Egun on, gaur behe lainoak ditugu ta 16 gradu ia laister altzatzen daban, beztela eguraldi ona eta aspergarria (eguraldiari dagokionez) datorrela dirudi datozen egunetarako.
Ondo izan ;)
Egun on!!
19 gradu ditugu eta lainoturik. Eguraldi aspergarri samar.
Izan ongi.
Gabon!
Iruñan zerua nahiko estalita egon da egun osoan zehar, eguerdian izan ezik.
Gaurko temperaturarik altuena 25ºC inguruan egon da, bajuena berriz 12ºC -koa izan da.
Momentu honetan 18ºC ditugu.
Gau ona pasa. Aio!
Apa.
Atzo gauean xirimiri pixkabat bota zuen, plubioan 0,1mm besterik ez ditut batu. :rcain:
Momentu honetan zerua goi hodeiez erabat lainotuta dago eta 18,5ºC ditugu. Gaurko tenperatura estremoak 20,8ºC eta 13,8ºC izan dira, hori bai hezetasuna ez da %69-tik jeitsi egun guztian.
Meteograma ikusita egunik beroenak igandea eta batez ere astelehena izango direla ematen du:
(http://images.meteociel.fr/im/90/graphe_ens3_npi3.gif)
Itsasoaren tenperatura ere gorantz doa:
https://oceanography.navy.mil/legacy/web/cgi-bin/graphic.pl/metoc/341/8/0-0-10/0
Aprobetxatu hurrengo bi egun hauek, batez ere barnealdean bizi direnek...
Agur!! ;)
Egun on guztioi!
Iruñan 14,5 ºC ditugu momentu honetan eta hezetasuna %80-koa da. Gaurko temperaturarik bajuena 14ºC tan gelditu da.
Zerua erabat estalita dago baina ez du euririk egiten.
Beno, egun ona pasa.
Egunon
Giro makala gaurkoa....atzokoaren pare
Euri pixkat earki etorriko zan gure batz eta larreendako...
Besterik gabe, aioo
Egun on!!
17 gradu eta lainoturik. Goiz freskua erraten ahal dugu.
Izan ontsa.
Gabon guztioi!
Gaur Iruñean uste dut hodeiak eta ostarteak nagusitu direla. Ez nago ziur goiza Erriberan pasatu dudalako ta egia esan arratsaldean ez naiz asko fijatu. ;)
Gaurko temperaturarik altuena 22,7ºCkoa izan da ta momentu honetan 15,5ºC ditugu.
Larunbaterako 30ºC iragarri dute, hau beroa!
Enga aio!
Gabon
Nik ere ia egun guztia kanpoan pasatu det :P, ala ere badakit goizean xirimiri pixkat bota duela eta eguerdirako ostarte batzuk zabaldu direla. Atzo bezela, gaur beste 0,1mm batu ditut xirimiri moduan :rcain:. Hori bai, egoera hauetan beti pasatzen den bezela Igeldon hemen baino xirimiri geiago bota du, hau da, 0,9mm. :rcain:
Ilunabar polita gasteiztarrek gozatu ahal izan dutena:
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/gasteiz5786.jpg)
http://meteogasteiz.dyndns.org:1025/cgi-bin/guestimage.html
Orain hemen zeruan erdi mailako lainoak tartekatzen dira, ala ere hauek ugariagoak dira ostarteak baino. Orain tenperatura 14,4ºC-koa (eguneko hotzena) da, maximoa berriz 20,6ºC-tan gelditu da.
Izan ontsa ;D
Egun on!
Goiz freskoa gaur duguna Iruñean, gaurko minima 9,9ºC-koa izan da. Momentu honetan 10,6ºC ditugu.
Zerue erabat oskarbi dago eta ez du apenas haizerik egiten. badirudi beroa egingo duela gaur. espero dut bero handia ez izatea.
bueno, agur! egun ona pasa.
Egun on! hemendik be fresko 15 gradu ta behe lainoa daukagu ala ere eguerdirako eguzkia izango da nagusi seguruenik.
Ondo izan ;)
Aupa
Momentu honetan zerua erabat oskarbi daukagu, hori bai Goizuetaldera laino osotxiki batzuk ikusten dira. Orain 21,2ºC ditugu eta brisa oso ahula dabil, hotzena 11,3ºC-tan gelditu da. Erremendian -0,4ºC.
Agur!! ;)
Arrratsalde on.
Gaur, bai, beroa dagoela erraten ahal dugu.
27.6 gradu eta erabat oskarbi, egun politta
Izan ontsa ;)
Gabon!
Iruñan maxima 27,4ºC-koa izan da. (Niretzat bero gehiegi >:()Eta egun guztian zerua oskarbi egon da, orain bezala.
Temperatura astiro jeisten doa eta orain 20,3ºC ditugu.
Ongi ibili
GAbon
Emen Sakana aldean 12,2ºC ;D ;D...
Lehen esan bezala aurtengo udaberri petralak gurean arrasto latza utzi digu....
Fagadia erabat txikitu du leziza bailaran %50 eta goiak erabat erreak diardute...izotz txingor eta elurrak eraginda...
Penagarria benetan.....
Bestalde uda giro nagusi euskla herri guztian....batzuk beroa eta beste batzuk itxas haizea...
Ala ere mikel laboa handiak zioen bezala .....
Maitte dittut maitte...gure bazterrak lanbroak....izkutatzen dizkidanean...
egun ona izan
Egun on!!
Beno jende, ostirala iritsi da. ;D
Momentu honetan 13,2ºC ditugu ta zerua oskarbi dago. Gaurko temperaturarik bajuena 11,9ºC-koa izan da.
Gaurko Aemet-ek 27ºCetara iritsko direla termometroak iragarri du.
Ongi ibili
Ostirala ta eguraldi bikaina 13 gradu ta zerua oskarbi, badirudi bihar arratsalde gau partean okertuko dala eguraldia....
Ondo segi!! ;)
Egun on!!!
17.3 gradu ditugu eta zerua erabat oskarbi. Gaur, ere, beroa izanen dugu, hori bai arratsaldean ekaitzaren arriskua bada. Ikusiko dugu.
Ongi pasa asteburuan.
Izan ontsa.
Egun on!!
Atzo, erran bezala, ekaitza izan genuen. Gaur goizean, ere, ekaitza. Osotara 6.7 mm
Orain 14.9 gradu eta lainoturik, ziuraski berriro , euria eginen du.
Izan ongi.
Atxaldeon
Momentu honetan zerua erabat lainoturik dago, ala ere lainoak gero eta finagoak dira. tenperatura 18,4ºC-koa da eta hezetasuna berriz %71. Goizeko 9tan ekaitz txiki bat pasatu da gure gainetik, hiru-lau trumoi oso indartsu jo ta euri zaparrada polit bat bota digu. Nik 3,0mm batu ditut, euskalmetek 2,5mm eta miramonen beste 4,9mm bota ditu.
Ematen du hurrengo astean eguraldi entretenigarriagoa izango dugula zorionez.
Ondo segi, agur!! ;)
Hemendik be egun lainotua izan dogu, goizean sirimiria ere bota dau baina gutxi, hemendik ez da ekaitzik izan , kosta partean eguraldi obea egin dau argiagoa, orain 17.5º ditugu zeru lainotua baina ateri.
Ondo izan. ;)
Egun on!!
Berriro, lainoturik esnatu gara eta 13 gradu ditugu. Badirudi, bihartik aintzin, euria jaun ta jabe izanen dela. Ikusiko dugu.
Izan ontsa!!
Atxaldeon
Giro lainotua gipuzku alde ontan ...
ateburua aldiz laino eta ekaitz ahul tarten pasa zaigu...
Lanbatan 31 ºC tara ailegau giñana eta atzo aldiz 15ºC tik ia ezin pasa
5 litro pilatu ziren lanbata eta igande goiza bitartean gurean
aioo
Atxaldeon
Atzo azkenik, elurrek esan zuen bezela, itsasoan erabat oskarbitu zuen. Hemen etzuen askorik garbitu baño gutxienez iluntzean eguzki pixkat ikusi ahal izan genuen.
Orain hemen, akerreik esan bezela, zerua ia erabat lainotuta daukagu. Hori bai, laino altuak dira eta oso finak direnez eguzkiari tarteka pisatzen uzten diote. Orain 22,1ºC eta %66 ditugu; gaurko hotzena 13,1ºC izan da eta beroena berriz 22,9ºC.
Eta bai, lartxundak esan duen moduan, bihartik aurrera eguraldi euritsua etorriko zaigu. Baina ala ere sortuko diren ekaitzekin (bai itsasokoak zein lehorrekoak) suerte pixkabat izan beharko degu ::)
Eongo gatxik ;)
Egun on! zerua erdi lainotuta ta 14º inguru ea asteak ze dakarren...
Ondo izan!
Gabon
Giro elegantea oaintxe duguna...ala ere ekaitza km batzuk mendebalceo gerau da guretik
Etxarrin 13,7 litro eta gurean 5 litro pasatxo....Harritzekoa da gurean ekaitzak dezente gehio jotzen dolakoz...( :crazy: :crazy:)
Ate dotorea pasako deguna...onttoak ateatzeko ezin giro aproposagoa....
oantxe bertan 13ºC sakanako txoko hontan
aioo :mucharisa:
Egun on!!
15.5 gradu eta xirimiri moduan ari du.
Atzotik 2.6 mm pillatu dira.
Izan ongi.
Eguerdion! ateri goiz guztian, atzo bai arratsaldean euria bota zeban , orain 23º ditugu.
Ondo pasa! ;)
Egunon
Atzo haizeak gogor jotzen zittuen gure bailaran bainan arrigarriena zeinen egun iluna joan zen...hego lainoak lezizako bailara erabat estaltzen zuten ..
Gauean ekaitzetara jo du eta 13 litro bainon gehio izan dira....
Gaurko atzoko traza berdiña artzen ari du eguraldiak....nik giro honekin iraila bitarte gustoa egonen nintzake...
aiooo
Benetan ikusgarria mendebaldetik datorrena, merezi dau satelitea ta radarra ikustea, hemendik tanta batzuk bota ditu dagoeneko ta haizea sakar dabil orain 21º ditugu.
Ondo izan!!
Bai ikusgarria radarran itxura..
ala ere ipar mendebaldu beharko luke honea euria erruz ekartzeko....
Goierri aldean euria tarteka ari du eta zerua erabat ilun...
aioo
Arratsalde on.
Hemendik, lau tantta besterik ez dugu ikusi. 18.4 gradu.
Ea iluntzean zer dakarren.
Izan ontsa.
Gabon
Bi egun heuetan euri asko bota du Pirineo eta Galizia-Asturias aldean, leku hauetan 200mm-tik gora bota dituen lekuak badira. Pirineotan elurra 3000m-tik gora bota du, beraz leno elur gutxi bazegoen, orain ez da gehiago egongo.
Bestalde hemen egun guztian zehar hego haize indartsua ibili da, goizean zerua ia erabat oskarbi zegoen baina orduak aurrera egin ahala zerua laino altuez erabat estali da. Gauen euri pixkabat egin du, nik 1,8mm eta euskalmetek 1,6mm jaso ditu :rcain:
Oraingoz hilabete honetan 10,6mm bota ditu :rcain:
Momentu honetan euria hari du eta euskalmeten arabera 2,1mm daramatzagu oraingoz, 15,2ºC ditugu. Maximoa 23,5ºC izan da eta minimoa berriz 13,4ºC.
Gaur gauekoari begira borraskatxoa orain dagoen posizioagatik batez ere kostaldean litrotxo batzuk botako dituela ematen du, ala ere bihar arratsalderarte itxaron beharko da euria ganoraz egiten ikusteko. Izan ere onduan haizea ipar mendebaldu egingo baita, gainera agian(batez ere kostaldean) momenturen batean nahiko zaparrada indartsuak bota ditzake.
Agur!! ;)
Gabon
Giro bikaina....( gure gainean borraska ....ez da mediterraneo aldera junen...= :P)
Benetan giro sanua dakou.Onttok hasiko dira eta ez da berri txarra...
Elurra 3000 metrotatik gora...nere zalantzak dittut..Botako zuen bainan elur busti edo alakotan,ala ere elur asko due eta aurtengo uda nere ustez frexkotik joanen dalakoan nago,uste bainan kalte gutxiyo inen du.
Lastima argazki kamara aurrekon etxen utzi nuela, bestela erakutxiko nizuen anetoko lepoan zeuden 15 metroko glaziarran goiko zatia.Asti pixkat dudanen nere 9 urtetako pirineotako argazkik zintzilikatuko dittut euskal foron...
emen oaindik ez da euritan hasi bainan bela hasiko da
gau on pasa ..
gora euskal foroa!!!
Egun on!!
Laino batzuk eta 15.6 gradu.
Atzo zaparrada batzuk izan genuen, 5.1 mm.
Izan ongi.
Euria ta euria, ez dau indar askorekin egiten baina ia etengabe, orain 19º ditugu ta euria berriro ere, ez dakit zenbat bota daban Altzolako estazioa azkenaldian ez dabil da, bueno ba ondo pasa astebukaera.
Aiooo! :)
Egun on!!
Hemen, Bart hasi zuen euria egiten, mementu honetan xirimiri moduan. Orain arte 8.6 mm pilatu dira.
Temperatura aldetik 14.7 gradu ditugu. Ez du ematen udaberria (ia-ia uda) udazkena baizik.
Izan onsa!!
Egia Lartxunda, ez dirudi udaberrian gaudela ia datorren astetik aurrera obetzen daban eguraldiak, orain 18 gradu dirugu ta ateri dago, hori bai lainotuta ta tristea.
