Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: Arena en Viernes 02 Enero 2015 11:36:09 am

Título: Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Arena en Viernes 02 Enero 2015 11:36:09 am
 
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: JGML en Domingo 04 Enero 2015 10:10:25 am
Egunon! 7 gradu ta xirimiriakin esnatu gea.
Aste hontan antzarrak edo kurrilloak( V bat egiten dijoaztenak) ikusi ditut ta harrituta gelditu naiz, aste batzu badirelako pasa ziala pila bat. Norbaitek al daki normala dan horren berandu pasatzea? Sekula ez det ikusi horren berandu migrazioak
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: MIKELER en Miércoles 07 Enero 2015 14:54:31 pm
Arratsaldeon!.
14ºC ta zerua urdiñ.
Gero arte.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 16 Enero 2015 13:30:23 pm


            6 Grado ta lankarra Baztan aldean. Hemendik ere ilbeltzan pastu ziren lertxunek (grullak) ezta normal baño tarteka pasten dire hain berant....kontuen hartu azaroan denbora gozo-gozua in zuela ta etzuela apenas urik in...

Ya elurre kusteko aukera dugun asteburu hunten...baño dudetzen dut
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: JGML en Viernes 16 Enero 2015 16:28:54 pm
Arratsaldeon! 7 gradu eta ostarte zabalak hemen. Haizea oso mendebaldetik dago oraindik, pixkat ipartzen duenean hasiko da festa. Ea zenbateraino jeisten den elurra...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Viernes 16 Enero 2015 20:41:35 pm
Ze farregarria iruditzen zaidan web hontan (eta gehientan) ematen duten iragarpena, maiz. Horren arabera hemen duela 4 egun esaten zuten elurra botako zula, larunbatean, igandean ta astelehenean, orain begiratuz gero batez, ta are guttigo gaur, ba hemen araintxe elurra ari du, dena zuritzeraino gainera...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 16 Enero 2015 23:09:55 pm
 


   Amaiurren (300m) -1 grado ta elurre gogotik ai du, zuritu dire belaiek. Elizondon (200m) elur bustie. Iñezture ta ortoskak
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Sábado 17 Enero 2015 08:54:50 am
Egun on!! 6 grado Elgoibarren Euskalmten arabera 4°. Monentu honetan ateri dago eta Karakaten 750 mt ez da elurrik ikusten.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Sábado 17 Enero 2015 21:26:53 pm
Azkenin elur gutti bota zun, goizean dena txuri hala ere, negu epel epela momentuz...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Lunes 19 Enero 2015 00:40:41 am
Errepikatua ezabatu mesedez
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 19 Enero 2015 11:32:36 am
Elur bustie elizondon orai, amaiurren elurre, xuritzen hasie da
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Lunes 19 Enero 2015 18:38:05 pm
Hemen Imotzen, elur gehiena joan da jada ta momentuz ateri...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: JGML en Lunes 19 Enero 2015 18:40:24 pm
Arratsaldeon! 3 graduko minima euki deu goizean eta zaparrada polittak bota ditu kazkabarra ta guzti. Orai 4 gradu daakau ta ostarte zabalak. Lastima aste hontarako datorren elurra ez datorrela beheraino, vaina haize tipo honekin ia ezinezkoa da.
Ea Otsailean benetako elurte bat etortzen zaigun......
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Lunes 19 Enero 2015 20:12:43 pm
Aspaldi idatzi bai... (bizi ga)

Orain arteko eguraldi koxkorra, azkenean giroa negutu zaigu eta gauza animatua do.
Kaxkabar, txingor, elur... Gurean elurrak dena txuritu du. asteburua juxtu juxtu txuritu zuen eta atzo egun guztia elurra fitxak eta tarteka kopaka hasi zan.
Datorren asteburuako elurra lepo einen du gure mendietan... ta prebisioak betezkero izotz polittek datorren asterako!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 19 Enero 2015 20:17:41 pm
Azkenean ez du xuritu, berehala gelditu du itetik....oai ateri baño hotza, 1 grado
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Lunes 19 Enero 2015 21:53:17 pm
Hemen kosta partian 3.8° neurtzen ditu euskalmeten estazioak nere termometroak berriz 7°  euri ariña ari da botatzen orain. Hemendik elurra ikusteko mendira igo beharko gaitxuk..
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Martes 20 Enero 2015 15:16:28 pm
Hemen kosta partian 3.8° neurtzen ditu euskalmeten estazioak nere termometroak berriz 7°  euri ariña ari da botatzen orain. Hemendik elurra ikusteko mendira igo beharko gaitxuk..

