Gabon...
bueno, mendietan izugarria botako duela oso argi dago. Kostaldean, ba.... Donostialdean ziur nago elurra botako dula, Bizkaia aldean, ba aukera gutxiago dago baino ia %90 ean esan dezaket Bermeo inguruan elurra botako duela, ba zuritu... hori zaila ikusten det. Bilbon berriz
, auskalo, denok dakigu ze gafeak diren.
Dena dela, horrelako situazioak ezin dira batere asmatu. Barnealdean naiko errexa da baina kostaldean.... zenbat haize dabilen, ea prezipitazioa jarraia den edo ez.. gauza asko hartu behar dira kontuan.
Negu-hotz, nire ustez zuren elurra bapo botatzeko haizea ipar mendebala denez ez det uste beste lekuekin konparatuta gehiegi botako duenik. Behin frontea pasata, kloriflorak, perretxikoak, txanpiñak... iparraldeegi pasatuko zaizkizu. Baina zeinek daki.
Bestalde, behin frontea pasata, borrego horiek elur gehien barnealdean utziko dute elur gehien, izan ere behin mendiekin topo eginda gehio desarroilatu eta ekaitzak uzten dituzte. Hori dela eta elurrik gehien. Urkiola, otxandio, Ozaeta, Agurain, Etxarri, Leizotz, Orreaga inguruan botako du, eta nola ez, Artikutza eta Aiako harrietan botako duena ere...
ala ere ikusi beharko da nola erreakziojatzen duen -38º -40º batek. Nik behintzat ez dut gogoan horrelakorik.
Momentu honetan zerua goi lainoez estalirik daukagu eta tenperatura 11,7º koa da, guztira 4,8L bota ditu.
Gozaaaaatu!