Euskadi eta Nafarroa, 2013

Desconectado nikhotza

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 781
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #264 en: Jueves 21 Febrero 2013 18:54:57 pm »
Ba ni, astelehenean Galdurotz aldera ibili nintzen, 850-900metroraino igo ginen ezin gehio elu pila zegoelako oraindik, 60zm edo eguzkiak jotzen ez zuen tokitan, noski, 1 bat baino gehio botako zuen han ta metro 1 Iruñatik oso hurbil dagoen mendiko lepoan!!!

Azkenean gainera, elurra oso bustia zenez barruraino sartzen ginen ta oinek ezin bustiago bukatu zuten ta ni gauerako sekulako gripazok harrapatuta, gaur arte ohetik ezin atera...

Iruñean harrapatu ninduen eta Iruñean segitzen dut, hemen zeharo ateri.
Somos menos importantes de lo que creemos, antes de aparecer por aqui el clima ya habia cambiado un millon de veces lo mismo que hara despues de que desaparezcamos y aun asi me apetece saber si llovera mañana o si vivire una nueva glaciacion o el deshielo de los polos; soy humano que voy a hacerle...

Imotz 650m (Navarra)

Desconectado Zarautz_22

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 864
  • Sexo: Masculino
  • Zarautz Gipuzkuako kostalde erdiyan
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #265 en: Jueves 21 Febrero 2013 19:05:08 pm »
Iepe! hemen erniyo aldian ateatako argazki bat aurreko jayian...

biyartik aurrea egun politak euki ber dixkiu. kasualidadia guk zapatuan sagardoteya zekau... ta enauk komentatzeko kondiziyo zuzenetan ibiliko.... esperantza dexnte zezkat elur pixkat ikusteko.

Bizkayan zapatuan botakoikela elurra irutze zatek.... ta gipuzku aldian igande aldea geixio....

Bizkaya Zapatua kota 0 -100 prezipitaziyua bai 3-6 litro
            Igandia kota 100-200 prezipitaziyua bai 10-15 litro

Gipuzkua  zapatuan kota 0 prezipitaziyo gutxi... illuntzetik aurrea  1-3 litro
                igandia kota 0-100 prezipiaziyua bai  12-16

Ne iritziya dek....oseake kaso geyegire ez in  bapane

ta hurrungo eunetan e ikusteko ziok
Euskal Herriko kostaldian erdiyan zioken herriya.
2003ko abuztuko datu batzuk:
max absoluta 40.7 grados ( 2003-08-04)
dato significativo----> 32.5 grados a las 3 de la noche.

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #266 en: Viernes 22 Febrero 2013 13:05:48 pm »
Eguerdion.

 Ipar haize hotza. Dios, aspaldi alako egoeraik izan gabe eta eskertzen da. Gaur goizean herritik atera naizenen 3ºC ziren eta euritantanbat  eskapatzen zitzaion lainoai. Elur lainoa. Alpetan Aostako bailaran negun izan nintzanen egunero alako giroa izaten zan han, kontinenteko haize hotzak mendiekin kondesau eta elur lehor pixkat itten zun egunero..
 Ametx eitten segitu gabe, biyar atxalderaino emen hotzak baztarrak artuko ttik eta ondoren elur festa hasi dakiguke!!! ;D
 
 Hi Zarautz, elur bildu politte... pentxa Aralarren 7 metroko elur korte baten izan nintzala Malkorriko gañen.
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado Oinaztua

  • Cb Incus
  • *****
  • 3997
  • Sexo: Masculino
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #267 en: Viernes 22 Febrero 2013 13:51:37 pm »
Gasteizen une honetan 5º inguru. Laster hasi behar da aire hotza sartzen, eta printzipioz bihar arratsaldera arte ez genuke prezipitazio handirik eduki behar. hala ere mesoeskalar batzuek sartzen digute zerbait bihar goizerako, batez ere mendebaldean, itsasoko isuri horrek hezetasuna sartuko lukeelako. Ikusiko dugu.

Euskalmeten iragarpena nire ustez itxaropena izateko modukoa da. Nik ez dut uste inoiz ikusi dudanik hain iragarpen baikorra elur-kopuruari dagokionez kota baxuetan, batez ere igande eta astelehenerako:

Larunbata, hilak 23:

Egunaren lehenengo partean mendebaldean noizbehinka zaparrada txikiak botatzeko probabilitatea txikia da. Bigarren partean zaparrada txikiak
botatzeko probabilitatea handia da, gauean noizbehinka ertainak. Elur-kota 0-100 m inguruan kokatuko da. Gauean trumoi-ekaitzak izateko eta
txingorra egiteko probabilitatea txikia da. Izotz txikia orokorra izango da, eta barnealdean eta mendi inguruetan handia izateko probabilitatea
handia da.
Aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1000 m-ra, 5-15 cm 600 m-ra, 2-10 cm 200 m-ra.

Igandea, hilak 24:
Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean. Elur-kota 0-100 m artean kokatuko da eta arratsaldean 0-200 m-ra igoko da.
Trumoi-ekaitzak eta txingorra egiteko probabilitatea handia da. Izotz txiki-handia egingo du, bereziki barnealdean.
Aurreikusitako lodierak: 10-40 cm 1000 m-ra, 10-40 cm 600 m-ra, 5-20 cm 200 m-ra.

