Foro de Tiempo.com
Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: lantxurda en Martes 01 Febrero 2011 18:44:17 pm
-
Arratsalde on!!
Erabat lainoturik eta 4.6 gradu.
Otsaila itxura txarra hartzen ari da ??? ???
Izan ontsa.
-
Arratsalde on!!
Erabat lainoturik eta 4.6 gradu.
Otsaila itxura txarra hartzen ari da ??? ???
Izan ontsa.
Otsailaren 18-an ilargi betea izango da eta orduantxe sartu beharko luke iparra urtarrilean pasatu den bezelaxe.
Orain 6º eta zerua lainotuta. Ondo izan.
-
Ba bai Otsaila hasierak ez dauka itxura honik..... hemendik 7.9 gradu ditugu ta ateri.
Ondo izan ;)
-
kaixo
ilun, hodeitsu eta euritsu gaur ere
1.6º
elurra 900 mt tan kokatuta
ondo pasa
-
Eguerdion 10 gradu ditugu orain ta goizean euria egin dau, momentu honetan ateri dago.
Ondo izan!! ;)
-
Beste egun triste bat, lainotuta baina ateri, orain 10.9 grado ditugu.
Ondo izan! ;)
-
Arratsalde on!!
Une honetan ia-ia oskarbi eta 10.2 gradu.
Izan ongi.
-
Iepa, giro ederra inguru hauetan 16 grado ditugu orain ta eguzkia da nagusi.
Astebukaera disfrutatu.....
Ondo izan ;)
-
Egunon Euskal Herri
Zemouzko girua da gurean..¿¿??
Meteonavarran arabera izotza izan da Nafarroako zenbait lekutan..
Esaterako Etxarrin -2ºC izan dire.
Alpetan ere denbora dexente daramate elurte dezenteik izan gabe..Beraz ez dala bakarrik gurean negu pobrea.
-
A ta ZORIONAK ELUR ;D
-
Egunon!! 0 gradu inguru ta behelañue Arrasaten. :cold:
-
Eskerrikasko Akerrei, zahartzaroan sartzen nago ....... :P Hemendik 6 grado ditugu ta behelainoa.
Ondo izan!!
-
egun on EH tarrok
sekulako aldea gaua eta egunaren artean
atzo goizean -1,9º, eguerdian berriz 17º
gaur goizean, 7.30 tan edo, -3.7º
oraintxe -2.3º eta oskarbi
udaberri giroa nagusi, gozatu beharko!!
zorionak Elur hemendik ere
-
Egun on!!
Orain 3.3 gradu eta oskarbi. Goizean, autoetan, hizotza zegoen.
Zorionak Elur!!!
Izan ontsa.
-
Milla esker Lantxurda ta Baias, hemendik udaberriko girua daukagu 18 gradu ta eguzkia nagusi goizean izotza zekaten kotxeak ta zelaiak ta 2 gradu nere termometroan, Aizkorrin egon naiz semiakin , kriston girua egin digu txarrena goikaldean elurra izoztuta zegoela ta labainkada batzu izan ditugula , baina bestela oso ondo, hori bai jede asko, ia gero argazki batzuk jartzen ditzudan.
Ondo izan!! ;)
-
zeru garbi eta argitsua. Kanariar irletan gaudela ematen du.
temp ere gora, atzo baino 3 grado altuagoa
-0.7º eta prest jada udaberriaz gosatzeko. Dena ela, ez da batere arraroa otsailak eguraldi zoragarria ekartzea EHra. Askotan gertatu izan zaigu fenomeno hau.
izan zintzo
-
GAbon
Udaberriko giro paregabea negu betebetean...Ze ingo diu ba!!!..artu heldu dan bezala.. ::)
Goizean gurean izotz earra zeon...esaterako ETxarriko estazioan -5,5ºC izan dira.
Elurrak hitzal aldean xuri mantetzen dittu 850 metrotik gorako mendiak..Ezer baino hobe da hauxe..
Aste bete alpetan izan eta gero..an ere gauzak ez daude koeteak botatzeko modun...Chamonix elurtua dao bainan oso juxtu...Frantziako Alpeak oso larri 2000metrotik behera...
Aosta Italiarrean aldiz, chamonixen beste aldean metro bete altura berdiñen...
Eta Zermat ere ez da koetek botatzeko modun..
Bainan esan behar da gutako aiña elur bazela... ;D ;D jeje..
Iñauteritan elurra ikusiko ote degu¿¿??
-
Gabon! 9.1 gradu ditugu orain , goizean 3 izan dira, beste egun eguzkitsu bat gaurkoa ere, momentuz ez dado ezer garbi baina badirudi hile bukaeran aldaketa etorriko dela.
Ondo izan ;)
-
egun on
-0.2º gaur goizean
egun argitsua gaur ere
ematen du udaberria finkatzen ari zaigula gure EHan, eta ez eguraldi kontuetan soilik
-
Egunon
Izotz politte ere gaur bota dona...
-4,7ºC Etxarrin
-6,3ºC Urbasan
-4,7ºC Erremendian
Ilargiak ekarriko do berriz ere aldaketa
-
Egerdion!! 18 gradu orain , goizean 4 gradu zeuden, eguzkia nagusi gaur ere.. negu kaskarra aurtengua elurrari dagokionez ia behintzat bukaera elurtxua dakarren....
Ondo izan!! ;)
-
-0.1º oskarbi segitzen du
egun ona izan
-
Egunon
Gaur ere izotzak errepikatu dira Euskal Herrian eta atzokoak bainan zeoze txikixeagoak izan dira.
Etxarri -3,9ºC
Erremendian -5,5ºC
Urbasan -5,9ºC
Besteak beste
Datorren asterako modeloek aldaketa nabarmenak iragartzen dituzte, ea ba egiya dan...eguraldi hau ez da sanoa eta.
-
Hemendik ez da izotzik egon 11 gradu genituen goizean, orain azkenaldian bezela eguzkia da nagusi ta 19 gradu ditugu.
Berandu baina tori Igandeko argazki batzuk.
Pirineoak
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Txindoki
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Errioxa aldea
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Urbiako zelaiak
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Ondo izan!!
-
Arratsalde on!!
Udaberriko giroarekin jarraitzen dugu :P
Orain 9.7 gradu eta nola ez, oskarbi.
Izan ongi.
-
Atxaldeon
Komentatzeko gauz gutxi degula...Mendira paseon juteko giro aparta degu, baita trankazo latza artzekoa ere..
Goizien izotz galanta zan bitarten giro goxoa gailendu da egunean zehar...aste guztiko joera nagusia..
minimak aldiz
Etxarrin -3,3ºC
Urbasan -5,2ºC
Erremendian -5,1ºC
Eta 850hpa an gutxi gora behera 6 gradu ditugu..
-
arratsalde on
11º eta hodei altuak han hemenka, aspaldiko partez zerua ez dugu oskarbi izarrez josita
aldaketaren ataria????
natura martxan jarri da. Adibide batzuk: bailaran loreak han hemenka, erleak lanean, gure sugandila pasioan lorategian eta gaur goizean EULI potolo bat etxean!!
gaur goizean berriz 0.4º eta batere lainorik gabe
ARGAZKI EDERRAK ELGOIBARTARRA!!
mila esker
gabon pasa
-
Ez horregatik Baias, hemendik 17.4 gradu gaueko 22:17 tan Otsailak 10 ean......
Hau dok negua hau.....
Ondo izan!! ;)
-
haizetsu gaur, aspaldiko partez
4º eta zerua nahiko zikin hodei altuak direla eta
aldaketa nabarmena pasa diren egunekin
asteburu on denontzat
-
Egunon
Momentu hauetan 9,8ºC ditugu Dorraon..Urabsan aldiz oraindik zero azpitik jarraitzen dute...
