egunon
atzoko eguna benetan amorragarria izan da, inguruko leku askotan itzelezko ekaitzak , kantabrian gertaturikoa batez ere, eta hemen zaparrada ertain batzuk eta kitto. Argi dago, abisurik ematen ez dutenean itzelezko ekaitzak suertatzen dira eta oharra pasatzen dutenean inguruko leku gehienetan gertatzen dira hemen izan ezik. Zer egingo zaio ba!!. Gogoratzen duzue aspaldian arratsaldeko lauetan hasi eta goizeko zortzietara arte etengabe ekaitzak lehertzen zirenean?? Non geratu ziren ba garai hoiek!!! Aurrera begira, deigarria zait abuztu hasieran izango ditugun hozbero "freskoak". Abuztua freskoagoa izango ote den ezaugarria akaso??? Izan ditugun bero bolada nazkagarriak aurtengo gogorrenak ote? Izan ere, abuztu hasiera sasoirik beroena ohi da izan. hala ere, oraindik orain izerdia aterako dugu. Ba hoixe esateko dudan guztia, zati batean behintzat eguraldi naturala, euririk batez ta paseoan ibiltzeko tamainakoa. ondo izan ta hurrengora arten.