Euskadi eta Nafarroa, 2012

Iniciado por dani..., Sábado 31 Diciembre 2011 13:37:23 PM

Tema anterior - Siguiente tema

antsolokueta

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 115
Ubicación: etxalar nafarroa
En línea
 Eguerdion, egun lainotsua gaurkoa, hemen momentuz euririk ez baina oaindikan ttanttaren bat eroriko arriskuan gaude arratsaldeko partean. 21.5 ° C eta 1017.8hPa. Hego mendebal aldeko haizea oraintxe 2.3km/hko abiaduraz. Bihartik aurrera berriro eguzkia eta beroa etorriko zaizkigu. Ondo izan.

Grosero

GROS-ERO
*****
Cb Incus
Mensajes: 3,313
Esperando...
Ubicación: San Sebastián, Gipuzkoa, 8 msnm
En línea
Hemen berdin gaude, zeru lainotsuarekin. Gauean euri pixka bat bota du, 2-3 mm jaso dira. 18,7 ºC.
Hurrengo asterako bero asko espero da. 8)
Desde el barrio de Gros en San Sebastián a 8 msnm

antsolokueta

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 115
Ubicación: etxalar nafarroa
En línea
 Atsaldeon Etxalaretikan. 36ºC, beroa, eta 38% hezetasuna, lainorik ez ta ez du ematen sortuko direnik.
Bihar antzekoa, oraindik bero handiago egun partean hegoekialdeko haizeak joko digu eta. Gero atsaldean aldatuko da eki aldera, ea freskatzen duen pixkat. Bi egun espero ditugu halako temperaturekin, gero hasiko da poliki jaisten. Aio.

antsolokueta

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 115
Ubicación: etxalar nafarroa
En línea
 Arrastion. Lagunok zuhaitz on bat edo itzala bilatu hurrengo egunak pasatzeko, beroa bait dator. Ostegunean hasiko da gogor ta ikusiko degu ea noraino helduko den eta noizarte. Oraintxe etxalarren 31ºC dauzkagu baino nere ustez ostegunetatik aurrera berriro 40ºC ikusiko ditugu. Erne gauean hegoaldeko haize zakarra ibiliko bait da, eta bihar goizean galerna abisoa emana dago Ondo segi.

Grosero

GROS-ERO
*****
Cb Incus
Mensajes: 3,313
Esperando...
Ubicación: San Sebastián, Gipuzkoa, 8 msnm
En línea
Kiaixo
Egun euritsua gaurkoa. Goizean zehar euria bota du eta 12 mm hartu dira. Orain zeru lainotsua daukagu eta noizean behin euri zaparrada txikiak daude. 20 ºC kalean
Aio
Desde el barrio de Gros en San Sebastián a 8 msnm

antsolokueta

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 115
Ubicación: etxalar nafarroa
En línea
Arrastion. Gaur euki degu bero polita etxalarren 28ºC, baino sargoria. hezetasuna 65% euki degu eta. Oain iluntzen ari da, bero hodei batzuk formatzen ari dira ta agian ekaitzen bat botako du.  Hurrengo egunerako ttantaren bat bota dezake, baino ostegunetatik aurrera berriro dorsal madarikatu hori gure gainean jarriko da, luzerako, ematen du. Ea gauzak aldatzen dira pixkat eta udazkena sartzen da beingoz, onttuk garaia hasteko dago ta euria behar degu.

Yo_mismo

******
Supercélula
Mensajes: 6,973
Ubicación: Portugalete (Bizkaia), 90 msnm.
En línea
A ze nolako eguna gaurkoa. Uda dirudi!! Zerua garbi ta giro beroa kalean. Ez daukat tenperatura neurtzeko mediorik sentsorea hondatu baitzait.
Somahoz, Cantabria

Basobitxi

*
Nubecilla
Mensajes: 96
Ubicación: Desde Zuia (Araba) a 620m de altitud, en un polo del frío.
En línea
Egunon, antsolokueta:

Azken mezua idatzi zenuenetik, zure herrian 300-400 l/m2 jaso omen dituzu, ezta?

Goroldioz beteta zaude?

Ea animatzen badugu euskarazko foro hau!

Besarkada bat!!!!

Desde Zuia (Araba) a 620m de altitud, en un polo del frío.

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Egun on.
Elurra iritsi zaigu!!
Aralarren elurra egin du, eta une honetan -1.1 gradu.
Iruñean 7.3 gradu eta gaur 14.1mm pilatu dira.

Izan ongi!
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

Basobitxi

*
Nubecilla
Mensajes: 96
Ubicación: Desde Zuia (Araba) a 620m de altitud, en un polo del frío.
En línea
Eguerdion, Lantxurda,

Zer, egon zara goian? Suposatzen dut ezetz, baina haizearekin kriston hotza egin behar ote du!

Uste dut 1100m gora zurituta dagoela, baina oraindik ez diot inori entzun!

Hemen, Zuian, 5,5ºC eta sirimiria.
Agur bero bat,
Desde Zuia (Araba) a 620m de altitud, en un polo del frío.

aterri

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 287
En línea
Arratsaldeon Gernikatik! Une honetan 10ºC ditugu eta  zerua guztiz estalita. Ateri dago baina goizean zehar eta eguerdi aldera  zaparrada politak bota ditu. Uste dut bihar goizean Oiz mendian 1026 metrotara  elur pixka batekin esnatu daitekeela. Meteosateko irudiak ikusiz gero ikusten da prezipitazioa oraindik nahiko bermatuta daukagula, ea egoera honek sorpresa batzuk ekartzen dituen.
Gernika

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Arratsaldeon.
Ez naiz izan Aralarren , Meteonavarran ikusi dut.
Iruñean 6 gradu eta euria ari du, elurra nahiko gertu izanen da.
Meteonavarraren arabera elurra ari du Aralarren eta Erremendian:
http://meteo_eu.navarra.es/index.cfm

Izan ongi.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA