Minutu eskas batzu falta direla Otsailari hasiera emoteko, Basaurin 6,0ºC dauzkat
Nik neure buruarekin mintzo ;D,
3,6ºC oraintxe bertan.
Eguardi on!! 11º ta eguzkia , pasau ditugun hotzak eta gero hau Euskal Herri tropikala da ;)
Epe... arratsalde on... Donostian eguraldi benetan ona... tenperaturarik ez dakit baina hodei altuak nagusi, Aiako Harriaren inguruan laino mordoxka ikusten den arren...
gernikan lainoak eta ostarteak eta 14ºC :o :o
Emen ixa oskarbi ta 9.6ºC. Hezetasuna %87kua.
Ondo segi!!!!!!
Sopelan 10 eta oskarbi, gaur izoztea izan ahal dugu.
Ez dakit ba izoztuko daban edo ez, momentuz 5.3º daude altzolako estazio met.-an.
Ondo segi ;)
3.6º altzolako estazio met-an, 5.8º nere termometroan , asko jeitzi beharko da tenperatura izozte bat izateko.
Beno ba, 5'3ºC eta zeru hodeitsua. Eguraldi azpergarria gaur ere Portugaleten. Gabon guztioi.
behe lainoa eta 1.5ºC markatzen zuen nire kotxea lanera etorri nazenien
Gaur Donostialdean eguraldi bikaiña dugu , eta tenperatura oso atsegiña 10-12cº.
Badirudi datorren astearen erdialdean Ipar mendebaldeko haizea nagusituko dela eta euria izango dugu.
Oraindik ikusteko dago antizikloia nun kokatzen den
Horrela ematen dau Joseba GFS-a ikusita, astebukaeran ipar ekialdeko aize hotza baina lehorra izango dogula ta datorren astearen erdialdetik aurrera ipar mendebaldokoa, baina modeluak ez dabe hotzaldi ta elurte handirik iragartzen momentuz.
kaixo! berrixa naiz foro hontan ta euskarazko atal hau oso ondo dago. Gaur eibarren 10 bat gradu ta oskarbi.
Hurrengo asterako aldaketa datorrela entzun dot ta elurra egin dezake?? jakiten badozue erantzun mesedez
AGUR :sonrisa:
Cita de: elurmaluta en Jueves 02 Febrero 2006 14:14:07 PM
kaixo! berrixa naiz foro hontan ta euskarazko atal hau oso ondo dago. Gaur eibarren 10 bat gradu ta oskarbi.
Hurrengo asterako aldaketa datorrela entzun dot ta elurra egin dezake?? jakiten badozue erantzun mesedez
AGUR :sonrisa:
Ongi etorri elurmaluta, beste eibartar bat ;), datorrengo asterako modeloak ez dabe elur konturi ematen baina badakizu lau egunetatik aurrera prebizioak asko alda daitezkela.
Ondo segi !!
eskerrik asko elur. nun daoz eguraldixa ikusteko modelorik onenak ? wetterzentrale agian.
azkenik, nola jartzen dira argazkiak mezua bialdu ta ezkerraldian?
besterik gabe ondo Segi!
Epa arratsalde on!! 8.0º dauzkagu ta behe lainoa ere ikusten da.
elurmaluta , nik wetterzentralen begiratzen ditut hor daude gehienak , ta europearra hemen http://www.ecmwf.int/ .
Bestalde argazkia ipintzeko zure izenaren gainean klikatu ta zure perfila agertuko da , hor "informacion del perfil del foro" sartu ta "subire mi propia imagen" aukeratu hor daukazu "examinar" aukeria, zure argazkia aukeratu ta gero behekaldean "cambiar perfil" klikatu ta listo.
Arratsalde on!!
Sopelanan orain 7.1 bat ditugu eta ez dut inondik ikusten lainoa!
Egun on!
Derion une honetan 3,5º dauzkagu eta zerua lainoekin. Ematen du gaur eguraldia apur bat aldatuko dela eta arratsalderako euri apur bat izango dugula.
Aupa... Donostian lainotuta... oso lainotuta... Ez da behelainoa baino lambro kutsua badu... ateri dago.
gernikan lainotua, eta fresko.
Aupa, inguru hauetan eguraldi goibela ta hotza 6º nere kotxeko termometroan, tanta batzuk ere jauzi dira.
Polita Gfs-aren azkenengo irteera, goizeko 6-retakua, datorrengo asteazkenetik aurrera elurraren kota asko jeitziko zan, benetako egoera horrelakoa izaten bada noski.
Ondo segi!!
arratsaldeon!
Momentu hontan Eibarren 6.8º ta lainotuta. Karakateko eta galdaramiñoko tontorrak ziero estalita ta eurixa hasteko arrisku handixekin. :enojado:
Donostia 8.5 gradu ta lainotuta. Ez du ematen euria egingo duenik. Ea datorren asterako iragrpenek ze esaten diguten...
;)
Arratsalde on!
Hemendik 8.6 eta lainotuta, egun tristea gaur...
6.3º hemendikan ta egun motela gaurkoa ere ,ni fu ni fa esaten dan bezela , hotza bai ta hodeiak ere baina euri konturik ez.
Jo!
Orain sirimiri pizka bat daukagu, badirudi bihar ere egon goibela izango dugula. Orain 7.6.
Kaixo,
Gasteizen 3º eta zerua estalita.
Egun on!! 6.4º :cold: ta zeru lainotuta daukagu , hodeien norabidea iparraldetik hegoalderakoa da, ez dirudi iparekialdetik datozenik :confused: ala ere ez dau euririk egiten.
6.6º Nere etxeko estaziñuan. Zerua guztiz lainotuta baina euri gabe. Ikaragarrixa da haiziak nundik datozen, siberia iparraldetik zuzen-zuzenian :o ta handik etortzeko ez dau haibesteko hotzik itxen.Behintzat zerua oskarbitzia izozte onak eukitzeko.
aupa! Eibarren 5.7º ta 1014ko presiñua.
Ia datorren ostegunerako edo elur pixka bat datorren :sonrisa:
Eguardi on! Iruñan hotz handia, 4ºC eta zerua estalia dago haize oso hotzarekin baina ez dut uste elurretan egingo duenik.
egun on!
Hemen 7.8 eta zerua guztiz zeru estalia.
>:(
Orain badirudi tanta batzuk erostzen ari direla.
4,2º Euskalmetek Andoainen duen estazioan. Azkeneko ordu erdian 1º jaitsi da tenperatura. Zerua guztiz estalia dago eta behe-lainoa mendietan behera.
4.1º baina euri konturik ez.
Ondo segi!!
Egun on,
7.5 eta zerua lainotuta, beti bezala...
Kaixo!
Hemen 6º oraingoz, eta zerua erabat estalita.
PD: Euskalmet-ek, martxoaren 23an web berria aterako du, eta bisitak hirukoiztu egingo direla pentsatzen dute, eta hori, euskalmet-en orria, euskadiko web gunerik bisitatuena dela.
Ba al zenekiten? ;D
7.0º hemendik ta orain eguzkia ikusten da piskat hodeien artian .
Donostian 7 gradu ta eguna geroz ta gehio argitzen. Lainoen artean urdinguneak ikusi daitezke.
;)
4.6º Gasteizen. Haizea dabil, beraz sentsazio termikoa oso hotza da.
arratsalde on!
6.7 eta estalita.
Cita de: fhfh en Domingo 05 Febrero 2006 13:00:56 PM
Kaixo!
Hemen 6º oraingoz, eta zerua erabat estalita.