Ondo izan ta aupa erreala ;) aurten bai?
Cita de: elur en Sábado 12 Junio 2010 12:33:44 PM
Egia Lartxunda, ez dirudi udaberrian gaudela ia datorren astetik aurrera obetzen daban eguraldiak, orain 18 gradu dirugu ta ateri dago, hori bai lainotuta ta tristea.
Ondo izan ta aupa erreala ;) ¿aurten bai?
Ez dirudi.
Egueseko predikzioa.
http://www.aemet.es/es/eltiempo/prediccion/localidades/egues-31258
Erreala txapeldun. ;)
Egunon
Udaberri beteko giroa da hauxe....
Gurean bai beintzat...udan ere alako asko ittekoa bada(ta hoalxe segiko du)
Emen 15 gradu eta oaintxe euria bizi bizi hasi zaigula.
atzotik gaur goizeko 11 ta 8,5 litro izan dia gurien.
BEstalde, nire futbolzaletasun eza dala eta.....segundan beste urte bat ez da horren txarra izanen ez¿¿??jiji :rcain: :rcain:
Osasuna eta Bilbo jaitxiko balira pake earra emanen lukete!!!! ;D
aioo
pd:parranda ona bota Donosti alden..
Iep!
Futbolaren gaia atera duzuenez, egia esan ni ere ez naiz batere futbol zalea. Beraien entrenamendu zelaia etxetik bi pausotara izango det baño jakin nahiko nuke zenbat aldiz joan naizen hauek ikustera.... Oain gañea udaran e pakeik ez dute ematen, ez dakit zein fitxatu dutela ta olako gauzak. :rcain:
Gure benetako afiziora itzuliz...
Atzo arratsaldean eta gauean euri pixkat bota zuen, zehazki 3,8mm jaso ditut beraz hilabete honetan 16,1mm daramatzagu.
Momentu honetan zerua erabat lainotuta daukagu eta 18,2ºC ditugu. Ez du ematen gaur arratxaldean hemen euririkan botako duenik.
Zorionez borraskatxoa pixkanaka pixkanaka ahultzen hari da, eta hori dela eta pixkanaka haizea ere ipar mendebaltzen joango da. Beraz bihartik aurrera kostaldean euria errazago egin dezake.
Erne astearte, asteazken eta osteguenan, modeloen arabera euri asko bota dezake eta.
Ondo segi! ;)
Beste egun goibel bat, 19º ditugu orain .
Datorren aste honetan euria egingo dau baina astebukaerarako altzatuko duela dirudi, ala ere asko falta da oraindikan , ikusiko da datozen egunetan.
Ondo izan :)
Txuri urdin txuri urdin maitea, txuri urdin txuri urdin aurrera beti beti maite maite maitea donostia donostiarra....... Aitor Zabaleta gogoan zaitugu.
16 gradu ta euri ariña...
Ondo izan :)
zorionak!!!!!!!!!!!
Gabon
Cita de: elur en Domingo 13 Junio 2010 22:31:51 PM
Aitor Zabaleta gogoan zaitugu.
Hori bai :)
Eguna joan ahala zerua gero eta laino sendoagoez estaltzen joan da, arratsaldeko zortziak aldera xirimiri pixkabat bota du. Enuen uste baña barnealdeko leku batzuetan euria bota du, itxuraz lehorrean eguzkiaren eraginez nukleo batzuk sortu dira. Hauek dira gehien bota dituen lekuak: Añarbe
9,5mm; Beluntza
6,5mm; Matxinbenta
6,3mm; Lazkao
4,6mm...
Orain erabat zerua erabat lainotuta dago (lainoen basea 400m) eta
16,7ºC, extremoak 19,7ºC eta 15,7ºC.
Hurrengo asteko lehen hiru egunak benetan interesgarriak datozkigu, baina benetan egunik interesgarriena asteazkenekoa izango da. Orduan fronte oso aktiboa sartuko zaigulako, fronte honek itxura guztien arabera momentu batzuetan euri oso indartsua hutz diezaguke. Ematen du hobetoen orientaturik dauden mendietan eta mendi inguruetan (Gorbea, Urkiola, Lareo urtegia, Añarbe inguruak...) 150mm bota ditzakeela.
Hala eta guztiz ere oraindik goizegi da ezer zehazteko..
Futbola gustatzen zaizuenoi, aprobetxatu gaurko eguna, hurrengo urtean sufritzea tokatuko zaizue eta ;D ;D
Agur!!
Egun on!!
Giro goibel dugu , 14.2 gradu eta zerua erabat lainoturik, mementuz euririk gabe.
Ongi izan.
Beste egun goibel bat 18º ta euria noizean behin.
