Foro de Tiempo.com

Foro general de Meteorología => Foro General de Seguimiento => General en distintos idiomas => Mensaje iniciado por: MeteoValència en Lunes 01 Enero 2007 16:00:35 pm

Título: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: MeteoValència en Lunes 01 Enero 2007 16:00:35 pm
 :sonrisa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 01 Enero 2007 16:49:19 pm
Eurixa... ;D Zaparrada batzuk bota ditxu. Oin euri arina... 13.7ºC ta jeisten.

Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Lunes 01 Enero 2007 17:51:30 pm
ordu bat egon da euri arina egiten eta bale! tenperatura 12º-ra jeitxi da.Orain oskarbitu egin du,behintzat horrela geauta bihar goizean frexkoxego egongo da. Momentuz hegohaizeari agur.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 01 Enero 2007 21:21:29 pm
Donostian 13.2 gradu eta duela gutxi zaparradatxo bat bota du. Orain euri pixkat ari du. Egun freskoa.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 01 Enero 2007 22:25:17 pm
Arratsaldean 4 tanta erori dira, ezer gutxi....

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 01 Enero 2007 23:55:52 pm
Hemen gaur beroa egin du, 18º eguardian, ta gero ebiarekin nabarmen egindu behera :cold: :cold:

Orain 9º  :P

Urteberrion lagunok!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 02 Enero 2007 11:41:31 am
Egunon guztioi! Oraintxe 9º, goizeko minimoa 6,5º izan da.Zeruan geroz eta hodei gutxiago.Behintzat ez dakau hego haizerik :P
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 02 Enero 2007 12:27:13 pm
5ºko minimoa eta orain 10 bat gradu, zerua nahiko estaliarekin  ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 02 Enero 2007 13:11:11 pm
Zer gertatu da Euskalmeten webgunearekin? Ezin dira ikusi estazioetako datuak.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 02 Enero 2007 13:14:17 pm
Zer gertatu da Euskalmeten webgunearekin? Ezin dira ikusi estazioetako datuak.
Ez da 2007 urtea agertzen... ::) ez dute gunea berritu... :mucharisa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 02 Enero 2007 15:26:47 pm
Zer gertatu da Euskalmeten webgunearekin? Ezin dira ikusi estazioetako datuak.
Ez da 2007 urtea agertzen... ::) ez dute gunea berritu... :mucharisa:

Kooooño, arrazoi osoa duzu!!! Eusko Jaurlaritzakoak berriro ere oso gaizki Internet kontuetan....

11º Gasteizen eta eguzkia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Martes 02 Enero 2007 21:30:10 pm
Donostian 12.2 gradu eta zerua oskarbi. Ilargia argi argi ikusten da.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 03 Enero 2007 01:31:49 am
5,7º hemendik eta ilargi zoragarria ikusi daiteke laino finen atzean  :sonrisa:

Ea euskalmetek 2007. urtea jartzen duen, ezin dela orain daturik ikusi  :P

Nik Olentzerori elurte on bat eskatu diot aurten, ea ekartzen didan  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 03 Enero 2007 08:19:27 am
Egun on!! 6ºC hemendik behe lainoa ikus daiteke inguruan.

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 03 Enero 2007 11:55:04 am
Egunonn!!  ;D

3,8ºko minimoa izan degu hemendik, eta orain 6º ta eguzkia, hodei batzuekin  ;)

Eskuminak  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 03 Enero 2007 12:32:29 pm
egunon! hemen 3º-ko minima euki deu eta oraintxe 8º dazkau. Hau gogoa daukatena 19-ko astea hailatzeko(ilberriko astea).Orduantxe baietz elurra etorri?
Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Miércoles 03 Enero 2007 15:13:35 pm
Ia. Galderatxo bat denontzat. Inork irakurri al ditu Euskalmeten eta INM-ren iragarpenak biharko egunerako? Nik biak irakurri eta inuxente eguna dela ematen du. INM-ren ustez ez dugu euririk izango eta zeru goiak ere nahiko argi egongo omen dira. Euskalmeten arabera aldiz, euria izango dugu.

Horrelako aldeak nola litezke. MeteoFrance-k ere INM-ren aldera jotzen du. Eguzkitsu jartzen du ia egun osoan!! Euskalmeten hankasartzen handi baten aurrean al gaude? Hala INM eta besterena?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 03 Enero 2007 15:30:00 pm
Nik euskalmet-eri egingo nioke kasu gehio, bertakoa izanda konkretuki hemengo eguraldiaz aritzen bait dira. Besteakorokorragoak dira.Bihar arte itxoin behar :confused:
Gaur berriz udaberri giroko beste egun bat atera zaigu nahiz eta pixkat frexkoxeagoa izan. Gustatuko litzaidake jakitea tenporen arabera neguko eguraldi hotza eta ipar-ekialdeko haizearekin  iragarri dutenak ze esaten duten. BATACAZO!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 03 Enero 2007 15:31:05 pm
Ia. Galderatxo bat denontzat. Inork irakurri al ditu Euskalmeten eta INM-ren iragarpenak biharko egunerako? Nik biak irakurri eta inuxente eguna dela ematen du. INM-ren ustez ez dugu euririk izango eta zeru goiak ere nahiko argi egongo omen dira. Euskalmeten arabera aldiz, euria izango dugu.

Horrelako aldeak nola litezke. MeteoFrance-k ere INM-ren aldera jotzen du. Eguzkitsu jartzen du ia egun osoan!! Euskalmeten hankasartzen handi baten aurrean al gaude? Hala INM eta besterena?

Bueno ba modeluak ikusita badirudi fronte bat pasatuko dala hemendik, mendebaldeko haizearekin baina ipar mendebaldeko ikutu bat izan leike dau, nik uste dot lainotuta gutxienez egongo dala ta euria kostan egingo dabala, iparmendebaldeko ikutuaren arabera egongo da euri asko edo gutxi izatea. Arrarua iruditzen zait INM-aren prebizioa.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Miércoles 03 Enero 2007 15:33:59 pm
Lehortearen gaia dela-eta, SER irratian Euskalmeteko bat elkarrizketatu dute eta esan du negu beroa datorkigula. Iragarpena Ingalaterrako ez-dakit-zein insitutuk egin omen du.

Gasteizen orain 11º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 03 Enero 2007 15:36:56 pm
Nik euskalmet-eri egingo nioke kasu, hemengoak izanda..... Besteak era orokorrago batean egiten dituzte iragarpenak
Gaur beste udaberri giroko egun bat neguaren bihotzean, nahiz eta zeozer frexkoxeagoa egon. Gustatuko litzaidake jakitea zer esaten duten tenporen arabera negu hotza(ipar-ekialdeko haizearekin) iragarri zutenak :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Miércoles 03 Enero 2007 20:43:31 pm
Ummmm... INM-k atzera egin du. Eman bistadizo bat 7etan atera duten iragarpenari. Orain antza, Galizia eta Kantauri aldeko ekialdean euria egiteko proportzio handiena, arrats gau partean.

Bitxia baita, Euskalmet-ek ere pixkat atzera egin duela iragarpenean. Lehen hodei euritsu gehiago zeuden mapan. Orain euria gau partean egingo duela eta oro har euri arina izango dela.

Azkenean bat eginda?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Jueves 04 Enero 2007 00:11:07 am
Ba bai, azkenean bat egin dutela dirudi  ;D

Bihar esan bezala ebixa egin leike baina azken ordutan, goizean ona egingo du antza  ::)

Hemendik 4º eta duela 2 ordu temperatura berarekin, behe-lainoa sartu dela dirudi  >:(

Ondo izan!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 04 Enero 2007 09:53:50 am
Ba momentuz goiz frexkoa eta guztiz lainotuta. Hala ere, euria egiteko proportzio handirik ez du. Inguru hauetan horren ohikoak diren egun goibel horietako baten antza du. Momentuz haize izpirik ez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Jueves 04 Enero 2007 10:21:02 am
Nire hitzak jan beharra ere... Euria ari du Igorren.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 04 Enero 2007 11:22:15 am
Gasteizen euririk ez. Ia hilabete euria ganoraz egin gabe.

Gaueko minimoa -0.8º, orain 4.6º.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 04 Enero 2007 12:51:03 pm
Hemendik ere euri piska bat egin dau ta zerua lainotuta egon da goiz guztia, tenperatura hotz samarra 8º-ren inguruan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Jueves 04 Enero 2007 13:48:08 pm
Hemen oraintxe 7º dazkau eta ateri dago. Goizean euri pixkat egin du, gutxi, baina hala ere pentsatzen nuena baino gehiago. Fijatzen bazeate ilargi berriarikin etorri da koskatxo hau.
Arratsalde-gau partean euri gehio egin behar omen du. Premia behintzat badago!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Jueves 04 Enero 2007 15:19:29 pm
Orain entzun det telebistan 2007 urtea historian egon den beroena izango dela. Zenbat urte dira lurraren tenperatura igotzen ari dela esaten dutela? Batazbesteko tenperatura hartuta posible da altuagoa izatea,baina horrek ez du esan nahi elurterik egongo ez denik. Gainera goatu 2005 negua urtarrilaren bukaeratik hasita :cold: 8) :cold: 8). Eta orduan ere esaten zuten berotzearena!
2005-eko urtarrila (3. asterarte) oraingomapen oso antzekoak ziren eta gero etorri zen aldaketa. Aurten segurohorrelako zerbait pasako dela ilberritik aurrera. Animo elurzaleei!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 04 Enero 2007 21:27:07 pm
7º. Arratsaldean tanta batzuk erori dira.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Jueves 04 Enero 2007 21:52:45 pm
7º hemendik ta euria egin du baina ez gauza handirik  :P

Aio!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Jueves 04 Enero 2007 23:22:03 pm
12.2 gradu eta lainotuta. Goizean eta arratsaldean euri pixkat bota du.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Viernes 05 Enero 2007 01:26:58 am
7º eta lainotua, berdin jarraitzen degu  :P

Egia da Jonek esandakoa, non daude temporek utzi ziguten ipar-ekialdeko haizeak?  :'(

Gutxienez hotza izateko  :cold: :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 05 Enero 2007 08:30:42 am
Egunon! 7º eta zeruan hodei batzu. Ez dirudi euria egingo duenik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Viernes 05 Enero 2007 11:46:52 am
Orain 9º eta zerua hodeitsu, euri langarrarekin gaude  ;)

GFSa kaka bat da, hau eromena  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Viernes 05 Enero 2007 11:52:23 am
8.5º orain, minimoa 4.9ºtan geratu zaigu. Zerua estalita baina euririk gabe.

Atzo Ekologistak Martxan taldeko bozaremaileak esan zuen oraingo egoera 89ko lehortearena baino larriagoa dela.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 05 Enero 2007 12:35:47 pm
Hori egualdi zozoa daukaguna gaur,ez hotz,ez bero, ez euri, ez eguzki...
Urtarrilaren hilberriakin ez badator aldaketa, orduan bai gaudela aurtengo neguari agur esateko moduan.Momentuz modeloek ez dute aldaketa hori ikusten :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Viernes 05 Enero 2007 13:06:27 pm
Benetan egun gatzbakoa hemendik dagoena ere. Sirimiria eta tenperatura ez hotz ez bero. Txarrena da honek ez duela aldatzeko itxura handirik, baina tira, inoiz aldatuko da eta pena guztiak joango zaizkigu  ::) ::) ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 05 Enero 2007 13:17:23 pm
Espero aldatzea, negua luzea da eta sorpresa onak eukiko ditugu elur eta guzti, baina horrela zai egotea egunero mapei beidatzen desesperantea da. nik behintzat txanpainakin ospatuko det elurra hemen ikusten dudanean.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 05 Enero 2007 15:28:53 pm
Aupa, hemendik euria ari du xirimiria, ta tenperatura 12º-takoa da, elurrari dagokionez momentuz itxoiten jarraitu behar, azkenengo bi urteetan izandako elurteekin gaizki ohitu gera ta.... :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Viernes 05 Enero 2007 17:57:16 pm
Donostian ere xirimiria ari du oraintxe. Tenperatura 13.2 gradutako da. Pazientzia eukitzen jarraitu behako degu.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Viernes 05 Enero 2007 21:24:40 pm
9,6º orain eta ez du euririk egiten, ala ere, egun osoan zehar tarteko bota du  ::)

Pazientzia  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 05 Enero 2007 22:19:29 pm
Gabon! 10º oraintxe eta behe lainoa. Arratsaldean xirimiri pixkat egin du... Astebukaera ere zozua omen dator.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Sábado 06 Enero 2007 12:34:21 pm
Gaurko Berrian lehorteari buruz hitz egiten dute. Interesa baduzue, artikuluaren bukaera aldean Pello Zabalaren hitzak daude.

Urtegiak, ur eske

Urtegi gehienek iazko ur kopuruaren erdia daukate, eta Bizkaian eta Gasteizen neurriak hartzen hasi dira

UNAI ZUBELDIA

Donostia

«Epe motzean ez dago larritzeko motiborik, baina erne egon beharra daukagu». Josetxo Saizar Gipuzkoako Ur Kontsortzioko teknikariaren hitzak dira. Iazko urtarrilaren 2ko urtegietako datuak aurtengoekin alderatuta, datuak argiak dira: urtegi gehienak azken urteotako mailarik baxuenean daude; lehorte hasieran. Izan ere, iaz Uribarrin (Araba), urtegiaren %76,03 zegoen beteta, eta aurten %42,47; Urrunagan (Araba) iaz %55,56, eta aurten %38,89; Ibai-Ederren (Gipuzkoa) iaz %100, eta aurten %36,36... Euri askorik egin ez duen seinale.

Azken bi egunotan euri apur bat egin badu ere, urtegiak geroz eta maila apalagoan daude. «Hori da arazoa, nahiz eta ez dugun larritu behar». Izan ere, Gipuzkoako urtegi gehienetan, orokorrean, nahiko ur dago. Beasain, Ordizia, Idiazabal... ingurua hornitzen duen Arriarango urtegia dago egoera okerrenean, (%26,3). Egoerak txarrera egin aurretik, Lareotik ura hartzen hasi dira. «Ibai-Eder ere %34an dago, baina Zumaia, Orio inguruan nahiko euri egiten du».

Ebroko Ur Kontsortzioaren arabera, egoera, orokorrean, 2005-2006 urte hidrologikoan baino hobea da. Baina elurteen zain daude. «Urtarrila-maiatza artean hiru aldiz neurtzen dira elur mailak; horren arabera hartzen dira neurriak».

Ellande Errezaharret Laborantza Ganberako teknikariak ere jakinarazi du azaroan eta abenduan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako erreketako jarioak oso apalak izan direla. Emaitza kezkagarrienak Zuberokoak dira. Abenduan Uhaitzak segundoko 5,39 metro kuboko jarioa zeukan, eta azken 40 urteetan, jarioa segundoko 31,2 metro kubokoa zen.

Nafarroa Beherean ere egoera kezkagarria da. Biduzen segundoko 0,46 metro kubokoa da jarioa, eta batez bertzeko jarioa 8,22koa izaten da abenduan. Baina datuak larriak diren arren, edateko ur kopuruetan arazorik ez dagoela diote teknikariek. INRA ikerketa zentroko adituen arabera, hilabete bateko emaitzak ezin dira aitzineko urtekoekin erkatu, urtaroak «aldatu» egiten direlako.

ZADORRAKO URTEGIAK, KEZKA ITURRI. Arabako eta Bizkaiko urtegietako egoera da larriena. Zadorrako urtegi sistemako egoera, batez ere. Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoak Bizkaiko 63 udalerritako urak kudeatzen ditu, eta bizkaitarren %90 inguruk Arabako Zadorrako urtegietatik hartzen dute ura. Gasteiztarrek ere bai. Bertako bi urtegiak, ordea, Uribarri eta Urrunaga, euren gaitasunaren %40 inguruan daude. «Larritzen hastekoa da», Lucas Groven Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoaren komunikazio arduradunaren ustez. Baina oraindik ez dute neurri gogorrik hartuko. «Iturritik ura aterako da».

Baina lehen neurria, «arina», etzi hartuko dute. Partzuergoak Bizkaiko udalei eskatu die kaleak eta belardiak edateko urarekin ez garbitzeko. Gasteizko Udalak ere jada hartu ditu neurriak. Zadorratik hartzen duten ur edangarriarekin ezingo dituzte garbitu kaleak, eta datorren astean sentsibilizazio kanpaina bat ere abiaraziko dute.

Zadorrako urtegiaren bilakaerak argi islatzen du lehortearen arriskua. Izan ere, iaz, urtarrilean, «normal» zegoen urtegia, eta aurten «lehorte hasieran». Bizkaiko 63 udalerriek urtero Zadorrako urtegietako 100 hektometro kubo kontsumitzen dituzte -horri gasteiztarrena batu behar zaio-, eta 200 hektometro kuboko gaitasuna dauka urtegiak. Iaz 147 hektometro kubo inguru zeuden garai honetan, eta aurten 63. «Iazko joerari eutsiz gero, egoera oso larria izango da laster. Abuztuan ikusi genuen uraren maila jaisten ari zela. Horregatik jarri genuen kanpaina bat abian, ura behar bezala erabiltzeko eskatzeko».