PD: Euskalmet-ek, martxoaren 23an web berria aterako du, eta bisitak hirukoiztu egingo direla pentsatzen dute, eta hori, euskalmet-en orria, euskadiko web gunerik bisitatuena dela.
Ba al zenekiten? ;D
Egia al da web gune berria ateratzekotan direla. Hoberantz egiteko bada aurrera. Eta bisita kopuruarena... ikusiko dugu, zerbitzari potenteak badauzkate beharbada INM-ren bisita kopurua gaindituko dute :mucharisa:
Izan ere, euskalmet-en web gunean ez dut inoiz arazorik izan eta INM-rekin aldiz, hotzalditxo bat etortzen denena, dena "petatuta" dago
INM-ren webgunea lotsagarria da, txarra, motela, itsusia, erabiltzeko gaitza..... Euskalmetena nahiko duina da, eta berria seguru nago oso oso ona izango dela.
Dartozen egunotan uste dut aspertu egingo garela, zeharo, beraz, beste kontu batzuez egin beharko dugu berba ;D ;D ;D ;D
Eguardi on!! 8º dauzkagu ta tenperatura hotzena 3.9º takoa izan da , presioa 1026hpa ta hezetasuna 52rh eguzkia ageri da lainoen artean , ez dira guztiz uxatu laino antzu hauek.
Ia zelakua dan euskalmeten webgune berria ::)
Donostian hotz dago baina argitzen ari dela ematen du. Egun hauetan bezala lainoska fin bat daukagu gainean ta hezetasun itzela...
Euskalmet aldatu egin behar dute ala?
Arratsalde on,
Algortan 6.8 eta oskarbi.
Euskalmet euskadiko webgune bisitatuena :o !
Euskalmet hobetzen hastekotan, nik hemerotekarena hobetuko nuke, batez ere bilaketak egiteko modua...
5.3º ta beheruntz , altzolako estazio met-ean 2.8º :cold: gaur izotz arriskua daukagu.
Joe, ez neban espero euskalmet web gune bisitatuena izatea.
3.9 gradu donostian ta pixkanaka beheraka. Bihar berriro ere hotza izango dugu esnatzean.
;)
Gradu bakarra Gasteizen.
Euskalmeten webgunea goitik-behera beharko lukete. Zaila da gauzak topatzea, eta Firefox nabigatzailearekin arazoak ematen ditu.
Egun on!! 1.5º izan da tenperatura hotzena nere termometroan, -1.1 altzolako estazio met.-an.
Inguru hauetan ez dau izotzik egin apenas, zerua estalita ageri da.
Hezetasuna %79
Presioa 1025.7hpa baina jeizteko joerarekin.
Cita de: Unai en Lunes 06 Febrero 2006 22:56:17 PM
Gradu bakarra Gasteizen.
Euskalmeten webgunea goitik-behera beharko lukete. Zaila da gauzak topatzea, eta Firefox nabigatzailearekin arazoak ematen ditu.
Egia da, nik ere Firefox erabiltzen dut (denoi aholkatzen dizuet, Internet Explorer baino askoz hobeagoa da) eta arazoak ematen ditu
Egunon. Errenterian gaur neurtu dudan minimoa 2.2ºtakoa izan da. Gau hotza Euskal Herri osoan.
Ea zer moduz dagoen Euskalmeten web-horri berri hori.
Beste aldetik, ostegunerako elur kota 900 metrotaraino jeitsiko da, Euskalmeten arabera.
Cita de: ivanovitx en Martes 07 Febrero 2006 09:23:47 AM
Cita de: Unai en Lunes 06 Febrero 2006 22:56:17 PM
Gradu bakarra Gasteizen.
Euskalmeten webgunea goitik-behera beharko lukete. Zaila da gauzak topatzea, eta Firefox nabigatzailearekin arazoak ematen ditu.
Egia da, nik ere Firefox erabiltzen dut (denoi aholkatzen dizuet, Internet Explorer baino askoz hobeagoa da) eta arazoak ematen ditu
nik ere erabiltzen det Firefox eta testuak eta taulak guztiz nahasten ditu askotan eta radarrarekin ere arazoak ematen dizkit... Ados nago IE baino hobea dela esaten dezunean eta Euskalmet nabigatzaile hortara moldatzea garrantzitsua litzateke.
Donostian 7.5 gradu ta zerua oskarbi. Pixkanaka negua aurrera dijoa ta antizikloiak gure gainean jarraitu nahi duela dirudi... >:( ea laster aldatzen den egoera....
;)
7.0º ta zerua oskarbi, hezetasuna %66 ta presioa 1020.9hpa beherantz egiteko joera nabarmenarekin, ia bixar ta etzi zeoze aldatzen dan eguraldia , gero badirudi presio altuak izango ditugula berriro. >:(
Ondo segi!!
Arratsalde on!
7.5 eta oskarbi Algortan.
Aspaldiko!!!
4º Bilbon. Ea gutxienez izotza agertzen den hemendik.
Ondo segi eta hurrengo elurte arte!! ::) ::) ::)
Egun onnnn!
Derion une honetan -0,4º, bazterrak leiagaz zurituta. Ematen du bihar euri apur bat izango dugula eta goietan elurra. Txarrenean bere emozio apur bat... ::) ::) ::)
2º ditugu orain.
Gaurko baxuena -3.9º izan da.
Eguerdi on!! eguraldi hotza gaurkoa ta lainotua, 5.5º nere termometroan ta gaueko minimoa 1.3º-takoa izan da. prezioa 1017.3hpa ta hezetasuna %72.
Ez neban espero horrenbesteko hotza izatea ordu hauetan, ia bihar ze pasatzen dan. ::)
Kaixo,Mikel naiz Donostitik.Eguraldi hotz eta goibela gaur Donostin.Momentu hontan 6º nire balkoian.
Arratzalde on denori.
Gaur ,egun fresko - otza izanda.
Momentu onetan 2,1ºC eta oskarbi.
Epa , 3º ta presioa 1017.2 mb . zerua oskarbi izarrak ikusten dira egun osoa estalita egon da gero, ala ere hodeiak hurbiltzen ari dira kantauriar itsasotik, fronte horren izatzak ikutuko gaitu segurazki.
(http://www.wetterzentrale.de/pics/D2u.jpg)
Gaur izozte galanta botako du. Orain -1.9º. Atzo ordu honetan -1.1º genuen.
Ondo lo egin!
Donostian 3 gradu bakarrik ta zerua oskarbi. Bihar berriro ere hotzarekin esnatuko gara. Zenbat aldiz negu hontan? Hala ere nahiago hotza euriarekin edo elurrarekin badator ::) ea laster hori gertatzen den....
;)
gernikan -1 eta zerua oskarbi, gabon.
Egun on!! 0.3º nere termometroan izandako minimoa, ala ere zelaiak eta kotxeak txuri ageri dira, zerua oskarbi dago behe lainoaren gainean, badirudi fronte hori ez dala heldu guregana momentuz.
Satelitearen irudian hodeitza ikusten da ia noiz sarzen dan, sartzen bada. :'(
(http://www.wetterzentrale.de/pics/D2u.jpg)
nigaitik ez badan sartzen hobeto, gernikan -1.5ºC
Bueno, esan beharra dago, inork ez duela iragarpen egokirik egin. Bai INM zein Euskalmet-ek hankasartze ederra egin dute, oso hodeitsu eta euriteren bat. Kalera irten eta... hara! Oskarbi ziok eta gainera Deustun, nire autoaren kristalean izotza eta aurten birritan baino ez du bota.
Esan behar, Arratia inguruen ondino laino izpirik ez dauela. Hori bai leia... dana zuritute dau.
