Euria hasi du Arrasaten. Tenperatura, uste nuena baino askoz ere gorago, 7.1ºC. Kapilduiko radarrari begiratuz, beldurra ematen du itsasotik datorrenak. Hala ere, ez dut elurra oso behean egingo duenik espero, Arabako lurralde gehienean adibidez, Agurain inguruan izan ezik, 3 eta 5 gradu arteko tenperaturak dituzte. Hortaz ekaitzak ekarriko duen tenperatura beherakada ez dakit nahikoa izango den 400-500 metrotik gora elurra ikusteko Araba aldean. 700-800 metrotik gora bai, baina hortik behera zurituko duenaren zalantza handiak ditut. Oker egotea espero dut.