Aditu guztiak aurtengo lehortea 1989-1990ekoarekin alderatzen ari dira. Baina Grovenen hitzetan, baliabide aldetik diferentzia nabarmenak daude. «Lehorte hura iritsi zenean, Zadorrako ur gabeziari aurre egiteko larrialdietako obrak egin ziren. Hau da, ponpatze sistemak eraiki ziren Arratiako bailaran. Handik Arrigorriagara bideratzen zen ura edangarri bihurtzeko, eta zuzenean udaletara eramateko». Lan horiek eginda daude, beraz, eta Grovenek onartu du, «aurrerantzean noizbait behar izanez gero», berriz ere larrialdi sare hori martxan jartzeko aukera badagoela. «Azken batean, larrialdi egoeretarako beste ur iturri bat da».

Neguan, udako lehortearen beldur

Nekazari, abeltzain eta artzainak negurako lasai, baina udara begira kezkatzen hasita daude

U. Zubeldia

Donostia

«Oraingoari begiratuta gustura gaudela esan beharko genuke, eguraldi honekin kanpoan lan egin baitezakegu, ganadua larreetan bazkatzeko eguraldi egokia baita hau... Baina ez da garai honetan egin behar duen eguraldia, eta ondorioak gero ikusiko ditugu». Zuhur, kezka puntuarekin, baina larritu gabe hitz egiten du Eneko Karrera EHNEko ordezkariak. Baserritarrak, nekazariak, artzainak... denak udaberrira eta udarara begira daude. «Iaz udazken aldera euri pixka bat egin bazuen ere, hilabete askoan ez du egin fundamentuzko euririk. Euri tanta bakar horiek lurrak hartzen ditu, lurra lehor dago, eta nekazaritzan lehortea dagoenik ezin badugu esan ere, horrela jarraituz gero, aurreko urteetan udaran izaten zen lehortea aurten lehen eguzki beroaldiekin etorriko da».

Jose Inazio Beltza abeltzaina da, eta eguraldi hau euren lanerako egokia dela onartuta ere, bera mendi gainei begira dago. «Urte sasoi honetan mendi gainak, normalean, zurituta egoten dira, eta, sarritan esaten den moduan, urte guztirako ura ziurtatzen du horrek. Aurten, oraindik, mendi puntak ez ditugu zurituta ikusi, eta horrek aurrera begira kezka sortzen du. Udaberrian edo uda garaian hazienda mendira igotzean iturrietan urik ez badago...». Izan ere, iturrien ur emaria asko apaldu da azken hilabeteotan. Horrek kezkatzen du Beltza. «Neguan urik biltzen ez bada, gero udaberrian egiten duen euriarekin ez baita nahikoa izaten».

Abeltzainen eta nekazarien moduan, artzainak ere oraindik ez dira larritu. «Urrian jaitsi genituen ardiak menditik, eta gutxi gorabehera maiatza erdialdean igoko ditugu», adierazi du Josu Oiartzabalek. Orain gaztak egiten ari dira. «Hala ere, kezkatzen hasiak gara, lehen udara gogorrak eginda ere, iturriak eta errekak ez baitziren agortzen, baina orain...».

Orain neguan iritsi da lehortea, eta horrek aurreikuspen onegirik egiten ez du laguntzen. «Guretzat larriena lurrak gehien eman behar duen garaian etortzen den lehortea izaten da. Nekazariontzat oso ezberdina da udarako edo neguko lehortea. Uzta jaso behar dugunean iristen bada lehortea, lehorte hori urte osorako izaten da; neguko lehortea ez da hain larria izaten», zehaztu du Karrerak. Kezkatuta, beraz, bai, baina oraindik larritu gabe daude gehienak. «Noski, neguko lehorteak udarakoa ekarriko balu atzetik, orduan egoera askoz larriagoa izango litzateke, udaberrian eskasiatik hasiko baikinateke. Baina ez dezagun alarmarik sortu oraindik, martxo erdialdera arte negu gogorrak egiten bai baitaki».

Itxaropen horri eusten diote. Neguak bere lanak egingo dituen itxaropenari. «Eskatzen hasita elurra eskatuko genuke, mendietako elurrak betetzen baititu gerora putzuak eta iturriak». Eta mendietako elur faltak areagotzen baititu beheko beharrak. «Euririk egiten ez badu, negurako belar eta pentsuak ere ez dira egoten, ondorioz prezioak igotzen dira... Kanpoko produktuak erosi beharrean hasten garenean...».

Neguko elurteen zain, asteazkenerako euria

2006a oso urte lehorra izan zela adierazi dute meteorologoek, eta neguko euriteen zain daude

U. ZUBELDIA

Donostia

«2006an oso euri gutxi egin zuen, 2005ean baino %30 gutxiago, eta hori estutzekoa da. 2006a anormala izan zen meteorologia aldetik». Adolfo Morais Euskalmet Meteorologia Agentziako zuzendariaren hitzak dira. «Iazko negua oso hotza izan zen, baina urte osoan batez bestekoa baino pare bat gradu gorago ibili zen tenperatura». Horrek eragin du 2007ko urtarrileko egoera «larria». Pello Zabala meteorologoak ere antzeko irakurketa egin du. «Azken bederatzi hilabeteotako prezipitazioak ez dira 750 litrotara iritsi, eta 2005ean, udazkenean, 770 litro bota zituen».

Euskalmetek zazpi eguneko iragarpenak egiten ditu, gehienez. «Bestela fidagarritasuna nabarmen murrizten baita». Zazpi egun horiei begira jarrita, datorren asteazkenerako euria iragarri du Moraisek. «25na litro inguru asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, eta asteazkenean bertan 1.000 metrotik gora elurra, eta hilaren 18rako ere euri iragarpenak daude». Elurra ikusteko itxaron egin beharko dela onartuta ere, Morais urtarrilari, otsailari eta martxoari begira itxaropentsu dago. «Ez baita abendu aldean elurrik egiten ez duen lehen aldia».

Pello Zabala, euri kontuetan, ezkorrago dago. Haizeari eta ilargiari begira jarri da ezkor. Orain 18 urteko lehortea ekarri du gogora. «Beldur bat daukat. Orain 18-19 urte izan zen ilargiaren buelta. Garai hartan izan zen ilargia egun berdinetan dabil aurten. Askok txorakeriak direla esango dute, baina ilargia kontuan hartu behar da. Niri ziklo horrek beldurra ematen dit, tarteka-tarteka etortzen direlako». Haizea ere ipar-ekialdekoa izango dela iragarri du Zabalak, kontinentala. «Ekialdetik haize gorria eta ur gutxi etortzen da. Hotza». Urte eta erdi, bi urte lehorrak egingo ote dituen beldurra dauka Zabalak. «Susmoak dira, baina...».

Ikerketen arabera, 2007a inoizko beroena izango da. Baina Moraisek datu horiekin ere zentzuz jokatzeko eskatu du. «Zazpi egunetik gorako iragarpenen fidagarritasuna asko jaisten da, eta Europako adituen iragarpen hori betetzeko %50eko probabilitatea dago. Agian beteko da, baina, agian, ez».

Herritarrei aholkuak

Bainatu beharrean, dutxatu, 100 litro ur baino gehiago aurrezten baitira.

Bainatuz gero, ez bete bainuontzia goraino.

Komunean pultsadore bikoitzeko deposituak jarri, hartara ponpari tiratzen zaion bakoitzean uraren gastua erdira jaisten baita.

Ez erabili komuna paperontzi gisa.

Ahalik eta gehien bete garbigailua eta ontzi-garbigailua.

Ontziak garbitzean edo frutak eta barazkiak garbitzean iturria ez utzi irekita.

Hortzak garbitzean edo bizarra moztean iturria itxi.

Tantaka dauden iturriak eta hodien matxurak azkar konpondu.

Dutxan eta etxeko gainerako txorrotetan difusoreak jarri, airea gehitzean ur-zorrotada handitu egiten dela ematen baitu eta ur gutxiago gastatzen baita.

Ahal bada, ez garbitu autoa eta ez ureztatu lorategia.

«Lurra lehor dago eta horrela jarraituz gero, lehen eguzki beroaldiarekin etorriko da udako lehortea»

eneko karrera

EHNE-KO ORDEZKARIA

«Euririk egiten ez badu, negurako belar eta pentsuak ere ez dira egoten, ondorioz prezioak igotzen dira...»

JOSU OIARTZABAL

ARTZAINA

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Sábado 06 Enero 2007 12:53:25 pm
Artikulua oso interesantea Unai.Baina Pello Zabalak esaten duen ipar-ekialdeko haizea ez da etorri edo beharbada bidetik galdu da? :confused: Tenporetako egunak pasa eta segituan aldatu zen haizea, mendebala eta hego-mendebala nagusituz. Eta badirudi neguko lehenengo hilabetea (ilargialdia) berdin joango dela. Beraz etzait iruditzen tenporen asunto hori betetzen ari denik.
Oraintxe 9º dazkau, badirudi erregeek euri langar pixkat ekarri nahi dutela. Ea San Sebastianek elurra ekartzen digun ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Sábado 06 Enero 2007 14:10:14 pm
Ba bai, ea ipar-ekialdeko haizea nagusitzen hasten den hotza pasatzeko gutxienez  :cold: :cold: :cold:

Hemen orain 11º eta estalia urdingune txiki batzuekin  ;)

Aio eta ondo segi!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Yoshi en Sábado 06 Enero 2007 17:12:57 pm
Donostian xirimiria aspaldi atertu da eta ostarteak ireki dira, hala ere lainoak badauden arren. Erregeek elurrik ez digute ekarri... eta GFSak antizikloia itsatsita uzten digu bi astean gutxienez!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Sábado 06 Enero 2007 21:23:14 pm
8º hemendik euskalmetek dioenez.

Estalia dagoela uste dut, ea garbitzen duen minima polita bat izateko  ::)

Ondo segi!!! ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 06 Enero 2007 22:22:17 pm
10.1ºC hemendik eta goizean xirimiria egin badau arratsalde polita geratu da.

Ia euria egiten daban ganoraz ze neguan ez badau egiten gero udan izango dira kontuak, ez nekien egoera hain larria zenik, ondiok ez dot uste larritzekoa denik , ia negu osua ta udaberria bai dauzkagu aurretik baina argi ibili beharko gara.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Sábado 06 Enero 2007 23:16:56 pm
Eurixa... ;D Zaparrada batzuk bota ditxu. Oin euri arina... 13.7ºC ta jeisten.

Ondo segi!!!
elur zerala uste dot !! in ere elgoibarkua naiz eta ez dakitx nola dixen hau ondo......  :confused:  arrapauko diot trukua jejejejeje
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Sábado 06 Enero 2007 23:37:22 pm
Gabon! 10º eta zerua lainotuta dago. Biharko egun earra omen dator eguerditik aurrera.
Ondo segi!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 06 Enero 2007 23:56:57 pm
Eurixa... ;D Zaparrada batzuk bota ditxu. Oin euri arina... 13.7ºC ta jeisten.

Ondo segi!!!
elur zerala uste dot !! in ere elgoibarkua naiz eta ez dakitx nola dixen hau ondo......  :confused:  arrapauko diot trukua jejejejeje

;D :mucharisa: Ni ez naiz elur... elur beste bat da... ;)

A, eta ongietorri!!! Laster hartuko dotxazu trukua honi, engantxau itxen dau ta... ;D

9.6ºC ta %88ko hezetasuna hemendik... estalitxa dauala ematen dau, temperaturia ez baita ezer jeisten.

Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Domingo 07 Enero 2007 02:29:39 am
Ongietorri Megacopo!!  ;D

Hartuko diozu trukoa, lasai  ;)

Hemendik 8,3º eta estalia  :cold: :cold:

Ondoloin!!  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Domingo 07 Enero 2007 14:52:07 pm
Donostian 18.4 gradu eta eguzkia, nahiz ta laino altu batzuk egon. Beroa egiten du eta honek ez du aldaketa izango duen itxurarik. Ez dator ez euririk, ez hotzik ez elurrik.  >:(

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 07 Enero 2007 18:11:44 pm
Aupa Megacopo, ongi etorri, hemendik aurrera ez naiz Elgoibartar bakarra  izango ;)

Hemendik udaberriko girua egin dau, orain 15.3ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Domingo 07 Enero 2007 21:20:48 pm
Ze egualdi puta duguna!  >:(

Ez hotzik, ez euririk, ez elurrik, ezer onik!  :'(

Hemendik beti bezala, Euskadi tropikalean jarraitzen dugu 12ºrekin  :crazy:

Eta modeloak sekulako nazka ematen dute  :vomito:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Domingo 07 Enero 2007 22:10:59 pm
Udagoieneko gau totala Bizkaia aldean, tenperatura gora, 15º inguruan eta hegoaizea. Sinestezina, benetan, errekorrak hausteko prest  :o :o
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 07 Enero 2007 22:46:30 pm
Ze ostia puta da hau!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

11º!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 08 Enero 2007 00:07:14 am
Potrotaino!!

Desesperatuta nabil, hegoak erotu egiten nau nonbait  >:(

Hau negu puta!  :vomito:

 :'( :'( :'( :'( :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 08 Enero 2007 08:26:07 am
Egun on!! euria ari du hemendik eta tenperatura 11º-takoa da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 08 Enero 2007 08:50:58 am
 :crazy: :crazy:

Zerutik tanta batzuk erortzen ari dira. Honi euria esaten genion, ezta?

8.5º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Lunes 08 Enero 2007 12:34:09 pm
ATERI DAGO MENDARON 13.8ºC  ETA 79% HEZETASUNA

ZERUA GOIBEL ,ETA PRESIOA GORA  :'( :enojado: :enojado:

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Lunes 08 Enero 2007 16:03:36 pm
 :'( :'( :'( :'( :'( :'(
ieup!!!!
15.3 ºc    63% hezetazuna
presioa igual!!!!!   :3d-yeux-zarbi: :nocomment:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 08 Enero 2007 18:25:53 pm
Hemendik ere goizean zehar zerbait bota du, baina hori, tanta batzuk lurra busti besterik ez dutela egin  :P

Orain 10º  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 08 Enero 2007 18:49:52 pm
megacopo, zu ez zinan Elgoibarkua ala? ::)

Hemen 13.7ºC ta %69ko hezetasuna. 1023hpa itsasmailan.

Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Lunes 08 Enero 2007 19:01:36 pm
Arratsaldeon denoi zozer esateagatik.13ºeta zerua lainotuta dago, ostarte txiki batzu hasi dira ikusten,aste guztian eukiko degunaren aurrerapena :'(.
Udaberriko astea omen dator. Nik iada ez dakit zepentsatu. Bi gauza pasa leizke: 1)negu guztia horrela pasa(eta ez zen aurrenekoa izango,bestela begiratu 1989 urtea). 2) Horrelako eguraldiepel eta lehorraren ostean, sekulako elurtea etortzea (nunbaiten lertu beharko du polo inguru hortan pilatzen ari den hotza). Ikusiko deu :confused: :confused: :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Lunes 08 Enero 2007 19:43:48 pm
kaixo   "plaentxi"
 bai baña mendaron bizi naiz !! ;)  mikroklima daukagu emen ....... ikusiko degu emendik aurrera ,geixen bat udan ... 8)
  orain      12.3ºc    81%   presioak   puntu bat gora  .. ezkur urte elur urte esaten zaban aitxitxak ( año de bellotas nieve hasta las pelotas)  eta ezkurrak egon dian arren ....KA  KA !!!!!   
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 08 Enero 2007 19:47:24 pm
kaixo   "plaentxi"
 bai baña mendaron bizi naiz !! ;)  mikroklima daukagu emen ....... ikusiko degu emendik aurrera ,geixen bat udan ... 8)
  orain      12.3ºc    81%   presioak   puntu bat gora  .. ezkur urte elur urte esaten zaban aitxitxak ( año de bellotas nieve hasta las pelotas)  eta ezkurrak egon dian arren ....KA  KA !!!!!   
;D

12º hortik!!!?¿?¿?¿? Hemn 14º momentuan...lehen jeitsi in da ta bapatian igo dira pare bat gradu...hegoaizia izango da...hemen sartu ta hor ez... zure datuak interesgarrixak izango dira deba bailarako desberdintasunak jakiteko, kostatik barnealdera... ;)

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 08 Enero 2007 19:52:35 pm
Hemendik ere 14.5º daude, goizean egin dau euri piska bat baina gero ezer.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Lunes 08 Enero 2007 21:25:57 pm
13.8º eta zerua garbi >:(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 08 Enero 2007 21:38:01 pm
14.5 gradu Donostian eta ia oskarbi. Ez da neguko gaua gaurkoa  >:(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 08 Enero 2007 21:53:25 pm
Juas, hemendik tenperatura goruntz 15.1ºC a ze nolako udazken eta negu hasiera  daukagun aurtengo hau, hego haizea nagusi, gero bapatean aldatzen ez bada.....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Lunes 08 Enero 2007 22:07:03 pm
gabon ;)
mendaron igual igual !!!!!! 12.2 ºc   81 % hz  1023 mbar   
 :vomito:

 :boxing: :boxing: :boxing:                                                                            ostia batzuk antizikloiari!!!!!!!!!!!!!                            kien se apunta   :rabia: :rabia: :rabia:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 08 Enero 2007 22:53:55 pm
gabon ;)
mendaron igual igual !!!!!! 12.2 ºc   81 % hz  1023 mbar   
 :vomito:

 :boxing: :boxing: :boxing:                                                                            ostia batzuk antizikloiari!!!!!!!!!!!!!                            kien se apunta   :rabia: :rabia: :rabia:
Niiiiiiii!!!!!! :boxing: :boxing: :boxing: :boxing:

 Hemen hegoaizia ta 15.0ºC %60ko hezetasunakin... urtarrilaren 8a, 22.55. :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 09 Enero 2007 00:10:36 am
Ni ere bai!!  ;D ;D ;D

 :boxing: :boxing: :boxing: :boxing: :boxing: :boxing: :boxing:

7,9º hemendik euskalmeten arabera  ;)

Gabon!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elurte en Martes 09 Enero 2007 00:21:37 am
Hemen Urretxun 9,6º-ko temperatura momentu honetan.