Gaurko minima 0,6ºC izan dira
Meteonafarroako estazio automatikoetako minima batzuk
Etxarri 0,0ºC
Urabasa -4,5ºC
Erremendian -0,1ºC
Lizarra -0,6ºC
Agoitz -0,7ºC
Sartaguda -1ºC
Zarrakaztelun -1,1ºC
Tuteran -0,1ºC
Esa 1,1ºC
Besteak beste..
850 hpan,hau da gutxi gora behera 1500metrotan 3 gradu daude Euskal herriko alde hontan eta aldaketa heldu dela nabari da,zeruan goi lainoak agertzen hasi direlako mendebaldetik..
Andiamendin oraindik elurtuta daude itzal aldeak.
-
Gabon!! 12 gradu ta ateri, badirudi datorren astean euria izango degula iparmendebaldeko haizearekin, ia ba mendi aldean behintzat elurra egingo dau.
Ondo pasa astebukaera!! ;)
-
egun on
ez dakit mendi inguruetan elurrik botako duen, baino gaur behintzat eguraldiak aldaketa nabarmena egin digu.
zeru garbiak alde egin dute eta hodeiak nagusitu dira. Temp nahiko motz, 1.3º, gauan zehar izartuta egon ote delako. Euria badatorrela usaintzen da.
hemengo bikote baten kontuak: duela zazpi urte edo ezkondu ziran, otsailak 28 batetan. Hortaz oso ondo gogoratzen dute nola otsaila ikaragarri eguzkitsu eta epel suertatu zen, Dena aldatu zen ilabetearen bukaeran. Zeren eta ezkontza egunean sekulako elurtea bota zuen Gasteizen bertan, 30 bat zm, eta hori baino gehiago inguruetako herri eta koadriletan!!
-
Emen ere Baiasek dioen bezala gaua izarratua joan da eta Goizean lainoak sartu ditu mendebaldetik.
Ala ere izotz txikiya izan da...bailaran behekaldean haundiyagua.
Urbasan -5,7ºC
Etxarrin -3,8ºC
Erremendian -5ºC
Oaintxe bertan Artxuetan 1343m 2ºC daude..beraz elur mailla prezipitazioa izan ezkero kaxko altuenetan izanen litzake, 1400 metrotik gora.
Atzo 1000 metrotan dauden Unanuko bordetan izan nintzan eta hitzal aldean 10 zm ziren %80 an...aguzki aldean apenas elur arrastoik...Negu tristea benetan.
-
Ba hemendik 11 gradu ditugu ta euri pixka bat egin dau goizean , Izarraitzen 1036mt 4.1 gradu zeuden.
Ondo izan !!
-
Gabon
Laino artean pasa degu eguna bainan emen ez da prezipitaziorik izan..Oi bai egun hotza izan da.
Momentu hontan 2ºC ditugu eta izarrak ageri dira....Bihar eguna euriyakin amaituko degu...
-
Egunon
Laino artean esnau gera bainan oraindik ez da euri konturik..MOmentu hontan 7,5ºC
Eta gaurko minimak ;
Etxarri -2,1ºC
Urbasa -5ºC
Erremendia -4,7ºC
Aralarko Artxuetan momentu hontan 1,2ºC daude.
-
Epa hemendil 13 gradu ta ateri momentuz, Txindokin 1346 mt 3º zeuden, ia ba aste honetan euria behintzat egiten daban.
Ondo segi!!
-
arratsalde on
6.5º eta euritsu
goizean 4º geneukan, hegomendebala jotzen hasia zen, dena dela kotxeak eta gainuntzekoak izotzez estalita zeunden
lainoak ugarituz joan dira egunean zehar eta azkenean euritan hasi du, eta hola diardu
aurreikusten denez, ematen du aste hau hegomendebal & mendebal haizearen menpean emango dugula, hortaz euri askorik ez, eguraldi aldakorra, zaparradak eta eguzkia tartekatzen eta batipat epela....udaberri giroa neguaren bihotzean
-
Gabon
Eguerdi partean hego mendebaldeko haizea zakartu da emen eta ilunabarran aurretik euritan hasi da..3 litro izan dira.
