Euskadi eta Nafarroa, 2015

Iniciado por Arena, Viernes 02 Enero 2015 11:36:09 AM

Tema anterior - Siguiente tema

Alkaxuri

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 555
Ubicación: Amaiur
En línea
Nahiko motela gaurko egune Baztan aldian....lankarra egon da egun guzien,orai intensidade gehixagokin ari du euria. 10,4 grado orai,gaurko minimoa...ea elurra pixka bat jausten den, mendietan bederen ikusteko...
Amaiur (300m)

MIKELER

****
Cb Calvus
Mensajes: 2,018
Ubicación: Gaintxurizketa goikoa(Lezo) 177msnm.
En línea
Egun on!.
9.1ºC Gaintxurizketan ,zerua estalita baina momentu hontan euririk ez.
Gero arte.
Gaintxurizketa goikoa(Lezo) 177msnm.

nikhotza

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 781
En línea
Imotzen ere tenperaturak gora ein du, euritsua ta jada iturri guztiak topean, ohi denez eta behar denez gauden garairako!!!
Somos menos importantes de lo que creemos, antes de aparecer por aqui el clima ya habia cambiado un millon de veces lo mismo que hara despues de que desaparezcamos y aun asi me apetece saber si llovera mañana o si vivire una nueva glaciacion o el deshielo de los polos; soy humano que voy a hacerle...

Imotz 650m (Navarra)

Alkaxuri

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 555
Ubicación: Amaiur
En línea
Egun hauetan inbersio termikoak ditugu bailaran (ez dakit ongi errana dagoen). orai bera -2 ºC Amaiurren (300m) eta 8ºC Gorramendin (1080m)
Amaiur (300m)

nikhotza

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 781
En línea
Gaur mendian izan naiz egurra jasotzen, egur txikia sua hasieran pizteko, nik gogoratzen dudala, ez dut sekulan abenduaren erdialdean mendia hain lehor ikusi. Lokatza badago jakina, eguna motza ta hotz, gauero 3-6ºtan baitago baina basoa zerbait iregiagoa dagoen tokietan lehortuta, harrigarria benetan.
Somos menos importantes de lo que creemos, antes de aparecer por aqui el clima ya habia cambiado un millon de veces lo mismo que hara despues de que desaparezcamos y aun asi me apetece saber si llovera mañana o si vivire una nueva glaciacion o el deshielo de los polos; soy humano que voy a hacerle...

Imotz 650m (Navarra)

Alkaxuri

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 555
Ubicación: Amaiur
En línea
Hemen ere dena lehor lehor dago....hau udazken tristea izan duguna....eta iduri duenez negua ere hola hasiko da...ihaz ere aro berdina eduki genuen urtarrilaren bigarren aste arte, bakarrik urte bukaeran tenperatura minimoak hotzagoak zirela....ea aurten egiazko negua lehenxeago hasten den....
Amaiur (300m)

aterri

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 287
En línea
Kaixo danori! Gernikatik.

A ze nolako eguraldi aspergarria eta gogaikarria daramagun aspaldi honetan. Egunak joan egunak eta egunak etorri eta aldaketarik ezin ikusi.Eguraldi zaletasuna eta ere ezbaidan jartzen dau holakoak ikustean. Landaredia guztiz zoratuta daukagu. Zuhaitz  asko hostoak bota ezinik, larrosak larrosa biziekin, San jose lorak abenduan...
Jende nagusiaren esanetan, hotzaldia handiak ikusi dutenek, diote horrelakoak geratu izan direla lehen ere hotzaldi aurreko hilabeteetan , 1956 ko otsaileko hotzaldian kasu.  Orduan hotzaldi handi baten aurrean ote gaude?
Azken hilabeteetako bataz besteko tenperaturak oso goitik ibili dira eta parekatzeko hotzaldia etorriko  ote da?
Ezkur asko eta asko ere badago aurton, zerbaiten seinale ote da?

Galdera hauek denborak erantzungo digu. Baina senak esaten didanez, aurten sorpresak dituela ematen  gure eguraldi honek. Denbora izango da lekuko.
Gernika