Neguaren zain
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 09 Enero 2007 09:40:06 am
10º, zeru garbia.

 :dodo:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Martes 09 Enero 2007 11:56:42 am
14.8ºc     51% hz     presioa 1024mbar itsasmailan    haize apur bat      kriston eguzki putia    mendarotik   animo mediterraneoko Borraskiari!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 09 Enero 2007 13:48:33 pm
17.5ºC  :nocomment: ta zeru urdin urdiña.  :hang:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Martes 09 Enero 2007 14:57:04 pm
Irunen nago oraintxe eta eguraldi eguzkitsua dugu. Tenperatura ez dakit baina ez da hotza...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Martes 09 Enero 2007 15:34:43 pm
17.6º eta eguzkitsu 8) >:(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 09 Enero 2007 17:31:44 pm
12º.

hori ba, kalean jende asko ikusten da bufanda eta eskularruekin. Egutegiari begiratuta aukeratzen dute arropa, ez kaleko eguraldiari.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 09 Enero 2007 18:24:28 pm
Eguraldian esan dute 19º Donostian eta Bilbon  :vomito: :vomito:

Hau nazka!!

Hemendik orain oskarbi eta tenperatura 11ºtan eta beherantz  :P

Negua eta elurra nahi dut  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 09 Enero 2007 19:06:31 pm
Hemen 13º eta nola ez hego haize nazkagarri hau!
Atzo radio euskadi-ko Edorta Roman-ek esan zuen 15-20 egunetan ez dela aldaketarik ikusten..... ni hilargi berriaren zai segitzen det, hortxe dauzkat esperantzak jarrita.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 09 Enero 2007 19:47:47 pm
11.0ºC ta jeisten... :mucharisa: Zerua guztiz garbi... ::)

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 09 Enero 2007 20:51:59 pm
14.4º hemendik...... :dodo:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 09 Enero 2007 21:31:39 pm
pittin bat ari da freskatzen.Oraintxe 11º. Ea behintzat goizean eguraldi frexkua dakaun. Lo egiteko mantarik ez erabili. :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 09 Enero 2007 21:52:22 pm
9.4ºC ta jeisten... Ez da 5º-tik jeitsiko, baina bueno... ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 09 Enero 2007 22:17:05 pm
Abenduaren 6tik euria ganoraz ikusi gabe, eta oraindik ere luzatu egingo da.....

jooooooooooooderrrrrr
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Martes 09 Enero 2007 23:51:48 pm
gabon !!!!! ez dira orduak baina ......bueno  :baeh3:
12.3 ºc 70 % hz   hau ez da fundamentua !!!!! >:( >:(
kataklismoa formauko danan zentsazioa  det  .........  ATENTOS!!!!!!! :sorpreson:

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 09 Enero 2007 23:54:55 pm
6,2º euskalmeten arabera, batzuetan hego ufadekin  >:(

Etsitzear nago, ez ote duen aurten elurrik egingo Euskal Herrian itsas-mailan  :'(

Eutsi goiari!!  :cheer: :cheer: :cheer:  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Miércoles 10 Enero 2007 00:04:21 am
6.2 zer, Mendaron????? ni de palo !!!!euskalmet txorauta dao
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 10 Enero 2007 13:39:49 pm
Udaberriko beste egun bat gaurkoa ere, laino altu batzuk ta 17ºC.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Miércoles 10 Enero 2007 14:13:17 pm
Orain irunen egun eguzkitsua. Zenbat iraungo du honek??  >:(

 ;)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 10 Enero 2007 15:05:09 pm
Kaixo denoi!! 15º eta gaur berriz ere udaberriko eguraldia.Badirudi oraindik egun dexenteitxoin beharko degula zeoze berria ikusi arte.
ONDO SEGI!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 10 Enero 2007 19:14:42 pm
13.7º eta hodei altu batzuk
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 10 Enero 2007 20:44:08 pm
6.2 zer, Mendaron????? ni de palo !!!!euskalmet txorauta dao

Ez ez!  ;D Nire herrian  ;)

Gaurko minimoa 5,7ºkoa orain  ;D

Elurra nahi dut!!  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 11 Enero 2007 09:02:07 am
Gutxienez gaur tenperaturek behera egin dute. Minimoa -2º izan da, eta orain -0.7º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Jueves 11 Enero 2007 12:07:49 pm
    ok!!!!!! cumulus congestus!!!!  Mendaron ez du euskalmetek  neurketarik egiten :confused:
nik ere elurra nahi det eta kriton hotza...   :cold: :cold: :cold:
8.7 ºc   83% hz  Mendarotik  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 11 Enero 2007 13:44:57 pm
Epa, 16º, gaueko minimoa 5.8º-takoa ezan da, zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatzen dira, ta modeluak,  :'( zer esaten dabe modeluak?  :crazy: :yaung: :yaung:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 11 Enero 2007 14:06:26 pm
    ok!!!!!! cumulus congestus!!!!  Mendaron ez du euskalmetek  neurketarik egiten :confused:
nik ere elurra nahi det eta kriton hotza...   :cold: :cold: :cold:
8.7 ºc   83% hz  Mendarotik  ;)

Mendaroko terenuan ez, baina altzolako estaziñua mendaroko herrira heltzen dao. Nik ikusitxa dakat nun dauan... ;)

14.1ºC eta %63ko hezetasuna...Minimua 5.0ºC-tan gelditxu da.

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 11 Enero 2007 17:38:15 pm
14.3º eta zeru garbia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 11 Enero 2007 18:01:55 pm
Bitxikeri bat, besterik ez, Abuztua ez baitzen oso beroa izan. Tenperatura maximoak Gasteizen.

2006ko Abuztuaren 15ean, 16.8º
2007ko Urtarrilaren 11n, 15º

 :yaung:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Jueves 11 Enero 2007 18:18:31 pm
Megacopo, ez deitu cumulus congestus mesedez  :mucharisa: ;D  ;D

Hemendik 2ºko minimoa eta 11º orain  ;)

Eskuminak!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Jueves 11 Enero 2007 18:20:11 pm
Arratsaldeon! Gaurkomonimoa hemen 1º-koa izan da eya maximoa 16'5º-koa. Oraintxe 12º dazkau eta zeruan hodei gutxi batzu daude.
Unai zu lasai egon, bakizu Gazteizen azkenean elurra egingo duela, hemendik.. :confused: :confused: :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 12 Enero 2007 20:49:50 pm
Epa, pausa honen ostean, 10º gaueko minimoa ta 11.8º momentu honetan, udaberriak aurrera darrai, beste aste baten gutxienez  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 12 Enero 2007 22:51:58 pm
Ba bai, udaberriko beste aste bat datorkigu, hau tristura :(.
Eta gehio esango det, ilargi berriarekin aldaketa ez badator, akabo aurtengo negua :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Viernes 12 Enero 2007 22:58:43 pm
Ba bai, udaberriko beste aste bat datorkigu, hau tristura :(.
Eta gehio esango det, ilargi berriarekin aldaketa ez badator, akabo aurtengo negua :'(
Nik uste dot ilargi berrixakin helduko dala aldaketia... ::) ;) Mapek behintzat ori doiaz esaten azken egunotan...

8.8ºC eta %92ko hezetasuna...zerua oskarbi baina temperaturia estankauta, haizia ibiliko da... :confused:

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 12 Enero 2007 23:28:30 pm
nere ustez modelutan zeozer ikusten da baina ez dute guk nahi degu aldaketa markatzen.... ea nola segitzen duen...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Viernes 12 Enero 2007 23:28:49 pm
7.3º eta laino pizka bat.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Viernes 12 Enero 2007 23:47:51 pm
Kaixo!!

Hemendik 5,6ºko minimoa gaurkoa oraintxe bertan, eta hezetasuna oso altuarekin.

Noiz aldaketa? Ilargi berriak metroko elurtea ekarri gaitzala kostalderaino!!  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Sábado 13 Enero 2007 08:08:58 am
Egunon! 5º dazkau eta zerua oskarbi. Hala ere haizexka altxatzen ari da,baraz segituan igokoda tenperatura.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 13 Enero 2007 09:32:58 am
Egun on!! 7.2º orain ta gaueko minimoa ere izan da, zerua oskarbi ta presioa beruntz 1028mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Sábado 13 Enero 2007 11:21:12 am
4.5º-ko minima, 10.9º orain eta zeru estalia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Sábado 13 Enero 2007 11:50:48 am
Hemendik 4,9ºko minimoa eta orain 7º ta oskarbi  ;)

Asteburu ona izan!!  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 13 Enero 2007 11:50:51 am
Hemen 5.8ºC-tako minima... Oind 11.0ºC ta igotzen...

Ondo segi!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Sábado 13 Enero 2007 12:33:14 pm
Egunon! 5º-tako minima euki deu eta orain 10º dare. 18º ere hailatuko omen gea. Neguko arropa oraindik ez det jantzi! gorde in behar ote det eta berriz ere udarakoa prepatu???
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Sábado 13 Enero 2007 17:31:44 pm
Eguneko minimoa -0.1º
Maximoa 16.3º  :crazy: :crazy: :crazy:
Orain 13.2º

Eta aldatzeko itxurarik gabe....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Domingo 14 Enero 2007 08:14:27 am
Egunon! 10º dazkau eta euri pixkat egin du gauean, hoi bai, justu-justu busti ditu kotxeak.
Ondo pasa jai eguna!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 14 Enero 2007 09:15:34 am
Hemendik ere lainotuta ta 11º, lainotuta dago baina euririk ez dau egiten. Peresioa goruntz 1033mb.

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Domingo 14 Enero 2007 11:29:17 am
Hemen 12.8º eta zerua lainotuta baita ere.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Domingo 14 Enero 2007 12:15:47 pm
9,4ºko minimoa, eta 11,2ºko maximoa orain zerua erabat estalita dagoelarik.

Aizue!! Badirudi aldaketak datozela ezta¿?  ;D

Ba da garaia!!!  :P
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Domingo 14 Enero 2007 15:21:41 pm
Badirudi baietz, aldaketak datoztela ilargi berriakin. Modelotan ikusten da, baina oraindik 3-4 egun itxoin beharko dira argiago ikusteko zer datorren... behintzat baditudi hegoaldeko haizeak moztuko direla. ;)
Orain 11º eta zerua estalita.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Domingo 14 Enero 2007 20:55:28 pm
11.6º Bilboko balkoi baten, nirean hain justu. Gorabeherak etorriko zaizkigu astean zehar baina neguko argia piztu da. Gogorra izango dira modeloen irteerak baina tokatzen zaigulakoan nago. Bada garaia!

Suerte!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Domingo 14 Enero 2007 21:35:18 pm
jendia oso animauta dago ....baina OJO !!! nortada famoso hori epe laburrera ikusi harte  :o   (2,3 egun )ez nintzen arrituko pirineotan, sobre todo egoaldean oso prezipitazio gitxi jauztea (EZ NUKE NAHI!!!!!!!!!!!) :enojado: :enojado: :enojado: :enojado:
suerte denoi eta modeloak urrengo irteeraren zain ... :brothink: :brothink: ia klarodagoen asuntua
KATAKLISMO  YAAAAA!!!!!!!
7.8ºc 90% hz mendarotik
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 15 Enero 2007 09:05:30 am
Minimoa 0.4, orain 1.7
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Lunes 15 Enero 2007 10:46:48 am
minimoa 4.6ºc orain  6.7ºc  94%hz
zain nago............................................... :o :o :o :o
mendarotik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: MIKELER en Lunes 15 Enero 2007 11:08:33 am
Aupa!.
Goiz nahiko polita ta 8ºC momentu hontan Donostian.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Lunes 15 Enero 2007 12:32:55 pm
Minimoa 3º-koa izan deu eta orain 9º daude. Badirudi azkenean ilargi berriareki egualdi aldaketa etorriko dela  ;D. Ikusiko deu zertainokoa den....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 15 Enero 2007 12:59:41 pm
Egun on Euskal Herria!!  ;D ;D ;D

Derion 12,1º eta %66ko hezetasuna une honetan Euskalmeten arabera.

Badirudi azkenean aldaketak datozela!!! por finnnnnnnnn!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 15 Enero 2007 13:39:14 pm
Iepa, 14º orain . gaueko minimoa 5.3º-takoa izan da, aldaketak urruti ikusten ditut oraindik....  ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 15 Enero 2007 14:55:19 pm
Donostian goizaen nahiko hotz egiten zuen, 7.4 gradu. Orain irunen ez dakit zein tenperatura dagoen, baina eguzki pixkat badugu. Ea modeloek diotena betetzen den, espero baietz!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Lunes 15 Enero 2007 15:59:29 pm
13.3º eta eguskitzu ;) .
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 15 Enero 2007 18:42:29 pm
Kaixo danoi!!  ;D

Hemendik 3,5ºko minimoa euskalmeten arabera eta orain 8º

Badirudi aldaketa datorrela!! Ni iada pozik jarria naiz, espero dezagun bete dadila GFS  :cold: :cold: :cold:

 :o :o :o :o :o :o

Bai!!!!!! ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 15 Enero 2007 20:33:51 pm
Nik oso urruti ikusten dot,12etako modeluak begiratuta datorren astelehenerarte ez dogu aldaketarik izango ta hoiek 7 egun dira, modeluak asko alda daitezke, ni ez nintzan asko  poztuko momentuz.

11º orain.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 15 Enero 2007 20:43:56 pm
Nik oso urruti ikusten dot,12etako modeluak begiratuta datorren astelehenerarte ez dogu aldaketarik izango ta hoiek 7 egun dira, modeluak asko alda daitezke, ni ez nintzan asko  poztuko momentuz.

11º orain.

...... gero bajoiak etortzen dira eta; eta eguneraketa honetan GFSak jarri dizkigun mapekin..... ba are handiagoa izan daiteke.

 Baina bueno, bista pozteko balio du..... ;D ;D

 Hori bai, badirudi aldaketa badatorrela eta behintzat negu itxura hartzeak animoa pizten du....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 15 Enero 2007 21:01:08 pm
Hori da Ander, gaurko modeluak kristonak dira baina 7 egunetara ta hortik aurrera, ia ostiralian horrela edo antzerako jaraitzen daben.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Lunes 15 Enero 2007 22:44:19 pm
Seguro ez direla modeloak gehiegi aldatuko! Euki degun udazken eta negu hasiera eukita, zeoze fuertea etorri baharra dauka :o :cold: :o :cold:. Eutsi goiai!!!
Orain 8'5º eta zerua zikin xamarra, ez du gehiegi hoztuko.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 15 Enero 2007 22:56:17 pm
Donostian 12.3 grado. Nik espero det aldaketa izatea, baina san sebastianak ondoren!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Martes 16 Enero 2007 00:15:47 am
a tomar por kulo san sebastianak!!!!! elurtia behar dogu ...YA!!!  >:( >:( ta hotz a galanta ,total tanborra joaz berotuko haiz jajajaja bestela ba dakik :drink: :drink: :drink:
GFS a animauta dago eta -10 eko marra ia gainian  elurte epikoa?????????   OJALA     :frio:
:rolling:
:rolling:
:rolling: :
rolling:
:rolling:
de momento kaka zaharra    8.8ºc 74%hz
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 16 Enero 2007 08:08:42 am
Egunon denoi! 6'5ºdazkau eta zerua xikina dago.
00h-tako GFS-ak pixkat atzera egin du, baina aldaketa segurua dakau. ostegun ostiral aldara izango dira fidatzekoak modeloak. Ordurarte aldaketa asko egongo da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 16 Enero 2007 08:13:08 am
Oindiok dauan gauza seguru bakarra da aldaketia izango dala... GFSn irteera berrixa aukera bat da, baina ez bakarra. Badare beste modelo batzuk be, gogoratu... ::) Gainera, GFSk badauka ENS, bere posibilidade guztiak agertzen diranak bertan, ta batzuk... :cold: Lasai, oindiok edozer gertau leike... ;)

6.3ºC ta %89ko hezetasuna...minimua 5.7º-tan geratu da.

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 16 Enero 2007 08:59:42 am
Gaueko minimoa 2.7º, orain 3.2º.

Ni ilusionatuta nago datorren astekoarekin, ikusiko dugu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Martes 16 Enero 2007 10:27:51 am
Gaueko minimoa 2.7º, orain 3.2º.

Ni ilusionatuta nago datorren astekoarekin, ikusiko dugu.

Horixe da onena, gero gertatzen ez bada ere. Horrela astea pozik pasa dezakegu.... ;D ;D

Hemen eguraldiari dagokionez, gauza nabarmenik ez. 12ºC inguru.