Momentuz 5,8ºC eta euri tanta lodiyak ari dittu.
Gau on pasa..
-
momentuz ia oskarbi eta bare
-0.2º eta atzo botatako ura izoztuta non nahi
astelehen ona izan
-
Egunon
Emen ere Murgian antzera dena izoztuta eta -0,1ºC.Eguzkia ateratzen hasi da mendi tartetatik eta benetan goiz dotorea geratu dala..
Elurra 1000 metrotaino txuritu du.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Egun ona pasa ;D
-
Argazki politak Akerrei, hemendik goizean 6 grado zeuden , orain 12.5 grado ditugu ta erabat oskarbi dago zerua.
Ondo izan!!
-
egun on
laino ugari, ateri eta 5º
haizea baretu da
ondo pasa
-
Eguerdion ! hemendik eguzkia da nagusi ta 16ºC ditugu, goizean 11ºC izan dira.
Ondo izan ;)
-
Gabon
Emen gauza frexkoxeo dao..5ºC .
Goizen euri pixkat izan da, Elurra mendian...berriz ere gainak zurituak agertu dira...Bainan kakan hurrena..
Atxalden garbittu ein do berriz orain lainotuz...ea ba euri kontuk asten dian eta ibaiak gaiñezka eitteraino botatzen don...
-
Epa hemendik be tenperatura nabarmen jeitzi da euriarekin batera, eguardian 16ºC bagenitu orain 10.1ºC ditugu ta euri ariña ari du.
Ondo izan!! ;)
-
Egunon
Euri oso gutxi ein do emen...Ia batez...Kaxkoak pixkat txurittu dittu eta hego haizea nahiko zakar dabil momentu hontan...
4,5ºC..Azken hamar urte hauetan negu kaxkarrena zalantza gabe..
-
Eguerdion! hemendik zerua lainotuta dago baina euririk ez, ia bihar behintzat euria ganoraz egiten daban, orain 13ºC ditugu, goizean 9ºC izan dira.
Ba bai negu kaxkarra benetan, ondo hasi zan baina gero ezer....
Ondo izan!!
-
Hau desesperantea dala..
Oaintxe eguneko momentuik epelena...6,8ºC...Eta hego haize oso zakarra...FOHEN..puta hau!!!
-
Egunon
Gaur berriz ere gainak elur pixkatekin agertu dira 1000 metrotik gora...ezer gutxi..5 litro azpitik izan dira eta..
Gurean izotz pixkat bazan....Oaintxe bertan 8ºC tan gera.
-
Epa, hemendik orain hasi da lainotzen zerua, goizean 5 ºC izan dira, orain 14 ºC ditugu, ez dakit nik azkenean euria ganoraz egingo daban edo ez, gainera badiru aurrera begira antizikloia izango dala nagusi.... :(
-
Desastrea, atzo azkenean euri tanta bat be ez zeban bota ta gaur nola ez eguzkitsu....
Onod izan ;)
-
aupa mutilak azpalditik irakurtzeizuet eta desanimauta nao negu onekin,aukeraik ikusten alduzue negua piskat ikusteko?eskuminak danoi.
-
aupa mutilak azpalditik irakurtzeizuet eta desanimauta nao negu onekin,aukeraik ikusten alduzue negua piskat ikusteko?eskuminak danoi.
Negu-negua jun zaigula esan daiteke.... baina martxoan ere baki elurra egiten. Ea suertea daukagun. Modeloak begiratuta ez da batere hotzik ikusten,eta harritzekoa da oraingo hilbeteak ez duela aldaketarik ekarri. A! eta ni ez nago desanimatuta, depresioak jota baizik.
Orain 12º eta zerua oskarbi. Ondo izan!
-
aupa mutilak azpalditik irakurtzeizuet eta desanimauta nao negu onekin,aukeraik ikusten alduzue negua piskat ikusteko?eskuminak danoi.
Epa Pako..