Ondo izan. ;)
Gabon
Euria latz bota duna Donosti aldean iluntzeaurreko zortzitan...zaparrada bortitza izan da, ez dakit zenbat litro pilatu diren bainan dexente izan direlakoan nago..
gurean euria urria izan da ekialde guztian bezalaxe eta apenas 5 litro izan dira.Azpimarratzekoa hotza izan degu...seguru lainorik gabe pasa izan balitz gaua izotza einen zuela.
Bihar publiometroak kanpoan izan beharko ditugu
aioo
Egun on! euria ari du baina normal , indar askorik gabe momentuz ta 14gradu ditugu , ea egunak zer dakarren... ::)
Ondo izan ;)
Eguerdion,
Hemen Legution eurixe aterri barik dabil, dexente botaten baina ez da horrenbesterako bez. Haizie ez dabil, horrek hementxe, pentsetan dot ez duskula lagunduten... Bizkai aldien badabil barra-barra. Gaure ortuen onerako beintzet ez dau txingorraik bota. Ez dakit zen bat litro jasoko doguzen Arabako alde hontan. Ondo izen.
Eguerdi on!!
Hemendik euria gogotik ari du eta 14.4 gradu ditugu (¿benetan ia-ia udan gaude?? )
Izan ongi eta ez busti gehiegi ;D ;D
Atxaldion
Bueno..gaurkoa egun oso moittua izan dela...Greba alde batetik eta bestalde momentu eta egun guztian botatzen izan dena.Bizkaia aldean epela botatzen ari du, eta foroan jendea emozionauta idazten.alperrik da... :crazy:
Emen euria goizetikan aritu du baina goiz guztia xirimir moduan.atxaldean gauza asko zakartu da eta oraingoz tamainan ari du...zazpitan publioan 21 litro ziren bainan dagoenenko 30 gertu ibiliko dira....
Euri honek zelaietan onura baino kalte gehio eragiten du...batetik ontzen ari zan belarra, ia mozteko danen, euriak belardi guztiak etzaten dittu beheko zurtoina hezetasunakin usteltzen hasiaz....
Belarrandako kalte handiya bada iruñerrian eta arabako lautadan gari, garagar,olo etab entzat ze esanik ez...
Putzuak beteko dira eta gaitz erdi..
garaian garaikoa...
9ºC Sakana aldeontan ;)
22 litro baino gehiago gaur Gasteizen, 11º eta euriarekin jarraitzen dugu.
Hemendik arratsalde partean goizean baino euri gehiago egin dau, Altzolako estazioa ez dabil baina ingurukoak esaten dabe 75 mm edo bota dituela dagoeneko, Deba ibaia harro dator ta orain deitu didaten esaten udaltzainak dabizela esaten garajeetatik kotxeak ataratzeko, orain 14º ditugu ta nola ez euria barra barra.
Ondo segi!! ;)
9ºC emen eta euria erruz ari du...
40 litroak jaso dittut orain dela 15 minutu,,,
etxetik 300 metrtara pasatzen dan Leziza ibaia dexente igota dator, soinu handiya atatzen dolakoz
gau on pasa...
Egun on!!
Hemendik 10.7 gradu eta lainoturik, une honetan euririk gabe.
Atzo gauen gogotik ari zuen euria, 18.6 mm pilatu dira.
Izan ontsa.
Bueno ba azkenean ez zan ezer gertatu, Deba ibaia ez zan bere bidetik irten inguru hauetan behintzat, 15º ditugu orain hotza sentitzen da kalean.... ia eguraldia obetzen doian.
Ondo izan :)
Gabon
Cita de: elur en Miércoles 16 Junio 2010 21:44:56 PM
Hemendik arratsalde partean goizean baino euri gehiago egin dau, Altzolako estazioa ez dabil baina ingurukoak esaten dabe 75 mm edo bota dituela dagoeneko, Deba ibaia harro dator ta orain deitu didaten esaten udaltzainak dabizela esaten garajeetatik kotxeak ataratzeko, orain 14º ditugu ta nola ez euria barra barra.
Ondo segi!! ;)
Altzolako estazioa (http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/eu/meteorologia/lectur.apl?e=8&campo=C078-Altzola) badabil ;)
Atzokoa negu giroko eguraldia izan zen, hotza; euria; barra-barra; ta haizea oso indartsu. Emen euritan goizeko 07:30-etan hasi eta egun guztian ez zuen gelditu; arratsaldeko 6-etatik aurrera batez ere tarteka ia torrentzialki botatzen zuen tarteka. Inguruko errekatxoak aspaldi ez bezela altxatu zirela ematen du, harri, belar asko mugitu dituelako. Horrela bada gaur goizean plubiometroa ikustera joan nahiz eta atzo goizeko 07:50-etatik gaur goizeko 12:30-etaraino
87,3mm zeuden. Beraz hilabete honetan oraingoz
138,4mm daramatzagu.