Aupa, egunon. Donostian oskarbi jeiki gara ta dagoeneko lainotu da... ederki ikusi da gainera nola sartzen zen itsasotik...
Gasteizen behelainoa eta -1.9º.
Derion oraindino eguzkitsu dago, ez dakit noiz demontre sartuko den itsasoko lainotza hori :confused: :confused: :confused:
Martxa hontan berriz elurra kostaldean :mucharisa:
Piloa harritu naz goizean dana oskarbi ikustean, eta zelako hotsa.
oso egun tristea gaur Donostian,10º momentu hontan
Lau tanta :'( lau tanta jauzi dira.........
8.5º ta zerua lainotua baina ez dau euririk egiten.
Gaur ere izotza egin, oso gutxi hala ere. -0.4º
Gaur tenperatura azkarrago igotzen ari da, behelainorik gabe. 8º!!! 8) 8) 8)
12º hemendik , gaueko tenperatura minimoa 4.4º-takoa izan da, presioa 1015.1 mb ta igotzeko joerarekin,eguzkia nagusi momentu honetan.
gernikan oskarbi eta tempreatura goxoa, portzierto, aurten inoiz baino izozte gehiau euki doguz gernikan, pasadan urtean baino gehiau. ;D
8.8 gradu Donostian eta zeruak oskarbi, nahiz ta hodei alturen bat izan. Badirudi datorren astean egoera alda daitekeela ta haizetea etorriko dela... bada aldaketa izateko garaia. Ez al du ilargi beteak ekarriko, oker ez banago astelehenean da eta.
Aioo!
;)
6º ta presioa goruntz 1016.4mb.
Beste goiz hotz bat Donostian,3ºC.
Egun on. Oñatin behe laiñuarekin jazo gea.
Momentu onetan -0,2 ºC.
Egun on!! 3.7º momentu honetan , gaueko tenperatura hotzena 1.3º -takoa izan da, zerua estalita behe lainoarekin, presioa 1020mb igo egin da atzotik ta igotzeko joerarekin jarraitzen dau.
Hola!
Algortan 5º C emoten dauz. Egun lainotsu ta goibela.
Itsasoa gris ta bare-bare dau. Halako egunak atsegin dodaz.
12,00 tan banoa, lagunen belauntzian buelta bat emotera.
Gero arte.
Aupa!
Oiartzunen gaur -1,1ºC temperatura minumoa euki dugu ta oain 5,6ºC daude, hotz xamar.Hala ere eguzkitan ondo eoten da.
Ondo segi
7ºC Donostin.Ea zer dakarren otsailak,hemendik beti hilarik eroena izan data...
Egun on!! 2º hemendikan , gaueko hotzena 0.9º-takoa izan da, zeruan laino batzuk ageri dira baina uxatzen ari dira, presioa goruntz dijoa 1024mb, eguraldi polita izango dogu segurazki.
Algorta: 7ºC egurdian.
Citareguraldi polita izango dogu segurazki
Bai, zoragarria dau. Goizian laino fin-fiña irten da baña orain oskarbi.
Goiz polita gaur Gasteizen. Zeruan lainorik ez eta 7.1º.
Gaurko hotzena -3.3º izan da.
Ia 12 gradu donostian eta eguzkia nagusi. Egun polita izatenari da gaurkoa.
;)
Egunon,3ºC eta zeru nahiko argia Donostian.
Eguerdi on!! egun euzkitsua gaurkoa 15º nere termometroan,
gaueko tenperatua hotzena 1.1º-tako izan da ta presioa beherutz 1017.3mb, hezetasuna %37koa.
Udaberria iritsi da. 16.6º!!!!!!! une honetan Gasteizen.
Gaurko hotzena, -2.8º.
aupa, gaur goizien gerniken -1ºC markatzen zuen nire kotxea, dena zuri zuri, eta arratzaldean 16ºC :o :o zelako diferentzia, aurtengo negua izotzagaitik gogoratuko dot, eta baita ere elurragaitik noski jeje.
6ºC Getxon. Eta beherantza doa, antza danez.
Gabaz izotza egingo du, seguru aski. Bihar goizean, txano ta guztigaz joan beharko lan egitera!
Nota: Kaixo Elorrieta. ¿1112 mesu dagoeneko? Joer, flipaten dot. Urtebete foruan baña izugarria arin zoaz!
Gorantziak malutan partez.
5.5 gradu donostian ta oskarbi, hotza berriro ere. Hala ere goiz hotzak laster bukatuko dira, euria dator eta laster.
;)
Eta haizete bortitza omen dator baita astebururako. Olatu-modeloek izugarrizko itsas-denboralea markatzen dute.
Cita de: ivanovitx en Martes 14 Febrero 2006 09:48:10 AM
Eta haizete bortitza omen dator baita astebururako. Olatu-modeloek izugarrizko itsas-denboralea markatzen dute.
Aragazki politak ateratzeko aukera...... Bada garaia itsasoko ekaitza bat ikusteko.... ea olatuek zein altuera hartzen duten....
ECMWF modeloak erakusten digun iragarpena ez da makala... horrelako mapekin haize bortitza eta euri asko. Negu neguko giroa, alegia. ;D ;D
Agur!
Cita de: ander en Martes 14 Febrero 2006 10:23:04 AM
Cita de: ivanovitx en Martes 14 Febrero 2006 09:48:10 AM
Eta haizete bortitza omen dator baita astebururako. Olatu-modeloek izugarrizko itsas-denboralea markatzen dute.
Aragazki politak ateratzeko aukera...... Bada garaia itsasoko ekaitza bat ikusteko.... ea olatuek zein altuera hartzen duten....
ECMWF modeloak erakusten digun iragarpena ez da makala... horrelako mapekin haize bortitza eta euri asko. Negu neguko giroa, alegia. ;D ;D
Agur!
Bai, Bizkaiko Golkoan behe-presio gune bat sortuko dela ematen du gero Pirinioetan barna edo beharbada Frantzian barna, Mediterraniar itsasora pasatuz. Horrek atzetik iparmendebaldeko fluxu markatua itzuko liguke eta horrelako egoerak negu giroko eguraldia ekartzen dute. Ikusi dugu.
Derion dagoeneko lainotu egin du. Gaur igarri da tenperaturak gora egin duela, eta ematen du iparmendebala sartu arte ez dela jaitsiko, barikurako edo.
Ikusiko dugu, ia suertea dagoen eta asteburuan elur apur bat jausten den mendietan.
Aupa , 14º hemendikan, zerua lainotuta dago ta presioa 1019mb-koa da, naiz ta zerua lainotuta egon ez dirudi karga handiko lainoak direnik, momentuz.
Radarrean ez da euririk ikusten.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Esaten dozuen bezela, modeloak politak dira datorren astebukaerarako ta hurrengo astekuak baita ere, baina urruti dago ondiok, momentuz aste honetan haizea izango dogu protagonista ta euria segurazki haize horrek iparmendebaldeko ikutua hartzen duenean egingo dau, bitartian ez dau euri askorik egingo.
Badakit oso urrun dagoela eta ezinezkoa dela betetzea, baina ikusi al duzue GEM modeloak erakutsen duena? Bista alaitzeko merezi du ;D ;D
Hala ere, disfruta dezagun hurrengo egunetaz, banuen eta gogoa haize pixkat, euria, eta itsaso zakar bat ikusteko. Eta fresko noski. ;D ;D
http://www.wetterzentrale.de/topkarten/fsgemeur.html
Hurrenarte!