Ah! San Sebastian egunera gonbidatuta zaudete.... ;)

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 16 Enero 2007 12:27:21 pm
GFS-ren 6-tako modeloak ikusita elurra segurua dakau asteartetik hasi eta larunbata arte kota guztietan!!! ::) ::) ::)
Azkeneko urtetako elurterik inportanteenetako baten atarian egon gaitezke!!! ;D :cold:
Ea mantentzen duten, hala ere oraindik buelta asko emango dute modeloek...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Martes 16 Enero 2007 12:40:59 pm
GFS-ren 06 orduko mapak ikaragarriak dira. 1996-ko elurtearen antzekoak. Oraindik gorogatzen dut nola disfrutatu nuen urte hartan elurrarekin.
Mapa hauekin. Astelehenan kazkabarra eta trumoia izango genuke. Eta asteartean hasiko litzateke elurretan, hasieran trumoiekin ::) eta gero xuabego, baino ikaragarrizko hotzaldiarekin.

Gehien gustatzen zaidana da elur ekaitzak ailegatzen ikusteak. 2005-an izan zen bat hemen ;D ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 16 Enero 2007 14:09:44 pm
13.4ºC orain, gaueko minimoa 8º-takoa izan da, zerua lainotuta dago , euririk ez momentuz.

Uy GFS-a aldatzen bada, buruaz beste egingo dogu askok hemendik.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 16 Enero 2007 14:12:11 pm
13.0ºC ta %64ko hezetasuna...Gaueko minimua 5.7º-takua.
Zerua lainotuta...

Ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: aterri en Martes 16 Enero 2007 14:23:14 pm
Eguerdion guztioi!Gernikan orain goi ertaineko lainoak dituguz nagusi.Zeruak guztiz lainotuta daude gainera orain dala 10 minutu euri zaparradaska bat bota dau aspldiko partez ia ahaztuta neukan euria zelan egiten  duen be.13 gradu daukaguz kanpoaldean eta datorren astekoa zer?Emozionetan hasita nau.Mapa itzelak dituguz, gure inguruan be elurra ikusteko aproposak.Zer pasauko ote da?Aste honetan guztiok asko sufritu  behar dogula uste dot emozioak pil pilean ,gero guk nahi doguna gertatzezn ez bada be inork ez deusku kenduko izango gitugun goxamen ,urduritasun eta emozioak
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 16 Enero 2007 15:50:21 pm
Hemendik 11º eta estalia  ;)

Modeluekin "sufritzen" nago, oraindik 6-7 egunetara daude, sekulako ikara ematen dit aldatzeak  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: saulete en Martes 16 Enero 2007 16:03:14 pm
hola que tal soy de pamplona como lo ves
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 16 Enero 2007 18:40:55 pm
hola que tal soy de pamplona como lo ves

Aukera guztiak elurra ikusteko, oraindik goiz izan arren.

Badirudi ipar haizeak datozela, baina oraindik 6-7 egun falta direnez, gauz asko daude zehazteko.

Irteera hau ez da hain ona Euskal Herriarentzat, borraska batek hotza blokeatu egiten duelako ipar partean, baina tira, honek mila ta bat buelta emango ditu oraindik.

PD: Si no entiendes euskera mandame un privi y te lo envio en castellano.

Saludos  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: saulete en Martes 16 Enero 2007 18:45:06 pm
hola que tal soy de pamplona como lo ves

Aukera guztiak elurra ikusteko, oraindik goiz izan arren.

Badirudi ipar haizeak datozela, baina oraindik 6-7 egun falta direnez, gauz asko daude zehazteko.

Irteera hau ez da hain ona Euskal Herriarentzat, borraska batek hotza blokeatu egiten duelako ipar partean, baina tira, honek mila ta bat buelta emango ditu oraindik.

PD: Si no entiendes euskera mandame un privi y te lo envio en castellano.

Saludos  ;)joder compañero ya me gustaria saber euskera pero no se asi que si puedes me contestas un privado en castellanño para tu compañero de iruña agur
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 16 Enero 2007 18:51:35 pm

Hitzik gabe utzi al zaitut?  :mucharisa:

jeje, txantxa zen, ulertzen al duzu?  :confused: ::)

--> Editatzen dut, ez daki euskaraz eta privi baten bitartez erantzun diot  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Martes 16 Enero 2007 20:38:05 pm
11.8º eta zerua estalita ;) .
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Martes 16 Enero 2007 21:38:49 pm
Donostian 12.7 gradu. Bihar modeloek berriz aktualizazioak dituzte, beraz, itxaron beharra...  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 16 Enero 2007 21:51:43 pm
8.7º hemendik , Andonik berretxi egin dau atzoko prebizioa datorren asterako, epe ertainerako dala ta aldaketak egon daitezkela baina momentuz modeloak hotzaldia mantentzen dutela ta datorren asteko erdialdera elur kota asko jeitzi daitekela. Bueno hemendik gabizenak badakiguna gutxi gora bera ez?  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Martes 16 Enero 2007 21:59:22 pm

 je je je

  Foroa irakurtzen duelako izango ote da.......?  ;D :viejito:

  Urtarrilaren 19a ilberri........ eraginik ote du gertatuko den egoera aldaketa honetan??? :brothink: :brothink:

  Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 16 Enero 2007 22:03:56 pm
Baliteke ilberriak eragina izatea, beste urtetan askotan gertatu ohi zen, ilargi aldaketan hotzaldiak izatea  ;D

Ba niri sekulako beldurra ematen dia honek, borraska bat penitsularen gainean sortzen bada hotzaldia Atlantikora desbidera dezake  :'(

Eta gainera dana 6-7 egunetarako dela, beste aukera da dena aldatzea, epe luzera baita.

Ana Urrutiak ere aipatu du eguraldi aldaketa, eta entzunez gero glaziazio bat datorrela pentsatu dezakegu, nik beraiek banintz ixildu egingo nintzateke 4-5 egunen faltararte, eta ez astebetera ya datorrena aipatzen  :crazy:

Beldurtuta nago!  ;D :P
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Martes 16 Enero 2007 22:41:12 pm
fijo dator glaziazioa? :o :o bufandia jarri biot ... ;D ;D ;D
askotan hainbeste abixau hainbeste abixau da gero txusta
baina modelo oso jugosuak daude ta jendia... bueno nik porran jarri biot ruina bat izango dala ...
haber, ke se moje la peña !!!!!!!!!!!
mendarotik   8.0 ºc 91%hz
maldonados!!!!!!   animo!!!! ;D ;) ;D ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Martes 16 Enero 2007 22:44:34 pm
Hotza vs Berua... 1 X 2

8.2ºC ta %87ko hezetasuna...
ondo segi!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Miércoles 17 Enero 2007 08:52:52 am
Goiz epela gaur Gasteizen, une honetan 8ºko tenperatura.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Miércoles 17 Enero 2007 09:43:08 am
Goiz epela gaur Gasteizen, une honetan 8ºko tenperatura.

Epela epela..... nik tenperatura horrekin hotza pasatzen dut ba...... Gasteiztar hauek.... ;D ;D

Donostian 12-13ºC inguruko tenperatura dugu, eta zerua oskarbi.

Ondo izan!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: MIKELER en Miércoles 17 Enero 2007 10:00:00 am
Kaixo,egun on!!.
Donostian(Amaran),12.5ºC ta zeru zeharo urdiña.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Miércoles 17 Enero 2007 12:24:37 pm
ego mendebaldeko haize ariña 14.2ºc 57%hz
Nork pentsa dezake 4 egun sekulakoa datorrela...!
gainera tenperaturak igotzen jarraituko du iganderarte 17 18 ºc izan harte .
nik dudak ditut tenporalari buruz ... :confused: :confused:
baina ilusioa da askena galtzen dena    ANIMO!!!!!
Mendaron ere elurra nahi dugu!!!!!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 17 Enero 2007 13:10:39 pm
Vortice forokideak foro orokorrean komentatu dut nik daukadan beldurrik handiena, hau da, kantauri itsasoan borraska txiki bat sortu daitekeela eta prezipitazio guztia mendebalderantz eroan dezakeela. Behin baino gehiagotan gertatu da eta ez zen arraroa izango. Ikusiko da.

Bitartean gaur udaberria da Bizkaian. 17º inguru eta eguzki ederra Txorierrin.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Miércoles 17 Enero 2007 13:16:22 pm
GFS ko 132 h ko irteera ikusi dezute???? :o :o :o :o :o
(meteored ekoa)
sekulakoa da analizatu pixka bat !! kriston prezipitazioak markatzen ditu !!!!!   zoratuko gera emendik astelenera!! :3d-yeux-zarbi: :3d-yeux-zarbi:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 17 Enero 2007 14:01:22 pm
Dudaik ez daukat ilargi berriak dakarrela aldaketa hau. Nik esperantzak dauzkat elur asko ikusteko, horrenbesteko bero eta horrenbeste denboraren ondoren aldaketa itzela behar du izan. Hau sufrimendua modeloak begiratzen ditudan bakoitzean.Gaur ametsetan eta guzti ikusi ditut modeloak, eta oso onak ziran :cold: :risa: :cold: :o ;D
Oraintxe 14'5º eta hego haize nazkarri hau nahiko bixkor
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Miércoles 17 Enero 2007 14:25:19 pm
Ikaragarrizko diferentziak izan dira gaur goizeko minimoetan.
Beasaindik Donostiarainoko bidean goizeko 8-etan kotxean markatzen zidan temperatura.
Beasainen: 3ºC.
Donostian: 11ºC.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 17 Enero 2007 14:35:33 pm
2,6ºko minimoa, gaur hotza pasa dut etsetik manga motzetan atera naizenean, forroarekin gainean  ;D

Modeloak beldurra ematen didate, sartzen naizen bakoitzean begiratzera  :'(

Oraingoz ondo daude, borraska gertu, nahi prezipitazio, eta -30 eta -4a gertu geopotentzial bajuarekin, 300metrora elurra gutxigorabehera, baina hori 6 egunetara, beraz oraindik itxaron beharko dugu  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 17 Enero 2007 14:48:12 pm
Aupa peña!!  ;) hemendik 16ºC ta eguzkia nagusi, ez dakit ze gertatuko dan, nik ere Oinaztuak daukan beldurra daukat borraska parean jartzearen beldurra ta modeluak gero eta ahulagoak ikusten ditut, hotz gutxiago , hotzaldi laburragoa,baina hau aldatu leike, ala ere nere ustez larunbaterarte ez dogu jakingo zer nolako hotzaldia datorkigun ta elur kota norarte jeitziko dan .
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elurte en Miércoles 17 Enero 2007 15:15:06 pm
Arratsaldeon guztioi!

Andoni Aizpuruk oaintxe esan du modeluak bere ustez beteko diela eta astearterako 4º-ko maximoa izango dutela Bilbon, atera kontuk.

Gero arte!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Miércoles 17 Enero 2007 15:18:25 pm
Gauzak hobera edo okerrera joan daitezke, nork daki. Itxoitea da erremedio bakarra  ;) Irunen eguzki pixkat dugu orantxe.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 17 Enero 2007 15:39:57 pm
17.8º eta zerua pizkanaka- pizkanaka estaltzan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Miércoles 17 Enero 2007 21:08:59 pm
15.1º eta zeru estalia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 17 Enero 2007 21:11:37 pm
15.7º hemendik ere, modeloak dantzan oraindik ta geratzen dana ondiok.......  :P

Ondo segi!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Miércoles 17 Enero 2007 21:35:09 pm

 Gabon!

  15ºC Donostian. Giro epela. Noizbehinka haizeak arinki jotzen du, baina argi nabaritzen da hegoaldetik datorrela.

  Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 18 Enero 2007 12:12:44 pm
Eskerrak aldaketa datorren, gaurko minimoa 10.1  :o :o :o :o :o

Orain 12.5
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 18 Enero 2007 14:46:02 pm
18º Hemendik  :o , ta datorren astean hotzaldia, gezurra dirudi  :confused: . zerua  erdi estalita ageri da, GFS-a antzerako darrai, irteera baten hotz gehio, hurrengoan gutxiago baina orokorrean antzerako dabil, mediterraeo inguruan sortzen dan borraska horren sakontasunaren arabera hotz gehiago edo gutxiago ematen dabe modeluak, hori iruditzen zait neri, gero eta sakonagoa denbora gehiago irauten dau behean, pena bat da ain bizkor goruntz joatea, hor parean geratuko balitz elurra berainok egin leuke baina iparraldera egiten badau zaila ikusten dot kostaldian elurra ikustia, ala ere beste egun pare bat itxaron beharko dogu elur kotak argitzeko.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Jueves 18 Enero 2007 16:12:05 pm
20.2º eta hodei altuak
:calor:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Jueves 18 Enero 2007 16:41:31 pm
20ºko maximoa hemendik, gezurra dirudi.

Eskerrak hotza datorrela, bestela ze nolako negua... :'(

Oraingoz badirudi -30a eta -5a sartuko direla gutxienez, eta euria haizearen norabidearen menpe egongo da ezta?  ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Jueves 18 Enero 2007 20:12:03 pm
egun eguzkitsua izan dugu hemen eta atzo baino beroago (eguzkia ere gehiago agertu delako).

ea datorren astekoa iristen dein behingoz...eguraldi honekin nazkatuta nago!!!! >:(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 19 Enero 2007 07:12:26 am
Egunon,8º oraintxe.
GFS-ren azkeneko salida begiratu det eta negar egitekoa da :'(
Denetikan kentzen dute,ez dakit ze pentsatu :confused: :confused: :confused:
Orain arte kriston mapak jartzen zituen eta orain gerturatzen ari gerala zas!!!!
Ea salida txarra den eta urrengoa berriz ere hobetzen den,baina marjena oso txikia da dagoeneko eta aldaketak geroz eta txikigoak izango dira. "nuestro gozo al pozo"????
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 19 Enero 2007 07:22:59 am
Euskalmet-eko web-an astearte eta asteazkeneako elurra ematen dute! azkenean erotu egingo naiz..... ez noa oso animatuta lanera  :(,geroarte.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Viernes 19 Enero 2007 11:10:49 am
gaur goizeko behelainoak pixkanaka eguzkiari utzi dio tartea eta orain eguzkia nagusitzen ari zaigu, gutxienez ni nagoen lekuan (baliteke Iruñerriko beste leku batzuetan oraindik behelainoa nagusi izatea)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Viernes 19 Enero 2007 11:21:50 am
Bainan.... horren txarrak al dira modeloen irteerak. Zuek ez dakit baina ni nahiko animatuta nago. Astelehenetik asteazkenerarte euria gogotik egingo duela dirudi eta hotza ere hortxe izango da. Bai... beharbada ez da 85. urtean izan zenarekin alderatzekoa baina... ze espero daiteke aurten izan dugun udazken-negu partearekin.

Esandakoa... ni behintzat oso animatuta (Bilbon elurrik ez ikustea horren da arrunta jada horrek ez dit logurerik kentzen). Euri erauntsiak eta txingor ekaitzak izateko traza dauka momentuz, batek daki, beharbada elur pikorta ere!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 19 Enero 2007 13:39:58 pm
Aupa, 15.1ºC zerua lainotuta ostarte batzurekin, zer gertatuko da azkenian datorren asteko hotzaldiarekin....... :P
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Viernes 19 Enero 2007 15:10:29 pm
Aupa, 15.1ºC zerua lainotuta ostarte batzurekin, zer gertatuko da azkenian datorren asteko hotzaldiarekin....... :P
Andoni Aizpuruk orain esandakoaren arabera...euri asko eta hotza.

halarere, ni beldur naiz ea ez den pasa den urtekoa gertatuko: Bizkaian elur asko, Nafarroan baterez ipar ekialdeko aizea guretzat lehorra izaten baita...

momentu honetan lainoak nagusi Iruñerrian
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Viernes 19 Enero 2007 15:34:43 pm
A ze beroa!!

Mauka motzetan etorri naiz lanera arratsaldean.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Viernes 19 Enero 2007 15:37:18 pm
Hemendik 17º ta estalia.

Ea zertan geratzen den, baina -35a eta -5a elur kota 0 da nire ustez  :P
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 19 Enero 2007 18:06:27 pm
Arratsaldeon! 16'5º izan da gaurkomaximoa hemen eta oraintxe 13'5 dazkau.
GFS-ren modeloak berriz ere hobetu dira.... hau alde batera utzita, azkenean uste det zeoze potoloa eta historikoa preparatzen ari dela, inguru guzti hauek oso bero daude eta datorren aldaketa gogorrarekin, prezipitazioa oso altua izan daiteke,eta noski, elurretan denean(astearte gauetik hasita). Prest euki denak kamarak!  8)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 19 Enero 2007 22:22:55 pm
Epa, 11.4º hemendik , gutxiago falta da....  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Viernes 19 Enero 2007 23:30:44 pm
Pozik nago, badirudi gutxienez hurrengo astean hotzaldia datorkigula, eta elurra itsas-mailan agertu daitekeela  ::)

Hemen 8º orain  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: megacopo en Viernes 19 Enero 2007 23:59:30 pm
gabon denoi!!!!   INM an astearterako 400m tan elurra eta asteazkenerako 0m tan  :laleche: apueta danak irabazten baditut kriston morkorra arrapatuko det  :drink9: :drink9: :drink9: ( jendeak elurrik egingo ez duela diño)  jajajaja me parto el culo!!!! animo !!! ta euki prest elurretako gurpilak!!!   :ejemejem: :ejemejem: :ejemejem:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 20 Enero 2007 00:03:35 am
Ba badirudi baietz, elurra egingo dabala baina ez fiatu azkenengo momenturarte, elurra oso kapritxosua edo anarkikoa bai da ta batezere kosta mailan askotan gutxien espero dozunian egiten dau ta gehien espero dozunian ez dau egiten , argi ibili.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Sábado 20 Enero 2007 00:25:02 am
azkeneko modeloak ikusgarriak dira benetan  ;D. dena den oso zaila da sinestea gainean dugun eguraldia ikusita :crazy:

ikusiko dugu igandetik aurrera zer gertatzen den. oraingoz hemen, behelaino oso itxia dugu hemen. :o

P.D: zorionak donostiarrei!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Sábado 20 Enero 2007 00:44:11 am
Ilusionatuta gaude...  ;D ;D

Gasteiz paralizatuta ikusi nahi dut, duela 3 eta 2 urteko elurteekin gertatu zen bezala. Ea...