Ala ere daturik esanguratsuena Lesaka-San Antoneko (Endara urtegia) datua da bertan atzotik gaur goizeko zortziak harte
165mm bota dituelako. Bertan episodio honetan
247,6mm bota ditu. Eta oraindik gaur goizean bota duena falta da, beste 30mm inguru...
Bestalde gaurko eguna benetan tristea izan da. Argitasun gutxi eta beti zerua erabat lainotuta, orain daukagun bezela. Gaurko hotzena 12,0ºC eta beroena berriz 14,0ºC izan dira, orain
13,8ºC ditugu.
Gauean xirimiri pixkabat botako duela ematen du.
Ondo segi!! ;)
GAbon
Negu giroan jarraitzen degun hontan, Dorraon 10,9ºC ko maxima eta 8,5ºC ko minimakin geratu gea.
Elur maila 2100 metrotan izanen zan prezipitazioa balego.Benetan egun humela izan da.Atzo 40 litro jaso nittuen eta gaur atxaldean beste 19 litro izan dira.
Dagoeneko gurean ez dira bizkaia eta iparralden aiñako litroik pilatu eta ezta behar ere.
Ekainean 98 litro darazmakigu...
Asteburuan ematen duenez lainopen segi beharko degu eta langarretan pasako dira goiz eta gaualdea...Berriz ere gore tex-a izanen degu mendian lagun
onak izan...aioo :P
Cita de: Andatza en Jueves 17 Junio 2010 21:33:23 PM
Gabon
Cita de: elur en Miércoles 16 Junio 2010 21:44:56 PM
Hemendik arratsalde partean goizean baino euri gehiago egin dau, Altzolako estazioa ez dabil baina ingurukoak esaten dabe 75 mm edo bota dituela dagoeneko, Deba ibaia harro dator ta orain deitu didaten esaten udaltzainak dabizela esaten garajeetatik kotxeak ataratzeko, orain 14º ditugu ta nola ez euria barra barra.
Ondo segi!! ;)
Altzolako estazioa (http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/eu/meteorologia/lectur.apl?e=8&campo=C078-Altzola) badabil ;)
Atzokoa negu giroko eguraldia izan zen, hotza; euria; barra-barra; ta haizea oso indartsu. Emen euritan goizeko 07:30-etan hasi eta egun guztian ez zuen gelditu; arratsaldeko 6-etatik aurrera batez ere tarteka ia torrentzialki botatzen zuen tarteka. Inguruko errekatxoak aspaldi ez bezela altxatu zirela ematen du, harri, belar asko mugitu dituelako. Horrela bada gaur goizean plubiometroa ikustera joan nahiz eta atzo goizeko 07:50-etatik gaur goizeko 12:30-etaraino 87,3mm zeuden. Beraz hilabete honetan oraingoz 138,4mm daramatzagu.
Ala ere daturik esanguratsuena Lesaka-San Antoneko (Endara urtegia) datua da bertan atzotik gaur goizeko zortziak harte 165mm bota dituelako. Bertan episodio honetan 247,6mm bota ditu. Eta oraindik gaur goizean bota duena falta da, beste 30mm inguru...
Bestalde gaurko eguna benetan tristea izan da. Argitasun gutxi eta beti zerua erabat lainotuta, orain daukagun bezela. Gaurko hotzena 12,0ºC eta beroena berriz 14,0ºC izan dira, orain 13,8ºC ditugu.
Gauean xirimiri pixkabat botako duela ematen du.
Ondo segi!! ;)
Egia :P nik dakat datuak irakurtzeko programa hori ta hor begiratzen dot ta nerian behintzat ez dabil berriro instalatuko dot, hemendik lainotuta baina ateri ta 13º ko tenperatura.
Ondo izan
Egun on!
13.8 gradu eta erabat lainoturik, bertze egun goibel bat :rcain:
Izan ongi.
Gabon
Lainoa nagusi egun guztian eta ematen du bela langarretan hasiko dela
Tenperatura hotza 12,6ºC.
Asteburua kubata eta halakoak edanez epelduko deu :rcain:
aioo
Gabon
Cita de: elur en Viernes 18 Junio 2010 08:17:06 AM
Egia :P nik dakat datuak irakurtzeko programa hori ta hor begiratzen dot ta nerian behintzat ez dabil berriro instalatuko dot, hemendik lainotuta baina ateri ta 13º ko tenperatura.