Ba egiya esan Negua, gurean beintzet maiatzan bukatzeraino emen izaten hoi da...eta azken hauetan Martxoa izaten hoi da hilik beltzena!!ala ere elurrak dida batea artzen do itxasoko bidea...
2007 an martxoko bigarren astean, ustet, gurean 60 zm izan ziren...ta mendian 1200 metrotan 160 zm pilatu zituen...oraindik elurra erraz botatzen badaki.
Ala ere alako egunak eskertzen die mendin edo kanpoko lanetako..
-
Epa, gaur egun euritsua baina epela inguru hauetan, 13 grado ditugu ta orain ateri dago.
Ondo izan!!
-
Atxaldeon
Emen ere egun lanbrotxua eta humela izan da Euskal Herri osoan bezala..epel tenperatura egun guztian 6-8ºC bitartean izan da..
Oaintxe 6,6ºC dira..beraz ez da gure inguruko menditan elur moduan ezer izan ...
-
egun on
atzo euriaren menpe, eta 7º
gaur, ordea, behe lainoaren menpe, zeruak oskarbi dauden seinale?, eta 0.7º
aurtengo negua bukatu den edo ez eztabaidari buruz, hemen, akerreik diñon modua, badaki martxoan elurra gogoz botatzen, baino bizpahiru egunetako elurteak izaten dira....agian zeozer etor liteke, baino negua propio bukatutzat ematen dut
egun ona izan
eta ongi etorri beroa eguraldizale berrientzako
-
Epa, gaur 17 grado ditugu, udaberriko eguraldia daukagu, goizean 9 gradu zeuden ta behelainoa, Hernio mendia igo degu gaur goizean, eguraldi bikaina mendian ibiltzeko, hor doiaz han ateratako argazki batzuk:
Behe lainoa bailaretan
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Orio
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Aralar
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Behe lainoa
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Hernioko gaina gurutzez beteta dago hilerri bat dirudi atzean Izarraitz
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Aiako harriak
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Ta ni Gazume (1013mt) mendian atzean Hernio 1071 mt.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Ondo segi!! ;)
-
aupa hi elur hori ez alda aiako harriak? adarra jotzen eo?
-
Bai , arrazoia daukazu, nahastu egin nok.
;)
-
negua dabil nahastuta,egun ederra gaurkoa, gaueko frontearen zain.modeloak hobetzen hurrengo egunetako,eutsi mutilak!!!oaindikan elementu txuri polit hori ikusiko dugu ta!!!!!!!!!!!
-
aupa pako, zu bai zarela baikor!!
gaur 4.3º eta euritsu
oso ongi lo egin dudan lez ez dut ezertxo ere entzun, baino etxeen ormak ikusita, esango nuke euria gogotik bota duela
egun ederra denontzat
-
Egun euritsua eta freskoa gaur. Bada zeozer, azkenaldiko panorama ikusita.
Ahazteko moduko negua, eta otsaila joan zaigu jada. Negu benetakoa elurte aipagarririk gabe eman dugu. Martxoan ere egin dezake elurra, ikusiko da, baina ez da gauza bera izango.
-
Egunon
Gaur euripen esnau gea eta dirudienez erruz botako do..Haber ba..100 litro egun pare baten pilatzen diren.
Bestalde atzo giro aparta izan zan mendiyan ibiltzeko...
Argazki bikainak Elur..
Eun ona izan..
-
Atxaldeon
Orain bai...Azkenen fundamentu pixkat artu du giruak!!!
Euria erruz ari du, bainan tenperatura epel xamarrakin gaude...Goizean 1200 metrotan txuritua azaldu da.Orain ematen du elur maila 1400 metro inguruan dagoela..beraz..akabo.
Ala ere euriya ein dezala nahi aiña!!
-
Arratsalde on!!
Hemendik, euria biziki ari du, orain arte 8.7 mm pilatu dira. Tenperatura aldetik 6.9 gradu ditugu, ipar-ekialdeko haizea dabil-
Izan ontsa.
