Kaixo danori! Gernikatik.
A ze nolako eguraldi aspergarria eta gogaikarria daramagun aspaldi honetan. Egunak joan egunak eta egunak etorri eta aldaketarik ezin ikusi.Eguraldi zaletasuna eta ere ezbaidan jartzen dau holakoak ikustean. Landaredia guztiz zoratuta daukagu. Zuhaitz asko hostoak bota ezinik, larrosak larrosa biziekin, San jose lorak abenduan...
Jende nagusiaren esanetan, hotzaldia handiak ikusi dutenek, diote horrelakoak geratu izan direla lehen ere hotzaldi aurreko hilabeteetan , 1956 ko otsaileko hotzaldian kasu. Orduan hotzaldi handi baten aurrean ote gaude?
Azken hilabeteetako bataz besteko tenperaturak oso goitik ibili dira eta parekatzeko hotzaldia etorriko ote da?
Ezkur asko eta asko ere badago aurton, zerbaiten seinale ote da?
Galdera hauek denborak erantzungo digu. Baina senak esaten didanez, aurten sorpresak dituela ematen gure eguraldi honek. Denbora izango da lekuko.