Cita de: ander en Martes 14 Febrero 2006 13:41:03 PM
Badakit oso urrun dagoela eta ezinezkoa dela betetzea, baina ikusi al duzue GEM modeloak erakutsen duena? Bista alaitzeko merezi du ;D ;D
Hala ere, disfruta dezagun hurrengo egunetaz, banuen eta gogoa haize pixkat, euria, eta itsaso zakar bat ikusteko. Eta fresko noski. ;D ;D
http://www.wetterzentrale.de/topkarten/fsgemeur.html
Hurrenarte!
Hontxe ikusi dot, bua!! izugarri ona elurra mara mara berriro ere . Txarrena hori egun askotara dala, baina bista alaitzeko bai balio dau bai ;) ala ere besteak ez dira GEM-a bezain onak baina tendentzia antzerakua ematen dabe, ia ze pasatzen dan azkenian.
Nik badaezpada besteei egingo diet kasu. Gehiegizkoa iruditzen zait GEMek iragartzen duena.
Hobe esanda, hurrengo 2-3-4 egunetako mapak bakarrik begiratuko ditut, handik gorakoak ez ditut sinistuko. ;D ;D
Antxetek edo kaioek ez dute maparik ikusiko, baina gu baino intuizio hobeagoa dute zein eguraldi datorren iragartzeko. Oaintxe ikusi ditut laupabost barnealdera zihoazela. Ez dute gogorik izango itxasoan egoteko... ::)
Hemen Donostian lainoturik eta 14 gradu.
;)
iepa
ez dakit ba nik edurre nondik nora ikusten dozuen, nik behintzat,inon ez. aurten elurrak gurean egin du, edo hobeto esanda, onenak eman ditu. ez daukat batere itxaropenik elurra Bilbon berriz ere ikusteko, euria eta haizea, aspaldiko partez, bai behinik behin.
gabon!! 11.6º zerua lainotuta baina euririk ez, presioa 1019.7mb ez da eguerditik aldatu.
Azkoitixe, elurra egitekotan datorrengo astean egingo leuke baina egun asko falta dira ta ezin da ezer esan momentuz.
Gaueko ordu batak direz, ta Getxoweb-ek 0ºC ematen dauz!
Gezurteroak!
Oraintxe bertan heldu naz etxera. Etxeko termometroa begiratu dot. 7ºC inguru izango direz.
Biharko iragarpena (Gorbeiako artzaian modun):
"Zerua lainotsu ta goibel. Amaitu direz oskarbiak. Tenperaturak epelago. Arraztirako, ta batez ere ostegunerako, euria dator".
Bihar arte. Gabon.
Aste honen bukaera interesgarria jarri bazaigu (haizea, euria, itsaso zakarra), hurrengo astekoa ere ez dator gaizki. Gaur goizeko mapak oso onak dira, eta niri gehien gustatzen zaidana ECMWFek alegia, mapa bikainak erakutsi dizkigu (hotza eta elur asko....).
Nahiz eta urruti geratu, eta nahiz eta aurrekoan sinistuko ez nituela esan...... :ejemejem: :ejemejem: aukera bat emango diet...... ;D ;D
Egun ona izan...
Aspaldiko partez gaur ez du izotzik bota Gasteizen. Orain 8.7º eta zerua lainotuta.
12.2º nere termometroan, presioa beheruntz 1012.6mb lainotuta baina euririk ez, tanta batzuk jauzi dira baina ezer, gaueko tenperatura hotzena 5.3º-takoa izan da, goizean hotz egiten zeban baina orain epeldu dira dexente tenperaturak.
Modeloak datorrengo asterako joera mantentzen dabe, interesgarria ipini da eguraldia.
13,2º gaurko tenperatura hotzena 3.5º (goizeko 6:15)
epa!!
aspaldin sartu gabe ibili nauk,,,,,,,egualdi honekin etziok askoik kontatzeko.....
asteburun olatu politak eongoituk.....ta zarauzko malekoya.......txikiu ingoik........ ikuste nauk urte zarretan gertau uan bezela olatua taberneta sartu......... :risa: oi dek parre in.....
bueno ta urrungo bi astetan mapa oso onak zeuek elurra ikusteko aukera dexentekin....... haber ze gertatzeken....
ayo!!
Epa,Donostian 14ºC.Otsaila ondo portatuko omen da berriro Euskadin.Astebukaeratik aurrera denetatik eukiko degula ematen du...
Hemen ezin dira modeloak jarri, horretarako badago aproposa den beste topik bat.
Aupa, 15º aspaldiko partez ikusi doten tenperatura altuena ordu hauetan, presioa beheruntz 1007mb ta hezetasuna %52.
Ez dau euririk egiten momentuz.
Cita de: elur en Miércoles 15 Febrero 2006 21:57:40 PM
Ez dau euririk egiten momentuz.
Hemen bez ::).
Eguraldi epel-epela dogu Getxon. 16ºC inguru.
Aizeak hego-mendebaldetik jotzen du, hondartza aldean behintzat
(ta itsas-adar guztian bere, seguru aski).
Hegoaizea pasata, euria etortzen da. Bihar ikusiko dogu.
Aber, ba.
15ºC Donostian ta euria ari du.
Donostian 15 gradu oraintxe bertan ta euri pixkat ere bai. Haizearekin kontuz ibili beharko gara datozen egun hauetan... :o
;)
egunon!.13.5ºC Donostian ta haize zakarra momentu honetan.
Ah,ta euria ari du.
begiratu euskalmeteko horria, larunbaterako jartzen ditu hiru marratzo haizea adierazteko eta iganderako bakarrik bi,
Egia esan... gauzak ez daude batere argi. Behe-presion gune txiki bat sortu daiteke Galizia iparrean igandean eta horrek guretzat nik uste haizetea orain arte espero izan duguna baino makalagoa izatea ekarriko luke eta euria oso garesti jarriko luke. Badaude iragarpenak larunbata eta bihar ere ur tantarik ematen ez digutenak.
Adibidez, biharko MeteoSwiss-en iragarpena, 0mm Euskal Herri osoan.
http://www.meteoswiss.ch/web/en/weather/models/forecasts.Par.0002.DownloadFile.ext.tmp/large.gif
http://217.160.176.95/wz/pics/Rtavn781.html
joe aizu baina mapa hau ikaragarria da
Cita de: ivanovitx en Jueves 16 Febrero 2006 10:58:19 AM
Egia esan... gauzak ez daude batere argi. Behe-presion gune txiki bat sortu daiteke Galizia iparrean igandean eta horrek guretzat nik uste haizetea orain arte espero izan duguna baino makalagoa izatea ekarriko luke eta euria oso garesti jarriko luke. Badaude iragarpenak larunbata eta bihar ere ur tantarik ematen ez digutenak.
Adibidez, biharko MeteoSwiss-en iragarpena, 0mm Euskal Herri osoan.
http://www.meteoswiss.ch/web/en/weather/models/forecasts.Par.0002.DownloadFile.ext.tmp/large.gif
Horixe esan behar nuen nik, kotuz ibili Galiziako drepesio horrekin ze oso litekeena da Euskal Herrirako iragarpen euritsu guztiak zapuztea. Hori gerratzen bada hegoaizea, foehna eta beroa baino ez dugu izango.
Ikusi egin behar da.
Cita de: Elorrieta en Jueves 16 Febrero 2006 11:04:06 AM
http://217.160.176.95/wz/pics/Rtavn781.html
joe aizu baina mapa hau ikaragarria da
Bai, hori GFS-k dioena baina ECMWF beste eritzikoa dela uste dut eta azken aldi hontan nire ustez, europearra gailentzen ari da.