3.8 ta zureak 7...a zer aldea ezta???
Gurean gaur gauean hotza ein du kotxe gainean nun elur guztia izoztu du ta kostata goizean kentzeko!!!
botatzen duenean elurra izaten ari da baina oso gutti... Argi dago gure EH hontan eguraldia epeldu dula ta askoz elur guttigo botatzen dula ere, hemen orain botatzen ez duna USA ta Canadara joan omen da...(nolabait esateagatik...)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Martes 20 Enero 2015 22:57:12 pm
Ba bai gaur ere euskalmetek 2.5º aemetek 3.1º eta nere termometroak 5.0º markatzen ditu, pilak aldatu beharko dizkiot , orain ateri, ia itsasaldetik datorren zurrunbilo horrek ze uzten digun bihar.

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Viernes 30 Enero 2015 10:09:29 am
Egunon. Azkena aldian eguraldia erabat negutu zaigun hontan azkenean egoera elegante baten atarian gaude!!!
Aurreko egunetako elurtea gure mendietatik ia denak eraman dituen arren, euriak gehienbat, elurte polit baten atarian gaude...

Ea zer datorkigun.

Aurreko astean gurean 15 zm izan ziren herriaren goikaldean eta herriaren behean 10 zm. Kota juxtu xamar izan zelakoz.
Mendian 80 zm allau ziren gehien botatzen duen lekuetan.

Geroarte
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Viernes 30 Enero 2015 21:46:45 pm
Hemen sekulako euritea ari du botatzen atzotikan, erreka guztiak gainezka ta duela gutti elur pitin bat ere bota digu, kotxeak zuritu dituen arren gero euriarekin segitu du ta oraintxe berriz elurra ari du!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 30 Enero 2015 22:12:50 pm
Iruñetik Baztan aldera bueltatu naizelaik, Ostizetik Arraitzko bentetara elurre ai zuen gogotik. Lantzeko bidegurutzean istripu bet ta dena bazen elurrengatik....kitanievesak mantso abisetu tuzte, edo etzen espero hain bajo elurre itia ta....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Sábado 31 Enero 2015 10:24:18 am
Egun on!! 8º Elgoibarren, ateri eta ibaia bere neurrira jeizten , ala ere ondiok altu dago, badirudi datorren astean hemen be elurra egingo duela astearte gau edo asteazkenetik aurrera..... :cold: eta gero hotz handia, ikusikou zetan geratzen dan dana.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Sábado 31 Enero 2015 11:57:43 am
Hemen gaueko 12etan elurra ari zun gogotik ere, baina gero gauan zehar ez du gehio bota ta goizin herrietan elurrik ez...Gauean bai bota behar omen du...

Ta 12etatik aurrera botako zula iragarri eta harrigarria bada ere, 12etan puntuan hasi du botatzen, orain mara mara ari du.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Sábado 31 Enero 2015 18:59:38 pm
Jada 10bat zm dugu Imotzen, Iruñea-Irurtzuneko peajetik aurrera Donostiruntz ere dena txuri, autobidea barne. Oraingo hontan bai ematen du elurte ederra izanen dugula, bai horixe!!!

Iruñea ere txuritzen hasia zen.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: aterri en Domingo 01 Febrero 2015 08:29:51 am
Egun Gernikatik! Bizkaiko kostaldean haizea da nagusi, bolada handiak eta lainoak abiada batean pasatzen dira. Tarteka zaparradaren bat edo beste botatzen du,gehienbat txingorra baina gauza handirik ez. Elur kontuak hurruti daude gure eskualdean.Zerbait ikusten da Bizkargi gainean 550 metrotan baina txingor modukoa dela dirudi.

Tenperaturak ere gorabehera handiak izan ditu goizaldean zehar. Orain 4.2 ditugu baina batzuetan 3.5 ere jaitsi da eta beste batzuetan 5 gradura ere igon izan da.
Bizkaiko kostaldean goi geruzatan hotz handia izan arren , haizeak du giltza eta 1500 metrotan dagoen hotzak ere, ea martitzenetik aurrera , edurra gertu ikusten dogun. Adi egongo gara,interesgarri daude modeloak.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: aterri en Domingo 01 Febrero 2015 08:31:03 am
Egun Gernikatik! Bizkaiko kostaldean haizea da nagusi, bolada handiak eta lainoak abiada batean pasatzen dira. Tarteka zaparradaren bat edo beste botatzen du,gehienbat txingorra baina gauza handirik ez. Elur kontuak hurruti daude gure eskualdean.Zerbait ikusten da Bizkargi gainean 550 metrotan baina txingor modukoa dela dirudi.

Tenperaturak ere gorabehera handiak izan ditu goizaldean zehar. Orain 4.2 ditugu baina batzuetan 3.5 ere jaitsi da eta beste batzuetan 5 gradura ere igon izan da.
Bizkaiko kostaldean goi geruzatan hotz handia izan arren , haizeak du giltza eta 1500 metrotan dagoen hotzak ere, ea martitzenetik aurrera , edurra gertu ikusten dogun. Adi egongo gara,interesgarri daude modeloak.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: hartuarte en Domingo 01 Febrero 2015 11:49:43 am
Egunon. Legazpi txuri esnatu da gaur. Goizaldean egingo zuen. Gauean elurbustie zan oraindik eta..
Beti bezela gehio espero nun . Orain elur zaparradatxo bat..ostartebat..gabiltz
noiz igoko da elur maila 600 metrora?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Domingo 01 Febrero 2015 12:51:23 pm
Egunon! Elgoibarren 8º Orain, hemendik txingora bakarrik ikusi dogu, mendi aldian elurra 400 metrotik gora edo egin dau, baina ez asko,  ia datorren aste honetan elurra ikusten dogun, badirudi baietz baina ez naiz fiatzen, eskarmetu asko hartu ditut modeloak jarraitzen.

