Tuteraino txurittuko balu earra izanen zan...Nik ustiot gutxi baino botakola zeoze..600 metrotan 10 zm..
 
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Martes 23 Noviembre 2010 10:43:05 am
Kaixo Akerrei.

Eskerrik zure laguntzagaitik.

Hemen daukazu nire enlazea. Baliteke programatsu txiki bat, 10 segundun ipintxen dena, eskatzea. Oso erresa da eta arazorik gabe ipintzen dat. Arasorik bat zotzen bazaizu esan.

http://meteogasteiz.dyndns.org:1025
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Martes 23 Noviembre 2010 13:38:01 pm
Eguerdion! 10 gradu ditugu orain goizean 7.5 izan ditugu, euri piska bat be egin dau, bueno azkenean gainera datorkigu hotzaldia edo ez dator gure gainera, modeloak asko aldatzen ari dira....  ::)

Ondo izan!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Martes 23 Noviembre 2010 20:00:45 pm
Arratsaldeon! euria ganoraz momentu honetan ta 8.9 gradu ditugu, ez neban espero horrenbesteko euririk gaur.

Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Iruña en Martes 23 Noviembre 2010 20:54:52 pm
Gabon jende,

Gaurko datuak Iruñean:

Maxima: 9,0ºC
Minima: 3,3ºC
Prezipitazioa: 0,2mm

Momentu honetan 5,6 gradu ditugu ta hezetasuna %72 koa da.

Gaur Erriberan hodeiak eta eguzkia tartekatu egin dira  eta merkurioa Iruñean baino zertxobait gehiago igo da. 11 graduren inguruan ibili da.

Agur
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Martes 23 Noviembre 2010 21:28:14 pm
Gabon

Asteburu onetan ordenagailuarekin arazo batzuk izan ditut eta... barkatu ez idaztea.

Arazo horiengatik eguraldia ezin izan det behar den bezala jarraitu dena dela euri gehien Donostialdea, Mutriku, Durango, Leitza, Artikutza eta Irati inguruak izan direla ematen du.

Datuak ( azaroaren 17-23, kontuan hartu estazioek ordutegi desberdina dutela):

Irabia: 147,7mm
Artikutza: 130,3mm (goizeko 09:00 arte)
Hernani: 112,8mm
Añarbe: 105,8mm (8,7mm/h)
Andoain: 104,6mm (10,7mm/h)
Lasarte: 102,2mm (10,9mm/h)
Zubieta: 90,7mm (arratsaldeko 16:30 arte)
Mutriku: 90,0mm
Ereñozu: 86,3mm (10,8mm/h)

... eta euritan jarraituko dugula ematen du.
(http://images.meteociel.fr/im/5137/graphe_ens3_rqj8.gif)


Orain 7,2ºC ditugu eta euri pixkabat hari du. Gaur: 11,7ºC eta 6,6ºC


Bihar arte! ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 23 Noviembre 2010 22:05:47 pm
Gabon

 3,9ºC gurean eta ilargi beteak kiston itxura ematen diyo gaurko  gabari...
 Laino artean mendi kaxkotako elurra antzematen da...1200 metrotik gora..
 Sakanaldean Altxasu aldean euri dexente in du...gurean 2 litro besterik ez dia izan.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Martes 23 Noviembre 2010 22:06:54 pm
Gabon denoi.

Hemen, Gasteizen, ostarte batzuk dauzkagu. Ez du euririk bota eguerdi partetik.

Webcanean ikusten da ostarteak eta han urrun, Gorbeiko elur txapel polit bat.

http://meteogasteiz.dyndns.org:1025

Gabon denoi eta bihar arte lagunok.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 24 Noviembre 2010 08:38:55 am
Egun on.

Ez nuen espero, baina gasteizen euri apur bat ari du, eta oso tenperatura baxua dago, 3º inguru. Aiaraldean ere askoz gehiagorik ez, eta Urduñako portuan 1º eskas. Bihar arrastian datorrenerako prestatzen gabiltza  ;D
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Miércoles 24 Noviembre 2010 08:44:20 am
egun on

zeruak lainotuta, argigune batzuekin, eta ikaragarrizko ezetasuna

Murgian 1.5º gaur goizean, astea joan ahala goizaldeko temperatura nabarmen jaitsi da, 3 edo 4º

biharko elurra datorrela? kontatuko dizuet

gero arte
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Miércoles 24 Noviembre 2010 09:06:04 am
Egunon

 Laino artean 1,5ºC gurean..