Cita de: Oinaztua en Jueves 16 Febrero 2006 11:07:45 AM
Cita de: ivanovitx en Jueves 16 Febrero 2006 10:58:19 AM
Egia esan... gauzak ez daude batere argi. Behe-presion gune txiki bat sortu daiteke Galizia iparrean igandean eta horrek guretzat nik uste haizetea orain arte espero izan duguna baino makalagoa izatea ekarriko luke eta euria oso garesti jarriko luke. Badaude iragarpenak larunbata eta bihar ere ur tantarik ematen ez digutenak.
Adibidez, biharko MeteoSwiss-en iragarpena, 0mm Euskal Herri osoan.
http://www.meteoswiss.ch/web/en/weather/models/forecasts.Par.0002.DownloadFile.ext.tmp/large.gif
Horixe esan behar nuen nik, kotuz ibili Galiziako drepesio horrekin ze oso litekeena da Euskal Herrirako iragarpen euritsu guztiak zapuztea. Hori gerratzen bada hegoaizea, foehna eta beroa baino ez dugu izango.
Ikusi egin behar da.
Baina depresio hori segituan ekialderantz dator eta gero ipar mendebaldeko haize izango genduan baina hori badirudi igande arratsalde edo astelehenerarte ez dala gertatuko, orduan egingo dau euria ganoraz, ordurarte ez dau euri askorik egingo.
15º ta zerua laionotuta dago 1.7l/m2 jauzi dira bakarrik, presioa 1003mb ta beheruntz juateko joerarekin, hezetaduna %63koa. Eguneko tenperatura minimos 12.3º-takoa goizeko 11etan.
iepa denoi!
eibarren be gaur gabian 15bat gradu in ditxu ta negua izateko nahiko arrarua ez??
nola ikusten dozu hurrengo asterako iragarpena???
elurrik bai????
agurrrr
Olatuak egon naiz ikusten duela ordu erdi haizearen orrazian eta nahiko handiak ziren. Itsasoa nahiko zakarra zegoen ta oraindik asteburuko haizeak ez direla etorri ikusita, zer izango dugu itsasoan igandean!!
;)
ikusgarria izango da nik ahal ba dot juango naiz kosta partera argazki batzuk ataratzera.
10.4º ta euria egin dau , orain ateri dago 2.5l/m2 batu dira gaur .
zer eguraldi uste dozue ein al dabela igandean? eske ikusten egon naz, eta aldaketa itzela izango da, hego-mendebal mendebaletik ipar mendebalera, zer espero dozue aldaketa horretan?
hozten juango dala poliki poliki ta elur kota jeizten, nik ala ikusten dot behintzat.
baina ez dozu uste, agian ba ekaitza ba oso bapatean sartuko dala, aize zakarrarekin batera? trumoiak ekaitza, txingorra, ez dakit..
ECMWF-ren igande gauerdirako iragarpena oso ona dela deritzot, azkenean behe presion gunea Kantabria aurrean ezarri dute eta ez litzateke Galizia aldera zabalduko, horrek guretzat haize oso bortitzak eta euri gehixeago ekarriko luke.
Litekeena da igandean bat bateko haizearen aldaketak euri jasa gogorrak eta beharbada ekaitzen bat edo beste ekartzea. INM-ren 7 egunetarako iragarpenean, Bilbon hurrengo asteko erdialdean elur-maila 100 m-an ezartzen du.
Egun on!
Derion une honetan 6,7º Euskalmeten arabera eta zerua urdin, Haize handirik ez da igartzen, nahiko egun lasaia dago. Gainera, haizeaz gain, ez dut uste bestelako gauza aipagarririk izango dugunik domekara arte. Orduan haizearen norabidea aldatzen denean euria eta hotza etorriko dira, baina bitartean haize bortitza eta tenperatura ez oso baxuak. Hegomendebaldeko haizearekin beste aukerarik ez dago euskal kostaldean.
Egun on.
Non uste duzue izango dela olatuak ikusteko lekurik onena? Atzo egon nintzen Armintzako portuan eta olatu itzelak ikusi nituen kaiaren kontra jotzen!
Badakizue non dagoen beste lekuren bat olatuak ikusteko, Bizkaia aldean?
Niri lehengo egunean esan zidaten foroan (eta aitak ere bai) Muskizko Cobarón auzoa sano leku ona dela, baina suposatzen dut Sopela, Armintza eta onak izango direla.
matxitxako izango da lekurik ikusgarriena uste dot nik, eta gero gaztelugatxe,
Deitu didate esaten momentu honetan Zumaian olatu ikaragarriak daudela gende dana begira ta kamarekin grabatzen ari dirala.
nik gaurko modeloetan ez dut ikusten ainbestekoa igandekoa, haizeari dagokionez, zer uste dozue?
Gaur paseo berrian olatu ikusgarriak egon dira goizean .
Itsasgora arratsaldeko zazpiretan da gutxi gora behera, baiña modeloak diotenez zertxobait jaitsiko da.
Nik argazki asko atera ditut eta erreportai bat egin dut eta argazkietarako foroan dago .
Argazki bat jarriko dut ikusteko nola zegoen goizean.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Itzela Joseba!!
Oraintxe noa erreportaia ikusten!
Gasteizen 15º, hurrengo astearen zain.
Zure argazki bat ez al da azaldu eguraldiko atalean Joseba?
Ni atsaldean jungo naiz olatuak ikustera. Zumaia ta getaria artean egon diren olatuak etb1n azaldu dira eta kriston jende pila zegoen ikusten. Eta olatuak ikaratzeko modukoak :o :o
Orain donostian 17 gradu ta eguzkia nagusi...
Dauden olatuekin ahaztuta gaude 17 gradu egiten dituela..... ;D ;D Hau beroa!! Aspaldi ez genuela horrelako tenperaturarik jasotzen.... Zumaia eta Getaria arteko olatuak, ikusgarriak!!!!! Eta errepide bazterrean ikusten bildu den jendea ere harritzeko modukoa..... jende piloa!
Aio!
Ta datorrengo astean elurra kostalderaino segurazki ia egixa dan.
15.4º ta haizea bizkortu da dexente. Zeruan hodeiak eta ostarteak ikusten dira.
Bai nire argazki bat azaldu da eguraldian
Aupa, ikusi ditut etb-ko olatuen irudiak ikusgarriak benetan, eta surflariak , Andoni aizpuruk astearterako 400 metrotara jeitziko dala elurra komentatu dau eta gero bukaeran esan dau hille bukaerarako 27 28 beste elurte bat izan dezakegula berak orain dala hilabete esan zaban moduan, ikusiko juau ;)
Hemendik 15º , euririk ez , haize zakarra ta presioa 998.2mb markatzen dia neri, ¿ez da oso baxua presio hori? agian barometroa gaizki regulatuta daukat, ez dau euririk egiten.
Euria gertu ikusten da baina haizea mendebal hegomendebaldekoa izan da ez da gurera sartzen, agian gauean zeoze sartuko da, igandean eguerdi arrats partean hasiko omen da euria ganoraz egiten.
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Ze demontre gertatu da? Bilbon itzelezko ekaitza trumoi eta guzti. Txingorra ere bota une batzutan. Norbaitek beste daturik eman dezake. INM-ko erradarrean ikusten denez, Kantabriatik datorkigu.
Bai eh? hemendik haize botitza bai baina euririk ez momentuz.
Orain tenperatura bi grado bajau ditu momentu baten 13º orain.
Egun on!! 10.1º hemendikan ta zerua oskarbi , ez dau haize askorik egiten, presioa 1002.9mb -tan gelditu da.
Elur, presiñua itsasmailan eukitzeko oso bajua dakazu. Z dakazu itsasmailara aldatuta ala ez?