Ondo izan!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Domingo 01 Febrero 2015 13:06:54 pm
Imotzen ari du botatzen, berez kristona ari duela esatea ateratzen zait baina, ohi zena ari duela botatzen esan nahi dut, 15zm ta uste dut gehio botako dula...Horrela bai negun gaudela esan ahal dugu!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Domingo 01 Febrero 2015 13:15:14 pm
Hemen prezipitazio gutxi egon da, nere ustez haizearengaitik, isobarak juntu dagozenian eta haize zakarra prezipitazioa barnealdera junten da kostaldia saltatuz edo, ez dakit zelan esan.. txaparrarda motzak izan dira gehienbat atzotik botatakoak.

Euri txaparrada orain, eta 7.5º.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Domingo 01 Febrero 2015 20:09:45 pm
Etxalekun 26zm eta elurra ari du, Goldaratzen ziur 40 bat izanen dutela jada!!! Elurte ederra, 4 urtetan hemen ikusi dudan handiena.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Lunes 02 Febrero 2015 16:42:11 pm
Atxaldeon

Ipar mendebaldeko haizeak gure herrian ez da elurte Haizea.. Azkenean elur beraztuna izan da, 0 inguruko tenperaturan. Atzo 15 zm ziren larreetan eta gaur goizean zeoze gehio zeoen, 17-20zm larreetan.
bestalde metro batzuk gora igo ezkero elur lodiera dexente handitzen da, 800 metrotan metro erdira gerturatzen da.
Datozen egunetan ekialdea izanen da elur gehien eginen duen parajea. Gurean 20 zm espiatzen ttut.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 02 Febrero 2015 21:02:45 pm
Gabon

Baztan aldetik eztu apenas elurrik bota herrietan, 600mtaik goiti bai kapa polite bada, 40-50cm ta goitiago aunitzez geio izin dela pensatzen dut. Oai iduri du hotza ailegatiko dela, eztut uste elur aunitzik inen duenik hemendik....

Momentu hoketan 2 grado ta uri fin-fin bet aidu
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Lunes 02 Febrero 2015 21:05:06 pm
Oraintxe bertan Ezkaba menditik jaitsi naiz (Iruñea), 895m, goian 60zm neurtu dut...Elurra ari zun goian.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Lunes 02 Febrero 2015 21:25:10 pm
Arratsaldeon!! Elgoibartik 7.1º eta euri ariña ari du, eguna hurbiltzen ari da eta modeloak berdin jarraitzen dabe, hotzaldia nahiko zihurra dala dirudi, ia elurra egiten digun, juan zan urtian usaindu bez ez genduan ein hemendik..
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: hartuarte en Martes 03 Febrero 2015 06:39:54 am
Egunon! Elurra legazpin! Autoak zuritzen.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: g24 en Martes 03 Febrero 2015 08:25:29 am
Egunon!!lainotua ta elur maluta txikia iruñan.Elurteren bat espero dzue hemen aste hontan??
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Martes 03 Febrero 2015 09:10:09 am
Egun on! Eibar Elgoibar inguru hontan elurra behe xamar ikusten da 300mt tan edo... tenperatura 3ºren bueltan ibiliko da..
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Martes 03 Febrero 2015 09:19:45 am
Egunon.
Gipuzku aldean elurra ia danen. Goizeko zazpi terditan elurra ari zuen itziarren ta kotxe ganak txuritzen hasita.
Igeldo paren ere elurra gozo gozo.
Oantxe Goierri aldean dena txuri eta tarteka mara mara elurra.
G 24, modeloak ikusi...
Elurra modeloetan baino gehio eginen duela pentxatzen det nik. Goietan haize hotza dago eta ipar- ipar ekialdeko haizekin mendebaldean geiho einen du. Bizkaia- gipuzkoa mendebaldean eta araban geienbat. Nafarroan sakana eta leitzaldea izanen dira geien eginen duen lekuak. Eta adi olazti eta Ziordia herriekin, egoera honekin ikeragarri loditzen du. Ipartzen badu gurean geixo egin arren.
Gozatu elurrakin!!!
Asteburu dotere baten atarin gea eta.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: g24 en Martes 03 Febrero 2015 09:28:36 am
Ez nun espero hain goiz elur kota hain baju egotea....Gozatu!!Iruñan haize horrekin ezer gutxi botako dula uste dt...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Oinaztua en Martes 03 Febrero 2015 09:31:39 am
Hara, ustekabea elurra hain behean egotea ekialdean... eguraldiak holako gauzak ditu 

Gasteizen polito bota du lehen. Orain ziri-ziri ari du eta dena zuri dago erdigunean bertan.