 Gipuzkoako kostaldean zaparrada earrak ari dittuen bitartean barnealdean lanagarra da nagusi..

 Asteburu eta aste hasiera oso interesgarriya jartzen ari da...
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Miércoles 24 Noviembre 2010 09:21:05 am
Kaixo, eguon denoi.

Legutianon elur pixka zain gaudela.

Orain hotsa, 2,4ºC , eta zeru ia garbi dago.

Egun on pasa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Miércoles 24 Noviembre 2010 20:42:03 pm
Arratsaldeon! 8.8 gradu ta ateri dago orain baina orain dela ordu bete edo euria egin dau, ia ba 400mt-ko elur kota baxu hoiek betetzen diran, nik ez dot hain argi ikusten baina profesionalak hori esaten badabe kasu egin behar....  ::)

Ondo izan  ;)

Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Miércoles 24 Noviembre 2010 20:58:44 pm
Gabon denori.

Legutianon 4.5ºC, ostarte haundiarekin.

Nik es dut ikusten elur ahin behera. Otsa bai prezipitazioi, zerbait ere, baina nire apustua 700/800 metro zuritxeko.

gabon lagunok
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Miércoles 24 Noviembre 2010 22:22:09 pm
Gabon

Ba gurean atzo arratsaldetik beste 19,0mm gehiago bota ditu, beraz hilabete honetan (gaur arratsaldeko 16:00 arte) 258,3mm daramatzagu.

Ba nire ustez barnealdean  400m-tara elurra botako du, kostaldean gau guztian zehar ipar haizea nahiko bizi ibiliko dela ematen du. Beraz kostalde-barnealde artean alde nabarmena egongo dela ematen du.

(http://images.meteociel.fr/im/95/nmm-3-37-3_ibb8.png)

Dena dela goizean goiz haizea asko ahulduko da, beraz kostaldean une horretan egongo litzateke elur maila baxuen.

Akerrei, Aralar, Andian eta Aizkorrin zein altueratik gora aurkitu dezakegu elurra?

Bestalde arratsalde guztia euritan pasa ondoren orain ateri dago eta 6,8ºC ditugu. Gaur oraingoz: 7,6ºC/6,3ºc eta 11,8mm. Anplitude termiko oso txikia, 1,3ºC besterik ez. :rcain:

Ondo segi! :-*
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Jueves 25 Noviembre 2010 08:40:37 am


egun on

0º Murgian gaur goizean eta ostarte zabalak zeruan

sekulako izotza bota du baino pasatako egunekin konparatuta, oso goiza lehorra, argitsua eta ederra

eta elurraren zain

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Jueves 25 Noviembre 2010 09:34:48 am
Egun on!!

2 gradu Sarrigurenen eta erabat lainoturik.

Elurraren zain gaude ;D ;D :risa: :risa:

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Jueves 25 Noviembre 2010 09:35:35 am
Egun on Guztioi.

Orain 2ºC Legutianon. Gauan beherena 0.6ºC izan da.

Beno, ea zer pasatzen da gauan. Webcanean ikusi dezakezue.

Gero arte lagunok, gaaur izaugarrisko lan daukat eta.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Jueves 25 Noviembre 2010 10:12:56 am
Egunon

 hotza gaurko goiza...gurean ala ere euri pixakt ari zuenez ez da inbersiorik izan eta 2º inguruan zeuden tenperaturak...

 BA atzo Eguerdian Elur maila 1250 metrotan zan Sakanako mendikate guztietan...
Gaur goizean 7:30 tan A-15 tik paseran, Malloetan elur mailla pixkat jaitxi do eta Balerdiraino ailegatzen zan ...beraz 1100m inguru..
 Esan beharra do, lainoen itxura eta anbientian dagoen hotzak elur aurreko giroa emateo...ea egiya dan...(ala izanen da...atxaldean poleki botatzeko traza guztik artzen ai da..)
 10 zm baino geixo izan daitezke eta...biyar esanen degu asteburun ze pasakoan...(bazpada ere elurretako gurpilak artu dittut)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Jueves 25 Noviembre 2010 11:23:45 am
Gasteizen une honetan 6'8º Euskalmeten arabera eta nahiko oskarbi. Satelitean ondo ikusten da aire-masa hotza zelan datorren gugana iparraldetik itsasoa zeharkatuz. Gaur arratsaldetik bihar eguerdira bitartean ematen du ordu batzuk egon gaitezkeela prezipitazioarekin. Uste dut barrualdean botako duela gehien, kostaldean horren iparretik datorrenean oso tarteka botatzen du eta. Hori bai, zuritu, ez dut uste 600 metrotik behera egingo duenik.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Jueves 25 Noviembre 2010 13:36:46 pm
Eguerdion! hemendik euria ari du ta 9.7 gradu ditugu orain, ia sorpresatxo bat ematen digun eguraldiak....