Epa Sorluzetarra, neri ere bajua iruditzen zait, estazio metorologiko bat da eta ez dpot topatzen altuera markatzeko aukera begiratukot hobeto.
ze presio daukazu momentu honetan?
Nik itsasmailan 1007hpa momentu ontan. A holako gauzetan hitzegiteko igual, messengeretik hobeto, baldin badakazu, agregau ok?Nere perfilian eukikozu direkziñua.
Ondo segi!!!!!
Aupa gabon!! 15.4º ta haizea bizkor dabil baina ez 100km/h -koa euririk ez, nere estazio met. "strong wind" markatzen dau, "probabilidad de fuertes vientos" ia azkenian zer gertatzen dan, badirudi mendebaldetik jaixa hasi dala. ::)
gernikan orain bertan asi da eta ikaragarrizko indarrarekin gianrea.
Egunon Donostitikan,11.4ºC eta oso haize bortitza hirian.
10.7º ta zerua beltz beltza, 993mb ko presioa, laister hasiko da euria.
Euria ari du gogoz eta tenperatura jeisten,10.5ºC Donostin
Ordenagailua itzaltzera noa, ekaitza gertu dugu eta hemen. 7 gradu eta euri jasa handia. Haizea ere gogor. ;D ;D ;D
iepa
Anbotok 500 mtik gora edurre deko, ez zeben esaten ba gaur amaierarako 800 metrora egingo ebala?? hori seinale ona da, izan be, astearen hondarrerako edurre atarian bertan izan genezake, lehengo barikuan Andonik esaban ilargiaren aldaketagaz batera beste elurte bat izango dugula, hilaren amaieran haiz zuzen be. usteot itzela izan leikeela, baldin eta ereduek oingo joerari eusten badiote. gero arte eta besarkada handia danori.
Ziur Anboto 500 m-tik gora elurra daukala?! Ze hemen Bilbo aldean ezta 700 m-an ez dago elur arrastorik.
Zail egiten zait sinistea, Urkiolako mendatean 3,3ºC 709m metrotan
Cita de: Môr Cylch en Domingo 19 Febrero 2006 18:47:32 PM
Zail egiten zait sinistea, Urkiolako mendatean 3,3ºC 709m metrotan
ba egia da, ze urkiolatik pasatu naz 1 etan eta elurra mara mara zegoen, eta zuritzen zegoen, eta elurra-bustia 500 metrotara, eta oizek alderdi batetik 500 edo 400 metrotik gora elurra du, eta beste alderditik 800 metrotik gora. gutxi gora behera.
Gasteizen 5º eta euri apurtxo bat.
Ah, eta Baskoniak Kopa irabazi du.
Cita de: Unai en Domingo 19 Febrero 2006 21:40:38 PM
Gasteizen 5º eta euri apurtxo bat.
Ah, eta Baskoniak Kopa irabazi du.
Zorionak ba Baskonia zale guztioi!!!
Donostian 7.8ºC, euria ari du eta haizerik ez. 21:00ak aldera haizearen orrazian egon gera anaia eta biok eta olatuak bazeuden ere, ez dira izan ostiralekoen hainakoak....... Hala ere, itsasoa ikusgarri.... :o
Aupa... nik ostiralean ezin ahal izan nun gozatu ta gaur KK...!
Baina beno argazkiren bat atera det ta euriak kotxea garbitu dit, o sea que ondo...! ;D
Gaur goizean kristona botatzen ari zala ateratako argazkia (tximistaren bat ere erori da, baina ez det harrapau...)
(http://static.flickr.com/19/101795525_ac970cca39_b.jpg)
Egun on!
Derion une honetan 6º eta zerua hodeiguneekin. Eguna nahiko lasai dago, uste dut goian kokatu zaigun borraskaren erruagatik ez dugula gauera arte ganorazko euririk izango.
Egunon!
Satelitearen irudian ikus daiteke bizkaiko golkotik hodeitza sartuko zaigula arratsalde partean..... Eta karga handiko hodeiak direla dirudi. Haizeak, orduan, berriz ere nahiko gogor joko duela esango nuke.
Ea horrela gertatzen den.
Egun ona pasa!
apa!
ni elurzale amorratua naiz ta nola ikusten duzue? :cold: :cold: :cold:
elurra egin lezake egun hauetako batean edo otsail amaierarako?
Eibarren 10gradu ta oskarbi ez egon arren oso argi dago zerua.
Cita de: elurmaluta en Lunes 20 Febrero 2006 13:43:28 PM
apa!
ni elurzale amorratua naiz ta nola ikusten duzue? :cold: :cold: :cold:
elurra egin lezake egun hauetako batean edo otsail amaierarako?
Eibarren 10gradu ta oskarbi ez egon arren oso argi dago zerua.
Aupa!
Egin egin lezake, baina hortxe ibiliko da, mugan, uste dut nik. Gaitz ikusten dut 200 metrotik behera ganorazko elurrik egitea, dena dela.
Orain ematen du lainoak trinkoagoak direla eta haizea mendebaldera egiten hasi dela.
Norbaitek esan du ba, zer zegoen elurtuta eta zer ez... Ba Ernio ere elurtuta, eta ez tontorra bakarrik...
Hemen, Antiguon, zaparrada majoa egin du orain dela 10 minutu inguru...
Hemen Eibar Elgoibar aldian lasai dago gauzia, 9.8º ta tanta batzuk jauzten dira ta zerua erdi estalita ageri da.
Asteartean giroa hoztu egingo da. Barnealdean tenperatura maximoak 3-4 ºC azpitik ibiliko dira; kostaldean 6-7 ºC-raino ere ailegatu daitezke. Hodei ugari izango ditugu zeruan eta zaparradak botako ditu, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan; zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke eta txingorrarekin batera. Egunaren hasieran elur-kota 700 metrora izango da eta gero jaisten joango da, azken orduetan 700 metrora kokatu arte. Barnealdeako zenbait lekutan izotza botako du.
Juas juas juas!!!!!! Ori da ori ideiarik bez ez eukitziaaaaaaaaa
Gabon! Donostian 8 gradu eta ateri. Arratsldean euri zaparrada majoak bota ditu. Ea itsasaldetik gerturatzen ari den hoditzak gauean zeozer botatzen duen, hala dirudi. Eta ea bihar ere euri zaparrada politak botatzen dituen eta zergatik ez, kazkabarra ere egiten duen....
Ondo izan!
Gabon!! 7.5º ta ez dau euririk egiten.
Bai Soraluzetarra hanka sartze ederra ein dabe kasu hortan, gero abisuan 500 metro jartzen dau baina egun osua eduki dabe zuzentzeko ta ez dabe zuzendu.
Gasteizen euria hasi da, 5º.
Derion 6º eta zerua erabat estalita. Euria egiten du, nohizbehinka euri ertaina.
CitarEgunaren hasieran elur-kota 700 metrora izango da eta gero jaisten joango da, azken orduetan 700 metrora kokatu arte
;D ;D ;D ;D
Cita de: polar freezer en Martes 21 Febrero 2006 09:26:51 AM
CitarEgunaren hasieran elur-kota 700 metrora izango da eta gero jaisten joango da, azken orduetan 700 metrora kokatu arte
;D ;D ;D ;D
Hori dok bajatzea!! zero metro!! :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:
BTW, Norbaitek ba al daki nola dagoen egoera Etxegaraten? Euskalmeten mapetan ez da prezipitaziorik ikusten alde horretan, baina elur-kotak hortik ibili behar du.
