Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Abendua

Iniciado por kixmi, Lunes 29 Noviembre 2010 18:33:44 PM

Tema anterior - Siguiente tema

akerrei

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 800
elurrak dilu liliru...
Ubicación: Dorrao-Ergoiena
En línea
Neguko lehen komentarioa!! ;)
7,5ºC eta Euria barra barra ari du...hegotik, haize gogorrakin guren..

Esan behar Atzoko egunen Iturgoiengo trinitatean, hau da Mugaga parean 30 litro izan zirela.

Oraintxe bertan an dexente geio ariko do, hau da ...akabos Andian zen elur pixka.
Bestalde Artxuetan 4ºC dira eta oraindik elur maila zerun da...Iso 0º a 2000 bat metrotan..

aio
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Oinaztua

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,032
Ubicación: Artziniega
En línea
Egun on.

Eguna euritsu esnatu da, eta hegoaizearen eraginez, aurreko egunetan baino tenperatura altuagoekin. Nabarmentzekoa da kantauri isurialdearen barrualdean Arabako lautadan baino baxuagoak direla, eta oso gradiente termiko urria dagoela. Elurraren maila une honetan oso goian dago, 1800 edo 1900 metrotan, edo gorago. Arratsaldean borraskak ekialdera egin behar du eta haizea iparretik geratuko da. Gauean euria egin du, tarteka nahiko mardul.

Temperaturak Aiaran eta Enkarterrian, Euskalmeten arabera:

Aranguren 7'3º
Balmaseda 6'9º
Gardea 7'6º
Laudio  7'5º
Orozko 7'1º
Saratxo 8'6º

Uruñako gainean 5'4º

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)

baias

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 206
En línea

egun on

oso epel Murgian, 7º inguru eta euritsu

ondo pasa
Murgia, Araba.

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Egun on!

Hemen, ere, euria nagusi. Hori bai temperatura epel-epela 10.4 gradu.

Izan ongi.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

elur

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,640
En línea
Arratsaldeon, badirudi tenperatura jeizten hasi dala, ala ere 11.9 gradu ditugu oraindik, euri tanta batzuk be jauzten dira, ia bihar ta etzi zer dakarren ipar haizeak.

Ondo izan!!  ;)
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

akerrei

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 800
elurrak dilu liliru...
Ubicación: Dorrao-Ergoiena
En línea
Gurean ipartu duenetik euria erruz ari du...Goizean 12 litro izan dira eta Andiamendi aldena ekaitza andiya izan da...ibaia gañezka zentorren..Iturgoienen atzo eta gaur eguerdiraino 55 litro izan dira.
Oraingoz nere plubio digitalen gaur 23 litro izan dira..
7,8ºC eta beheruntz dijua..
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

baias

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 206
En línea

egun on

3º murgian eta euria jo ta ke gau osoan

iparraldeko haizea nahiko harro

ongi izan
Murgia, Araba.

lantxurda

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 596
Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
En línea
Egun on!!

Erabat lainoturik eta 6 gradu. Ea zer dakarren gauetik aintzin ::) ::)

Izan ontsa.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

akerrei

***
Cumulus Congestus
Mensajes: 800
elurrak dilu liliru...
Ubicación: Dorrao-Ergoiena
En línea
Eunon

Euria erruz Euskal Herri osoan...

Elurretan 1000 metrotaino.Gaur egun dotorea izanen delakoan... :-X

Atzo azkenen iturgoinen 47,5 litro izan ziren,ereneun 30l..
Itzela hego haizeakin gure mendiek jasitzen dute euri kantitatea..lastima bizpahiru gradu gutxio ez izana...
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Oinaztua

*****
Cb Incus
Mensajes: 4,032
Ubicación: Artziniega
En línea
Tenperaturak huts egingo digu gaurkoan. Gasteizen 5'4º eta berdintsu edo gorako bidean azken orduotan. Ia gauean zer gertatzen den. Ordura arte ez dezagun ezer berezirik espero.

Behintzat Pirinioan ondo zurituko du (dinot nik).

Artziniega (Aiaraldea, 180 msnm)

baias

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 206
En línea

kaixo

BENETAN HOTZA GAURKO EGUNA

orain elurretan hasi da Murgian eta 2º, haizea zakar zakar


ondo pasa
Murgia, Araba.

baias

**
Cumulus Húmilis
Mensajes: 206
En línea

kaixo berriro ere

0.5º Murgian eta elurra gogotik

ordu erdi batetan zuritu du, ez bakarrik kotxeak eta teilatuak, baizik eta kaleak eta berde guneak ere

haizea, oraindik ere, zakar

ondo pasa
Murgia, Araba.