-
Hemendik be euria barra barra, 24,3 litro batu dira momentuz ta euria egiten jarraitzen dau, tenperatura ez da hotza 12 ºC ditugu.
Ondo izan ;)
-
Emen ere gero eta gogorro ari do 8l/orduko.
Atzo gabetik orain arte 32 litro izan dira.Segi dezala, bide honetik doa..
Elur mailla Nafarroako mendebalde hontan 1800-1900 metrotik gora izanen zan halako mendirik balego..7,9ºC Gurean
-
Euria ta euria eten gabe, dagoeneko 24.6 mm
Tenperatura berdin 6.9 gradu.
Ongi pasa.
-
euria etengabe hemen ere
7.5º eta haizea arro, mendebaldetik edo
litrotan ez dakit zenbat botako zuen, baino zihur kantidadea kontuan hartzekoa izan dela
goizalde benetan iluna gaurkoa
ondo pasa
-
Eguerdion! gaur ere euria erruz ari du botatzen, atzo 32,3 mm gaur jaso ziren Altzolan, gaur momentuz 23,2mm, pirineo aldean elurte polita botatzen diardu, orain 11ºC ditugu .
Ondo izan!! ;)
-
Atxaldeon..
Zer da hau!!!haizea zakar, ura nun nai!!aspaldiko partez ez dala alako giroik izan Euskal herrin....dios 10 gradu gutxio baleude!!!
Larunbata ezkero 78 litro izan dira emen...gaur 41.
Nafarroako beste zenbait lekutan haixe pasa dittuzte 100 litroak.
Momentuz 8,4ºC eta euria ari du.
-
itzartu, jeiki eta ostiaaaaaaaaaaaa, euritan oraindik ere, 72 ordu jada
NOIZ ARTE????????????????????
Dorraon 80 lt dinozu, hemengoa ez dakit baino nahiko eskualde ezea denez, gehiago ere izan litezke. Atzo arrats partean, ibai eta errekatxo guztiak gainezka eginda zeunden eta baias bera nahiko indartsu zijoan ebrorantz.
Badakit otsailean gaudela, baino udaberria dela ematen du, hain da giroa epela eta hezea.
gaur 7.2º
-
Goizean Zuiatik pasatu naizenean harritu egin nau zelako indarrez botatzen zuen sirimiri-euri itxi-itxia. Pena da oso tenperatura altuarekin etorri dela eurite hau, eta Gorbeian ere ez duela zuritu.
-
Egunon
Epela ari du nafarroa aldean...ibai guztiak irtetzen ari dira..
itzartu, jeiki eta ostiaaaaaaaaaaaa, euritan oraindik ere, 72 ordu jada
NOIZ ARTE????????????????????
Dorraon 80 lt dinozu, hemengoa ez dakit baino nahiko eskualde ezea denez, gehiago ere izan litezke. Atzo arrats partean, ibai eta errekatxo guztiak gainezka eginda zeunden eta baias bera nahiko indartsu zijoan ebrorantz.
Badakit otsailean gaudela, baino udaberria dela ematen du, hain da giroa epela eta hezea.
gaur 7.2º
Nafarroa aldean dexente geio ari dik...eskualde hezea da zuena bainan ustet gurean paretxua dala...1400-1600 litro/urteko.
Datoak..Gaur gaben goizeko seitaino Dorraon beste 25 litro izan dira.103 litro goizerarte.
Egiya esan haize handiyakin bota du euriya eta seuru desente galdu dola.
Estazio automatikok bi egunetan.
Irurita;113,6l gaurkoak falta
Orreaga;179,8l gaurkoak falta
besteak orain arte;
Gorramendin;211,1l :o
Doneztebe;135,3l
Etxarri;102,8l
Estazio manualak.
Hiru egunetan,gaur goizearte...Leitza falta da.
Artikutza;230,1l
Arranbideko zentrala;221,3l
Lesaka San Anton;214,7l
Amaiur 166,4l
Auritzberri 129,6l
Oraindik gehio behar ditugu normalizatzeko daramagun defizita.
-
Arratsaldeon! gaur be egun goibela, euria egin dau batezere goiz partean eta 11 mm jaso dira Altzolan, orain 13 grado ditugu ta ateri dago.
Ondo izan!!
-
Atxaldeon.
Azken egunetako euri kontuk gerau zaizkigula...Gustoa ta dena artu diogu alako giruai. Eta ematen duenez berriz ere lanbata gabetik aurrera euri gehio eta elur kontuak hasiko zaizkigula...Iñauteri txuriak pasako ote dittugu...
Berandu bada ere artuko dittugu...
-
Egun on!!
12.1 gradua eta eguzkitsua. Ea , datorren astea zer dakarren ::) ::)
Izan ontsa.
-
Gabon
Udaberri giro aparta gaurkoa...Urumea ibiaia oraindik hazi xamar dijua Hernani-Astigarraga parean.
Berriz negua datorkigu negu hontan bigarren aldiz...
momentu hontan 9,5ºC.
Asteburu ona pasa
-
egun on
atzo 0º eta oskarbi, eguerdirako 17º geunden
gaur berriz 4.4º eta behe lainoa, ez dekit zein den gaurko eguraldiaren itxura
hemen herrian jendea dino igande arrtsaldetik hasita, elurretan egingo duela
aurtengo negua epel xamar ari da izaten. Ba jakin dezazuen, hemen herrian, populazioa harrituta dago zeren eta aste hontan repsolgas ekoek fakturak igarri dizkiete eta aurreko urtekoekin konparatura ikaragarri igo dira. badaude familiak 700 eta 900 eurotara iritxi direnak!!!!!
ni ere harridurarekin, baino ez hain kaltetua!!
zuen eskualdeetan hori bera gertatzen ari ahal da??
ondo pasa
-
Kaixo Baias,
Arabako beste muturrean Bastidan, Errioxan, gauza bera gertatu da.
http://www.elmundo.es/elmundo/2011/02/22/paisvasco/1298401169.html
Ni gaur Madrilen nago, 7º eta zerua urdin.
Ea astelehenak elurra uzten digun Gasteizen...
-
Egunon..
Lainopen eta epel..honelaxe hasi degu eguna Sakanako txoko hontan...
7,9ºC ...langarra ari du, dena bustiya do..
Gurean suertez ez da alakoik gertau, ez bait da GAs odirik ailegatzen..guk suamau genun bakarra motosierrandako gasolina dexente garestitu zala, Egur lotean prezioa bere horretan dirau...eta etxeko babarrunekin aizkora moitzen degunez..jeje..
egun ona izan.
-
Egun on!
Hemen, ere, lainoturik eta epel 10.6 gradu.
Izan ontsa.
-
Hemendik epel 13º orain ta euria ari du arin, goizean 10º zeudan, gaur Udalaitz mendia igo degu ta goian 1117mt tan 7º zeuden.
Hemendik ez da alakorik entzun, guk etxean dena elektrikoa daukagu ta ez da horrenbeste igo faktura baina igo igo da ta ez gutxi ala ere 700 - 900 euro pasada bat da, lapur batzuk dira.
Ondo pasa astebukaera ;)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Aizkorri laino artetik irteten
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Udalaitzeko tontorra
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Bazirudien egazkinean gindoazela ikusgarria
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Bidea motza da baina aldapara gogorra... hor nere seme nagusia ta anaia, behean ikusten dan herria Arrasate.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
-
Argazki benetan Hitzelak Elur...Euskaldunen Foroan kalidaderik ez dek falta!!! ::) ::)
Lastima azken aldi hontan gutxi batzuk besterik ez gean aritzen.
Bestalde, neri goiza euriyak izorrau dit...ongarria banatzen izan naiz eta bustialdi politte artu det, tarteka zaparrada dexenteak izan dira emen..
Momentuz euria ari du eta tenperartura 9,3ºC. ;)
-
Egun on Gernikatik! Tarteka zaparrada politak botaten ditu inguru honetan,txingorrakin eta guzti.6.4 gradu ditugu eta azken zaparrada honekin Oiz mendiko tontorra zuritu dau.Goizeko 8 eta ez zaukan ezer eta orain argi ikusten da elurra daukala
Biharko egunari begira esperantza handiak ditut .Egun polita izan leike eta elurte polit bat 600 metrotik gora .Ea ba zer dakarren
-
Hemendik be tarteka txaparradak ta 10.4º ditugu.
Eskerrikasko Akerrei
Ondo izan!! ;)
-
Arratsalde on!!
Hemendik, tenperatura nabarmen jaitsi de, orain 4.6 gradu eta euri zaparradak.
Mendietan elurra ikusten ahal da, ea gauean herrira iristen den. ;D
Izan ontsa.
-
aupa mutilak hemendik 10 gradu ,euri gutxi.ea pagoeta zuritzen duen bihar bueltatxo bat iteko!!!
-
arratsalde on
euritsu eta 3.6º
mendiak 900 mt tatik gora zuri hemen ere
bihar arte
-
argazki ederrak hauek ere, elur!!
hemen 1,6º
txingorra eta elurra tartekatzen
kaleak txurituta
egun ona izan
-
Egun on!
Momento honetan euria egiten ari du. Iruñean elurra egiten ari du.
Lizarratik.
Ongi izan
-
Egun on!!
Txuriak esnatu gara ;D ;D Une honetan elurra ari du eta 1.7 gradu, batzuetan elur-bustia da.
Izan ontsa.
-
Egun on! hemendik 6 gradu ta euria ari du, lehen txingorra mardul bota dau hemen Eibarren, dana txuri laga dau, istripu bat be ikusi dot txingorraren eragiñez, zorionak elurra ikusten zaudetenoi ;)
Ondo segi !!
-
Egunon
Azkenen zorionekoak gerala!!!dios..mediyak behar zuen alako elurte bat!!!..
Asteko Atzo Aoiz aldeko Izagamendin izan giñan..elur pixkat zan 900 metrotik gora...giro oso petrala ttonttorren...(eta pena bertako pagadi earran zati bat errea zeolako!!! :'()
Gero Aezkoan barna ibili giñen ...atxalden ez zan elurrik herritan..Garraldan zeoze, bainan Orbaizetan ez.Azpegiko portuan 1100 metrotan 10 zm..
Ala ere orain beste kontu batzuk izanen dira bertan...
Goizen iruñen 4 zm baziren...sakanan elurrik apenas herritan.. Dorrao-Unanu-Lizarragan bakarrik. 3-5 zm.Hori goizeko zortzitan..publioan 38 litro.
Orain epela ari du eta dena elurretan...Segi dezala ola..nik SO eman arte!!
Lastima aste egunak direla..bainan menditan 1200 metrotan elurtea 50-60 zmtik gertu izanen da.
-
zorionak akerrei, elurretan murgiltzeko aukera izan duzulako
eskualde hontan, berriz, elurrak, elur buztiari eta euriari paso eman dizkio, beraz pilatutakoa desagertu da
temp 5º egon da, orain 4º inguru, haizea zakar eta eguzkia agertzeko gogoarekin
laister arte
-
Gabon..(ea 100 posteatzeta ailegatzen garen!!)
Lan eguna momentu hontan bukauta!!!Gipuzku aldetik Nafarrora bueltau geala..
Emen elurra dao danen, hori bai zm gutxi 3-4zm.Eguerdi paren ia 10zm izan dira!!ala ere gutxigi gauz honeako.
Altxasu aldean elurra berriz ere hasi du, ordun alde hontara zabalduko dan esperantza badao.
2,7ºC eta ipar haizea.bi egunetan 47 litro izan dira.
Mendialdean, Lizarragako portuan Anaia izan da eta 30 zm bazirela esan dit...Ea biyar azkarxeo ibiltzen gean eta argazkinbat jartzen degun.
geroarte.
-
Elurra hasi du berriz ere ipar haize gogorrakin.. 1,5ºC