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Jueves 25 Noviembre 2010 18:11:57 pm
arratsalde on Murgiatik


eguerdirarte oso eguraldi polita, aspaldiko partez eta 7º iritxi da termometroa 14.00 etan edo

hortik aurrera dezente okertu da. 17.15 ak zirenean 2º temp geneukan eta elur buztia, tarteka elurrarekin, bota du

orain berriz, elurra elur buztiarekin tartekatu egiten da, 2º temp

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Jueves 25 Noviembre 2010 19:20:47 pm
Arratsaldeon, nere termometroan 8.1º euskalmeteko estazioan 6.6º , orain ateri dago baina arratsaldean euri asko egin dau, 12 litro bota ditu gaur momentuz ia bihar goizean ze panorama daukagun.

Ondo izan  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Jueves 25 Noviembre 2010 20:26:54 pm
Gabon

Dorrao aldean eta sakana erdiyan ateri..1,7ºC eta haize fin dabille..elur bustia ein omen du bainan oraindik ez dia elur kontuk herrin...portuan bai, elurra kentzeko makiña lanen ari da eta txuritasuna gutxi gora behera 800 metro ingurun ikustea..

 Azpimarragarria Gorostidiko gainean (619m) bide baztarretan elur zaparrada edo txingorran arrastoak bazirela..elur bustia hortik aurrera Irurtzuneaino..Pagozelaien ez zan elurrik...

 Ea gabak zer dakarren...

 Bitartean ...elkartean afaitan earki moldauko gea... :mucharisa:
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Jueves 25 Noviembre 2010 20:58:22 pm
Elur festa gurean dela...
Mardul ari du eta dagoeneko baxtarrak txuritzen hasi dire...
0,9ºC.. ;D
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Jueves 25 Noviembre 2010 22:42:50 pm
Aupa zorionak elurra ikusten ari zaretenoi, hemendik euria, txingorra ta 6.6º ditugu 5.4º euskalmeteko estazioan, ia mendian behintzat zuritxen daban ta larunbatian elurra zapaltzeko aukera duakagun..

Ondo izan !  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Jueves 25 Noviembre 2010 23:32:12 pm
Gabon

 0,3ºC eta elurra mara mara-...kiston kopak ai dittu..
 Dana txuri eta martxa hontan bihar Kieto etxen...(nahi bai!!!)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Viernes 26 Noviembre 2010 08:23:47 am

egun on

bazterrak, kotxeak, teilatuak zurituta hemen Murgian, nahiz eta elur askorik ez bota

momentuz ateri, lainoa eta 1.3º

aste buru on
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Viernes 26 Noviembre 2010 08:27:50 am
Egunon

 Azkenen prezipitazio gutxi izan da gaben eta bere horretan mantendu da dana xuri...goizean elurretan asten zuen bainan elur mailla juxtu xamar dago...Menditan beintzat bota dezala...

 goizeko 7tan Dorraon 0,8ºC...
 
 
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: g24 en Viernes 26 Noviembre 2010 08:33:57 am
Egunon Iruñatik!!!Hotz handia bai baino elurrak ez ditu bazterrak txuritu gauean eta ya esperantzak galduak ditut hori ikusteko......asteburuan hobera egingo baitu eta ez da ia prezipitaziorik espero asike......alerta gehiegi eta azkenean 4 maluta ikusteko besterik ez eta temperatura minimoa ez da hainbesterako jeitsi.....Hurrengo asterako ze ikusten dzue???Egun ona izan!!Aioooo
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Viernes 26 Noviembre 2010 08:44:12 am
Egun on.

Artziniegan 7:00etan 4º eta prezipitazio ugari, euria gehienbat. Gauean asko bota du.

