Alpetaraino pirineotan dagoen elur kopurua egonik??? jeje, bidaiatzea gogoko izanen duzu haraino joateko...
Egia esan aspaldi ez naiz neguan pirineotan izan, 18tik 29 bete arte ia han bizi nintzen, negun, udan, udaberrin edota udazkenian igo ditut Auñamendi, Petretxema edota Hiru erregeen mahaia besteak beste, eskiz, fondokoekin hasieran ta mendikoekin gero, oinez, eskalatuz ta txirrindulaz izan naiz 3 horietan ta beste batzuetan ere (bai txirringaz, bai, eroaldi ederra hura) Han izan nintzen zendua den Iñaki Otsoarekin Lakorara nor igotzen zen lehena, nor lehena jaisteko ta nor lehena igo ta jaisteko ta gero Europara joan nintzen ta orain pentsatzen jarrita duela 15 bat urte izanen dela neguan ez naizela pirinoetan izan, ta hau da garaia!!! Argazkiak ekarriko ditut, jakina.
Hemen berotu da kontua, 9º ta oskarbi.