Ondo izan
Ze programa? ??? datu horiek ikusteko ez da inolako programarik behar.
Gaurko eguna ere benetan iluna izanda, hori bai, atzokoa baino argiagoa. Goizean xirimia gogotik bota du momentu batean 3,0mm utziz. Gero egun guztian zehar tarteka, batez ere eguerdian, xirimiri pixkat bota du. Orain zerua erabat lainotuta dago eta
15,1ºC (16,5ºC/12,8ºC) ditugu.
Gaur gauean eta batez ere bihar iluntzean xirimi/euria botako duela ematen du betiko lekuetan( kostaldeko lehenengo mendiak, mendi inguruetan eta batez ere iparraldera orientaturik dauden mendietan). Lekuren batean litro politak botako ditu, ia dudarik gabe Lesaka-San Anton eta Artikutza aldean.
Eguraldi sanoagoa Astearte eguerditik aurrera izango dugula ematen du.
Gau ona pasa! ;)
Egun on!!
13.2 gradu eta xirimiri, egun ilun-iluna.
Ongi pasa asteburua!!
Atxaldeon
11ºC eta euria bizi bizi gurean ...
Negatik iraileraino hola segi dezake...jeje
4 litro jaso dittut dagoeneko, eta lainoek herria erabat estalia dute.
Gau on pasa....argitzeraino ez etxen sartu!!! ;D
Cita de: Andatza en Viernes 18 Junio 2010 23:53:57 PM
Gabon
Cita de: elur en Viernes 18 Junio 2010 08:17:06 AM
Egia :P nik dakat datuak irakurtzeko programa hori ta hor begiratzen dot ta nerian behintzat ez dabil berriro instalatuko dot, hemendik lainotuta baina ateri ta 13º ko tenperatura.
Ondo izan
Ze programa? ??? datu horiek ikusteko ez da inolako programarik behar.
Gaurko eguna ere benetan iluna izanda, hori bai, atzokoa baino argiagoa. Goizean xirimia gogotik bota du momentu batean 3,0mm utziz. Gero egun guztian zehar tarteka, batez ere eguerdian, xirimiri pixkat bota du. Orain zerua erabat lainotuta dago eta 15,1ºC (16,5ºC/12,8ºC) ditugu.
Gaur gauean eta batez ere bihar iluntzean xirimi/euria botako duela ematen du betiko lekuetan( kostaldeko lehenengo mendiak, mendi inguruetan eta batez ere iparraldera orientaturik dauden mendietan). Lekuren batean litro politak botako ditu, ia dudarik gabe Lesaka-San Anton eta Artikutza aldean.
Eguraldi sanoagoa Astearte eguerditik aurrera izango dugula ematen du.
Gau ona pasa! ;)
Bai programa bat jeizten dozu ta ordenadorean instalatu ta beti dauzkazuz datuak ikusgai web orrira sartu gabe .
http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5893/es/contenidos/informacion/ser_eguraldia/es_7281/es_eguraldia.html (http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5893/es/contenidos/informacion/ser_eguraldia/es_7281/es_eguraldia.html)
Orain 15.8º ditugu ta zerua lainotuta dago.
Ondo pasa.. ;)
Egun on!!
12.5 gradu eta lainoturik, udazkeneko giroarekin jarraitzen dugu.
Gauean euria egin du, tarteka bizi-bizian, 6.8 mm pilatu dira.
Izan ontsa!!
Egunon
Atzoko giro hotzaren ondoren beste goiz hotz batekin altxatu gera...eskerrak laino tapaki trinko batek estalita esnatu garen...bestela Izotza ez zan hurruti izanen.
Atzokoan 21,5 litro jaso nittuen publioan...benetan euria latz bota zuen gabean haize eta guzti.
aste ona izan ;D
Egun on!!
Gaur, aspaldiko partez, eguzkia ikusten ari gara. Temperatura aldetik 15.3 gradu.
Uda batera, eguzkia etorri zaigu.
Izan ongi.
Azkenian! garbitu dau zerua ta oskarbi dago momentu honetan haizea berriz fin dago oraindik.
Ondo izan ;)
Eguerdion
Cita de: elur en Domingo 20 Junio 2010 07:14:13 AM
Bai programa bat jeizten dozu ta ordenadorean instalatu ta beti dauzkazuz datuak ikusgai web orrira sartu gabe .
http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5893/es/contenidos/informacion/ser_eguraldia/es_7281/es_eguraldia.html (http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5893/es/contenidos/informacion/ser_eguraldia/es_7281/es_eguraldia.html)
Orain 15.8º ditugu ta zerua lainotuta dago.