8:45

(https://pbs.twimg.com/media/B854L3lCAAAGkU7.jpg)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: g24 en Martes 03 Febrero 2015 09:35:54 am
(http://tapatalk.imageshack.com/v2/15/02/03/2453fde6468fb5479cdd50e62a0adfe4.jpg)

(http://tapatalk.imageshack.com/v2/15/02/03/004871c8fc5c623b162cd0d76dd91e8f.jpg)

(http://tapatalk.imageshack.com/v2/15/02/03/9dce6a3f253206b0c3bc3067036f7dc9.jpg)

Iruña atzo!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: g24 en Martes 03 Febrero 2015 10:19:17 am
Euskalmetek mapetan Iruñan elurran simboloa jartzen du bihar eta etzirako.... :cold: :cold: :-\Nola ikusten dzue??
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Martes 03 Febrero 2015 10:21:15 am
BAztanen goizeko 5taik goizeko 8ek arte elurre in du mara-mara, Elizondo xuritue dago. orai ateri baño frexko, 0 grado
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Martes 03 Febrero 2015 11:54:02 am
Iruñean gauean euri pila bota du ta elur aunitz kendu, jakina. Hala ere, nik uste baietz Iruñean ere zerbait botako dula baina ez joan den egunean bezain beste, baina, "min" handiago einen dula uste dut, bota ta izoztuko duelako...

Oraintxe bertan ostarte zabalak ditugu hemen Iruñean.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Martes 03 Febrero 2015 17:43:39 pm
Atxaldeon

Beasain aldean euritan hasi du dagoeneko eta nahasi xamarra dago girua.
Goizean bota duen elurra urtu du Goierriko alde hontan eta inguruak txuri daude 300 metrotik gora.
Altxasu eta Dorrao aldean elurretan ari omen du ontxe.
Mendietan aurreko egunetakoaren gainean elur dexente pilatuko da. Gainera aurreko geruza ez da bate zapaldu ezta urtu ere eta 1000 tik gora elur jauzi arriskua dexenteko izango da aldapa nahikua dagoen lekutan.

Nik ustet gaur gauean Iruñan ere elurra izanen dala, gainetik pasako zaigun sakongunea ez da bat batean pasako eta bitartean kantauri itxasoan dagoen hodei multzoa gainean gerauko zaigu.
Bestetik Donostin ere elurra izanen dutela uste det, 2010 oso egoera berdina izan zan eta Astigarraga-Donostin ia 15 zm izan ziren, baita kaosa ere elurretan oituta ez zegoen zonalderako.(farregura ematen didate elurraz kexatzen diren pertxonak, gehienbat hiritan espaloia garbi mantentzeko eskatzen dutenak, gustura jarriko nittuzke Auritzen edo Goñin urte betez..... auzolan batzuk eitteko elurra etxeko atetik kentzen :rcain: :rcain:)
Itziar aldean oraingoan espero det elurte eder bat ikusiko degula, oraindik hiru urtetan behin bakarrik ikusi dut herria txuri eta hura txingorrakin.

Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: elur en Miércoles 04 Febrero 2015 06:31:45 am
Egun on! Elurra Elgoibarren!! ordua zan.... teilatuak etb zuritzen, maluta txiki txikiekin 2º nere termometroan, 0º euskalmenten estazioan.

Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Miércoles 04 Febrero 2015 09:37:17 am
Egunon

Itziarren Elur pixkat bota du, kotxe eta autoetan juxtu.
Ekialdean aldiz zerua urdin eta izotz galanta danean. Zenbait lekutan izotz beltza de egin du.
Atxaldean animatuko da gauza.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Miércoles 04 Febrero 2015 11:38:35 am
Ba Iruñean ta Imotzen pronostikoek kale ein dute beste behin...jajaja, atzo ez zun maluta bat ere ez iruñean ezta Imotzen ere, Irurtzun aldera aldiz zerbait bota zun. Gaur Imotzen ia oskarbi!!!! Guarko atzo arte -3 botatzen zuten, gaur aldiz -8 izanen dugula diote... :yasiviene: :yasiviene: Ein haundi baten pozten nau oraindik eguraldia ezta egun batera ere %100ean ziurtatu ezin izateak!!!