Hemen Gasteizen zeharo lainotuta, baina zaparradarik ez...momentuz. Bizkaian gogoz ari du orain, Euskalmetek dioenez, Gora Enkarterriak!... :cold:
Cita de: polar freezer en Martes 21 Febrero 2006 10:14:19 AM
Hemen Gasteizen zeharo lainotuta, baina zaparradarik ez...momentuz. Bizkaian gogoz ari du orain, Euskalmetek dioenez, Gora Enkarterriak!... :cold:
Enkarterrikoa zara, Polar Freezer?
Bizkaian atzo bota ez zuen guztia bota behar duela dirudi, bai. Burgoseko iparraldean ere elurtea itzela ei da, Espinosa aldean eta.
CitarEnkarterrikoa zara, Polar Freezer?
Barakaldon jaio eta bizi nintzen, gero Sopuertan bi urte edo eman nituen (nere gurasoak hor bizi dira) eta orain Gasteizen egiten dut lan eta Otxandion erosi dut etxea. Beraz...bai, enkarterrikoa nauzue ;D (beti esaten dut Sopuertakoa naizela)...baina ez dakit bizkaieraz :'(
Gasteizen euria ari du orain, arina. Gorbeia ikusten dut bulegoko lehiotik eta elur-kotak 700-800 metrora egon behar du alde horretan. Normalean, Anboto ere ikusten dut nere bulegotik, baina laino artean dago orain eta ez dakit elurra ari duen ala ez. Elurra espero dugu hemen gaur arratsaldean edo gauean :risa:.
Kaixo!
Donostian ezer berezirik ez. Lainotuta dago baina ez du euririk egiteko itxurarik oraingoz. Ea nola doan eguna..... Ez dut termometrorik baina 10 graduren inguruan egongo garela pentsatzen dut.....
Aio! Egun ona pasa!
Cita de: polar freezer en Martes 21 Febrero 2006 10:36:02 AM
CitarEnkarterrikoa zara, Polar Freezer?
Barakaldon jaio eta bizi nintzen, gero Sopuertan bi urte edo eman nituen (nere gurasoak hor bizi dira) eta orain Gasteizen egiten dut lan eta Otxandion erosi dut etxea. Beraz...bai, enkarterrikoa nauzue ;D (beti esaten dut Sopuertakoa naizela)...baina ez dakit bizkaieraz :'(
Bizkaiera? Otxandion ederto ikasiko duzu, polita gainera! ;)
Neu ere antzera, ez pentsa: Barakaldon jaio, bizi Artziniega eta Barakaldo artean eta orain Artziniegan erosi dut pisua. Totum revolutum bat, azken baten.
Hemen euria ari du orain baina ez diot amorru handirik ikusten eguraldiari ia arratsaldean animatzen dan gauzia.
6ºC
Elurra ari du orain Miñanon (Gasteiztik hurbil), baina euriarekin nahastua. Elur-kota 600 metrora edo izango da hemen. Urtu egiten da lurrera ailegatzean, hala ere.
EDIT: bukatu da, orain euria egiten du berriro. Baina hurbil gabiltza...
ez dakit fijeu bazarien, baina zarautzen ongoan getarian edo orion baino askoz be eurki gitxiau ein deu, baina eske ez da bakarrik oingoan, beti pasatzen da bardine, igual 10 edo 15litro gitxiauz eintzen dau zarautzen egun euritxuetan, fijaeu zarie? nahiko arraroa iruditzen zait, adibidez oingoan gasteizen zarautzen baino euri geisau ein dau, zarautzen ez diez 5 litrotara eldu eta orion 10tik pasa diez. kuriosoa.
epa ni zauzkua nauk ta egiya esan lenotik e difentzi oitaz fijau izan nauk....
getayan oriyon ta zautzen euriya antzea iteik iwal ez esateatik..... ta difentzi oyek estaziyuan fallua ditukela pentsatzeyat..... ezin dik toki baten bestian doblia in....ezpaek ekaitza ziokenen.......
bestela etziot esplikaziyo logikoik billatzen
ayoo
Izan leike estazio met.-a gaizki egotea edo datuak gaizki bidaltzea, azken finean mapa hoiek estazio hoiek emandako informazioarekin egiten bai dira.
6.5º ta euri ariña momentu honetan.
Eta eguna ez da amaitu
orduen, txarto markaten dau? zenbat euri ein dau geur zarautzen? eske estazioak ondo badauzen, geur gasteizen euri geisau ein dau.
Cita de: Môr Cylch en Martes 21 Febrero 2006 21:00:27 PM
Eta eguna ez da amaitu
Euri gehien Artziniegan eta Karrantzan egin du. Bueno, prezipitazioa, euria edo elurra, Ordunteko gainetan den-dena elurra izan da eta.
Arratsaldean elurra bota du Gasteizen, baina orain ez. 2º.
Kaixo,egunon.Oraintxe bertan ateri ta 4.5ºC Donostian.
Egun on!!
4.1º hemendik eta tenperatura minimoa 3.5º-takoa izan da goizeko 5:30tan , lurra buztita dago, ez dot elurrik ikusten inguruko mendietan behe lainoa bai dago, ez dakit egin daban ala ez daban egin.
Hodeien norabidea iparmendebaldekoa da.
Presioa goruntz 1015mb.
Hezetasuna %84
0.2º eta zeru urdiña.
Egunon! Etxetik atera naizenean 6.5ºC. Zeruan hodei batuzk ikus daitezke, eta badirudi itsasotik hodeitza datorrela. Etxetik ikusi ahal izan ditudan mendietan (Ernio 1072m eta Pagoeta 716 m) elurra zegoen 600 metroetatik gora edo...
Egun ona izan!
Agur!
Radarraren arabera ematen du zerbait Donostiaruntz hurbiltzen ari dela.
Errenterian, etxetik irten naizenean goizeko 6etan, 4.8º geneuzkan.
Azken boladan ETBn oso gutxi asmatzen ari dira. Urrituak ez al zuen esan Iruñean elurra ikusiko zutela?
Kontxo!! Igorren euria ari du, goiz osoa aterri eman ondoren
Cita de: Unai en Miércoles 22 Febrero 2006 11:54:26 AM
Azken boladan ETBn oso gutxi asmatzen ari dira. Urrituak ez al zuen esan Iruñean elurra ikusiko zutela?
Hala da, azkenaldian ez dabiltza batere fin, eta txarrena da nik oraindik ez diedala azalpenik entzun, ez dute ezer aipatzen eta kito, ezer gertatu ez balitz bezala.
Cita de: Oinaztua en Miércoles 22 Febrero 2006 16:02:37 PM
Cita de: Unai en Miércoles 22 Febrero 2006 11:54:26 AM
Azken boladan ETBn oso gutxi asmatzen ari dira. Urrituak ez al zuen esan Iruñean elurra ikusiko zutela?
Hala da, azkenaldian ez dabiltza batere fin, eta txarrena da nik oraindik ez diedala azalpenik entzun, ez dute ezer aipatzen eta kito, ezer gertatu ez balitz bezala.
Andondik esango du ez zuela elurrik egingo Ilargi Beterik ez zegoelako.... ;D
4.9º hemendik 3.4º estazio met-an eta orain ateri dago , lehen euri piskat ere egin dau. Elurra mendian ikusi da gaur atxolin inguruan, karakatetik gora dago zurituta 700 metro ingurura ia domekatik aurrera gehio jeizten dan.
Ondo segi
Ze demorrio gertatzen ari da!!!! :crazy: :confused:
Euria goian-behian Bilbon ;D ;D ;D ;D
Ateri Donostian,7.2º.
Gabon!
Euria ari du hemen eta 7 gradu. Zerua erabat lainotuta.
Agur!
