Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila

Desconectado Andatza

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 225
  • Sexo: Masculino
  • Oria ibaia gainezka
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #156 en: Domingo 14 Febrero 2010 14:04:21 pm »
Ongi etorri Bisutz ;)

Ta zure galderari buruz akerreik oso ondo esplikatu dizu baina gauza batzuk zehaztu behar dira.

Egia da egoera hauetan  zenbat eta mendi altuagoak izan orduan eta mardulago egiten duela elurra, bai, baina hori ere neurri bateraino. bestela begiratu zer gertatzen den Kantabriako mendilerroan, mendiak hain dira altuak ze hauen hegoaldean askotan(alturan aire oso hotza ez badago) ez du ia elurrik ere uzten, baina iparraldean elurra barra-barra botatzen die.

Baina Euskal Herriaren kasuan mendiak bataz beste 1000m-koak dira, zure kasuan zure iparraldean 700m, beraz fohena ez da hain bortitza. Eta akerreik esan duen bezela ekaitzak kostalten tita baten pasatzen dia, baina mendie gainetik pasatzean eta batez ere mediterraneoko isurialdea banatzen duen mendilerroan bertan kondentsatzen dira gehien (alturan aire hotza badago), horrela arabako lautadan elur asko utziz. Baina gazteiztik bera, Gasteizko mendiak pasa ondoren, fohena bere lana egiten hasten da elur gutxiago utziz.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bueno, ba gaur gauean elur tanta batzuk besterik ez ditu bota. Egia esan gaur gauean zerbait gehiago botako zuela espero nuen baña itxura denez guztia Bizkairantz joan da :( Elurrak, ba berdian segitzen du, 150-200m-tik gora lekuaren arabera zurituta dago.

Bueno leno jun nahiz plubiora ta 0,2l zeuden, beraz otsailaren 10-eko hamaiketatik hona 7,3l bota ditu, guzti guztia elurretan.

Momentu honetan 2,2ºC daude.

Ayo!! ;)

Desconectado Bisutz

  • Sol
  • *
  • 32
  • Sexo: Masculino
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #157 en: Domingo 14 Febrero 2010 14:51:29 pm »
 ;)
Esker mile danoi zeozer argitu arren.
Legutio (Araba) 575msm

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #158 en: Domingo 14 Febrero 2010 16:25:04 pm »
Atxaldion..
Orain bakik Bisutz tope posteatzea,euskarazko topic a hil ez daiten..

Emen -0,7ºC tan gera eta eurrakin astelehentik hitzaladen eta asteazken gauetik danen...Ez dittut aurtengo elur egunak kontau bainan dezente dira eta zorua elurtua degunak are gehio..

Apenas elurrik kendu du egun hauetan , ala ere elur geruza asentatua dago..15-30 zm eta elur bildu ugari herri paren..

geroarte ;)
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado Iruña

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 540
  • Egunak joan, egunak etorri.
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #159 en: Domingo 14 Febrero 2010 17:24:27 pm »
kaixo denoi!

ni ere berria naiz foro hontan, ta gainera euskaraz dago!

beno, lehenik eta behin esan behar dizuet nere euskara ez dela oso ona, (duela 3 urte hasi nintzelako ikasten), ta gainera hemen erabiltzen diren hitzak ikasiz joan beharko naiz baina tira, pazientzia pixka batekin lortuko dut.  ;)

meteorologia gustatu ta gainera euskaraz, ze aukera polita euskara hobetzeko!

dena den, ez daukat denbora askorik idazteko egunero, baina al dudanean saiatuko naiz iruñeko datuak posteatzen.

beno, aurkezpena alde batera utziz.....

iruñan,  -0,2 ºC ditugu, %62, ta estalita

bihar erribera zurituko al zaigu?jeje

aio!

Desconectado ALEX00

  • Sol
  • *
  • 3
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #160 en: Domingo 14 Febrero 2010 18:20:21 pm »
Kaixo guztioi, batez ere lantxurderi, herrikide baitnaiz. Hemen 1 zero azpitik dugu, ostegunetik zeropean ibili gara egun osoan, dena izoztua. Gau hontan askarbi geldituz gero izotz galanta izanen dugu. gero arte.

Desconectado lantxurda

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 596
  • Sarriguren 460m(Eguesibar) Iruñatik 4 Kilometrora.
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #161 en: Domingo 14 Febrero 2010 18:56:38 pm »
Arratsalde on.
Ongi etorri denori (Bisutz, Iruña ta Alex00ri) Gainera bertze Sarrigundarra. :)

Erran bezala, dagoeneko, 0 azpitik gaude eta lainoturik.

Izan ongi.
HEGO HAIZEA, ERO HAIZEA

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #162 en: Domingo 14 Febrero 2010 19:19:08 pm »
Atxaldion...