Pozten naiz kostaldean ere elurra ikusterik izateaz!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Miércoles 04 Febrero 2015 11:45:36 am
Egunon

Beasainen elur arina hasi du, firi firi.
Hotza eta hezetasun gutxi.
Polit politte do Goierri aldea.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Jueves 05 Febrero 2015 12:24:08 pm
Egunon

Itziarren atzo gauen elur arrasto batzuk besterik ez ziren. Gaur elurretan atera gea, Donostin elur bustia eta oaintxe bertararte Beasainen elurra gozo gozo aritu du.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: g24 en Jueves 05 Febrero 2015 13:30:51 pm
 Eunon!!Ba iruñan hotza ta eguzkia...nik ya ez dt espero elurr ikustea aste hontan ta hurrengon izotzak ikustn dira...Ea ba otsailak beste elurte handiren bat ekartzen dun!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Jueves 05 Febrero 2015 13:52:02 pm
Baztanen denbora lanot de, laño beltz-beltzez estali da zerue....ta elur maluta ttiki betzuk ai ditu, baño deus inportanteik....nik biherko esperantza badut ba....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Jueves 05 Febrero 2015 13:54:53 pm
Oraintxe Beasainen elur arina ari du eta Lazkaomendi 200 metrotan txuri azaldu da.
Bestalde Sakanan , dexente bota omen du. Zegoenan gainen txuritzen eta errepideak txuri. Gure herrian 20zm dira.
Ipartu egin du eta Nafarrora zeozer sartzen hasi da.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Viernes 06 Febrero 2015 02:36:32 am
Imotzen atsaldean zerbati bota du, errepidea txuritzeraino, baina gero bat ez. Nik uste heldu den astean elur gutti ikusiko dugula bai...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Viernes 06 Febrero 2015 17:52:20 pm
Itziar txuri segitzen dua. Gaur Donostin,Eibar eta Beasain pasa ditut eta Eibarren zeon elur gehien. 5 bat zm.
Deskarga portua pasa det goizean eta iruditu zait 25 zm inguru izanen zirela.
Gauean prezipitazio pixkat markatzen due oraindik modeloek.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Martes 10 Febrero 2015 09:40:52 am
Egunon

Izotz galanta gaurkoan. Zokotan behe lainoa sortu den arren, hotz dexentea dago.
Zaldibin momento hontan -2.5ºC eta -1.5ºC beasainen. Kotxean neurtuta.
Gurean, Dorraon -7ºC.
Eta Urbasan eta Erremendian -14ºC tik pasa dira.

Hoikoa ez da kostaldeko 600 metroko mendiak elurrakin ikustea eta gutxio egunetako elurrakin, hormatua gainera.

Andutzetik bistak, atzo iluntzean

(https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfp1/v/t1.0-9/1795519_10203468571149411_1539659442183664965_n.jpg?oh=6765c1724941d72ef8167caffc089652&oe=555531B4&__gda__=1431420900_59d3221d27a8075a378fb361227922f1)

(https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfp1/v/t1.0-9/10959556_10203468571989432_4997180330149936310_n.jpg?oh=c91afcf85dea3ef113f89437f621eaeb&oe=5560E3A7&__gda__=1432188354_4c2ca7d3f0bb434caa215675448434ce)

(https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/v/t1.0-9/10943699_10203468572429443_205031767398200351_n.jpg?oh=3d3868d5906e93f9bc30e8fb16881f99&oe=554F5303&__gda__=1431290940_6a40c3f37f6c73da4eddb3a6d1d2ee48)

Asteburuko pare bat

(https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/v/t1.0-9/10978607_10203468576829553_9126495579985696839_n.jpg?oh=2ccddc9cb851b178493728fd76a53056&oe=55580DAE&__gda__=1432189905_6bace269516f9e3b3109932c3c3bfa59)

(https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xap1/v/t1.0-9/10696304_10203468577349566_6754567057897176424_n.jpg?oh=e79536cc1a029df3347a5d3feddc3030&oe=555DCB20&__gda__=1435436661_6b20990e7b413eec67b488e53ea57866)

(https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/v/t1.0-9/10981539_10203468577589572_5551206363225623682_n.jpg?oh=5eeea24301e17ea3b1aa1a0b1263b443&oe=554BB500&__gda__=1432491030_9b9d56854931455fe6fad10caa1bc392)

Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Martes 10 Febrero 2015 15:01:48 pm
Bai, elurra izoztuta dagoen hotzarekin ez da urtzen gainera edo, oso motel ari da urtzen, nire pozarako dena esan behar bada.

Hortik behera eskiz, raskada ederrak hortik behera ezta? Edo behekoan belarra baino ez?...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Miércoles 11 Febrero 2015 15:44:22 pm

Hortik behera eskiz, raskada ederrak hortik behera ezta? Edo behekoan belarra baino ez?...

Egunon.
Belarra da dena, jetxiera politte bainan motxa.
Elurrak gurekin dirau oraindikan, gaur ematen du goi laino batzuek estali dutela zerua. Datozen egunetan elurra izan dezakegu mendialdean alturan.