Gasteizera bidean Altuben eta Zuia aldean elurra ari zuen eta zuri zegoen. Elur-kota hortxe dabil, 600 metrotan.

Orain gasteizen ezer gutxi, ikusten da prezipitazio gutxiago egon dela eta elurra botatzearen mugan geratu dela kontua.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Viernes 26 Noviembre 2010 09:47:58 am
Egun on!!
Hemendik erabat lainoturik eta 2.7 gradu.
Gauean, 12ak aldera elurra egin zuen. 550-600metrotik goitti zuriturik dago.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Viernes 26 Noviembre 2010 13:36:18 pm
Eguerdion! hemendik 8.9 gradu ditugu ta ateri orain, 10.8 litro batu dira gaur momentuz , ikusi doten elur bakarra Irukurutzeta inguruan izan da 900mt ditu, karakateko mendilerroan barnealdean dago ta elurrak 800 metrotik gora zuritu dau bakarrik.

Ondo izan!!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Viernes 26 Noviembre 2010 14:33:11 pm
Atxaldeon
 Momentu hontan elur bustia ari du Gurean eta txuri 600 metrotatik gora eguteran eta 700 metrotan eguzkialdean..
 Gauza nahasi xamarra dago datozen egunetan eta aztatzea zailla izanen da..bainan kostaldeko mendietan elurte earra botako dola emateo..Astelenen aldiz hegotik sartzen bada Nafarroak jasoko luke elurtearen zati earrena...ikusi ein ber.Ala ere nik iparrekotik sartzea naio, eta ahal bada illondokin..Biar al izanezkero mendiko elur lodierekin etorriko naz forora.ala ere ez da geiegizkorik izanen,beraz eskiak oaindik etxen gerau beharko due..pentxatzen det Andian (1300m)20zm,aralarren (1300m) 30zm,Aizkorrin (1300m) 25zm..Gainontzekotan ezta ideyik dez..aio :sonrisa:
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Viernes 26 Noviembre 2010 16:51:29 pm
Ba nik bihar asmoa daukat Lunadara joateko eta eskiak eroateko. Justu egongo da beharbada, baina badaezpada...
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Viernes 26 Noviembre 2010 18:54:18 pm
Epa, 5.9 gradu hemendik ta ateri, zerua oskarbi, ikusi dozue GFSaren azkenego irteera, hegoaldetik zetorren borraska famatu hori desagertu da bapatean ta lehen baino hotz gehiago iragartzen dau , ia egian dan....

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: pako en Viernes 26 Noviembre 2010 23:23:38 pm
ea egia den!!!!!!!!!!
Epa, 5.9 gradu hemendik ta ateri, zerua oskarbi, ikusi dozue GFSaren azkenego irteera, hegoaldetik zetorren borraska famatu hori desagertu da bapatean ta lehen baino hotz gehiago iragartzen dau , ia egian dan....

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Sábado 27 Noviembre 2010 09:01:39 am


egun on

Murgian gaur izotza galanta, den dena zuri zuri eta zerua erabat lainotuta

temp -0.6º momentu hontan. atzo elurra bota zuen goizean zehar, zaparrada moduan, batzuetan nahiko gogor. eguerdi aldera hodeiak apurtu ziren eta eguzkia atera zen. termometroa 6º iritsi zen eta bapatean pilatuta zegoen elur pixka hori urtu egin zen, inguretako mendiak berriz itxura ederra dute.

elurte galantak erresuma batuan. ipar ekialdeko kostaldean dauden aberdeen eta newcastle hirietan, 20 zm baino gehiago pilatu zaie, eta gehiago espero dute!!  elurraren atzetik hotza...manchesterren -8º ra ailegatu dira, eta -4º tara londresen.....eta aste pare bat edo iraun dezakela esaten dute met office eko adituak.

hain hurbil dugun irla hau Groenlandia moduko itxura hartzen ari, ihaz berdina gertatu zen,  da eta zihur horrek guregan eragina izango duela
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: aterri en Sábado 27 Noviembre 2010 09:06:57 am
Egunon Gernikatik!Euria dezente ari dau une honetan hemendik. Irratian entzun dot zelan Urkiolan elurretan hasi dauela,elur lapatza baino ez dauela baian elurra ari duela.Gernikan 5 gradu ditugu eta Oiz mendira ikusita ikusten da elurratan  dauela 600 metrotik gora edo.Atzo arratsaldean baino behrago dago zurituta orain.
Gaur lehen elurrak ikutzera joan beharko da
Aguuuur
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Sábado 27 Noviembre 2010 09:28:27 am
Egun on!!