3.2º Abetxukon.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Zuhaitz en Sábado 20 Enero 2007 03:32:25 am
Zapatua da eta ezin dugu gehiagorik. INMek elurra sartzen badu asteazkenerako oso albiste ona delakoan nago. Are gehiago kontutan hartzen ze mingafriak diren elur kotan. Oso ilusionatuta nago, bai eta espero dut "Izotz-en mapa" berriro ikustea baina astelehen edo astearteko teleberrian. Istorikoa izan daiteke eta horrela ez bada oso gertu geratuko gara. Negu on!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Sábado 20 Enero 2007 08:29:00 am
Egunon! 7º eta zerua oskarbi, baina behelaino nahiko trinkoa. Dena betetzen bada gaur gauetik poliki poliki hasiko zaigu aldaketa, eta datorren astean,elurra teilatuan.... ::) ::) ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 20 Enero 2007 08:49:08 am
Egun on!! 10.0º hemendik, aste polita dukagu aurretik , modeluak onak izaten jarraitzen dabe, ia ba.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Sábado 20 Enero 2007 09:17:42 am
Egunon guztioi

hemen ere behe laino trinkoa dugu eta ea eguardirarte irauten duen. temperatura berriz, 4ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Sábado 20 Enero 2007 11:06:47 am
Egun on!

Hemendik sekulako behe-lainoa daukagu oraindik  :cold:

Modeluek baja arraroak sartzen ditu kantauri itsasoan, honek sekulako mina egin, edo on egingo digu, ea hoberako den, zer deritzozue?  :confused:

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 20 Enero 2007 11:22:17 am
Egun on!

Hemendik sekulako behe-lainoa daukagu oraindik  :cold:

Modeluek baja arraroak sartzen ditu kantauri itsasoan, honek sekulako mina egin, edo on egingo digu, ea hoberako den, zer deritzozue?  :confused:

Normalian min egingo digu, parian dagoen  bitartean, beheruntz pasatu ta gero agian hobe inestabilidade gehiago egongo delako.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Sábado 20 Enero 2007 11:37:20 am
Egun on!

Hemendik sekulako behe-lainoa daukagu oraindik  :cold:

Modeluek baja arraroak sartzen ditu kantauri itsasoan, honek sekulako mina egin, edo on egingo digu, ea hoberako den, zer deritzozue?  :confused:

Normalian min egingo digu, parian dagoen  bitartean, beheruntz pasatu ta gero agian hobe inestabilidade gehiago egongo delako.

Sekulako prezipitazioak sartzen dizkigu, -32a eta -5arekin gutxigorabehera, hori bai, geopotentziala lurretik  :o

Elur, zure argazkikoa Gorka al da? Berri Txarreko abeslaria?  ;D ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Sábado 20 Enero 2007 14:07:23 pm
Sortzen diren borraskatxo horiek segun eta nolajartzen diren min egin dezakete.... baina uste det azkenean prezipitazio asko eukiko degula, horretarako dena alde dakagu.Goizeko 6-takomodeloek borraskatxo hori era diferentean jartzen dute :crazy: Onena burua ez austea da.
11ºeta zerua oskarbi oraintxe
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Sábado 20 Enero 2007 14:26:29 pm
Eguerdi on!
15.5º eta zeru garbia.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 20 Enero 2007 15:51:31 pm
Egun on!

Hemendik sekulako behe-lainoa daukagu oraindik  :cold:

Modeluek baja arraroak sartzen ditu kantauri itsasoan, honek sekulako mina egin, edo on egingo digu, ea hoberako den, zer deritzozue?  :confused:

Normalian min egingo digu, parian dagoen  bitartean, beheruntz pasatu ta gero agian hobe inestabilidade gehiago egongo delako.

Sekulako prezipitazioak sartzen dizkigu, -32a eta -5arekin gutxigorabehera, hori bai, geopotentziala lurretik  :o

Elur, zure argazkikoa Gorka al da? Berri Txarreko abeslaria?
  ;D ::)
Bai da. ;)

GFSa brutala da... -15a pirineuetan...hemen -13... Horrekin...ez dot pentsatzia be nahi... ::) :o :cold:

A ta aklaratzia nahi dot, baja txiki hori GFSk bakarrik ikusten dabela...Europeuak ez dau ikusten...ta INMk (europeuan oinarritzen da) 200m-tara ematen dau elurra asteazkenian, ta hurrengo egunetan modelo hortan ikusi leike hotz gehixau sartuko zala...

GFS ez da dana lagunak...  :brothink:

NOGAPS be oso ona da... UKMO be ona, baina pixkat suabiaua...

Animo, gauzia ondo doiala. ;)

P.D: hodei altuekin dau zerua momentuan, 15.7ºC ta %73ko hezetasuna... Gripian birusa "se estara frotando las manos" datorrenakin... :cold:

Ondo ibili!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 20 Enero 2007 16:44:07 pm
Bai da Berri txarrak-eko abezlaria.

16º orain ta sartu dira frontearen lehengo hodei altuak.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Sábado 20 Enero 2007 18:05:34 pm
Arratsaldeo

egun lasaia izan dugu gaur...Datorren astekoari buruz, Bizkaian eta Araban ez da prezipitazio arazorik izanen eta gainera hotza egingo duenez, nahiko behan eginen du elurra, baina.....eta Iruñerrian? nik oraindik ez dut garb eta beldur nahiz prexipitaziorik egingo ez duen....zuek zer deritzozue?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Txarran en Sábado 20 Enero 2007 19:58:04 pm
GFS-ko modeluei kasu eginez gero, baliteke astearte arratsaldetik, ostiralera bitartean elurra itas-mailan kokatzea, gehienbat Gipuzkoa eta Bizkaia ekialdean. Horrez gain, prezipitazio ugari eta iraunkor xamarra izango genuen ostegun eguerdirarte gutxienez. Ea betetzen diren iragarpenak:
                          500 HPa    850HPa  Geopotentziala  Elur maila
Asteartea 06:      -34              -4                1420m           100m
Asteartea 12:      -34              -4                1420m            100m
Asteartea 18:      -34              -5                1400m               0m
Asteazkena 00:   -37              -7                1420m               0m
Asteazkena 06:   -35              -7                1400m               0m
Asteazkena 12:   -35              -7                1420m               0m
Asteazkena 18:   -37              -7                1400m               0m 
Osteguna 00:      -35              -5                1380m               0m   
Osteguna 06:      -38              -8                1360m               0m
Osteguna 12:      -38             -10               1420m               0m
Osteguna 18:      -36             -11               1440m               0m
Ostirala 00:         -34             -12               1480m          0m       
Ostirala 06:         -35             -11               1480m          0m       
Ostirala 12:         -30             -10               1520m               0m
Ostirala 18:         -28             -8                 1520m           100m
Larunbata 00:     -25             -7                 1560m           350m
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Yo_mismo en Sábado 20 Enero 2007 21:26:53 pm
13'5ºC ointxe ta zeru hodeitsua. Modeluak kristona dira... GFSa asko gustatzen jat. Gainera badirudi situazinoa barikurarte iraungo duela.

Kristona datorkigu, jeje... Elurra ikusiko dogu azkenik, berdin zait 0 zein 300 metrotan ikustia... nitzako inportantiena mendiak behingoz txurituta ikusi ahal izango ditugula da ::)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Sábado 20 Enero 2007 21:59:49 pm
Bai da Berri txarrak-eko abezlaria

Egonda nago BTXko kontzertu batzuetan, bere diska guztiak ditut, hoberenak dira!!  8)

Hemendik 8º orain  ;)

Beldurra ematen dit hemen Gipuzkoako ekialdean, iaia Nafarroan, prezipitacio gabe geratuko garen iparekialdearengtik, zer deritzozue?  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 20 Enero 2007 23:20:56 pm
Ostegunerako gaurko modeluekin elurra egingo dau itsaso mailan, haizea iparekialdekoa da baina borraska onduan dago, borraska honek sortutako inestabilitatearekin da 500hpa. dagoen hotzarekin -40  :o elurra egin beharko leuke baina 5 egunera dago oraindik..
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Domingo 21 Enero 2007 00:32:15 am
Gabon!
9.9º ointze bertan eta laino altu pizka bat.
Modeloek hotz pizka bat kentzen dute baina irteera guztiak ezin dira 12z-koak bezain onak.
 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Domingo 21 Enero 2007 00:40:00 am
Izan litekeenaren erdia bada ere... ni konforme!!! Aurtengo martiri-udazkena ahazteko sikira.

Bizkaiko eta Gipuzkoako mendate txikietan arazo larriak sor daitezke. Betikoak ere hor izango dira, nola ez:

Gi eta Na lotzen dituen A-15
Etxegarate
A-68 Altuben
Barazar
Urduña
...

Baina... Trabakua, Deskarga, Meagas edota A-8 autopistan bertan (Itziar, Zaldibar Areitio inguruan, Meagas) arazoak izatea ez litzateke horren arraroa, modeloek orain iragartzen dutenaren arabera.

Diputazioetako elur-makinak prest egongo dira, ezta? Hala kakañean harrapatuko al dituzte berriz ere?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Domingo 21 Enero 2007 08:22:43 am
Egunon! Ezin det xinistu!!!! 8'5º eta euria!!!!!!!!! :mucharisa: :mucharisa: :mucharisa:
Hasi zaigu egualdia txartzen, ea ba!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 21 Enero 2007 09:06:18 am
Euri ariña hemendik ere ta 10º, presioa beheruntz 1027mb.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Domingo 21 Enero 2007 09:28:46 am
egunon denoi

hemen oraingo lainoak bai baina euririk ez. ea zer gertatzen den! :sonrisa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: MIKELER en Domingo 21 Enero 2007 09:31:42 am
Egun on!.
Hemen Donostian euria bota du,baina momentu hontan ateri dago eta 10.8ºC termometroan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 21 Enero 2007 10:54:01 am
6º.

XAX-ek egiten dituen iragarpenak oso onak izaten dira, eta bera aipatzen ari da haizea falta zaigula eta prezipitazioak kostaldean geratzeko arriskua dagoela.

Ikusiko dugu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Yoshi en Domingo 21 Enero 2007 11:50:23 am
Egunon... gaurko Euskalmeten pronostikoetan asteazkena eta osteguna jartzen ditu "Elur arina" ikurrarekin, astearterako jarrita zuena atzeratuz. Errepideei buruz zeniotenaren harian, elurra egiteko kriston gogoak dauzkat baina Gasteiza kotxez joan behar det egun hoiexetan... KK! Donostian oraintxe lainotuta baina aterri.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Domingo 21 Enero 2007 12:04:01 pm
Egun on!!

Hemendik ez dut euririk ikusi baina dana bustia dago, goizean goiz egingo zuen  ::)

Orain 9ºak ozta-ozta pasatzen ditugu, nabarmen hoztu duela esan genezake  ::)

Ea zer datorkigun  :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 21 Enero 2007 12:16:46 pm
6º.

XAX-ek egiten dituen iragarpenak oso onak izaten dira, eta bera aipatzen ari da haizea falta zaigula eta prezipitazioak kostaldean geratzeko arriskua dagoela.

Ikusiko dugu.

Nere ustez lehengo barnealdean egingo dau Gazteiz Iruñean etb. astelehen astearte azteazkenean haizea iparraldekua bai da gero azteazken bukaeran, ostegun ostiraleanta  kostaldean, baina baita barnealdean ere GFS-a ikusita noski, ez ahastu borraska gure gainetik pasau ta alboan geratzen dala, baina gero ikusi beharko da betetzen dan edo ez, gauza bat da modeluak esaten dabana ta gero benetan gertatzen dana, ta beti ez da berdiña izaten.

11.8ºC ta atertu dau 4 bat litro jaso dira gauean.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Domingo 21 Enero 2007 12:22:49 pm
Eguerdion! Atertu du eta tenperatura ez da 10º-tara hailatzen gutxigatik.
Badirudi astearte arratsaldean elurra edozein kotan egingo duela,asteazkenean goizez ere baina arrtsaldean 500m-ra igoko dela(justo kantauri itxasoan sortzen den borraska txiki baten ondorioz), eta ostegunean berriz ere kota guztietara, ostiralean hoztu baina atertu. ikusiko degu.Aste behintzat emozioz beteta datorkigu elurzaleoi! ::)
Ondo segi!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 21 Enero 2007 12:30:06 pm
Jon, Nik ez dot hori uste, oso arrarua iruditzen zait, ez dot sekula alakorik ikusi ta ez dot uste gertatuko denik, behin hotza sartzen bada naiz ta borraska hori hor sortu haize hotzarekin sortuko da ta kota ez da igoko, ez dotena ikusten da asteartean elurra edozein mailatan beraz borraska hori pasatu ta gero egingo leuke elurra kostan nere ustez baina bueno ikusiko dogu zer gertatzen dan azkenian.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Domingo 21 Enero 2007 12:44:15 pm
ELUR: gfs-ren modeloak begiratuta ikusten da nola asteazken arratsaldean borraskatxo horrekin 850hp-ra dagoen hotza gutxitzen den, segituan asteazken gaua edo ostegun goizaldean berriz ere jeisteko. Oso arraroa da baina eitb-ko web-ean eguraldia begiratzen badezu koinziditu egiten du, hor esaten dute kota igoko dela... Badakit oso arraro dela baina... ikusiko degu, edozer gauza pasa daiteke, baina iruditzen zait zerbait historikoaren atarian gaudela, batez ere prezipitazio asko datorrelako, ea hotzak laguntzen digun!! 
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 21 Enero 2007 12:53:09 pm
Citar
eitb-ko web-ean eguraldia begiratzen badezu koinziditu egiten du

Nun jartzen dau? ah eitb-n... bai ikusi dot ni euskalmet-en begiratzen nengoen  :P bueno ikusiko da azkenian ze gertatzen dan baina 100 metrotik 500ra igotzea arrarua iruditzen zait.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Domingo 21 Enero 2007 13:28:44 pm

 Iepa!

  Pare  bat egun hemendik pasa gabe egon ondoren (San Sebastian jai hauek.... ::) ::) ), sartu, eta hará, ze nolako giroa......!!!  Aste oso interesgarria datorkigula garbi dago, eta elurra itsas mailan ikusteko irrikaz banago ere, erabat konformatzen naiz gaurtik aurrera izango dugun eguraldi aldaketa honekin. Euria!!!! Hotza!!! Bazen garaia........

 Modeloak ikusita nik esango nuke Astezaken gauean eta Ostegunean elurra Donostian ikus dezakegula, baina ikusiko dugu. Mendiak behingoz zuritu egingo dira eta hori oso berri ona da!!!! Oraingoz horrekin nahikoa.

Txintxo ibili!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Yo_mismo en Domingo 21 Enero 2007 14:01:06 pm
Modeluak txarrera joan dira, beti bezala baina ala ere kristona dira...  :P

Oingo modeluekin zaila eiten zait elurra itsasaldean ikustea  :(

Betaldetik, 11'2ºC ta zeru estalia ointxe. Gauez euri dexente bota du bostak aldera...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Domingo 21 Enero 2007 14:20:20 pm
12.0º eta zeru estalia.
Nik ia zihur nago elurra itsas mailan ikusiko dugula. Zuritzea beste guaza bat baina elur malutak modelo hauekin ikusten ez baditugu ez ditugu inoiz ikusiko.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: aske en Domingo 21 Enero 2007 14:22:16 pm
Aupa orain Eskoriatzan (Gipuzkoa) 285 metrotara 10.2º eta 996mbar etako presioa daukagu.
Hemendik oso ordu gutxitara euria hasiko du elur kota 1600 metro inguruan  izango da. Iluntze aldera, fronte hotz hori heltzen zaigunean, tenperaturak nabarmen jeitsiko dira eta elur kota 800m inguruan kokatuko da.
 
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Domingo 21 Enero 2007 14:46:49 pm

 ::) ::) ::) ::)

 Euskal Telebistako eguraldiaren programan, Aurkene Iturriozek, aste hontan kostaldean ere zuritu dezakeela esan omen du..... ::) ::) ::)

  Andoni Aizpuru pozik egongo da datorrenarekin..... ;D ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Domingo 21 Enero 2007 15:15:39 pm
Artziniegan une honetan 9'5º dauzkagu eta zerua lainotuta. Gauean eta goizean euri apur bat egin du, baina ordutik ez du tantarik ere bota. Dena dela, ematen du gutxi falta dela euria egiten hasteko. Hemen (210 metrotan) behintzat nik nahiko argi ikusten dut eguaztenetik barikura arte elurra egin dezakeela.

Argazki kamark prest material grafikoa foroan ipinteko eh!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 21 Enero 2007 15:40:37 pm
Gasteizen euri apur bat bota du goizean.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Yo_mismo en Domingo 21 Enero 2007 16:10:21 pm
TVE-ak esan duenaren arabera, bihar elur cota 500 metrora jaitsiko da, etzi 300 metrotarata, azteazkenian 100 metrotan kokatuz. Hiru egunetan zehar euri dexente botako du ekaitzak eta txingorrarekin batera.

