:)
Egun on!, gauean euria egin dau, orain ateri dago, ia Azaroak nolako eguraldia dakarren..... Elurra ikusteko eta zapaltzeko gogoa daukat jada...
Ondo izan!! ;)
Egunon araba aldetik, hemen ere gau partez euria egin du. Gogotik bota du, ordu bateko euri jasa izan da, 15 litro inguru batu dira hemendikan. Ura ederra, zinez.
Euskalmetek bere twitterrean zera ipini du; "Euria haize biziarekin batera etorriko da. Beraz, #udal garbi-zerbitzuek kontuan hartu beharko dute orbelak estolderia ez ataskatzeko".
Egia esateko, badirudi euri asko ikusiko dugula, eta zuhaitzetako hosto guztiak lurrean egongo direnez, ez baditugu kentzen bai herrietan bai hirietan arazoak edukiko ditugu.
Hurrengo arte!
gaur Laudion egun polita, nahiz eta goizean txaparrada izan, 18 gradu bueltan, eguerdian. Ondo segi ea asteburua nola datorren.
Egun on! azkenian Iparraldeko erasotxo bat, baneukan gogoa... hemendik euria etengabe eta 12º ditugu, pirineoan hasi da elur festa.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Ondo izan!
Naparro aldetik euria ere barra barra ari du... gainera aste guztiyan euri mordoa izan da emen.
Erreferentzi moduan esan behar beriaingo muturrean arkaitzetik erortzen dan ur saltoa hasi dela eta gaur goizean ur mordoa zeraman..
egunon, laudio aldetik ere eten gabe euria izan genuen bereziki eguerditik arratsaldeko 4etara, hainbat azpiko pasabideak urez harturik ziren, ibai ere begi aurrean hazi egiten zen.
euskalmet grafika eskegiko dut, deigarria zinez.http://www.euskalmet.euskadi.net/meteorologia/meteorologia_dat/meteodat/datos/redhidro/R41111105.jpg?R01HNoPortal=true
Egun on!!
Iruñerrian, ere, euria ari du barra-barra. Gauetik orain arte 31.3 mm pilatu dira.
Tenperatura aldetik 10.8 gradu ditugu.
Izan ontsa!!
Egunon... sakanaldean gauza gaiztotzen ari da... hilabete hontan 200 litrota gerturatzen..
Ibaiak gozo dijoaz...
Hurrengo golpean elurra barra barra botako balu..
Aupa zuek, hemendik be euria barra barra, Ostiraletik orainarte 153,8 mm guztira, Ostiralean 7.3mm , atzo 89.8mm, Gaur 14:00 arte 56,7 mm, hemendik momentuz ez dago uholde arazorik eta tenperatura 13.3º takoa da.
Ondo izan!!
Buahh gaur 100,5 mm dagoeneko 19:00 arte ta oraindik euria egiten ari du.. argi.
Ondo izan ;)
Kaixo.
Hemendik ateri une honetan, 13.6 gradu eta gaur 42.7 mm pilatu dira.
Izan ontsa.
Badirudi euria geratzen ari dela, arin ari du orain, ala ere 116,3mm batu dira gaur, atzokoa eta Ostiralekoa batuta 213,4mm utzi ditu tenporal honek momentuz.
Historikoa izan da euri jasa, bereziki gipuzkoa aldean, dena den estadistiketarako gogorik ez dute izango. txikizio handia izan delako hainbat lekuetan.
Ondo jarraitu .
Kaixo denoi,
Azpaldi idatzi gabe egon arren, behin baino gehiagotan jarraitu zaituztet.
Gaur DV ikusi dut Azpeitian 352mm neurtu direla, hala ere, aemeten begiratuta azpeitiko honako datuak ikusten ditut:
Ostirala: 0,6
Larunbata: 131,6
Igandea: 173,8
Astelehena: 26,6
Guztira 332,6mm. Hala ere asko da, baina ez dakit nondik atera dituzten beste datuak. Nik inoiz ez dut ikusi Urola horrela, ez eta mendia bera ere, bazter guztietatik ura zeriola.
Guretzat polita izan da, hala ere, beste leku batzuetan ez dute disfrutatzeko sorterik izan. Ea azkar errekuperatzen diren.
Agur bat.
Egunon, gustatzen zait ikusten dudana, jeje. Giro epela, haize zakarrik ez, eta zerua erdi urdin, jeje.
Goxatzeko eguna, gerora etorriko zaigu negu beltza. Ondo ibili
Epa, ba neri luze egiten ari zait Azaroan gaude eta oraindik berogailuak piztu erez, bueno dirua aurresten gaudela pentsatu behar.... Hemendik hego haizea eta 21º badirudi gainera hego haizea egun askotarako izango dogula.
Ondo izan!!
Hemen, Donostian, 21 gradu orain eta zerua garbi. Ez dakit noiz etorriko den hotza baina niri asko kostatu zitzaidan atzo lo hartzea.
Beno, gabon
Aupa ongi etorri Grosekoa, hego haizearekin jarraitzen dogu, 18.9º ditugu orain, azken urteetako udazken epelena dela iruditzen zait, gero agian bapatean etorriko dira hotzak eta baita gure katarro eta gripeak....
Ondo izan!!
gabon mutilak!! new yorkera nua abendu haseran handik ekarriko diat frexkura pixkat ,ze hemen nazkatzeko moduko 19 gradu ditugu, :enojado: gabon
Cita de: pako en Lunes 14 Noviembre 2011 23:40:41 PM
gabon mutilak!! new yorkera nua abendu haseran handik ekarriko diat frexkura pixkat ,ze hemen nazkatzeko moduko 19 gradu ditugu, :enojado: gabon
Hi bidaiya aurrerazak!!!
Hau desesperante xamarra da....azaroak 17 badittu eta hoñen elur izpi txikiena ere ikusi gabe.... eta modelo-osti hauek tripako min gehio jartzen ditek!!!! earra martxa....
Etzekit negu hau nolakoa etorriko dan bainan neronek afizioak aldatzeko intentzio ere badiat!!! :rcain:
Gabon!! ba momentuz freskuria behintzat heldu da, goizetan ez bada ere, gaur 7º zeuden goizean, alperra datorkigu negua aurten ia gero nola portatzen dan...
Ondo izan.