Hemendik -1.1 gradu :cold: lainoturik eta elurra pittin bat ari du (gauza gutti)
Gaurko temperatura hotzena -2.2 izan da.

Ongi pasa asteburua ;)


Edit. Orain gehiago ari du :cheer: :cheer:
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Sábado 27 Noviembre 2010 12:51:37 pm
Egun on! ni elurretan ibili naiz gaur, hemen bertan Karakate medira igo naiz 750 mt ditu eta handik Irukurutzetara 900 mt.

Esnatu naizenean 4.4º markatzen zitxun termometroak igotzen hasi ta 500 metrotan edo elur apur bat zegoen bide bazterrean, 600 metrotik gora euria elurra bihurtu da, karakaten 3 bat zentimetro zeuden bakarrik baina dana txuri zuhaitzak bidea dana.

Irukurutzetako bidean elurraren lodiera handituz joan da ta bukaeran 10 bat zentimetro izango ziran, juateko bide osoa elurra egiten egon da, bueltan atertu dau baina berriz be Karakatera heltzen nengoela elurra hasi da egiten .

Kota hor mantentzen da 600 ta 700 metro bitartean, inguruko mendiak zurituta zeuden Udalaitz, Anboto, Urko , Kalamuan piska bat tontorrean, Aitzkorri noski, Izarraitz ere... Paisai polita ikusteko aukera izan dot atertu dabanian.

Orain 8.2 gradu nere termometroa ta ateri, ia elur festak jarraitzen daban datozen egunetan.

Ondo izan!!  ;) elurzaleak.....  :)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Haize en Sábado 27 Noviembre 2010 13:31:00 pm
Kaixo!

Uda pasa eta hemen gara bueltan, neguzale txaketero handienaren pare lehen elurrekin.

Ni ere elurretara gerturatu naiz. Gaur goizean Ernion izan naiz, goian elurra bazen, 15 bat zentimetro, baina bide guztian zear elurra izan dut lagun, momentu batzutan mardul gainera, 550 metrotik gora elurretan botatzen zuen, naiz eta ez zuritu 700-800metro arte. 11etan gailurrean -3 markatzen zuen, eta haizea. Hala ere lainoa altxatu eta aralar eta aizkorri zurituta ikusteko aukera izan dugu.

Ondo izan, eta ea emendik aurrera gehiago idazten dugun.

Zuek jarrai horrela!
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Andatza en Sábado 27 Noviembre 2010 15:37:13 pm
Eguerdion

Elur maila azkenik 400m ingurura jeitsi zen atzo goizean, txurituta (egun guztian zehar) 550-600m inguruan mantendu zen.

Adarra media atzo egun guztian zehar 600m-tik gora zurituta mantendu zen,  gaur berriz 700m-tik goiti dago zurituta.

Gaurko gaua nahiko hotza izan da:

Erremendia: -12,4ºC
Aurizberri: -9ºC
Erro: -8ºC
Urbasa: -7,9ºC MAN: -5ºC
Roitegi: -7,8ºC
Abaurrea: -7ºC
Zaraitzu: -6ºC
Punta Galea: 6,4ºC :P

Hemen momentu honetan zerua erabat estalita dago eta euri tanta batzuk erortzen direla dirudi, tenperatura 7,6ºC. Gaur (oraingoz): 7,6ºC/4,0ºC eta 1,6mm. Nik 2,3mm jaso ditut eta hilabete honetan 288,1mm daramatzagu.

Hurrengo astean elurra oso baju egin dezakeela ematen du...