Astelehena, hilak 25:
Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean. Elur-kota 100-300 m inguruan kokatuko da, eta egunaren bigarren partean 400
m ingurura igoko da. Trumoi-ekaitzak eta txingorra egiteko probabilitatea handia da. Izotz txiki-handia egingo du, bereziki barnealdean.
Aurreikusitako lodierak: 10-40 cm 1000 m-ra, 10-40 cm 600 m-ra, 5-15 cm 200 m-ra.

http://www.euskalmet.euskadi.net/meteorologia/meteorologia_dat/meteodat/intercambio/euskara/nieve/elurra.pdf

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #268 en: Viernes 22 Febrero 2013 14:00:49 pm »

Ea ba betetzen dan..  :risa: :risa:
2005 eko elurteen antza handiya du... Asko izan ziren eta oso litro gutxikin errax lodituko luke. Haizeak nere ustez min geio ein dezake goietan dena garbittuz bainan bailaretan posible da elurra lodi ikustea.

 Donostin berdin jarraitzen do, frexko ta zerua laino eta ostartekin
 Egun ona izan
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #269 en: Viernes 22 Febrero 2013 15:19:21 pm »
Asteazkeneko sateliteko argazki bat, urdiñez  daona elurra da.
Gure Euskal Herria...
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado andasto

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 420
  • Sexo: Masculino
  • Pirineos
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #270 en: Viernes 22 Febrero 2013 21:44:20 pm »
Nola ikusten diran aizkorri, Gorbea,Aralar,Urbasa...!!!!!!!
Urnietan 3,4 Cº, nik uste elurra ondo ikustekotan igandean izango dela.
Urnieta, al pie del Adarra y a 10 km de la costa

Desconectado hotzaldi

  • Sol
  • *
  • 22
  • Andoain - 08-01-2009
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #271 en: Sábado 23 Febrero 2013 09:31:07 am »
Egunon,

A ze sorpresa polita, pertsiana altxa eta elurra eroritzen ikusi dudanean. Modelo mesoeskalarrek ez zuten prezipitazioa hain goiz iragartzen! Oraindik elurra nahiko ahul ari du, elur maluta txikiekin, baina, hotzari esker (-0.6ºC Euskalmeteko Andoaingo estazioan), teilatuak, kotxe eta belazeak txuritzen hasi dira.

Hoberena zera da, modelo desberdinen arabera prezipitazio dexente izango degula dirudi. Elur mailaren dagokionez, Euskal Herri ekialdean behintzat (Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria), astelehen eguardirarte  itsas mailan izango dela dirudi. Nahiz eta kapa ertainetan gaur baino hotz gutxiago izango dugun bihar eta astelehen eguardian bitartean (-6 eta -8 artean), kapa altutan hotz handiena biharko espero da (-30ºtik behera). Beraz optimista nago. Are gehiago oraingo egoera ikusita.

Zorte on denori eta gozatu!
Andoain (Gipuzkoa) - 50 m.

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #272 en: Sábado 23 Febrero 2013 09:53:41 am »
Aupa Hotzaldi, hemendik be elurra ari du, arin momentuz, ia elurte poli bat daukagun.

Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado aterri

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 286
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #273 en: Sábado 23 Febrero 2013 10:19:01 am »
Egun on Gernikatik! Une honetan eguzkia irten zaigu eta 3º ditugu. Lehentxoago elur malutak nahiko politak ikusi ditugu ,haizearekin dantzan.Bizkaiko kostalde honetan larri ibiliko gara elurrarekin,bildur daukat prezipitzaioa areagotzen denean euritara joko ote duen. Bestela egoera osopolita daukagu aurretik eta goietan elurte polita izan daitekeela 300 tik gora edo.

Une honetan Urbian -7º dute, elurra eta haizearekin ez dala giro. Arrateko gainean -3º eta elurra ari du
Gernika

Desconectado hotzaldi

  • Sol
  • *
  • 22
  • Andoain - 08-01-2009
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #274 en: Sábado 23 Febrero 2013 10:42:58 am »
Aupa,

Andoainen atertu du honez gero. Teilatu, belaze eta kotxetan zm bat elur eskas pilatu da. Oraingoz zerua lainotua dago eta Euskalmeteko estazioan -1.6º daude (-2.1ºtaraino jeitsi ondoren). Deigarria hezetasun mailak izan duen igoera, %70etik %95era. Radarra eta modeloen arabera, badirudi eguerdirarte ez dugula hemendik prezipitazio gehiago izango. Ea bitartean tenperatura gehiegi igotzen ez den.

Ondo segi.
Andoain (Gipuzkoa) - 50 m.

Desconectado nikhotza

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 781
Re:Euskadi eta Nafarroa, 2013
« Respuesta #275 en: Sábado 23 Febrero 2013 12:25:49 pm »
Aupa denei, nik erdi gaixorik segitzen dut ta beraz ez dut elurrarekin disfrutatzeko aukera gehiegirik izanen, fisikoki esan nahi dut, mentalki aldiz urduri ta guzti nabil Iruña zaharra benetan elurtuta ikusiko dugun jakin minez...

Hemen Iruñean ostarte zabalak ditugu eta beraz eguzkia ikusten dugu arazorik gabe, hotzagatik ez balitz ez inork ez luke pentsatuko beranduago elurra botako duenik... Ni nagon tokin 4º

Bitartean Andoain elurturik, hori bai da berria!!! Disfruta zazue elurrak utziko dituen irudiekin ta kontuz errepidetan!!!