Ia ia... ondo pintatzen du...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Domingo 21 Enero 2007 17:38:18 pm
NIk be kamera prest eukitzea espero dot. Baina pilak erdi agortuak ditut eta besteak ez dakit non sartu ditudan etxez aldatzean.

9,4º kalean eta 12,5º baserri barruan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Domingo 21 Enero 2007 20:54:47 pm
Ikusi duzue ETB1eko eguraldia?? itzela izan da, esan dute bihar elur-kota 500 metrotara jaitsiko dela, eta martitzen gauetik aurrera itsas-mailan botako duela; hau da, eguazten osoa (hau izango ei da egunik eta gogorrena) eta eguena elurretan botako luke kostalderaino, eta batez ere eguaztenean prezipitazio handirekin. Tenperatutak beherantza egunetik egunera.

Ez dakit erabat sinistu ala ez (batez ere eguaztenekoa), baina gure ametsetako astea izan liteke.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 21 Enero 2007 20:59:34 pm
Betetzen ba da bai Oinaztua  ;) hiru egunetako elurtea kostan ufffa... momentuz tenperatura ta prezioa badoiaz beheruntz, 9.7º ta 1020mb.

Noizko espero da frontea? gauean sartuko da suposatzen dot baina ze hordutan?
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Domingo 21 Enero 2007 21:25:42 pm
Ez dakit ba zer esan  :brothink:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Domingo 21 Enero 2007 22:31:22 pm
Hona hemen eguraldiak ipini digun aste honetarako joera  ;D

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Polita ezta?  ;D

Esan dute astearte arratsaldetik aurrera elurkota itsasmailan geratuko dela, aste osorako seguruenik.

Egun onena asteazkena, elurte ugariekin eta prezipitazio nabarmenarekin  :-*

Aste hau elurzaleontzat da!!  :sonrisa:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Domingo 21 Enero 2007 22:47:21 pm
(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
:o :o :o ikusgarria!!!  ;D ;D ;D

ezer esan al dute barnealdean egingo duen prezipitazio kopuruari buruz?

irrikitan nago! gaur egun aspergarria izan da hemen...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Domingo 21 Enero 2007 22:54:54 pm

:o :o :o ikusgarria!!!  ;D ;D ;D

ezer esan al dute barnealdean egingo duen prezipitazio kopuruari buruz?

irrikitan nago! gaur egun aspergarria izan da hemen...

Ba ez det ezer aitu, baina erruz botako omen du beraien arabera, gehi ipar-iparmendebaldeko haize zakar horiekin barruraino sartu beharko luke karga guztia, zer deritzozue?  ::)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Domingo 21 Enero 2007 23:24:59 pm

Kaixo.

Nik esango nuke, barnealdean prezipitazioak ere ugariak izango liratekela. Aire masa hezea da. Ipar Iparretik. Hortaz, Gasteizen eta Iruñan elurra dezente botako duelakoan nago. Hortik behera, zailagoa izango da. Haizeak Ipar ekialdera egiten duen heinean, normalean Iruñean gutxiago bota beharko luke, baina borraska hain gertu izanda, hodeiak etengabe etorri beharko lukete.

Bizkaiako golkoan sortzen de borraska txiki horrek, hodeitza urrunduko liguke ordu batzuez Gipuzkoako lurradera behintzat, baina gero berriz ere isobarak garbi datoz itsasasdetik eta orduan bai ikusten dudala garbiago elurra itsas mailan.

Baina hauek hitzak besterik ez dira.....ikusiko degu.

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Domingo 21 Enero 2007 23:34:21 pm
Eta Ander, baliteke lehengo urtean bezala Bizkaian eta Gipuzkoa mendebaldean prezipitazi ugari izatea, eta Gipuzkoa ekialdean, eta bere barnealdean, Tolosaldea, Goierri...prezipitazio gabe geratzea?

Badirudi haizeak iparretik etorri behar duela, kanpoan geratzen al gara?

Es ke GFSak cantabrian eta asturiasen, eta bizkaia mendebaldean prezipitazio ugari jartzen du orokorrean, eskasagoa izanez hemen...

Nola ikusten dezue?  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Domingo 21 Enero 2007 23:42:52 pm
Lehengo urtean haizea ipar ekialdetik garbi zetorren eta borraska urrunago genuen. Bizkaian bota zuen elur gehiena haize hori itsasotik pasatzean hezetasunez kargatu zelako izan zen. Oraingo honetan, bihar eta etziko Pirineo ekialdean dagoen borraska askoz ere gertuago dugu (horrek dakarren iezegonkortasunarekin)) eta asteartetik aurrera iparrekoa da haizea eta hortik hodeiak hezetasunez datoz, eta kasu horretan prezipitazioak orokorragoak izaten dira )orduan bai botako duela gehiago nire ustez)

GFSk jartzen dituen prezipitazio modeloak begiratzea etzait asko gustatzen, ez diet fidagarritasun handirik ematen.

Baina berriro diot, hitzak besterik ez dira.... ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 22 Enero 2007 00:00:37 am

Eskerrik asko Ander  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 22 Enero 2007 09:01:25 am
Euria hasi da Gasteizen.

6º.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Yo_mismo en Lunes 22 Enero 2007 09:38:16 am
Euria ari da 8'1ºC-rekin.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 22 Enero 2007 09:43:42 am

 Oraingoz gutxi bada ere euria ari du Donostian, eta 10ºC ditugu. Zerua erabat hodeituta dago eta ilun.

  Badator pixkanaka neguko lehen hotzaldia....

 Ondo pasa! ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 22 Enero 2007 10:34:13 am
7.9º Altzolako estazioan, euria hemendik ia noiz etortzen dan mendebaldean dabilen hotza inguru hauetara.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 22 Enero 2007 10:39:39 am
Berton 6'9º eta atertu egin du une batez, uste dut radarrean agertzen den zuloan gaudela. Foro orokorrean dagoen erritmoa ezin da jarraitu  :o. Ematen du, dena dela, atzera ere prezipitazioa datorkigula, eta hotza sartzen bada... sorpresarik egongo ote da arratsalde gau partean??
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 22 Enero 2007 11:14:28 am
Donostian euria ari du orain. Ba zen garaia!!  ;) behar genuen eta! gainera fresko egiten du 9.8 gradu, albiste ona. Ea datozen egunotan zer gertatzen den!

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Lunes 22 Enero 2007 13:09:50 pm
euri ariña Iruñerrian. gaur gauerarte edo bihar goizerarte ez dut elurrik espero hemen  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 22 Enero 2007 13:51:16 pm
Jainkoari eskerrak, topik hau lasaiago dabil. Bestea ezin da jarraitu. Beno, 7,7 º eta euria egun osoan zehar. Zazpiretan altxatu naizenian, euria bazebilen. Eta ez du atertu egun osoan. Xirimiri antzerakoa, baina ur ttanttak pixkat haundiagoak dira.

Ez da elurrik ikusten Mendietan: Tologorri, Ungino ta abar. Beraz elur kota oraindik ez da 1.100 metrotara heldu, ta mapak ikusita arratsalderarte ez dut espero elurra ikustea mendietan. Beno jatera noa eta berriz lanera, aio.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 22 Enero 2007 13:57:49 pm
Izorian 7'7º badaude ez dut ulertzen zelan egon daitezkeen 3'4º  Saratxon Euskalmeten arabera, Mor. Baina egia da Saratxoko tenperatura horrekin Gorobelen elurra egon beharko litzatekeela. Balmasedan 5'4º markatzen ditu.

Ez dakit, arratsaldera arte seguru aski martxa handirik ez da egongo. Ikusiko dugu, ni 7ak aldera banoa harantza.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 22 Enero 2007 14:00:21 pm
Tenperatura beheranzko bidean, 4.2º.

Euriarekin jarraitzen dugu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elurte en Lunes 22 Enero 2007 14:39:41 pm
arratsaldeon!

5º-ko temperatura Legazpin, espero det gauean Urretxun Elurra egitea. Bistan dauket Aizkorri eta zuri-zuri dago.
Elurra geroz eta berago. ;)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Lunes 22 Enero 2007 15:31:01 pm
Mendi goietan elurra erruz pilatzen ariko da. Han goiz-goizetik prezipitatzen hasi denean jada elurra izango zan. Asteon pakete ederra seguru
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 22 Enero 2007 16:07:39 pm

 Hurrengo asteburuan mendian bilduko den jende kopurua handia izango da, denak elurraz gozatzera.

  Donostian euria indartsu ari du eta etengabe. Ea nola jarraitzen duen guzti honek-
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: luismi en Lunes 22 Enero 2007 16:35:10 pm
Gatzagan dagoeneko elurr-ura ari duela diote ea bihar bergaratik gasteizera bidaia nola egiten dugun.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Lunes 22 Enero 2007 16:43:33 pm
Gatzagan dagoeneko elurr-ura ari duela diote ea bihar bergaratik gasteizera bidaia nola egiten dugun.
Berri ona!!!! ;D Ba hemen 7º markatzen ditxut...gutxiau egongo diralakuan nago... eurixa gogoz dabil botatzen, haize fuertiakin... :cold:

Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Lunes 22 Enero 2007 17:08:26 pm
Kuriosua normalean euri gutxien egiten duen hiriburuan gaur gehixen tokatzen ari zako. Bilbon 15 mm-tik gora duaz, Gipuzkoako iparekialdearen parean.

Elurretan izango balitz....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 22 Enero 2007 18:11:22 pm
2.7º Gasteizen....

noiz hasiko ote da elurra???
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 22 Enero 2007 18:36:24 pm
5,9º Oraintxe edurra mendietan jada, 700-800 metrotara gutxi-gora behera. Ona hemen argazki bat
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Lunes 22 Enero 2007 18:40:14 pm
Izorian 7'7º badaude ez dut ulertzen zelan egon daitezkeen 3'4º  Saratxon Euskalmeten arabera, Mor. Baina egia da Saratxoko tenperatura horrekin Gorobelen elurra egon beharko litzatekeela. Balmasedan 5'4º markatzen ditu.

Ez dakit, arratsaldera arte seguru aski martxa handirik ez da egongo. Ikusiko dugu, ni 7ak aldera banoa harantza.

Badaukat merkurioko termometro bat ere. Honek ia gradu bat gutxiago markatzen dit normalean, baina ezin jakin zehatz mehatz dezimak ez dituelako markatzen. Gradu erdi edo gradu osoko diferentzia egon daiteke. Baina Saratxoko datu hori guztiz okerra da, tenperatura horrekin Babión behar luke elurra, eta ordu horretan ez zegoen elurrik ezta 1.100 metrotara
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 22 Enero 2007 19:09:26 pm
Hemendik 5º ta euria jarraian ia-ia egun osoan zehar  :cold:

Ea bihar goizaldetik aurrera elurra ikusten degun  ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 22 Enero 2007 19:09:30 pm
Epa arratsalde on!! 8º hemendik lehen Donostira juan naiz, bidean euria mara mara baina tenperatura ez da 6.5º-tik jeitzi.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Mehve en Lunes 22 Enero 2007 19:24:44 pm
Iepa! 4,8ºC  Ataunen, eta euria atertu gabe arratxalde osoan.. Ea gaur gauean zorterik badugun eta elur pixka bat egiten duen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Lunes 22 Enero 2007 19:51:19 pm
Arratsaldeon denoi! 5º hemendik eta euria goian-behian!! Hau dena elurra balitz..... ea bihartik aurrera etortzen zaigun!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Lunes 22 Enero 2007 20:20:52 pm
gabon guztioi.

eguerdiko 12 tatik aspaldiko partez euria etengabe egin du Iruñerrian, hori bai, momentu gehienentan euri arina (orain bezala, eta 4º ditugu).

ea gaur gauean elurra ikustego aukera dugun! ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 22 Enero 2007 21:02:41 pm
Donostian euria ari du etengabe eta tenperatura 8.0 gradotako da. Goizetik hona pare bat gardu jetsi da. Ea bihar nolako eguraldia dugun. Hotz gehiago egin beharko luke...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Mehve en Lunes 22 Enero 2007 21:44:56 pm
3.7ºC eta euri tantanen artean elur aztarnak nabaritzen hasi dira.. animo!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 22 Enero 2007 21:51:05 pm
3.7ºC eta euri tantanen artean elur aztarnak nabaritzen hasi dira.. animo!!

Ongi etorri Mehve  ;) berri onak zureak, hemendik 8º ta ez da jeizten tenperatura hor dago geldi hiru bat hordu gutxienez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Mehve en Lunes 22 Enero 2007 21:58:28 pm
Ongi etorri Mehve  ;) berri onak zureak, hemendik 8º ta ez da jeizten tenperatura hor dago geldi hiru bat hordu gutxienez.

Milesker!  Hemen, 250 metrora bakarrik egonagatik zorte dexente dugu.. mendiz inguratuta egoteak laguntzen digula uste dut.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 22 Enero 2007 22:03:16 pm
Ongi etorri Mehve  ;) berri onak zureak, hemendik 8º ta ez da jeizten tenperatura hor dago geldi hiru bat hordu gutxienez.

Milesker!  Hemen, 250 metrora bakarrik egonagatik zorte dexente dugu.. mendiz inguratuta egoteak laguntzen digula uste dut.

Bai, gainera kostatik urrutiago zaudete, hemendik zailagoa da elurra ikustea ia azteazkenean ez bada ostegunean ikusten dogun.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 22 Enero 2007 22:10:48 pm
3.7ºC eta euri tantanen artean elur aztarnak nabaritzen hasi dira.. animo!!

Ongietorri Mehve!  ;)

Ze zortea dagoeneko elurra inguruan darabilzula  ;D

Hemendik 4,0ºra jatsi da lehen euri zaparradekin, baina orain ateri dago 4,8ºkin  :P

Bihar toki askotan elurmalutekin hasiko dira eguna  ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 22 Enero 2007 22:20:45 pm
Artziniegan 4º eta gehienbat euria, tartelka izotz apur batekin botatzen duen arren. Ez dut elurrik espero bihar arratsaldera arte, eta orduan ere, justu-justu. Eguenean bai.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 22 Enero 2007 22:51:21 pm
Tenperatura ez da jeisten..... euria bai, baina elurrik ez  :(

Mezua editatzen dut:

Elurra hasi da Gasteizen!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Lunes 22 Enero 2007 22:54:12 pm
Artziniegan 4º eta gehienbat euria, tartelka izotz apur batekin botatzen duen arren. Ez dut elurrik espero bihar arratsaldera arte, eta orduan ere, justu-justu. Eguenean bai.
non dago Artziniega? zenbat metrotara?

hemendik euri arina....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: aske en Lunes 22 Enero 2007 22:54:42 pm
Aupa ba Eskoriatzan 285metrotara 6.1º dauzkagu oraitxe bertan eta zaparradak botatzen diardu goizean goizetik.
Euria gogotik bota du gaur baino espero det tenperaturaren jeitsierarekin batera elurra ere ikustea ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Lunes 22 Enero 2007 22:55:07 pm
neri hamar minututan 8 tik 6.3ra jeitzi jata ta euria egiten dau baina ez asko  :crazy:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 22 Enero 2007 22:57:54 pm
Gero eta elur gehiago Gasteizen!!!

Artziniega Amurrio inguran dago, Aiara bailaran. 200 metro ingururan egongo da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Lunes 22 Enero 2007 23:00:36 pm
Artziniega Amurrio inguran dago, Aiara bailaran. 200 metro ingururan egongo da.
aaa, eskerrik asko.

ea ba hemen laister hasten den elurra egiten, badirudi nahiko parean gaudela gaur, Gasteiz eta Iruña  ;)

entzun al duzu Ana Iturriozek esandakoa? ostiralean tenperatura MAXIMOA Gazteizen -3º, eta Iruñean -4º espero da!  :cold: :cold: :cold: ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Lunes 22 Enero 2007 23:14:07 pm
Joxepe, Unaik ondo erantzun dizu  ;) Eta gehituko nuke oso herri polita dela, batzuek izorratzeko proiektuak dauzkaten arren  :crazy:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 22 Enero 2007 23:14:51 pm
Zorionak Unai!!

Ea datozen orduetan elurkota jeisten joaten den eta jende gehiagok ikusi dezakegun  ;D

Hemendik orain 5º ta euria, temperatura ez da mugitzen  :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Lunes 22 Enero 2007 23:21:36 pm
Joxepe, Unaik ondo erantzun dizu  ;) Eta gehituko nuke oso herri polita dela,
zuk esan didazu Eskoriatzan zegoela, biana hori non dagoen ere ez nekienez, unaien informazioak gehiago lagundu dit  ;) :sonrisa:
apuntatuko dut orduan bisitatxo bat egiteko

batzuek izorratzeko proiektuak dauzkaten arren  :crazy:
:confused:

hemen euri arina eta gainera orain ikusten dudanez zeruan laino gutxiago dugu momentu honetan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: aske en Lunes 22 Enero 2007 23:41:30 pm
Eskoriatza Gipuzkoan dago, Arrasateren ondoan
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 22 Enero 2007 23:50:10 pm

 Gabon!