Egun on!.Gauez euria bota du.Orain 5.7ºC Donostian zerua nahiko urdin ta lurra buztita.
4.4º hemendik eta ateri.
Derion une honetan 3,9º daude eta euria ari du. Egun goibel eta hotza.
Egun on danoi:
Gasteizko Jundizen 3,4 gradu, eta zerua lainotuta. Harrigarria ia Derioko tenperatura berdina edukitzea...
epa!!
bueno zarautz alden 5 gradutan gitxeuek,,,,,, hemendik pagoeta mendira (718mt )beituta elurra ziok ikustia 550 mt tik gora.......uantxe bertan zuritu dik....... egiya esan eniyan espero......
bueno ta ana urrutiak esan dikenez urrungo astearte ta asteazkenen hondartzak txurituta.....
jeje bazpare eztixkit ilusiyoik ingo....
bnga geroarte
Hara!!! Ze ondo Pagoeta elurtuta. Etxetik ikusten det baina lainotuta zegoenez......
Joe, ba uste dut larunbata honetan mendira joateko egun paregabea izango dela elur pixka bat ikusteko.... aspaldi ez naizela joaten gainera...
Hemen Basaurin 4.7º C dauzkat. Badirudi bihar elur kota 300 metro kokatuko da goizean.
badakizue zer esan daben andonik untze? zer esan dau astebururrako?
Nik entzun dot, esan dau bihar 300 metrora jeitzi daitekela elur kota goizaldean, gero larunbatean tenperatura pare bat grado igoko dirala ta euri gutxiago egingo dabala hego mendebal faltzua egongo dala ta igandean berriz iparra sartuko dala ta kota berriz jeizten juango dala 500 m ingurura, gero nahiko ziur esan dau astearte azteazkenerako elurtetxo bat izango dogula, gutxienez elurtetxo bat esan dau. Gainera esan dau azkenengoa urtarrilekoa ere elurtetxo bat izan zala .
Hemendik euria ari du ta 6.1º, 4.9º estazio met-an. Presioa beherutz 1016.1mb.
Donostian euria ari du, xirimiri nahiko indartsua gainera, konturatu gabe, goitik behera bustitzen zaituen horietakoa. Eta ez dirudi gelditzeko asmori duenik... Tenperatura 7 gradutan dago.
Giro heze eta hotza.
Gasteizen elur pixka bat bota du. 1ºC
Kaixo!
Donostian, zerua argitzen ari da. Eguzkia geroz eta gehiago ari da nagusitzen.
Andoni Aizpuruk ez du astelehen eta asteartean gerta litekeenari buruz ezer esan. Igandean okertzen hasiko dela besterik ez eta elurra 600 metrorarte jaitsiko dela. Gaurko modeloek astelehen eta astearterako ordea, ez dute ezer berezirik erakusten ezta???
Ikusi beharko degu....
Ondo pasa ihauteritan!!!!
Agur!
Arratsalde on!! 8.5º hemendik eta zerua oskarbi, presioa beheruntz 1007.2mb.
Zer egingo dau datorrengo astean? auskalo, modeluak ez dabe ezer berezirik esaten, hilargiaren eragiñaren zai geratu beharko gara.
5.9 eta oskarbi,
egun lasai gaurkoa.
10º ta zeru lainotua euririk ez.
Ondo pasau ihauteriak!!
agur.
epa!
gaur goizean elur piskat bota du iruñerrian 11:30 inguruan. hori bai, kopoak oso txikiak ziren, eta elurra egoaldetik etorri da:crazy:
momento horietaz aparte, goiz guztian zehar xirimiria egin du. gauean elurrik ikusiko ote dugu? :confused: ;D
Auskalo Joxepe, GFS-aren arabera prezipitazioa handiena ekialderantz dator gaur gauean baina haizeak bihararte ez da aldatuko ipar ekialdera, bihar arratsaldean jartzen bai da borraska hori mediterraneo aldean, auskalo, gaurkoa ere ez zan espero, hotza dago bilduta inguru hauetan ta sorpresak ere izan leikez gaur goizekuak bezela Nafarroa aldian.
10º ta zerua eztalita.
10'4ºC eta zeru estalia.
kaixo, gaur eguraldia ona izan dugu euskal herri IA osoan, lainotua eta temperatura goxoak, eta horregaitik madrildar batzukin txindokira igo gara, baina goian haizea, elurra, bufff, benetan eguraldi oso makurra, dena ilun ilun, eta ni andonik esan zuena gogoratzen, egun aproposa izango zela mendira igotzeko, baina bajau garenien ba ez euririk ez haizerik ez hotzik, arritu nau, eta bueno benetan txindoki mendi polita iruditu zait, agian euskal herriko mendirik politena, bueno politena ez dakit baina politenetarikoa bai.
Egun on!! 7.7º dauzkat nere termometroan ta orain ateri dago, lehen euria egin dau lurra bustita bai dago, ia gaur gauean zer gertatzen dan, badirudi espero zana baino hotzagoa dala egoera ta Asturias aldean elurra oso behean egiten ari dala, gainera GFSa obetu egin da ta iparraldeko erasoa guregana heltzen da asteazken ostegunerako.
Ze moduz ihauteriak?
Ba bai elorrieta Txindoki oso mendi polita da, pena eguraldi txarra eduki izana, gipuzkoa osoa ikusten bai da eguraldi onarekin.
baina gaurko ez zuten emon litro mordoa?
Zeru estalia. 5.5ºC
Orain arte bakarrik 5mm jaso dira inguru honetan....
4º orain Gasteizen.
Tira... Gasteizen hodeitsu eta noizbehinka zirimiri apur bat botatzen du txingor moduko elurrarekin nahastuta. Iragarpenak eskuan, ez dut uste negua gurekin luzarorako geratuko denik, badirudi hurrengo egunetan atlantiar fluxua ezarriko dela aize epelagoa ekarriz tenperaturen gorakada nabarmen batekin. Negua maite dugunontzat beraz, berri txarrak. Ea betetzen diren iragarpen hauek edo betiko hankasartzeak diren...
8) 8)
Iruñerrian egun hotza gaurkoa :cold: eta zerua erdi lainotuta.
prezipitaziorik egingo ote du?
5.7º zerua estalita baina euririk ez hezetasuna %63-a ta presioa goruntz 1018mb.
Andoni Aizpuruk ze esaten daban entzuteko gogoa daukat ::)
Hemen 5.2º ta ateri, egun guztian ez dau bota ezer. Hezetasun oso bajua, %61-ekoa. Presioa 1019hpa-koa itsasmailan. Etb-kuek berriz kaka praketan in dabe. :mucharisa:
Cita de: elur en Lunes 27 Febrero 2006 19:09:46 PM
5.7º zerua estalita baina euririk ez hezetasuna %63-a ta presioa goruntz 1018mb.
Andoni Aipuruk ze esaten daban entzuteko gogoa daukat ::)
Zer esan dau azkenean? ::) ::) ::)
Ni ere jakin ahi dut, zer esan dute ETBko eguraldian?
Biharko elurra 400-500 m-tara ta gauian 300-400 m-tara eingo dabela eta igual bajuao.
Eguerdi on!! 6.8º ta zerua estalita ageri da, baina euririk ez, presioa altu xamar 1018.4mb. hezetasuna %66-koa.
Ia gaueko fronteak ze dakarren, baina ez dakat esperantza handirik, modeluak ikusita behintzat ez dirudi hotz askorik dakarrenik.
2º Gasteizen.....
Egun soso soso soso bat eta gatzik gabea.
Tº=6.1ºC
Hr=%86
Presio atmosferikoa=1015hpa
Zeruaren egoera=Estalia euri arinarekin