Atzoko bat;
(https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpa1/v/t1.0-9/10959877_10203475491282410_4391157802605730527_n.jpg?oh=51bd1e4d9e332f2a5bccf4d5d733f12b&oe=55512739&__gda__=1432050223_e0d1e0b30849a773ea072f0a2a3f99e2)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Miércoles 11 Febrero 2015 18:17:43 pm
Atzo Burgira joan nintzen Koronan barna, Irunberri, nabaskotze, elurrez beteta, izugarria, gero Otsagi aldera joan nintzen eta gauza bera bide osoan zehar, izugarria. Egia esan, aspaldi ez nun holakorik ikusten, elurrak hain behean horrenbeste irautea esan nahi dut. Elur aunitz. Gaur aldiz igo da tenperatura ta lainotu, beraz, hemendik gutxira, berriz botatzen ez badu, joan einen da.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Jueves 12 Febrero 2015 20:59:38 pm
Gaur goizeko 5tan kamionakin iruñeran nidaielaik, belateko portutik (karretera zaharretik)joan naiz, eta belateko kaskoan elurra gogotik ari zuen, 0 grado markatzen zaten kamionak. Kargatu ta bueltan berriz portu kaskotik pastu naizelaik ez zuen deus ai
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Viernes 13 Febrero 2015 19:21:55 pm
Gaur goizeko 5tan kamionakin iruñeran nidaielaik, belateko portutik (karretera zaharretik)joan naiz, eta belateko kaskoan elurra gogotik ari zuen, 0 grado markatzen zaten kamionak. Kargatu ta bueltan berriz portu kaskotik pastu naizelaik ez zuen deus ai

Atxaldeon.

Atzo prezipitazio pixkat izan zan ekialdean, ez da arritzeko. Gainera zonalde hortan erraz botatzen du.

Gaur hego mendebaleko Haizea Nafarroako gure aldena. Elur arrastoak iruzki aldean eta elurra 600dik gora hitzal aldean.
Momentu hontan euri pixkat ari du kostaldean.

Aste hontan Beriaingo ipar aldea eskiatzen jaitxi dute.
https://www.youtube.com/watch?v=GqaT5Pik20k

Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Sábado 14 Febrero 2015 14:37:29 pm
Imotzen elur gehiena joan da jada, elur berriaren arrastorik ez, euria bai, gogotik izan ere...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Martes 24 Febrero 2015 08:05:34 am
Arraitzko bentetan elurre gogotik ai zun. Baztanen euria
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: akerrei en Martes 24 Febrero 2015 11:28:48 am
Eguraldi koxkorra gaurkoan ere. Kanpoko lanetan ari diren eta garenendako txarra.
Sakanan ere elurra ari du. Txuri 600 dik gora.
Goierri aldean zaparradara dexenteak ari ditu. Ala ere biharko eurite itzala aurreratzen dituzte modeloek... Adi egon beharko gea erreka eta ibai baztarretan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Martes 24 Febrero 2015 12:34:51 pm
Imotzen ere elurra mara mara, gogoti ari du, modeloak motz gelditu dira ez baizuten holakorik ikusten...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Sábado 14 Marzo 2015 08:29:04 am
amaiur xuritue dago ta elurre ai du, elizondon ere elurre ai du gogotik
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Sábado 14 Marzo 2015 14:49:12 pm
Aupa, Imotzen ere elurra bota du, gustora martxoa izateko, are gehiago iragarrita ez zegoela...Gaur gauerako bai dago iragarrita, ikusiko dugu betetzen den, momentuz, 5-10zm bota du.

Iruñean ere zerbati bota du, kotxeak ere txuritu ditu, baina berehala euriak hurtu du dena...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: haizeaviento en Martes 21 Abril 2015 11:55:18 am
Kaixo.
Gaur ere egun ederra, eguzkia hodei altu batzuekin soilik, baina fresko goizean goiz, 9 gradu.
PD: nahiko hilda ikusten dut topic hau... :-\
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Jueves 23 Abril 2015 01:08:46 am
Bai, negun piztuago egoten da, gero, eguraldi onak, beroak eta abarrek "hotz" :cold: uzten gaitula ematen du...jajaja

Udaberri hau aski lehor gurean...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: haizeaviento en Jueves 23 Abril 2015 15:18:40 pm
Bai, negun piztuago egoten da, gero, eguraldi onak, beroak eta abarrek "hotz" :cold: uzten gaitula ematen du...jajaja

Udaberri hau aski lehor gurean...
Ba bai, ematen du joera aldatu behar duela hurrengo astetik aurrera, euria eta tenperatura dexente freskoagoekin, aber horrela hau animatzen den  :rcain:
Momentuz gaur hodei asko, tanta batzuekin, baina ostarteak irekitzeko joerarekin. 16 gradu
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Miércoles 01 Julio 2015 13:41:31 pm
Beroa nonnahi, mendia aski lehor uztailaren hasiera izateko gurean...eskerrak mendiko etxeak neguan epel epelak diren!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Lunes 10 Agosto 2015 23:01:20 pm
Beno, ba hemen ematen du uda joan dela, gauez 9, 10, 7ºtaraino ari gara izaten, nik hotza esanen nuke abuzturako...Zuenetan bero?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Martes 18 Agosto 2015 16:08:54 pm
Ba holan segitzen dugu, abuztuko batazbestekoa izugarri jaitsi da gurean, gauero 10,11,12º...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Martes 08 Septiembre 2015 19:16:52 pm
Ze aspergarrie den ude....goizetan frexkatzen hasi du berriz, gaur Elizondon 8 grado eta lanoa....norbaitek badaki negurako prebisio estazionalak (ez dakit nola erran eskuaraz) atera diren?
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Siberia-Gasteiz en Martes 08 Septiembre 2015 19:31:12 pm
Ze aspergarrie den ude....goizetan frexkatzen hasi du berriz, gaur Elizondon 8 grado eta lanoa....norbaitek badaki negurako prebisio estazionalak (ez dakit nola erran eskuaraz) atera diren?