Gozatu elurraz ahal duzuenok!
Agur! :cold:
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Sábado 27 Noviembre 2010 16:19:16 pm
Atxaldion

 Dios, gaur bezalako egunak izatearren siña ditteke!!!Iruñen goizen elurre ai zon, gurean bezala...baztarrak txurittu dittu izotzan gaiñen bota bait do eta paisai izugarriya utziyaz..
 Gero eguerdin beriaina igo neiz paseo bat emanez eta hoi girua!!..bate aize gabe,behe laino ez oso trinkoa eta elurretan mara mara...giro earra, zeiñek nahi du karibea¿¿?? -5ºC.
 Bestalde lehengo egunetako elurteak haize handiyakin bota zittuen mendikate nagusitan eta goietan ezin daitteke esan zenbateko lodiera daon..zenbatte lekutan 5 zm eta beste batzutan belaunetik gora...Maiatzeraino iraunen dittuzten elur bilduak..
Ala ere Basoan 1200 metro inguruan 10-12 zm ziren.
Ez dit modeloak ikusteko astirik eman eta bakarren bat busti daittela predikzionbat einez, ezinen det modeloik ikusi eta....Lastima kamara pila gabe dakatela, eta etxian uzti detela..asteleneako argazkinbatzuk igoko ttut...
Atxalde ona pasa
Dorraon -4,5ºC
Eta momentu hauetan 2,3ºC.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Domingo 28 Noviembre 2010 00:46:56 am
Gabon

 Gauza hotzetik dijua eta joanen dala datozen asten...
 Gaur bota duen dena elurretan izan da.
 Momentu hontan -3,4ºC eta behe lainoa 650m taino dao Sakanako txoko hontan.
Bihar elurra izanen degu goizen izpide eta adi datozen egun hauetan mendietan lodiera polittak artu dittugu eta..

 Igande ona pasa...

 Erremendian -10ºC tik pasa dia...
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Domingo 28 Noviembre 2010 08:32:48 am
Egun on!!

Behelainoa Iruñerrian, -3.1 gradu :cold: dena hormaturik dago.
Une honetan Erremendian -11.3, baina -13.2 graduaraino iritsi dira..

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 28 Noviembre 2010 12:47:01 pm
Egun on! gaur be elurretan izan naiz Izarraitzen, atzo bezela kota 600 metro inguruan zegoen, elurra egin dia igotzen haize gogorrakin goian nengoela atertu dau, gaur kamara eraman dot ia gero argazki batzuk igotzen ditzudan, hemendik orain 8.5 grado daude ta eguzkia irten da.

Ondo pasa!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Domingo 28 Noviembre 2010 16:28:08 pm
Hemen ikusi ahal dezakezuez argazkiak.

https://foro.tiempo.com/reportajes+de+viajes+pueblos+naturaleza+y+montana/izarraitz+28112010-t126555.0.html;msg2594665#new (https://foro.tiempo.com/reportajes+de+viajes+pueblos+naturaleza+y+montana/izarraitz+28112010-t126555.0.html;msg2594665#new)

Orain 9 gradu ditugu ta zeruan ostarteak eta lainoak tartekatzen dira..

Ondo izan.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Domingo 28 Noviembre 2010 21:25:00 pm

kaixo

Murgian -2ºc momentu hontan eta zeruan ostarteak eta lainoak

gaur goizean -3º geneuzkan eta eguerdirarte elur zaparradak izan ditugu. max. 3º tan gelditu zaigu

gaurkoarekin hemen aurtengo azaroan 4 egunetan elurra izan dugu, errekorra? ???

bihar arte
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Lunes 29 Noviembre 2010 08:23:06 am
Egun on

7:00etan -2º Artziniegan oskarbi eta izotz galanta, udagoien honetako handiena.

Tenperaturak Aiaraldean:

Laudio -0'3º
Saratxo -0'2º
Urduña -4º
Orozko 1º

Minimoak gauerdiaren ostean erregistratu dira.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Lunes 29 Noviembre 2010 08:44:22 am

egun on

Murgian oskarbi, egun ederra dator, eta -5º etxean dudan termometroan, baino -8º kotxeko termometroan!!!


ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: ggz en Lunes 29 Noviembre 2010 09:17:49 am
Kaixo, Egun on denoi

Hemen Gasteizen -2.9ºC, otsa baina aizerik gabe. Hego aldean odei altuak dabil, ea fronte hori zeozer ekartzen badu.

Egun ona pasa
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Lunes 29 Noviembre 2010 10:34:39 am
Egunon
 Izotz galanta izan degu Euskal Herri guztian...gurean goizeko zazpietan -6ºC ziren, eta larreak atzo arratxaldean botatako elur erauntxiyak erdi xurituak.
 Bestalde azpimarragarriena da goietan dien herri eta estazioek jasotako tenperatura latzak;
Urbasa automatikoan -11,5ºC
Urbasa man -10ºC
Erremendian -14,9ºC
Auritzberrin -16ºC
Abaurreagainen -9ºC
Zaraitzuko Esparzan -9ºC

 Estazio guztiek ez dittue datoak pasa..

 Ala ere esan behar goizean argitzerako hego aizeak jotzen hasi dela eta honek minimak ez dittu horrenbeste jeitxi.

 Ea asteak ze itxura ekartzen duen...
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Lunes 29 Noviembre 2010 12:05:59 pm
Ufff, itzela Auritzberrikoa  :o

Egia da, goizaldea hego apur bat sartu da eta minimoak ez dira hainbeste jaitsi.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Lunes 29 Noviembre 2010 14:28:08 pm
Egun on! hemendik be hotz asko 0.8º markatzen zitun goizean termometroak, orain eguzkia daukagu ta 11º, gaur jai daukat ta Aitzkorrira igo naiz, arratsaldean argazki batzuk igoko ditut . Astea interesgarria dator asteazkenetik aurrera....


Hemen ipini ditut argazkiak

https://foro.tiempo.com/reportajes+de+viajes+pueblos+naturaleza+y+montana/aitzkorri+29112010-t126602.0.html (https://foro.tiempo.com/reportajes+de+viajes+pueblos+naturaleza+y+montana/aitzkorri+29112010-t126602.0.html)

Ondo izan!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Lunes 29 Noviembre 2010 17:08:16 pm
Arratsalde on!!

Une honetan 3.1 gradueta laino altu batzuk. Ea elurra ikusten dugun gauean

Gaur goizean -4.5 gradu Iruñean :cold:

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Lunes 29 Noviembre 2010 20:35:30 pm
Gabon

 2,8ºC gradu eta hotz sentxazioa-10ºC koa..Oso aize zakarra dabilkigu, aize zulo hontan.
 Elur arrastoak herritik gertu segitzen dute eta beharbada gaur gaben berriz ere xurituko diskigu baztarrak...
 Asteburun esan ditteke eskiak ateratzeko aukera ezin hobe izanen degula.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: baias en Martes 30 Noviembre 2010 08:44:43 am


egun on

1º Murgian eta elurretan egin du

ateri dago eta zeruan ostarteak

ematen du haizea mendebaldetik edo hego mendebaldetik datorrela

ongi izan
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 30 Noviembre 2010 09:06:08 am
Negu on..

 Negu gorri..gordiña..Hero aize zakarra eta elurra betik gora,goitik behera eta baita zeharka ere..Bisutxa ergoienako zulon.
0,8ºC eta elurra oso desberdin danen ..bainan dena zuri.
Gipuzku aldean Fohen-a.astigarraga aldean ateri eta 9ºC.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Martes 30 Noviembre 2010 09:21:12 am
Egun on!! hemendik oskarbi ta 6.7º ditugu orain, guk gaur ezin dogu ezer espero  hego haizearekin ala ere tenperatura hotza da hego haizea izateko.

Bihartik Oatiralerartekoa aprobetxatu beharko dogu ze gero modeloak ikusita badirudi  hego haizea nagusituko dala denbora luze batetan.

Ondo izan.  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Martes 30 Noviembre 2010 11:50:08 am
Zelako itxura txarra daukan datorren astetik aurrerakoak  :-X
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: lantxurda en Martes 30 Noviembre 2010 17:22:31 pm
Arratsalde on!!

Une honetan 3.7 gradu eta erabat lainoturik. Gauean elurra egin zuen, gauza gutti.

Izan ontsa.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: akerrei en Martes 30 Noviembre 2010 22:40:44 pm
Zelako itxura txarra daukan datorren astetik aurrerakoak  :-X

Ea modelo guztiek anka sartu eta gaurkorako joan zen astean iragartzen zuten bezala pasatzen dan..jeje

2,1ºC eta izarratua....hego aize xuabea.
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: elur en Miércoles 01 Diciembre 2010 07:57:55 am
Egun on! 3.5 gradu ta euri ariña inguru hauetan.

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010ko Azaroa
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 01 Diciembre 2010 08:08:39 am
Artziniegan 6:40an hasi da euria eta elur bustiaren antzeko zeozer botatzen, 3º ingururekin. Gasteizera bidean elurra polito ari zuen Altuben eta Zuian. Bazterrak zuritzen hasiak ziren gainera. Orain Gasteizen 1º-2º eta ateri.