Ondo pasa.. ;)
A bai, ezagutzen nun programa hori. Berriz ere jaitsi beharko da, ea zerbait aktualizatu duten... :P
Emen lengoan
14,1mm bota zituen, herriaren hegoaldean 19,2mm ta horietatik 4,5mm hamar minututan.
Atzo zinturoi berria "probatzen" ;D egon nintzen. Aditurrira juteko asmoa neukan, ta hala egin nuen, baina egia esan ez dakit bide zaharra berria nahiago ez deten. Bide zarretik autopista horretatik baño denbora gutxiagon junda nago :rcain:. Aditurria juten mendikoakin 36km ta 25km/h ta etortzen 26km ta media 23km/h (kilometro batzuk " chupando rueda" ;D.
Aditurri oso polita zegon, ura alde guztietatik, lur jauzi bat, ur salto politak.. ea gauen argazki batzuk jartzen dituten.
Bestalde momentu honetan Goizueta alden dauden lainoak kenduta zerua erabat oskabi dago ta
18,6ºC, hotzena 10,7ºC.
Hilabete honetan
155,6mm daramatzat, aurreko hilabetean(15,6mm) baino gehixeago.
Ondo izan!! ;)
Egun on azkenean esnatu zaigu eguna oskarbi ta fresko 10º.
Ez dakit Andatza baina azkenego egunetan be Altzolako datuak ez dira agertzen web horrian, orain begiratu dot ta ez daude.
Ondo segi!
Egunon
Gurean fresko esnatu zaigu eguna bainan oskarbi ez...Ergoiena zuloa laino tapaki trinko batek estalia bait zegoen..uda gehiena holaxe pasatzen oittuak gaude.
Intza poleki bota do, eta tenperatura 8ºC koa izan da
eun ona pasa
Iep!
Tori atzo agindutako argazkiak..
Zinturoi berria >:(
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_2315.jpg)
Oiartzun ibaia Aditurrira iritxi baino zertxobaiot leheneago
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_2320.jpg)
Kilometro pare bat aurrerago, lur jauzia...
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_2331.jpg)
Aditurri, 300m-ko altuera ta urtean 2300mm inguru. Oso leku torrentziala ta polita...
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_2343.jpg)
Ur jauzi polita mendialdean, bigi bistaz ikusten askoz ere politagoa zen
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_2346.jpg)
Baso polita, kilometrotxo batzuk mendian gora..
(http://i982.photobucket.com/albums/ae302/josual/100_2372.jpg)
Nire herrira itzuliz momentu honetan zerua ia erabat oskarbi daukagu mendi inguruetan dauden lainoak kenduta ta 19,6ºC, hotzena 10,7ºC.
Agur!! ;)
Arratsalde on!!
Argazki politttak!!!
Hemendik, 24 gradu eta oskarbi.
Izan ongi.
Egun on! gaur atzokoaren fotokopia bat 11 gradu ta oskarbi.
Argazki politak Andatza , ez dot inguru hori esagutzen ia egunenbaten juaten naizen.
Ondo segi ;)
Egun on!!
13.9 gradu eta oskarbi.
Eguraldi ederra.
Izan ontsa.
Gabon launak
Emen gaurkoa egun beroa izan dela...denak erlojupeko martxan baino azkarrao ari dira belarrak moztu eta leortzen dianen biltzen...
momentun intza ari du gurean ipar mendebaldeko haize aulak lagunduta.
14,7ºC eta giro benetan goxoa....manta jenduko al degu dagoeneko¿¿??--
aioo
Egun on!!!!
Dagoeneko 20.7 gradu eta oskarbi. Atzo 30 gradutik pasatu ginen :calor: Gaur, berriro, iritsiko gara.
Izan ontsa.
Arratsaldeon! 28 gradu ditugu orain ta zerua oskarbi baina laino fin batzuekin, ez dakit honarte helduko diran ekaitzak, bihar bai agian.
Ondo pasa! ;)
Egun on!!!
17.5 gradu eta erabat lainoturik.
Atzo ekaitza izan genuen, 8.9 mm. Badirudi, gaur ere, ekaitza izanen dugula.
Izan ontsa.
Egun on! eguraldi ona nagusitu da azkenengo bi aste hauetan, orain 16º ditugu ta zerua oskarbi , azkenean ekaitzak ez ziran honarte heldu, badirudi larunbatean fronte bat pasatuko dala baina gero berriz eguraldi onarekin jarraituko dogula...
Ondo izan! ;)
Egun on!!!!
17.4 gradu eta erabat oskarbi. Gaur, ere, beroa :calor:
Ongi izan.
26º orain, eta eguzkitsu.
Hodeitxo altu eta txiki batzuk ikusten dira, besterik ez.