Hemen duzu baina ez fidatu, ez dute inoiz asmatzen. Iragarpenak gehienez 3-4 egunetara begiratzen ditut, hortik aurrera ez du ezertarako balio.

http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/prediccion_estacional
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Miércoles 09 Septiembre 2015 10:01:40 am
Ni erez enaiz fietzen, baño kuriosidadez kusteko ziren... bertze urtetan foroan ere atra izen tuzte...aurten oño eztitut ikusi....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Miércoles 09 Septiembre 2015 23:55:51 pm
Hemen abuztuan hoztu zun ta irailean egunez bero ta gauez hotz, atzo 7º...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: haizeaviento en Lunes 14 Septiembre 2015 11:15:35 am
Hemen ya udazken giroa daukagu...euria, haizea eta freskoa, baino hurrengo egunean berriz beroa...eta horrela aspalditik  :crazy:
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Miércoles 11 Noviembre 2015 10:05:07 am
Imotz aldera gauero ta goizero laino trinkoak ari gara izaten, euri pitin bat egunero ta jada zerbait hotzago gauetan, 2-3 izozte patxaran ona jaso ahal izateko izugarri ongi etorri zirenak ta egunez bero. Esanen nuke gurean aurtengo sanmartina beroagoa ari dela izaten
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Miércoles 11 Noviembre 2015 19:13:08 pm
Baztan aldean ere lano egun hoketan, Elizondon eguerdiko 13:00tan goratu du gaur....egun hok nahiko epelak izen dire, baño gaur frexkoxago nabari de. ipar haizea sartu da...momentu hoketan 11 grado
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Viernes 13 Noviembre 2015 20:12:55 pm
5 gradoko minima eta 17ko maxima gaur elizondon. behe lainoa goiz partean, ta orai zerue estalie dago. ya hozten hasten duen noizbaitere....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Sábado 14 Noviembre 2015 21:34:24 pm
Eguraldi nahiko motela gaurkua baztan aldean....egun guzia lanotua egon da eta tenperatura nahiko konstante mantendu da. orai dela ordu pare bat garbitu du eta orai ai da tenperatura jausten...momentu hoketan 7 grado, eguneko minimoa
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Domingo 15 Noviembre 2015 10:40:32 am
Egun goibela gurean ere, dena den, lainotua zeharo, odeiak oso baju, temperaturaren jeitsiera nabarmena. Oso lehor udazken hau dena den, azaroan ta iturri zenbait lehor oraindik...bitxia aurtengo udazkena.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 16 Noviembre 2015 13:46:20 pm
2 gradoko minima gaur elizondon...iduri du tenperatura mantxo-mantxo balio normaletara egokitzen ai dela....ea zer ekartzen daukun asteburuek, iduri du euria eta elurra kota ertainetan eginen duela...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Jueves 19 Noviembre 2015 21:30:26 pm
9 gradoko minima gaur baztan aldean...aro gozoakin gaude momentuz, ea asteburuko predikzioak betetzen diren ta inguruko mendietan bederen elurra ikusteko aukerik dugun....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Viernes 20 Noviembre 2015 15:43:59 pm
Uste duzu elurra ikusiko duzuela handik? Nik ez dut oso garbi eta 650 metrotan gaude, agian guk goiko mendietan? Igarpenak gora ein du kotekin...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Sábado 21 Noviembre 2015 08:24:48 am
Inguruko mendieta pentsatzeut baietz, kusko dugule elurre... herrietan iñondik iñora, baño mendietan bai, Auza, Gorramendi, Saioa, okoro...hoiek denak 1100m tik goiti daude. hoiek xurituak ikusteko esperantza badut... biher errain datzut ea non gelditu den kota. momentu hoketan Gorramendin (1080m) 4 grado, hori markatzen du meteo navarrako orrialdeak...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Domingo 22 Noviembre 2015 10:42:45 am
Erran bezala elurre kusi dugu inguruko mendietan....oraintxe gorramenditik etorri naiz, kaskoan 10cm elur zeuden, eta xurituta zegoen 800m-ak arte....ea gaur gauena beheitiago xuritzen duen....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Domingo 22 Noviembre 2015 15:19:12 pm
Gurean ere elurra bota du, herrietan bertan!!! Iragarkiek huts ein zuten ez baitzuten 600 metrotan ematen.
Hola zegon Etxaleku lagun baten etxetik gaur goizeko 11etan, gero euriak hurtu du lurrekoa.
(http://i63.tinypic.com/2j3056x.jpg)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Lunes 23 Noviembre 2015 13:58:07 pm
Elizondon elurra egin du goizean, orai euria ari du. Amaiurren aldiz elurra ari du orain....gaur goizean horma zegoen (-2) eta dena oscarbi, baina goizeko 10tan lainoak sartu eta dena aldatu da...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Martes 24 Noviembre 2015 22:13:49 pm
Gaur tenperaturak goxatu dira pixka bat, eguneko maximoa 7,3 gradotarat ailegatu da...momentu hoketan 6,6 grado eta euria nahiko gogotik ari du. elurra goitisko gelditu izanen da hontakoan...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Miércoles 25 Noviembre 2015 11:33:59 am
Bai, gurean ere, euria gogotik ari du ta zerbait goxoagoa, elurra oso goian ikusten da...Dena den, pozik, bazen garaia!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Miércoles 25 Noviembre 2015 13:06:18 pm
Hemen urie gogotik ari du...Bidasoa Bera aldian belaietara atera da, eta Amaiurretik Elizondorako bidean ere belai batzuetara ateratzen ari zen...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Miércoles 25 Noviembre 2015 13:07:37 pm
Oraintxe kusi dut meteonavarra, gorramendin azkeneko 24 orduetan, 96 litro, eta Beran 76
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Siberia-Gasteiz en Miércoles 25 Noviembre 2015 15:11:45 pm
Oraintxe kusi dut meteonavarra, gorramendin azkeneko 24 orduetan, 96 litro, eta Beran 76