  Donostian kazkabarra zaparrada txiki bat bota du duela gutxi. 7ºC-tara gaude. Gaurko eguraldia bikaina iruditu zait. Aspaldian ez nuela horrela disfrutatzen..... ea asteak sorpresa gehiago ekartzen dizkigun..... ;) Gaur bota duen euria ezinhobeto datorkigu eta hurrengo egunetakoa zer esanik ez....

 Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ONTTOBELTZ en Martes 23 Enero 2007 07:21:06 am
Zazpi gradu inguru Donostiako Alde Zaharrean; gainean ekaitza bat daukagu eta kazkabarra gogoz botatzen ari du.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Martes 23 Enero 2007 07:59:36 am
orain elurra Iruñerrian
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elurte en Martes 23 Enero 2007 08:37:00 am
Hemen Urretxun Elur maluta batzuk erortzen asi dira, aber nola dijon eguna, ea loditzen duen ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 23 Enero 2007 08:48:05 am
Zakurraren putza!!!

1.6º eta ateri.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Martes 23 Enero 2007 09:43:23 am

  Euria ari du Donostian eta noizbehinka kazkabarra. Trumoiak ere entzuten dira urrun. Termometroa ikusi dudan azken aldian 8ºC (goizeko 9:00tan).

  Elurra mara mara zenbait lekutan.....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 23 Enero 2007 10:32:05 am
Orain berriro ere elura mara-mara, baina hotza falta zaigu behar bezala zuritzeko.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Negubeltz en Martes 23 Enero 2007 10:40:12 am
Aupa!Iruñan elurra mara mara goiz osoan zehar eta badirudi hurreengo orduetan areagotzen joango dela. Orain 0,7ºC ditugu, ea zeozer gehiago jesten de eta izozten hasten den dena zuritzeko.

Zorte on denoi!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Martes 23 Enero 2007 13:42:56 pm
Ez du euririk egiten, 4,7º eta atzokoarekin konparatzekjo beste argazki bat. Oraindik 500 metro ta piku dituzten tontorrak ez dira zuritu
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 23 Enero 2007 14:03:56 pm
Euria etengabe hemendik ta 5.8º, ia arratsalde gau partian kota jeizten dan, orain 400metrotan edo egongo da inguruko mendiak elurra bai daukate.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Martes 23 Enero 2007 14:26:02 pm
Hemen goizaldeko elurraren arrasto gutxi dugu, elurtearen ondoren egin duen euriaren eta eguzkiaren ondorioz.

ez dakit zer gertatuko den, baina biharko elur maila igo egin dute...eta orokorrean ez diot itsura onik hartzen. Gaurko prezipitazio ugari espero nuen eta ez du hainbeste egin...

ea zortea dugun gaur arratsaldean, eta batezere gauean...MEREZI DUGU ETA!  ;D
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Martes 23 Enero 2007 14:53:37 pm
Ni itxaropena galtzen hasita nago hotzaldi honetan, ez dut uste kostaldean elurretan botako duenik, ezta Artziniegan bazterrak zurituko direnik ere.

Derion euria ari du, baina beste barik, apurka apurka.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 23 Enero 2007 15:10:11 pm
Orain eguzkia ikusten dugu...

Andoni Aizpuruk esan du bihar gauean izango dugula prezipitazio gehien.

Euskalmeten webgunea ez dabil, oso ondo!!!

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 23 Enero 2007 15:42:21 pm
Arratsaldeon! Billabona inguru hauetan goiza trumoitsua eta kazkabarrakin euki deu.momentu batzutan elur bustia ere bota du. Gero atsedenalditxo bat izan degu eta orain berriz ere euria da nagusi. Goizean 3º,eguardin 5º eta orain 3'5º-ra jeitxi da. Ea pare bat gradu jeisten den elurra egiteko.Egia esan pixkat desmoralizatuta nago... biharkoa izangoomen zan egunik gogorrena eta orain berriz esaten dute kota igoko dela eta gauean jetxiko dela berriz. Azkenean prezipitazioak bukatzen direnean hoztuko du :'(
Hemedik elurra kondiziotan ikusteko esperantza galtzen ari naiz.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 23 Enero 2007 16:55:29 pm
Oraintxe bertan elurra ari du hemen!! nahiko bustia  baina.... ea fuertego hasten den eta zuritzen duen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 23 Enero 2007 17:13:34 pm
Zuritzen ari da.

Kotxea, berdeguneak eta bankoak zuri-zuri.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 23 Enero 2007 17:36:23 pm
Tolosaldeatik ere goizean, 10:00tan edo, elurra bota du baina denbora gutxi, hori bai, dana elurra zen  :cold:

Eguerdian 5º igo da tenperatura eta orain kopo batzuk euri tartean bota ondoren 3ºra jatsi gara berriro.

Jonen berdina, parean baitgaude  ;D

Ea gabean hozten duen eta prezipitazio datorkigun  :P
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 23 Enero 2007 18:19:35 pm
Izotz, konturatu zea justu elurra egiteko temperatura dakagunean,prezipitazioak geratu egiten diala? Oraintxe 2º besterik ez dauzkagu hemen, baina zeruan hodeiak eta ostarteak :'(. Ea goizean eukiditugun erauntsi mardulak etortzen diren,orain elurretan ingo bait zun.
Zorionak Unai! eta gure partez disfrutau!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 23 Enero 2007 19:54:00 pm
Jon, nik 2,5º ditut hemendik.

Galdera bat, non bizi zara? Billabonan herrian kale batean, ala mendian etxe batean? Da tenperaturarekin erreferentzia bat hartzeko  ;)

Orain hoberena oskarbitzea izango litzateke agian, lurra hoztu eta lehor zezan, eta gero prezipitazioa etortzea, elurretan noski.

Baina goizeko 6etarako GFSak -5a iaia kendu egiten digu, eta  -30ak iaia ere alde egiten digu  :'(

Elurkota ez al zaigu gehiegitxo igoko?  :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 23 Enero 2007 21:18:29 pm
Izotz, mendi magaleko etxe batean bizi naiz, pentsatzen det kalean baino pixkat hotzagoa izango dela zona hau. Bihar eguerdirako elur kota 400-500 metrotara igoko omen da. Gauean eta ostegunean omen dago aukera inguru hauek zurituta ikusteko. Iruditzen zait denborale hau pasako zaigula hemen elurra fundamentuz ikusi gabe. Ea Aizpuruak ze esaten duen orain.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 23 Enero 2007 21:33:11 pm
Aizpuruakesperantzak eman dizkit! Bihar gauetik ostegunera elur asko egingo omen du eta seguruenik kostaraino, Eta ostegunean ere, nahiz eta arratsaldean egualdia hobetzen hasiko den.Ohera noa eabihar ze etortzen zaigun.... :confused:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 23 Enero 2007 21:34:53 pm
4º orain, ta ateri. Nik esperantzek ditut oraindik, ia ganoraz egiten daban, oraindik hiru egun ditugu aurretik Andoni Aizpuruk esan dau ostiralerarte prezipitazioak izango ditugula.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Martes 23 Enero 2007 22:06:49 pm
Jon, pribatu bat duzu  ;)

Ba badirudi Bizkaitik elur maluta batzuk erortzen direla kostan bertan, aber aber...

Niri beldur ematen dit bihar gaberako kotak, prezipitazio asko espero baita, baina -5ak alde egiten digu  :P

Alturan aire hotz gehiago, hori bai...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Martes 23 Enero 2007 23:45:18 pm
hemen noizbenka elurr piskat egiten du, baina oso maluta txikiak dira eta horrekin ezin dugu ezer askorik egin...gutxienez zerbait zuritu du

ea gaur gauean gehiago zuritzen duen
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Martes 23 Enero 2007 23:54:38 pm

 Ba Donostian lasaitasuna nagusi. Aipatzekotan haizea, noizbehinka indartsu jotzen duela. 7ºC ditugu eta lehen, kazkabarra zaparradatxoren bat bota du, baina ezer gutxi.

  Arratsaldeko lehen ordurarte eguraldia oso mugitua izan da baina hortik aurrera   :(

 Ondo lo egin!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 23 Enero 2007 23:58:52 pm
Bueno, ia zela esnatzen dan biharko eguna, hemendik euri tanta batzuk ta 4.4º, bihararte  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: MIKELER en Miércoles 24 Enero 2007 08:26:09 am
Kaixo,egun on.Momentu hontan elurra ari du Donostian ta 1.9ºC.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Miércoles 24 Enero 2007 08:45:58 am
Egunon guztioi. Elur asko botad u hemen gaur gauean, ni nagoen lekuan 15 cm eta oraindik elurra ari du.  :sonrisa:

Errepideetan arazo ugari Iruñerrian, eta kateak behar dira ordu honetan hiria inguratzen duten errepideetan

tenperatura -0.5ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: MIKELER en Miércoles 24 Enero 2007 08:54:58 am
Elurra ari du gogoz Donostian.Tenperatura 1.8ºC
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Miércoles 24 Enero 2007 09:33:23 am

 Iepa!

  Donostian elurra gogoz berriz ere. Ea egunak nola jarraitzen duen.....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Yoshi en Miércoles 24 Enero 2007 11:23:13 am
Egunon... 8:25etatik 10:00ak inguru arte eten gabe eta gogoz egin du elurra Belartzan gutxienez, baina Antiguoko Ibaetan ere ari zuen lehen ordu haietan. Aritzetan ez aurrera ez atzera gelditu da jende asko A-8an elurra dela eta. A-15a guztiz itxita. Ondoren eguzkia izan dugu. berriz lainotu da. Esan didatenez Getaria eta Zarautzen ez du zuritu, baina lehen muñoak Pagoeta eta Aia aldera bai ordea. Kostako bidean ikus zitekeen itsasoan elurra edo kazkabarra ari zuela.

Orain itxoiten segiko dugu eta elur maila igotzen ez den, kontrakoa iragarrita dagoen arren. Egun polita gaurkoa, goiz goizetik gainera... ea nola bukatzen den.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Txindoki en Miércoles 24 Enero 2007 12:46:32 pm
Epa!
Beasainen 5cm eta elurra gogoz berriz ere

Argazkia (4cm) zeudenean.

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 24 Enero 2007 12:51:26 pm
Hori da suertea euki duzuena Gipuzkoatik!  ;) Iaz ez bezala, aurten onena zuek harrapatu duzue, eta guk ezebez.

En fin, hurrengo batean izango da, behintzat mendiak polito pilatuko dute elurra, asteburuan gozatzeko.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Miércoles 24 Enero 2007 13:27:23 pm
Hori da suertea euki duzuena Gipuzkoatik!  ;) Iaz ez bezala, aurten onena zuek harrapatu duzue, eta guk ezebez.

En fin, hurrengo batean izango da, behintzat mendiak polito pilatuko dute elurra, asteburuan gozatzeko.

Ez dakit ba zuek ez duzuen bihar harrapatuko onena......

Hemen orain ateri, baina hodeitsu. Hotzaaaaa

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 24 Enero 2007 13:39:38 pm
Kaixo denoi! Goizean kriston elur pila egin du. :risa: Gero atertu eta euri eta elur bustia egin du. Eta oraintxe berriz elurra hasi du mara-mara!!hori bai goizean baina pixkat hezegoa.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Miércoles 24 Enero 2007 13:40:23 pm

 Ba orain elur bustia ari delakoan nago..... ez dut oso ondo ikusten. Dena dela, oso metro gutxira elurra izango da eta ez dago batere gaizki....

 Nola egongo diren mendiak... ::) ::)

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 24 Enero 2007 14:33:02 pm
Aizpuruak oraintxe esan du etb-n, gauerditik aurrera eta bihar eguerdirarte kristona datorrela! 100Km horduko haizeak eta elurra kostaraino cm dexentekin ::) ::) ::)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Miércoles 24 Enero 2007 15:00:39 pm
Aizpuruak oraintxe esan du etb-n, gauerditik aurrera eta bihar eguerdirarte kristona datorrela! 100Km horduko haizeak eta elurra kostaraino cm dexentekin ::) ::) ::)

Ez dakit ba nik, ez dut horren argi ikusten, baina gustura jango nituzke nire berbak patatekin bihar bertan.

Derion elur bustia, euria eta txingorra dena batera egiten duela ematen du. 3'7º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Miércoles 24 Enero 2007 15:11:58 pm
eguerdion

orain elur piskat botatzen ari da baina oso fina.
nik nire etxe ondoan 20cm neurtu ditut gaur goizean eta ea zer gertatzen den gaur goizean.

dena den ni pozik nago eta nire elur gosea asetu dut  ;D

zorte on gainontzekoei!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 24 Enero 2007 15:22:48 pm
Aurrena elurbustia eta orain elurra ari du nahiko bixi,ea segitzen duen...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Miércoles 24 Enero 2007 15:23:12 pm
Aizpuruak oraintxe esan du etb-n, gauerditik aurrera eta bihar eguerdirarte kristona datorrela! 100Km horduko haizeak eta elurra kostaraino cm dexentekin ::) ::) ::)

Ez dakit ba nik, ez dut horren argi ikusten, baina gustura jango nituzke nire berbak patatekin bihar bertan.

Derion elur bustia, euria eta txingorra dena batera egiten duela ematen du. 3'7º

 Bai, hemen ere antzeko. 5ºC.

 ETBn ikusi ditut goizeko imaginak (Donoatiako elurtea) eta ikaragarria hondartzen bertan nola bota duen... :o :o Nik, etxe tartean ikusi det soilik...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Miércoles 24 Enero 2007 15:32:46 pm
andoni hain seguru egoteko, zeozer ibiliko dau eskuartien guk ez dekune. noz sartuko da borraskie?? andonin ustez borraska sartzeaz batera hotza sartuko da baina gero dio hotzena bixer arrastien alleuko jakule, prezipitaziorik ez dagoenen...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 24 Enero 2007 15:43:53 pm
andoni hain seguru egoteko, zeozer ibiliko dau eskuartien guk ez dekune. noz sartuko da borraskie?? andonin ustez borraska sartzeaz batera hotza sartuko da baina gero dio hotzena bixer arrastien alleuko jakule, prezipitaziorik ez dagoenen...
Borraska gauerdian sartuko omen da eta zuk esan bezala hotza omen dakar berarekin... hala bada elurra segrua dakagu.ea ba...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: aske en Miércoles 24 Enero 2007 18:19:18 pm
Aupa 2.7º Eskoriatzan eta euria egon du arratsaldean hainbatetan. Elur pixka bat ere bota du baina gutxi.
Arratsaldean kurtzebarri mendira igo naiz eta hainbat argazki atera ditut, gauen denbora badut jarriko ditut hemen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 24 Enero 2007 18:44:06 pm
Aupa, 2.7º orain, eguerdian elutetxo bat bota dau hemendik teilatuak eta kotxiak zuritu ditu piskabat maluta handiekin, ia gauean tabihar ze pasatzen dan.... euri ariña elurbuzti piskabatekin.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Miércoles 24 Enero 2007 19:33:35 pm
Elur, ez dau in elurrik arratsaldian hor? Ni galdakaotik etorri naiz ta hemen txuritu in dau...heldu naizenian gainera elurra zeuan oindiok. Ontxe momentuan elur arina, oso bustixa. 1.7ºC.

Ondo ibili!!!!!

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Miércoles 24 Enero 2007 20:00:44 pm
1º Gasteizen, eguean zehar botatako elurra urtzen ari da.

Gauaren zain...
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Miércoles 24 Enero 2007 20:16:39 pm
Hemendik Jonene antzera, gertutasunagatik.

Goizeko 5etan ekaitza zela eta esnatu naiz, hori tximistak eta trumoiak  :o

Goizean bazterrak zuritu ditu, baina oso gutxi, 2cm eta 5 gehienez belar gainean.

Goizean zehar elur "zaparradak" bota ditu, oso politak  ;D

Arratsaldean ere elurra egiten jarraitu du, baina orain 2ºrekin euria hasi du  :confused:

Beste batzuetan elurra egiten zuenean, eguerdirako dana joaten zen, baina oraingo hontan egun osoan zehar elurrak oso ondo iraun du, ze ondo!  ;D

Nola ikusten dezue kota gaberako? Temperatura hotzak baditugu, baina euria ari du hemen beheran eta beldur nahiz fronteak dana eurian ekarriko duen, gabeko 12tan   -3a besterik ez baitugu gainean, eta hotza sartzen danerako ia prezipitazio agortzear dago hemendik.