Ongi etorri NAPARRAK!!!dios..hobenak geala!! ;D ;D
Iruña...emen ikasiko dek!!Bizakaiera,gipuzkera,naparrera...Ipagaldekok falta ttuk
Alex00 hik burruka izanen dek Lantxurdakin Sarrigurenen berri emateko :D

Nik azkenen gaur elurrari bizkarra eman eta lasai lasai etxen izan nak..atzo nahikoa hotz pasa nin eta gaur lasai lasai tximini ondon..

momentu hontan emen -2,5ºC tan gea eta Unanuko Mamuxarroek izanen zuten lana, lehena izotzetan hortzak ez austeko eta bigerren laisterka berotzeko...PATTARRAKIN berotuko ttuk hok!!

onak izan

aio
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado akerrei

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 800
  • Sexo: Masculino
  • elurrak dilu liliru...
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #163 en: Domingo 14 Febrero 2010 19:48:38 pm »
Komentatu,aurten nahiko elur urtea dijoakigula.
Ala ere 2005 eko otxaila azteziña da..errepikatzeko zaila!!!
datorren asteburun ipar mendebaldeko haizeak elur kontuk ekarriko dizkigu 600 metrotatik gora bainan 2005 a errepikatzeko beste alako hiru hotzaldi beharko genittun...
Ala ere haize hotz honek alde egin aurretik hegoz utziko dizkigu beste zm batzuk

ostiralen 2010. 50 zm


martxo hasiera 2005
PD:nere eskuk die eta 182 zm badittut!!!
aioo
« Última modificación: Domingo 14 Febrero 2010 19:50:45 pm por akerrei »
Dorrao-Ergoiena 620m
Itziar (Gipuzkoko kostaldia, Izarraitzen magalien)

hizkuntz bat ez da galduko...
ez dakienak ikasten ez duelako...
dakienak erabiltzen ez duelako.

https://www.youtube.com/watch?v=51DdViRz1Jk

Desconectado baias

  • Cumulus Húmilis
  • **
  • 206
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #164 en: Domingo 14 Febrero 2010 20:22:21 pm »

kaixo

murgian oraintxe 24 zm elur eta -0.9º temp

egunean zehar elur fin fina bota du. eguerdian bapatean hezetazun gehiago nabaritu dugu eta xirimiri moduko ur tantak bota ditu.....elurra urtzen hasi da..beranduago haizea bizi bizi agertu eta ura izotz bilakatu zaigu...kotxeetatik jausten ziren tantak izoztu dira

pena kostaldean ez dugula elurte eder bat jasotzen..etorriko da, trankil....gogoan dut Bilbo famatu hortan, 1985.eko urtarrilean, 33 zm elur Santutxu hauzoan harrapatu genituela. temp -7ºtara jaitsi zen.....dena dela, elurzaleok, bitartean etor zaitezkete zuia aldera benetako elurteak ikustera

ondo lo egin

Egia esan zu bizi zaren inguru hori naiko ezezaguna da niretzat, egunen batean joanbeharko da bisitatzera, eta nola ez gure elur goseak asetzera. ;D

Orain 1,5ºC ta ez du elurrik ai

Ayo! ;)

gabon
murgia, araban momentu hontan 0.6º eta 21 zm elur
eguna goibela joan zaigu, tarteka elur txikia bota du
zuiako eskualde hau benetan ederra da, etorri bisitatzera!!
Murgia, Araba.

Desconectado elur

  • Cb Incus
  • *****
  • 4640
  • Sexo: Masculino
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #165 en: Domingo 14 Febrero 2010 21:02:15 pm »
Bueno gente berria animatzen ari da euzkeraz idazten , pozten naiz  :sonrisa: ta ongi etorri daneri, pena da lehen idazten zuten askok orain ez dutela idazten  :'( bestela gente multzo polita izango giñake.

Hemendik 2.5ºC ta ateri dago momentu honetan.


Hemen metereologiari buruzko euskal terminologia.

http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-6072/eu/contenidos/informacion/diccionario_terminos/eu_8405/eu_diccionario.html
« Última modificación: Domingo 14 Febrero 2010 21:13:22 pm por elur »
Elgoibar 50msm

"Gailurrak dauka garrantzia askorentzat,
ez bideak eta moduak.
Har ezazu edozein argazki,
ikusiko duzu gailurra
mendiaren zatitxo bat besterik ez dela.
Mendia bidea da, modua."

Alberto Iñurrategi

Desconectado Iruña

  • Cumulus Congestus
  • ***
  • 540
  • Egunak joan, egunak etorri.
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #166 en: Domingo 14 Febrero 2010 22:08:36 pm »
gabon guztioi!

zenbat nafartar foroan ezta? aupa!
kaletik nator ta hau hotza!

momentu honetan iruñan -1,9ºC ta iragarrita bazegoen ere zerua oraindik ez da garbitu, hodeiez beteta jarraitzen du.  pena, ze bestela izotz polita ikusiko genuke.
hala ere, orain ia nafarroa osoa dugu zeropean....momentu honetan temperaturarik baxuena Arangoitin dugu, -9,9ºC..

ta zer espero duzue biharko?? hegoaldetik datorkiguna iruñaraino iritsiko ote zaigu???   

ELUR, esker aunitz "enlace" horrengatik, primeran etorriko zait euskarazko hiztegia ikasteko.

enga, aio!

Desconectado ALEX00

  • Sol
  • *
  • 3
Re: Euskadi ta Nafarroa, 2010eko Otsaila
« Respuesta #167 en: Domingo 14 Febrero 2010 22:37:25 pm »
Aupa lagunok!!  Poztekoa da hainbeste nafartar hemen ibiltzea!!  Baliteke berriz ere elurra ikustea. Orain badirudi hegoaldetik datorkigula. Hotzak jarraituz gero, talka egin dezake epelago datorren aire masa harekin. Gero ziur aski, elurra euri bihurtuko zaigu tenperatura gorakaderen ondorioz, baina ikusiko dugu.
Ongi izan!!