110 litrora igo da.

Euskadin Añarbe 120.2mm azken 24 ordutan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Jueves 26 Noviembre 2015 19:30:04 pm
Nahiko motela gaurko egune Baztan aldian....lankarra egon da egun guzien,orai intensidade gehixagokin ari du euria. 10,4 grado orai,gaurko minimoa...ea elurra pixka bat jausten den, mendietan bederen ikusteko...
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: MIKELER en Sábado 28 Noviembre 2015 08:46:40 am
Egun on!.
9.1ºC Gaintxurizketan ,zerua estalita baina momentu hontan euririk ez.
Gero arte.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Sábado 28 Noviembre 2015 10:14:49 am
Imotzen ere tenperaturak gora ein du, euritsua ta jada iturri guztiak topean, ohi denez eta behar denez gauden garairako!!!
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Jueves 03 Diciembre 2015 07:41:44 am
Egun hauetan inbersio termikoak ditugu bailaran (ez dakit ongi errana dagoen). orai bera -2 ºC Amaiurren (300m) eta 8ºC Gorramendin (1080m)
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: nikhotza en Miércoles 16 Diciembre 2015 21:16:55 pm
Gaur mendian izan naiz egurra jasotzen, egur txikia sua hasieran pizteko, nik gogoratzen dudala, ez dut sekulan abenduaren erdialdean mendia hain lehor ikusi. Lokatza badago jakina, eguna motza ta hotz, gauero 3-6ºtan baitago baina basoa zerbait iregiagoa dagoen tokietan lehortuta, harrigarria benetan.
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: Alkaxuri en Martes 22 Diciembre 2015 16:40:33 pm
Hemen ere dena lehor lehor dago....hau udazken tristea izan duguna....eta iduri duenez negua ere hola hasiko da...ihaz ere aro berdina eduki genuen urtarrilaren bigarren aste arte, bakarrik urte bukaeran tenperatura minimoak hotzagoak zirela....ea aurten egiazko negua lehenxeago hasten den....
Título: Re:Euskadi eta Nafarroa, 2015
Publicado por: aterri en Miércoles 30 Diciembre 2015 09:49:10 am
Kaixo danori! Gernikatik.

A ze nolako eguraldi aspergarria eta gogaikarria daramagun aspaldi honetan. Egunak joan egunak eta egunak etorri eta aldaketarik ezin ikusi.Eguraldi zaletasuna eta ere ezbaidan jartzen dau holakoak ikustean. Landaredia guztiz zoratuta daukagu. Zuhaitz  asko hostoak bota ezinik, larrosak larrosa biziekin, San jose lorak abenduan...
Jende nagusiaren esanetan, hotzaldia handiak ikusi dutenek, diote horrelakoak geratu izan direla lehen ere hotzaldi aurreko hilabeteetan , 1956 ko otsaileko hotzaldian kasu.  Orduan hotzaldi handi baten aurrean ote gaude?
Azken hilabeteetako bataz besteko tenperaturak oso goitik ibili dira eta parekatzeko hotzaldia etorriko  ote da?
Ezkur asko eta asko ere badago aurton, zerbaiten seinale ote da?

Galdera hauek denborak erantzungo digu. Baina senak esaten didanez, aurten sorpresak dituela ematen  gure eguraldi honek. Denbora izango da lekuko.