Nola ikusten dezue?  
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Miércoles 24 Enero 2007 20:27:27 pm
Ea ba, gabean elurra bota dau, bi edo hiru zm. Lanera nihoala izoztuta zegoen eta zeozer errepidean. Goizeko laurak baino lehhen bota du hori. Gero goizean elurra egin du ondo antza, baina lanetik ezin ikusi. Gero egun osoan euria, elur maila 300 bat metrotara. Orain ezerrrez, lainotua soilik
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Joxepe en Miércoles 24 Enero 2007 22:51:03 pm
elur bustia dugu momentu honetan eta badirudi frente hotz berria etorri arte euria egingo duela... >:( beraz ni ohera noa horaintxe bertan. ez dut hayuikusi nahi

ea bihar gaur izan duguna berriz dugun  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ONTTOBELTZ en Jueves 25 Enero 2007 08:50:22 am
Irun aldean elurra mara mara ari du. Dagoeneko belazeak teilatuak eta kotxeak txuri txuri daude.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 25 Enero 2007 09:24:13 am
Derion maluta batzuk jausten dira tanten artean, baina oraindino pitin bat falta zaio benetako elurra botatzeko. Suerte apur batekin....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Jueves 25 Enero 2007 09:31:04 am

 Donostia erdi erdian elurra ari du baina atzo bota zituen malutekin zerikusirik ez du. Gainera indar gutxirekin ari da, hortaz zuritzea zaila izango da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Jueves 25 Enero 2007 10:02:14 am
Ikaragarrizko elur ekaitza daukagu haize eta guzti!! -0'5º
Sekula ez det ikusi horrelakorik (1985-etik)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ONTTOBELTZ en Jueves 25 Enero 2007 10:22:37 am
Iruneko ventas auzoan dagoeneko kotxe gainetan 5cm elur dago. Gurutzera dijoan errepidea nahiko gaizki dago eta kotxeak kateekin pasatzen ari dira.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 25 Enero 2007 11:28:23 am
Elurte polita izan dugu, orain prezipitazioa txikiagoa da.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Oinaztua en Jueves 25 Enero 2007 12:34:41 pm
Bilbo inguruetan benetan pobrea izan da gaurko eguna orain arte. Derion behintzat ez du benetako elurrik bota goiz osoan, eta inguruko mendietan (Artxandan, Egirletan, Gangurenen) goiz-goizean zegoen elur berbera dago, ez gehiago, ez gutxiago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Jueves 25 Enero 2007 13:01:24 pm
Badirudi orain hasi dela atertzen. Izugarria izan da! Dagoeneko 10zm pilatu dira eta toki batzutan gehiago.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Jueves 25 Enero 2007 13:57:20 pm
Irunen badirudi berriro hasi nahi duela gogorxeago. Hori bai 8:30etatik 13:00ak arte bota duena izugarria izan da. Ez du karreteran hartu baina jardinak eta txuri daude.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 25 Enero 2007 14:03:31 pm
Elgoibarren elurra ari du baina ez dau zuritzen, grado bat gutxiago behar dogu zuritzeko, 3.3º nere termometroan. Goizean zehar auria ta elur buztia egin dau, ordubatak inguruan hasi da elurra egiten
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Jueves 25 Enero 2007 14:12:17 pm
Hemen goiz guztia doia elurra botatzen. Moemntuan 1.7ºC ta elurra, fin fina baina. Zuritxuta dao herrixa, baina oso gutxi, haiziak elur guztia jasotzen dabelako. :cold: Hainbeste haize ez dauan tokixetan 5cm inguru egongo dira. Ta haiziak pilatutako tokixetan gehixau egongo da.

Ondo segi!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Jueves 25 Enero 2007 19:07:24 pm
Ez ditut hitzak  :o :o :o

Goizeko 8:30etatik elurra mara mara hasi du, eta 9tatik 11eta dana sekulako elurtea bota du, tenperatura oso hotzarekin, 0º edo.

Hemen, 75metrotara, 10cm bat bota ditu, eta belazeetan 20cm neurtzera iritsi naiz, azken urteotako elurterik handiena.

Berastegin, 400metrora, 50cm-ak pasa omen dituzte, eta Uzturren, 600metroak pasatuz, metros bateko elurtea dago, gerriraino dana.

Ez ditut hitzik  :o :cold: :o :o :cold: :o

Orain, -1º eta ea oskarbitzen den  :cold: :cold:
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Jueves 25 Enero 2007 19:39:17 pm
Elurra egun osoan zehar, nahiz eta ez duen zuritu eta pixka bat baino ez ilunabarrerarte.

Antza bukatzear dago dena prezipitazioen kontuan. Dena den.....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Jueves 25 Enero 2007 19:51:51 pm
Elurtea izugarria izan da. Hemen 10 eta 15zm inguru loditu du eta orain dagoen hotzakin(-1'5º) dena mantentzen da urtu gabe. Ia oskarbi dago zerua, beraz sekulako jela egingo du.Bihar goizean lanera joateko ez dakit nola egongo diren bideak jelaren eraginez.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Jueves 25 Enero 2007 21:30:02 pm

 Kaixo!

  Kotxeek egunean zehar jaso duten prezipitazioa izoztuta dago dagoeneko. Orain 2ºC ditugu baina gehiago jaitsiko dela garbi dago. Uf, ea zein den biharko egoera, karretera, espaloiak, eta jardinetako belarrak hezetasun handia dutelako gainean eta izotza egiten badu.....

 Bestela, astelehenetik ostegunera hemen izan dugun eguraldia primerakoa izan da: euri asko (benetan beharrezkoa), hotza, kazkabarra, elurra, haizea, borraska bat gure buruen gainean, 500hpa-n sekulako hotza, baita 850hpa-n ere, orain izotza...... bueno, buf, eguraldiaren inguruko zaletasuna indartzen du honek.... ;D

Ea otsailak ze ekartzen digun, baina antizikloia hor egonda....mmmmm......leku politan dago....

Ondo izan!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Jueves 25 Enero 2007 21:39:09 pm
Bai badirudi antizikloia gure gainean geratuko dala egun askotan zehar, itxaron beharko dogu hurrengo elurterarte, beste bat egoten bada  :confused:

Momentuz hau gozatu beharko degu, astebukaeran mendira  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Jueves 25 Enero 2007 22:38:35 pm
Gasteizen bukatu da. Orain izoteen zain, ea zerua garbi geratzen den...

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Jueves 25 Enero 2007 22:55:54 pm
Bueno, ea antizikloairen mugimendua zein den  ;D nik gehiago nahi dut  ;)

Donostian orain 3 grado. Hotza!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Viernes 26 Enero 2007 08:47:09 am
Eguneko minimoa orain izaten ari da, -3º.

Nik 10 gradu negatiboak gainditu nahi ditut....
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ivanovitx en Viernes 26 Enero 2007 09:26:06 am
Nola liteke Gipuzkoak horren zorte ederra izatea eta Bizkaiak kalapita danak pairatu beharra?

Atzo elurrik ez eta gaur izotzik ere ez. Ze izango da hurrena? Euririk ez... txingorrik ez... ekaitzik ez... Izan zitekeenaren aldean Bizkaia partean gauza gutxi. Hori bai, mendietan bai, mendiak elurrez lepo daude.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 26 Enero 2007 10:07:37 am
Nola liteke Gipuzkoak horren zorte ederra izatea eta Bizkaiak kalapita danak pairatu beharra?

Atzo elurrik ez eta gaur izotzik ere ez. Ze izango da hurrena? Euririk ez... txingorrik ez... ekaitzik ez... Izan zitekeenaren aldean Bizkaia partean gauza gutxi. Hori bai, mendietan bai, mendiak elurrez lepo daude.

Joan zan urteko elurtean justu kontrakoa pasatu zan, Donostin ez zuten elurrik ikusi, gu gera gehienetan ikusten dogunak erdian bai gaude  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Viernes 26 Enero 2007 10:14:50 am
Nola liteke Gipuzkoak horren zorte ederra izatea eta Bizkaiak kalapita danak pairatu beharra?

Atzo elurrik ez eta gaur izotzik ere ez. Ze izango da hurrena? Euririk ez... txingorrik ez... ekaitzik ez... Izan zitekeenaren aldean Bizkaia partean gauza gutxi. Hori bai, mendietan bai, mendiak elurrez lepo daude.

Joan zan urteko elurtean justu kontrakoa pasatu zan, Donostin ez zuten elurrik ikusi, gu gera gehienetan ikusten dogunak erdian bai gaude  ;)

Leku estrategikoan zaudete, ia Bizkaia, Donostiatik urrun, hizkera ere bizkaitarren antzekoa duzue.... je je je, eta dena dela elurra beti zuentzat!!!! ;D ;D ;D

Egun hotzak datorzkigu.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 26 Enero 2007 10:36:46 am
Bai egun hotzat, ta GFS-a begiratuta ez da aldaketarik espero datorren aste ososan, antizikloa gainea, bi aste barru zeoze aldatzen da baina urruti dago oraindik.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Viernes 26 Enero 2007 15:21:49 pm
Ordu erdi barru eguneko beroena izan dugu, 0.3º. Orain berriro beherako bidean -0.3º.

Ea noraino iristen garen.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Viernes 26 Enero 2007 16:14:28 pm
Ez gaude kejatzeko modun hemen, Bizkaia aldean oso "light" izan da hotzalditxoa. Baina ni beti gogokin geatzen naiz. Ez dakit, noizpait posible izango al da astebetez kaleak zurituta eukitzea? Oraingoan elur dexente egin du, baina bi egun besterik ez dira izan :'(
Epe luzera modeloak begiratuta, ez da ikusten beste hotzaldirik... espero gauzak aldatzea eta hilabete hau 2005-aren iguala izatea. Momentuz antizikloia toki onean dago. Ikusiko deu, baina tenporei kaso eginda berriz ere eguraldi eguzkitsua eukiko degu behintzat urrengo ilargi berriraino.
Ondo segi!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Viernes 26 Enero 2007 23:05:59 pm
Iep! hemendik 0.5º nere termometroan, euskalmet-eko estazioan  -1.5º gau hotza benetan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Môr Cylch en Viernes 26 Enero 2007 23:15:45 pm
Nik oskarbi utzi dut baserria, basaurirako bidean. Izozten zegoen jada. Kontatuko dizuet zelan doazen egunak datorren astean eta norarte mententzen den elurra.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Sábado 27 Enero 2007 09:24:27 am
Egun on!! -1,5º nere termomet. -3º estazio met.-an hau dok hotza hau, zerua garbi mendiko elurra izoztuta egon behar da.  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Soraluzetarra en Sábado 27 Enero 2007 15:32:38 pm
Egun on!! -1,5º nere termomet. -3º estazio met.-an hau dok hotza hau, zerua garbi mendiko elurra izoztuta egon behar da.  ;)
Mendixan egon naiz ni gaur. 400mtan besterik ez, baina bazeren 30-40cm elur... asko kostauko jako urtzia, izotzakin ta dana... herrixan oindiok geratzen dira elur arrastuak... ::) :cold:

Nik neurtu doten minimia -2.3ºC-takua izan da.

Jarriko ditxut mendiko argazki batzuk... ::)

Ondo ibili!!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Sábado 27 Enero 2007 17:19:34 pm
Erdi estalita daukagu zerua, eta 2º inguru
.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Sábado 27 Enero 2007 22:01:36 pm
Kaixo!!

Hemendik gaur -5,6ºko minimoa izan degu, euskalmeten arabera (-5º nire etxean).

Orain, 2 egun eta erdi pasa direla elurtetik, oraindik etxe azpiko belarrean elurra geratzen da.

Gaur mendira igo naiz, eta 600-700metrora, metro bat zuten elur guneak zeuden, sekulako elur piloa  :o :o

Argazki bat menditik ateratakoa gaur, herrirantz (herria 75metrotara dago) ;)

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 28 Enero 2007 02:23:05 am
Gau epela gaur, 0º inguru.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Domingo 28 Enero 2007 08:42:04 am
Egun on!! 1.5º gaurko minimoa, behe lainoa nagusi inguru hauetan.

Ondo pasa  ;) Ta ¡¡GORA ERREALA!!  8)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Domingo 28 Enero 2007 09:20:48 am
Egunon! hemendik -4º :cold: :cold: :cold:. Atzo -5'5º jeitxi zen.
Bazter guztiak izoztuta daude, eta oraindik elur pittin bat bakau, nahiz eta atzo asko kendu zuen eguzkiak. Gaur pentsatzen det gehiena kenduko duela ( nere etxea 160m-tara dago).Ondo segi!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Domingo 28 Enero 2007 12:07:14 pm
Gaueko hotzenak:

Arkaute (Gasteiz), -8.5º.
Abetxuko (Gasteiz), -6.1º
Iturrieta, -13º
Agurain, -12º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Domingo 28 Enero 2007 20:23:24 pm
Arratsaldeon! 1º oraintxe. ez dirudi gaur jela handia egingoduenik,laino altuak sartu bait dira. Aurreneko eguna da ordu honetan elurra urtzen ikusten detela, ez du ez askoz gehiago iraunduko nere etxe inguru hontan.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Lunes 29 Enero 2007 08:50:43 am
Gaueko hotzenak:

Agurain -12.8
Arkaute -11.3
Abetxuko -8.2
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: azkoittixe en Lunes 29 Enero 2007 10:12:22 am
iepa

atzo urkiolan izan nintzan eta edurre guraiñe eguan, belaunetarainoko edurtzie eguen  bazterretan ta jentetan be zer ez eguen ba!! kotxe guztixek kamiño bazterretan eta esastie 300 euroko isunak jarri deutsiezala txarto aparkata itzi dabien kotxe jabedunai . ikusgarri eguen dana, zuri-zuri, leku askotan edurre oniño zapaldu barik., ha gozamena!! edurre zapalduaz batera etaraten dauen zarata entzunde ta umiek be pozarren gora eta behera. udan hondartzetan egoten dan giroa lakoxea, berue izan ezik jakina!! gurako naban aste bitartien edurre nola jausten zan ikusi izana baina dana ezin de. ia hurrengo hotzaldixe asteburuen toketan dan  ta bertatik bertara ikusten dogun ze bizkaiko kostaldean nahiko motel juan da, eurixe nahiñoz baia edurre usaindu berez. Halan da guztiz be, neukan edur gosie atzo asetu naban, ez ahal da azkena izengo!!!! neguari asko falta jako oniño !!!! baietz 15a orduko edurrre berriz ikusi!! ixela!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ñako en Lunes 29 Enero 2007 14:47:37 pm
Donostian hotza berriro ere gaur goizean. Goizeko 7:30etan 0.0 gradu markatzen zituen nere termometroak.

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Finland en Lunes 29 Enero 2007 19:22:33 pm
Gaur goizean ere izotza bota du baina oso arin oraingo honetan, -1ºrekin.

Elurra oraindik beheraino daukagu, teilatu batzuekin oraindik estalirik.

Hona hemen eguerdi parteko argazki bat:

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)

Ondo segi!!
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Lunes 29 Enero 2007 22:09:13 pm

 Gabon!

  Zerua hodei baxuz estalia eta 6ºC-ko tenperatura dugu une honetan Donostiako Antiguo aldean. Hezetasuna ere handia da. Gaur ez dugu izotza izango zeruak horrela jarraitzen badu.

  Astea antizikloiarekin pasako dugula dirudi, baina lekuz aldatzeko gogoa ikusten zaio. Ea nola kokatzen den hurrengo egunetan.... posizioaren arabera gauza interesgarriak ikusi bait ditzakegu hemendik...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 30 Enero 2007 08:46:19 am
Aurreko egunekin alderatuta, gaur "bero" egiten duela dirudi. Hotz sentsazio gutxi nabaritu dut.

-3º
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Martes 30 Enero 2007 08:47:29 am
Egunon! 0º eta behelainoa dakau. Astea nahiko zozo joango dela dirudi,asteazkenean euri pixkat ingo omen du. Modeloak egunero izugarri aldatzen dira... nik esango nuke ilargi berriraino ez degula aldaketa handirik eukiko (ea nastutzen naizen)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 30 Enero 2007 13:52:18 pm
Epa, 10º orain, gaueko tenperatura minimoa 3.5º izan da, zerua erdi estalita dago.

Modeluak oso aldakorrak dabiz, ia ze daukagun azkenian.

Ondo segi!!  ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Martes 30 Enero 2007 16:28:48 pm
Euria Gasteizen, azken orduan 2.3 litro pilatu ditugu, eta 2.4 graduko tenperatura.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Snowboarder en Martes 30 Enero 2007 20:23:25 pm
7.9º eta zeru hodeitsua
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Martes 30 Enero 2007 21:34:19 pm
Euria Elgoibarren ta 7.3º orain, hego ekialdetik dator frontea.

(https://foro.tiempo.com/imagenes/imagen-no-existe.png)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: ander en Martes 30 Enero 2007 22:44:12 pm

 Gabon!

  Donostian ere euria ari du baina oso arinki. 8ºC ditugu.

  Mendietako elurra pixkanaka pixkanaka urtzen joango da, eta gure inguruko urtegiak betetzen pixkanaka ere... ;) ;)

  Ea behintzat asteburu honetan elur pixka bat ikutzeko haina badagoen.... 800 metrotik gora behintzat asko mantendu daiteke...

 ;)
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Miércoles 31 Enero 2007 09:32:46 am
Egunon denoi! 4º eta euri arina momentu hontan.800m-tik beherako elurrak urtzen....modeloak begiratzen aritu naiz eta oso aldakorra dago dena, baina tendentzia epeltzekoa ikusten da, elurterik ez behintzat :'(
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 31 Enero 2007 13:44:14 pm
8.1º orain eguneko beroena, 6.2º izan da gaueko tenperatura hotzena, 8.9litro jaso dira gaur.

Ba badirudi ez datorrela hotzaldirik hurrengo egunetan, elur asko egin zeban juan zan astian, inguruko mendietan elurra ikusten da ondiok,itxaroten jarraitu behar.

Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: Unai en Miércoles 31 Enero 2007 20:06:04 pm
Egun osoa sirimiriarekin, 3º.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: elur en Miércoles 31 Enero 2007 21:28:37 pm
7.8º orain ta xirimiriak jarraitzen dau, 10 litro jaso dira momentuz.
Título: Re: Eguraldiaren jarraipena, 2007ko Urtarrila
Publicado por: JON en Jueves 01 Febrero 2007 09:42:12 am
Egunon! 5º eta zerua lainotuta baino ateri. Eguraldi zozua beraz. Ikusiko deu otsailak ze ekartzen digun. :confused: